Upload
agurtzaneiturbe
View
223
Download
0
Embed Size (px)
Citation preview
7/25/2019 2 Unitatea Praktika_termometroa Eraiki
1/1
221
Zientzia zure eskuEmaitzak interpretatzea. Gorputzen dilatazioa
Substantzia gehienak dilatatu egiten dira, haientenperaturak gora egiten duenean. Salbuespenetako
bat ura da; izan ere, bolumen handiagoa hartzen du
solido-egoeran, likido-egoeran baino.
Airea, ia gas guztiak bezala, oso sentikorra datenperatura-aldaketekiko, eta erraz dilatatzen da.
Horixe egiaztatuko dugu, zenbait esperimentu
errazen bidez.
1. Hoztean, airea uzkurtu egiten da. Tapoihariduneko plastikozko botila bat hartu eta
bero-iturri batetik hurbil utziko dugu, irekita.
Eguzkitan jarriko dugu tarte batez, edo
erradiadore batetik gertu. Botila oso bero
dagoenean, tapoia jarriko diogu. Barruko airea
bero dagoenez, dilatatuta egongo da.
Ondoren, botila hozkailuan sartuko dugu; edo
hobeto, izozkailuan. Hamabost minututik
ordubetera bitartean itxarongo dugu (hozkailua
zer hotz dagoen). Botila hozkailutik ateratzean,
zapalduta dagoela ikusiko dugu, barruko airea
uzkurtu egin delako.
2. Berotzean, airea dilatatu egiten da. Beirazko ontzibat behar dugu, suarekiko erresistentea eta
artelazkizko tapoi batez estaltzeko modukoa
(onena erlenmeyer matraze bat edo saio-hodi bat
erabiltzea da).
Tapoirik gabe sartuko dugu hozkailuan, eta hotzdagoenean, kortxozko tapoia jarri eta su geldoan
jarriko dugu, haren tenperatura poliki-poliki
igotzeko. Berotzean, bolumen handiagoa hartzen
hasiko da barruko airea. Azkenean, kortxoa
bultzatu eta irtenaraziko du.
3. Emaitzak interpretatuko ditugu. Hoztean, aireauzkurtu egiten da, eta berotzean, berriz, dilatatu
egiten da. Baina esperimentuek beste gauza bat
ere jarri dute agerian: hozkailuan jarri dugun
plastikozko botilako aireak, uzkurtzean, presio
txikiagoa egiten du botilaren barrutik, eta presio
atmosferikoak zanpatu egiten du botila, haren
barruko eta kanpoko presioak berdintzen direnarte.
Erlenmeyer matrazea berotzean, airea dilatatu
egiten da eta presioa eragiten dio ontziaren
barne-gainazalari. Barruko presioa presio
atmosferikoa baino handiagoa denean, kanporantz
bultzatzen du tapoia, ahotik irtenarazi arte.
25. Demagun beirazko flasko bat daukazula, marmeladakoen modukoa, aire beroz beteta. Demagun huraondo itxi eta hozkailuan sartu duzula, hoztu arte. Nolakoa izango da flaskoaren barruko airearen presioa, itxi
zenuenean baino handiagoa, txikiagoa ala berdina? Nola egongo da tapa, itxi zenuenean baino estuago, solteago
ala berdin?
26. Demagun bi beirazko flasko berdin-berdin dituzula. Bata bero handia (40 C) egiten duen gela batean ireki eta
berriro itxi duzu. Bestearekin gauza bera egin duzu, baina hotz-ganbera batean; hain zuzen, 2 C-ko tenperatura
duen gela batean. Orain, mahai gainean dituzu bi flaskoak. Biek dute aire-bolumen bera, baina ba al dute aire
kantitate bera? Bakoitzaren pisua doitasun-balantza baten bidez neurtuko bazenu, zeinek izango luke pisurik
handiena? Zergatik?
27. Zer gertatuko da hozkailutik plastikozko botila zanpatua atera eta oso ur beroz betetako ontzi batean sartuz gero?
Deskribatu zer gertatuko den eta interpretatu emaitzak.
ARIKETAK
Hoztean, airea uzkurtu egiten da, eta
botila zapalduta geratzen da.
Berotzean, airea dilatatu egiten da, eta
tapoia ahotik irteten da.