8
2006ko otsailaren 19a, igandea ::: 1.748 zka. ::: www.kronika.net Erreportajea: Ogia:lehen hiru-lau klase eta orain berrogeita hamar/4-5 KIROL A: Futbola, emaitzak / 2 Errugbia, emaitzak / 2 Kirol emaitzak eta partiduen iragarpenak /2 AKTU ALIT A TEA: 287 etxebizitza berri Karabel eta Txantxillan /3 Musika Bandaren kontzertua / 3 Peña Otaño elkarteko batzarra / 3 Inude eta Artzaien konpartsa/ 3 ERREPOR T AJEA Ogiari buruzko erreportajea/ 4-5 Ezagutzeko lekuak, Leokako labaderoa / 6 Denborapasak / 7 Eskelak / 7 Musika Eskolako ikasleak piano jaialdian/ 8 GAUR KRONIKAN Iñaki Arratibel, Hirigintza Zinegotziak, Txantxillan eta Karabelen egitekoak diren etxebizitzen berri eman du. Adierazi duenez onartu berri den hitzarmen honek herritarrek etxe hauekiko zituzten aurreikuspenak hobe- tu ditu, etxe horien %53ak era bateko edo bes- teko babesa izango baitute. / 6-7 Udalak hitzarmena sinatu du 287 etxe egiteko Karabel eta Txantxillan 287 etxe horietatik, 56 babesekoak izango dira, 95 prezio tasatukoak eta gainerakoak prezio librekoak. Ostiraleko Hirigintza Batzordean onartu zen erabaki hau datorren astean Plenoan berretsi beharko da. X FUTBOLA Hernanik 2-1 irabazi zuen atzo Zubipen 2-1 nagusitu zen Hernaniko futbol taldea Trintxerperen aurka jokatutako partidu estu eta trabatuan. Golak Olasagasti eta Urbanen eskutik heldu ziren. / 2 X ERRUGBIA Hernanik 25 eta 22 irabazi zuen Ohorezko B mailan Hernanik 25 eta 22 irabazi zuen atzo Gernikaren kontra. Hernanik 4 ensaio egin zituenez 5 puntu lortu zituen atzoko partiduan eta horrek ekarri dio sailkape- neko 5garren postuan sendo- tzea. Partidu gogorra eta borrokatua izan zen. / 2 Aparraingo soroetan ospatu dute XXXII. Zuhaitz Eguna Aparraingo lurretan 500 bat zuhaitz landatu zituzten atzo goi- zean Hernaniko neska mutikoek. Goiz jaiki eta eguraldi bikai- na lagun zutela gereziondo, haritz, lizar eta gaztainondoak landatzeari ekin zioten eguerdiko ordu batak bitartean. Indarrak berritzeko hamaiketakoa jaso bazuten ere, ezinezkoa zen prest zeuden 1.050 zuhaitzak landatzea eta beraz, gaur helduek bukatu beharko dute haurrek hasitako lana. Antonio Aranburuk esandakoaren arabera, 1974az geroztik, urtero urtero ospatzen da Zuhaitz Eguna eta aurten ere ez dute hutsik egin Mendiriz Mendi elkartea eta Udalaren laguntzari esker. \\

2006ko otsailaren 19a, igandea ::: 1.748 zka. ::: www ... · zituztenei ogia dietatik kendu egiten zitzaielako. Orain horri buelta eman zaio. Horretaz gain, ogiaz gain bolleriak ere

  • Upload
    others

  • View
    9

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

  • 2006ko otsailaren 19a, igandea ::: 1.748 zka. ::: www.kronika.net

    Erreportajea:

    Ogia:lehen hiru-lau klase etaorain berrogeita hamar/4-5

    KIROLA:Futbola, emaitzak / 2Errugbia, emaitzak / 2Kirol emaitzak eta partidueniragarpenak / 2

    AKTUALITATEA:287 etxebizitza berriKarabel eta Txantxillan / 3Musika Bandaren kontzertua / 3 Peña Otaño elkarteko batzarra / 3 Inude eta Artzaienkonpartsa/ 3

    ERREPORTAJEA

    Ogiari buruzko erreportajea/4-5

    Ezagutzeko lekuak, Leokakolabaderoa / 6

    Denborapasak / 7Eskelak / 7

    Musika Eskolako ikasleakpiano jaialdian/ 8

    GGAAUURR KKRROONNIIKKAANN

    Iñaki Arratibel, Hirigintza Zinegotziak,Txantxillan eta Karabelen egitekoak direnetxebizitzen berri eman du. Adierazi duenezonartu berri den hitzarmen honek herritarreketxe hauekiko zituzten aurreikuspenak hobe-tu ditu, etxe horien %53ak era bateko edo bes-teko babesa izango baitute. / 6-7

    Udalak hitzarmena sinatu du 287 etxeegiteko Karabel eta Txantxillan

    287 etxe horietatik, 56 babesekoak izango dira, 95prezio tasatukoak eta gainerakoak prezio librekoak.Ostiraleko Hirigintza Batzordean onartu zen erabakihau datorren astean Plenoan berretsi beharko da.

    F U T B O L AHernanik 2-1 irabazizuen atzo Zubipen

    2-1 nagusitu zen Hernanikofutbol taldea Trintxerperenaurka jokatutako partidu estueta trabatuan. GolakOlasagasti eta Urbaneneskutik heldu ziren. / 2

    E R R U G B I AHernanik 25 eta 22irabazi zuen

    Ohorezko B mailan Hernanik25 eta 22 irabazi zuen atzoGernikaren kontra. Hernanik 4ensaio egin zituenez 5 puntulortu zituen atzoko partiduaneta horrek ekarri dio sailkape-neko 5garren postuan sendo-tzea. Partidu gogorra etaborrokatua izan zen. / 2

    Aparraingo soroetan ospatu dute XXXII. Zuhaitz EgunaAparraingo lurretan 500 bat zuhaitz landatu zituzten atzo goi-zean Hernaniko neska mutikoek. Goiz jaiki eta eguraldi bikai-na lagun zutela gereziondo, haritz, lizar eta gaztainondoaklandatzeari ekin zioten eguerdiko ordu batak bitartean.

    Indarrak berritzeko hamaiketakoa jaso bazuten ere, ezinezkoazen prest zeuden 1.050 zuhaitzak landatzea eta beraz, gaurhelduek bukatu beharko dute haurrek hasitako lana. Antonio Aranburuk esandakoaren arabera, 1974az geroztik,urtero urtero ospatzen da Zuhaitz Eguna eta aurten ere ezdute hutsik egin Mendiriz Mendi elkartea eta Udalarenlaguntzari esker.

  • 2006-II-19 igandea

    2

    K I R O L D E G I A Igerilekua itxita goizean

    Kiroldegiko igerilekua itxita izango da gaur goizean waterpoloko bipartidu jokatuko direlako bertan. Goizeko 11:30etan itxiko duteigerilekua erabiltzaileentzat.

    A T L E T I S M O AIxiar Urdangarinek Euskadiko kros txapelketan gaur Lasarten

    Euskadiko kros txapelketa da gaur goizean Lasarten eta IxiarUrdangarin hernaniarrak aukera haundiak ditu aurreneko postue-tan geratzeko, orain arteko nazioarteko txapelketetan aurrenekoeuskaldunen artean geratu baita. Urdangarinekin batera korritukodute, senior mailan, Sergio Romanek eta beterano mailan, JoxeMari Santanak. Infantil mailan Miriam Arrozpidek korrituko du.

    W A T E R P O L O AMutilen bi taldeak etxean

    Mutilen bi taldeek partiduak dituzte gaur kiroldegiko igerilekuan.Hernani Ak Easoren kontra jokatuko du, 12:00etan hasita. HernaniBk Oiassoren kontra neurtuko ditu indarrak, 13:15etan hasita.

    P E L O T A Berria txapelketako partiduak gaur

    Berria txapelketako partiduak ikusi ahal izango dira gaur goizeankiroldegian, Aurrera Saiaz eta Huarte taldeak elkarren kontra arikobaitira. Honakoak izango dira partiduak: kadeteetan, Vidaurre-Jaunarena/Oiartzabal-Agiriano; jubeniletan, Garralda-Beroiz/Irazusta-Telletxea eta nagusietan, Errea-Tabar/Belloso-Oteiza. Gaur goizeko 10:00etan hasita, kiroldegian.

    Ioritz Arrieta Gipuzkoako txapeldun trinketean

    Ostiral gauean jokatu zen Gipuzkoako trinkete txapelketa, kadetemailan. Ioritz Arrietak 30 eta 18 irabazi zion Aritz Salaberriari etaGipuzkoako txapela eraman zuen.

    E S K A L A D AEskalada entrenamenduak prestatzeko ikastaroa

    Hatzi Klimbers eskalada taldeak eta Mendiriz Mendik antolatutaeskaladako entrenamenduak prestatzeko ikastaroa izango da gaur.12 pertsonentzako plaza dago ikastaro honetan. Goizeko 09:30etatik19:00etara, Hatzi Klimbersen rokodromoan.

    E S K I ATrabesiako eski ikastaroa

    Mendiriz Mendik trabesiako eski ikastaroa antolatu du otsailaren25 eta 26rako. Interesatuekin bilera egingo dute bihar, arratsalde-ko 20:00etan, Mendiriz Mendiko bulegoan. Izena emateko epeaotsailaren 23an, ostegunean, bukatzen da. Horretarako MendirizMendiko bulegora joan behar da astelehenean edo ostegunean,arratsaldeko 20:00etatik 21:00etara.

    B O L ATiraldia gaur Añorgan

    Gipuzkoako erregularidadeko txapelketako tiraldia dago gaurAñorgako bolatokian. Goizeko 10:00etatik aurrera.

    G I M N A S I A E R R I T M I K O AGaur Irunen taldeka eta banaka

    Gaur txapelketa dago Irunen eta Hernaniko alebin talde bat lehia-tuko da dominak lortzeko. Banaka 3 gimnasta alebin, kadete 1 eta3 gimnasta infantil ariko dira.

    HERNANI 25 eta 27 irabazizuen atzo Gernikaren kontrajokatutako partidua. Herna-niko mutilak gogoz eta inda-rrez atera ziren zelaira etapartidu osoan zehar izanziren aurretik markagailuan.Hala ere partidu gogorra izan

    zen, borroka haundikoa. Ho-rren adierazle izan zenHarkaitz Otañok hartu zuenmuturrekoa, eta ospitalera era-man behar izan zuten lesioabegiratzera.

    Hernanik 4 ensaio eginzituen eta ondorioz 5 puntu

    lortu ditu (4 ensaio egiteagatikpuntu 1 gehiago). Ensaioakegin zituzten: Iñaki Yarzak,Gorka Eizmendik, MikelOrbegozok eta Urtzi Gartziak.Harkaitz Ruiz de Garibayktransformazio bat eta zigorgolpe bat lortu zituen.

    Hernanik Gernika menderatuzuen atzo partidu guztian zehar

    E R R U G B I A - O h o r e z k o B m a i l a

    Hernani gogo haundiarekin eta indarrez atera zen has iera-has ierat ik .

    MARKAGAILUAK erakutsizuen moduan, oso partiduestua jokatu zuten Hernanieta Trintxerpek. Etxekoaknagusitu ziren 2-1 Laxa etaUrbanek sartutako goleiesker. Polemikarik ere ez zen

    falta izan ordea, azken golapenalti bidez sartu baitzutenzuri berdeek. Trintxerpek la-nak eman zizkien Zubipekomutilei eta horren ondorioizan ziren faltaz beteriko 90minutu eta arerioei erakutsi-

    tako txartel gorri bat ere.Hainbestean jokatutako

    partidu baten ostean gustoragelditu ziren jokalari eta zale-ak, azken hauen hitzetan,merezitako hiru puntuakeskuratu baitzituzten.

    Olasagasti behar zuen lekuan zegoen lehendabiziko golean.

    Lehia haundiko partidua jokatuarren, Hernani irten zen nagusi

    FUTBOLA - Gorengo mai la

  • 2006-II-19 igandea

    3

    Musika Bandaren kontzertua gaur

    Inauterien bueltan

    MUSIKA Bandak kontzer-tua emango du gaur uda-letxeko arkupetan, Inau-terien bueltan. TolosakoInauterietako piezak jokodituzte: Diana, Iriyarena,Pello Ziri Ziri, BaratzekoPikuak, Pastelero, FarolDantza, Habanera, Contra-pas, Polka, Praskuarena,Habanera, Jota eta Irureta.Zuzendari Zipri Otxan-dorena izango da. Gaureguerdiko 13:15etan, Uda-letxeko arkupetan.

    Peña Otañokourteko batzarra

    PEÑA Otaño elkarteak gaururteko batzarrerako deiaegin du. Bertan hitz egingodute, balantze ekonomiko-az, bazkideen alta eta baje-taz eta kuotetaz. Galde-rentzako tartea ere izangoda bukaeran. Gogorarazidute batzar honetan partehartzea beharrezkoa delabazkide guztientzat. Aurre-neko deialdia goizeko 10:30-etan da eta bigarrena etaazkena 11:00etan.

    Inude etaArtzaien

    konpartsa gaur herrian barrena

    URUMEA ikastolak antola-tuta, Inude eta Artzaienkonpartsa izango da gaur.Eguerdiko 12:00etan atera-ko dira ikastolatik eta han-dik Plaza, Kardaberaz,Plaza Berri, Kale Nagusia,Zinko Enea, Txirrita,Urbieta eta Kale Nagusianbarrena Plazara iritsikodira. Plazan ekitaldi nagu-sia egingo dute: inudeekdaramazkiten haurrei txer-toak jarriko dizkiete etaudaletxeko agintariei aur-keztuko dizkiete izenakerregistroan gordetzeko.Eguraldi txarra egingo baluAtsegindegin egingo duteekitaldi nagusi hau.

    Guztira 120 ikaslek har-tuko dute parte. Batzukdantzariak izango dira, bes-teak musikariak eta bestebatzuek garai bateko pertso-najeak irudikatuko dituzte:globeroak, piruleteroak,barkileroak, umezainak, al-katea, udal-idazkaria, sen-dagileak, eta abar.

    HIRIGINTZA Batzordean,ostiralean, Udalak hitzartu du287 etxe berri egitea Txan-txillan eta Karabelen. Udalakazaldu du etxe horietatik,151k, era bateko edo bestekobabesa izango dutela. Hitzar-men hau datorren astekoPlenoan berretsi beharko dute.

    Babeseko 56 etxe Karabeleneta tasatutako 95 TxantxillanIñaki Arratibel, HirigintzaZinegotziak azaldu du Txan-txillan egitekoak ziren babesofizialeko etxeak Karabelenegingo direla. Horrela Kara-belen babes ofizialeko 56 etxe

    eraikiko lirateke eta beste 80prezio librekoak. Txantxillan,bestetik, tasatutako 95 etxeeraikiko dira eta beste 56 pre-zio librekoak.

    Herritarren espektatibak hobetuIñaki Arratibel pozik agertu dahitzarmen honekin eta dio hi-

    tzarmenak herritarrek etxehauekiko zituzten aurrikuspe-nak hobetu egin dituela: “Le-geak dio etxebizitzen %20akizan behar dutela babes ofizia-lekoak eta hitzarmen honekinkopuru hori gainditu egindugu, Txantxillan eta Kara-belen egingo diren etxeen%53ak izango baitu babes

    motaren bat”.Horrekin batera zinego-

    tziak dio babes ofizialeko etxe-ek aukerarik gabe utzi dituzte-la diru sarrera maximoak gain-ditzen dituzten familiak, etaprezio libreko etxeak ordaint-zeko aukerarik ez dituztenak:“gestio honekin diru sarreraezberdinei ateak irekitzen diz-kiegu, diru sarrera gutxiagodituztenen interesak alde bate-ra utzi gabe. Izan ere, aurriku-sita zeuden babes ofizialekoetxeak egin egingo dira, egin-go diren etxebizitza tasatuakprezio libreko etxebizitzetatikatera baitira” azaldu du.

    .

    Iñaki Arratibel: “Legeak dio etxebizitzen %20ak izan behardutela babes ofizialekoak eta hitzarmen honekin kopuruhori gainditu egin dugu, egingo diren etxebizitzen %53ak

    izango baitu babes motaren bat”...

    Hirigintza Batzordean hitzartu zuen Udalak etxe horiek egitea. Hirigintza Zinegotziak dio

    herritarrek etxe hauekiko zituzten aurreikuspenak hobetu dituela hitzarmen honek.

    287 etxe egingo dira Karabel etaTxantxillan, 56 babesekoak eta 95 tasatuak

    Txantxi l lan 151 etxe egingo d i tuzte .

    Karabelen, leku honetan egingo lirateke136 etxe.

  • 2006-II-19 igandea

    O g i a r i b u r u z k o e r r e p o r t a i a 4

    OGIA jateko ohituretan urtegutxitan asko mokofindu ga-ra. Oraindik ere betiko ogibarra da jendeak gehienaeskatzen duena, baina, on-doan beste berrogeita hamarogi klase ezberdin ditu: txapa-ta, romanoa, bagettea, biologi-koa, zentenokoa, lau zerea-letakoa, egurrezko labeanegindakoa, integral gatzikgabea... Eta ahal dela beti eginberria. Okinek ere garai etajoera berrietara ohitu beharizan dute, eta badirudi asma-tu egin dutela. Orain delaurte batzuk ogi kontsumoajeitsi egin zen, batez ere osa-sun edo obesidade arazoakzituztenei ogia dietatik kenduegiten zitzaielako. Orain horribuelta eman zaio. Horretazgain, ogiaz gain bolleriak erepisu haundia hartu du aktibi-tate ekonomiko horretan.

    Gari-irina, ura eta legamiaOgi klase bakoitzak bere osa-gai propioak ditu, noski. Be-tiko ogi barrak gari-irinarekinegiten da: bost kilo irini, 3 li-tro ur, 1-2 kilo legami natura-la (ama) eta lebadura artifizialpittin bat. Lehenbizi masaegiten da eta gero 10-12 mi-nutu uzten da. Ondoren, ma-sa horrekin barrak egiten diraeta plantxan jarri labean sar-tzeko pronto. Gutxienez bi-hiru ordu egon behar duteharrotzen, fermentazio kama-ra batean, 24-26 Cº-ko tenpe-ratura eta % 70-80 hezetasunaduela. Denbora horretan, ogiaia doble haunditzen da. La-bera sartzerako, ebakiak egi-ten zaizkio ogiari, barrutikere ondo egiteko.

    Azkenik, labean sartu eta32-35 minututan egiten da,190 Cº tan. Noski, aldea dago,ogi klasean eta baita masarentamainuan ere. Gari-irina eregogortasun eta indar ezberdi-nekoak daude. Elaboraziarenzati bat artesanala den kasue-tan, eskuz lan egiten denez,irin bigunagoak erabiltzendira. Indarrari dagokionez,ogia egiteko 140-170 w-koirina erabiltzen da. 100w ba-dago eta 300wdik gorakoa erebai. Hori pasteletako erabil-tzen da gehiena.

    Fermentazio denborakeusten dio ogiari berriGaur egunean, ogiari eska-

    tzen zaion gauzetako bat daegun osoan berri eustea, edoondo eustea behintzat. Fak-

    tore askok eragiten dute ho-rretan, legami naturala izateaeta fermentazio denbora esa-terako. Ogi masa 2-3 ordu edogehiago egon bada fermenta-tzen, orduan ondo eutsiko dioegun osoan. Zenbat eta azka-rrago fermentatu orduan etagutxiago eusten dio. Lebaduranaturalak paper garrantzitsuajokatzen du hor, lebadura ho-rekin mantsoago fermentatzenduelako. Labean nola erretzendenak ere aldea du. Eta noski,eguraldiak ere bai. Hezetasunhaundiko egunetan ogia lehe-nago biguntzen da, eta neguanhotzarekin hobeto eusten dio.

    Eskuz eta makinazOgiaren elaborazio proze-suan gaur egunean teknifika-zaio maila ezberdinak daude.Lana arindu eta produkziokosteak jeitsi nahiak mekani-zazio maila altua ekarri dutesektorean. Baina, horrek espe-zializazioa dakarki eta mer-katuak produktu barietatehaundia eskatzen du. Herna-nin eskuek eta makinek elka-rrekin lan egiten dute. Lanbatzuk, masa egitea adibidez,erabat makinaz egiten dira;eta moldeatu, batzutan eskuzeta hurrena makinarekin. Ogiklasearen arabera. Baina, ogibarietate asko egiteak elabo-razio artesanalak pisu haun-dia izatea dakarki.

    Alemania, Italia, Frantzia...Azken urteetan gure okinde-gietan azaldu diren ogi klaseberriek badute beren jatorria,asko moldatu egin badira ere.Orain asko kontsumitzen denbat zekale edo zentenoko ogiada. Alemaniatik datorren ohi-tura da. Han, jaten duten ogigehiena da zentenokoa. Bai-na, gusto fuertekoa izaki, he-men jaten dena piska bat mol-datua dago. Txapata Italiatikdator, Bagettea Frantziatik...eta beste asko han eta hemen-go azoketan ikusi eta honera-ko moldatutako ogiak dira.

    Geroz eta ogi klase gehiago dago merkatuan, baina, oriandik betiko barra da gehiena saltzen dena.

    Ogia: lehen hiru-lau klase etaorain berrogeita hamar

    ‘Boutique’ kontzeptua sartu da okindegietan: okindegian bertan egin ogia, momentuan saldu, eta produktu barietate haundia eskaini. Kataluniatik barrena iritsi gurera. Bolleriak pisu haundia du okindegien aktibitatean.

    Egin berria izatea, barietatea,eta egun osoan eustea

    Hori da ogiari eskatzen dioguna eta okinaren lana markatzen duena.

    GARAIAN garaiko exijen-tziek pisu haundia dute etagaur egunean ogia jaten du-gunok batez ere hiru gauzaeskatzen dizkiogu produktuhorri, Tomas de Diegorenustez: 1) erosten dugunean,ogia beti egin berria egotea,bero ahal dela; 2) Okinde-

    gian edo dendan ogi aukerahaundia izatea; 3) ogiakegun osoan ondo eustea.Eskakizun horiek asko mar-katzen dute okinaren lanaeta lanaren antolaketa.

    Larunbatetan klase gehienaOgi klase gehiena larunba-

    tetan kontsumitzen da, etaadinarekin ogi bat edo bes-tea erosteko ohiturak ereezberdinak dira. Urte ba-tzuetatik gorakoek joeragehiago dute betiko barraerostekoa, eta gazteagoakbeste ogi klaseak probatuzaleak dira.

    Irina Nafarroatiketa Errioxatik

    Hemen erabiltzen den irinaNafarroa eta Errioxatik

    dator. Jaurlaritzak kalitatekontrolak egiten ditu, ogi

    bakoitzak dagozkionosagaiak dituen aztertzeko.

    Fermataziodenbora

    Ogiak ondo aguantatzekoklabe bat fermentazio

    denbora da. Masak 2-3 orduegon behar ditu gutxinez

    ondo fermentatzeko. Zenbateta denbora gutxiangoanfermentatu , orduan etagutxiago eusten dio. Egu-raldiak ere eragina du.

  • 2006-II-19 igandea

    5 O g i a r i b u r u z k o e r r e p o r t a i a

    TOMAS DE DIEGO okinak26 urte daramazki ofizioan.Familiatik datorkio tradi-zioa, Martuteneko okindegibatean aritu zen aurrena etabere okindegi propioa jarrizuen gero, Antziola Okinde-gia. De Diego filosofia bate-kin hasi zen lanean, eta bereesanetan horri eusten diooraindik: «Nik garbi neukanogia modu artesanalean egin-go nuela, mekanikaren aban-

    tailak aprobetxatuta. Nik le-gami naturalarekin lan egitendut, egunero egiten dugubezperakoarekin nahastuta.Beste lebadura % 1-2 bitarte-an bakarrik erabiltzen dut».

    Boutique zerbitzuaren kon-tzeptua ere hasieratik zeukangarbi samar Tomas de Diegok,eta obradorea okindegian ber-tan jarri zuen.

    Ogia elaboratzeko proze-suak pauso batzuk mekazina-

    tuta ditu Diegok eta beste ba-tzuk eskuz egiten ditu. «Gauregunean dena mekanizatze-ko joera dago, produkziokosteak gutxitzeko. Gureabezalako obradoreetan, ho-rrek ogi barietate gutxiagoegitea ekarriko luke, ogi kla-se asko eskuz bakarrik egingenitzakeelako. Baina, eraberean, gure planteamendu-ak lan talde haundia manten-du beharra dakarki».

    Goizeko 06:00etan sartuTomas de Diegoren filosofia-ren beste puntu bat lan ordu-tegiena da. Ez zaio egokia iru-ditzen okinek izan duten (edooraindik duten) ordutegia:gaueko 11:00etan sartu, goi-zeko 04:00etan sartu... Bereapustua izan zen goizeko06:00etan sartu eta horren ara-bera funtzionatzea. Hernaninhori egiten duen bakarreta-koa da, bakarra ez bada.

    Tomas de Diego okina, labetik ogi egin berria ateratzen. De Diego 18 urterekin hasi zen ogi munduan, eta 26 daramazki.

    BOST OKINDEGI HERNANIN

    Hernanin bost okindegi daudebertan ogia egiten dutenak, proze-su osoa alegia. Horietako batzuk

    okindegian bertan daukate obrado-rea, eta bertan egiten dute ogia.

    Besteek poligonoetan dute.

    OFIZIOA DAKIENARI IKASIZ

    Okin ofizioa ikasteko ikastaromotzak badaude, baina, oso

    oinarrizkoak. Oraindik ere, okinizateko bidea okindegian lan egiteada, eta dakienarengandik ikastea.

    DONOSTIARA ERE BAI

    Hernaniko okindegien merkatunagusia Hernani bera da,

    baina, gehienek Donostian erebanatzen dute.

    BUELTA EMAN ETA EUSTEN

    Orain dela urte batzuk okinsektoreak behera egin zuen, ogiaobesidade eta osasun arazoekin

    lotu zelako. Orain egoerari bueltaeman zaio eta ogi kontsumoa

    mantendu egiten da.

    MODU ARTESANALA ETA MEKANIKOA

    Hernaniko obradoreetan ogia egi-teko modu artesanala eta mekani-

    zatua konbinatzen dira.

    «Garbi neukan nere filosofia eta horrenarabera jarri nuen nere okindegia»

    OKINDEGIAK

    1) Gari-irina, depositutikamasadorara.

    2) Masa egin. Irinari hura etalegamia botata. Masa makinak

    egiten du.

    3) 10-12 minutu itxa-ronda, masa moldeatu.

    Ogi batzuk makinaz egitendira eta besteak eskuz.

    5) Plantxatan jarri eta harrotzen utzi 2-3 ordu.

    6) Labera. Masa plantxetanlabera sartu eta 32-35

    minutu eduki 190 Cº-tan.7) Ogia labetik atera berri.

    OGIA EGITEKO PROZESUA PAUSOZ PAUSO - ANTZIOLA OKINDEGIAN

  • 2006-II-19 igandea

    6

    6 Hernaniko leku eta txokoak ezagutzeko atala.

    E z a g u t z e k o l e k u a k

    DUELA hilabete inguru iragarrizuen Udalak Leoka labaderoa berri-tuko duela. Proiektua onarturikdago eta horren arabera materialakeraberrituko dituzte, pinuarenordez haritz egurra jarrita adibidez,teilatua konponduko dute eta ur etaelektrizitate sistemak lur azpitikpasako dituzte. Gainera, argia jarri-ko dute bertan.

    Leoka labaderoa Ondare His-toriko Artistiko deklaraturik dagoeta haren ondotik pasatzen da San-tiago Bidea, Gipuzkoan barrenajarraitzeko. Hori dela eta, Udalak la-baderoa itxuraberritzea erabaki du.

    Ez da lehenengo aldiaEz da lehenengo aldia labaderoakonpontzen dutela. Paradoxa diru-dien arren, garbilekuak beti izanditu garbitasun arazoak eta antzina-ko dokumentuetan behin eta berrizazaltzen da hori.

    Iturri ondoko labaderoa XVI.mendean egin zuten eta ordutikhainbat aldiz eraberritu dute. Hirumuturreko iturria, labaderoa etaanimalientzako aska aurkituko ditubertara hurbiltzen denak. Iturriondoan matadero bat izan da oraingutxi arte eta Leoka etxeko maizte-rrak (labaderoaren gainaldeandagoenak) iturria garbitzeaz gain,mataderoa ere garbitu behar izatenzuen. Horrez gain, Leokako urasuteak itzaltzeko erabili izan da etamaizterrak bertako askan nahikoaur izango zela ziurtatu behar zuen.

    “Usa dezatela guztiyak Leokako iturriko ura”XIX. mende bukaeran, Leokakolabaderoaren egoera tamalgarriazen, erdi erorian baitzegoen. Halaere, Leokako ura beti esan izan daHernaniko garbi eta onentsuenadela. 1885ean kolera gaitza zela-etaHernaniko alkateak bando bat ida-tzi zuen, Leokako iturriko ura baka-rrik erabiltzeko aginduz, Plazan,Plazaberrin eta Zinkoenean zeudeniturrien ordez: "arkitzen det neurri-rik onena bezela, bezino guztiyarikonsejuba ematia ez dezatela naizerateko eta naiz beren etxeko biarre-

    tarako usatu erri barrunbeko iru itu-rriyetako urik, baizikan usa dezate-la guztiyak Leokako iturriko ura"dio Ruperto Erize alkateak bando-an.

    1916an, labaderoaren egoeratamalgarriari buelta emateko, sako-neko obra batzuk egin zituzten etagaur egun leku hark duen itxuraeman zioten. 1980 urtean, berriz era-berritu zen eta azkeneko garbiketa2000. urtean eman zioten Langileikastolako neska-mutilek.

    Suila buru gaineanUra berandu sartu zen herriko etxee-tara, eta hori baino lehen, asko zirenLeokara ur bila edo arropa garbitze-ra joaten ziren emakumeak. Arropakinguruko zelai eta zuhaixketan za-baltzen zituzten, eguzkiak zuritzekoeta hernaniar askok oraindik osogogoan dituzte Leokara egiten zituz-ten bueltak, suila buru gainean jarri-ta.

    Hernaniko barrunbeko uraLeokan azaleratzen da; eta Leokakoiturriak, ur freskoaz gain, historiadario oraindik.

    Barrunbean ernetu eta Leokan jaio

    Zaila da esaten Leoka iturburua noiztikerabiltzen den, ehunka urte badira seguru.Dokumentuek diote 1538an egin zela iturri ingu-

    ruko lehen eraikuntza. Ordutik behintzat,Leokako iturburuak ura dario eta ez da inoiz gel-ditu, ez oraindik behintzat.

    Langileko ikasleekberritu zuten duelaurte batzukLeokako labaderoa berrituzuten azkeneko aldia 2000urtea izan zen. Orduan,Langile ikastolako neska-mutil batzuk proposame-na egin zioten Udalari,ekologia tailerraren bitar-tez Leoka garbitzeko.Egunak pasa zituztenaskak garbitu, paretakmargotu, teilak aldatueta estolderia eraberrit-zen. Txukundu ederrahartu zuen Hernanikotxoko preziatu honek.Inaugurazio egunean,bertso, txalaparta eta an-tzerki bidez garai batekolabaderoko giroa irudika-tu zuten ikasleek. Biziaeman zioten iturri zaha-rrari, ur berria.

    .

    Hiru muturreko iturria, aska bateta labaderoa daude Leokan

    .

    Leokako labaderoa egoera kaxkarrean dago gaur egun eta hesiak jarri dituzte inor sartu ez dadin.

  • D e n b o r a p a s a k2006-II-19 igandea

    7

    O T S A I L A K 2 0 , a s t e l e h e n a :Antzerki zikloa: ‘El tiempo herido’ antzezlana.

    20:00etan Biterin.Erakusketa hasi: Iker Valleren margoak

    (martxoaren 8ra arte). 18:00-20:00, Biterin. Zilegi Eskola: Sorginkeria Euskal Herrian.Mendiriz Mendi: Trabesia eski ikastaroko bilera.

    20:00etan, bulegoan.

    O T S A I L A K 2 1 , a s t e a r t e a :Antzerki zikloa: ‘Ongi ibili’ antzezlana. 20:00etan Biterin.Gazte Txokoa: Euskararen eguna, bertso paper lehiaketa.Zilegi Eskolak: ‘Sorginkeria Euskal Herrian’.

    O T S A I L A K 2 2 , a s t e a z k e n a :Antzerki zikloa: ‘Erreleboa’antzezlana. 20:00etan Biterin.Jubilatu Etxea: urteko batzarra. 15:30etan, Goiz Eguzkin.Zilegi Eskolak: ‘Sorginkeria Euskal Herrian’.

    O T S A I L A K 2 3 , o s t e g u n a :Zilegi Eskolak. ‘Sorginkeria Euskal Herrian’ eta ‘Zeramika’. Zaharren egoitza: Inauteriak.Jubilatu Etxea: Kantabriara joateko zozketa. 17:00etan.Zine kluba. 22:00etan Biterin. Gazte Txokoa: maskara tailerra.Boliviako San Ignacio de Moxeko orkesta eta abesbatza-

    ren kontzertua. 19:30etan, Joan Bataiatzailearen parrokian.Mendiriz Mendi: Trabesia eski ikastaroan izena

    emateko epea bukatzen da.

    O T S A I L A K 2 4 , o s t i r a l a :Inauteri jaiak hasi.Gazte Txokoa: lokala apaindu.Zaharren egoitza: Inauteriak.Play aretoa: Play Club saioa. 00:00-06:30.

    O T S A I L A K 2 5 , l a r u n b a t a :Inauteri jaiak.Gazte Txokoa: bazkaria, karaokea eta mozorro lehiaketa.Gazte Asanblada: bazkaria. Zaharren egoitza: Inauteriak.Play aretoa: Inauterietako saio berezia. 23:00-06:30.

    O T S A I L A K 2 6 , i g a n d e a :Inauteri jaiak.53ko kintoen bazkaria. Zaharren egoitza: Inauteriak.Play aretoa:Play Club saioa. 15:00-22:00.

    Asteko agenda

    1 - Ereñotzun ospatzen dituzte2 - Hernaniko Ikastola batenizena3- Lehen Orbegozo zegoen.4- Donostiatik datorrena, auzohorretatik barrena sartzen daherrira.5 - Lehen Kardaberaz kalearideitzen zioten.6- Mandazubi pasa eta segi-tuan gaude bertan7- Hernaniko mendia

    8- Karobien auzoa9- Eskalatzaileen leku.10- Errugbi zelaia11- Donostiatik gertuen dago-en auzoa.12- Osiñagako baserria13 - Hainbat bide elkartzendira bertan.14- Adarrako iruinarria15- Hernaniko emakume musi-kari eta kantaria. Izen abizenak

    1-Kardaberaz2- Zubiria3- Osiñaga4- Plazaberri5- Adarraga6- Etxolaberri7-Karobi8- Txirrita

    9- Zikuñaga10- Zinkoenea11- Kilometroak12- Aitzol13- Orkolaga14- Latxe15- Dobera

    AURREKO IGANDEKO ERANTZUNAK

    G a l d e r a k

    H I T Z G U R U T Z A T U A K

    15

    F l a s h b a t e a n . . .

    Zuen argazkiak hemen argitaratuko ditugu. Ekarri Larramendi 11ra edo bidali e-mailez [email protected] helbidera. Argazkiak Hernaniedo hernaniarrekin zerikusia izan behar dute. Aukeraketa Kronikak egingo du.

    Hutsik dagoen kasila bakoitzean zenbaki bat jarri beharduzu, 1etik 9ra. Lerro, zutabe eta lauki (9 kasilekin osa-tutakoa) guztietan, 1etik 9ra zenbaki guztiak osatubehar dira. Baina, lerro, zutabe eta lauki bakoitzean ezinduzu zenbaki bera errepikatu.

    Zailtasuna: zaila

    AURREKO IGANDEKO ERANTZUNA

    S U D O K U - a

    Ostiralean hasiko dira Inauteriak.Ostiralean hasiko dira Inauteriak.

    ESKERTZAJESUS ARIZTIMUÑO ORTIZ

    Orain egun gutxi hil zen- Goian bego -

    Eskerrak eman nahi dizkizuete modu batera edo bestera gure ondoan izan zareten gutiei.

    ESKERRIK ASKO GUZTIAGATIK

    Hernanin, 2006ko otsailaren 19an

    Eskelak

  • Argitaratzailea: Dobera Euskara Elkartea. Erredakzioa, argazkiak eta publizitatea: U. Agirre, N. Legarreta, U. Apaolaza,E. Agirre, A. Oiartzabal, A. Zerain eta Jexux Mari Irazu. Egoitza: Larramendi 11. 943-330899. Faxa: 943-336306.Eposta: [email protected] eta [email protected] Lege gordailua: SS-679/2000. ISSN 1576-8422.

    2006ko otsailaren 19a, igandea ::: 1.748 zka. ::: www.kronika.net

    IRAGARKI MERKEAK Pertsona euskaldun bat behar da astean 3 egunetan haurrak zaintzeko, arratsaldez, 4

    orduz. Kotxea behar du. Deitu: 653 713 557Goizetan etxeko lanak egin eta haurrak zainduko nituzke. Deitu 665 75 96 85Yolanda estetika zentrua. Dietista Aurora Cid; dieta pertsonalizatuak. Depilazioa diodo lase-

    rraz. Masaje deportiboa eta oin erreflesologia. Atzieta 2, behea. Tel. 943 55 32 78.Arotz profesionalak lan txikiak egingo lituzke. Deitu: 656 78 64 15Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, akupuntura, ajuste neurologiko eta bertebrala,

    reflexologia, auriculoterapia,...: 943 33 28 94 - 626 80 76 33 (Sta Barbara 42).

    GAUR

    EGUR

    ALDI

    A BIHAR Zeruan lainoak jarraituko duteeta arratsalde partean ugari-tzen joango dira. Tenperaturamaximoak gora egingo du eta14-15ºC inguruan ibiliko da. (e

    uska

    lmet

    )Gaurkoan lainoak ibiliko dirazeruan, goizean oso ugariakizango dira baina gerora garbi-tzen joango da. Goiza hotzaizango da baina gerora pixka batepelduko du eta 12ºC ingurukomaximoa izango dugu.

    TELEFONOAK l Taxiak: 943 550093 l Udaltzaingoa: 943 333288 l DYA: 943 464622 Autobusak: Herribarrukoa: 943 550548 – 625 700769, Garayar: 943 556658, Areizaga: 943 452708, Korreoa Goizueta-Hernani: 948 514037l Anbulatorioa: 943 006666 l Jokalari anonimoak: 943 331103 l Alkoholiko anonimoak: 943 331103

    FARMAZIAK l Egunez: Aizpuru Latsunbeberri 11 - 943 336077 l Gauez: Aizpuru Latsunbeberri 11 - 943 336077

    Musika Eskolako piano ikasleak, diploma eskuan dutela.

    Musika Eskolako ikasleek dominaklortu zituzten piano jaialdian

    HERNANI Musika Eskolakoikasleek Andoaingo BasteroKultur gunean egindako le-hendabiziko piano jaialdianhartu zuten parte. JaialdianEuskal Herri guztiko musikaeskolek hartu zuten parte,guztira 437 haur bildu ziren.Hernani Musika Eskolatikparte hartu zuten 31 ikasleeklan txukuna egin zuten etadominak ere lortu zituzten:11 urrezko domina, 17 zila-

    rrezkoak eta beste 3 bron-tzezkoak. Ikasle hauek 9 eta13 urte bitarte dituzte etagehienak 8 urterekin hasi zi-ren pianoa ikasten.

    Hauek dira HernanikoMusika Eskolatik parte hartuzuten ikasleen izenak: MariaAlkiza, Maddi Aranburu,Lander Bengoetxea, LanderBerrueta, Rakel Catediano,Edurne Elizalde, Mikel Eli-zalde, Ane Estarloa, Yaiza

    Etxarri, Haizea Ezkerro, Ima-nol Gonzalez, Iker Izagirre,Karen Juanes, Gorka Lopez,Oihan Lujanbio, Amaia Ma-kazaga, Lander Murillo, Lei-re Ormazabal, Iñaki Otaegi,Maddalen Otaegi, OihanaRazkin, Carla Rodriguez,Iker Sancerni, Imanol Sancer-ni, Ibon Sertutxa, Eider Silva,Andrea Vicente, Ane Villa-verde, Leire Villaverde etaAnder Zubillaga.

    31 ikaslek hartu zuten parte Basteron egindako jaialdian. 11 urre, 17

    zilar eta 3 brontze lortu zituzten Musika eskolako pianojoleek.

    Z I N E A B I T E R I N2 pelikula ikusteko aukera

    Biterin Los 2 lados de la cama filmea jarriko dutegaur arratsaldeko 19:30etan. Haurrentzat Mixinafilmea jarriko dute, euskaraz, gaur arratsaldeko17:00etan.

    G A Z T E A S A N B L A D A Otsailaren 25ean bazkaria

    Gazte Asanbladak Inauterietako bazkaria antola-tu du otsailaren 25erako. Bazkarirako txartelaksalgai daude bihar bitartean: Tripontzin, Garineneta Goiz Argin.

    H E R N A N I I N S T I T U T U AMekanizatuen teknikak ikastaroa martxoaren 6an hasiko da

    Hernani Institutuak jakinarazi du Mekanizatuen Teknikak izenekoikastaroa martxoaren 6an hasiko dela. Ikastaroak 60 ordu izangoditu eta apirilaren 6an bukatuko da. Programa honakoa da: tornoariketak, fresadorarekin ariketak, neurtzeko eta egiaztatzeko ins-trumentuak erabili, zentratzeko eta lotzeko dispositiboak erabili,segurtasun neurriak eta makinen mantenimendua.

    K I N T O A KInauterietan biltzeko deia 53ko kintoei

    53ko kintoak urtero bezala bildu egingo dira Inauterietako igandean,hilaren 26ean. Goizeko 11:00etan meza izango da JoanBataiatzailearen Parrokian eta elizkizunetan gogoan izango dituztehildako kintoak. Eguerdiko 14:00etan bazkaria egingo duteTxantxangorri elkartean.

    Ikastaroan horrelako makinak erabiliko dituzte.