7
ORDIZIA, HEZI-GUNEA 2010ko apirila . zirkularra 2008ko urria 1. zirkularra HIRI HEZITZAILEAK Jende askorentzat, eguneroko bizimodua Hiria, edo Herria deitzen diogun espazio fisiko batean kokatzen da gehientsuenetan. Eta bizitza modu hau, beste gauza askoren artean, herritarren elkarbizitzarako erabiltzen den tokia dela azpimarratuko genuke. Hiriak edo herriak trebatu egiten gaitu elkarrekin bizitzeko orduan eta testuinguru honetan, herritarraz gain, ezinbestekoa da Udalaren presentzia, bera baitago pertsonengandik gertu, beraien beharrei erantzuteko enkarguarekin. Errealitate honen aurrean, eta bertan sortzen ziren kezkei aurre egiteko, Hiri Hezitzaileak deituriko mugimendua osatu zen 1990ean, hiriei elkarrekin lan egiteko aukera bat eskaini nahian, herritarren bizitza kalitatea hobeagoa lortzeko asmoz. (http://www.edcities.org ) Hiria Hezitzailea dela diogunean, zera adierazi nahi dugu: hezitzailea izan nahi duen intentzioa bere baitan kokatzen duela. Asmo honek konpromiso politiko bat eskatzen du, baina ezinbestean hiritarren konpromisoa ere erantsi beharko dio. Elkarrekin, hiritarrak eta Administrazioa, hiru mailatako lanari, behintzat, ekin beharko liokete Hiri Hezitzaileen printzipioetan ageri den bezala: o Informazioaren azalpen egokia eta gardena. o Hiritarren parte hartzea o Beharren ebaluaketa, proposamen eta ekintzak etorkizunean garatzeko. Hiria, beraz, heziketarako eragile bihurtzen da bere osotasunean. Aldi berean, beste eremu berriak kontuan izan behar ditu tradiziozko esparru hezitzaileetatik atereaz, koordinazioa eta transbertsalitatea lan tresna indartsuak bilakatuz. Hiri hezitzaile honek ezinbestean kontuan izan behar ditu arlo hauek: hirigintza, ikastetxeak, kirola, ingurugiroa, osasuna, mugikortasuna, seguritatea, zerbitzuak, ekipamenduak eta ekonomia. Denak kontuan izan behar dira. Zeren eta orain arte Heziketa bakarrik irakaskuntzarekin lotu baitugu.

2010-04-01 FOLLETOA PLANAREN AURKEZPENA

  • Upload
    jau-man

  • View
    226

  • Download
    7

Embed Size (px)

DESCRIPTION

2010-04-01 FOLLETOA PLANAREN AURKEZPENA

Citation preview

Page 1: 2010-04-01 FOLLETOA PLANAREN AURKEZPENA

ORDIZIA, HEZI-GUNEA 2010ko apirila . zirkularra 2008ko urria 1. zirkularra

HIRI HEZITZAILEAK

Jende askorentzat, eguneroko bizimodua Hiria, edo Herria deitzen diogun espazio fisiko batean kokatzen da gehientsuenetan. Eta bizitza modu hau, beste gauza askoren artean, herritarren elkarbizitzarako erabiltzen den tokia dela azpimarratuko genuke.

Hiriak edo herriak trebatu egiten gaitu elkarrekin bizitzeko orduan eta testuinguru honetan, herritarraz gain, ezinbestekoa da Udalaren presentzia, bera baitago pertsonengandik gertu, beraien beharrei erantzuteko enkarguarekin.

Errealitate honen aurrean, eta bertan sortzen ziren kezkei aurre egiteko, Hiri Hezitzaileak deituriko mugimendua osatu zen 1990ean, hiriei elkarrekin lan egiteko aukera bat eskaini nahian, herritarren bizitza kalitatea hobeagoa lortzeko asmoz. (http://www.edcities.org)

Hiria Hezitzailea dela diogunean, zera adierazi nahi dugu: hezitzailea izan nahi duen intentzioa bere baitan kokatzen duela. Asmo honek konpromiso politiko bat eskatzen du, baina ezinbestean hiritarren konpromisoa ere erantsi beharko dio. Elkarrekin, hiritarrak eta Administrazioa, hiru mailatako lanari, behintzat, ekin beharko liokete Hiri Hezitzaileen printzipioetan ageri den bezala:

o Informazioaren azalpen egokia eta gardena.o Hiritarren parte hartzeao Beharren ebaluaketa, proposamen eta ekintzak

etorkizunean garatzeko.Hiria, beraz, heziketarako eragile bihurtzen da

bere osotasunean. Aldi berean, beste eremu berriak kontuan izan behar ditu tradiziozko esparru hezitzaileetatik atereaz, koordinazioa eta transbertsalitatea lan tresna indartsuak bilakatuz.

Hiri hezitzaile honek ezinbestean kontuan izan behar ditu arlo hauek: hirigintza, ikastetxeak, kirola, ingurugiroa, osasuna, mugikortasuna, seguritatea, zerbitzuak, ekipamenduak eta ekonomia. Denak kontuan izan behar dira. Zeren eta orain arte Heziketa

bakarrik irakaskuntzarekin lotu baitugu.

ORDIZIA HEZI-GUNEA PROIEKTUA

2008ko urtarrilean, Ordiziako Udalak eta Euskal Herriko Unibertsitateak hitzarmen bat sinatu zuten Ordizia Hiri Hezitzailea edo “Ordizia Hezi-Gunea” lantzeko asmoz. Hiru urteko proiektua da martxan jarri dena eta horrela, udalerriak eta hiritarrek elkarrekin lan egiteko aukera landu nahi da.

Jarraian dagoen Proiektu honen ildo nagusiak hauek dira:

o Hiri Hezitzaileen inguruan informazioa / dokumentazioa eskaini.

o Ordiziako Udalak gaur eguneko erronkei erantzuteko modu berri bat eraikitzen hasi.

o Udala eta Herritarren Elkarlana bultzatu. o Esperientziak aukeratzeko irizpideak

definitu eta esperientzia zehatzak bideratzen hasi.

o Lortutako emaitzen azterketa eta ebaluaketa.

EKINTZEN PROPOSAMENA ETA METODOLOGIA

Page 2: 2010-04-01 FOLLETOA PLANAREN AURKEZPENA

Aipatu dugunez, proiektu honek ORDIZIA, HEZI-GUNEA, edo Hiri Hezitzailea, hiru urtetakoa da eta helburu nagusia Udal ordezkari eta teknikariek eta hiritarrek egindako ekarpenekin plangintza bat antolatzea eta bultzatzea da.

Hiru urtetako egutegia horrelakoa izan da:

2008.

Hiri Hezitzailearen ildo nagusiak definitzea.

2009

Plana diseinatzea eta Proiektuan sartuta dauden partaideek landu behar dituzten ekimenetarako aholkularitza eta laguntza prestatu.

2010.

Diseinatutako ekimenak garatzea. Proiektuaren arduradunek plangintzaren

jarraipena egitea. Lortutako emaitzen ebaluazioa eta analisia

egitea Amaierako Txostenaren aurkeztea

.

PROIEKTUA BERE BIDEA ZEHAZTEN EKIN ZION

Haserako informazio fasean, Hiri Hezitzaile buruz hitzaldia egon zen eta hainbat bilera egin ere ziren, horrela lan taldea Udal ordezkari eta teknikarien asmoak eta proposamenak jasotzen joan da eta baita hiritarren zenbait elkarte eta taldeen iritziak ere jaso dira.

Hiri Hezitzaileen eduki teorikoaz aritu ondoren, hezitzaile ikuspegitik Ordiziko udal egoeraz hausnarketa egin zen herritar eta elkarteetako zenbait ordezkariekin. Hausnarketa horren ondorioz denera iritsi ezinezko izango zenez, zenbait gaiei aukeratzen joan ginen, horrela: Inmigrazioa- Kultura, Komunikazioa- Aisialdia eta Kirola- eskola- Euskara.

AISIALDIKO EKINTZAK

Aipatutako gaiak aztertu ondoren, lehentasuna Aisialdiko ekimenei eman zitzaion. Horrela 2009ko

uztailean herritarrei eta elkarteei egin zitzaien galdeketa. Galdeketa honen asmoa, Aisialdiari dagokionez herritarren partaidetza aztertzea izan da eta segidan hau aztertuz aukera izan proposamenak landu eta garatzeko. Galdeketa garatzeko inkestak egin zaizkie 200 herritarrei, gizon eta emakume, neska eta mutil, gazte eta nagusiei. Baloratu da baita herriko hainbat elkarteei egindako elkarrizketak, eta baita Agenda 2000 eta prentsako berriak.

Ordiziako aisialdiari buruz diagnostikoa egin ondoren, honi buruzko indargune eta ahulguneak identifikatu dira lehentasuna eman beharra zehazten joan gara

Indar garrantzitsuenak

□ 1.- Aisialdia eremua kontuan hartzen dugunean Kirola da Ordizian nagusi. Beste ekimenetan baino parte-hartze handiagoarekin. Kirol Federatu asko dago (15), 700 pertsona Elkarte eta Klub ezberdinetako kideak direlarik eta 500 ume eta gazte, neska eta mutilek kirolen bat praktikatzen dute

□ Parte-hartzeari dagokionean Aisialdiko Ekintzak bigarren postuan azaltzen dira, baina elkarteek eta udal erakundeek antolatutako ekintza asko antolatzen dira Ordizian.

□ Parte-hartzeari buruz hitz egiten dugunean Musika, Kultura eta Euskara atzerago azaltzen dira, hala ere elkarte asko eta talde ugari aritzen dira eremu honetan eta udaletik urtean zehar ekimen mordo antolatzen da

□ Zenbait Aisialdiko ekimenek oihartzun zabala dute udal eta udaletik kanpo inguruan: Euskal Jaiak (Iraila), Txirrindulari Proba (Uztaila), Gazta Elkartearen Jaia (Uztaila), Ordiziako Azoka, D’Elikatuz, Urdaneta, etab

□ Aisialdian parte-hartze handiago lortzearren egin beharko litzatekeenari buruz, hauxe da Ordiziarrek esaten dutena: gehien bat motibazioa, gogoa, jarrera ona eduki behar dela

□ Boluntario lana egiteko hiritar asko prest dago Ordizian, adin atal guztietan.

Ahulezi handienak

□ Kirola da nagusi ekintzen artean, beste guztien gainetik eta beste guztiak elkartuta baino gehiago.

□ Denboraren desoreka ere nabaria da aisialdiko ekintzetan. Zenbait hilabetetan

Page 3: 2010-04-01 FOLLETOA PLANAREN AURKEZPENA

edo boladetan kirol ekintzak eta bestelakoak kontzentratu egiten dira eta bestalde, urteko zenbait garaitan iniziatiba gutxi izaten dira

□ Adinaren desoreka ere ikusten da Ordiziako parte-hartzean. 19 urtetik gora parte-hartzeak nabari jaisten da eta 30-60 urte tarte horretan bereziki baxua izaten da partizipazioa

□ Gizon eta emakumeen artean ezberdintasun handiak daude parte-hartzerakoan. Kirolean, adibidez, gizonen nagusitasuna nabarmena da; kulturan, aldiz, emakumeek parte-hartze gehiago adierazten dute

□ Udal sailak eta erakundeen aldetik nolabaiteko koordinazio falta ikusten da, elkar lanaren hutsunea Elkarrekin antolatzeko eta programak egiteko Ordiziako elkarteen artean koordinazio falta dago. Era berean ikastetxeen artean ere koordinazio hutsunea ikusten da.

□ Komunikabideen ekarpena eta presentzia zaindu behar da, egiten diren ekintzak eta kultur ekimenak ongi iritsi daitezen ordiziarrei.

□ Aisialdiko ekintzetan hiritarren parte hartzeko motibazio eta gogoa bultzatu behar da.

□ Nabarmena ere ezer egiten ez dutenen, kopurua hiritarren esanetan, eta inolako aisialdiko aktibitatean parte-hartzen ez dutenena. Bereziki aipagarria ezer ez esaten dutenen artean, emakumeek eta 60 urte gorakoen kopurua.

Aurrera begira

Aisialdiari dagokion diagnostikoa bukatu ondoren, bere argi eta ilunekin, segidako urratsa Udal erakunde, herriko elkarte eta herritarren artean elkarrekin eta partaidetza bultzatu nahian, proposamen zehatzak eta eragileak eratzea izango da

LAN ILDOAK ETA PROIEKTUAK

Proiektuaren barne, Ordiziako hainbat elkarte, ikastetxe eta instituzioa bildu izan gara azken hilabeteetan eta Aisialdi gai nagusiaren barne lan ildoak proposatu eta hauetatik abiatuz proiektu ezberdinak proposatu eta landu

LAN ILDOAK

1.- AISIALDIA ETA OPORRAK2.- EMAKUMEA ETA KIROLA3.- GAZTEAK ETA NAGUSIAK (belaunaldi-artekoa)4.- OSASUNA ETA PREBENTZIOA

PROIEKTUA

1.-IKUSKIZUN MUSIKALAKAntolatzaile: URDANETA IKASTETXEA

2.- TB IRRATI TAILERRA - GURE HISTORIAK BERRESKURATZENAntolatzaile: URDANETA IKASTETXEA

3.- ESKU LANAK TAILERRAAntolatzaile: URDANETA IKASTETXEA

4.-HITZIK EZ (ESKETXAKAntolatzaile: JAKINTZA IKASTOLA

5.- LEHEN, ORAIN ETA GEROKO ESKOLAAntolatzaile: JAKINTZA IKASTOLA

6.-ABESBATZAAntolatzaile: JAKINTZA IKASTOLA

7.-ELKAR EZAGUTZEAAntolatzaile: OJANGUREN IKASTETXEA

8 – HISTORIAAntolatzaile: OJANGUREN IKASTETXEA

9.- GURE DANTZAKAntolatzaile: Dantza elkartea

10.- EMAKUMEAK ORDIZIANAntolatzaile: Kimetz Emakume taldea

11 – GOIERRIKO BERTSOLARI GAZTEAK, ELKARTE ETA AUZOKO FESTETAN, Antolatzaile: GOIERRIKO BERTSO ESKOLA

12.- GURE AITONA-AMONEN JOLASAKAntolatzaile: HITZARO

Proiektua hauek, ia gehienak, 2010. urtean martxan jarriko dira, kontutan izanik ahal den neurrian. Hiri Hezitzaileen Gutunean zehazten diren oinarrizko ikuspuntuak.

Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Elkartea

Page 4: 2010-04-01 FOLLETOA PLANAREN AURKEZPENA

Printzipioak

I.- UDALERRI HEZITZAILE IZATEKO ESKUBIDEA 1.- Herritar guztiek, udalerriak eskaintzen dituen prestakuntza, olgeta eta norbere garapenerako bitarteko eta aukerez, askatasun eta berdintasun osoz, gozatzeko eskubidea izango dute.

2. Aniztasunaren, elkar ulertzearen, nazioarteko lankidetza solidarioaren eta munduko bakearen aldeko hezkuntza sustatuko du udalerriak.

3. Belaunaldien arteko elkarrizketa sutatzen du udalerri hezitzaile batek, eta ez bizikidetza baketsuaren eredu gisa bakarrik, baita adin ezberdinetako giza taldeek partekatutako proiektuak bilatu nahian ere.

4. Udal politika hezitzaileek eremu zabalago bat izan beharko dute xede, hau da, gizarte justizian, gizalege demokratikoan, bizi-kalitatean eta hiritarren aldeko jardunean oinarritutako eremua.

5. Udalek eraginkortasunez baliatuko dituzte hezkuntzaren alorrean egokitzen zaizkien eskumenak.

6. Hiritarren egoera eta premiei buruzko informazio zehatzaren jabe izan beharko dute hiri bateko udal politikaz arduratzen direnek, egoki jardun nahi badute.

II.- UDALERRIAREN KONPROMISOA7. Udalerriak bere nortasun propio eta konplexua bilatzen, babesten eta aurkezten jakin behar du.

8. Premia berrien eta iraganaren eta existentziaren lekuko izango diren eraikuntza eta ikurren arteko harmonia izango da nagusi, udalerri baten eraldaketa eta hazkunde prozesuetan.

9. Herritarren parte-hartzea sustatuko du udalerri hezitzaileak, betiere, ikuspegi kritiko eta arduratsu batetik abiatuta.

10. Herritar guztien, eta bereziki haur eta gazteen, garapen pertsonalaren, sozialaren, moralaren eta kulturalaren arabera egituratutako eremu, ekipamendu

eta zerbitzu publikoez hornitu beharko du udal gobernuak udalerria.

11. Herritar ororen bizi-kalitatea bermatu beharko du udalerriak.

12. Gizakiei pertsona zein talde gisa hazten laguntzeko beharrezkoak diren tresnak medio, udalerriaren egituraren eta erregimenaren araberako hezkuntza proiektu esplizitu eta inplizituaren inguruan, eta honek sustatzen dituen balioen, eskaintzen duen bizi-kalitatearen, antolatzen dituen ospakizunen, prestatzen dituen kanpaina edo proiektu guztien inguruan hausnartu, eta hiritarren partaidetza sustatu beharko du.

III. HIRITARREN ZERBITZURA BETE-BETEAN13. Haur eta gazteek inolako bitartekorik gabe jasotzen dituzten kultur, olgeta, informazio eta publizitatearen arloko zein bestelako proposamen eta errealitateen eragina aztertu beharko du udalak.

14. Seme-alabei hazten –elkarrekiko errespetua oinarritzat hartuta– eta udalerria ulertzen laguntzeko moduko prestakuntza eskainiko die udalerriak familiei, edo horretan ahaleginduko da behintzat.

15. Gizartean toki bat dutela helarazi beharko die udalerriak herritarrei; aholkularitza pertsonala eta bokazionala bideratu eta gizarte ekintzetan parte hartzeko aukera emango die.

16. Jasaten dituzten bazterkeria eta marjinazio mekanismo mota guztien berri izan beharko dute udalerriek, eta mekanismo horiek zuzentzeko politikak garatuko beharko dituzte.

17. Era askotakoak izan daitezke desberdintasunak arintzera zuzendutako esku-hartzeak, baina denak, pertsona bere osotasunean kontuan hartuta, bakoitzaren interesen arabera eratuta eta denoi dagozkigun eskubideen alde garatuta.

18. Elkartegintzaren alde lan egingo du udalerriak, herritarren partaidetza eta erantzukizunaren banakuntza gauzatzeko eredu den heinean.

19. Udalerriak nahikoa informazio ulergarri eman beharko du, eta hiritarrei informatuta egotera bultzatu.

20. Hiritartasun demokratikoko balioen eta praktiken inguruko prestakuntza eskaini beharko die

Page 5: 2010-04-01 FOLLETOA PLANAREN AURKEZPENA

udalerriak hiritar guztiei, erkidegoarentzat gero eta garrantzitsuago izan behar duen helburua baita.