72
2. Gaia: Haur hezkuntza 2. Gaia HAUR HEZKUNTZA

2. Gaia

  • Upload
    erma

  • View
    246

  • Download
    6

Embed Size (px)

DESCRIPTION

2. Gaia. HAUR HEZKUNTZA. 2.1. HAUR HEZKUNTZA, HAUR ESKOLA ETA HAUR HEZITZAILEA. 2.1.1. HAUR HEZKUNTZA ZEIN TESTUINGURUTAN GARATZEN DA. - PowerPoint PPT Presentation

Citation preview

Page 1: 2. Gaia

2. Gaia: Haur hezkuntza

2. Gaia

HAUR HEZKUNTZA

Page 2: 2. Gaia

2. Gaia: Haur hezkuntza 2

2.1. HAUR HEZKUNTZA, HAUR ESKOLA ETA HAUR HEZITZAILEA

2.1.1. HAUR HEZKUNTZA ZEIN TESTUINGURUTAN GARATZEN DA.

Unitate honetan, hezkuntza formalaz arituko gara, hau da, gobernuek hezkuntza-sisteman instituzionalki arautzen eta antolatzen duten hezkuntzaz. Espainian, hezkuntza formala LOGSE-ren eta LOE-ren bidez araututa dago.

Page 3: 2. Gaia

2. Gaia: Haur hezkuntza 3

0-3 urteko haurren hezkuntza formaleko etapa izendatzeko, bereizi gabe, haur-hezkuntza eta eskolaurreko hezkuntza terminoak erabiliko dugu.

Halaber, haur-hezkuntza terminoa generikoki erabiliko dugu, haurtzaro osoari eta, batez ere, 6 urtera arteko haurrei dagozkien prozesu ez-formalak adierazteko (haurrentzako arreta-zentroak, udalekuak, etab.).

Page 4: 2. Gaia

2. Gaia: Haur hezkuntza 4

Era berean, haur-eskola hezkuntza arautua ematen den lekuak (haurtzaindegia, eskola,...) adierazteko erabiliko dugu, eta hezkuntza-inguru formaletan zein ez-formaletan hezkuntza hori ematen duten profesionalei haur-hezitzaileak deituko diegu.

Horren arabera, honako galdera hauek planteatu beharko ditugu:

Page 5: 2. Gaia

2. Gaia: Haur hezkuntza 5

2.1.1.1. ZER DA HAUR HEZKUNTZA EDO ESKOLAURREKO HEZKUNTZA?

LOCE-ren arabera, eskolaurreko hezkuntzaren helburua lehen haurtzaroko haurrei hezkuntza eta laguntza ematea da. Beraz, lehenbizi termino horien esanahia eta edukiak ezarri beharko ditugu.

a) Haur-hezkuntza edo eskolaurreko hezkuntza hezkuntzari dagokionez.

Hezkuntzak giza prestakuntzan eta garapenean duen eginkizuna konplexua da.

Page 6: 2. Gaia

2. Gaia: Haur hezkuntza 6

Heztea jokabideren bat aldatzeko eta beste batzuk irakasteko pertsonengan eragitea dela esan dezakegu.

Page 7: 2. Gaia

2. Gaia: Haur hezkuntza 7

Baina, zer gertatzen da, eragina jaso behar duen pertsona 3 urtetik beherako haurra denean? Ezarri dugun definizioa zehaztu egin beharko da, jakina, zeren haurra osatzeko prozesuan baitago. Horregatik, haurtzaroko hezkuntza osoko garapenari dagozkion alderdi guztiak (biologikoa, kognitiboa, psikomotrizitateari dagokiona, adimenezkoa eta sozioafektiboa) sustatzeko haurrarengan eragitea da, gizarteratze pedagogikoari dagozkion esperientzietan oinarrituta.

Page 8: 2. Gaia

2. Gaia: Haur hezkuntza 8

Kontuan hartu behar da, halaber, gaur egun edukitzeak (informazio ugari izateak) jakiteak (informazioa prozesatzeko eta alde batera uzteko gaitasunak) baino garrantzi handiago duela. Joera informazio ugari edukitzea da eta ez prozesatzen edo alde batera uzten jakitea.

Page 9: 2. Gaia

2. Gaia: Haur hezkuntza 9

Horrez gain, orain kultura teknifikatuta dagoenez, egiten den guztiak neurtzeko eta zenbatzeko modukoa izan behar du, zeren bestela ez baita fidagarria. Horren ondorioz, gaur egun hazkuntza neurtu egiten da etengabe eta, askotan, pertsonen banakotasuna ahaztu egiten da eta estatistikaren normaltasunaren egia faltsuaren arabera neurtzen da, eta estatistika hori erreferentzia gisa baino ez da erabili behar, eta inoiz ez arau gisa.

Page 10: 2. Gaia

2. Gaia: Haur hezkuntza 10

Irizpide horiek kontuan hartuta, haurren osoko garapena ahalik eta orekatuena izateko hezkuntzako esku-hartzearen bidez sustatu behar diren alderdiak zehaztu behar ditugu. Horren arabera, garrantzitsuagoa da haurrak berez dituen gaitasunak indartuz jakiteari dagozkion gaitasunetan esku hartzeak, ezagutzak transmitituz edukitzeari dagozkion gaitasunetan esku hartzeak baino.

Page 11: 2. Gaia

2. Gaia: Haur hezkuntza 11

Eskolaurreko edo haurtzaroko etapak ezaugarri bereziak ditu hezkuntza-sistemaren barruan. Berezitasun horiek, aldi berean globala eta banakoa delako zehazten dira, eta haurrarengan eragiten dugunean, ez dugu dualtasun hori ahaztu behar:

Page 12: 2. Gaia

2. Gaia: Haur hezkuntza 12

– Haur-hezkuntza globala izatea oinarrizko printzipioa da, zeren ez baitugu garapen intelektuala, edo psikomotorea edo soziala soilik lantzen. Indar berdinaz esku hartu behar dugu garapen pertsonalari dagozkion alderdi guztietan.

Page 13: 2. Gaia

2. Gaia: Haur hezkuntza 13

– Bestalde, ez dugu ahaztu behar haur-hezkuntza banakoa dela. Ezin dugu ekintza bera pertsona guztietan indar beraz erabili, zeren etapa honetan haur bakoitzaren nerbio-sistema desberdin heltzen baita. Gainera, kontuan hartu behar da, garapen psikologikoaren eta neurologikoaren prozesuan aldaketa eta erritmo desberdinak izaten direla.

Page 14: 2. Gaia

2. Gaia: Haur hezkuntza 14

b) Eskolaurreko hezkuntza laguntzari dagokionez

Eskolaurreko hezkuntza, historikoki, laguntza emateko izan da. Gurasoek ezin dutenean edo familian gabeziak daudenean haur txikiak zaindu behar izateak, haurrok hartzeko lekuak sortzeko gizarte-premia eragin du.

Page 15: 2. Gaia

2. Gaia: Haur hezkuntza 15

Bestalde, haur-hezkuntzako profesionalek ikusi dutenez, haur-eskolara sistematikoki joateak, haurrei heltze-prozesu pertsonala garatzen laguntzen die.

Page 16: 2. Gaia

2. Gaia: Haur hezkuntza 16

2.1.1.2. ZER DA HAUR ESKOLAREN EGINKIZUNA?

Haur-eskola hezkuntzaren hasiera gisa, hau da, pertsonen geroko ikaskuntzaren oinarri gisa, planteatu behar da. Beraz, eskolaren eginkizun garrantzitsuena, pertsonen heltzeko premiaren arabera heztea izango da, eta albo batera utzi behar dira, gurasoen premiak asetzeko haurrak gordetzea dela aldarrikatzen duten planteamenduak.

Page 17: 2. Gaia

2. Gaia: Haur hezkuntza 17

Ez dugu pentsatu behar eskolaren eginkizun garrantzitsuena kontzeptuak ikasteko lekua izatea denik, ezagutzak jasotzea bideratzen duten prozesu mentalak heltzen joateko lekua baizik.

Eskolak elementu bideratzailea eta indartzailea izan behar du:

Page 18: 2. Gaia

2. Gaia: Haur hezkuntza 18

– Bideratzailea. Pertsonei hezteko behar dituzten tresnak eskaini behar dizkie.

– Indartzailea. Haurraren gaitasunen garapena eta heldutasuna indartu behar ditu.

Page 19: 2. Gaia

2. Gaia: Haur hezkuntza 19

Haur-eskola ez da, beraz, informazioa eman eta giza garapena behatu besterik egiten ez duen elementu pasiboa, bitartekari soziala (komunikazio-eskemak sortuz, haurra kanpoarekin, bere errealitatearekin, lotzen duen elementua) eta suspertzaile psikologikoa (haurraren garapenaren “aztertzailea” eta “zuzentzailea”) baizik.

Page 20: 2. Gaia

2. Gaia: Haur hezkuntza 20

Giza garapenari buruzko teoriek, adin hauek aztertzen dituztenean eta izan daitezkeen jokabideak (besteak beste, mugimenduari, hizkuntzari, afektuari dagozkienak) eskematizatzen dituztenean, erantzunak piztearen eta inhibitzearen garrantzia adierazten dute.

Haur-eskolak betetzen duen eginkizuna funtsezkoa da haurraren geroko garapenerako.

Page 21: 2. Gaia

2. Gaia: Haur hezkuntza 21

2.1.1.3. ZEIN DA HAUR HEZITZAILEAREN EGINKIZUNA?

Hezteko, sortzen diren egoeren araberako eginkizunak bete behar dira. Hasierako etapa honetako helburua haurrari laguntzea izan arren, hezitzailea ez da bitartekari hutsa, eginkizunik garrantzitsuena horixe bada ere. Hezitzailea ikuskaria ere bada, zeren, askotan, haurren jokabideen arabera jardun behar baitu.

Page 22: 2. Gaia

2. Gaia: Haur hezkuntza 22

Horrez gain, hezitzaileak jokabide-eremu berriak sustatu eta lehendik daudenak indartu egin behar ditu. Hezitzaileak bete behar duen beste zeregin bat, “normalak” ez diren jokabideak detektatzea da. Antzeko adineko haurren taldean dagoenez, jokabide-akatsak, akats sentsorialak edo kognitiboak konparatzeko eta detektatzeko aukera du.

Page 23: 2. Gaia

2. Gaia: Haur hezkuntza 23

Hezitzailearen esku-hartzeak honako ezaugarri hauek izan behar ditu:– Berariazkoa. Banakakoa den aldetik, pertsona

bakoitzari behar duen arreta eskaini behar zaio, eta horretarako, hezitzaileak psikologia-arloetan ondo prestatuta egon behar du.

– Zabala. Globala den aldetik, ez da jokabide baten arabera jokatu behar, pertsonaren ezaugarri guztiak aldi berean kontuan hartuta baizik.

– Oso landua eta azkarra. Bere kargura dituen aurren behaketa sistematikoan oinarritutakoa, dagokionean, behar bezain azkar jarduteko.

Page 24: 2. Gaia

2. Gaia: Haur hezkuntza 24

ARIKETAK

1. Azaldu, zure iritziz, pertsonaren garapen-prozesuan eskolaurreko hezkuntzak izan beharko lukeen eginkizuna. Azaldu, halaber, etapa horretan haur-eskolak eta hezitzaileek betetzen duten eginkizuna zein den.

2. Aztertu gure gizartean izan diren gizarte-aldaketa garrantzitsuenak eta azaldu aldaketa horiek haur-eskolan nola eragin duten.

Page 25: 2. Gaia

2. Gaia: Haur hezkuntza 25

2.2. HAUR HEZKUNTZAREN HISTORIA

Haur-hezkuntzaren historia XIX. mendearen erdialdean hasten da. Garai hartan hezkuntza funtsezkotzat jo zuten, pertsonen geroko garapenerako. Horren ondorioz, hazkuntzako etapa bakoitzean hezi daitezkeen elementuak zein diren aztertzen hasi ziren.

Page 26: 2. Gaia

2. Gaia: Haur hezkuntza 26

Ordura arte, haurrak medikoki baino ez ziren aztertzen, pertsona helduaren ataria baino ez ziren lehenbiziko urte horiek, gerora heldu indartsua izateko asmoz baino ez ziren aintzakotzat hartzen, eta, horregatik, oinarrizko premiak asetzeaz baino ez ziren arduratzen.

Page 27: 2. Gaia

2. Gaia: Haur hezkuntza 27

XX. mendetik aurrera, hainbat diziplinatan egindako ikerketen ondorioz, haurtzaroa gizabanakoaren etapa zehatz bat bezala hartzeko ideia sendotu egin zen. Etapa horretan, gizabanakoa heldu eta garatu egiten da eta ingurunearen eragina jasotzen du. Beraz, haurtzaroa etapa hezigarritzat jotzen hasi ziren. Hori guztia, aldaketa soziologikoei eta hainbat korronteren, batez ere korronte psikologikoen eta pedagogikoen araberako ikerketei esker lortu zen.

Page 28: 2. Gaia

2. Gaia: Haur hezkuntza 28

2.2.1. ALDAKETA SOZIOLOGIKOEN GARRANTZIA HAUR ESKOLAREN GARAPENEAN

Haur-eskolak gizartean izan duen eginkizuna indartu egin da azken hamarkadetan, hainbat faktore soziologikoren eraginez.

Emakumea lan-munduan sartzeko premia izan da. Horrekin batera, gurasoen ordezko lan garrantzitsuez arduratzen diren beste familia-kideak (aitona-amonak, osaba-izebak...) zeuden familia-taldeen zatikatzea ere aipa daiteke.

Page 29: 2. Gaia

2. Gaia: Haur hezkuntza 29

Gizartearentzat, haur-hezkuntzaren eginkizuna gabezia soziokulturalak konpentsatzea da. Haur-hezkuntzak, irudi hori, batez ere, lehenbiziko haur-eskoletan, hau da, haurtzaindegietan izan zuen. Zaintzeko kontzeptua ase beharreko lan-premiari eta gizarte-premiari dagokie.

Page 30: 2. Gaia

2. Gaia: Haur hezkuntza 30

Lan-premia emakumeak lan-munduan sartzearen ondoriozkoa da eta gizarte-premia haurraren hazkuntza eragozten duten egoeren, hau da, utzikeriaren, tratu txarren eta antzeko egoeren ondoriozkoa da. Egoera horien eraginez, haurra ez dago antzekoen baldintza beretan, eta, ondorioz, ezin da sozialki eta kulturalki egoki garatu.

Page 31: 2. Gaia

2. Gaia: Haur hezkuntza 31

2.2.2. PSIKOLOGIAREN EKARPENAK HAUR ESKOLAN

Psikologiak, eskola anitzen bidez, pertsonen berezitasunekin zerikusia duten alderdiak aztertzen ditu: adimena, nortasuna, soziabilitatea, etab. Azterketa horiek guztiak hezkuntza-abiapuntutzat eta helburutzat hartu dira haur-eskoletan.

a) Psikologiaren ekarpenak haur eskolan:

Page 32: 2. Gaia

2. Gaia: Haur hezkuntza 32

ARIKETAK

3. Bikotetan banatuta, haur-hezkuntzan gehien eragin duten psikologia-eskolen ideiei buruzko kontzeptu-mapa egin.

4. Hezkuntzaz arduratu diren irizpide psikologiko berriak aipatu eta azaldu irizpide horien ekarpenak.

Egindakoa eskuz entregatu daiteke. Ondo egin ezkero ez da azterketan sartuko.

Page 33: 2. Gaia

2. Gaia: Haur hezkuntza 46

ARIKETAK

5. Binaka, autore bakoitzari buruzko ideia garrantzitsuenak eskema bidez adierazi.

Hau ordu biren barruan irakasleari entregatuko jako. Eskuz entregatu daiteke.

Bestalde, zozketa bat egin ondoren, bikote bakoitzak autore bati buruzko aurkezpena landu eta gelakideen aurrean aurkeztuko du.

Hau prestatzeko ordu bete emongo da.

Ondo egin ezkero ez da azterketan sartuko.

Page 34: 2. Gaia

2. Gaia: Haur hezkuntza 79

2.3. HAUR HEZKUNTZAREKIN LOTUTAKO IRAKASKUNTZA/IKASKUNTZA TEKNIKAK

Haur-hezkuntzan ez da oso zuzena irakaskuntza/ikaskuntza prozesuaz mintzatzea, askoz zuzenagoa da hezkuntza terminoa erabiltzea.

Garrantzitsua da bereiztea, adin hauetan hezitzaile/bitartekari gisa egin beharreko zeregina haur jakin bati laguntzea, ingurunea erakustea eta haur hori motibatzea eta estimulatzea dela, eta ez helduek hautematen duten ingurunea ikas dezaten ahalegintzea.

Page 35: 2. Gaia

2. Gaia: Haur hezkuntza 80

Hezitzaileak, bere lana egiteko, 0-3 urteko haurraren heltze-prozesuan elkarreragiten duten hiru faktoreak aztertu behar ditu.

Page 36: 2. Gaia

2. Gaia: Haur hezkuntza 81

2.3.1. HAURRA BERA

a) GARAPEN, HELTZE ETA IKASKUNTZARI BURUZKO TEORIAK

Haurraren heltze-prozesuak zerikusi handia du ikaskuntzarekin; garapenarekin estuki erlazionatuta dagoela esan daiteke. Ikaskuntza ez da informazio-pilaketa gisa ulertu behar, gaitasun kognitiboen garapen gisa baizik, zeren gaitasun kognitibo horiek, nolabait, geroko kontzeptuak eraikitzeko aldez aurretiko baldintza izango baitira.

Page 37: 2. Gaia

2. Gaia: Haur hezkuntza 82

IKASKUNTZA ESANGURATSUAREN TEORIA

Azken hamarkadan, ikasgelako ikaskuntzari dagokionez, egin izan diren zenbait metodologia-aldaketa D. Ausubel-en (1978) ikaskuntza esanguratsuaren teorian oinarritu dira. Ikaskuntza esanguratsua errepikapenen bidezko ikaskuntzari kontrajartzen zaio.

Page 38: 2. Gaia

2. Gaia: Haur hezkuntza 83

Ikaskuntza esanguratsua ikasleak aldez aurretik dakienarekin hautazkoa ez den eran eta funtsean lotzen dena da. Ausubel-en iritziz, ikasgeletan bi ikaskuntza-mota daude:– Jasotzen den ikaskuntzan, ezagutza

bere hartan aurkezten da (ikaskuntza-motarik ohikoena da) eta haurrak ia errepikakorki bereganatu behar du.

Page 39: 2. Gaia

2. Gaia: Haur hezkuntza 84

– Aurkikuntzaren bidezko ikaskuntzan, ordea, ikasleak ezagutza aurkitu egin behar du eta, berez, lehendik zituen ezagutzen arabera barneratu behar du.

Page 40: 2. Gaia

2. Gaia: Haur hezkuntza 85

INFORMAZIOA PROZESATZEARI BURUZKO TEORIAK

Kontzeptu berrien jabekuntzak, zenbait osagairen arabera egituratutako informazio-sistema baten barruan funtzionatzen du. Osagai horiek besteekin konektatzeko lekuan estrategikoki kokatuta funtzionatzen dute eta ikaskuntza burutzen dute, baina, halaber, konexio gurutzatuak ere egin daitezke, osagai berriak sortzeko.

Page 41: 2. Gaia

2. Gaia: Haur hezkuntza 86

b) IKASKUNTZA-PROZESUARI BURUZKO IRIZPIDEAK

Edozein ikaskuntza-prozesu erabili aurretik, honako alderdi hauek kontuan hartu behar ditugu:– Haur bakoitzak bere ikasteko estiloa eta

erritmoa du.– Ikasi nahi denarekiko aldeko jarrera

izanda baino ez da ikasten.

Page 42: 2. Gaia

2. Gaia: Haur hezkuntza 87

– Ikasteko jarduera mental handia egin behar da

– Ikasteko garapen kognitibo egokia behar da.

– Autoestimua sustatu gabe ezin da ikasi.– Oinarrizko premiak aseta eduki behar dira.– Haur-hezkuntzan, haurra osotzat hartu

behar da, unitate gisa ikusi behar da.

Page 43: 2. Gaia

2. Gaia: Haur hezkuntza 88

2.3.2. HEZITZAILEA ETA IKASTETXEA

Ikastetxeak, lekuari eta antolaketari etekinik onena aterata, egoera egokienak eskaini behar ditu, haurra ondo gara dadin. Eta hezitzaileak ikasteko makina martxan jartzen duen bitartekoa izan behar du.

Page 44: 2. Gaia

2. Gaia: Haur hezkuntza 89

a) HAUR-ESKOLARI DAGOZKION ZENBAIT PRINTZIPIO

• Ezagutza haurrak berak sortzen du, esperientziaren eta ahaleginaren bidez.

• Hezitzaileak, beraz, haurra albo batera utzi gabe, ez du eragin behar.

• Haurraren jarduera autonomoa positibotzat jo behar da.

Page 45: 2. Gaia

2. Gaia: Haur hezkuntza 90

• Haurraren harreman pertsonal egonkorren balioa aintzakotzat hartu behar da.

• Haur bakoitzak bere buruaren irudi positiboa izan dezan eta errealitatearen kontzientzia izan dezan lortu behar da.

• Haurraren osasun fisikoa mantendu behar da, banakako arretaren bidez eta aurreko printzipio guztien arabera.

Page 46: 2. Gaia

2. Gaia: Haur hezkuntza 91

• Hezitzaileak haur bakoitzak egunean egiten dituen jarduera guztien behaketa zehatza egin behar du.

b) HEZI BEHARREKOA

Hezitzaileek, hezkuntza-jardueran oinarrituta, haurraren garapen egokia lortzeko hezi behar diren alderdiei buruzko hausnarketa egin dute.

Page 47: 2. Gaia

2. Gaia: Haur hezkuntza 92

Haurrari dagozkion alderdi hezigarri guztiak, haurraren garapen ebolutiboaren araberakoak dira:

Page 48: 2. Gaia

2. Gaia: Haur hezkuntza 93

– Zentzumenak. Barneko eta kanpoko informazioa jasotzeko zentroa dira. Ikusmenaren, ukimenaren, entzumenaren, dastamenaren, usaimenaren eta zinestesiaren bidez sortzen diren sentsazio eta interkonexio ugariek, pertzepzioak sorraraziko dizkiote haurrari, eta pertzepzio horien bidez, haurrak sentikortasuna garatuko du alderdi guztietan eta, ondorioz, nortasunaren berariazko egitura sortuko du.

Page 49: 2. Gaia

2. Gaia: Haur hezkuntza 94

– Mugimendua. Haurra inguruko errealitatea aldatzeko eta sortzeko gai den izaki autonomo bihurtzen duen elementua da.

– Hizkuntza. Inguruarekin komunikatzeko elementua da. Keinu-mintzaira zein hitzen bidezko mintzaira pentsamenduaren egituraren zutabea dira.

Page 50: 2. Gaia

2. Gaia: Haur hezkuntza 95

– Pentsamendua. Gerora, adimena garatzen laguntzen duen gaitasun-multzoa da. Gaitasun horiek, besteak beste, honako hauek dira: behatzea, konparatzea, arreta jartzea, oroimena, logika...

– Autonomia pertsonala. Haurrak bere kabuz moldatzeko eta helduen pareko autonomia lortzeko erabiltzen dituen ohiturak dira: esfinterrak kontrolatzea, higiene pertsonala, janztea eta eranztea, elikatzea, etab.

Page 51: 2. Gaia

2. Gaia: Haur hezkuntza 96

– Soziabilitatea. Pertsonekin eta gauzekin harreman positiboak izateko gaitasuna da: maitasuna, solidaritatea, natura eta ohiturekiko errespetua, etab.

– Nortasuna. Norbere burua ezagutu ahal izateko alderdia da, gerora, bereganako eta besteenganako aukerak eta mugak zein diren jakiteko gai izateko.

Page 52: 2. Gaia

2. Gaia: Haur hezkuntza 97

Prozesu hori esperientzia eta harreman ugariren bidez eraikitzen denez, haur-eskolak eskolaren eta ingurunearen arteko harreman soziokultural estua sustatu behar du eta inplikatutako erakundeen arteko hezkuntza-elkarlana eraginkorra izateko eta hezkuntza-prozesua osagarria eta osokoa izateko bideak ezarri behar ditu.

Page 53: 2. Gaia

2. Gaia: Haur hezkuntza 98

d) Haur-eskolaren eginkizun integratzailea eta konpentsatzailea

Gaur egun, haur-eskolaren eginkizun nagusia heztea dela erabat adostuta badago ere, ez dugu ahaztu behar, gizarteari dagokionez, eginkizun integratzailea ere baduela; bai arazoak dituzten pertsonentzat, bai orokorrean ere, zeren kultura berekoak ez direnei gizartean sartzeko laguntza ematen baitie.

Page 54: 2. Gaia

2. Gaia: Haur hezkuntza 99

Horrez gain, eginkizun konpentsatzailea ere badu, familiak ez estimulatzearen ondoriozko hezkuntza-arazoei dagokienez eta gabezia soziofamiliarren ondoriozko motibazio-arazoei dagokienez.

Bi alderdi horiek eskola guztiei eta hezkuntza-maila guztiei dagozkie, baina are garrantzitsuagoak dira haurtzaroan, zeren, adin horietan helburua banakako garapenaren oreka lortzea baita, eta ez hainbeste ikaskuntzak lantzea.

Page 55: 2. Gaia

2. Gaia: Haur hezkuntza 100

Horregatik, askotan, haur-eskola guraso-eskola bihurtzen da, eta eskolak, ahaztuta daudelako edo ezjakintasunagatik, familian erabiltzen ez diren hezkuntza-alderdiak antolatzen eta pizten jarduten du.

Guraso-eskolak ikastetxeko hezkuntza-proiektuetan sartu behar dira, zeren haurrak ingurunearekin izaten duen lehenbiziko lotura gurasoen bidezkoa baita.

Page 56: 2. Gaia

2. Gaia: Haur hezkuntza 101

2.3.3. FAMILIA

Kontuan hartu behar da haurrentzat lehenbiziko sozializazio-agentea familia dela eta etapa honetan haurrak familiatik atera eta zuzenean eskolan sartzen direla, normalean, beste inolako bitarteko egoerarik edo ingurunerik ezagutu gabe. Horren ondorioz, hasieratik, familiekin harreman eta kontaktu etengabeak eta egokiak izateko planteamendua egin behar da eta, horretarako, gurasoek, ahal den neurrian, ikastetxeko edo ikasgelako jardueretan era antolatu eta sistematikoan parte hartu behar dute.

Page 57: 2. Gaia

2. Gaia: Haur hezkuntza 102

Familia, hezkuntzari dagokionez, elementu motibatzailea da. Eskolak, ingurunearekiko agente dinamizatzaile eta elkarrizketatzaile gisa jardunda, gurasoak eta gainerako sektore sozialak parte hartzera bultzatu behar ditu.

Gurasoen parte-hartzeak aktiboa eta pasiboa izan behar du.

Page 58: 2. Gaia

2. Gaia: Haur hezkuntza 103

– AktiboaAktiboa izango da, guraso-talde gisa, seme-alaben heziketan laguntzeko, eurek antola ditzaketen jardueretan.

– PasiboaPasiboa, haurraren arduradunak diren aldetik, eskolan egiten den lanari laguntzeko, hezitzailearen bidez haurrak ikaskuntzan lortzen dituen aurrerapenei buruzko informazioa jasotzen dutenean.

Page 59: 2. Gaia

2. Gaia: Haur hezkuntza 104

2.4. GAUR EGUNGO EREDU PEDAGOGIKOAK

Gaur egungo errealitatearen arabera, hezitzaileak ez du, normalean, eskola pedagogiko jakin baten arabera lan egiten; aitzitik, nahiago du hezkuntzaren hainbat teorikoen irizpideak eta teknikak hartu eta bere metodologiara egokitzea.

Page 60: 2. Gaia

2. Gaia: Haur hezkuntza 105

Hezitzaileek, dagoeneko ez dute hezkuntza aldarrikatzen, gizarte-hezkuntza baizik. Hezitzaileek demokratizazioaren, berdintasunaren, kalitatearen eta antzeko planteamenduen arabera jarduten dute, eta planteamenduok lortzeko, eskola berriaren edo eskola aktiboaren metodologiak erabili eta egokitu ohi dituzte, ingurune jakin batean ahalik eta eraginkorrenak izan daitezen.

Page 61: 2. Gaia

2. Gaia: Haur hezkuntza 106

Zenbait autore eskolak XXI. mendean izan behar duen eginkizunaz arduratzen dira. Zenbait eskolatan esparru sozial eta kulturaleko gaiak jorratzen ari dira. Alderdi horiek kaleko eta komunikabideetako kulturari kontrajarrita planteatu behar dira.

Page 62: 2. Gaia

2. Gaia: Haur hezkuntza 107

Oso abstraktuak diruditen gai horiek eskolan landu ahal izateko, Decroly-ren printzipioak aztertu eta erabili besterik ez da egin behar. Decroly-ren printzipioen oinarrietako bat demokraziaren arabera hezitako haur askea zen. Hiritarrak, bizitzarako prestatuta dauden pertsonak eta gizartean integratzeko gai direnak hezi behar direla aldarrikatzen zuen.

Page 63: 2. Gaia

2. Gaia: Haur hezkuntza 108

Errespetua eta solidaritatea adin txikienetan lantzen has daiteke: jolasetan parte hartzea, materialak konpartitzea, arauak erabiltzea, ikasgela garbitzea, landare eta animaliak zaintzea, etab., haur-hezkuntzako ikasgeletan erabili ohi diren baliabideak dira. Ingurunea deskubritzean oinarritutako helburuei lehentasuna emanez, eta helburu horiek jarrerazko eta baloreen araberako helburuekin konbinatuta, goragoko mailetako oinarria izango diren emaitzak lor daitezke.

Page 64: 2. Gaia

2. Gaia: Haur hezkuntza 109

Ikastetxeetako hezkuntza-proiektu askotan erabili ohi diren beste planteamendu asko osasunerako hezkuntzari eta ingurunearen jasangarritasunari dagozkie. Osasuna pertsona orokorrean hartuta landu behar da, eta ez osasun fisikoa, mentala eta soziala bereiztuta. Eta ingurunearen jasangarritasuna inguruan dugun guztiarekiko errespetua transmititzen saiatuz landu behar da.

Page 65: 2. Gaia

2. Gaia: Haur hezkuntza 110

Gaur egungo haur-hezkuntzan lantzen diren beste bi alderdiak ikertzea/esperimentatzea eta sormena dira (kulturarekiko errespetuarekin batera). Esperimentatzeari dagokionez, Haurrak bere buruarekin eta inguruan jakin-mina sorrarazten dioten elementuekin esperimentatu egin behar du. Eta, sormenari dagokionez, askatasun indibiduala, atsegina eta kulturarekiko interesa garatzeko asmoz landu behar da.

Page 66: 2. Gaia

2. Gaia: Haur hezkuntza 111

ARIKETAK

6. Zer aldarrikatzen du ikaskuntza esanguratsuaren teoriak? Bilatu informazioa eta gai horri buruz unitatean azaltzen dena gehitu. Zure ustez, gaur egungo hezkuntza-proposamenak irizpide horretan oinarritzen al dira? Erantzunean arrazoiak azaldu.

7. Hezkuntza-jarduerari dagokionez, zein dira haurrarengan hezi behar diren alderdiak? Zergatik?

Page 67: 2. Gaia

2. Gaia: Haur hezkuntza 112

8. Azaldu honako esaldi hau: – haur-eskolak eginkizun integratzailea eta

konpentsatzailea du – Ipini bi adibide, azalpena argitzeko.

9. Binaka, bilatu Interneten berrikuntza pedagogikoan aritzen diren erakundeak edo mugimenduak, ahal izanez gero, zeuen Autonomia Erkidegokoak izan daitezela. Egiten dituzten proposamenei, jarduerei eta sustatzen dituzten gertakizunei buruzko informazioa eta argitaratzen dituzten aldizkarien berri jaso.

Page 68: 2. Gaia

2. Gaia: Haur hezkuntza 113

JARDUERA

Decroly-ren hezkuntza-teoriak

Planteamendua• Honekin batera doan dokumentuaren

arabera, Decroly-ren hezkuntza-filosofia eta –jarduera eta aurrekoek bere planteamenduetan izan zuten eragina ulertzea. Banaka edo 2-3 laguneko taldeetan egin daiteke.

Page 69: 2. Gaia

2. Gaia: Haur hezkuntza 114

Garapena• Irakurri arretaz dokumentua eta ideia

nagusiak atera.• Hautatutako interesgune jakin baten arabera,

metodikoki, Decroly-ren metodologiaren urratsen sailkapen egin.

• Prozesu horren arabera, azaldu Decroly-ren interesguneen eta ikaskuntza globalizatuaren teoriak.

Page 70: 2. Gaia

2. Gaia: Haur hezkuntza 115

• Azaldu aurrekoek Decroly-ren teorietan izan zuten eragina.

• Proposatu interesgune zehatz bat, eta interesgune horretan oinarrituta, saiatu Decroly-k dokumentuko idatzian proposatzen duenaren antzeko prozesua garatzen.

• Lana ikasgelan aurkeztu.

Page 71: 2. Gaia

2. Gaia: Haur hezkuntza 116

LABURPENA

Page 72: 2. Gaia

2. Gaia: Haur hezkuntza 117

HAUR HEZKUNTZA

HAUR HEZKUNTZA, HAUR ESKOLA

ETA HAUR HEZITZAILEA

HAUR HEZKUNTZAREN HISTORIA

HAUR HEZKUNTZAREKINLOTUTAKO

IRAKASKUNTZA/IKASKUNTZA

TEKNIKAK

GAUR EGUNGO EREDU

PEDAGOGIKOA