Upload
asier-illarramendi
View
252
Download
1
Embed Size (px)
DESCRIPTION
Informazio eta Komunikazio Teknologiak Eskolan
Citation preview
HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK 11-06-01
HEZKUNTZARI
APLIKATURIKO
TEKNOLOGIA BERRIAK
MIKEL ORBEGOZO ETA ASIER ILLARRAMENDI
Asier Illarramendi eta Mikel Orbegozo 1
HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK 11-06-01
AURKIBIDEA
1-SARRERA………………………………...…………. 3. orrial.
2 EAE EKIMENAK…………………………………. 4-15 orrial.
2-1- IKASYS……………………………………..4-9 orrial.
2-2-ESKOLA 2.0 ……………………………..10-11 orrial.
2-3-HELDUTASUN EREDUA………………..12-15 orrial.
3-MUTRIKUKO IKASTOLA: ELKARRIZKETA…16-18 orrial.
4-ONDORIOAK ……………………………………….19 orrial.
Asier Illarramendi eta Mikel Orbegozo 2
HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK 11-06-01
1-SARRERA
Teknologia berriak, gure gizartean eta gure eguneroko bizitzan oso garrantzi handia
dauka. Gaur egun, gure bizitzan, dena informaturik mantentzen gaitu, etengabeko
informazioa baitaikagu, irratia, telebista, interneta… baina ez dago denen eskura.
Bakoitzak, gaur egun, bere mugikorra dauda, etxean telebista eta irratia, kotxean
irratia…ez gara konturatzen baina momentu oro teknologia berri hauetaz lotuta bizi
gara.
Bestalde, internetaren adibidea edo informatikarena dugu argia. Internetak egundo
aurrerakada eman dio, edozein gauzetarako erabiltzen da eta gainera edonoren eskura
dago. Erabilpen handia dauka eta gainera erraztasun handiak ematen ditu gauza
askotarako.
Baita ere, gure ikastetxeetan, teknologia berrien garapena garbi ikus daiteke azken urte
hauetan sartzen ari diren programa berri edo teknologi berri hauekin. Gure lan honetan
hezkuntza munduan dagoen programei buruz hitz egingo dugu.
Asier Illarramendi eta Mikel Orbegozo 3
HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK 11-06-01
2-EAE-KO EKIMENAK
2.1- IKASYS
Ikasys, proiektu garrantzitsu bat da, orain dela 3 urte hasi zen martxan, 2008ko
Apirilaren 16an jarri zen froga moduan Gipuzkoako hiru eskoletan: Donostiako Santo
Tomas Lizeoan, Orioko Herri Ikastolan eta Oiartzungo Haurtzaro Ikastolan. Lehenik
eskola hauetan jarri zen martxan gero ikastola eta eskoletan hedatzen joan zen.Nik
batxilerra lizeon egin nuen, Donostiko ikastola honetan eta bertara joan ginen
informazio eske. Hasiera batean esan ziguten, maila batzuetan bakarrik egin zirela froga
horiek eta gerora lehen hezkuntza osoan egitea nahi zutela . Orain asko ikusten dira
ordenagailu txiki horiek, “netbook”izena dute eta horien agerpena oso nabaria eta
garrantzitsua da, internet sarera konektaturik daudelako.
2.1.1- Helburuak
Ikasys programaren helburuak:
-Bakarkako lana
-Sortzen arazoei aurre egitea edo erantzutea, hezkuntza sailekoei
-Edukien memorizazioa
-Ariketen bidez prozedura ezberdinen trebatzea.
Asier Illarramendi eta Mikel Orbegozo 4
HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK 11-06-01
Ikasys proiektuak eskaintzen eta kontuan hartu beharrekoa
PROZESUA KONTUAN HARTU
BEHARREKOA
IKASYS PROIEKTUAK
ESKAINTZEN DUENA
JARDUERAK BANATU
- Ikasle bakoitzak duen
maialren arabera ariketak
prestatu..
- Ikasleari egokitutako
ariketak.
- Ikasleek beraien
gaitasunen eta erritmoaren
arabera lan egin.
TREBATU ETA
MEMORIZATZEA -Akatsak eta zailtasunak
antzeman behar dira
.
- Sortzen diren zailtasunen
araberako laguntza eskaini.
-Ariketa ezberdin ugari..
- Autonomian sendotzea eta
motibazioa handitzea.
- Ikasketa bera erraztea eta
azkartzea.
ZUZENKETA
-Zuzenketa irizpideak
finkatu.
- Berehalako zuzenketa.
-irakasleari lana erraztu,
zuzenketa ordenagailuak
berak eginaz.
EBALUAZIOA
- Ebaluazio sistema finkatu. - Ikaslearen jarraipena era
zehatzagoan egitea.
Asier Illarramendi eta Mikel Orbegozo 5
HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK 11-06-01
2.1.2- Behar pedagogikoak:
Ikasyz programak eman beharreko erantzuna behar pedagogikoei:
- Ikasle bakoitza autonomoa da eta bakoitzak du bere estiloa eta erritmoa.
- Eskolako zenbait edukik batzuetan buruz egitekoak dira eta beste batzuk,
berriz, ariketak egitekoak.
- Ariketa pertsonalizatuak interesgarriak dira.
2.1.3- Metodologia eta erabilpena:
Programa hau, ez dago gai guztietan aplikaturik, Euskara, Ingelesa, Matematika,
Ingurunea eta Gaztelanian baizik. Jakin beharra dago gainera zenbat denbora izango
duen klasea eta gomendagarria edo hartutako erabakia da 30minutu izateak klaseak,
bertan koska izeneko eduki bat dutelarik. Hau da, astean behin emango da gai bakoitza
esandako iraupenarekin eta hauen ordena ikastetxeak berak antolaturiko ordutegian
emango dira.
Ikuspegi pedagogikoari dagokionez, lau sailetan banatuko genuke:
- Kontratu didaktikoa:
Esan bezala, haurrek koskak igaroko behar dituzte saio bakoitzean. Koska bakoitza
hainbat gelaxkaz osatuta dago. Gelaxka horietan zailtasunaren arabera mailakaturiko
tipologia
desberdinetako jarduerak daude. Koskaren luzera ikaslearen adinaren eta ariketa
tipologiaren araberako da. Ikasleek egokitu egin beharko dute beraien ahalmen eta
gaitasunaren arabera. Orduan gelaxka horiek egiteko zailtasuna, denboralizazioa…
aldatu egingo litzateke.
Asier Illarramendi eta Mikel Orbegozo 6
HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK 11-06-01
- Aniztasuna
Ikasle guztiek koska berri bat hasi behar dute saio bakoitzean. Lehen esan dugun bezala,
ikasle bakoitzak bere erritmo eta gaitasuna du eta orduan ikasle guztiek ez dituzte lan
guztiak berdin amaituko, hau da gelaxka ezberdinetan bukatuko dute. Hala ere hurrengo
saioa hasi behar dutenean denak berdin hasiko dira, hau da, puntu beretik. Koskaren
hasiera izango da oinarrizko jarduerak egongo direnak zeren eta denak amaierara
iritsiko ez direnez eta hasierako jarduerak egingo dituztenez, hasierakoak dira eduki
minimo horiek, horrela bermaturik geratuko da lantzen diren jarduerak minimo horiek.
Aurreragoko jarduerak, sakonagoak izango dira.
Hauetako bakoitzean PDF-a ikus daiteke, laburpena da. Askotan ikasleek ez dakizkite
erantzunak eta orduan derrigorrezkoa dute erantzun zuzena ikustea.
- Behar berezientzat
Programa honetan, denetarik dago eta baita ere behar bereziak, etorkinak,zailtasunak
dituzten ikasleak… hauentzako egokitutako ariketak daude, ezin dutelako besteen
errtimoa eta besteek egiten dituzten ariketak egin.
- Erraztazuna
Aurrerago aipatu bezala, erantzunak bertan daude eta galderak berak zuzentzen ditu,
honek irakasleei pisu handia kentzen dio, zeren eta bestela ikasle guztiei banan bana
zuzentzea izugarrizko lana baita. Honek balio du baita ere ikusteko ikasleek zer duten
ongi barneratua edo non egiten duten huts.
Asier Illarramendi eta Mikel Orbegozo 7
HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK 11-06-01
2.1.4-ARIKETA TIPOLOGIAK
Ariketa tipologikoak, ariketa ezberdinak
AUKERATU Galdetzen denaren aurrean erantzun
egokia aurkitu.
IDENTIFIKATU Informazio bat eman ondoren irizpide
baten baitan elementu desberdinak
antzeman behar dira.
OSATU Hitzetan, zenbakietan edo esaldietan
barneratutako elementuak egokitu behar
ditu ikasleak hutsuneetan idatziz edo
aukeren artean hautatuz.
KOPIATU Proposatutako elementuak berridatzi
behar dira.
IDATZI Elementu ezberdinak proposatu
ORDENATU Enuntziatu irizpideen arabera ordenatu,
eskatzen den bezala.
ELKARTU Emandako elemntuak elkartu, binaka,
hirunaka, launaka…
SAILKATU Bi eratara egin daiteke, batetik
elementuak klasifikatu emandako
irizpidearen arabera edo bestela
sailkapena aurrean izanda sailkapen
irizpidea sortu.
TAULA OSATU Emandako elementuak taulan agertzen
diren hutsunean bete behar dira.
HUTSUNEAK BETE Ariketan agertzen diren hutsuneak osatu
beharko dira.
KALKULATU batuketa, kenketa, biderketa eta zatiketa
gauzatu beharko dira.
LETRA ZOPA Letraz osatutako taulan hitzak bilatu
behar dira.
Asier Illarramendi eta Mikel Orbegozo 8
HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK 11-06-01
2.1.5- IKASYS SISTEMAREN OSAGAIAK
NETBOOK
Ordenagailu batzuk Windows sistema eragilea daukate eta
beste batzuk euskarazko Linux sistema eragilea daukate.
Oso tresna sinple eta erosoa da, mugitu daiteke alde
batetik bestera, ez da ordenagailu fijo bat bezala eta
gainera ez dira oso garestiak.
ARMAIRUA ETA WIFI FOUTERRA
Armairu hauek gurpil txiki batzuk dituzte, honek
mugikortasuna ematen dio armairuari eta gela batetik
bestera erabiltzeko edo eramateko oso egokiak dira.
Ondo kokatu ondoren, internetera konektatu behar da
lanak egiten hasteko.
Hiru aplikazio garatu ditu:
1.6.2.1- Designer: jarduerak sortzeko eta antolatzeko web aplikazioa.
1.6.2.2-Trainer: ikasleek ikasbook-en jarduerak exekutatzeko web aplikazioa.
1.6.2.3- Inspector: irakasleak koskak kudeatu eta jarraipenerako web aplikazioa.
2.1.6- ETORKIZUNA
Etorkizunerako oso esperantza handiak daude. Hasiera batean, lehen esan bezala, lehen
hezkuntzan aplikatu zuten Ikasys programa eta ondoren DBH etapara ere aplikatuz.
Orain arte, hezkuntza mailan arrakasta izan duen programa da eta ugaltzen doa. Gure
artean ematen da eta zabalkuntza nahi da eman gure lurraldetik kanpo ere.
Asier Illarramendi eta Mikel Orbegozo 9
HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK 11-06-01
2.2-ESKOLA 2.0
Denen ahotan dago, 2.0. Eskola programan aurrerapauso handia egin da zeren eta
teknologia berriak sartzen ari baitira.Programa honen hasera Ekainaren 5ean dugu, 2009
hain zuzen ere, orduan erabaki baitzuen programa hau sartzea Euskadin. Hasiera batean
lehen hezkuntzan bakarrik aplikatu da eta ondoren aurrerako oso itxaropen handiak
daude programa honen inguruan. Lehen hezkuntzan, osoan ez, hirugarren zikloan,
ikasgelak guztiz digitalizatzen dira, horrela irakasleak metodologia berriak erabiltzeko
prestatu eta multimedia edukiak egiten dira.
2.2.1-HELBURUAK
- Garbi dago ikasgelak digitalizatu behar direla eta helburuetako bat ikasgela digitalak
bilakatzea da
- Eten digitala murriztea
- Lan dinamikoa, parte hartzea…
- Irakasleak IKT-dun gaitasunetan trebatezea
- Hezkuntza mailan, hobetzea, kalitatea hobetzea.
2.2.2-PRESTAKUNTZA
Programa hau sartzeak, irakasleen hobekuntza edo hobetu beharra ekartzen duela argi
dago. 3. zikloko tutore eta irakasleek prestakuntza jaso beharra dute. Prestakuntza hau,
hiru mailatan banatu edo planteatzen da, oinarrizko, ertain eta aurreratua. Honekin,
irakasleek, IKT gaian duten trebetasun mailara egokituko dira. Prestakuntza hau,
programa sartu aurretik ematen da edo egiten da, material informatikoa jaso baino
lehenago, dena prest dagoenean irakasleek zailtasunik ez edukitzeko.
Asier Illarramendi eta Mikel Orbegozo 10
HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK 11-06-01
2.2.3-GELA BAKOITZEKO EKIPAMENDUA
2.0 programa oso onuragarria da eta hobekuntzak dakartzala agerian dago. Horretarako
oso gokia da lan egin behar den lekua ongi jartzea eta prestatzea, orden egokian jarriz
zeren eta klase baten barruan askotan ez baita leku asko egoten.
Ekipamendua:arbel digitala, armairu elektrifikatua, minieramangarriak, wifiko sarbide
bat… ikusten da programa honek atzean lan asko duela. Aztertu dezagun banan bana:
- Armairu elektrikoa: minieramangarriak kargatzeko
- Minieramangarriak: ikasle bakoitzeko bat.
- Arbel digitala:Azalera akitboduna eta altuera doigarria duena.
- Wifiko sarbidea: minieramangarriak internetera konektatzeko sarbide gunea.
2.2.4-PROIEKTU TELEMATIKOAK
Proiektu honek aukera zabala eskaintzen du. Oso proiektu interesgarria da, informazio
trataera, diziplinartekoa, zehar lerroak, globalizazioa, harremanak…. lantzeko aukera
ematen dute. Oinarri soziokonstruktibistekin bat egiten dute eta gehienetan gelako
proiektuak, zein erronka kognitiboen metodologian oinarritzen dira. Ikasleek gaitasun
digitala, hizkuntza komunikaziorako, ikasten ikastea, autonomia eta ekimena, eta beste
oinarrizko gaitasunak lortzeko bitarteko estrategikoak eskaintzen dituzte.
Gaurko hezkuntzan, 2.0 tresna berriak sartu dira eta honek aukera zabala ematen du,
erraztasunak, txat mezuak, sare sozialak…hauek goraka eta patipat indar handia hartu
dezake. Horregatik, arau arazo bezala ez gertatzeko edo ez sortzeko, ikaskuntza eta
jakintzarako teknologiak, hitz egin beharko lukete teknologiak protagonismoa hartu
gabe, ez dezagun ahaztu 2.0 programaren metodologia dela garrantzitsua. Esan nahi
duguna da, onura handiak etorriko dira, baldin eta ongi erabiltzen bada.
Asier Illarramendi eta Mikel Orbegozo 11
HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK 11-06-01
2.3-HELDUTASUN EREDUA
Eusko jaurlaritzak sortutako programa honek ikastetxe bakoitzari IKTen dauden
egoeratik eskola 2.0ren eskaintza mailara iristeko laguntza gida da. Horrela ikastetxe
guztien IKT eta baliabide berdinak edo antzekoak izan ditzaten maila akademiko
berdinak eta ahalik eta hoberena egon daitezen Euskal zentru guztietan. Beraz, Eusko
jaurlaritzak planteatzen dituen helburuak ikastetxeen heldutasun teknologikoaren
ereduan hauek dira:
- Erreferentziazko esparru izatea, konparatzeko eta gutzion jomuga izatea
- Ikastetxeko prozesu pedagogikoak eraginkortasunez digitalizatzeko gida
izateko.
Programa hau orduan, ez da helburu bat baizik eta lortzeko bidea edo bitartekoa Europa
osoan zehar helburu berdinak izan daitezen.
Asier Illarramendi eta Mikel Orbegozo 12
HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK 11-06-01
2.3.1- EZAUGARRIAK
Ikastetxearen heldutasun teknologikoaren ereduaren ezaugarriak oso argi izan beharko
dira helburuak lor daitezen:
- Orokorra: helburu komuna finkatzen duelako IKTen aprobetxamendu
teknologikoa dela eta ikastetxe guztientzat baliozkoa dena
- Malgua: ikastetxe mota guztietara egokitu daitekeelako, ikastetxe bakoitzak
bere plan propioa izan dezan IKTei buruzz bere benetako beharretara eta
konpromisoetara egokitutakoa.
- Neurgarria: irizpide objektiboetan oinarritzen delako, gainera, irizpideoi
esker, ikastetxeen ranking orokorra egin daiteke.
- Kalitate ereduekin bateragarria: haiek osatzeko izipideekin bateragarria eta
osagarria delako.
- Sendoa: IKTen erabilera pedagogikoari buruzko nazioarteko jardunbiderik
onenetan oinarritzen delako.
- Publikoa: ereduaren parametroak, ebaluazio irizpideak eta helburuak
publikoak dira.
Asier Illarramendi eta Mikel Orbegozo 13
HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK 11-06-01
2.3.2-PROZESUA
Ikastetxe guztiak maila bera lor dezaketen pausu hauek burutu beharko dituzte.
Ikastetxearen heldutasun teknologikoaren eredua abian jartzeko lehenengo urratsa
ikastetxeko prozesuen mapa osatzea da eta prozesuok zenbateraino digitalizatuta dauden
neurtzea, kalitatea hezkuntza kalitate ereduak finkatutako arauei jarraiki hura osatzen
duen aldetik.
- Prozesu pedagogikoak irakasleen irakaskuntza lanarekin lotuta daude eta
irakasleek bai ikasgelan eta bai ikasgelatik kanpo hezkuntza arloko
eragileekin gauzatzen dituzte.
- Ikastetxea kudeatzeko prozesu administratiboak ikastetxean sistematikoki eta
zentralizatuta gauzatzen dira eta ez dute zuzeneko loturarik irakasleen
irakaskuntza lanarekin.
2.3.3-EREDUAREN EGITURA
Ikastetxeen heldutasun teknologikoaren egitura mailak ikusi eta sailkatu beharko dira
jakin dezaten zein garapen maila duten eta zeintzuk diren behar dituzten hobekuntza,
Euskal jarularitzak eskatzen dituen minimoak betetzeko, bai prozesu pedagogiko,
administratibo edo gestioko arloetan. Gainera, bete beharko dituzte IKT maila ezberdin
hauek:
- 1. maila (Azpiegiturak eta gaikuntza): Maila honetan ikastetxeak premia
planak egun zehazten dituen azpiegiturak ditu eta ikastetxeko irakasleak
haiek erabiltzeko gaituta daude.
Asier Illarramendi eta Mikel Orbegozo 14
HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK 11-06-01
- 2. maila (erabilera): Ikasgela barnean, irakasleek aldian-aldian erabiltzen
dituzte ikastetxeko baliabide informatikoak, IKTen gelak. Ikasgelatik kanpo
berriz, ikastetxea teknologia berrien bidez jartzen da harremanetan
prozesuren baten esparruan hezkuntza arloko eragileekin, bide tradizionalak
ere erabili arren denboraldi batez. Esaterako zuzendaritza batzordearen eta
irakasleen, irakasleen eta zuzendaritza batzordearen eta familien arteko ez
ahozko komunikazioa posta elektroniko bidezkoa da.
- 3. maila (ikasgela digitalizatzea ): Ikasgela barnean, ohikoa da irakasgai
guztietan IKTak erabiltzea eta ikasgelak etengabe daude ekipamendu
teknologikoaz hornituta, hura egunero erabiltzeko moduan. Ikasgelatik
kanpo berriz, ikasleek eta familiek online eskura dezakete ikastetxeari edo
are gehiago irakasgaiei buruzko informazio jakina, hala nola, ikastetxearen
webgunearen, berri paper elektronikoen bidez…Informazioa norabide
bakarrekoa da funtsean. Ikastetxeak ordu luzez zabaltzen ditu ikasgelak eta
IKTen baliabideak eskola orduetatik kanpo, hezkuntza arloko eragileek
erabil ditzaten.
- 4. maila (ikasgela birtualizatzea): Ikasgela barnean, ikasleak gaitzeko
prozesua nahiko eta etengabeko prozesutzat hartzen da, eskola orduetatik
kanpo ere gertatzen dena eta hori dela eta plataforma hezigarrien bidez,
ikasgela kanpora zabaltzen da eta etengabeko eztabaida pizten da ikasleen
eta irakasleen artean. Ikasgelatik kanpo berriz, ikastetxeak badu plataforma
hezigarri bat, internet bidez erabil daitekeena, hezkuntza arloko gainerako
eragileekin etengabe eta bi norabideetan komunikatzeko.
- 5. maila (ikastetxea birtualizatzea ): Ikasgela barnean, ikasleak gaitzeko
prozesuan teleheziketa plataforma bat erabiltzen da haren euskarritzat.
Ikasgelatik kanpo berriz, ikastetxea egun osoz dago zabalik, internet bidez
eta ikastetxea hezkuntza arloko kideak gaitzeko eragile eta gizarte sarea
sortzeko sustatzaile eta dinamizatzailea da, sarea gizarte osoak eratzen du.
Asier Illarramendi eta Mikel Orbegozo 15
HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK 11-06-01
3. MUTRIKUKO IKASTOLA: GOIZEKO
IZARRAKO TEKNOLOGIA BERRIAK ETA
IRAKASLEARI ENTREBISTA
Mutrikuko ikastolako teknologia aztertu dugu eta garbi dago, oraingo ikastetxetan
teknologiaren beharra dagoela. Bertako irakasle batekin egon gara, galdera batzuk egin
dizkiogu, bai teknologia eta orain denon ahotan dagoen 2.0 programari buruz.
Irakasleak esan da, orain edo hobeto esan da azken urte hauetan ematen ari diren
aldaketak nabarmenak dira hezkuntza arloan. Aldaketa hauen onura ere ikusten da eta
lan asko egin behar dela ere bai. “ teknologia hauek gure ikastetxeetan sartzea oso
onuragarria da baina honek atzetik lan asko eskatzen du” hori zion irakasleak. Hurrengo
galdera hauek egin dizkiogu irakasleari:
1.- Zer iritzi duzu teknologia berri hauek ikastetxeetan sartzearekiko?
Ongi iruditzen ziat teknologia hauek eskoletara ekartzea, denentzako onuragarria izaten
da, bai irakaslearentzako eta ikaslearen errendimenduan ere notatzen da nahiz eta lan
asko edukitzen duen atzetik egiteko.
2.- Zuk zer nahiago duzu, lehengo moduan edo oraingo teknologia hauekin ematea
klasea?
Gizartea aldatzen doan ehinean, ikastetxea ere aldatzen doa eta aldaketa horien aurrean
guk (irakasleok) prestatua egon beharra daukagu, etortzen denari aurre egiteko eta
lanean ongi jarraitu ahal izateko. Lehen lana gustora egiten nuen, orain ere gustora
egiten dut.
Asier Illarramendi eta Mikel Orbegozo 16
HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK 11-06-01
3.- Bat aukeratzekotan, lehen bezala edo oraingo teknologiekin?
Orain bezala, erraztazun handiak ematen ditu.
4.- Zuen lana oztopatzen al du? Lagundu?
Lehen esan dudan bezala, erraztazun handiak ematen ditu eta irakasleon lana ere
aspekto batzutan erraztu egiten du. Adibidez, badaude ariketa batzuk ordenagailu
eramangarrian egin behar dituztenak ikasle bakoitzak. Ariketa egin eta ondoren
ordenagailuak berak zuzentzen die ikasleei, ez daukazu banan banan zuzentzen joan
beharrik. Laburtuta, oztopatu baino gehiago lagundu egiten du.
5.- Nolako prestaketa eduki duzue programa hauen aurrean?
Beti ere, horrelako programa berriren bat sartzen denean ikastetxe batera, irakasleok
lana egin behar izaten dugu programa horietaz informatu, ulertu eta erabiltzen jakiteko.
Hasieran arraroa egiten da arbel batean tizarik gabe idaztea baina egunak pasata ohitu
egiten da irakaslea metodo horretara. Esan bezala, aldaketa hauetara egokitu besterik ez
dugu eta horretarako lan asko dago atzetik egin beharra.
6.- Ikasleak nola hartu dute 2.0programa ikastetxean sartzea?
Ikasleentzako, klase batzuk ordenagailuan egitea, beraietnzako oso jostagarria da eta
motibatuago egoten dira. Edo baita ere, kañoi batean azaltzea, arbelean azaldu gabe.
Ikasleak gogo gehiagorekin ikusten dira, motibatuago, lanerako gogo gehiagorekin.
Hala ere tresna hauek ondo erabiltzea ezinbestekoa da ikasleentzat, ongi ulertu behar
dute egin behar dutena eta nola egin behar duten.
Asier Illarramendi eta Mikel Orbegozo 17
HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK 11-06-01
7.- Ondorio positiboak edukiko dituela iruditzen al zaizu?
Ikastola, nahiko ongi hornituta dago teknologia hauen inguruan, gela bakoitzean
ordenagailu bat dute eta gero eramangarri txikiak ere bai, ikasle bakoitzarentzako bana.
“kañoiak” ere badaude, arbel elektronikoa ere badaude eta oraindik berrikuntza gehiago
sartu behar direla dio irakasleak.
Ikusten da ez daukala antzik lehen zen ikastetxearekin zeren eta Asierrek, taldeko batek
bertan ikasten baizuen eta berak dioenez argi ikusten da zerbait aldatu dela, klaseak
emateko erak, moduak…lehen ez baizegoen horrelako teknikarik.
Hurrengo lerroetan azalduko dugu nola dagoen hornituta edo nola dauden kokatuta
teknologiak ikastetxean:
Zentrala non daon, ordenagailu gela nun daon, eramangarriyuek nun daon, ze sare mota
daon “wifi”. Zenbat ordenagailu, zenbat proiektore, zenbat arbel digital…
Asier Illarramendi eta Mikel Orbegozo 18
HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK 11-06-01
4-ONDORIOAK
Argi dago, teknologia berri hauek gure bizitzan duten garrantzia. Gure bizitzan, gure
egunerokoan zerbait ezinbestekoak bihurtu dira eta gainera aurreraka doan heinean, hau
da, teknologia berriak azaltzen edo ateratzen diren heinean, gizakiak edo hobeto esanda
erabili ditzazkegunok ( zeren eta edozeinek ez daukate teknologia hauek erabiltzeko
aukera, adibidez Afrikako ume edo ikasleek ez daukate hauek erabiltzeko aukerarik)
teknologia edo aurrerapen hauetara egokitu beharra daukagu bestela, “atzeraturik”
geratuko gara. Hau da, esan nahi duguna da, egunero edo oso denbora gutxian aldatzen
dira eta aldaketa hauetara egokitu beharra dago (lehen ez zegoen arbel digitalik baina
orain badaudenez oraingo irakasleek arbel digital hauetara egokitu besterik ez dute
zeren eta bestela kanpoan geratuko dira).
Garbi ikusten da, gure gizartean teknologia berrien presentzia oso nabaria dela eta aldi
berean esan daiteke ere beharrezkoa. Teknologia hauek garbi ikusten dira gure
gizartean baina azken urte hauetan hezkuntza mailan edo beste era batera esan da,
ikastetxeetan ere sartzen ari dira eta honek aldaketa handiak ekarri ditu. Hala ere
aldaketa hauek denentzat onuragarriak dira, nahiz eta honen atzean lan ugari egin
beharra dagoen.
Argi ikusi dugu lan honetan teknologia berri hauek oso eragin handia dutela gure
egunerokoan eta baita ere ikastetxeetan. Ikusten da onuragarriak direla programa hauen
ondorioak eta emaitzak eta lanean jarraitzeko modukoa. Hala ere, lehen esan bezala lan
hadia dauka atzetik. Garbi dago, oraingo irakasleek teknologia berri hauetara egokitu
eta prest egon behar dutela zeren eta urrengo urtean, beste programaren bat sartuko dute
agian eta horretara egokitu beharko da. Ez da zerbait geldia , baizik eta momentu
guztian aldatzen ari den zerbait da, hau da, teknologia.
Asier Illarramendi eta Mikel Orbegozo 19