13
1 2011-2012 “IRAKURRIZ GOZATU “ EKIMENAREN BALORAZIO TXOSTENA

2011-2012 “IRAKURRIZ GOZATU “ EKIMENAREN BALORAZIO …...Urtero legez, sei hilabetez gure berri jaso ostean, inkesta pasatzearekin batera, harpidetza egiteko aukera ere luzatu

  • Upload
    others

  • View
    2

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: 2011-2012 “IRAKURRIZ GOZATU “ EKIMENAREN BALORAZIO …...Urtero legez, sei hilabetez gure berri jaso ostean, inkesta pasatzearekin batera, harpidetza egiteko aukera ere luzatu

1

2011-2012 “IRAKURRIZ GOZATU “ EKIMENAREN BALORAZIO TXOSTENA

Page 2: 2011-2012 “IRAKURRIZ GOZATU “ EKIMENAREN BALORAZIO …...Urtero legez, sei hilabetez gure berri jaso ostean, inkesta pasatzearekin batera, harpidetza egiteko aukera ere luzatu

2

1.- PROZEDURA

Gernikako Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean ‘Irakurriz gozatu’ izeneko ekimena burutu dugun seigarren ikasturtea da aurtengoa. Aurreko

saioetan bezalaxe, Gernikako ikasleei euren gustuko edukiak euskaraz eskaintzea izan da GAZTEZULOko lan taldea osatzen dugunon helburua,

eta hala, euskaraz irakurtzeko zaletasuna sustatzea gazte hauen artean.

Ikastetxeekin eta irakasleekin harremanetan jartzea izan da, aurten ere,

ekimena abiarazteko aurreneko urratsa. Guztira, sei ale jaso ditu ikasle bakoitzak: azarokoa (123. zenbakia), abendukoa (124. zenbakia),

urtarrilekoa (125. zenbakia), otsailekoa (126. zenbakia), martxokoa (127. zenbakia) eta (128. Zenbakia), apirilekoa.

Gainerakoan, urtero legez, lehen alearekin batera, gurasoentzako gutuna bidali genuen azaroan eskoletara, honen bitartez ekimenaren nondik

norakoak ezagutu zitzaten. Ondoren, banaketaren gertuko jarraipena egin dugu eta ikastetxeetako arduradunekin hartu-emanean izan gara

aldizkariak jasotzeko arazorik izan ez dutela ziurtatzeko.

Sei hilabeteak pasatu ondoren, gazteek GAZTEZULO aldizkariari buruz

eta GAZTEZULO.COM webguneari buruz duten iritzia bildu dugu eskolaz eskola pasatako inkesten bitartez. Aurten, gainera, galdetegia eta

galderen formulazioa aldatu ditugu ahalik eta informazio gehien jaso ahal

izateko. Ondorengoak dira ikasleei luzatutako galderak:

1. Eskolan jasotzen hasi aurretik ezagutzen al zenuen GAZTEZULO? Non ikusita / irakurrita?

2. Gustura irakurtzen al duzu GAZTEZULO?

3. Puntuatu 1etik 10era bitarte aldizkariko atal ezberdinak.

Bertso Satanikoak Mundua Kirola

Datu dantza Iruditan Musika

Zur eta Lur Sexuak Zinema

Gaztezulo.com Horoskopoa Literatura

Sarezulo Fotomaton Elkarrizketak

Page 3: 2011-2012 “IRAKURRIZ GOZATU “ EKIMENAREN BALORAZIO …...Urtero legez, sei hilabetez gure berri jaso ostean, inkesta pasatzearekin batera, harpidetza egiteko aukera ere luzatu

3

Bideojokoak Iritzia Erreportajeak

4. Berritzailea iruditzen al zaizu? Gogoan al duzu edukiren bat bereziki gustatu zitzaizuna?

5. GAZTEZULO.COM jarraitzen al duzu? Zein eduki/atal?

6. Euskal kultura kontsumitzen al duzu? (musika, liburuak, filmak,

antzerkia...) Euskaraz bizi zara?

7. Euskaraz bizi zara?

8. Aurrerantzean, liburutegian, tabernan, gaztetxean, gaztelekuan... GAZTEZULO topatuz gero, irakurriko al duzu?

9. Zer gehituko zenioke aldizkariari? Zer kendu? Nori/zeri buruz irakurtzea gustatuko litzaizuke?

10. Zer gehituko zenioke GAZTEZULO.COM webguneari? Zer kendu? Zer aldatu?

11. Beste oharren bat / proposamenen bat gehitu nahi al duzu?

Page 4: 2011-2012 “IRAKURRIZ GOZATU “ EKIMENAREN BALORAZIO …...Urtero legez, sei hilabetez gure berri jaso ostean, inkesta pasatzearekin batera, harpidetza egiteko aukera ere luzatu

4

2.- EKIMENAREN INGURUKO BALORAZIO OROKORRA

374 ikaslek hartu dute parte aurtengo `Irakurriz Gozatu´ ekimenean.

Hara:

San Fidel ikastetxea 87 ikasle

Seber Altube ikastola 74 ikasle

Gernika BHI 163 ikasle

Barrutialde institutua 50 ikasle

Guztira 213 inkesta jaso ditugu, hau da, ikasle kopuru osoaren %57a.

Oso balorazio altua aitortu digute Gernikako ikasleek, 6,94 puntu, bikain

alegia.

Page 5: 2011-2012 “IRAKURRIZ GOZATU “ EKIMENAREN BALORAZIO …...Urtero legez, sei hilabetez gure berri jaso ostean, inkesta pasatzearekin batera, harpidetza egiteko aukera ere luzatu

5

Adostasuna edo bateratasuna handiagoa da sei hilabete hauetan zehar jasotako zenbakien artean gustukuena aipatzeko eskatu diegunean,

gehienek abendukoa aukeratu baitute, 124. zenbakia, Xabier Arakistain azalean ageri den hori. Orduko hartan Karlos Zurutuza kazetariak

idatzitako ‘Gerrako aurpegi gazteak’ erreportajea goraipatu dute askok eta martxoan Nahia Elizalde adin txikiko transexualari eginiko elkarrizketak

ere harrera ona eduki zuen. Aipatuenen artean dago, baita ere, Ainhoa

Moyuari –Zea Mays taldearen bideoklip ezagun batean gormutuen hizkuntzan mintzo den neska– egindako elkarrizketa. Bestalde,

GAZTEZULOri esker ezagututako aurpegi berrien inguruan galdetuta, hala nola, ‘La maquina de huesos’ ezizena darabilen argazkilaria, Xabier

Arakistain arte aditua, Udane Goikoetxea kazetaria eta neska idazle gazteak –Goiatz Labandibar, Ione Gorostarzu, Garazi Kamio eta Iratxe

Araques– aipatu dituzte.

Page 6: 2011-2012 “IRAKURRIZ GOZATU “ EKIMENAREN BALORAZIO …...Urtero legez, sei hilabetez gure berri jaso ostean, inkesta pasatzearekin batera, harpidetza egiteko aukera ere luzatu

6

3.- HARPIDETZA

Urtero legez, sei hilabetez gure berri jaso ostean, inkesta pasatzearekin batera, harpidetza egiteko aukera ere luzatu diegu Gernikako gazteei: 20

euroren truke GAZTEZULO aldizkaria hilero etxean jaso ahal izateko batetik, eta GAZTEZULOFLASH doako buletin elektronikoaren bitartez

GAZTEZULO.COM webguneko edukien berri beren postontzi elektronikoan jaso ahal izateko bestetik.

Guztira, 20 ikaslek egin dute hilero aldizkaria etxean jaso ahal izateko harpidetza, iazkoa baino datu hobeagoa da, joan den urtean 18k eman

baitzuten izena, nahiz eta gero soilik 12ek egin zuten aurrera –kasu

askotan gurasoak izaten dira atzera botatzen dutenak–. Eta beste hiru lagunek dagoeneko harpidedunak direla esan digute, akaso anai arreben

bitartez. Ez da datu batere txarra.

Page 7: 2011-2012 “IRAKURRIZ GOZATU “ EKIMENAREN BALORAZIO …...Urtero legez, sei hilabetez gure berri jaso ostean, inkesta pasatzearekin batera, harpidetza egiteko aukera ere luzatu

7

GAZTEZULOFLASH-i dagokionez aurreko urtekoaren oso datu antzekoa jaso dugu, iaz 81 harpidetza eta aurten berriz 78.

Jarraian, laburbilduta, arestian aipatu inkesten bidez jaso ditugun datuak eta hauen gaineko irakurketa.

Page 8: 2011-2012 “IRAKURRIZ GOZATU “ EKIMENAREN BALORAZIO …...Urtero legez, sei hilabetez gure berri jaso ostean, inkesta pasatzearekin batera, harpidetza egiteko aukera ere luzatu

8

4.- GAZTEZULO IKASLEEN BEGIETAN

GAZTEZULO ezagutzen ote zuten ala ez izan zen lehenengo galdera. Gehiengoak ez zuen aldizkariaren berri, %32k. Ezagutzen zutenak berriz

gaztelokalean, liburutegian, tabernaren batean, etxean (anai-arreba zaharrak harpidedunak direnen kasua) edo Durangoko Azokan ikusia

zutela esan digute.

Balorazio zehatzagoa egiteko ere eskatu diegu, 1etik 10era atalez atal

puntuatzeko edukiak. Datu hauek oso baliagarriak dira guretzat, eduki ezberdinek duten harrera ezagutzeko balio digutelako eta, horrela, gero

eta produktu erakargarriagoa egiteko pistak jasotzen ditugulako. Modu honetan jakin dugu, adibidez, sexu atala dutela gustukoena. Bigarren

postuan kirola, hirugarren postuan musika, laugarren postuan horoskopoa eta bosgarren postuan zinema atala. Begira:

Page 9: 2011-2012 “IRAKURRIZ GOZATU “ EKIMENAREN BALORAZIO …...Urtero legez, sei hilabetez gure berri jaso ostean, inkesta pasatzearekin batera, harpidetza egiteko aukera ere luzatu

9

Gehienek produktu berritzailea dela kontsideratzen dute, eta bereziki gogoan dituzte Berri Txarrak, Mursego eta Xabier Montoia musikariekin

egindako elkarrizketak. Kirolari dagokionez, bestalde, Kepa Acero izan da ‘erregea’ eta, erreportajeen artean, Karlos Zurutuzaren ‘Gerraren aurpegi

gazteak’ lanak izan du arrakasta. Willie Toledo ere ez da atzean geratu, halako aurpegi ezagunak, dudarik gabe, beti izaten dira amu ona.

Iritzi hutsa ez ezik, gazte hauen ekarpenak ere jaso nahi izan ditugu; zer

gehituko lioketen aldizkariari, zer kendu, zeri buruz gustatuko litzaiekeen irakurtzea... eta abar. Iaz, adibidez, eskaera hauei jaramon eginez

estreinatu genuen kirol atal berria, eta bikain funtzionatu du. Aurtengoan, atentzio berezia eman digu zenbatek eskatu diguten modarekin eta

edertasunarekin loturiko atala abiaraztea. Argazkilaritzari kantxa gehiago eman behar zaiola uste duenik ere bada, eta zientzia nahiz ingurumenari

loturiko gaiak jorratzeko eskatu digute beste hainbatek. Eskatu eta egin.

Maiatzeko zenbakian argitaratu dugu, aurrenekoz, zientzia atala; eta elkarrizketa nagusira hiru emakume argazkilari ekarri ditugu. Musikari

dagokionez, rap eta punk gehiago eskatu digute, eta ezagunak ez diren taldeei ere tartea egiteko agendan. Kiroletan, azken aldian ohikoa den

moduan, surfari eta skateari tarte gehiago egiteko eskatu digute, eta gure harridurarako, arrauna eta estropadak ere aipatu dituzte. Pozgarria da

futbola ez den beste kirol batzuek interesa pizten dutela ikustea. Dena den, eta nerabeekin ari garela kontuan hartuta, sexuak bezainbeste

arrakastarik ez du beste ezerk. Zenbat eta gehiago, hobe; horixe

Page 10: 2011-2012 “IRAKURRIZ GOZATU “ EKIMENAREN BALORAZIO …...Urtero legez, sei hilabetez gure berri jaso ostean, inkesta pasatzearekin batera, harpidetza egiteko aukera ere luzatu

10

litzateke, labur-labur azalduta, ikasleek helarazi diguten mezua. Gainera, asko bat etorri dira urtarrileko zenbakian Nerea Sancho sexologoak uzkiari

buruz argitaratutako artikulua aipatzerakoan.

Aurrerantzean gure aldizkaria liburutegian, gaztelekuan edo dena delakoan topatuz gero irakurriko al duten galdetuta, jaso dugun erantzuna

iazkoa oso antzekoa da.

Behin baino gehiagotan esan izan dugu GAZTEZULO jada ez dela aldizkari

hutsa, proiektu komunikatibo osoa baizik, eta horregatik, GAZTEZULO.COM webguneari buruz galdegiteko ere probestu ditugu

inkestak. Jakin badakigu badugula jarraitzaile mordoa soilik online kontsumitzen dituena gure edukiak, baina ez dugu uste hau denik

‘Irakurriz gozatu’ ekimenean parte hartzen dutenen kasua. Izan ere, euskarri digitala paperekoa baino ezezagunagoa da gehienentzat: gutxi

batzuk dira honen inguruan zer edo zer komentatu digutenak, eta,

gehienek lehiaketak –kontzertuetarako sarreren zozketak–, Euskarazko Kanturik Gustukoena eta, noski, Sexu kontsulten zerbitzua aipatu dituzte.

Page 11: 2011-2012 “IRAKURRIZ GOZATU “ EKIMENAREN BALORAZIO …...Urtero legez, sei hilabetez gure berri jaso ostean, inkesta pasatzearekin batera, harpidetza egiteko aukera ere luzatu

11

Inplikazioa are eskasagoa izan da GAZTEZULO.COM webgunerako proposamenak eskatu dizkiegunean: agian alferkeriagatik, dagoen bezala

ondo dagoela erantzun baitute gehienek. Dena dela, online elkarrizketak egiteko aukerak, audioak ere eskegitzeak, iritziak edo iruzkinak egiteko

aukerak eta, oro har, dena bisualagoa bilakatzeak, irudiari indarra emateak alegia, ataria aberastuko lukeela komentatu digute. Ohar hauek

guztiak hartu ditugu eta udara aldera martxan jartzekotan garen webgune

berrirako kontuan hartuko ditugu, dudarik gabe.

Hala eta guztiz ere, gure proiektuarekin harreman zuzena duten kontuak

ez ezik, bestelako galdera orokorragoak ere planteatu dizkiegu, euskaraz bizi ote diren jakiteko adibidez. Pozgarria da benetan emaitza.

Page 12: 2011-2012 “IRAKURRIZ GOZATU “ EKIMENAREN BALORAZIO …...Urtero legez, sei hilabetez gure berri jaso ostean, inkesta pasatzearekin batera, harpidetza egiteko aukera ere luzatu

12

Euskal kultura kontsumitzen ote duten ere jakin nahi genuen eta, zehazki,

zer den kontsumitzen dute hori. Gehientsuenek musika taldeak eta liburuak aipatu dituzte, eta baita antzerkia ere.

Page 13: 2011-2012 “IRAKURRIZ GOZATU “ EKIMENAREN BALORAZIO …...Urtero legez, sei hilabetez gure berri jaso ostean, inkesta pasatzearekin batera, harpidetza egiteko aukera ere luzatu

13

Bukatzeko, oharretarako utzitako tartean, gauza interesgarriak baina baita xelebreak ere irakurri ahal izan ditugu. Beti dira ongietorriak esker

oneko mezuak eta egindako lana txalotzen duten hitzak. Gernikako bezalako herrietako gazteek inkesta hauetan idazten dutena benetan

pozgarria da. Horrelakoak irakurrita, aldez aurretik gure aldizkariko orrietan ipinitako ilusio eta lan guztiak zentzua hartzen du eta, dudarik

gabe, aurrera segitzeko hauspoa dira.