2
GAITZESPEN MOZIOA Estella-Lizarrako Bildu, Aralar eta IUN/NEBeko udal taldeek, Begoña Ganuza Bernaola Alkatesaren kontrako gaitzespen mozioa aurkezten dute hurrengo Udalbatzan eztabaidatu eta babesteko. ARRAZOIEN AZALPENA 2011. urtean burutu ziren azken Udal hauteskundeetan, Lizarrako UPNk lortu zituen bozkarik gehien gehiengo absolutura ailegatu gabe. Beraz, UPNren hautagaiak Alkatetza lortu zuen gutxiengoarekin. Alkatetzan egoteak zenbait betebehar eta gaitasun ematen dizkio Alkatesari, adibidez baimenen eta gastuen onespenak. Hau horrela bada ere, Udaletxeko ordezkaritza organorik gorenena Udalbatza da, bertan azken Udal hauteskundeetan ordezkaritza lortu zuten indar politiko guztiak daude eta honen buru Begoña Ganuza Bernaola bera da. Legealdi honetan zehar hainbat aldiz Alkatesak ez ditu Udalbatzaren gehiengoak hartutako akordioak bete AFAren (Antolakuntza eta Funtzionamendu Araudia) 41. artikuluaren izenean non Alkatetzaren betebeharrak eta eskubideak aipatzen diren. Adibideak aipatzekotan Alkatesak bete ez dituen azken bi akordioak aipatuko ditugu: batetik, herriko kolektibo batek proposatutako txozna eta aktibitate ezberdinei baimenik ez ematearena eta, bestetik, Partehartze Batzordearen deialdirik ez egitearena. Udalbatzaren gehiengoak hartutako akordio hauek ez betetzea eta hauen garapena oztopatzea Udalbatzari berari errespetu faltak dira, baina ez hori bakarrik, bere autoritarismoaren eta Udalbatzan irudikatutako herriko aniztasun kulturala eta sozialaren sentiberatasun ezaren ispilu ere badira. Estella-Lizarrako Alkatesak ahantzi egiten du Lizartar guztien Alkatesa dela eta ez bere gustukoak edo bozka emaleenak bakarrik.

2014 6 5 gaitzespen mozioa

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Estella-Lizarrako Alkatesa den Begoña Ganuza Bernaolaren kontrako gaitzespen mozioa

Citation preview

Page 1: 2014 6 5 gaitzespen mozioa

GAITZESPEN MOZIOA

Estella-Lizarrako Bildu, Aralar eta IUN/NEBeko udal taldeek, Begoña Ganuza Bernaola Alkatesaren kontrako gaitzespen mozioa aurkezten dute hurrengo Udalbatzan eztabaidatu eta babesteko.

ARRAZOIEN AZALPENA

2011. urtean burutu ziren azken Udal hauteskundeetan, Lizarrako UPNk lortu zituen bozkarik gehien gehiengo absolutura ailegatu gabe. Beraz, UPNren hautagaiak Alkatetza lortu zuen gutxiengoarekin. Alkatetzan egoteak zenbait betebehar eta gaitasun ematen dizkio Alkatesari, adibidez baimenen eta gastuen onespenak.

Hau horrela bada ere, Udaletxeko ordezkaritza organorik gorenena Udalbatza da, bertan azken Udal hauteskundeetan ordezkaritza lortu zuten indar politiko guztiak daude eta honen buru Begoña Ganuza Bernaola bera da.

Legealdi honetan zehar hainbat aldiz Alkatesak ez ditu Udalbatzaren gehiengoak hartutako akordioak bete AFAren (Antolakuntza eta Funtzionamendu Araudia) 41. artikuluaren izenean non Alkatetzaren betebeharrak eta eskubideak aipatzen diren. Adibideak aipatzekotan Alkatesak bete ez dituen azken bi akordioak aipatuko ditugu: batetik, herriko kolektibo batek proposatutako txozna eta aktibitate ezberdinei baimenik ez ematearena eta, bestetik, Partehartze Batzordearen deialdirik ez egitearena.

Udalbatzaren gehiengoak hartutako akordio hauek ez betetzea eta hauen garapena oztopatzea Udalbatzari berari errespetu faltak dira, baina ez hori bakarrik, bere autoritarismoaren eta Udalbatzan irudikatutako herriko aniztasun kulturala eta sozialaren sentiberatasun ezaren ispilu ere badira. Estella-Lizarrako Alkatesak ahantzi egiten du Lizartar guztien Alkatesa dela eta ez bere gustukoak edo bozka emaleenak bakarrik.

Jarrera honen aurrean hainbat eskaera egin zaizkio Udal talde ezberdinen eskutik bere jarrera alda zezan, baina behin eta berriz Begoña Ganuza Bernaolak muzin egin die eskaera hauei eta gutxiengoarekin lortutako gaitasunetan izkutatu da, Udalbatzako gehiengo batek hartutako akordioak bertan behera uzteko.

Arrazoi hauengatik Estella-Lizarrako Bildu, Aralar eta NEBeko Udal taldeek, Begoña Ganuza Bernaola Alkatesaren kontrako gaitzespen mozio hau aurkezten dute eta Udalbatzaren gogoeta eskatzen dute onartua izan dadin.