Upload
urretxu-zuimarraga-ikastola
View
226
Download
5
Embed Size (px)
DESCRIPTION
Â
Citation preview
1
2
Aurten iazkoari
emanez segida
kooperatuz
dator
kooperatiba.
Plan
estrategikoan
jarriz ikusmira
gure etorkizuna
eratzen ari da
lehenean
oinarrituz
gerora begira
3
LEHENDAKARIAREN AGURRA
Batzar honetarako agurra prestatzeko, urtean zehar egindakoaren informazioa batu eta errepasatzen aritu naiz, eta urte osoan zehar bi gai edo bi kezka nagusi etengabe errepikatu izan direla konturatu naiz; ikastolaren egoera ekonomikoa batetik eta LOMCE hezkuntza Legea bestetik. Ikastolaren egoera ekonomikoa kezka iturri nagusietako bat izan da azken urteotan. Egoera hori zertxobait hobetzeko hainbat erabaki hartu eta ekimen bultzatu dira: energia aurrezteko plana, kuota igoerak, langileen soldaten murrizketak, eta abar. Ahalegin guzti hauekin aurrera egitea lortzen ari gara, eta aurki gure egoerari erabateko iraulia emango liokeen berria jasoko dugunaren esperantza ere badugu.
LOMCE Legea ere guztion ahotan darabilgu aspalditik, eta dagoeneko hemen dago, indarrean dago, gehienok oraindik aldaketa handirik somatu ez badugu ere. Plataforma desberdinak osatu dira legeari aurre egin nahian, eta Ikastolen Elkartetik ere izan da mugimenduren bat edo beste, baina guztien jarrera eta egindako ekintzak ere epelegiak izan ote ez diren komentatu izan da. Oraindik ez dakigu legearen ibilbidea luzea izango ote den, edo datorren urteko estatuko hauteskundeen ondoren bertan behera utziko duten. Garbi dagoen gauza bakarra legearen etorkizunerako 2015a urte erabakikorra izango dela da.
Orain arte aipatu ditudan bi gai hauetaz gain, bukatzear dugun urte honetan beste gai asko ere landu dira ikastolan. Horietatik azpimarragarriena eta dedikazio handia behar izan duena, datorren lau urteetarako Plan Estrategikoa izan da. Prozesuaren lehen pausoa gaur egungo egoeraren analisi sakona egitea izanik, horretarako langile, guraso, ikasle eta kanpo eragileen ekarpenak erabili dira. Analisiaren ondoren, ikastolak etorkizunerako dituen aukerak identifikatu eta 2018an Ikastola non kokatu nahi den erabaki da. Azkenik, ekintza plan zehatzak egin dira erronka eta helburu horiek zehaztu eta bete ahal izateko .
Ikastola hezkuntza proiektua dela ahaztu ezin denez, arlo pedagogikoan ere hainbat proiektutan aritu da, hala nola, Adimen Anitzen lanketa, Pedagogia Sistemikoa, Ikasketa Kooperatiboa eta Golden 5 proiektuak. Azken honen kasuan gurasoi ere zabaldu zaigu proiektua, Maria Jose Lera-ren hitzaldia eskainiz. EKI proiektua ere abian jarri zen aurreko ikasturtean; hasieran zalantza batzuekin, irakasle eta ikasleei ahalegin berezia eskatuz, baina poliki-poliki finkatzen dihoana eta aurki emaitza onak emango dituena.
Amaitzeko, agur esatea besterik ez zait falta, hemen bukatzen baita nire parte hartzea egokitu zaidan ardura honetan. Egindako lana txukuna izango zenaren esperantzarekin eta Ikastola esku onenetan ikusteak ematen duen lasaitasunarekin esaten dizuet, laster arte.
Nerea Alberdi, Lehendakaria
ZUZENDARITZA TALDEAREN AGURRA
Haciendo un repaso de los temas tratados a lo largo del presente curso, he constatado que ha habido dos temas
que se han repetido constantemente. Por un lado, la situación económica de la Ikastola y, por el otro, la nueva
ley de Educación, LOMCE. Para responder al primero, se han tomado una serie de medidas con el objetivo de
mejorar la situación, entre otras, subida de cuotas, plan de ahorro energético, bajada de los sueldos de los
trabajadores. Para finalizar tenemos la esperanza de tener noticias que cambien por completo nuestra situación.
Tenemos ante nosotros la tan temida LOMCE, aunque de momento no hemos notado cambios significativos. Han
surgido diferentes plataformas para impedir la implantación de la ley. La Federación de Ikastolas también se ha
sumado a estos movimientos, pero pensamos que quizá, éstos no han sido lo suficientemente activos como para
lograr la paralización de la Ley.
4
ZUZENDARITZAREN AGURRA
Gaur egun indibidualismoaz hitz egiteak ez du zentzurik. Europatik jasotzen ditugun hezkuntza xedeak, eta
era berean Eusko Jaurlaritzak Heziberri 2020 deituriko egitasmoaren helburuei erreparatuz, etorkizuneko
hiritarrek kooperazioan lan egin behar dute. Gaur egun Ikastolan dauzkagun ikasleei horixe eskatuko zaie,
taldean jarduteko gaitasuna, besteekin helburuak lortzeko elkarlanean aritzeko trebetasuna. Eta ez
ikasleei bakarrik, helduoi, irakasleoi ere kolaboratzea eta elkarrekin aritzea eskatzen zaigu. Hortik,
aurtengo ikasturterako aukeratutako leloa, “ elkarri lagunduz”. Hortik, Ikastolan “ikasi kooperatuz,
kooperatzen ikasi” ( IK/KI ) metodologiaren garrantzia.
Elkarrekin bizitzen ikastea da gure erronketako beste bat, elkarbizitza eta harreman osasuntsuak izan
ditzagun, gure printzipioak, errespetoa, tolerantzia eta adostasuna dira. Hori lortze aldera norbere
emozioak ezagutzen eta kudeatzen ikasi behar du eta horregatik heziketa emozionala lantzea da gure
helburu garrantzitsuenetarikoa.
Euskaraz biziko diren pertsonak hezi nahi ditugu eta hori lortzeko familia eta Ikastolaren kolaborazioa
ezinbestekoa da. Normalizaziorako urratsak ematen jarraitu beharra daukagu, gure ikasleen eta gazteen
erabilera areagotu nahi badugu.
Ingurugiroaren maitale, jarrera proaktiboa izango duten ikasleak hezi nahi ditugu, jasangarritasuna
helburua izaki.
Akademikoki ondo prestatutako ikasleak nahi ditugu, bizitzan arrakasta izan dezaten behar dituzten
trebeziak eskura izango dituztelarik. Etorkizunean gizarteak eskatzen dieten horri erantzuteko
prestakuntza nahikoa duten gazteak hezi ditugu.
Guzti hori lortuko dugu elkarrekin lan egiten badugu, helburu komunak adosten ditugun heinean, azken
finean “ elkarri lagunduz “
Zuzendaritza Taldea
Hoy en día no tiene sentido hablar de individualismo. Tanto los referentes europeos de Educación como los objetivos
planteados por el Gobierno Vasco en su plan denominado Heziberri 2020, establecen que los alumnos deberán estar
preparados para trabajar en cooperación. De ahí el lema que elegimos para el curso 2013-2014. De ahí también la
implementación de la metodología cooperativa en las aulas. Otro de nuestros retos es que los alumnos-as aprender a
convivir, entendiendo la convivencia desde el respeto, la tolerancia y el consenso. Para ello es indispensable primero
conocer nuestras emociones para después poder gestionarlas, de ahí la importancia de la Educación
Emocional.Personas que vivan en euskara y valoren nuestra lengua y nuestra cultura. Tenemos que seguir dando
pasos en consecución de la normalización del euskara. En este quehacer la labor de las familias es fundamental.
Alumnos-as que sean respetuosos con el Medio Ambiente y con actitud proactiva para conseguir un desarrollo
sostenible. Jóvenes con una buena preparación académica que les permita tener éxito en la vida y poder responder a
las exigencias que tendrán que afrontar. Son nuestros grandes retos y para ello tenemos que trabajar juntos,
consensuando objetivos, ayudándonos mutuamente.
El Equipo Directivo
5
IKASTOLA ZENBAKIETAN
IKASLEAK 1114
HAUR HEZKUNTZA 292
LEHEN HEZKUNTZA 431
DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA 276
BATXILERGOA 115
LANGILEAK 94
FAMILIAK 692
6
2013-2014 IKASTURTERAKO HELBURUAK
7
Jarraian, azaltzen dira 2013-2014 ikasturterako adostutako helburuak eta ekintzak azaltzen dira. Ohikoa denez, hiru lan eremutan jasotzen ditugu: Politika/estrategia, Hezkuntza/Irakaskuntza eta Komunikazioa/Partizipazioa
POLITIKA/ESTRATEGIA
2013-2017 epealdirako plan estrategikoa definitu
o Abiapuntuko diagnosia konpartitzea
o Hurrengo urteetarako ikuspegia definitzea.
o Ikastolaren ezaugarri desberdintzaileak identifikatu eta horiek lantzeko bideak definitzea.
o Ikastola osatzen dugunon partaidetza ahalbidetzea.
o LOMCE. Hezkuntza lege berria.
Ikastolako Hezkuntza Proiektua
o Plan estrategikoan definitutakoa IHPn txertatu
o Antolaketa Proiektua
Matrikula
o Gure proiektuaren zabalkundea eta sendotzea zaindu: 2 urte mailan jaiotza kopuruaren
%40ra inguratzeko eta Batxilergoan bi gela lortzeko helburua jarriz.
Ikastolaren geroa
o Bideragarritasun ekonomikoa bermatu.
Kudeaketa
o UZIKS sistema berria sozializatu eta bere erabilpena sustatu.
8
HEZKUNTZA / IRAKASKUNTZA
Metodologia
Haur Hezkuntza
1.zikloa.
Metodologiaren hausnarketa.
Informe idatzien hausnarketa egin.
Formazio beharrak definitu.
2.zikloa
Txokoak.- Formazioan jasotakoa praktikara eraman eta elkarrekin erabakiak hartzen joan.
Irakurketa/idazketa
Euskararen trataera
Ikasteko kooperatu / kooperatzen ikasi
Proiektuaren hedapena Ikastolan.
Lehen Hezkuntza
Prozesu bakoitzean sakontze eta finkatze pausuak eman.
Sistematizazioa gelan
Ikastolako proiektu kooperatiboan sekuentzia didaktikoak berridatzi
IKTak eta ebaluazioa txertatu
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
Arloak estrategia kooperatiboen bidez lantzea, teknika edo egitura kooperatiboak
aplikatuz.
Unitate didaktiko bat modu kooperatiboan landu, hainbat aspektu kontuan hartuz,
inklusibitatea, ikasleen autoerregulazioa, IKT, ebaluazioa.
Laguntza irakasleak
Gelan denok parte hartuz eta parte hartzen ikasi.
9
Inklusioa hobetzen duten aldagaiak landu.
Didaktika eta teknika desberdinak egokitu eta esperimentatu.
Laguntza irakaslearen rola eraikitzen joan eskola inklusiboaren ikuspegitik.
Ebaluazioa
Etapaz, zikloz, mailaz igarotzeko minimoak adostu.
Ebaluazio Diagnostikoaren emaitzak aztertuz Hobekuntza Plana egin.
Elkarbizitza
GOLDEN5 programa: geletan giro egokia, erlazio osasuntsuak eta aprendizaia ziurtatzeko hainbat
estrategia eta tresnen ezagutza irakasleengan bermatzea eta praktikara eramaten laguntzea.
Berdinen arteko laguntza: Zibermanagerrak
Genero Indarkeriaren prebentzioa
BAKETIK: Forum antzerkia
HIZPRO
Hizkuntza trataera bateratua
Hizkuntza jarrerak: TELP
Euskara eta euskal kultura sustatu.
Ingurugiro Hezkuntza
Birziklapena
Eskola agenda 21: Bioaniztasuna
Eskola Baratza
Formazioa
Arreta eskasia duten ikasleak ( TDHA)
Irakurketa/idazketa
10
Txokoak
IK/KI
HHko ikasleen behaketarako tresnak
EKI
Arloekin loturiko ikastaroak
IKT
GOLDEN5
Genero Indarkeriaren prebentzioa
KOMUNIKAZIOA/PARTIZIPAZIOA
Barne komunikazioa hobetzeko estrategiak
Familien parte hartzea: Batzordeen funtzionamendua eta zereginak adostu
Ikasleak: Delegatuen parte hartzea eta Ikastolako bizitzan partaide senti daitezen indartu
Kanpo komunikazio Plana aurrera eraman eta Ikastolako presentzia herrian indartu.
11
OBJETIVOS PARA EL CURSO 2013-2014
Detallamos a continuación los objetivos marcados para el curso 2013-14 aparecen recogidos en tres
ámbitos:
POLÍTICA/ESTRATEGIA
Definir el Plan Estratégico 2013-2017
Plan Educativo de Centro
Matrícula
Plan de viabilidad económico
Gestión del Centro
ACTIVIDAD EDUCATIVA
Metodología
Aprendizaje Cooperativo
Evaluación
Plan de Convivencia
Proyecto Lingüístico del Centro
Educación Medio Ambiental
Formación
COMUNICACIÓN/PARTICIPACIÓN
Estrategias para mejorar la comunicación interna
Participación de las familias
Fortalecer la participación de los alumnos-as, a través de los delegados de curso.
Plan de comunicación externo. Aumentar nuestra presencia en los dos pueblos.
12
LAN EREMU BAKOITZEAN EGINDAKO EKINTZAK
13
POLITIKA/ESTRATEGIA
PLAN ESTRATEGIKOA DEFINITU
Azaro Fundazioaren eskutik 2014-2018 epealdirako Plan Estrategikoa egin genuen. Lan hau egiteko
ezinbestekoa zitzaigun Erakundea osatzen dugun kideen iritzia. Horretarako irakasleak, gurasoak eta ikasleak
elkarrizketatu zituzten. Baita ere kanpoan Ikastolak duen irudia ezagutzeko aukera izan genuen. Azkenik
kanpotik eta etorkizunera begira dauden Hezkuntza tendentziak aztertu ziren. Informazio hori guztia kontuan
hartuta, datozen urteetarako Erronka Estrategikoak definitu genituen.
Euskara eta Euskal Kulturan, berrikuntzan eta eleaniztasunean oinarritutako 0-18 urteetarako
hezkuntza eskaintza bateratua lortu.
Hezkuntza komunitatea indartu.
Posizionamendua indartu, euskara, berrikuntza metodologikoa eta eleaniztasunaren inguruan.
Pertsonen formazioa, barne komunikazioa eta koordinazioa hobetu.
Sendotze ekonomiko-finantzarioan aurrera pausuak eman.
Azpiegitura eta zerbitzuen kudeaketa optimizatu.
Erronka hauek urtez-urte izango duten garapena definitu zen. Esan dezakegu erronka handiak direla eta,
beraien bidez, Ikastolak Hezkuntza berrikuntzan erreferentea izan nahi duela.
DEFINICIÓN DEL PLAN ESTRATÉGICO
Con la asesoría de “Azaro Fundazioa” realizamos una reflexión estratégica profunda con el objetivo de
definir las líneas estratégicas para los próximos cursos. Para ello recabamos información de los
estamentos que formamos la Ikastola, familias, trabajadores y alumnos-as. Así mismo y con el objetivo
de conocer la proyección externa que tiene la Ikastola se entrevistó a referentes educativos que son
fundamentales en nuestra labor educativa.
Ello sirvió para tener un diagnóstico y poder definir los objetivos estratégicos de cara a los próximos
años, y que mencionamos a continuación:
Ofrecer un modelo educativo unificado y consensuado para todas las etapas educativas, 0-18
Fortalecer la Comunidad Educativa
Fortalecer nuestro posicionamiento en cuanto a innovación pedagógica y plurilingüismo
Mejorar la formación, coordinación y comunicación.
Dar pasos con el objetivo de continuar con la viabilidad económico-financiera
Optimizar la gestión en cuanto a los servicios e infraestructura del Centro.
14
LOMCE.- HEZKUNTZA LEGE BERRIA
Hezkuntzarako lege berriaren ezarpena askotan izan zen hizpide gure artean 2013-14 ikasturtean. Egia da
gizartean adostu gabeko lege baten ezarpenaren aurrean geundela, komunikabideetan asko hitz egin zela
horri buruz, baina praktikan informazio desberdinak eta kontrajarriak jaso genituen. Bestalde Eusko
Jaurlaritzak berari dagozkion eskumenak erabiltzerakoan zein Dekretu argitaratuko zituen zain egon
ginen, baina horretan eman genuen kurtsoa, zain. Bitartean eta herrian sortutako plataforman parte hartu
genuen lege berriari gure aurkakotasuna adierazteko helburuarekin eta LOMCERIK GABEKO ikastetxea
izatea nahi genuela adierazi genuen.
Halere, eta Españako Gobernuak adierazitako egutegiari erreparatuz, legeak suposatzen zituen aldaketak
aztertu genituen eta hainbat forotan horren berri eman. Aipatu aldaketa horiek etapen egituran,
antolaketan, arloen banaketan ematen dira, baina baita ere aldaketa sakona suposa dezake iragarrita
dauden errebalidak martxan jarriko balira. Horien arabera ikasleek derrigorrezko tituluak lortzeko kanpoko
froga bat gainditu beharko baitute.
LOMCE
Uno de los temas recurrentes durante el curso 2013-14 fue la implantación
de la nueva ley educativa, conocida como LOMCE. Además de la ley
publicada por el Gobierno Español, era importante conocer la actitud del
Gobierno Vasco y la publicación de los correspondientes decretos en
aplicación a las competencias que posee. Sin embargo, al finalizar el curso
todavía no poseíamos dicha información, a pesar de saber que la nueva ley
se aplicaría en el curso 2014-15 en 1º, 3º y 5º de Educación Primaria.
Participamos en la Plataforma,” NO A LA LOMCE” para mostrar nuestro
desacuerdo, así como el deseo de ser una escuela sin LOMCE.
Sin embargo analizamos los cambios estructurales que podrían suponer la
ley y así mismo lo que podría suponer las nuevas reválidas para la obtención
de los títulos en Educación Obligatoria y post-obligatoria.
15
BIDERAGARRITASUN EKONOMIKOA
Denontzako izaten ari dira garai zailak eta murrizketak alde guztietatik jasotzen ari gara. Ikastolako egoera
ekonomikoa bideragarri izan dadin hainbat neurri hartu behar izan ditugu eta horiei esker lortu da gure egoera
egonkortzea. Dena den, beti ere gastuen kontrola eta inbertsioetarako diru iturri berriak bilatzea izaten dira
helburu garrantzitsuak.
Espero dezagun 2014-2015 ikasturtea hobea izatea eta Matxinportan Ikastola berria egiteko erositako lurrei
irtenbidea ematea. Horretan ari gara lanean eta espero dugu epe motzean gure egoera beste bat izatea.
HEZKUNTZA/IRAKASKUNTZA
Gure xedea ikasleen heziketa da eta gure egunerokotasunean indar berezia jartzen dugu horretan. Hausnarketa
eta berrikuntza pedagogikoan, aurretik martxan jarritako proiektu eta lan ildoei jarraipena eman genien.
METODOLOGIA
Txokoen bidezko metodologia Haur Hezkuntzan.
Irakurketa-idazketaren prozesua hobetzeko eta egon daitezkeen zailtasunei aurre egiteko estrategiak, Haur
Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzako lau mailetan.
Ikasketa Kooperatiboaren metodologian aurrera pausoak ematen jarraitu genuen eta Lehen Hezkuntzan,
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Laguntza Geletan era sistematikoan landu dugu. Unitate didaktikoak ere
modu kooperatiboan lantzeko ahaleginak egin genituen, IKT tresnak eta baliabideak bertan txertatuz.
Heziketa emozionala lantzea eta ikasleek beraien emozioak ezagutu eta era egokian kudeatzeko saio bereziak
ematen ditugu irakaskuntzako etapa guztietan eta horretan jarraitu beharra daukagu.
EKI. Konpetentzien bidezko irakaskuntza helburua duen proiektua da. Iaz jarri zen martxan DBH 1. mailan eta
2014-2015 ikasturtean 2. mailan ezarri da. Proiektu berri guztiek sortzen dute hasieran desoreka, bai
VIABILIDAD ECONÓMICA
Estos últimos años están siendo especialmente duros para todos. Los recortes en
Educación han sido importantes y con el objetivo de hacer viable nuestro proyecto hemos
tenido que tomar medidas y ajustar el gasto. Sin embargo gracias a ello hemos
conseguido estabilizar nuestra situación económica.
Esperemos que a lo largo del curso 2014-2015 consigamos dar salida a la venta de los
terrenos que adquirimos para la construcción de la nueva Ikastola.
Nuestras prioridades han sido el control del gasto y la búsqueda de nuevas fuentes de
financiación.
16
irakasleengan, baita familia eta ikasleengan ere, egokitzapena behar izaten da eta denbora. Material curricular
berria ezagutu, eta gelan landu beharreko estrategien inguruan formazioa jaso zuten bertan ari diren irakasleek
eta kurtso amaieran lortutako emaitzekin pozik gaude. Egindako balorazioan metodologia aproposa eta
ikasleek etorkizunean beharko dituzten konpetentziak eskuratzeko egokia dela ikusi da.
EBALUAZIOA
2012-13 ikasturtean pasa zitzaien Ebaluazio Diagnostikoa deituriko kanpoko proba LH 4.mailako eta DBH
2.mailako ikasleei. Benetan emaitza arrakastatsuak lortu genituen eta, beraz, bide onetik goazela
baieztatu genuen.
Ebaluazioaren helburua ikasleen ikaste prozesuaren jarraipena egin eta berau hobetzea da. Askotan
emaitzei erreparatzen diegu soilik, baina bertara iristeko ikaslearen ibilbidea baloratzea oso garrantzitsua
da. Dena den, kanpo ebaluazioei esker, jakin dezakegu gure praktikak egokiak diren ala ez, zertan hobetu
behar dugun, zein aldaketa egin behar diren, eta horretarako tresna garrantzitsua da guretzat Ebaluazio
Diagnostikotik lortutako informazioa.
Aipatu proba horretan, komunikaziorako konpetentzia bai euskaraz eta baita gaztelaniaz, matematikarako
konpetentzia eta natur eta gizarteko konpetentziak ebaluatu ziren.
Emaitzak aztertu eta gero Hobekuntza Plana egin genuen. Urte batzuk badira jada proba hau pasatzen
hasi zirenetik eta horrek ikasteko ere balio izan digu. 2013-2014 ikasturtean egindako plana eta
hausnarketa estrategikoan markatutako erronka estrategikoak bat etorri behar zutela lehenetsi genuen.
METODOLOGÍA
Metodología en rincones en Educación Infantil.
Estrategias para mejorar el proceso de lecto-escritura, en Educación Infantil y de 1º a 4º de Educación Primaria.
Trabajo cooperativo. Se ha trabajado de manera sistemática en las etapas de Educación Primaria y Secundaria.
Educación emocional. Estrategias para conocer las emociones y poder gestionarlas de manera positiva.
EKI.- El curso pasado se puso en marcha en 1º de la Eso un nuevo proyecto con el objetivo de trabajar y desarrollar las competencias de los alumnos-as. Como todo nuevo proyecto, éste nos exigió un periodo de adaptación. En este momento podemos constatar los beneficios de este nuevo sistema de trabajar dentro del aula.
17
Beraz, bertan markatutako lan ildo berberak dira:
Ikasleen errendimendua hobetzeko estrategiak: Golden5
Lan ildo metodologiko bateratua adostu: 0-18
Barne komunikazioa hobetu etapa eta zikloen artean.
EVALUACIÓN
El curso 2012-2013 se pasó a los alumnos de 4º de Primaria y 2º de Secundaria la prueba
denominada Evaluación de Diagnóstico. Sin embargo los resultados llegaron a principios del curso
2013-14. Los resultados obtenidos fueron muy buenos, lo que nos ratifica que vamos por el buen
camino.
El objetivo de la evaluación es hacer un seguimiento del proceso de aprendizaje de los alumnos-as.
Aunque siempre damos importancia a los resultados finales, no hay que olvidar la verdadera función
de la evaluación.
Sin embargo, las pruebas externas nos aportan información fundamental sobre nuestra práctica
pedagógica y nos obliga a plantear áreas de mejora. El curso pasado dichas áreas fueron las mismas
que las planteadas en el Plan Estratégico de la Ikastola.
Estrategias para mejorar el rendimiento de los alumnos: GOLDEN5.
Consensuar las líneas metodológicas para todas las etapas.
Mejorar la comunicación entre las etapas y ciclos.
18
EBALUAZIO DIAGNOSTIKOAREN EMAITZAK
LH 4.MAILAKO EMAITZAK
1. grafikoa. Hizkuntza-komunikazioa euskaraz. Ikastetxeko eta ikastalde(eta)ko batez besteko emaitzak.
3. Grafikoa: Hizkuntza-komunikazio gazteleraz. Ikastetxeko eta ikastalde(eta)ko batez besteko emaitzak
19
5. grafikoa. Matematikarako konpetentzia. Ikastetxeko eta ikastalde(eta)ko batez besteko emaitzak.
DBH 2. MAILAKO EMAITZAK
1. grafikoa. Hizkuntza-komunikazioa euskaraz. Ikastetxeko eta ikastalde(eta)ko batez besteko emaitzak.
20
3. grafikoa. Hizkuntza-komunikazioa gaztelaniaz. Ikastetxeko eta ikastalde(eta)ko batez besteko emaitzak.
5. grafikoa. Matematikarako konpetentzia. Ikastetxeko eta ikastalde(eta)ko batez besteko emaitzak.
21
ELKARBIZITZA
2013-14 ikasturtean Genero Indarkeriaren prebentzioaren gaia landu genuen ikasleekin. Horretarako
Ikastolako langile guztiok formazio saio bat burutu genuen ikasturte hasieran. Saio hau Urola Garaiko
Mankomunitateko Berdintasun Sailetik bideratu zen , irakasleria gaiarekiko sentsibilizatzeko helburuarekin.
Ikasleekin Genero Indarkeriaren prebentziorako egin genituen jarduerak honako helburuak garatzeko izan
ziren:
Sexuaren araberako rol ezberdintasunak aztertu, sexuen arteko errespetua bultzatuz.
Nork bere burua errespetatzen eta maitatzen ikastea.
Besteekiko errespetua eta tratu onak sustatzea eta harreman txarrak ekiditea.
Genero arrazoiengatik nerabeen artean ematen den indarkeria identifikatzea eta aztertzea.
Bi sexuetan ematen diren indarkeria sexistaren ondorio negatiboak aztertzea.
Honekin batera, gatazkak eta ikasleen arteko jazarpen egoera baten azterketatik abiatuz ikasleen arteko
elkarbizitza hobetze aldera Baketik-eko Forum antzerkia egin genuen.
Etapa guztietan landuko ziren jarduerak planifikatu eta martxan jarri genituen, Rainbow eta Nahiko programako
hainbat jarduera oinarrian hartuta.
Hezkuntzatik eskatutako Hezkidetzaren bi arduradunak izendatu ziren.
HIZPRO/ EUSKARAZ BIZI
Euskararen normalizazioa lortze bidean jarraitzen genuen eta horretarako zenbait ekintza sistematizatuta
daude Ikastolan urtez-urte errepikatzen ditugunak. Hala nola, Euskararen Eguna, Euskaraz jolasean, Euskaraz
Bizi jaialdiak… eta egunerokotasunean erabilera sustatzeko programatuta daude baita ere beste zenbait
jarduera. Besteak beste, Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan jolasaldi antolatuak, non euskal joko eta
jolasak erakusten zaizkien ikasleei. Bigarren Hezkuntzan, berriz, atsedenetan antolatzen diren futbito
txapelketak.
PLAN DE CONVIVENCIA
Trabajamos la Prevención de la Violencia de Género. Para ello, el profesorado recibió formación dirigida por el
Área de Igualdad de la Mancomunidad de Urola Garaia con el objetivo de sensibilizar al profesorado. Las
actividades realizadas con los alumnos-as tuvieron como objetivo fomentar el respeto hacia los demás sin hacer
distinciones de género.
Asimismo y para mejorar la convivencia entre los alumnos-as se realizó un teatro-forum organizado por Baketik.
Por otra parte, planificamos las actividades a desarrollar en todas las etapas dentro de los programas Nahiko y
Rainbow.
Hemos nombrado a dos representantes de Igualdad en la Ikastola.
22
Normalizazioa lortzeko ahalegin horretan familien inplikazioa ezinbestekoa da. Hori horrela, Euskara Batzordea
sortu genuen eta bertan gurasoen sentsibilizazioa pizteko estrategiak landu ziren.
Beste ekimen bat ere eraman zen aurrera Euskara Batzordetik, eta urtean hiru aldiz aldizkaria argiratu zuten
“ Euskaraz bizi, hazi eta hezi “ lemapean .
INGURUGIRO HEZKUNTZA
Iaz jorratu zen Bioaniztasunaren gaia. Oso gai zabala da eta ikasturte bakar batean sakontzeko denborarik egon
ez zenez, gai berberarekin jarraituko dugu aurten ere.
Gai honekin batera birziklapen gaiari berriro ere helduz, hondakinen bilketa berezitua egitea erabaki genuen.
Honekin batera, Zero Zabor taldetik konpost ontzia jartzeko proposamena jaso genuen.
Hondakin organikoak jasotzearen garrantziaz jabetuta eta Ikastolako Eskola Baratzean konposta erabiltzeko
aukera ikusita, uztailean Sasieta Mankomunitatearekin elkarlanean konpost ontzia jarri genuen jangela ondoan.
PROYECTO LINGÜÍSTICO DEL CENTRO/ EUSKARAZ BIZI
La normalización del uso del euskara es objetivo fundamental en la Ikastola. Para ello, organizamos
múltiples actividades. Algunas de ellas están sistematizadas y se repIten todos los años. Sin embargo,
somos conscientes de que si queremos lograr que nuestros alumnos vivan en euskara la implicación de las
familias es imprescindible. Para ello, desde la Comisión de Euskara se diseñaron estrategias para
conseguir la sensibilización de las familias. Así mismo el curso pasado y coincidiendo con el día del euskara
y con la semana de Euskaraz Bizi, publicaron una revista que se hizo llegar a todas las familias.
23
OSASUN HEZIKETA : NERABEEKIKO KOMUNITATE ESPARRUKO ESKU-HARTZE PROGRAMA
Urretxu-Zumarraga Ikastola Nerabeekiko Esku-hartze programaren partaidea da, Urretxun eta Zumarragan
nerabeekin lana egiten duten beste erakundeetako eta Osakidetzako ordezkariekin batera. Taldean nerabeen
osasunean modu positiboan eragin dezakegun alderdiak aztertzen ditugu eta indartu beharrekoak bideratu.
Hauen artean: gosari osasuntsua, Kerik gabeko ikasgela, Alkohol eta droga-mendekotasun prebentzioa, Lehen
Sorospeneko ikastaroa, osasun ohituren aztertzea (elikadura, kirola, atsedena...), fruta eguna…
EDUCACIÓN MEDIOAMBIENTAL
Llevamos dos cursos trabajando el tema de la Biodiversidad. Junto a ello, y en colaboración con la Mancomunidad
Sasieta y el colectivo ”Zero Zabor”, nos hemos planteado la necesidad de concienciar a toda la Comunidad Educativa de
la importancia de reducir los residuos, así como de la recogida selectiva. Hemos comenzado a reciclar la materia
orgánica que generamos en la Ikastola. Uno de los puntos más importantes es el comedor y para ello se colocó una
compostadora al lado del comedor. Dicho compost se utilizará como abono en el Huerto Escolar.
En referencia a este último, subrayar que se puso en marcha gracias a la iniciativa de las familias. Este año hemos dado
otro paso y ha sido el de implicar a un grupo de alumnos del comedor que se está encargando del mantenimiento del
mismo.
EDUCACIÓN PARA LA SALUD
La Ikastola Urretxu-Zumarraga participa en El Programa de Intervención Comunitaria para adolescentes junto con
otras asociaciones de Urretxu y Zumarraga, Osakidetza y el Centro de Salud de Zumarraga. Analizamos y
trabajamos desayuno saludable, aulas sin humo, prevención de alcohol y drogas, primeros auxilios, hábitos
saludables, consumo de fruta…
24
ETENGABEKO FORMAZIOA
25
Lanbide gehienetan beharrezkoa da formazioa, baina gure eginkizun profesionalean ezinbestekoa bilakatzen
da. Hezkuntza erreferenteak zeintzuk diren ezagutu, ikasleen eta familien beharretara egokitu, Hezkuntza Sailak
markatzen dituen xedeak aplikatu, metodologi berriak ezagutu eta gure errealitatera ongien egokitzen direnak
martxan jarri, finean aitzindariak izan eta gaurkotua egotea dira gure xedeak.
Ordu asko ematen ditugu formazioa jasotzen eta oso luze joko luke hemen aipatzea Ikastolako hezkuntza
profesionalek parte hartzen dituzten bilera, mintegi, jardunaldi eta abarrak izendatzea. Guretzako
esanguratsuak izan direnak edo zuzeneko eragina izan dituztenak aipatuko ditugu ondorengo lerroetan.
IRAKURKETA – IDAZKETA
Irakurketa, abilezia konplexua da eta horretan hainbat prozesu kognitibok hartzen dute parte.
Gure buruak irakurketaren ikas prozesuan nola jokatzen duen ulertzeko, beharrezkoa da aurretik lengoaiaren
elementu desberdinak nola prozesatzen ditugun ulertzea.
Irakurketa-idazketa prozesua 3-6 urte zikloan hasten da eta zenbait trebetasun eskuratzea ziklo honen helburua
da, horien artean, ahozko hitzen fonemak identifikatzeko eta erabiltzeko abilezia alde batetik, eta bestetik,
izendatze abiaduraren lanketa.
Lehen Hezkuntzako lehen zikloan, berriz, idatzizko kodeaz jabetzea da funtsezkoena.
Askotan, prozesu honetan, hainbat ikaslek zailtasunak izaten dituzte eta horiek antzeman eta saiheste aldera
Haur Hezkuntzako bigarren zikloko irakasleek eta Lehen Hezkuntzako lehenengo maila eta laugarren maila
bitarteko irakasleek formazioa jaso zuten; gure helburua ikasleei irakurketa prozesuan laguntzea da berau
arrakastatsua suerta dadin. Halere, beti izaten dira irakurketaren ikaskuntzan eragiten duten beste faktore
batzuk. Horietako bat ikusmen arazoak izaten dira. Horregatik 5 urteko haurrei ikusmen proba bat pasa
zitzaien. Proba, optometrista batek egin zien eta emaitzak familiei ezagutzera eman zitzaizikien.
La formación es fundamental en nuestra labor educativa. Debemos conocer cuáles son los referentes educativos,
adecuar nuestra labor a las necesidades del alumnado y de las familias, conocer las nuevas metodologías y los
ámbitos que marcan desde el Departamento de Educación, en definitiva ser pioneros en la implantación de nuevas
metodologías.
Invertimos muchas horas en formación y sería muy largo detallar aquí todos los seminarios, cursos, congresos… en los
que participamos. Haremos referencia solamente a aquellos cursos y programas de formación que han tenido mayor
influencia en nuestra labor diaria.
El proceso lector es una habilidad compleja en el que influyen diversos procesos cognitivos. Es necesario
entender cómo nuestra mente procesa los distintos elementos que conforman el lenguaje. El proceso lecto-
escritor comienza en el segundo ciclo de Educación Infantil (3-6 años) y pretende dotar a los alumnos-as de
las estrategias necesarias para aprender a leer. Es durante el primer ciclo de Educación Primaria cuando
adquirirán conciencia del código escrito. Puede suceder que algunos alumnos-as muestren dificultades en
este proceso de aprendizaje. Con el objetivo de detectar las mismas, los profesores de Educación Infantil y los
de 1º, 2º, 3º y 4º de Educación Primaria realizaron un curso de formación donde se han trabajado estrategias
para ayudar al alumnado a que el proceso de lecto-escritura se desarrolle con éxito.
A veces las dificultades se deben a factores físicos, como puede ser la vista. Es por ello que un optometrista
pasó pruebas de visión a los niños-as de 5 años.
26
GENERO INDARKERIAREN PREBENTZIOA
2013-2014 ikasturtean Ikastolako langile guztiok Genero Indarkeriaren prebentziorako formazio saio bat burutu
genuen. Saio hau Urola Garaiko Mankomunitateko Berdintasun Sailetik bideratuta egon zen, irakasleria
gaiarekiko sentsibilizatzeko helburuarekin.
IKASLEEN ERRENDIMENDUA HOBETZEKO GOLDEN 5 PROGRAMA
Ikasleen errendimendua hobetzeko eta gelan lan giro egokia egon dadin, irakasleek izan beharreko estrategiak
eta baliabideak lortzeko helburuarekin, GOLDEN5 programa ezagutzeko eta praktikara eramateko formazioa
jaso dugu. Programa, Sevillako Unibertsitateko irakaslea den Mari Jose Leraren eskutik ezagutu dugu. Aipatu
programa hori Europako hainbat lurraldetan esperimentatzen ari da eta aukera ezin hobea izan dugu zuzenean
ezagutzeko, gure klaustroan izan baitugu Mari Jose Lera.
Irakaslearen zeregina funtsezkoa da ikasleen errendimendua eta auto-estima hobetzeko. Era berean, zeregin
garrantzitsua dute ikaskideek besteaz duten ikuspuntua baikorra izan dadin. Prozesu hori behar bezala
burutzeko irakasleek tresna egokiak izan behar dituzte gela era egokian kudeatzeko eta gela barruan ematen
diren harremanak egokiak eta osasuntsuak izan daitezen. Horrela, gelan lan giro egokia egonik, ikas prozesua
arrakastatsua izango da.
5 lan ildo edo eremu planteatzen ditu GOLDEN5 programak:
Gelako kudeaketa.
Harremanak eraikitzen.
Gelako giroa.
Ikas prozesuaren auto-erregulazioa.
Eskola eta familiaren arteko harremana
Los profesores de la Ikastola realizaron una sesión de formación y sensibilización para la prevención de la
violencia de género, con el objetivo de sensibilizar a los alumnos-as.
27
GOLDEN5
El rol del profesorado es crucial en la mejora del ajuste y la autoestima de los estudiantes. Para que el profesorado
pueda liderar este proceso de manera adecuada, deberá tener un conjunto de herramientas y habilidades para
entender el funcionamiento del grupo y poder gestionarlo adecuadamente.
El programa GOLDEN5 para mejorar el rendimiento de los alumnos, se viene desarrollando en diferentes países
europeos y en la Ikastola hemos podido trabajar con Maria José Lera, profesora de la Universidad de Sevilla y
especialista y colaboradora en implementación en el aula del programa GOLDEN 5.
Son 5 las áreas que se deben abordar para mejorar el ambiente de trabajo en el aula para que los procesos de
aprendizaje se desarrollen con éxito:
Gestión del aula
Construyendo relaciones
Clima social
Aprendizaje ajustado
Relación familia-escuela
IKASKETA KOOPERATIBOA
Nahiz eta laugarren ikasturtea izan Ikasketa Kooperatiboaren metodologiaren inguruan formazio jasotzen,
iaz ere kanpo formazioa jaso zuten Ikastolako 5 langilek. Horien ardura barruko irakasleei formazioa
ematea izan zen. Ordu asko eman genituen gure artean gelan arrakastatsuak ziren praktikak partekatzen,
eta gure eguneroko praktika metodologia berri honekin uztartzen.
Hace cuatro años que comenzamos la formación sobre la metodología de trabajo
cooperativo. Sin embargo es necesario seguir con dicha formación. Cinco profesores
son los que reciben formación externa. Posteriormente, se encargan de formar al
resto de profesores. Compartir buenas prácticas, y adecuar nuestra labor a esta
nueva metodología fueron los principales objetivos.
28
TELP
Euskararen ezagutza handitu bada ere azken urte hauetan, ez hainbeste, ordea, erabilera. Gehienetan erabilera
hori jarrerarekin du zerikusi zuzena. Horregatik Ikastolako irakasle klaustroak, Hizkuntza jarrerak deituriko TELP
taillerra egin zuen.
FAMILIENTZAT FORMAZIO SAIOAK
Familien inplikazioa ikasleen heziketa prozesuan giltzarria da. Horregatik Ikastolak badu familientzako formazio
plana. Iazko ikasturtean hauek izan ziren, besteak beste eskainitako saioak: Euskal kantak eta jolasak, Golden5,
Interneta eta Sare Sozialen erabilera, nola jokatu seme-alabekin “itxuraren” irudiaren eta modaren gizartean,
Ikusmen zailtasunak antzemateko aholkularitza, Sexu Heziketa ( komunikazioa hobetzeko estrategiak),
Drogamendekotasun Prebentzioa, TEP (euskararekiko jarrera), ikasleen orientazioari begira hitzaldi
desberdinak.
Con el objetivo de mejorar la utilización del euskara el claustro
de profesores realizó el taller denominado TELP, con el que
pretendemos incidir en la actitud que tenemos a la hora de usar
el idioma.
FORMACIÓN PARA LAS FAMILIAS
La implicación de las familias en el proceso educativo es fundamental. Es por ello que la Ikastola
diseña un plan de formación dirigida a las mismas. El curso pasado éstas fueron las sesiones
ofrecidas: “Juegos y canciones en euskara, Golden5, Internet y las Redes Sociales, cómo actuar con
nuestros hijos-as en la sociedad del consumo,, asesoría para detectar dificultades de visión,
Educación Sexual ( estrategias para mejorar la comunicación), Prevención de la Drogodependencia,
TELP ( mejorar la actitud hacia el euskara), sesiones de orientación
29
IKASLEAK
30
Ikastolaren ardatza ikaslea da. Hau dela eta, ikasleen parte-hartzea ezinbestekoa da Ikastolako
ekintza guztietan, baita erabakitze organoetan ere. Ondoren adibide batzuk:
KIDETZE EKINTZAK
Urtean hainbat alditan Ikastola osoko ikasleak elkarreraginean jartzea dute helburu ekintza horiek. Horrez gain,
euskararen erabilera sustatzeko ere erabiltzen ditugu. Elkarrekin jolastu, abestu, ikasle zaharrenak txikienei
ipuinak kontatu… dira burutzen ditugun ekintzetako batzuk. Gainera, eta eguraldiak ahalbidetzen duen
neurrian, herrira ateratzen ditugu ekintzak. Ikasleek oso ondo baloratzen dituzten jarduerak dira eta
ondorengo ikasturteetan ere hor izango ditugu.
31
IKASLE DELEGATUAK
Ikastolan DBH 1. mailatik aurrera ikasle talde bakoitzak bere gelako ordezkariak aukeratzen ditu ikasturte
hasieran. Ordezkari hauek protagonismoa hartzen dute hainbat arlotan: taldeko iritziak eta proposamenak
jaso, baita beharrak ere... Hilero elkartzen dira Zuzendaritzarekin eta bildutakoa agertzen dute. Bestalde,
Zuzendaritzarengandik aurrera eramango diren ekintzak eta helburuak jasotzen dituzte, egin direnak baloratu
eta izan diren gertakariak aztertu ere egiten dira.
Ordezkari hauetako bik Ikastolako Artezkaritza Kontseiluko bileretan ere parte hartzen dute.
Honen bidez, ikasleen parte-hartzea sustatu nahi da. Honela, ikasleek “Elkarrekin bizitzen ikasi” konpetentzia
gara dezaten. Dinamika horri esker Elkarbizitza hobetu da.
BERDINEN ARTEKO LAGUNTZA: IKASLEAK IRAKASLE
Internetek eta Sare Sozialek erakusten dituzten baliabideak erabiltzen trebatzeko eta dauden arriskuak
ezagutzeko eta saihesteko batxilergoko ikasleak Zibermanager lanetan aritu dira LH 5 eta 6ko ikasleekin
berdinen arteko laguntza oinarrian hartuz. Zibermanager hauek IKTen eta Interneten erabilera arduratsua izan
dadin bideratzeko, Datu Babesa eta pribatutasuna landu dute ere nortasun digitala garatzeko eta
Ziberelkarbizitza sustatzeko.
32
ZIKLOEN ARTEKO ORIENTAZIO SAIOAK
Ziklo aldaketen aurrean ikasleek zenbait zalantza izaten dituzte, horiek argitzera ikasle nagusiak joaten dira
gazteagoengana, era honetara zuzeneko esperientzia duten ikasleen informazioa jasotzen dute. Ekintza honek bi
helburu ditu: informazioa ematea batetik eta bestetik ikasleen inplikazioa sustatzea.
Batxilergo 2ko ikasleen kasuan, ikasle ohiak dira gurera etortzen direnak ikasleek dituzten zalantzak argitzeko eta
unibertsitatean izandako esperientziak partekatzeko.
El eje de nuestra actividad es el alumno. Por ello, consideramos que es imprescindible su participación tanto en las
actividades realizadas como en los órganos de gestión de la Ikastola.
Ejemplos de esta participación son los delegados de aula, participan en las sesiones de orientación entre etapas,
ciclos y el paso a la Universidad, aprendizaje entre iguales (Cibermanager) y actividades de hermanamiento.
33
LEHEN SOROSPENAK
Osasun Zentrotik bideratuta, nerabeekin aritzen garen talde desberdinak elkartzen gara osasunari lotutako
alderdiak aztertzeko. Osasun ohitura egokiak garatzeko herri mailan aurrera eramaten diren jarduerak jaso eta
baloratu genituen, baita indartu beharrekoak identifikatu ere. Talde lan honi esker DBH 3. mailatik 2.
Batxilergoko ikasleekin lehen sorospeneko saioak bideratu ditugu.
ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK
Gure hezkuntza Proiektuaren osagarriak izan zitezkeen ekintzak eskaintzearen egokitasuna aztertu genuen eta
herrian ez daudenak Ikastolak eskaintzea erabaki genuen 2014-2015 ikasturterako. Hauek izango dira datorren
ikasturtean martxan izango ditugunak: antzerkia ingelesez, sormen taillerra, abesbatza eta eskola kirola.
Los alumnos-as de bachillerato y segundo ciclo de la ESO han realizado un curso de primeros auxilios dentro del
programa de Intervención comunitaria con adolescentes.
34
KUDEAKETA EKONOMIKOA
35
EGOERA BALANTZEA
URRETXU-ZUMARRAGA IKASTOLA
EGOERA BALANTZEA 2014 eta 2013ko abuztuaren 31an
AKTIBOA/ACTIVO 14-08-31 13-08-31 PASIBOA/PASIVO 14-08-31 13-08-31
Aktibo ez korrontea
Activo no corriente
3.285.942 3.354.615 Ondare Garbia
Patrimonio neto
1.879.095 1.882.152
Ibilgetu ukiezina
Inmovilizado inmaterial
3.238 3.579 Kapitala
Capital
1.459.989 1.455.128
Ibilgetu materiala
Inmovilizado material
2.132.322 2.217.969 Erreserbak
Reservas
65.061 56.522
Inbertsio higiezina: lurrak
Inversion Inmobiliaria: terrenos
1.113.935 1.113.935 Aurreko emaitza negatibo.
Resultados negativos anteriores
-4.347 -4.347
Epe luze.finantza inberts.
Inversiones financieras l/p
36.447 19.132 Ekitaldiko Soberakina
Excedente del ejercicio
3.852 8.539
Dirulaguntzak
Subvenciones
354.540 366.310
Pasibo ez korrontea
Pasivo no corriente
1.502.227 1.588.570
Hezik. koop. Fondoa
Fondo Educa./Promo.Coop
221 468
Epe luzeko hornidurak
Provisiones a largo plazo
108.377 101.510
Epe luzeko zorrak
Deudas a largo plazo
1.393.629 1.486.592
Aktibo korrontea
Activo corriente
560.157 619.830 Pasibo korrontea
Pasivo corriente
464.777 503.723
Izakinak
Existencias
2.170 2.050 Epe motzeko hornidurak
Provisiones a corto plazo
------
Zordunak
Deudores
222.700 246.497 Epe motzeko zorrak
Deudas a corto plazo
113.747 132.037
Epemotzeko finan.inbert.
Inversiones financi.temporales
34.571 16.996 Hartzekodunak
Acreedores comerciales y otros
341.733 362.668
Periodifikazi. epe motzera
Periodificaciones a corto plazo
7.686 7.942 Periodifikazi.epe motzera
Periodificaciones a corto plazo
9.297 9.018
Eskudirua
Efectivo
293.030 346.345
AKTIBOA/ACTIVO 3.846.099 3.974.445 ONDAREGARBIA-PASIBOA
PATRIMONIO NETO Y PASIVO
3.846.099 3.974.445
36
GALERA-IRABAZIEN KONTUA
URRETXU-ZUMARRAGA IKASTOLA
GALERA-IRABAZIAK 2014 eta 2013ko abuztuaren 31an
KONTUAK/CUENTAS 14-08-31 13-08-31
1. Salmenten zenbateko garbia/Importe neto de la cifra de negocios 911.570 894.525
2. Zuzkidurak/Aprovisionamientos (687.944) (675.402)
a. Merkatugaien kontsumoa/Consumo de mercaderías (127.967) (123.959)
b. Beste enpresek egindako lanak/Trabajos realizados por otras empresas (559.977) (551.443)
3. Ustiapeneko bestelako sarrerak/Otros ingresos de explotación 4.401.019 4.394.329
a. Kudeaketa arrunteko beste sarrerak/Otros ingresos de gestión corriente 132.963 151.968
b. Ustiapeneko dirulaguntzak/Subvenciones de explotación 4.268.056 4.242.361
4. Langileekin lotutako gastuak/ Gastos de Personal (4.247.862) (4.229.858)
a. Lan Bazkideen zerbitzuak/Adquisiciones de socios (3.477.982) (3.445.744)
b. Bazkide ez direnen soldatak eta Gizarte Segurantza/Sueldos y SS no socios (769.880) (784.114)
5. Kudeaketarako bestelako gastuak/Otros gastos de explotación (220.999) (218.651)
a. Kanpo zerbitzuak/Servicios exteriores (198.582) (218.419)
b. Galerak eta horniduren aldaketak/Pérdidas y variaciones de provisiones (22.417) (232)
6. Ibilgetuaren amortizazioa/Amortización de inmovilizado (105.255) (111.056)
7. Egotzitako kapital-laguntzak/Imputación de subvenciones de capital 11.770 14.729
8. Gehiegizko hornidurak/Excesos de provisiones 6.904 3.837
9. Heziketa eta Kooperatiba sustapenerako Fondoari egotzitako
emaitzak/Dotación al COFIP
(203) (449)
USTIAPEN EMAITZA/RESULTADO DE EXPLOTACIÓN 69.000 72.004
10. Finantza Sarrerak/Ingresos financieros 170 3.132
11. Finantza gastuak/Gastos financieros (65.318) (66.597)
EMAITZA FINANTZIEROA/RESULTADO FINANCIERO (65.148) (63.465)
EMAITZA, ZERGA AURRETIK/RESULTADO ANTES DE IMPUESTOS 3.852 8.539
EKITALDIAREN EMAITZA/RESULTADO DL EJERCICIO 3.852 8.539
KOOPERATIBAREN EMAITZA/RESULTADO DEL EJERCICIO 3.852 8.539
37
URTEKO KONTUEN INGURUKO AZALPENAK
EMAITZEN APLIKAZIOA
2013-2014 ekitaldian 4.055 euroko etekina izan da. Legeak ezartzen duen bezala, etekin horretako % 5a
Heziketa eta Kooperatiba Sustapenerako Fondora bideratu behar da, 203 euro alegia eta, % 25a, Nahitaezko
Erreserba Fondora, 1.014 euro. Etekinen % 70a, 2.838 euro, Borondatezko Erreserba Fondora bideratzea
proposatuko da Batzar Nagusian.
2013-2014 IKASTURTEKO INBERTSIOAK
Ikasturte honetan, guztira, 19.267 euroko inbertsioa egin da aktibo materialetan.
Diru kopuru horretatik, 1.755 euro berrikuntzetara bideratu dira eta, gainerako zatia, IKT edo informatika
alorrean inbertitu da, 17.512 euro guztira.
Ibilgetuen amortizazioa ondasun bakoitzaren bizitza erabilgarriaren arabera egiten da, urtero zenbateko berdina
amortizatuz. Amortizazioa, guztira, 105.255 eurokoa izan da.
KAPITAL SOZIALA
2013-2014 ikasturtean, Kooperatibaren kapitala 1.459.989 eurokoa da.
Ikasturte honetako kapital aportazioak honakoak izan dira: Alde batetik, zenbait lan bazkidek borondatezko
ekarpenak gauzatu dituzte, guztira 4.560,28 euroko balioarekin. Bestetik, familiek 300 euroko kapital ekarpena
burutu dute, bazkide erabiltzaile gisa.
ERRESERBAK
Erreserben saldoa 65.061 eurokoa da 2014ko abuztuaren 31an. Erreserba horietan emandako aldaketak
emaitzen banaketaren ondoriozkoak besterik ez dira. Honakoak izan dira erreserbek izan dituzten
mugimenduak:
a) Nahitaezko Erreserba: 2013-2014 ekitaldian, etekinetatik 2.247€ Fondo honetara bideratu ziren, beraz saldoa
32.898 eurokoa da.
b) Borondatezko Erreserbak: 2013-2014 ekitaldian, etekinetatik 6.292 € Fondo honetara bideratu ziren, beraz
saldoa 32.163 eurokoa da.
El Consejo Rector propondrá a la Asamblea de socios destinar el beneficio disponible del ejercicio 2013-2014 al
Fondo de Reserva Voluntario, por cuantía de 2.838 euros. El 75% restante del beneficio se destina por Ley: 5% al
Fondo de Contribución para Educación y Promoción Cooperativa (COFIP), 203 euros y 25% al Fondo de Reserva
Obligatorio, 1.014 euros.
En el apartado de inversiones, la inversión en activo material del ejercicio ha sido de 19.267 euros, cuyo
desglose es el siguiente: renovaciones (1.755 €) y equipamiento y recursos tecnológicos (17.512€); El gasto de
amortización total ha sido de 105.255 €.
El Capital Social de la Cooperativa asciende a 1.459.989 €.
Reservas: El saldo de la cuenta de Reservas a 31 de agosto de 2014 es de 65.061 €. Los movimientos en la
cuenta han sido consecuencia de la aplicación de los beneficios de año pasado al Fondo de reserva Obligatorio
(2.247 €) y al Fondo de Reserva Voluntario (6.292 €).
38
HEZIKETA ETA KOOPERATIBA SUSTAPENERAKO ETA INTERES PUBLIKOKO BESTE HELBURU BATZUETARAKO
FONDOA
2013-2014 ikasturtean, Fondo honetatik 450 euro erabili dira, honako ekintzetan:
Kanpoko erakundetako Formazioa, ikasle, irakasle eta gurasoena: 80 €
Euskara eta euskal kulturarekin lotutako ekintzak: 370 €
ZORRAK KREDITU ERAKUNDEEKIN
Hauexek dira Ikastolak dituen zorrak kreditu erakundeekin, 2014ko abuztuaren 31an:
Rural Kutxa: 1.421.316 €
Euskadiko Kutxa: 313 €
Kutxabank: 65.025
Kontu hauek LKS Auditoretza enpresak ikuskatu ditu eta hemen laburpen bat jaso dugu. Edozein modutara ere,
Ikastolan bazkide guztien eskura daude txosten honetako informazioa osatzen duten beste dokumentu batzuk:
Memoria; Ondare Garbian izandako Aldaketak jasotzen dituena; eta azkenik, Eskudiru Mugimenduak jasotzen
dituena.
El Fondo de Contribución para Educación y Promoción Cooperativa y otros fines de Interés Público ha destinado la
cantidad de 450 € a las siguientes actividades:
Formación para profesores, alumnos y familias: 80 €
Actividades para el fomento del euskara y de la cultura vasca: 370 €
En lo que se refiere a las deudas que tiene la Ikastola con las entidades de crédito a fecha de 31 de agosto de 2014,
el desglose es el siguiente:
Caja Rural: 1.421.316 €
Caja Laboral: 313 €
Kutxabank: 65.025 €
Las Cuentas aquí resumidas han sido auditadas por la empresa LKS auditores. Los socios tienen a su disposición en la
Ikastola información complementaria a estas cuentas: Memoria, Cambios en el Patrimonio Neto y el Estado de Flujos
de Efectivo.
39
BETI GUREKIN!
Ikastolan 2 urterekin hasi eta gure artean urte asko igaro ostean, hemengo ikasketei amaiera eman zieten
batxilergo 2. mailako ikasleek. Ekainean gure agurra eskaini genien ekitaldi xume baten bidez. Oraingo honetan
modu formalagoan gure desiorik onenak guztientzat.
El mes de junio tuvimos oportunidad de despedir a los alumnos de 2º de bachillerato que después de muchos
años entre nosotros, han comenzado una nueva andadura. Nuestros mejores deseos para la nueva etapa que han
comenzado.