77
1 1 1 2 2 . . Z Z I I K K L L O O K K O O P P R R O O G G R R A A M M A A Z Z I I O O A A 1 1 . . M M A A I I L L A A 8 URTEKO HAURRAREN EZAUGARRIAK (3. MAILA) 1 «Hedapen-etapa» deitzen dio Gesell-ek 8 urteko adinari. Adin honetan, haurrak Lehen Hezkuntzako 3. mailan daude eta, gure ustez, Gesellek emandako izena oso egokia da, hedakortasun eta kanporakoitasun hori adin honetako haurren ezaugarri bereizgarria baita (nortasunari zein egiten dituzten gauzei dagokienez). Haurrarengan oroitzapenak metatzen hasten dira, eta pertzepzioaren bidez jasotzen dituen irudiak finkatu egiten dira. Ondorioz, munduaren ikuskera errealistago batera, nolabaiteko adimen-objektibotasun batera iristen da haurra. Ikasturte honetan, beraz, intuizio-ezagutzatik dedukzio-ezagutzarako urratsa ematen has daiteke haurra, gaingiroki bada ere. Edonola ere, haurrak adimen-abentura hasteko oinarria badu bere egitura mentalean; inguruko mundutik zenbait ondorio ateratzeko gauza da. Piagetek adimenaren bilakaeraren inguruan egindako azterlanei jarraiki, 8 urteko haurrak 7 urteko adinarekin hasitako «eragiketa zehatzen» aldian jarraitzen du oraindik (berezko «eragiketa zehatzen» bigarren etapan). Eraldatze-prozesua egiteko gaitasunaren, itzulgarritasunaren, deszentrazioaren eta jarduerak buruan barneratzeko gaitasunaren introiekzioa osatuagoa da haurrarengan. 6 urte egin arte modu sinkretikoan hautematen zuen eta kaos handia iruditzen zitzaion kanpoko mundua antolatzen hasi zen haurra 7 urterekin. 8 urterekin, aldiz, bere ingurunea antolatuta dagoela sentitzen du haurrak; ondorioak, testuinguruak eta sekuentziak ikusten hasten da, ezagutzak landu eta objektibizatu egiten ditu, ulertzeko ahalmen handiagoa du eta munduaren jarraitutasuna susmatzen du. Horrek bere burua besteak bezalako izaki gisa ikusten laguntzen dio eta, Gesellek dioen bezala, 8 urteko haurra bere inguruneaz gozatzen eta bertan parte hartzen ikus dezakegu. Haurraren intimitatea zabalagoa da orain; bere bizipenekin osatzeaz gain, besteen ekarpenekin aberastu du. Agian, orain arte adierazitako guztia da haurrak parte hartzeko erakusten duen gogo biziaren jatorria. Gainera, jakin-mina lehen baino handiagoa denez gero, eta ezagutzak eskolan eskuratzen dituenez gero, eskolako mundua jardueren alderdi garrantzitsuena da adin honetan; gainerako guztia eskolaren jarraipen bihurtzen da. Ikastaldean gogo biziz hartzen du parte, arbelera irtetea gustatzen zaio, besteei egindako galderei erantzun nahi izaten die, eta egiten duen edozein gauzari besteek oniritzia berehala eman diezaioten nahi du. Gauza asko egin nahi izaten ditu, eta presaka, itsumustuan egiten ditu. Gainera, agintzen diotena egin ordez, gustatzen zaiona aukeratzeko joera izaten du. Ikasteko gogo eta grina hori dela eta, ikastaldean lantzen diren gai gehienak onartzen ditu, bai eta errepikatzen jakin ere (eta oso ongi askotan), baina ez dugu pentsatu behar ezagutza horiek benetan barneratu dituenik. Horrekin guztiarekin, ondorio garrantzitsu batzuk atera ditzakegu, haurraren etorkizuneko ibilbiderako batez ere. Gauza askoren kontzeptuak garbi atzemateko gai da haurra 8 urterekin, eta esaten diren gauzetan eta irakurtzen den horretan pentsatzen, gauzak zalantzan jartzen eta zalantza horiek argitzen erakutsi behar zaio; hau da, kontzeptuak testuinguru egokian erabiltzen eta kontzeptu horiek azaletik aztertzeko ohitura saihesten jakin behar du.

2. ZIKLOKO PROGRAMAZIOA 1. MAILA bat jartzea bururatu zitzaion. Arrosa arretaz moztu zuen, arantzek zula ez zezaten, baina berehala konturatu zen arantzek ez zutela zulatzen, ez baitzuten

  • Upload
    ngocong

  • View
    219

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

111

22.. ZZIIKKLLOOKKOOPPRROOGGRRAAMMAAZZIIOOAA

11.. MMAAIILLAA

8 URTEKO HAURRAREN EZAUGARRIAK (3. MAILA) 1

«Hedapen-etapa» deitzen dio Gesell-ek 8 urteko adinari. Adin honetan, haurrak Lehen Hezkuntzako 3. mailan daude eta, gure ustez, Gesellek emandako izena oso egokia da, hedakortasun eta kanporakoitasun hori adin honetako haurren ezaugarri bereizgarria baita (nortasunari zein egiten dituzten gauzei dagokienez).

Haurrarengan oroitzapenak metatzen hasten dira, eta pertzepzioaren bidez jasotzen dituen irudiak finkatu egiten dira. Ondorioz, munduaren ikuskera errealistago batera, nolabaiteko adimen-objektibotasun batera iristen da haurra.

Ikasturte honetan, beraz, intuizio-ezagutzatik dedukzio-ezagutzarako urratsa ematen has daiteke haurra, gaingiroki bada ere. Edonola ere, haurrak adimen-abentura hasteko oinarria badu bere egitura mentalean; inguruko mundutik zenbait ondorio ateratzeko gauza da.

Piagetek adimenaren bilakaeraren inguruan egindako azterlanei jarraiki, 8 urteko haurrak 7 urteko adinarekin hasitako «eragiketa zehatzen» aldian jarraitzen du oraindik (berezko «eragiketa zehatzen» bigarren etapan). Eraldatze-prozesua egiteko gaitasunaren, itzulgarritasunaren, deszentrazioaren eta jarduerak buruan barneratzeko gaitasunaren introiekzioa osatuagoa da haurrarengan.

6 urte egin arte modu sinkretikoan hautematen zuen eta kaos handia iruditzen zitzaion kanpoko mundua antolatzen hasi zen haurra 7 urterekin. 8 urterekin, aldiz, bere ingurunea antolatuta dagoela sentitzen du haurrak; ondorioak, testuinguruak eta sekuentziak ikusten hasten da, ezagutzak landu eta objektibizatu egiten ditu, ulertzeko ahalmen handiagoa du eta munduaren jarraitutasuna susmatzen du. Horrek bere burua besteak bezalako izaki gisa ikusten laguntzen dio eta, Gesellek dioen bezala, 8 urteko haurra bere inguruneaz gozatzen eta bertan parte hartzen ikus dezakegu.

Haurraren intimitatea zabalagoa da orain; bere bizipenekin osatzeaz gain, besteen ekarpenekin aberastu du.

Agian, orain arte adierazitako guztia da haurrak parte hartzeko erakusten duen gogo biziaren jatorria. Gainera, jakin-mina lehen baino handiagoa denez gero, eta ezagutzak eskolan eskuratzen dituenez gero, eskolako mundua jardueren alderdi garrantzitsuena da adin honetan; gainerako guztia eskolaren jarraipen bihurtzen da. Ikastaldean gogo biziz hartzen du parte, arbelera irtetea gustatzen zaio, besteei egindako galderei erantzun nahi izaten die, eta egiten duen edozein gauzari besteek oniritzia berehala eman diezaioten nahi du. Gauza asko egin nahi izaten ditu, eta presaka, itsumustuan egiten ditu. Gainera, agintzen diotena egin ordez, gustatzen zaiona aukeratzeko joera izaten du. Ikasteko gogo eta grina hori dela eta, ikastaldean lantzen diren gai gehienak onartzen ditu, bai eta errepikatzen jakin ere (eta oso ongi askotan), baina ez dugu pentsatu behar ezagutza horiek benetan barneratu dituenik.

Horrekin guztiarekin, ondorio garrantzitsu batzuk atera ditzakegu, haurraren etorkizuneko ibilbiderako batez ere. Gauza askoren kontzeptuak garbi atzemateko gai da haurra 8 urterekin, eta esaten diren gauzetan eta irakurtzen den horretan pentsatzen, gauzak zalantzan jartzen eta zalantza horiek argitzen erakutsi behar zaio; hau da, kontzeptuak testuinguru egokian erabiltzen eta kontzeptu horiek azaletik aztertzeko ohitura saihesten jakin behar du.

22.. ZZIIKKLLOOKKOO PPRROOGGRRAAMMAAZZIIOOAA

11.. MMAAIILLAA

1 EOS3 Psikodiagnostikoaren frogen materialetatik hartua.

Haurrarentzat irakaslea helduen munduko irudirik garrantzitsuena dela ziurta dezakegu ia. Beraz, irakaslearekin harreman atsegina lortzea oso lagungarria izan daiteke eskolatze-prozesua garatzeko. Haurrak etxeko zereginetan zein ikasketetan laguntza jasotzen badu, kontuan izan behar dugu beti laguntza norabide edo orientazio gisa ulertu behar dugula; izan ere, adin honetatik aurrera, haurra “heldu” sentitzen da eta bere kontura, inork begiratu gabe lan egitea gustatzen zaio. Ildo horretan, eskolako zereginak haurrarekin egiteak haren eskola-bilakaerari kalte egiten diola adierazi nahi dugu. Ekimena eta erantzukizun-zentzua kentzen diogu eta, aldi berean, kontzeptuak barneratzea eragozten diogu, eta arestian aipatu ditugun ikasteko ohiturak oztopatzen dituen azaleko ikaskuntza hori sustatzen dugu.

Familia-eremuari dagokionez, haurraren portaera ez da 7 urterekin bezain ona. Gurasoekin eta anai-arrebekin zakarra izan ohi da, eta haserrealdiak izan ohi ditu maiz. Etxetik eta familia-girotik kanpo, ordea, askoz portaera hobea du.

Nolanahi ere, haurrak gurasoen beharra eta norbaitengan konfiantza izateko beharra du oraindik ere (amarengan gehienetan). Bere harreman-munduarekin arazoren bat duenean (irakaslearekin, ikaskideekin edo lagunekin), babestuta sentitzen da gurasoak jakinaren gainean badaude. Hala ere, atsekabetu egiten da gurasoek gatazkan zuzenean esku hartzen dutela ikusten badu.

Helduak miretsi egiten ditu, baina uzkur samar agertzen da haien aurrean; izan ere, barregarri geratzeko beldurra nabarmen areagotu zaio, eta beldur da maila ez emateagatik barre egingo ez ote dioten. Funtsean haur kanporakoia eta hedakorra bada ere, lotsa- eta uzkurtasun-ukitu bat nabaritzen hasten zaio kanpoko mundutik egiten ari den introiekzioaren ondorioz.

Haurra gai da helduen jarreran egon daitezkeen inkongruentziez, gurasoen edo irakasleen akatsez, injustiziez eta abarrez konturatzeko, eta horrek guztiak larritasun handia eragiten dio. Gainera, aurreko etapetatik geratu zaizkion beldurrek areagotu egiten dute larritasun hori (iluntasunarekiko beldurrak, bereziki) eta, aldi berean, haurraren fantasiak beldur horiek areagotu egiten ditu.

Haurraren soziabilitatea gero eta handiagoa da, baina oraindik ezegonkor samarra da «lagun handiei» dagokienez. Ikasturtearen barruan lagunak aldatzen ditu, baina 7 urterekin baino neurri txikiagoan.

Jokoan, kanpotik ezarrita dauden arauak erantzukizun- eta justizia-zentzuarekin onartzen ditu. Horrela, jolas soziala alde batera utzi eta joko antolatuarekin hasten da, horrenbestez.

Adin honetan, “haur tranpatia” gaitzetsi egiten du haurrak. Jokoan tranpak egitean kanpotik ezarrita dauden eta taldeak onartu dituen arauak hausten direnez gero, oso hutsegite larria da hori haurrarentzat. Hortaz, haurra zintzo samarra dela esan dezakegu, eta «samarra» diogu, haren fantasiak haren egiak itxuraldatu egiten baititu sarritan.

Joko-arauak kapotik ezarrita egon daitezkeela onartzen duen bezala, justizia ere kanpotik datorren arau-multzotzat hartzen du eta —bere justiziaren edo moralaren zentzua, oro har, bere intimitatean gauza pertsonal gisa oraindik bereganatu ez badu ere— dagozkion erantzukizunei aurre egiteko gai da dagoeneko (teorian praktikan baino gehiago). Horretan guztian oinarrituta, bere jardueren baliozko justifikazioak erraz aurkituko dituela pentsatu behar dugu. Edonola ere, ongiaren eta gaizkiaren zentzua eta egiten duenaren gaineko erantzukizuna argiago ikusten ditu.

Haurraren hizkuntza arina eta osatu samarra da, eta hitzezko ulermena zabalagoa. Orain uler ditzake hitz abstraktu batzuk, hala nola zintzotasuna, justizia eta abar. Idazkera erregularra du, eta irakurketak, gorabehera batzuekin bada ere, intonazioa du eta, zalantzarik gabe, ulergarria izan behar du.

222

11.. ssaaiiooaa

JARDUERA-GUNEA:

Ikasleen harrera eta integrazioa

1.1 JARDUERA: Gure burua aurkezten dugu

Helburua:

Taldekideen arteko aditasuna bultzatzea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru, taldearen arabera.

Beharrezko baliabideak:

Garapena:

Binaka, 5 minututan norberari buruzko alderdiak kontatuko dizkio batek besteari. Bitartean, bikotekideak adi entzungo dio. 5 minutu pasatu ondoren, alderantziz egingo dute.

Entzun duenak talde osoari azalduko die entzundakoa.

JARDUERA-GUNEA:

Ikasleen harrera eta integrazioa

1.2 JARDUERA: Ikaskide berria daukagu1

Helburua:

Ikastetxera etorri berri den ikaskidea aurkeztea.

Denbora:

Ordu-laurden inguru.

Beharrezko baliabideak:

Garapena:

Tutoreak taldean ikaskide berria aurkeztuko du. Nondik datorren, zergatik egin duen aldaketa eta abar azalduko du. Ondoren, ikastaldeko ume bakoitzak agurtu eta bere burua aurkeztuko du. Horretarako, “Kaixo ________________, nire izena ________________ da eta zure laguna izan nahi dut” esango dio.

Ikasle berriak zailtasun bat baldin badu (paralisia, itsutasuna, gorreria...), ikastaldeko umeei hari zer gertatzen zaion, zein behar dituen edo nolako trataera behar duen azaltzeko aprobetxa daiteke.

111 1 Jarduera hori oso garrantzitsua da edozein mailatan; ikastaldean ume berri bat agertzen denean egin behar da, harremanak errazteko.

22.. ssaaiiooaa

JARDUERA-GUNEA:

Ikasleen harrera eta integrazioa

2.1 JARDUERA: Berezia naiz/Ezberdina naiz

Helburua:

Bakoitzaren ezaugarriak eta besteekiko ezberdintasunak balioestea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Fitxa.

Fitxak ume guztien izenekin prestatu eta banatuko dira. Ondoren, bere burua definitzeko eta bereizgarritzat hartzen dituzten 3 edo 4 adjektibo idatziko ditu bakoitzak bere fitxan (ezaugarri fisikoak, zaletasunak, trebetasunak eta abar izan daitezke...). Ondoren, arbelean “mezu sekretua” idatziko dute biren artean (DENOK GARA EZBERDINAK).

Garapena:

TOP SECRET

7 3 4 1 8 5 2 6

1-RA 2-DI 3-NOK 4-GA 5-BER 6-NAK 7-DE 8-EZ

111

33.. ssaaiiooaa

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

3.1 JARDUERA: Nire gogoko indargarriak

Helburua:

Ikasleentzako indargarririk onenak ezagutzea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Fitxa.

Garapena:

Zerrenda banatuko zaie bete dezaten. Jasotako erantzunei esker, alde batetik, ikasleek besteen iritziak ezagutuko dituzte eta, bestetik, irakasleak ume bakoitzak behar duen errefortzu mota jakingo du.

111

44.. ssaaiiooaa

JARDUERA-GUNEA:

Ikasleen harrera eta integrazioa

4.1 JARDUERA: Ezagutzen gara

Helburua:

Ikasleen informazioa zabaltzea konfiantza handitzeko.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Kartoi meheak.

Garapena:

Ikasle bakoitzak, 5 minututan, bizitzan izan dituen gertaera ikusgarrienak idatziko ditu kartoi mehe berdinetan. Ikasleek ez dute izenik ipiniko. Ondoren, denak batu eta nahastu egingo dira. Talde txikiak egin ondoren, tutoreak banatuko ditu eta umeek kartoi mehe bakoitza norena den asmatu beharko dute.

111

55.. ssaaiiooaa

JARDUERA-GUNEA:

Gela/taldearen antolamendua eta funtzionamendua

5.1 JARDUERA: Lanen arduradunak aukeratzen ditugu

Helburua:

Ikasleen erantzukizunak eta horiek hartzeko txandak definitzea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Fitxak.

Garapena:

Taldearen funtzionamendu onerako lanen arduradunek duten garrantzia adieraziko zaie ikasleei.

Guztien artean, ikasleen erantzukizunak zein izango diren erabaki dezakete. Hona hemen adibide batzuk:

• Pertsianak ireki eta ixtea • Materiala eta liburuak banatzea • Arbela ezabatzea • Animaliak eta landareak zaintzea • Atea irekitzea • Gelako liburutegiaz arduratzea • Ikasgelaz ikasgela joatean ilarak kontrolatzea • Ikasleen eguneroko asistentzia idaztea • Data arbelean idaztea • Irakaslea kanpoan dagoenean ordena kontrolatzea • “Hitz itsusiak” kontrolatzea

Ondoren, erantzukizunen ebaluazio-orria eta txandak erakutsiko zaizkie.

Azkenik, “Arduradun izateak ongi sentiarazten nau” orria margotu eta etxera eramango dute.

111

66.. ssaaiiooaa

JARDUERA-GUNEA:

Gela/taldearen antolamendua eta funtzionamendua

6.1 JARDUERA: Arauak egiten ditugu

Helburua:

Taldearen funtzionamendu onerako arauak egin edo aukeratzea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Gelako arau-zerrenda eta etxeko lanen kontrol-orria.

Garapena:

Gianni Rodari-ren “Puntarik gabeko herrialdea” ipuina irakurriko dute ikasleek, eta arauen garrantziari buruz hitz egin.

Arau-zerrenda bat emango zaie, edota haien artean has daitezke denak ongi funtzionatzeko eta gehiago ikasteko arau arruntak esaten. Eztabaidatu ondoren, batzuk aukeratuko dira. Ondoren, etxeko lanen kontrol-orria eman eta nola erabiliko duten azalduko zaie.

111

77.. ssaaiiooaa

JARDUERA-GUNEA:

Lan-ohiturak eta norberaren zaintzari otutakoak eskuratzea eta hobetzea

7.1 JARDUERA: Agenda eta etxeko lanak

Helburua:

Eskola-agendak etxeko lanak apuntatzeko eta familiarekin komunikatzeko duen garrantzia balioestea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Agenda baten eredua (koaderno txiki bat izan daiteke).

Garapena:

Eskola-agenda nola erabili behar den, zertarako balio duen eta erabilera nola kontrolatu behar den azalduko zaie ikasleei.

Ondoren, etxeko lanen kontrol-orria nola erabili behar duten azalduko die tutoreak.

111

88.. ssaaiiooaa

JARDUERA-GUNEA:

Gela/taldearen antolamendua eta funtzionamendua

8.1 JARDUERA: Taldeko lema daukagu

Helburua:

Taldeko kohesioa bultzatzea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Arbela.

Garapena:

Taldeko lema egiteak guztien artean taldearen definizioa ematea eskatzen du, ezaugarri positiboak adierazita.

Joan den ikasturtean lema edo maskota aukeratu bazuten, berarekin jarraitu nahi duten ala ez balioetsi dezakete.

111

99.. ssaaiiooaa

JARDUERA-GUNEA:

Gela/taldearen antolamendua eta funtzionamendua

9.1 JARDUERA: Taldeka hitz egiten ikasten dugu

Helburua:

Txandaka hitz egiten ikastea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Behaketa-orria.

Garapena:

Denon artean txanda gordetzea zer esan nahi duen definitzea.

Ondoren, gai bati buruz hitz egingo dute (telebista, lagunak, dinosauroak...), txanda errespetatzen. Ikastaldearen erdiak parte hartuko du, eta geratzen direnek behaketa egingo dute orria erabiliz, eta gero alderantziz.

Interesgarria izango litzateke tutoreak taldeari berez hitz egiten uztea. Irakasleak galderak egin ditzake ikaskideak hitz egitera animatzeko.

Jarduera honetan, interesgarriena behaketei buruz hitz egitea da.

OINARRIZKO PRINTZIPIOAK TXANDAKA ETA TALDEKA HITZ EGITEKO:

• Eskua altxatzea parte hartzeko.

• Argi eta ozen hitz egitea, oihu egin gabe.

• Besteei ere hitz egiten uztea.

• Entzutea.

OHARRA: jarduera hau eredu gisa gogoratu behar da taldeak edozein gaitaz eta edozein arlotan hitz egiten duenean.

111

1100.. ssaaiiooaa

JARDUERA-GUNEA:

Gela/taldearen antolamendua eta funtzionamendua

10.1 JARDUERA: Soziograma

Helburua:

Ikasleen arteko harremanak, ikastaldeko azpitaldeak, taldearen kohesio-maila eta isolatuta dauden umeak ezagutzea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Soziogramaren orria.

Garapena:

Orria betetzerakoan zintzoak izatea oso garrantzitsua dela eta hortik aterako den informazioa taldeari laguntzeko erabiliko dela adieraziko zaie ikasleei.

Egiteko baldintza: giroa positiboa eta abegikorra izatea.

Prozedura: ikaskideen izenen zerrenda bat emango zaio ikasle bakoitzari. Bakoitzak balioespen bat ipini behar du ikaskide bakoitzaren aurretik, “_____________ zure gogokoa da?” galderaren aurrean:

• 5=oso gogokoa • 4=gogoko samarra • 3=hala-holakoa • 2=ez oso gogokoa • 1=batere gogokoa ez

111

1111.. ssaaiiooaa

JARDUERA-GUNEA:

Gela/taldearen antolamendua eta funtzionamendua

11.1 JARDUERA: Konparti dezagun

Helburua:

Bakoitzaren trebetasunak, ezagutzak, denbora, jostailuak ... besteekin konpartitzea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Fitxa.

Garapena:

1. Denon artean, “konpartitu” kontzeptua definituko dute (hasieran bakarka, eta gero

batera). 2. Taulan ikaskideekin zer konpartituko luketen (jostailuak, jakintzak, trebetasunak...) eta

zer jasotzea gustatuko litzaiekeen idatziko dute. 3. Ikasle guztiek IKASTALDEKO ESKARIEN eta ESKAINTZEN zerrenda egin dezakete. 4. Guztion artean, gogoeta egingo da haien gogoko gauzak uzten nola sentitu diren eta

zein kostatu zaien gehien adierazteko. OHARRA: datu hauek, Soziogramarekin batera, oso baliagarriak izango dira tutorearentzat, lan taldeak egiteko.

111

1122.. ssaaiiooaa

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena.

12.1 JARDUERA: Ni naiz

Helburua:

Ikasleen autoestimua eta gainerakoen aurrean duten irudia bultzatzea, eta denon arteko komunikazioa sustatzea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Fitxa.

Garapena:

Ikasle bakoitzari orri bat banatuko zaio, honako esaldi hauekin:

• Ni oso ausarta naiz; behin... • Ni oso indartsua naiz; behin... • Ni oso alaia naiz; behin... • Ni oso jostalaria naiz; behin... • Ni oso arduratsua naiz; behin... • Ni naiz... • Ni naiz...

Esaldi bat edo bi aukeratu behar dituztela azalduko zaie ikasleei. Behin zer gertatu zitzaien idatzi, eta ondoren besteei azalduko diete. Orriak banatuko dira. Ikasleek beste esaldi batzuk asma ditzakete. Guztiok amaitzen dutenean, bateratze-lana egingo da.

111

1133.. ssaaiiooaa

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

13.1 JARDUERA: Kritiken aurrean erantzun

Helburua:

Besteen kritiken aurrean erantzunik egokiena ematen ikastea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Garapena:

Bikote bat irtengo da, eta erantzunik egokiena aukeratuko dute. Geroxeago, erantzun batzuk zergatik diren egokiak eta beste batzuk ez adieraziko die tutoreak.

1. Antzezpena Ikasle batek beste bati: “Bai itsusia dela zure marrazkia!”

Erantzun posibleak: a) Bai, egia da, trakeskeria hutsa da, ezabatu egingo dut (GAIZKI) b) Nire marrazkia da, eta niri gustatu egiten zait (ONGI) c) Zuri ez zaizu axola! Utzi bakean! (GAIZKI) d) Begiratu nire marrazkiari, baina zure iritzia eman gabe (ONGI) e) Bai, badakit ez naizela Picasso (ONGI)

2. Antzezpena

Ikasle batek beste bati: “Nire konfiantza kenduko dizut, beti dena ahazten duzu eta”. Erantzun posibleak: a) Ez da egia, gaur baino ez zait ahaztu (ONGI) b) Inork ez du nirekin fidatu nahi (GAIZKI) c) Nik zure laguna izan nahi dut, eta beste egun batean saiatuko naiz ez ahazten (ONGI) d) Utzi bakean, ez dizut entzun ere egin nahi (GAIZKI)

3. Antzezpena

Ikasle batek beste bati: “Oso berekoia zara, jostailu guztiak zuretzat nahi dituzu eta ez didazu ezer uzten” Erantzun posibleak: a) Zuretzat kalte, hartu zure jostailuak (GAIZKI) b) Niri zurekin jolastea gustatuko litzaidake, baina, mesedez, zaindu jostailuak (ONGI) c) Ni ez naiz neba txarra; gertatzen dena zera da, noizbait jostailu bat apurtu didazula, eta hori

ez zait gustatzen (ONGI) d) Zu bai zu, berekoia!, beti nire jostailuak eskatzen! (GAIZKI)

Galderei buruz hitz egingo dute.

111

1133.. ssaaiiooaa OHARRA: Erantzun motak:

• Erantzun negatiboak honako hauek dira: bere buruari edo beste pertsona bati min egiten diotenak (autoebaluazio negatiboak, mehatxuak, gaitzespenak,...), eta egoerari ihes egiten diotenak.

• Erantzun positiboak honako hauek dira: arrazoiak azaltzen dituztenak edo ezberdina izateko eskubidea defendatzen dutenak.

Kritika motak:

• Kritika eraikitzailea: maite gaituztenek gu hobetzeko edo gure akatsak ikusteko egiten diguten kritika. Kritika horiek onartu behar ditugu hobetzeko.

• Kritika suntsitzailea: kritika hau makurki egiten da, gure morala edo animua jaisten digu eta ez digu inolako ekarpenik egiten. Kritika horien aurrean, hobe da kasurik ez egitea edo txantxetan hartzea, AITORPENAREN TEKNIKAREKIN, adibidez (umore onez aurkariarekin ados agertzea, bai eta neurriz kanpo erantzutea ere).

222

1144.. ssaaiiooaa

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

14.1 JARDUERA: Gure jarrerak kontrolatzen ikasten dugu 1

Helburua:

Norberaren jarrerak kontrolatzen ikastea eta besteenak balioestea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Egoera gatazkatsuaren bat irudikatuko duen eszena bat.

Garapena:

Egoera erreal edo hipotetiko baten aurrean honako eskema hau erabiltzen irakatsiko diegu ikasleei.

1. ARAZOAREN IDENTIFIKAZIOA: zer gertatu da? 2. KAUSAK: zergatik gertatu da? 3. ONDORIOAK: zer gertatuko ote da? 4. IRTENBIDEAK: zer egi daiteke? zertan lagun dezakegu? Alternatibak proposatu. 5. NORBERAREN JARRERA BEHATZEA: zer egiten dugu guk? 6. GURE JARRERA KONTROLATZEN: egiten edo pentsatzen.

1111 OHARRA: jarduera egoera erreal edo hipotetiko batekin erabil daiteke. Prozedura bera izango da. Aurretik egoera hipotetiko batekin lan egitea lagungarria izango da benetako arazo bati aurre egiteko. Honako liburu honetatik hartua: VALLÉS ARÁNDIGA, A (1995): Autocontrol. Entrenamiento en actitudes, valores y normas. Educación para la convivencia escolar (3º), Alcoy, Marfil.

1155.. ssaaiiooaa

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

15.1 JARDUERA: Maitegrama

Helburua:

Ikasle bakoitza beste ikaskide bati gauzak positiboak esateko gauza izatea.

Denbora:

Egunero tartetxo bat, aste batean.

Beharrezko baliabideak:

Ikasleek apaindutako gutunazalak horma-irudian ipintzeko. Lagun sekretuaren mezuak jasotzeko erabiliko dira.

Garapena:

Asteko lehenengo egunean (taldea finkatu samar dagoenean egitea komeni da, lehen hiruhilekoaren erdialdera edo bigarren hiruhilekoan), jardueraren helburua azalduko zaie, eta gutunazal bana emango zaie izena ipintzeko eta apaintzeko.

Gutunazal guztiak kortxoan ipiniko dira, eta zozketa sekretu batean aterako da lagun sekretua.

Oso garrantzitsua da sekretu hau errespetatzea (idazkera alda dezakete inork ez ezagutzeko).

Zozketan tokatu zaionari mezu positiboak idatziko dizkio bakoitzak.

Mezuak aste osoan eta gutxienez bat egunero utziko dira. Mezuak hartzailearen izena eramango du, baina sinatu gabe.

111

1166.. ssaaiiooaa

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

16.1 JARDUERA: Tutoretza balioesten dugu Helburua:

Tutoretza-saioak balioestea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Fitxa.

Garapena:

Tutoretza-saioei buruz hitz egingo da, honako alderdi hauek kontuan hartuta:

• Tutoretza-saioetan, zer da gehien gustatu zaiena? • Zer ikasi dute? • Zer da gutxien gustatu zaiena?

111

1177.. ssaaiiooaa

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

17.1 JARDUERA: Irribarrea1

Helburua:

Beste pertsonekiko harremanetan irribarreak duen garrantzia ikastea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Garapena:

1. Ikastaldea 2 taldetan banatuko da. Talde bat bestearen aurrean jarriko da. Irakasleak

esaten duenean, lerro bakoitzak 2 pausu emango ditu eta, irribarre batekin, honako hau esango dio bakoitzak bere aurrekoari: Kaixo...(bere izena), zer moduz zaude?

2. Ondoren, pausu bat ezkerrera eman eta aurrekoa (beste norbait izan behar du) serio agurtuko du.

3. Horri buruz hitz egin.

4. Irribarreari buruzko kartel bat egin dezakete.

111 1 Honako liburu honetatik ateratako jardueretan oinarritua: MARTINEZ LÓPEZ, Mercedes: Las habilidades sociales en la escuela, Edit. Promolibro, Valentzia, 1998.

1188.. ssaaiiooaa

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

18.1 JARDUERA: Begirada 1

Helburua:

Beste batzuekin hitz egiterakoan begiradari eusten ikastea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Garapena:

1. Hiru ikasle jarriko dira gelaren erdian. Batek zerbait galdetuko dio beste ikaskideari, baina ez du haren izena esango, eta ez dio begiratuko. Norengana zuzentzen den asmatzen duena hasiko da galderak egiten. Galderak oso orokorrak izango dira; adibidez: “Zer ikusi zenuen atzo telebistan?” edo “Zein da gehien gustatzen zaizun irakasgaia? Ondoren, galderak zuzenean begiratzen egingo dituzte.

2. Hiruei nola sentitu diren, eta begiratzaileei zein ondorio atera dituzten galdetuko zaie. Gelan ikasle itsuren bat badago, une egokia izan daiteke besteek nola tratatu behar duten, nola hitz egin eta nola lagundu behar dioten eta abar azaltzeko.

1111 Honako liburu honetatik ateratako jardueretan oinarritua: MARTINEZ LÓPEZ, Mercedes: Las habilidades sociales en la escuela, Edit. Promolibro, Valentzia, 1998.

1199.. ssaaiiooaa

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

19.1 JARDUERA: Agur mota batzuk1

Helburua:

Besteekiko harremanetan agurrek duten garrantzia ikastea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Garapena:

Definizioa:

agur: Norbaiti egindako begirunezko edo mendetasunezko adierazpen edo keinua (hitzez, belaunikatuz, makurtuz eta abar).

1. Ezagutzen dituzten kulturetan edo hizkuntzetan agurtzeko erabiltzen diren agur motak esango dituzte ikasleek. Zerrenda bat egin eta sailkatu egingo dituzte (goizez, arratsaldez, gauez…).

2. Ondoren, ezagutzen dituzten agur-keinuak azaldu eta antzeztuko dituzte (musuak, besarkadak, sudurrak ukitzea...).

ANTZEZPENA: Bi biribil zentrokide egingo dituzte. Biribil bakoitzekoak kontrako noranzkoan ibiliko dira. Tutoreak esaten duenean, gelditu egingo dira eta bakoitzak bere aurrean duena agurtuko du.

• Lagunen agurra: eskuak eman • Eskimalen agurra: sudurrak ukitu. • Karramarroen agurra: aldakak ukitu. • Kanguruen agurra: saltoka, eskuak bularrean. • Agur japoniarra: eskuak elkartu eta gerria makurtu. • Agur frantziarra: 3 musu aurpegian.

3. Agurrei buruz hitz egingo dute.

1111 Honako liburu honetatik ateratako jardueretan oinarritua: MARTINEZ LÓPEZ, Mercedes: Las habilidades sociales en la escuela, Edit. Promolibro, Valentzia, 1998.

2200.. ssaaiiooaa

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

20.1 JARDUERA: Mesedez Helburua:

Mesedeak eskatzen eta ematen ikastea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Fitxa.

Garapena:

Definizioa: norbaiti zure ordez zerbait egin edo esan dezan eskatzea da mesede bat eskatzea. Halaber, beste batengatik zerbait esatea edo egitea da mesede bat egitea. 1. Norbaiti zerbait nola eskatu behar diogun esan aurretik, ikaskideei zerbait eskatzeko

esango diegu. Besteak begira egongo dira eta, geroago, nola egin duten adieraziko dute. 2. Ondoren, adierazpen-zerrenda bat egingo da norbaiti zerbait eskatu behar zaionean

erabiltzeko: • Mesedez • Faborez • Axola ez bazaizu…

Orria banatuko da adierazpenik egokienak ipintzeko.

111

2211.. ssaaiiooaa

JARDUERA-GUNEA:

Lan-ohiturak eta norberaen zaintzari lotutakoak eskuratzea eta hobetzea

21.1 JARDUERA: Ohitura onak 1

Helburua:

Ohitura onak izateak duen garrantzia ikastea (ingurukoekiko errespetua, adibidez).

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Galdera sorta.

Garapena:

Ohitura onei eta txarrei buruz hitz egingo dute ikasleek. Ondoren, galdera sorta banatuko da, eta emaitzei buruz hitz egingo dute.

Horrez gain, 2 kartel egin ditzakete, bat ohitura onekin eta bestea txarrekin.

111 1 Honako honetatik hartua: VALLÉS ARANDIGA, A; VALLÉS TORTOSA, C.: Autoestima. 2º Ciclo Primaria, Edit. Marfil.

2222.. ssaaiiooaa

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

22.1 JARDUERA: Pentsamendu negatiboak kanpora! Helburua:

Bakoitzaren ezaugarri eta alderdi positiboak balioesten ikastea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Papera eta arkatza.

Garapena:

1. Bakoitzak bere 5 ezaugarri positibo idatziko ditu (harro sentiarazten dutenak).

2. Bi minututan, begiak itxita, idatzitako 2 gauza positibotan pentsatuko dute. Nola sentitzen diren ikusiko dute.

3. Norbaiti pentsamendu negatibo bat datorkionean, pentsamendu positibo batean edo bere ezaugarri positibo batean pentsatu behar du, eta askotan errepikatu behar dio bere buruari.

111

2233.. ssaaiiooaa

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

23.1 JARDUERA: Martxoaren 8a Helburua:

Martxoaren 8a, Emakumearen Nazioarteko Egunaren arrazoia ezagutzea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Historia.

Garapena:

Historia aztertu eta iruzkinak egingo dituzte.

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

23.2 JARDUERA: Nork zer egiten du?1

Helburua:

Etxeko zereginen banaketari buruzko gogoeta egitea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

“Nork zer egiten du?” fitxa.

Garapena:

Fitxa banatuko da bakarka egiteko.

Ondoren, datu guztiak arbelean jasoko dira, honako irizpideak kontuan hartuta: • Familiako kide bakoitzak egiten duen zeregin kopurua. • Lana nesken/emakumeen eta mutilen/gizonen artean nola banatuta dagoen.

111 1 Unidad Didáctica. Sistema sexo-género liburutik hartua

2244.. ssaaiiooaa

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

24.1 JARDUERA: “Mari Joseri zergatik deitzen diote Joxe Mari?” ipuina

Helburua:

Gizarteko rol sexistei buruzko gogoeta egitea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Ipuina.

Garapena:

Ipuina irakurri eta horretaz hitz egingo dute.

111

2255.. ssaaiiooaa

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

25.1 JARDUERA: Kilimusiak egiten ditugu Helburua:

Egoera egokietan kilimusiak ematen eta jasotzen ikastea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Garapena:

KILIMUSIA: norbaiti zerbait positiboa esatea.

1. Deskribatu 2 egoera apropos beste bati kilimusi bat egiteko.

2. Kutxa batean ikastaldeko umeen izen guztiak sartuko ditugu. Ikasle bakoitzak paper bat hartuko du, eta kilimusi bat pentsatuko du tokatu zaion ikaskideari esateko. Guztiak pasatu ondoren, egoera nola bizi izan duten aipatuko dute.

3. Kilimusiekin kartel bat egin dezakete.

111

2266.. ssaaiiooaa

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

26.1 JARDUERA: Garrantzitsua zara Helburua:

Sugestioaren bidez baiezko mezuak botatzea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Esaldien zerrenda.

Garapena:

Umeek begiak itxi behar dituzte; erlaxatuta egon behar dute. Giroa isiltasunean edo musika leun batekin. Tutoreak mezu positibo batzuk esango ditu eta bakoitzak gehien identifikatzen denekoa hartuko du.

Gelan dauden haurrak adina mezu esan behar dira. Komeni da mezuak idatzirik eramatea eta, batez ere, gutxien balioetsita dauden haurrengan pentsatzea. Mezuak honelakoak izan daitezke:

• Oso garrantzitsua naiz nire gurasoentzat, eta asko maite naute. • Oso garrantzitsua naiz nire neba-arrebentzat; ni gabe, bakarrik sentituko lirateke. • Oso garrantzitsua naiz nire irakasleentzat, niri irakasteaz kezkatzen baitira. • Oso garrantzitsua naiz, eta maitasunez tratatzen dut nire burua • Oso garrantzitsua naiz nire ikaskideentzat, oso lagun ona bainaiz. • Oso garrantzitsua naiz nire aitona-amonentzat, bizitza alaitzen baitiet. • Oso garrantzitsua naiz nire lagunentzat, haietaz kezkatzen bainaiz. • Oso garrantzitsua naiz nire taldearentzat, ahalegin guztiak egiten baititut. • Oso garrantzitsua naiz ezagutzen nautenentzat, bai baitakite nahi dutenerako

naukatela. • Oso garrantzitsua naiz nire tutorearentzat, ni ondo aritzeaz arduratzen baita. • Oso garrantzitsua naiz nire lagunik onenarentzat, askotan deitzen baitit. • Oso garrantzitsua naiz nire ____________________ .

Gero begiak irekiko dituzte eta zein esaldi gustatu zaien gehien adieraziko dute. Esaldi hori paper batean idatziko du bakoitzak, eta altxor moduan gordeko dute. Atzeko aldean garrantzitsu zergatik sentitzen diren idatz dezakete. OHARRA: 1. mailan jarduera hau egin bada, komeni da esaldi horiek egokitzea, ikasleen egoera, autoestimua edo ezgaitasuna kontuan hartuta.

111

2277.. ssaaiiooaa

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

27.1 JARDUERA: Tutoretza balioesten dugu Helburua:

Tutoretza-saioak balioestea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Fitxa.

Garapena:

Tutoretza-saioei buruz hitz egingo da, honako alderdi hauek kontuan hartuta:

• Tutoretza-saioetan, zer da gehien gustatu zaiena? • Zer ikasi dute? • Zer da gutxien gustatu zaiena?

111

2288.. ssaaiiooaa

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

28.1 JARDUERA: Zer dakigu haurdunaldiari eta erditzeari buruz? Helburua:

Ikasleek haurdunaldiari eta erditzeari buruz dituzten aurretiko ideiak ezagutzea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Galdera sorta.

Garapena:

Haurdunaldiaren eta erditzearen gaira hurbiltzen saiatuko gara. Aurreko ikasturtean gai horri buruz hitz egin bazuten, ziur asko errazagoa izan zaie parte hartzea.

Oso garrantzitsua da ikasleei naturaltasunez hitz egiten uztea, informazio-maila ezberdina izango baitute.

Hona hemen elkarrizketa pizteko zenbait galdera: • Nola geratzen da ama bat haurdun? • Zenbat irauten du haurdunaldi batek? • Non dago umekia jaio baino lehen? • Ume bat baino gehiago egon al daitezke sabelean? • Haurdun dagoen emakume batek mina sentitzen al du haurdunaldian? • Nondik eta noiz ateratzen du umea? • … • “Nondik nator?” fitxa erabil daiteke elkarrizketa animatzeko.

Ikasleen amaren bat haurdun badago, ikastordura etortzera gonbida dezakegu, beste saio batean umeek galderak egin diezazkioten. Ikasleren bat adoptatua bada, haren gurasoak ere gonbida ditzakegu, haurra nola eta zergatik adoptatu zuten azaltzeko. OHARRA: Oso garrantzitsua da ikasleei beren azalpenak egiten eta, ahal bada, erantzunak ematen uztea. HOBE DA IRAKASLEAK ZUZENEKO ERANTZUNIK EZ EMATEA.

111

2299.. ssaaiiooaa

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

29.1 JARDUERA: Iñigoren istorioa1

Helburua:

Ernalkuntzatik erditzerainoko prozesua ezagutzea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Ipuina.

Garapena:

Ipuina kontatu ondoren, ikasleek beren esperientziari buruz hitz egingo dute.

1111 Honako honetatik hartua: HARIMAGUADA: Carpeta didáctica de Educación Afectivo-Sexual. Educación Primaria 6-12 años, Kanarietako Gobernua.

3300.. ssaaiiooaa

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

30.1 JARDUERA: Gurasoei galdezka1

Helburua:

Ikasleek gurasoekin haurdunaldiari buruz hitz egitea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Fitxa.

Garapena:

Aurreko astean fitxa bat banatuko zaie gurasoei galderak egiteko.

Tutoretzaren egunean, erantzunak bateratu egingo dira pasadizoak kontatuko dituzte.

OHARRA: kontuan hartu behar ditugu ikasleen egoera guztiak (amarik edo aitarik ez dutenak, adoptatuak...). Komeni da aurretik familiei gaia azaltzea.

1111 Honako honetatik hartua: HARIMAGUADA: Carpeta didáctica de Educación Afectivo-Sexual. Educación Primaria 6-12 años, Kanarietako Gobernua.

3311.. ssaaiiooaa

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

31.1 JARDUERA: Gorputz-adierazpena1

Helburua:

Ikasleek txikia izatearen edo amaren sabelean egotearen sentsazioa gorputzez bizitzea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Psikomotrizitate-gela, musika leuna eta kartoizko kutxa handiak.

Garapena:

Psikomotrizitate gela erdi-ilun prestatuko dugu. Amaren sabelaren barruan ala kanpoan egotearen sentsazioari buruz hitz egingo dugu.

Haurdun dagoen emakume baten argazkia erakutsiko diegu umeei.

Behar izango ditugun gauza guztiak prestatu (kutxak, mahaiak, aulkiak...), eta umeak sartuko dira barruan. Objektu horiek izango dira gure amak.

Binaka jartzen bagara, bikiak izango gara eta hirunaka jarrita, aldiz, hirukiak. Ikasleei eurak ere beste ume batzuen amak izan daitezkeela esango diegu (kontinenteak).

Apurka-apurka hazi egiten gara. Gure gorputza aldatzen dugu; lehenbizi kuzkurtuta dago, gero tenkatuta.

Amaren barruan gaude eta mugitu egiten gara. Oso leku txikia da, kontu handiz mugituko gara, leunki, astiro, isil-isilik, tenkatuz. Orain ostikadatxoa emango diogu amari. Nola hitz egiten digun entzuten dugu, oso pozik gaude. Hemen, sabel barruan, bero gaude, baina oso ilun dago dena!

Nahikoa hazi gara eta irten beharra dugu. Amatxo kexu da noizbehinka; hanketako mina du eta oso lodi dago. Eta, gainera, gu ikusteko gogo handia du. Nola irtengo ote naiz hemendik? Lehenengo buruarekin, edo hankekin, edo ipurdiarekin... ea zein den modurik onena. Irteten ari gara. Amatxok laguntzen gaitu indar eginez. Lehenengo burua, gero besoak, estutu egin behar ditugu apur bat, horrela! Orain oinak eta… kanpoan gaude! Ene, hau hotza! Negar egiten dugu, baina pixka batean baino ez. Etzanda gaude, biberoia edo titia hartzen dugu, irribarre egiten dugu, zezelka gaude.

Sei hilabete inguru ditugu. Esertzen gara, eta katuka ibili ere bai! Purea jaten dugu, bai ona! Ondoren bainatu egingo gara.

Urtebete badugu, eta oinez goaz; kontuz ibiliko gara, pausu txikiak emanez. Apurka-apurka oreka lortzen dugu eta korrika goaz, jolastera...

(Taldea lasaituko dugu eta, biribilean, nola sentitu diren, zer ikasi duten, amaren barruan nola mugitu diren eta abar kontatzen hasiko dira haurrak).

(Honako liburutik egokitua: La Expresión Corporal en el Jardín de Infantes, P. Stokol, Paidos, 1984).

111 1 Honako honetatik hartua: HARIMAGUADA: Carpeta didáctica de Educación Afectivo-Sexual. Educación Primaria 6-12 años, Kanarietako Gobernua.

3322.. ssaaiiooaa JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

32.1 JARDUERA: Gure sexu-organoak ezagutzen1

Helburua:

Emakumezkoen eta gizonezkoen sexu-organoak barrutik eta kanpotik ezagutzea.

Denbora:

Ordu-laurden inguru.

Beharrezko baliabideak:

Fitxa.

Garapena:

Lehenik eta behin, aurreko ikasturtean ikasitakoa gogoratuko dute ikasleek.

Emakumezkoen eta gizonezkoen sexu-organoei buruzko informazioa emango da, edota aurretiko ideiak ezagutu.

Marrazkiak aurkeztuko zaizkie arbelean edo gardenkien bidez. Ondoren, banatu egingo zaizkie bete ditzaten.

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

32.2 JARDUERA: Letra-zopa Helburua:

Emakumezkoen eta gizonezkoen sexu-organoak barrutik eta kanpotik ezagutzea.

Denbora:

Ordu-laurden inguru.

Beharrezko baliabideak:

Letra-zopa.

Garapena:

Letra-zopa emango zaie. 8 hitz bilatu behar dituzte.

Soluzioa: • zila • ama • aita • jaio

• umetokia • alua • laztana • zakila

111 1 Honako honetatik hartua: Sexu informaziorako nire lan koadernoa, 1, Lehen hezkuntza, ELKAR-GIE.

3333.. ssaaiiooaa

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

33.1 JARDUERA: “Haurdunaldia eta erditzea” (bideoa) Helburua:

Aurreko saioetan ikusitakoa berrikustea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Jose Luis Garciaren “Haurdunaldia eta erditzea” bideoa.

Garapena:

Bideoa ikusiko dute.

111

3344.. ssaaiiooaa

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

34.1 JARDUERA: Gure familia Helburua:

Familiaren garrantzia balioestea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Etxeko erantzukizunak eta familia marrazteko fitxak.

Garapena:

Bakoitzak bere familia marraztuko du.

Ikasle bakoitzak bere familiakoei emateko opari bat prestatuko du. Opariak esaldi polit bat edo marrazki bat izan beharko du (eskaintza batekin).

Ondoren, etxeko erantzukizunei buruz hitz egingo dute. Erantzukizun horietan parte hartzea familiarentzat opari polita dela ere esan diezaiekegu (lana banatzeko eta astialdi luzeagoa izateko).

Geroxeago, erantzukizunen fitxa bana daiteke, betetzeko eta gaiaz hitz egiteko.

111

3355.. ssaaiiooaa

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

35.1 JARDUERA: Besteen egoeran jarri Helburua:

Besteak nola sentitzen diren konturatzeko, enpatia erabiltzen ikastea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Fitxa.

Garapena:

Hiruko taldeak egingo dira, eta hainbat egoeratan daudenak nola sentituko diren hausnartuko da (ikus fitxa). Egoera horiek asmatuta daude, baina ariketa hau egoera errealak aztertzeko ere baliagarria da. Iritziak bateratu eta iruzkinak egingo dira.

111

3366.. ssaaiiooaa

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

36.1 JARDUERA: Gure akatsak Helburua:

Akatsak egiten ditugula eta horietatik zerbait ikasi behar dugula (gogoa galdu gabe) jakitea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Fitxa.

Garapena:

Bakoitzak azken boladan egin dituen 3 akats idatziko ditu orri batean. Bertan, nola eta zergatik gertatu ziren, eta berriro ez egiteko zer egin dezakeen adieraziko du.

Ikastorduan irakurriko dute, eta laguntzeko aukerak aipatuko dituzte.

Gero honako esaldi hau margotuko dute: “Asko maite dut nire burua, nahiz eta akatsak egin. Hobetu dezaket”.

111

3377.. ssaaiiooaa

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

37.1 JARDUERA: Asmatzen dugu Helburua:

Irudikatzeko, asmatzeko eta sortzeko gai sentitzea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Birziklatzeko materiala, aldizkari zaharrak, bertso baten doinua (adibidez: “Maritxu nora zoaz”), asmakizunak.

Garapena:

Hiruko taldeak egingo dira eta talde bakoitzak zerbait asmatu behar du: ikasgelarako horma-irudi bat, jolas berri bat, abesti bat, olerki bat eta abar. Halaber, asmakizun batzuk atera ditzakete ikaskideek egin ditzaten.

111

3388.. ssaaiiooaa

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

38.1 JARDUERA: Tutoretza balioesten dugu Helburua:

Tutoretza-saioak balioestea.

Denbora:

Ordu-erdi inguru.

Beharrezko baliabideak:

Fitxa.

Garapena:

Tutoretza-saioei buruz hitz egingo da, honako alderdi hauek kontuan hartuta:

• Tutoretza-saioetan, zer da gehien gustatu zaiena? • Zer ikasi dute? • Zer da gutxien gustatu zaiena?

111

3399.. ssaaiiooaa

JARDUERA-GUNEA:

Pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena

39.1 JARDUERA: Izarra Helburua:

Besteei zerbait positiboa komunikatzea.

Denbora:

Ordu-laurden inguru.

Beharrezko baliabideak:

Fitxa.

Garapena:

Ikastaldea seinaka banatuko da (oso txikia bada, launaka edo bosnaka egingo dira taldeak, eta orduan izarrak lau edo bost punta izango ditu). Ume bakoitzari DIN-A 4ko tamainako orri bat emango zaio izarrarekin. Bakoitzak bere izena idatziko du paperean, eta bere eskuineko ikaskideari pasatuko dio. Horrek, izena irakurri ondoren, izarraren beso batean bere ikaskidearen ezaugarri positibo bat edo batzuk idatziko ditu (itxura fisikoa, izaera...) eta, horretarako, minutu bat izango dute. Minutua pasatu ondoren, eskuinera pasatuko dira orriak, eta, berriro, bakoitzak daukan orrian, tokatu zaion ikaskidearen ezaugarri positibo bat idatziko du, eta horrela, izarra amaitu arte.

Amaieran, bakoitzak bere izarra hartu eta irakurriko du. Talde handian, gehien gustatu zaizkion ezaugarriak irakurriko ditu.

111