3
Astigarragak hondakinen %29,7 kudeatu ditu gaika 2012an 2012an, guztira, 2.209.566 kg hondakin kudeatu ziren Astigarragan San Marko mankomunitateak zabaldutako datuen arabera , iaz baina %4,5 gutxiago. Horietatik, gaika jaso ziren hondakinak 634.306 kg izan ziren soilik. Udaberritik aurrera, hondakinen atez ate bilketa sistema berriarekin, hondakinen %80tik gora gaika kudeatzera pasako da Astigarraga, azken urteko %29,7a irauliaz. Astigarragan 2.209.566 kg hondakin kudeatu ziren 2012an, eta horietatik % 70,3, 1.552.420 kg, zuzenean zabortegira joan ziren. Gaikako kudeaketa, San Marko mankomunitateak zabaldutako datuen arabera, %29,7 izan zen, 634.306 kg. Aipagarria da hondakin kopuruak Astigarragan izan duen jaitsiera, 2011n, Astigarragan 2.314.507 kg hondakin kudeatu baitziren, aurten baina %4,5 gutxiago. Gaikako kudeaketako datuak aldaketa handirik gabe Azken urteetan Astigarragako gaika kudeatutako portzentaiak aldaketa handirik gabe diraute. 2010ean hondakinen %27,91 kudeatu ziren gaika, 2011ean %28,34, eta aipatu bezala, 2012an %29,7. Udaberritik aurrera atez ateko sistema berria martxan izango dugu Astigarragan, eta horri esker, gaikako kudeaketa %29,7 izatetik, gutxienez %80koa izatera pasako da, eta zabortegietara bideratuko dugun materia kopurua nabarmen jaitsiko da. Paper eta kartoi, eta ontzi arinen kantitate gehiago jaso ziren 2012an, baina igoera aipagarriena beiraren bilketan lortu da: 2012an 212.699kg beira jaso dira, 2011an baino %14,6 gehiago. Aldaketa sakon baten beharra Datu hauek agerian uzten dute hondakinen kudeaketan aldaketa sakon bat beharrezkoa dela. Astigarragan azken urteetan gaika biltzen diren hondakinen portzentaiak zifra berdinetan mantentzen dira, ez gora eta ez behera; eta hondakinekin Gipuzkoan dugun arazoarentzako irtenbidea lortu nahi badugu, zifra hauek nabarmen igoarazi behar ditugu.. Gaika jasotzen ez dugun guztia zabortegira doa, eta etorkizunean erraustegira joango litzateke proiektu hori Gipuzkoako Foru Aldundiak geldiararazi ez balu. Zalaparta asko izan da Astigarragan azken urte honetan hondakinen kontura. Bilketa sistemen inguruko eztabaida kalean da eta astigartarrek hondakinekin eta birziklapenarekin duten sentsibilizazioa asko igo da. Hala ere, datuek argi eta garbi diote azken urtean sentsibilizazioa areagotu bada ere, horrek datuetan ez duela aparteko eraginik izan. Astigarraga berriz ere hondakinen gaikako kudeaketan %29an geratu da eta gaur eguneko sistemarekin gaika sortzen ditugun hondakinen %50a jasotzeko gaitasuna dugu.argi dago ezin dugula horrela jarraitu, eta neurriak hartu behar ditugu. Egoera irauli behar dugu! Zabortegi eta errausgailu kutsakor eta arriskutsurik gure inguruan nahi ez ditugunez, esan bezala, gaikako bilketaren datuak nabarmen hobetu behar ditugu. Bide horretan pausuak ematen hasi behar dugu eta helburu horrekin hasiko gara hondakinak gaika atez ate jasotzen Astigarragan hemendik gutxira; hori delako erraustegia ez eraikitzeko eta ezagutzen ditugun zabortegi kutsakorrak itxi ahal izateko adina emaitzak hobetzeko gai den sistema bakarra. Irtenbidea eskura dugu, gauzak ondo egingo ditugu Astigarragan.

2012an kudeatutako hondakinak// Residuos gestionados en 2012

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Astigarragan 2012an kudeatutako hondakinen datuak//Datos de los residuos gestionados en 2012 en Astigarra

Citation preview

Astigarragak hondakinen %29,7 kudeatu

ditu gaika 2012an

� 2012an, guztira, 2.209.566 kg hondakin kudeatu ziren Astigarragan San Marko

mankomunitateak zabaldutako datuen arabera , iaz baina %4,5 gutxiago. Horietatik,

gaika jaso ziren hondakinak 634.306 kg izan ziren soilik.

� Udaberritik aurrera, hondakinen atez ate bilketa sistema berriarekin, hondakinen

%80tik gora gaika kudeatzera pasako da Astigarraga, azken urteko %29,7a irauliaz.

Astigarragan 2.209.566 kg hondakin kudeatu ziren 2012an, eta horietatik % 70,3, 1.552.420 kg,

zuzenean zabortegira joan ziren. Gaikako kudeaketa, San Marko mankomunitateak zabaldutako datuen

arabera, %29,7 izan zen, 634.306 kg. Aipagarria da hondakin kopuruak Astigarragan izan duen jaitsiera,

2011n, Astigarragan 2.314.507 kg hondakin kudeatu baitziren, aurten baina %4,5 gutxiago.

Gaikako kudeaketako datuak aldaketa handirik gabe

Azken urteetan Astigarragako gaika kudeatutako portzentaiak aldaketa handirik gabe diraute. 2010ean

hondakinen %27,91 kudeatu ziren gaika, 2011ean %28,34, eta aipatu bezala, 2012an %29,7. Udaberritik

aurrera atez ateko sistema berria martxan izango dugu Astigarragan, eta horri esker, gaikako kudeaketa

%29,7 izatetik, gutxienez %80koa izatera pasako da, eta zabortegietara bideratuko dugun materia

kopurua nabarmen jaitsiko da.

Paper eta kartoi, eta ontzi arinen kantitate gehiago jaso ziren 2012an, baina igoera aipagarriena beiraren

bilketan lortu da: 2012an 212.699kg beira jaso dira, 2011an baino %14,6 gehiago.

Aldaketa sakon baten beharra

Datu hauek agerian uzten dute hondakinen kudeaketan aldaketa sakon bat beharrezkoa dela.

Astigarragan azken urteetan gaika biltzen diren hondakinen portzentaiak zifra berdinetan mantentzen

dira, ez gora eta ez behera; eta hondakinekin Gipuzkoan dugun arazoarentzako irtenbidea lortu nahi

badugu, zifra hauek nabarmen igoarazi behar ditugu.. Gaika jasotzen ez dugun guztia zabortegira doa,

eta etorkizunean erraustegira joango litzateke proiektu hori Gipuzkoako Foru Aldundiak geldiararazi ez

balu.

Zalaparta asko izan da Astigarragan azken urte honetan hondakinen kontura. Bilketa sistemen inguruko

eztabaida kalean da eta astigartarrek hondakinekin eta birziklapenarekin duten sentsibilizazioa asko igo

da. Hala ere, datuek argi eta garbi diote azken urtean sentsibilizazioa areagotu bada ere, horrek

datuetan ez duela aparteko eraginik izan. Astigarraga berriz ere hondakinen gaikako kudeaketan %29an

geratu da eta gaur eguneko sistemarekin gaika sortzen ditugun hondakinen %50a jasotzeko gaitasuna

dugu.argi dago ezin dugula horrela jarraitu, eta neurriak hartu behar ditugu. Egoera irauli behar dugu!

Zabortegi eta errausgailu kutsakor eta arriskutsurik gure inguruan nahi ez ditugunez, esan bezala,

gaikako bilketaren datuak nabarmen hobetu behar ditugu. Bide horretan pausuak ematen hasi behar

dugu eta helburu horrekin hasiko gara hondakinak gaika atez ate jasotzen Astigarragan hemendik

gutxira; hori delako erraustegia ez eraikitzeko eta ezagutzen ditugun zabortegi kutsakorrak itxi ahal

izateko adina emaitzak hobetzeko gai den sistema bakarra.

Irtenbidea eskura dugu, gauzak ondo egingo ditugu Astigarragan.

Astigarraga gestiona selectivamente el 29,7%

de los residuos

� Según los datos facilitados por la Mancomunidad de San Marcos, en Astigarraga se

recogieron durante 2012 2.209.566 kg de residuos, un 4,5% menos que el año pasado. Del total

de residuos, solo 634.306 kg se recogieron de manera selectiva.

� Con el inicio del nuevo sistema de recogida selectiva de residuos puerta a puerta en

primavera, Astigarraga conseguirá llegar a tasas de recogida selectiva mínimas del 80%,

superando con facilidad los datos de los últimos años, anclados en el 28%-29%.

2.209.566 kg de residuos fueron gestionados en Astigarraga en 2012, de los cuales el 70,3%,

1.552.420 kg, se enviaron directamente a un vertedero. En cuanto a la gestión selectiva de

residuos, según los datos facilitados por la Mancomunidad de San Marcos, en Astigarraga se

gestionaron 634.306 kg de residuos selectivamente, el 29,7% del total de residuos. Cabe reseñar el

descenso en la cantidad total de los residuos gestionados en Astigarraga, ya que en 2011 se

gestionaron en Astigarraga un total de 2.314.507 kg de residuos, un 4,5% más que en 2012.

Sin grandes cambios en la gestión selectiva de residuos

Los porcentajes de residuos gestionados selectivamente siguen sin grandes cambios, igual que en

los últimos años. En 2010 se gestionaron selectivamente el 27,91% del total de los residuos, en

2011 el 28,34% y el 29,7% en 2012. A partir de esta próxima primavera viviremos un gran cambio

en este apartado, ya que con el inicio del sistema de recogida puerta a puerta en Astigarraga

superaremos el 29,7% de residuos gestionados selectivamente del pasado año, y llegaremos con

facilidad a tasas alrededor del 80%.

En 2012 creció la cantidad de papel y cartón y envases ligeros gestionados en Astigarraga, pero fue

el vidrio el que tuvo el avance mas significativo: en 2012 se gestionaron 212.699 kg de vidrio en

Astigarraga, 14,6% mas que en 2011.

Necesidad de un cambio profundo

Los datos de recogida de residuos facilitados por la Mancomunidad de San Marcos reflejan la

necesidad de un cambio profundo en el modelo de gestión de los residuos. Las cifras de recogida

selectiva en Astigarraga se encuentran estancadas alrededor del 28%, ni mejoran ni empeoran; Y la

solución del problema de los residuos solo puede llegar de la mano de una importantísima subida

de estas tasas de recogida selectiva en toda Gipuzkoa. Todo lo que no recogemos selectivamente

va actualmente al vertedero, y en un futuro todas esas toneladas irían a parar a una incineradora si

la Diputación Foral de Gipuzkoa no hubiese paralizado el proyecto.

Este último año se ha caracterizado por la confusión que ha envuelto a la problemática de los

residuos. El debate sobre los sistemas de recogida esta en la calle y con ello la sensibilización de

los/as astigartarras en materia de residuos y reciclaje se ha incrementado. Pese a ello, esta

sensibilización no ha tenido ninguna repercusión en los datos anuales de recogida de residuos. En

Astigarraga nos hemos vuelto a quedar por debajo del 30% en recogida selectiva de residuos,

concretamente en el 29,7%, y con el sistema actual tenemos capacidad para recoger

selectivamente el 50% de los residuos que generamos. Esta claro que así no podemos continuar y

hay que tomar medidas. ¡Tenemos que darle un vuelco a esta situación!

Como a nuestro alrededor no queremos vertederos o incineradoras toxicas, debemos incrementar

ampliamente la recogida selectiva de residuos. Con ese objetivo en breve iniciaremos el nuevo

sistema de recogida selectiva de residuos puerta a puerta en Astigarraga; porque este es el único

sistema que consigue los resultados necesarios para evitar la construcción de una incineradora y el

cierre de los vertederos contaminantes que sobradamente conocemos.

La solución esta en nuestra mano, en Astigarraga vamos a hacer las cosas bien.