34
2014KO METEOROLOGIA TXOSTENA / INFORME METEOROLÓGICO DEL AÑO 2014 19 2014KO EZAUGARRI METEOROLOGIKOAK CARACTERÍSTICAS METEOROLÓGICAS DEL AÑO 2014

2014KO EZAUGARRI METEOROLOGIKOAK CARACTERÍSTICAS … · 2015-04-24 · isurialdean konbekzio-hodeiak sortu ziren, eta Gipuzkoa ekialdean ekaitza lehertu zen; zaparraden intentsitatea

  • Upload
    others

  • View
    0

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: 2014KO EZAUGARRI METEOROLOGIKOAK CARACTERÍSTICAS … · 2015-04-24 · isurialdean konbekzio-hodeiak sortu ziren, eta Gipuzkoa ekialdean ekaitza lehertu zen; zaparraden intentsitatea

2014KO METEOROLOGIA TXOSTENA / INFORME METEOROLÓGICO DEL AÑO 2014

19

2014KO EZAUGARRI METEOROLOGIKOAK

CARACTERÍSTICAS METEOROLÓGICAS DEL AÑO 2014

Page 2: 2014KO EZAUGARRI METEOROLOGIKOAK CARACTERÍSTICAS … · 2015-04-24 · isurialdean konbekzio-hodeiak sortu ziren, eta Gipuzkoa ekialdean ekaitza lehertu zen; zaparraden intentsitatea

2014KO METEOROLOGIA TXOSTENA / INFORME METEOROLÓGICO DEL AÑO 2014

20

RESUMEN ANUAL

Los acumulados de precipitación califican el año como normal en el interior del territorio en relación al periodo normal 1971-2000, aunque tiende a húmedo hacia el noreste de Gipuzkoa y a seco, sin embargo, al noroeste de Bizkaia.

La distribución espacial sigue el patrón habitual, esto es, el noreste de Gipuzkoa ha sido la zona más lluviosa (Añarbe 2749 mm, Berastegi 2249 mm, Oiartzun 1865 mm). Los valores disminuyen progresivamente hacia el oeste, con un repunte en el interior de Bizkaia (Iruzubieta 1663 mm, Otxandio 1549 mm), siendo ya en el Gran Bilbao bastante menores (1196 mm, Abusu 1172 mm). Hacia el sur de Álava el gradiente es mucho mayor, de manera que en la Llanada Alavesa se acercan o rondan los 1000 mm (Arkaute 891 mm, Salvatierra 1045 mm) y en el eje del Ebro encontramos los acumulados más bajos (Zambrana 599 mm, Páganos 518 mm).

En la evolución de las precipitaciones a lo largo del año hay que empezar resaltando que comienza de manera ciertamente atípica. Recordemos la gran actividad ciclogenética en el Atlántico Norte, que provocó violentos temporales marítimos. En consecuencia el año comienza de manera húmeda.

Marzo sigue la pauta invernal y resulta muy húmedo, llegando a extremadamente húmedo en torno a la divisoria. Pero a medida que avanza la primavera el balance pasa a ser deficitario y se obtienen calificaciones de muy seco, especialmente en el oeste del territorio.

Exceptuando el mes de julio, que tuvo en general un carácter húmedo, el resto de la estación estival se comporta de manera seca. Sobre todo agosto, el más deficitario, con porcentajes respecto a lo normal en buena parte del territorio por debajo del 50%.

Aunque en la vertiente mediterránea resulta normal, el otoño sigue siendo muy seco en la cantábrica, condicionado especialmente por las escasas precipitaciones de octubre. Ya en la recta final del año, se revierte la situación y diciembre acaba como un mes muy húmedo.

En cuanto a la precipitación diaria, a lo largo de la cuarta semana de enero se repiten casi a diario los acumulados muy abundantes. El día 25 a mediodía los valores de precipitación en 24 horas superan con creces el umbral de adversidad en el este de Gipuzkoa y en algún punto del interior de Bizkaia (Añarbe 132.6 mm, Berastegi 102 mm, Iruzubieta 79.7 mm). El deshielo de parte de la nieve acumulada en los montes y el agua caída provoca el desbordamiento de algunos ríos.

El arranque de marzo es también realmente lluvioso. Tanto que, por ejemplo, en Vitoria-Gasteiz lo registrado entre el día 1 y el 5 supera la media normal del mes. Destacan los acumulados de la primera jornada, muy abundantes en casi toda la vertiente cantábrica (Zegama 67 mm, Balmaseda 55.7 mm, Mañaria 55.7 mm).

Page 3: 2014KO EZAUGARRI METEOROLOGIKOAK CARACTERÍSTICAS … · 2015-04-24 · isurialdean konbekzio-hodeiak sortu ziren, eta Gipuzkoa ekialdean ekaitza lehertu zen; zaparraden intentsitatea

2014KO METEOROLOGIA TXOSTENA / INFORME METEOROLÓGICO DEL AÑO 2014

21

URTEKO LABURPENA

Pilatutako prezipitazioaren arabera eta 1971-2000 erreferentziazko denboraldiarekin alderatuz, urtea ohikoa izan zen barnealdean, nahiz eta hezea izateko joera izan Gipuzkoa ipar-ekialdean, eta lehorra Bizkaia ipar-mendebaldean.

Prezipitazioaren banaketa espazialari dagokionez, ohikoa izan zen, hots, Gipuzkoa ipar-ekialdea izan zen euritsuena (Añarbe 2749 mm, Berastegi 2249 mm, Oiartzun 1865 mm). Pilatutako ur kopurua txikiagoa izan zen mendebaldean, nahiz eta Bizkaia barnealdean gorakada txiki bat izan (Iruzubieta 1663 mm, Otxandio 1549 mm). Bilbo Handian, aldiz, kopuruak dezente txikiagoak izan ziren (1196 mm, Abusu 1172 mm). Araba hegoalderantz gradientea handiagoa izan zen; horrela Arabako Lautadan 1000 mm (Arkaute 891 mm, Salvatierra 1045 mm) pilatu zen, eta baliorik txikienak Ebro ibarrekoak izan ziren (Zambrana 599 mm, Páganos 518 mm).

Urteko prezipitazioaren banaketari begiratuz gero, urtea ohi ez bezala hasi zen. Ipar Atlantikoan ziklogenesi aktibitatea handia izan zen, eta itsas denborale bortitzak sortu zituen. Beraz, urte hasiera hezea izan zen.

Martxoak ere neguko jarraibide berdina izan zuen; oso hezea izan zen, eta isurialdeen banalerro inguruan erabat hezea. Baina udaberriak aurrera egin ahala, balantzea hezea izatetik lehorra izatera pasa zen. Horrela kalifikazioa oso lehorra izan zen, bereziki EAEren mendebaldean.

Uda lehorra izan zen, uztaila izan ezik, hori hezea izan zen. Hilabeterik lehorrena Abuztua izan zen, ia lurralde osoan ohiko balioaren %50 baino gutxiago pilatu zen.

Udazkena mediterraneo isurialdean ohikoa izan zen, baina kantauri isurialdean oso lehorra, batez ere urrian prezipitazioa oso urria izan zelako. Urte amaieran, aldiz, joera aldatu zen eta abendua oso hezea izan zen.

Eguneko prezipitazioari dagokionez, urtarrileko laugarren astean pilatutako euria ia egunero oso ugaria izan zen. Hilaren 25ean eguerdian 24 orduan pilatutako euriak muturreko balioak aise gainditu zituen Gipuzkoa ekialdean, eta Bizkaia barnealdeko lekuren batean ere bai (Añarbe 132.6 mm, Berastegi 102 mm, Iruzubieta 79.7 mm). Mendian pilatuta zegoen elurra ere urtu egin zen, eta egindako euriaren ondorioz ibai eta erreka batzuk gainezka egin zuten.

Martxo hasiera ere oso euritsua izan zen. Vitoria-Gasteizen adibidez, hilaren 1etik 5era pilatutako euria hileko ohiko balioa baino handiagoa izan zen. Lehen eguneko kantitateak azpimarragarriak izan ziren, ia kantauri isurialde osoan oso ugariak (Zegama 67 mm, Balmaseda 55.7 mm, Mañaria 55.7 mm). Ondoren, hilaren 4an Ullibarriko urtegia hustu egin zuten eta euria erruz egin zuen, beraz Zadorrak gainezka egin zuen zenbait lekutan, eta uholdeak izan ziren inguruko zelaietan eta erriberako nekazaritza ustiapenetan.

Page 4: 2014KO EZAUGARRI METEOROLOGIKOAK CARACTERÍSTICAS … · 2015-04-24 · isurialdean konbekzio-hodeiak sortu ziren, eta Gipuzkoa ekialdean ekaitza lehertu zen; zaparraden intentsitatea

2014KO METEOROLOGIA TXOSTENA / INFORME METEOROLÓGICO DEL AÑO 2014

22

Después, el día 4 se producen desbordamientos en el Zadorra debido al volumen de agua caído y al desembalse de Ullibarri, que anegan campas y fincas agrícolas de la ribera. El umbral de los 60 mm en 24 horas vuelve a superarse la mañana del 26 de marzo (Gorbea 64.1 mm, Ameraun 62.4 mm, Berastegi 72.7 mm).

En la época cálida, destaca la madrugada del 4 de julio, en la que se acumulan entre 70-100 mm en 24 horas (Añarbe 98.4 mm, Agauntza 76.3 mm, Amundarain 73.6 mm).

Hasta diciembre no vuelven a superarse los umbrales por precipitación persistente. El día 8 llueve de manera muy abundante, sobre todo, en Gipuzkoa (Añarbe 76.4 mm, Berastegi 58.9 mm, Ameraun 56 mm). El día 27 las cantidades de nuevo son relevantes y más generalizadas (Behobia 73 mm, Añarbe 56.7 mm, Oiartzun 49.6 mm).

Respecto a las intensidades, en junio y agosto las hay muy llamativas, en sendos episodios cada mes. El día 9 de junio calles de precipitación estacionarias en la zona más oriental de Gipuzkoa dejan intensidades fuertes a muy fuertes (Berastegi 34.9 mm/h, Añarbe 28 mm/h, Oiartzun 23.6 mm/h). El día 23 una intensa granizada afecta a la Llanada Alavesa oriental y a la Montaña Alavesa a partir del mediodía (Salvatierra 40.3 mm/h, Kapildui 17.1 mm/h, Iturrieta 16.8 mm/h). Ya en agosto, el día 2 el interior de Álava vuelve a verse afectado por una tromba de agua y granizo, que sorprende a localidades como Vitoria-Gasteiz y Alegría (Arkaute 28.7 mm/h, Alegría 27.3 mm/h). Más tarde, el día 8 se forman nubes convectivas durante la tarde en la vertiente cantábrica del País Vasco, que descargan en el este de Gipuzkoa intensidades también casi muy fuertes (Araxes 29.8 mm/h, Berastegi 26.4 mm/h, Alegia 25.9 mm/h).

El invierno ha estado salpicado de varios episodios de nieve, asociados a masas de aire de origen polar marítimo, procedentes de latitudes no demasiado altas. Han dado lugar a eventos de corta duración, que han acumulado cantidades no demasiado relevantes, siempre en cotas medias-altas. En la capital alavesa, por ejemplo, aunque de manera esporádica se han observado copos de nieve, no ha llegado a cuajar claramente en el suelo.

En diciembre la cota de nieve ha bajado de los 1000 m en un par de episodios. A lo largo del día 6 baja hasta situarse sobre los 700 m por la noche; aunque, debido a efectos de carácter más local, en la zona del Goierri baja significativamente más, hasta los 200 m. El día 28 la nieve vuelve a hacer acto de presencia en cotas medias-altas, concretamente, desciende hasta los 600 m por la tarde, aunque para entonces las precipitaciones van remitiendo.

En cuanto a las temperaturas, el año 2014 puede calificarse como muy cálido, llegando a extremadamente cálido hacia el litoral occidental.

En la franja litoral las medias han rondado los 16 ºC (Deusto 16 ºC, Miramon 14.7 ºC) y en la Llanada Alavesa los 13 ºC (Abetxuko 12.6 ºC, Salvatierra 12.7 ºC).

Page 5: 2014KO EZAUGARRI METEOROLOGIKOAK CARACTERÍSTICAS … · 2015-04-24 · isurialdean konbekzio-hodeiak sortu ziren, eta Gipuzkoa ekialdean ekaitza lehertu zen; zaparraden intentsitatea

2014KO METEOROLOGIA TXOSTENA / INFORME METEOROLÓGICO DEL AÑO 2014

23

Hilaren 26an goizean 24 orduan pilatutako euriak 60 mm muga berriro gainditu zuen (Gorbea 64.1 mm, Ameraun 62.4 mm, Berastegin 72.7 mm).

Denboraldi beroan uztailaren 4ko goizaldea azpimarratu behar da, izan ere 24 orduan 70-100 mm pilatu ziren (Añarbe 98.4 mm, Agauntza 76.3 mm, Amundarain 73.6 mm).

Abendura arte ez ziren prezipitazio iraunkorren muturreko balioak berriro gainditu. Hilaren 8an euria erruz egin zuen, batez ere Gipuzkoan (Añarbe 76.4 mm, Berastegi 58.9 mm, Ameraun 56 mm). Hilaren 27an berriro ere pilatutako prezipitazioa aipagarria izan zen eta aurrekoan baino hedatuagoa (Behobia 73 mm, Añarbe 56.7 mm, Oiartzun 49.6 mm).

Prezipitazioaren intentsitateari dagokionez, ekainean eta abuztuan datu deigarriak daude. Ekainaren 9an Gipuzkoa ekialdean zaparradak ia etengabe bota zituen, eta handiak eta oso handiak izan ziren (Berastegi 34.9 mm/h, Añarbe 28 mm/h, Oiartzun 23.6 mm/h). Hilaren 23an, eguerditik aurrera txingor erauntsia bota zuen Arabako Lautadaren ekialdean eta Arabako mendietan (Agurain 40.3 mm/h, Kapildui 17.1 mm/h, Iturrieta 16.8 mm/h). Abuztuan, hilaren 2an, Araba erdialdean euri-erauntsia eta txingorra bota zituen, adibidez Vitoria-Gasteizen eta Alegrian (Arkaute 28.7 mm/h, Dulantzi 27.3 mm/h). Beranduxeago, abuztuaren 8an, kantauri isurialdean konbekzio-hodeiak sortu ziren, eta Gipuzkoa ekialdean ekaitza lehertu zen; zaparraden intentsitatea ia oso handia izan zen (Araxes 29.8 mm/h, Berastegi 26.4 mm/h, Alegia 25.9 mm/h).

Neguan elurra behin baino gehiagotan egin zuen, eta gehienetan latitude ertainetatik zetozen eta itsasoan jatorria zuten aire masa polarrek eragin zituzten. Gertaerak laburrak izan ziren, eta pilatutako elur-lodierak ere ez ziren oso esanguratsuak izan, beti ere kota ertainetan eta altuetan egin zuen. Adibidez, Vitoria-Gasteizen elur malutan ikusi ziren, baina ez zuen zuritu.

Abenduan elur-kota 1000 m-tik behera pare bat aldiz soilik jaitsi zen. Hilaren 6an oro har 700 m-ra jaitsi zen gauean; baina zenbait lekutan, tokian tokiko efektuengatik gehiago jaitsi zen, adibidez Goierriko zonaldean 200 m-raino. Hilaren 28an berriro egin zuen elurra kota ertain-altuetan, zehazki 600 m-ra jaitsi zen arratsaldean, baina orduan poliki-poliki atertzera egin zuen.

Tenperaturari dagokionez, 2014a oso beroa izan zen, eta erabat beroa mendebaldeko kostaldean.

Kostaldean batez bestekoa 16 ºC ingurukoa izan zen (Deusto 16 ºC, Miramon 14.7 ºC) eta Arabako Lautadan 13 ºC ingurukoa (Abetxuko 12.6 ºC, Agurain 12.7 ºC). Tartean Bizkaia eta Gipuzkoa barnealdeko bailarak, 14 ºC (Ordizia 14.1 ºC, Amorebieta 14 ºC) daude. Balio horiek ohiko balioak baino 1.3 ºC altuagoak dira lurralde osorako. Horrela, 2014a serieetatik bigarren beroena izan zen, 2011 edo 2003ren atzetik, erreferentziako estazioaren arabera.

Page 6: 2014KO EZAUGARRI METEOROLOGIKOAK CARACTERÍSTICAS … · 2015-04-24 · isurialdean konbekzio-hodeiak sortu ziren, eta Gipuzkoa ekialdean ekaitza lehertu zen; zaparraden intentsitatea

2014KO METEOROLOGIA TXOSTENA / INFORME METEOROLÓGICO DEL AÑO 2014

24

Entre ambas, en los valles interiores de Bizkaia y Gipuzkoa han rondado los 14 ºC (Ordizia 14.1 ºC, Amorebieta 14 ºC). Estos valores son 1.3 ºC superiores al valor medio normal para el conjunto del territorio y sitúan este año como el segundo más caluroso de las series, por detrás del año 2011 o 2003, según la estación de referencia.

Buena parte del año transcurre con una importante anomalía positiva. La parte central de ambos equinoccios ha sido especialmente calurosa. La del otoño es la más destacada, recordemos, extremadamente cálida, más de 2.5 ºC por encima de lo normal y casi nuevo record de temperatura, si no fuera por los extraordinarios valores del 2006. Los periodos fríos han sido mucho más cortos y de menor intensidad, centrados en los meses de mayo, agosto y diciembre.

El 18 de abril es el único día en el que bajan de 0 ºC en el interior en dicho mes (Trebiño -1.7 ºC, Otxandio -0.9 ºC, Salvatierra -0.6 ºC) y es la última helada de la temporada.

La mañana del 23 de octubre se registra la primera helada del segundo tramo frío del año. Como es habitual, sólo afecta a zonas altas y cubetas del interior de Álava (Iturrieta -0.5 ºC, Ozaeta -0.7 ºC).

Las más intensas tienen lugar entre los días 29 y 31 de diciembre, moderadas en muchos puntos del interior de Álava (Iturrieta -8.7 ºC, Subijana -7.1 ºC, Trebiño -7.1 ºC, Arkaute -6 ºC), pero también de la vertiente cantábrica (Berastegi -6.2 ºC, Balmaseda -6.1 ºC, Amundarain -4.5 ºC). En el litoral tan solo el más occidental se libra de los valores negativos (Behobia -3.2 ºC, Oiartzun -3.3 ºC, Arteaga -3.1 ºC, Deusto 0.6 ºC).

El verano fue tranquilo en lo que a episodios de temperaturas altas extremas se refiere. Tan solo se emitieron dos avisos por esta circunstancia, los días 16 y 17 de julio. Ese primer día la zona de transición y el eje del Ebro rondan los 35 ºC (Espejo 35.7 ºC, Arkaute 34.8 ºC). En el segundo la situación se intensifica y se generaliza a toda la CAPV (Zarautz 37.2 ºC, Saratxo 38.4 ºC, Alegia 38 ºC, Espejo 36.4 ºC, Salvatierra 34.9 ºC). En estaciones como Páganos y Zegama los termómetros no bajan de 20 ºC, experimentándose una noche tropical. Se da la circunstancia de que a mediodía se produce una galerna de intensidad débil, por lo que el sofoco, al menos en la costa, no dura demasiado. Ese hecho recuerda a lo sucedido el día 6 de junio, cuando las máximas en la costa superan también la barrera de los 30 ºC (Behobia 35.1 ºC, Oleta 34.7 ºC), para bajar hasta 10 ºC en 20 minutos debido a otra galerna.

En septiembre, todavía en la época cálida del año, el persistente viento sur da lugar a varias noches tropicales en el litoral (ej.: días 11, 18 y 19). En cuanto a las máximas absolutas, más que valores extraordinarios, lo destacable es la repetición en dicho mes de jornadas con temperaturas relativamente elevadas, entre los 25-30 ºC.

Page 7: 2014KO EZAUGARRI METEOROLOGIKOAK CARACTERÍSTICAS … · 2015-04-24 · isurialdean konbekzio-hodeiak sortu ziren, eta Gipuzkoa ekialdean ekaitza lehertu zen; zaparraden intentsitatea

2014KO METEOROLOGIA TXOSTENA / INFORME METEOROLÓGICO DEL AÑO 2014

25

Tenperatura anomalia ia urte osoan positiboa izan zen. Bi ekinozioen tarteko egunak bereziki beroak izan ziren. Azpimarragarriena udazkenekoa da, erabat beroa, batez besteko balioa ohiko balioa baino 2.5 ºC altuagoa izan baitzen. 2006ko ezohizko datuengatik ez balitz, ia gainditu zen tenperatura errekorra. Hotz denboraldiak oso laburrak eta intentsitate txikikoak izan ziren, batez ere maiatzean, abuztuan eta abenduan.

Apirilean, egun bakar batean soilik jaitsi zen tenperatura 0 ºC-tik barnealdean (Trebiño -1.7 ºC, Otxandio -0.9 ºC, Agurain -0.6 ºC) eta denboraldiko azken izotz-eguna izan zen.

Urriaren 23an goizean bigarren denboraldi hotzeko lehen izotz-eguna izan genuen. Ohi bezala, mendi inguruetan eta Araba barnealdeko zokoetan soilik egin zuen izotza (Iturrieta -0.5 ºC, Ozaeta -0.7 ºC).

Izotzik handienak abenduaren 29tik 31ra bitartean egin zituen, Araba erdialdeko hainbat tokitan izotz handia egin zuen (Iturrieta -8.7 ºC, Subijana -7.1 ºC, Trebiño -7.1 ºC), baina baita kantauri isurialdeko zenbait lekutan ere (Berastegi -6.2 ºC, Balmaseda -6.1 ºC, Amundarain -4.5 ºC). Mendebaldeko kostaldean soilik izan genituen balio positiboak, gainerakoak negatiboak (Behobia -3.2 ºC, Oiartzun -3.3 ºC, Arteaga -3.1 ºC, Deusto 0.6 ºC).

Uda, muturreko tenperatura altuei dagokienez, lasaia izan zen. Kausa honengatik bi abisu soilik igorri ziren, uztailaren 16an eta 17an. Lehen egunean iragate-zonan eta Ebro ondoko eskualdean 35 ºC ingurukoak izan ziren balio altuenak (Espejo 35.7 ºC, Arkaute 34.8 ºC). Bigarrenean beroa handiagoa izan zen eta EAE osora hedatu zen (Zarautz 37.2 ºC, Saratxo 38.4 ºC, Alegia 38 ºC, Espejo 36.4 ºC, Agurain 34.9 ºC). Paganos eta Zegamako estazioetan termometroa ez zen 20 ºC-tik jaitsi, gau tropikala izan zuten. Bestalde, egun horretan, eguerdi partean, enbata ahul bat gertatu zen; beraz, bero handia, kostaldean behintzat, ez zen asko luzatu. Gertaera horrek beste bat gogorarazten du, ekainaren 6an tenperatura maximoek 30 ºC-ak gainditu zituzten (Behobia 35.1 ºC, Oleta 34.7 ºC), baina beste enbata bat izan zen, eta 20 minutuan 10 ºC jaitsi zen tenperatura.

Irailean, urteko denboraldi beroan oraindik, hegoaldeko haize iraunkorrak kostaldean gauak hainbat egunetan tropikalak izatea eragin zuen (adibidez, hilaren 11an, 18an eta 19an). Balio maximo absolutuei dagokienez, ez ziren neurtu ohiz kanpoko balioak, baina tenperatura altuekin, 25-30 ºC, jarraian izandako egun kopurua da nabarmendu beharrekoa.

Haizeari dagokionez, lehen aipatu dugun Ipar Atlantikoko ziklogenesi aktibitate handiaren eraginez etengabe sortu ziren depresioak, eta horietako askoren sorrera leherkorra izan zen. Martxoko lehen astea arte abisu asko igorri ziren kausa horrengatik.

Otsailean izan genituen denboralerik gogorrenak, batez ere lehen hamabostaldian. Denen artean, lehenengo, hilaren 6ko gertaera azpimarratuko dugu; neurtu ziren balioengatik eta balio altuak neurtu ziren estazio kopuru handiagatik, bai haizeguneetan (Punta Galea 166.3 km/h, Orduña 149.4 km/h) eta baita haizeguneak ez diren lekuetan ere (Iurreta 99.4 km/h, Arkaute 95.8 km/h).

Page 8: 2014KO EZAUGARRI METEOROLOGIKOAK CARACTERÍSTICAS … · 2015-04-24 · isurialdean konbekzio-hodeiak sortu ziren, eta Gipuzkoa ekialdean ekaitza lehertu zen; zaparraden intentsitatea

2014KO METEOROLOGIA TXOSTENA / INFORME METEOROLÓGICO DEL AÑO 2014

26

En lo que al viento se refiere, la antes mencionada actividad ciclogenética del Atlántico Norte se tradujo en una continua generación de borrascas, muchas de las cuales se desarrollaron como ciclogénesis explosivas. Hasta la primera semana de marzo son muchos los avisos que se dan por esta circunstancia.

Febrero se lleva la palma, sobre todo su primera mitad. Entre tantos donde elegir, señalaremos en primer lugar el episodio del día 6, por los valores alcanzados y por el gran número de estaciones afectadas, tanto en zonas expuestas (Punta Galea 166.3 km/h, Orduña 149.4 km/h), como en no expuestas (Iurreta 99.4 km/h, Arkaute 95.8 km/h). Detrás de estos datos está el ciclón extratropical “Qumaira”. La racha más alta del mes, sin embargo, se registra el día 14 con la borrasca “Ulla” (Orduña 167 km/h). Valores parecidos se registran con la depresión atlántica Christine el día 3 de marzo (Cerroja 164.2 km/h, Matxitxako 146.2 km/h).

Ya en la época cálida del año, cabe destacar las dos galernas de junio. El día 6 por la tarde una galerna típica recorre la costa con una intensidad, en general, moderada (Almike 81.9 km/h, Santa Clara 83.3 km/), aunque en Punta Galea se alcanzan los 94 km/h. La otra tiene lugar el día 28, asociada al paso de un frente tormentoso, con registros más intensos (Santa Clara 100.9 km/h, Matxitxako 98.8 km/h y Punta Galea 90.3 km/h).

En otoño, noviembre responde bien a su faceta de ser el mes de los temporales atlánticos. Son muy numerosos los días de rachas muy fuertes, de hecho, tan sólo hay cuatro en los que no se registra ningún valor por encima de 70 km/h. Los días 3 y 13 se superan puntualmente los 130 km/h en zonas expuestas de Bizkaia.

Page 9: 2014KO EZAUGARRI METEOROLOGIKOAK CARACTERÍSTICAS … · 2015-04-24 · isurialdean konbekzio-hodeiak sortu ziren, eta Gipuzkoa ekialdean ekaitza lehertu zen; zaparraden intentsitatea

2014KO METEOROLOGIA TXOSTENA / INFORME METEOROLÓGICO DEL AÑO 2014

27

Datu horien atzetik daude “Qumaira” zikloi extratropikalak eragindakoak. Hala ere, otsaileko ufadarik gogorrena hilaren 14an neurtu zen, “Ulla” depresioarekin (Orduña 167 km/h). Antzeko balioak neurtu ziren Christine Atlantikoko depresioarekin martxoaren 3an (Cerroja 164.2 km/h, Matxitxako 146.2 km/h).

Denboraldi beroan, ekaineko bi enbata dira nabarmentzekoak. Hilaren 6an, arratsaldean, enbata tipiko batek kostalde osoa zeharkatu zuen; enbataren intentsitatea ertaina izan zen (Almike 81.9 km/h eta Santa Clara 83.3 km), nahiz eta Punta Galean 94 km/h-ko ufada neurtu. Hilaren 28an beste enbata bat jazo zen, enbata frontala, ekaitz-guneek osaturiko fronte bati loturikoa, eta ufaden intentsitatea handiagoa izan ziren (Santa Clara 100.9 km/h, Matxitxako 98.8 km/h eta Punta Galea 90.3 km/h).

Udazkenean, azaroa izan ohi da atlantikoko denborale gehien gertatu ohi den hilabetea, eta 2014an ere horrela izan zen. Egun askotan izan ziren haize-bolada oso gogorrak, berez lau egunetan soilik ez ziren 70 km/h-tik gorako haize-boladak neurtu. Hilaren 3an eta 13an, puntualki 130 km/h-ko abiadura gainditu zen Bizkaiko haizeguneetan.

Page 10: 2014KO EZAUGARRI METEOROLOGIKOAK CARACTERÍSTICAS … · 2015-04-24 · isurialdean konbekzio-hodeiak sortu ziren, eta Gipuzkoa ekialdean ekaitza lehertu zen; zaparraden intentsitatea

2014KO METEOROLOGIA TXOSTENA / INFORME METEOROLÓGICO DEL AÑO 2014

28

ENERO

Enero se ha caracterizado a nivel sinóptico por una intensa circulación zonal o del oeste, que ha guiado el paso de profundas depresiones atlánticas por latitudes altas. A grandes rasgos, en la primera quincena la profundización de vaguadas en la fachada atlántica ha hecho que predominen las advecciones del oeste y del sur, de manera que los frentes que atravesaban la península ibérica llegaban ya bastante debilitados. Ha permitido también el asentamiento de las altas presiones, y con ellas, la formación de bancos de niebla en el valle del Ebro. En la segunda quincena, el desarrollo del anticiclón escandinavo, extendido hacia Rusia, ha dificultado el avance de las depresiones atlánticas en su camino hacia el interior del continente. Al hacerse estacionarias sobre las inmediaciones de las Islas Británicas, han favorecido las advecciones del noroeste y la entrada de aire frío.

La calificación general obtenida para la CAPV es húmeda. La distribución espacial de la precipitación sigue el patrón habitual. Esto es, los valores más altos se encuentran en los montes del este de Gipuzkoa (Añarbe 499.6 mm, Ameraun 437.6 mm), con otro máximo secundario en las comarcas litorales de Bizkaia (Iruzubieta 313 mm, Muxika 304 mm); y los más bajos en el eje del Ebro (Moreda 32 mm, Zambrana 37.3 mm). Ambos extremos presentan calificaciones particulares contrastadas, muy húmeda en aquellas zonas, normal en esta última.

En la cuarta semana encontramos varios episodios dignos de mención. El día 20 se acumulan cantidades muy abundantes en el oeste del territorio (Balmaseda 60.3 mm, Sarria 48 mm). El 25 a mediodía los valores de precipitación en 24 horas superan con creces el umbral de adversidad en el este de Gipuzkoa y en algún punto del interior de Bizkaia (Añarbe 132.6 mm, Berastegi 102 mm, Iruzubieta 79.7 mm). El responsable es la cola de un frente cálido, que además marca el avance de una masa de aire más templada. El ascenso de la temperatura favorece el deshielo de parte de la nieve acumulada en los montes. Al sumarse al agua caída provoca el desbordamiento de algunos ríos.

Enero se ha comportado de manera muy cálida en toda la CAPV. La temperatura media en el litoral ha rondado los 12 ºC, y ha superado los 7 ºC en la Llanada Alavesa, unos 2.5 ºC por encima de lo normal para el conjunto de la CAPV. Quizás extrañe esta calificación puesto que, al haber sido un mes muy ventoso, la percepción puede ser bien distinta. Lo cierto es que se trata de los valores más altos de lo que llevamos de siglo, en los puestos de cabeza de las series climáticas, encabezadas por el año 1996.

A grandes rasgos el régimen de vientos de este mes puede dividirse en dos quincenas: una primera dominada por flujos ibéricos del tercer cuadrante, y una segunda caracterizada por flujos marítimos del cuarto cuadrante. En cualquier caso, un mes ventoso, en el que se han superado los umbrales de adversidad hasta en 15 días.

Page 11: 2014KO EZAUGARRI METEOROLOGIKOAK CARACTERÍSTICAS … · 2015-04-24 · isurialdean konbekzio-hodeiak sortu ziren, eta Gipuzkoa ekialdean ekaitza lehertu zen; zaparraden intentsitatea

2014KO METEOROLOGIA TXOSTENA / INFORME METEOROLÓGICO DEL AÑO 2014

29

URTARRILA

Egoera sinoptikoari dagokionez, urtarrilean mendebaldeko fluxua edo zirkulazio zonala nagusitu zen; Atlantikoko hainbat depresio sakon bideratu zituen goi latitudeetatik. Lehen hamabostaldian Ozeano Atlantiko parean ibarrak sakondu egin ziren, eta horren ondorioz mendebaldeko eta hegoaldeko fluxua nagusitu ziren. Iberiar Penintsulara iritsi ziren fronteak nahikoa ahulduta iritsi ziren. Bestalde, egoera hark Iberiar Penintsulan presio altuak indartzea ekarri zuen, eta Ebro ibarrean lainoguneak sortzea erraztu zuen. Bigarren hamabostaldian Eskandinaviako antizikloia indartu eta Errusia aldera zabaldu zen; beraz Atlantikotik zetozen depresioei kontinentean aurrera jarraitzea oztopatu zien. Depresioak Britainiar uharteen inguruan geldikor egon zirenez, erraza izan zen ipar-mendebaldeko adbekzioak eta aire masa hotzen sarrerak izatea.

EAEn hilabetea, oro har, hezea izan zen. Prezipitazioaren banaketa espaziala ohikoa izan zen. Hau da, balio altuenak Gipuzkoa ekialdeko mendietan neurtu ziren (Añarbe 499.6 mm, Ameraun 437.6 mm), eta bigarren mailako maximoa Bizkaiko kostaldean (Iruzubieta 313 mm, Muxika 304 mm). Balio baxuenak Ebro Ibarrean neurtu ziren (Moreda 32 mm, Zambrana 37.3 mm). Bi muturren kalifikazioak oso ezberdinak dira, aipatutako lehenengo biena oso hezea eta azkenekoarena ohikoa.

Laugarren astean euri-egun batzuk esanguratsuak izan ziren. Hilaren 20an, lurraldearen mendebaldean jasotako prezipitazioa oso ugaria izan zen (Balmaseda 60.3 mm, Sarria 48 mm). Hilaren 25ean, eguerdi aldean, 24 ordutan pilatutako prezipitazioak muturreko fenomeno meteorologikoen maila aise gainditu zuen Gipuzkoa ekialdean eta Bizkaia barnealdeko zenbait tokitan (Añarbe 132.6 mm, Berastegi 102 mm, Iruzubieta 79.7 mm). Euritea fronte bero baten isatsak eragin zuen, beraz, aire masa beroago bat ekarri zuen gurera. Ondorioz, tenperatura igo egin zen, eta mendietan pilatuta zegoen elurra ere urtu egin zen. Ur kantitate horri egindako euria gehitu zitzaion, eta zenbait ibaiek gainezka egin zuten.

Urtarrila oso beroa izan zen EAEn. Kostaldean batez besteko tenperatura 12 ºC ingurukoa izan zen eta Arabako Lautadan 7 ºC-tik gorakoa. EAE osoa kontuan hartuz ohikoa baino 2.5 ºC altuagoa. Baliteke kalifikazio hau harrigarria iruditzea, urtarrila haizetsua izan zelako eta ondorioz sentsazioa ere oso ezberdina izan zitekeelako. Kontua da mende honen hasieratik neurtutako balio altuenak direla, eta serie klimatikoen buruan daudela, 1996 urtekoak baino ez daude aurretik.

Oro har, urtarrilean haizeak izan zuen jokabidea bi hamabostaldietan bana daiteke: lehenengoan hirugarren koadranteko fluxu iberiarrak nagusitu ziren, eta bigarrenean laugarren koadranteko itsasaldeko fluxuak. Nolanahi ere, urtarrila haizetsua izan zen eta muturreko mailak 15 egunetan gainditu ziren.

Page 12: 2014KO EZAUGARRI METEOROLOGIKOAK CARACTERÍSTICAS … · 2015-04-24 · isurialdean konbekzio-hodeiak sortu ziren, eta Gipuzkoa ekialdean ekaitza lehertu zen; zaparraden intentsitatea

2014KO METEOROLOGIA TXOSTENA / INFORME METEOROLÓGICO DEL AÑO 2014

30

FEBRERO

A lo largo del mes hemos estado bajo la influencia de sucesivos trenes de borrascas atlánticas, arrastrados por una intensa circulación zonal. Estos nos han dejado importantes temporales de viento, que han protagonizado la mayor parte de los avisos por fenómenos meteorológicos adversos. Llama la atención la recurrencia de los procesos de ciclogénesis explosivas y los valores mínimos de presión que han alcanzado.

Los acumulados de precipitación califican el mes, en general, de manera normal, si bien hay puntos repartidos por el territorio que son húmedos, como en la Llanada oriental o en la comarca de Donostia-San Sebastián. La distribución espacial es la habitual, con máximos en las comarcas del nordeste de Gipuzkoa (Añarbe 250.4 mm, Ameraun 204.9 mm) y otro secundario en puntos de Bizkaia (Iruzubieta 178.9 mm, Mañaria 169.6 mm). Hacia el sur de Álava los valores descienden rápidamente, hasta llegar a los más bajos en la Rioja Alavesa (Páganos 32.4 mm, Moreda 30.0 mm).

Los días de lluvia se han repartido a lo largo de todo el mes. Ha habido tres días de acumulados muy abundantes (1, 10 y 28), aunque en ningún caso se ha rebasado el umbral de los 60 mm.

Febrero se ha comportado de manera cálida. La temperatura media en la costa se ha situado entre los 10-11 ºC, y en la Llanada Alavesa ha superado con claridad los 6 ºC, aproximadamente 0.5 ºC por encima de lo normal para el conjunto de la CAPV. En relación a lo que llevamos de siglo, estos valores se encuentran en una posición intermedia.

Ha sido un mes de vientos muy intensos, sobre todo en su primera mitad, provenientes del tercer y cuarto cuadrante. De hecho, podemos decir que ha sido el meteoro protagonista de febrero. El umbral de los 100 km/h se ha superado en nada menos que 18 días, de los que 10 llegan a huracanadas. Entre tantos donde elegir, señalaremos en primer lugar el episodio del día 6, por los valores alcanzados y por el gran número de estaciones afectadas, tanto en zonas expuestas (Punta Galea 166.3 km/h, Orduña 149.4 km/h), como en no expuestas (Iurreta 99.4 km/h, Arkaute 95.8 km/h). Detrás de estos datos está el ciclón extratropical “Qumaira”. La racha más alta del mes, sin embargo, se registra el día 14 con la borrasca “Ulla” (Orduña 167 km/h).

Page 13: 2014KO EZAUGARRI METEOROLOGIKOAK CARACTERÍSTICAS … · 2015-04-24 · isurialdean konbekzio-hodeiak sortu ziren, eta Gipuzkoa ekialdean ekaitza lehertu zen; zaparraden intentsitatea

2014KO METEOROLOGIA TXOSTENA / INFORME METEOROLÓGICO DEL AÑO 2014

31

OTSAILA

Otsaileko ia egun guztietan Atlantikoko depresioei loturiko fronteen eraginpean egon ginen, izan ere mendebaldeko fluxua oso indartsua izan zen. Haize denborale garrantzitsuak izan genituen; hain zuzen, muturreko fenomeno meteorologiko ia gehienak haizeagatik izan ziren. Atentzioa ematen duena ondokoa da; behin eta berriz errepikatu zirela ziklogenesi leherkorrak eta neurtu ziren presioaren balio minimoak.

Pilatutako prezipitazioaren arabera, otsaila, oro har, ohikoa izan zen, nahiz eta lurraldeko zenbait tokitan hezea izan, Arabako Lautada ekialdean edo Donostian esaterako. Banaketa espaziala ohikoa izan zen, Gipuzkoa ipar-ekialdean pilatu ziren litro gehien (Añarbe 250.4 mm, Ameraun 204.9 mm) eta bigarren mailako maximoak Bizkaiko zenbait lekutan jaso ziren (Iruzubieta 178.9 mm, Mañaria 169.6 mm). Araba hegoaldean balioak dezente baxuagoak izan ziren, eta baxuenak Arabako Errioxan (Páganos 32.4 mm, Moreda 30.0 mm).

Hilabete osoan banatu ziren euri-egunak. Hiru egunetan prezipitazioa oso ugaria izan zen (1,10 eta 28), baina ez zen gainditu 60 mm-ko muga.

Otsaila beroa izan zen. Kostaldean batez besteko tenperatura 10-11 ºC ingurukoa izan zen, eta Arabako Lautadan aise gainditu zen 6 ºC-ren muga. EAE osoan ohikoa dena baino gutxi gorabehera 0,5 ºC altuagoa izan zen batez bestekoa. Mende honetako balioekin alderatuz, erdiko posizioan daude horiek.

Otsaila oso haizetsua izan zen, gainera oso gogor jo zuen haizeak, batez ere lehen hamabostaldian. Laugarren eta hirugarren koadranteko haizeak izan ziren nagusi. Berez, haizea izan zen otsaileko meteoro nagusia. 100 km/h-ko muga 18 egunetan gainditu zen, eta horietatik 10 egunetan bortitzak izan ziren ufadak (>120 km/h). Denen artean, lehenengo, hilaren 6ko gertaera azpimarratuko dugu; neurtu ziren balioengatik eta balio altuak neurtu ziren estazio kopuru handiagatik, bai haizeguneetan (Punta Galea 166.3 km/h, Orduña 149.4 km/h) eta baita haizeguneak ez diren lekuetan ere (Iurreta 99.4 km/h, Arkaute 95.8 km/h). Datu horien atzetik daude “Qumaira” zikloi extratropikalak eragindakoak. Hala ere, otsaileko ufadarik gogorrena hilaren 14an neurtu zen, “Ulla” depresioarekin (Orduña 167 km/h).

Page 14: 2014KO EZAUGARRI METEOROLOGIKOAK CARACTERÍSTICAS … · 2015-04-24 · isurialdean konbekzio-hodeiak sortu ziren, eta Gipuzkoa ekialdean ekaitza lehertu zen; zaparraden intentsitatea

2014KO METEOROLOGIA TXOSTENA / INFORME METEOROLÓGICO DEL AÑO 2014

32

MARZO

Siguiendo con la inercia marcada este invierno, el mes se estrena con un importante temporal, de la mano de una profunda depresión atlántica bautizada como Christine. Pero, por fin, se asientan las altas presiones en el continente y disfrutamos de unas cuantas jornadas de estabilidad atmosférica, hasta que en la última semana una marcada advección del norte nos devuelve al invierno.

Marzo ha sido un mes muy húmedo en la CAPV. Esto es especialmente cierto en el norte de Álava, donde ha llovido más del doble de lo normal. De hecho, en la Llanada oriental la calificación sube a extremadamente húmeda. Llaman la atención los acumulados alcanzados a lo largo de la divisoria principal de aguas (Zegama 295 mm, Mañaria 260 mm, Gorbea 263.1 mm).

El arranque del mes ha sido muy lluvioso. En Vitoria-Gasteiz, por ejemplo, lo

registrado del 1 al 5 supera la media normal de marzo. Destacan los acumulados de día 1, muy abundantes en casi toda la vertiente cantábrica y puntualmente por encima del umbral de los 60 mm (Zegama 67 mm, Balmaseda 55.7 mm, Mañaria 55.7 mm). El día 4 el volumen de agua caído y el desembalse de Ullibarri anega algunas campas y causa daños en fincas agrícolas de la ribera. Después, destacan los acumulados en 24 horas registrados a lo largo de la mañana del 26, por encima de 60 mm en Gorbea (64.1 mm), Ameraun (62.4 mm) y Berastegi (72.7 mm).

Marzo se ha comportado de manera cálida en el País Vasco. La temperatura media en el litoral se ha situado entre los 11-12 ºC, y ha superado claramente los 8 ºC en la Llanada Alavesa, aproximadamente 1 ºC por encima de lo normal para el conjunto de la CAPV. En relación a los últimos años, estos valores se encuentran en los puestos de cabeza, aunque lejos del muy cálido marzo de 2006.

Ha sido un mes de vientos bastante variables, sin una componente claramente dominante. Del día 10 al 21 se repiten los vientos flojos a moderados. Se trata de flujos continentales y de levante, asociados al asentamiento de altas presiones en el interior del continente. Los valores más altos son del noroeste y tienen lugar el día 3, cuando una borrasca se dirige desde el sur de las Islas Británicas hacia el Mediterráneo occidental (Cerroja 164.2 km/h, Matxitxako 146.2 km/h). Rachas próximas a estas se registran el día 25, bajo una situación parecida, aunque con un norte más marcado (Cerroja 150.8 km/h, Matxitxako 136.4 km/h). Pero el sur también ha soplado con intensidad, por ejemplo los días 9 (Zaldiaran 128.2 km/h, Oiz 127.1 km/h) y 29 (Oiz 122.8 km/h, Zaldiaran 119.9 km/h).

Page 15: 2014KO EZAUGARRI METEOROLOGIKOAK CARACTERÍSTICAS … · 2015-04-24 · isurialdean konbekzio-hodeiak sortu ziren, eta Gipuzkoa ekialdean ekaitza lehertu zen; zaparraden intentsitatea

2014KO METEOROLOGIA TXOSTENA / INFORME METEOROLÓGICO DEL AÑO 2014

33

MARTXOA

Martxoa denborale garrantzitsu batekin hasi zen; Christine izena jarri zioten Atlantikoko depresio oso sakon batek eragin zuen. Baina, gero, presio altuak nagusitu ziren kontinentean, eta egun batzuetan giro egonkorra izan genuen. Baina azken astean iparraldeko adbekzio indartsu batek negu giroa ekarri zuen, berriro ere.

Martxoa oso hezea izan zen EAEn, batez ere Araba iparraldean; han ohikoa den prezipitazioaren bikoitza pilatu zen, eta Arabako Lautadaren ekialdean erabat hezea izan zen. Isurialdeen banalerro nagusiko estazioetan pilatutako euria esanguratsua izan zen (Zegama 295 mm, Mañaria 260 mm, Gorbea 263.1 mm).

Hilaren hasiera oso euritsua izan zen. Vitoria-Gasteizen, adibidez, hilaren 1etik 5era pilatutako euria martxoko batez bestekoa baino handiago izan zen. Hilaren 1ean pilatutakoa aipagarria da, euria oso ugaria izan baitzen ia kantauri isurialde osoan, zenbait lekutan 60 mm baino gehiago pilatu ziren (Zegama 67 mm, Balmaseda 55.7 mm, Mañaria 55.7 mm). Hilaren 4an euri dezente egin zuen eta Ulibarriko urtegia hustu egin zuten; horren ondorioz, kalteak izan ziren inguruko zelaietan eta erriberako nekazaritza ustiapenetan. Azpimarragarria izan zen hilaren 26an goizean 24 orduan pilatutako euria ere, 60 mm baino gehiago Gorbea (64.1 mm), Ameraun (62.4 mm) eta Berastegin (72.7 mm).

Martxoa beroa izan zen EAEn. Kostaldeko batez besteko tenperatura 11-12 ºC ingurukoa izan zen, Arabako Lautadan, berriz, 8 ºC-ren muga aise gainditu zen. EAE osoan ohiko balioa baino gutxi gorabehera 1 ºC altuagoa izan zen batez bestekoa. Aurreko urteetako martxoekin alderatuz, beroenen artean dago, hori bai, 2006ko martxotik oso urrun, hura oso beroa izan baitzen.

Haizea aldakor ibili zen, eta argi eta garbi ez zen osagai bat nagusitu. Hilaren 10etik 21era bitartean, haizearen intentsitatea ahul-bizia izan zen ia egun guztietan. Hegoaldeko eta ekialdeko haizeak nagusitu ziren; izan ere, Europa barnealdean antizikloia nagusitu zen egun horietan. Haize-boladarik indartsuenak ipar-mendebaldekoak izan zen, hilaren 3an, depresio bat Britainiar uharteen hegoaldetik Mediterraneo mendebaldera mugitu zenean (Cerroja 164.2 km/h, Matxitxako 146.2 km/h). Hilaren 25ean ere haize-bolada oso gogorrak neurtu ziren, antzeko egoera batean, baina iparraldeko osagai nabarmenago batekin (Cerroja 150.8 km/h, Matxitxako 136.4 km/h). Baina hegoaldeko haizea ere indartsu ibili zen, esate baterako hilaren 9an (Zaldiaran 128.2 km/h, Oiz 127.1 km/h) eta 29an (Oiz 122.8 km/h, Zaldiaran 119.9 km/h.

Page 16: 2014KO EZAUGARRI METEOROLOGIKOAK CARACTERÍSTICAS … · 2015-04-24 · isurialdean konbekzio-hodeiak sortu ziren, eta Gipuzkoa ekialdean ekaitza lehertu zen; zaparraden intentsitatea

2014KO METEOROLOGIA TXOSTENA / INFORME METEOROLÓGICO DEL AÑO 2014

34

ABRIL

Buena parte del mes se ha caracterizado por el asentamiento de la dorsal anticiclónica subtropical, una situación estable y bastante persistente, que ha alejado de nuestras latitudes las cadenas de borrascas atlánticas. En superficie la situación ha estado dominada por el anticiclón de las Azores, entrando en cuña hacia el interior del continente primero, y desplazándose sobre las Islas Británicas después. En el último tercio una depresión fría se ha situado en las inmediaciones de la península ibérica, inestabilizando la atmósfera. Tras su relleno, la circulación zonal se ha recuperado, de manera que el mes ha finalizado con flujos marítimos.

Abril se ha comportado de manera muy seca en la CAPV. Apenas se han rebasado los 100 mm en el noreste de Gipuzkoa (Añarbe 109 mm, Behobia 105.7 mm), y los 40 mm en el Gran Bilbao (Abusu 41.1 mm, Derio 50.5 mm). Los más bajos, además de en la Rioja Alavesa (Páganos 32.2 mm), los encontramos también en las comarcas del oeste de la CAPV (Espejo 29.1 mm, Ordunte 34.9 mm, Orduña 38.6 mm, Balmaseda 38.2 mm). En cualquier caso, se trata de valores muy deficitarios, en general, entre un 30-50 % respecto a lo normal. Se rompe así la secuencia húmeda del primer trimestre del año.

El número de días de lluvia no hace bueno el refrán de “en abril aguas mil”, está lejos de los valores normales. Por ejemplo, en las estaciones de referencia de Bilbao y Vitoria-Gasteiz se han contabilizado 8 días (igual o superior a 1 mm), cuando el promedio es de 13 y 12 respectivamente.

Abril ha sido un mes extremadamente cálido, exceptuando el nordeste del territorio, muy cálido, según el periodo normal 1971-2000. La temperatura media en el litoral ha superado con claridad los 14 ºC, y en la Llanada Alavesa los 12 ºC, esto es, unos 2.5-3 ºC por encima del promedio. Una llamativa anomalía positiva, aunque insuficiente para superar el actual record del 2011.

El régimen de vientos a lo largo del mes ha sido bastante variable. Los flujos comienzan siendo ibéricos, bastante intensos. A medida que se instalan las altas presiones pasan a ser del norte o a tener un carácter local, flojos. En el último tramo del mes predominan los flujos marítimos, intensificándose de nuevo.

Page 17: 2014KO EZAUGARRI METEOROLOGIKOAK CARACTERÍSTICAS … · 2015-04-24 · isurialdean konbekzio-hodeiak sortu ziren, eta Gipuzkoa ekialdean ekaitza lehertu zen; zaparraden intentsitatea

2014KO METEOROLOGIA TXOSTENA / INFORME METEOROLÓGICO DEL AÑO 2014

35

APIRILA

Apirilean gailur antizikloniko subtropikalaren eraginpean egon ginen egun askoan, egoera egonkor eta iraunkorra, eta gure latitudeetatik urrun egon ziren Atlantikoko depresioak. Lurrazalean Azoreetako antizikloiaren eraginpean egon ginen; hasieran ziri moduan sartu zen gurera, eta gero Britainiar uharteetara mugitu zen. Apirileko azken herenean depresio hotz bat kokatu zen Iberiar Penintsulatik gertu, eta eguratsa ezegonkortu egin zen. Depresioa bete zenean, zirkulazio zonala berrezarri zen; horrela, apirilaren amaieran itsasaldeko fluxuak nagusitu ziren.

Apirila oso lehorra izan zen EAEn. Gipuzkoa ipar-ekialdean 100 mm-ak doi-doi gainditu ziren (Añarbe 109 mm, Behobia 105.7 mm) eta 40 mm-ak Bilbo Handian (Abusu 41.1 mm, Derio 50.5 mm). Baliorik baxuenak Arabar Errioxan (Páganos 32.2 mm) eta EAEren mendebaldean izan genituen (Espejo 29.1 mm, Ordunte 34.9 mm, Orduña 38.6 mm, Balmaseda 38.2 mm). Era guztietara, balioak oso eskasak izan ziren; oro har, ohiko balioen % 30-50 artean. Urteko lehen hiruhilekoaren joera umela eten egin zen apirilean.

Euri-egun kopurua oso txikia izan zen, ohiko balioetatik oso urrun. Adibidez, Bilboko eta Gasteizko erreferentziazko estazioetan 8 egunetan baino ez zuen euria egin (1 mm edo gehiago), eta batez bestekoa 13 eta 12 egunekoa da, hurrenez hurren.

Apirila erabat beroa izan zen, lurraldearen ipar-ekialdean izan ezik, bertan oso beroa izan zen, 1971-2000 arteko epe normala kontuan hartuta. Batez besteko tenperatura kostaldean 14 ºC baino altuagoa izan zen eta Arabako Lautadan 12 ºC baino altuagoa. Hau da, ohiko balioa baino 2.5-3 ºC altuagoa. Anomalia positiboa esanguratsua izan zen, baina, hala ere, ez zen gainditu 2011ko balioa, oraingoz altuena.

Apirilean haizeen erregimena nahikoa aldakorra izan zen. Hasieran hegoaldeko haizea nagusitu zen, gainera nahikoa indartsu ibili zen. Presio altuak gailentzen hasi ziren heinean, iparraldeko fluxuak nagusitu ziren edo tokian tokikoak eta ahulak. Hilaren azken egunetan itsasoko haizea ibili zen, eta berriro ere indarra hartu zuen.

Page 18: 2014KO EZAUGARRI METEOROLOGIKOAK CARACTERÍSTICAS … · 2015-04-24 · isurialdean konbekzio-hodeiak sortu ziren, eta Gipuzkoa ekialdean ekaitza lehertu zen; zaparraden intentsitatea

2014KO METEOROLOGIA TXOSTENA / INFORME METEOROLÓGICO DEL AÑO 2014

36

MAYO

En rasgos generales, la primera quincena ha estado condicionada por una relativamente alta circulación zonal, que ha mantenido a las depresiones atlánticas alejadas de nuestro territorio. En superficie han predominado las altas presiones, las del anticiclón de las Azores, entrando en cuña por el Golfo de Bizkaia, y las del británico-europeo, que han mantenido un ambiente estable. Ya en la segunda quincena, el panorama empieza a cambiar. Una masa de aire muy fría se descuelga desde las proximidades de Islandia, desprendiéndose posteriormente de la circulación general. Como reflejo en superficie, una depresión rondará el Golfo de Bizkaia, introduciendo sistemas frontales y líneas de inestabilidad desde el oeste.

Las calificaciones obtenidas varían entre seco en la mitad este de la CAPV y muy seco en la oeste. En el este las precipitaciones han sido algo más generosas. Aquí encontramos los valores más altos, concretamente y como es habitual, en los montes que lindan con Navarra (Añarbe 208.7 mm, Berastegi 166.6 mm). Poco que ver con los obtenidos en las comarcas más occidentales y del sur, por debajo de 30 mm en varias estaciones (Espejo 14.3 mm, Moreda 23.1 mm). En ellas se repiten los porcentajes respecto a lo normal que se dieron el mes anterior, que no alcanzaron el 50%.

Entre los días 19 a 26 se producen varios episodios de chubascos tormentosos, acompañados ocasionalmente de granizo. Los días 20 (Añarbe 36.6 mm, Behobia 35.4 mm) y 25 (Herrera 40 mm, Agauntza 31.8 mm) acumulan cantidades puntualmente muy abundantes en el sur y este de la CAPV. Pero ambas jornadas destacan más por la intensidad de la precipitación, moderada a fuerte (Añarbe 16.5 mm/h, Oiartzun 13.4 mm/h el 20; Herrera 17.6 mm/h el 25). En Bizkaia hay que esperar prácticamente hasta los días 30 para encontrar acumulados abundantes, puntualmente por encima de 30 mm (Amorebieta 37.4 mm, Urkulu 31.9 mm).

Mayo ha sido un mes, en general, de temperaturas normales, tendiendo a frías en la vertiente cantábrica y a cálidas en la mediterránea. La media en el litoral se ha acercado a los 15 ºC, y en la Llanada Alavesa ha rondado los 13 ºC. Respecto a los últimos años, es de los más frescos, aunque lejos de lo sucedido el año pasado, recordemos, uno de los más fríos desde que hay registros.

No ha habido una componente del viento que haya dominado con claridad, aunque los del primer y cuarto cuadrante parecen los más recurrentes. Sin embargo, la componente sur es la que más se ha hecho notar. Sucede con la depresión fría de la cuarta semana, en su ascenso desde la costa gallega hacia el sur de las Islas Británicas. Destacan, sobre todo, entre los días 21 y 22, prácticamente la única ocasión en la que se superan los 100 km/h, llegando los valores más altos a rachas huracanadas (Punta Galea 145.8 km/h, Orduña 136.8 km/h, Matxitxako 119.2 km/h).

Page 19: 2014KO EZAUGARRI METEOROLOGIKOAK CARACTERÍSTICAS … · 2015-04-24 · isurialdean konbekzio-hodeiak sortu ziren, eta Gipuzkoa ekialdean ekaitza lehertu zen; zaparraden intentsitatea

2014KO METEOROLOGIA TXOSTENA / INFORME METEOROLÓGICO DEL AÑO 2014

37

MAIATZA

Maiatzeko lehen hamabostaldian zirkulazio zonala ohi baino latitude altuagoetan egon zen, eta Atlantikoko depresioak gure lurraldetik urrun pasa ziren. Lurrazalean presio altuak nagusitu ziren, batzuetan Azoreetako antizikloia –Bizkaiko Golkotik ziri moduan sartuta-, eta besteetan Britainia eta Europa artean egon ohi dena. Egoera oso egonkorra izan genuen. Bigarren hamabostaldian egoera aldatzen hasi zen. Islandia ingurutik aire masa oso hotz bat askatu zen, eta gero eta zirkulazio orokorretik. Lurrazalean, aire masa hotz haren erreflexu, Bizkaiko Golko inguruan depresioa sortu zen, eta mendebaldetik fronte sistemak eta ezegonkortasun lerroak iritsi zitzaizkigun.

Euriari dagokionez, maiatza EAEren ekialdean lehorra izan zen eta mendebaldean oso lehorra. Ekialdean euria ugariagoa izan zen. Lekurik euritsuenak, ohi bezala, Nafarroarekin muga egiten duten mendiak izan ziren (Añarbe 208.7 mm, Berastegi 166.6 mm). Mendebaldeko eta hegoaldeko eskualdeetan, aldiz, hainbat estaziotan 30 mm baino gutxiago pilatu zen (Espejo 14.3 mm, Moreda 23.1 mm). Zonalde horietan maiatzeko balioak apirilekoen berdintsuak izan ziren, hots, ez ziren ohiko balioaren %50era iritsi.

Hilaren 19tik 26ra bitartean zaparrada trumoitsuak bota zituen hainbat gertaera izan genituen; noizean behin txingorra ere egin zuen. Hilaren 20an (Añarbe 36.6 mm, Behobia 35.4 mm) eta 25ean (Herrera 40 mm, Agauntza 31.8 mm) EAEren hegoaldeko eta ekialdeko zenbait tokitan euria oso ugaria izan zen. Dena den, jasotako euriagatik baino euriaren intentsitateagatik dira azpimarragarriak bi egun horiek, izan ere intentsitatea ertain-handia izan zen (Añarbe 16.5 mm/h, Oiartzun 13.4 mm/h hilaren 20an; Herrera 17.6 mm/h hilaren 25ean). Bizkaian, aldiz, hilaren 30era arte euria ez zen ugaria izan (Amorebieta 37.4 mm, Urkulu 31.9 mm).

Maiatzean, oro har, tenperatura ohikoa izan zen; kantauri isurialdean zertxobait hotzagoa eta mediterraneo isurialdean zertxobait beroagoa. Kostaldean batez bestekoa 15 ºC-ra hurbildu zen eta Arabako Lautadan 13 ºC ingurukoa izan zen. Azken urteekin alderatuz, freskoenetakoa izan zen, baina, hala ere, 2013ko balioetatik oso urrun, izan ere 2013ko maiatza datuak daudenetik inoiz izan den hotzena izan zen.

Argi eta garbi ez zen nagusitu haizearen osagai bat maiatzean, baina akaso lehen eta laugarren koadrantekoak izan ziren gehien errepikatu zirenak. Alabaina, gehien nabarmendu zena hegoaldeko haizea izan zen, zehazki laugarren astean; depresio hotz bat Galiziako kostaldetik Britainiar uharteen hegoaldera mugitu zenean. Orduan soilik gainditu zen 100 km/h-ko abiadura, hilaren 21a eta 22a artean. Haize-bolada zakarrenak bortitzak izan ziren (Punta Galea 145.8 km/h, Orduña 136.8 km/h, Matxitxako 119.2 km/h).

Page 20: 2014KO EZAUGARRI METEOROLOGIKOAK CARACTERÍSTICAS … · 2015-04-24 · isurialdean konbekzio-hodeiak sortu ziren, eta Gipuzkoa ekialdean ekaitza lehertu zen; zaparraden intentsitatea

2014KO METEOROLOGIA TXOSTENA / INFORME METEOROLÓGICO DEL AÑO 2014

38

JUNIO

La configuración sinóptica ha estado caracterizada por la circulación desprendida de depresiones frías en la fachada del continente europeo, que ha introducido flujos del sur y propiciado situaciones de inestabilidad atmosférica. También por bloqueos anticiclónicos, que han impedido la normal circulación de borrascas atlánticas y propiciado un tiempo seco y soleado.

Exceptuando el extremo oriental de Gipuzkoa y puntos del interior de Álava, como la Llanada oriental, que han obtenido una calificación normal, el resto de la CAPV se ha comportado de manera seca a muy seca. Los valores más altos han superado los 100 mm y se han concentrado, como es habitual, en la zona montañosa del este de Gipuzkoa (Añarbe 135.6 mm, Berastegi 117.3 mm). Respecto a los más bajos, se encuentran más dispersos, en lugares ya menos frecuentes, como Plentzia-Mungia, la Cantábrica Alavesa o el Alto Deba, también en la Rioja Alavesa (Mungia 16.6 mm, Balmaseda 16.6 mm, Orduña 18.1 mm, Arrasate 23.9 mm, Páganos 19.1 mm), valores todos ellos por debajo del 50% de lo normal.

Se trata, por tanto, de unos acumulados irregularmente repartidos por el territorio y también mal distribuidos a lo largo del mes. Son, principalmente, el resultado de dos episodios de precipitaciones convectivas: el día 9 calles de precipitación se hacen estacionarias en la zona más oriental de Gipuzkoa (Berastegi 34.9 mm/h, Añarbe 28 mm/h, Oiartzun 23.6 mm/h); el día 23 una intensa granizada afecta a la Llanada oriental y la Montaña Alavesa a partir del mediodía (Salvatierra 40.3 mm/h, Kapildui 17.1 mm/h, Iturrieta 16.8 mm/h).

Junio se ha comportado de manera muy cálida. La media en el litoral se ha aproximado a los 20 ºC, y en la Llanada Alavesa a los 18 ºC, más de 2 ºC por encima del promedio normal para el conjunto del territorio. Esta llamativa anomalía lleva a este junio a los puestos de cabeza de las series climatológicas, aunque por detrás de varios años, la mayor parte de ellos del presente siglo, encabezados por el 2003.

Ha sido un mes de vientos variables y poco intensos. Si tuviéramos que destacar un tipo de flujo nos decantaríamos por los ibéricos, asociados a circulaciones desprendidas en el Atlántico. El día 6 una galerna típica recorre la costa con una intensidad moderada (Almike 81.9 km/h, Santa Clara 83.3 km/), aunque en Punta Galea se alcanzan los 94 km/h. El día 28 tiene lugar otra galerna, asociada al paso de un frente tormentoso (Santa Clara 100.9 km/h, Matxitxako 98.8 km/h y Punta Galea 90.3 km/h).

Page 21: 2014KO EZAUGARRI METEOROLOGIKOAK CARACTERÍSTICAS … · 2015-04-24 · isurialdean konbekzio-hodeiak sortu ziren, eta Gipuzkoa ekialdean ekaitza lehertu zen; zaparraden intentsitatea

2014KO METEOROLOGIA TXOSTENA / INFORME METEOROLÓGICO DEL AÑO 2014

39

EKAINA

Egoera sinoptikoari dagokionez, batetik, zirkulazio orokorretik askatutako depresio hotzak nagusitu ziren Europa mendebaldeko kostaldearen parean; horrela, hegoaldeko fluxua nagusitu zen eta eguratsa ezegonkortzea eragin zuen. Bestetik, antizikloiak eragindako blokeo egoerak ere izan ziren, Atlantikoko depresioei zirkulazio normala eten zien, eta giro eguzkitsu eta lehorra izan genuen.

EAEn ekaina lehorra edo oso lehorra izan zen, Gipuzkoa ekialdean eta Arabako Lautadaren ekialdean izan ezik, horietan ohikoa izan zen. Euri gehien, 100 mm-tik gora, ohi bezala Gipuzkoa ekialdeko mendi inguruetan egin zuen (Añarbe 135.6 mm, Berastegi 117.3 mm). Euri gutxien jaso zen estazioak han-hemenka sakabanatuak daude, eta ez dira gehienetan lekurik lehorrenak: Plentzia-Mungia, Arabako Kantauri mendikatea, Deba Garaia eta baita Arabako Errioxa ere (Mungia 16.6 mm, Balmaseda 16.6 mm, Orduña 18.1 mm, Arrasate 23.9 mm, Páganos 19.1 mm). Leku guzti horietan ohiko balioaren %50 baino gutxiago jaso zen.

Prezipitazioa irregularki banatu zen, bai denborari dagokionez, eta baita zonaldeei dagokienez ere, izan ere bi gertaeretan jaso zen batik bat euria, eta gertaera horietan prezipitazioak izaera konbektiboa izan zuen. Hilaren 9an Gipuzkoa ekialdean zaparradak ia etengabe bota zituen (Berastegi 34.9 mm/h, Añarbe 28 mm/h, Oiartzun 23.6 mm/h). Hilaren 23an, eguerditik aurrera txingor erauntsia bota zuen Arabako Lautadaren ekialdean eta Arabako mendietan (Salvatierra 40.3 mm/h, Kapildui 17.1 mm/h, Iturrieta 16.8 mm/h).

Ekaina oso beroa izan zen. Batez bestekoa kostaldean 20 ºC-ra hurbildu zen eta Arabako Lautadan 18 ºC-ra, lurralde osoko ohiko batez bestekoa baino 2 ºC altuagoa izan zen. Anomalia deigarria da, serie klimatologikoetako beroenetarikoa, baina beroena izan gabe. 2014ko ekaina baina beroagoak izan ziren, batez ere mende honetan. Beroena, dudarik gabe, 2003koa.

Haizea aldakor eta ahul ibili zen. Fluxu bat nabarmentzekotan hegoaldekoa azpimarratuko genuke, Ozeano Atlantikoan askatutako depresioek eragindakoa. Hilaren 6an, arratsaldean, enbata tipiko batek kostalde osoa zeharkatu zuen; enbataren intentsitatea ertaina izan zen (Almike 81.9 km/h eta Santa Clara 83.3 km), nahiz eta Punta Galean 94 km/h-ko ufada neurtu. Hilaren 28an beste enbata bat jazo zen, enbata frontala, ekaitz-guneek osaturiko fronte bati loturikoa (Santa Clara 100.9 km/h, Matxitxako 98.8 km/h eta Punta Galea 90.3 km/h).

Page 22: 2014KO EZAUGARRI METEOROLOGIKOAK CARACTERÍSTICAS … · 2015-04-24 · isurialdean konbekzio-hodeiak sortu ziren, eta Gipuzkoa ekialdean ekaitza lehertu zen; zaparraden intentsitatea

2014KO METEOROLOGIA TXOSTENA / INFORME METEOROLÓGICO DEL AÑO 2014

40

JULIO

Comienza el mes con el paso de una depresión aislada en niveles altos (DANA), a la que le sigue una vaguada de aire frío y el alta de Azores entrando en cuña. En cualquier caso, situaciones que, en general, han propiciado la entrada de aire marítimo, y que han dejado un ambiente frío y húmedo. Ya en la segunda quincena, el tiempo cambia radicalmente. Por fin vemos días netamente despejados. La entrada de una masa de aire norteafricano dispara las temperaturas. Pero el calor es rápidamente reemplazado por tormentas, causadas por el paso de una vaguada atlántica. En la recta final persiste el tiempo típicamente veraniego, esta vez de la mano de la baja térmica peninsular, que también nos deja alguna que otra tormenta.

Julio ha sido, en general, un mes húmedo. Cabe matizar que ha tendido a seco en las comarcas más occidentales, y a muy húmedo en las interiores de Gipuzkoa. Como es habitual, los acumulados mensuales más altos los encontramos en los montes del este de Gipuzkoa (Añarbe 318.8 mm, Berastegi 201.7 mm). Sorprenden los cerca de 150 mm del interior del Goierri (Ordizia 147.3 mm). En el Gran Bilbao, valores ya lejos de esos máximos (Derio 65.5 mm, Deusto 60.8 mm). Y los más bajos, en la Rioja Alavesa y en los puntos más occidentales de la CAPV (Páganos 20.9 mm, Espejo 21.8 mm, Orduña 27.6 mm, Ordunte 29 mm).

El día 4 es el único en el que se han acumulado cantidades muy abundantes (Añarbe 90.7 mm, Agauntza 61.6 mm, Ordizia 57 mm). A consecuencia de ello, el nivel de los ríos en las cuencas del Oria y del Urumea asciende rápidamente, llegando a superar el nivel de alarma en Amundarain. Además, de madrugada se registran intensidades fuertes en los montes del este de Gipuzkoa y en otros puntos de la vertiente cantábrica, repartidos a lo largo de la divisoria (Añarbe 28 mm/h, Orozko 27.2 mm/h, Arrasate 26.9 mm/h, Agauntza 20.6 mm/h).

Julio ha sido un mes de temperaturas medias normales, tendiendo a cálidas en el interior. En el litoral estas han superado los 20 ºC, y en la Llanada Alavesa han rondado los 19 ºC, aproximadamente 0.5 ºC por encima del promedio para el conjunto del territorio. En relación a los últimos años, se encuentra entre los julios más frescos.

El momento más intenso sucede el día 17, debido al reforzamiento del viento sur durante la madrugada. Así, en estaciones como Páganos y Zegama experimentan una noche tropical. El calor llega hasta el litoral, el único día de julio en que pasan de los 30 ºC, llegando hasta los 37.2 ºC en Zarautz. Valores similares se registran en puntos dispersos del territorio (Iurreta 37.6 ºC, Zambrana 37.2 ºC). Se da la circunstancia de que a mediodía se produce una galerna de intensidad débil, que barre el calor, al menos en la costa.

Ha sido un mes de vientos típicos para esta época del año, flujos poco intensos de componente norte, alternados con otros de carácter más local y régimen de brisas en la costa.

Page 23: 2014KO EZAUGARRI METEOROLOGIKOAK CARACTERÍSTICAS … · 2015-04-24 · isurialdean konbekzio-hodeiak sortu ziren, eta Gipuzkoa ekialdean ekaitza lehertu zen; zaparraden intentsitatea

2014KO METEOROLOGIA TXOSTENA / INFORME METEOROLÓGICO DEL AÑO 2014

41

UZTAILA

Uztaila goi-geruzetan askatutako depresio batekin hasi genuen, gero aire masa hotza zeraman ibar bat pasa zen, eta, azkenik, Azoreetako antizikloia sartu zen ziri moduan. Egoera horiek, oro har, itsasaldeko haizea ibiltzea eragin zuten, eta giro hotza eta hezea izan genuen. Bigarren hamabostaldian eguraldia erabat aldatu zen, azkenik egun oskarbiak izan genituen. Afrika iparraldeko aire masa bat sartu zen eta tenperatura asko igo zen. Alabaina, beroa segituan ordezkatu zuten trumoi-ekaitzek, Atlantikoko ibar baten eraginez sortutakoak. Uztaileko azken egunetan uda sasoiko giroa izan genuen, kasu hartan Iberiar Penintsulako bero-depresioak eraginda; trumoi-ekaitz bat edo beste ere izan ziren.

Uztaila, oro har, hezea izan zen. Mendebaldean zertxobait lehorra izan zela zehaztu beharra dago, eta, aldiz, oso hezea Gipuzkoa barnealdean. Ohi bezala, euri gehien Gipuzkoa ekialdeko mendietan egin zuen (Añarbe 318.8 mm, Berastegi 201.7 mm). Harritzekoak dira Goierrin jasotako ia 150 mm-ak (Ordizia 147.3 mm). Bilbo Handia, balio maximoetatik urrun geratu zen (Derio 65.5 mm, Deusto 60.8 mm). Euri gutxien, berriz, Arabako Errioxan eta EAEko mendebaldean egin zuen (Paganos 20.9 mm, Espejo 21.8 mm, Orduña 27.6 mm, Ordunte 29 mm).

Egun euritsuena hilaren 4a izan zen, eta egun horretan soilik izan zen euria oso ugaria (Añarbe 90.7 mm, Agauntza 61.6 mm, Ordizia 57 mm). Ondorioz, Oria eta Urumea arroetako ibaien maila berehala igo zen: Amundarainen alarma maila gainditu zen. Gainera, goizaldean zaparrada handiak bota zituen Gipuzkoa ekialdeko mendietan eta kantauri isurialdeko beste zenbait tokitan, gehienak isurialdeen banalerroan daude (Añarbe 28 mm/h, Orozko 27.2 mm/h, Arrasate 26.9 mm/h, Agauntza 20.6 mm/h).

Tenperaturari dagokionez, oro har, uztaila ohikoa izan zen, beroa izateko joerarekin barnealdean. Kostaldean batez besteko tenperatura 20 ºC-tik gorakoa izan zen eta Arabako Lautadan 19 ºC ingurukoa: gutxi gorabehera EAE osorako balio normala baino 0.5 ºC altuagoa. Azken urteekin alderatuz, 2014koa uztail freskoenen artean dago.

Berorik handiena 17an egin zuen; goizaldean hego haizea ibili zen, eta Paganos eta Zegamako estazioetan termometroa ez zen 20 ºC-tik jaitsi, gau tropikala izan zen. Kostaldean ere bero egin zuen, uztail osoan egun horretan soilik igo zen tenperatura 30 ºC-tik gora; Zarautzen 37.2 ºC izan zen balio maximoa. Balio antzekoak neurtu ziren beste leku batzuetan (Iurreta 37.6 ºC, Zambrana 37.2 ºC). Bestalde, egun horretan, eguerdi partean, enbata ahul bat gertatu zen; beraz, bero handia, kostaldean behintzat, ez zen asko luzatu.

Uztailean iparraldeko haize ahula nagusitu zen, tokian tokiko haizearekin txandakatuz eta kostaldean brisa, beraz, uda sasoian ohikoa izaten den egoera izan genuen.

Page 24: 2014KO EZAUGARRI METEOROLOGIKOAK CARACTERÍSTICAS … · 2015-04-24 · isurialdean konbekzio-hodeiak sortu ziren, eta Gipuzkoa ekialdean ekaitza lehertu zen; zaparraden intentsitatea

2014KO METEOROLOGIA TXOSTENA / INFORME METEOROLÓGICO DEL AÑO 2014

42

AGOSTO

Ha sido un mes con una relativamente intensa circulación zonal. La comarca se ha situado en la zona de transición de vaguadas que cruzaban hacia el interior del continente y la dorsal anticiclónica que entraba por el sur. En superficie, durante la primera quincena predominio para el alta de Azores, entrando en cuña sobre el Golfo de Bizkaia. También, circulación a bajas latitudes de pequeñas borrascas, que recorrían rápidamente el Atlántico en dirección al continente, aunque sus frentes asociados no llegaban a afectarnos. En la segunda, expansión de las altas presiones sobre el Atlántico, que han favorecido la advección de flujos de componente norte. Son los días más soleados, pero continúan siendo frescos.

Las escasas precipitaciones registradas califican este agosto como muy seco. Buena parte del territorio presenta acumulados por debajo del 50% del promedio normal, especialmente en torno al Valle de Ayala. Como de costumbre, en los montes del este de Gipuzkoa es donde más ha llovido (Añarbe 114 mm, Berastegi 84.2 mm). Después, a lo largo del litoral (Oiartzun 89.6 mm, Matxitxako 67.1 mm). Donde menos, en las comarcas más occidentales y del sur de la CAPV (Páganos 5.7 mm, Gorbea 7.7 mm, Balmaseda 9.4 mm).

Dos jornadas copan nuestra atención, por las intensidades alcanzadas. El día 2 el interior de Álava se ve afectado por una tromba de agua y granizo, que sorprende a localidades como Vitoria-Gasteiz y Alegría (Arkaute 28.7 mm/h, Alegría 27.3 mm/h). Más tarde, el día 8 nubes convectivas descargan en el este de Gipuzkoa intensidades también casi muy fuertes (Araxes 29.8 mm/h, Berastegi 26.4 mm/h, Alegia 25.9 mm/h).

Agosto ha sido un mes frío, exceptuando el litoral más occidental, cálido. En la costa las medias han superado los 20 ºC, aproximadamente medio grado por debajo de lo normal. En la Llanada Alavesa han rondado los 19 ºC, muy cerca del promedio. En relación a los últimos años, es uno de los agostos más frescos.

A mediados de mes se registran mínimas realmente bajas para esta época del año. Llaman la atención las del día 17, entre 2-4 ºC en el interior de Álava (Trebiño 2.4 ºC, Navarrete 2.8 ºC, Espejo 3.1 ºC), de las más bajas en las series climáticas. También relevante que en algunos puntos próximos a la costa vizcaína no superen los 10 ºC (Arteaga 9.4 ºC).

El viento ha soplado frecuentemente del oeste, exceptuando a mediados, que lo ha hecho del norte. El viento sur ha sido testimonial.

Page 25: 2014KO EZAUGARRI METEOROLOGIKOAK CARACTERÍSTICAS … · 2015-04-24 · isurialdean konbekzio-hodeiak sortu ziren, eta Gipuzkoa ekialdean ekaitza lehertu zen; zaparraden intentsitatea

2014KO METEOROLOGIA TXOSTENA / INFORME METEOROLÓGICO DEL AÑO 2014

43

ABUZTUA

Abuztuan zirkulazio zonala oso indartsua izan zen. EAE trantsizio egoera batean egon zen, kontinente barnealdera zihoazen ibarren eta hegoaldetik sartzen zen presio altuen gailurraren artean. Lurrazalean lehen hamabostaldian Azoreetako antizikloia izan zen nagusi; Bizkaiko Golkoan ziri moduan sartuta egon zen. Horrez gain, behe latitudeetan depresio txikiek oso bizkor zeharkatzen zuten Ozeano Atlantikoa kontinenterantz, nahiz eta horiei loturiko fronteek guri zuzenean ez eragin. Bigarren hamabostaldian, presio altuak Ozeano Atlantikoan hedatu ziren, ipar-osagaiko fluxuen adbekzioa erraztuz. Giro argiagoa izan genuen, baina hala ere freskoa.

Abuztuan euri gutxi egin zuen eta oso lehorra izan zela esan dezakegu. Ohiko balioaren erdia baino euri gutxiago pilatu zen ia lurralde osoan, batez ere Aiarako bailara inguruan. Askotan gertatu ohi den bezala, Gipuzkoa ekialdeko mendi inguruetan egin zuen euri gehien (Añarbe 114 mm, Berastegi 84.2 mm) eta ondoren kostaldean (Oiartzun 89.6 mm, Matxitxako 67.1 mm). Mendebaldeko eskualdeetan eta EAEren hegoaldean, aldiz, euria urriagoa izan zen (Paganos 5.7 mm, Gorbea 7.7 mm, Balmaseda 9.4 mm).

Euriari dagokionez, bi gertaerek erakartzen dute gure atentzioa. Hilaren 2an Araba erdialdean euri-erauntsia eta txingorra bota zituen, adibidez Vitoria-Gasteizen eta Alegrian (Arkaute 28.7 mm/h, Alegría 27.3 mm/h). Hilaren 8an, Gipuzkoa ekialdean ekaitza lehertu zen; zaparraden intentsitatea ia oso handia izan zen (Araxes 29.8 mm/h, Berastegi 26.4 mm/h, Alegia 25.9 mm/h).

Abuztua hotza izan zen, mendebaldeko kostaldean izan ezik, azken horretan beroa izan zen. Kostaldean batez besteko tenperaturak 20 ºC-ak gainditu zituen, baina, hala ere, ohiko balioa baino gradu erdi baxuagoa izan zen batez bestekoa. Arabako Lautadan 19 ºC ingurukoa izan zen batez bestekoa, ohiko baliora asko gerturatu zen. Azken urteak kontuan izanik, 2014ko abuztua freskoenen artean dago.

Hilaren erdi aldera tenperatura minimo benetan baxuak neurtu ziren, abuztua zela kontuan izanik. Aipagarrienak hilaren 17an neurtu ziren, Araba erdialdean 2-4 ºC artekoak izan ziren (Trebiño 2.4 ºC, Navarrete 2.8 ºC, Espejo 3.1 ºC); serie klimatikoko baxuenen artean daude. Bestalde, Bizkaiko kostaldetik gertu dauden zenbait lekutan 10 ºC-ra ez iristea ere azpimarratzeko modukoa da (Arteaga 9.4 ºC).

Mendebaldeko haizea nagusitu zen, Abuztu erdi aldean izan ezik; orduan haizeak iparraldetik jo zuen. Hegoaldekoa, aldiz, oso gutxitan ibili zen.

Page 26: 2014KO EZAUGARRI METEOROLOGIKOAK CARACTERÍSTICAS … · 2015-04-24 · isurialdean konbekzio-hodeiak sortu ziren, eta Gipuzkoa ekialdean ekaitza lehertu zen; zaparraden intentsitatea

2014KO METEOROLOGIA TXOSTENA / INFORME METEOROLÓGICO DEL AÑO 2014

44

SEPTIEMBRE

El mes ha empezado con ambiente estable, seco y soleado, de la mano del anticiclón británico, que ha ido introduciéndose en el interior del continente. Mientras tanto, se ha definido una depresión fría en la fachada atlántica de la península ibérica, donde ha permanecido estacionaria muchos días, lo que ha condicionado el tiempo durante buena parte del mes. Los flujos ibéricos que ha introducido han sido cálidos, pero la continua llegada de líneas de inestabilidad ha dejado un ambiente tormentoso. El mes ha finalizado con el alta de Azores entrando en el continente y bajas relativas sobre la Península, que han dado lugar de nuevo a precipitaciones intensas.

Septiembre puede calificarse como muy seco, aunque zonas como la Llanada Alavesa oriental y el sur de los Valles Alaveses pueden calificarse como húmedas. Es el resultado de los numerosos episodios de tormentas acontecidos a lo largo del mes, que han dibujado una distribución espacial de la precipitación mensual algo alejada del patrón habitual. Los acumulados más altos, por encima de los 100 mm, se encuentran salpicados por puntos del interior de la vertiente cantábrica (Amundarain 129.7 mm, Elorrio 106.4 mm, Otxandio 111.7 mm). Nada despreciables tampoco los 95.2 mm caídos en Abetxuko. Los más bajos, por debajo de 20 mm, en el litoral vizcaíno y las Encartaciones (Balmaseda 8.2 mm, Punta Galea 8 mm, Arteaga 16.3 mm).

El día 7 solo las comarcas más occidentales se libran de las tormentas (Abetxuko 24.3 mm/h, Belauntza 24.3 mm/h). Los días 11 y 14 nos dejan sendos registros sorprendentes: Gardea 34.1 mm/h y Amundarain 43.6 mm/h, respectivamente.

Septiembre ha sido un mes muy cálido en la CAPV. En la costa las medias se han situado en una amplia horquilla, entre los 20-21.5 ºC, mientras que en la Llanada Alavesa han superado los 18 ºC, más de 1.5 ºC por encima de lo normal para el conjunto del territorio. Se trata del septiembre más caluroso de los últimos años, junto con el del 2006, aunque lejos del extremo de las series climáticas, correspondiente al año 1987.

Un hecho llamativo y poco frecuente es que las medias del presente mes, en general, han sido más elevadas que las de agosto. Esto es especialmente cierto en la vertiente cantábrica, donde se han situado hasta 1 ºC por encima. Algo similar, incluso más acentuado, sucedió también en el 2006.

Más que valores absolutos extraordinarios, lo destacable es la repetición de jornadas con temperaturas relativamente elevadas, entre los 25-30 ºC.

La componente sur del viento y los flujos locales, con régimen de brisas en la costa, han sido los predominantes este mes. La tercera semana, con diferencia, la más ventosa, debido al persistente viento sur.

Page 27: 2014KO EZAUGARRI METEOROLOGIKOAK CARACTERÍSTICAS … · 2015-04-24 · isurialdean konbekzio-hodeiak sortu ziren, eta Gipuzkoa ekialdean ekaitza lehertu zen; zaparraden intentsitatea

2014KO METEOROLOGIA TXOSTENA / INFORME METEOROLÓGICO DEL AÑO 2014

45

IRAILA

Iraila giro egonkor, lehor eta eguzkitsuarekin hasi zen; Britainiako antizikloia kontinente barneraino sartu zen. Bitartean Iberiar Penintsularen parean, Atlantikoan, depresio hotz bat sortu zen eta geldikor egon zen egun askotan, eta egoera hark egun askotan baldintzatu zuen eguraldia. Hegoaldeko fluxu beroa nagusitu zen, baina ezegonkortasun lerroak ere bata bestearen atzetik etengabe sartu ziren, eta ekaitz-giroa izan genuen. Irail amaieran Azoreetako antizikloia kontinentera sartu zen eta Iberiar Penintsulan depresio erlatiboa nagusitu zen; horren ondorioz, berriro ere zaparrada handiak izan genituen.

Iraila oso lehorra izan zen, hala eta guztiz ere, Arabako Lautadaren ekialdean eta Arabako Ibarren hegoaldean hezea izan zen. Hilabete osoan izandako ekaitzen ondorioz, prezipitazioaren banaketa espaziala ez zen ohikoa izan. Euri gehien, 100 mm baino gehiago, kantauri isurialdeko bailaretan han-hemenka pilatu zen (Amundarain 129.7 mm, Elorrio 106.4 mm, Otxandio 111.7 mm). Abetxukon pilatu ziren 95.2 mm-ak ere ez dira gutxiesteko modukoak. Balio baxuenak, 20 mm-tik beherakoak, Bizkaiko kostaldean eta Enkarterrietan pilatu ziren (Balmaseda 8.2 mm, Punta Galea 8 mm, Arteaga 16.3 mm).

Hilaren 7an, mendebaldeko eskualdetan izan ezik, gainontzeko leku guztietan izan ziren ekaitzak (Abetxuko 24.3 mm/h, Belauntza 24.3 mm/h). Hilaren 11n eta 14an balio harrigarriak neurtu ziren: Gardean 34.1 mm/h eta Amundarainen 43.6 mm/h, hurrenez hurren.

Iraila oso beroa izan zen EAEn. Kostaldean batez besteko balioen artean alde handia egon zen, 20 eta 21.5 ºC artekoak izan ziren. Arabako Lautadan, aldiz, 18 ºC-ren muga gainditu zen. EAE osoa kontuan izanda, ohikoa baino 1.5 ºC altuagoa izan zen batez besteko balioa. Azken urteetako irailik beroena izan zen, 2006 urtearekin batera. Hala ere, serie klimatikoen muturreko balioetatik (1987ko iraila) urrun dago.

Atentzioa ematen duena eta gutxitan gertatu ohi dena zera da, iraileko batez besteko tenperatura abuztukoa baino altuagoa izan zela. Hori bereziki nabarmena izan zen kantauri isurialdean, izan ere iraileko batez bestekoa abuztukoa baino 1 ºC altuagoa izan zen. 2006an ere antzeko zerbait gertatu zen, baina diferentzia oraindik nabariagoa izan zen.

Maximoei dagokienez, ez ziren neurtu ohiz kanpoko balio absolutuak, baina tenperatura altuekin, 25-30 ºC, jarraian izandako egun kopurua da nabarmendu beharrekoa.

Hego-osagaiko haizea eta tokian tokiko fluxua nagusitu ziren irailean, eta kostaldean brisa. Hirugarren astean hegoaldeko haizea nagusitu zen, eta, ondorioz, asterik haizetsuena izan zen.

Page 28: 2014KO EZAUGARRI METEOROLOGIKOAK CARACTERÍSTICAS … · 2015-04-24 · isurialdean konbekzio-hodeiak sortu ziren, eta Gipuzkoa ekialdean ekaitza lehertu zen; zaparraden intentsitatea

2014KO METEOROLOGIA TXOSTENA / INFORME METEOROLÓGICO DEL AÑO 2014

46

OCTUBRE

La situación sinóptica ha estado caracterizada por el asentamiento sobre la península ibérica de la dorsal anticiclónica cálida. La corriente en chorro ha circulado por latitudes más altas de lo habitual para esta época del año. Sobre el Atlántico se han formado varias vaguadas, que al toparse con la dorsal no han podido avanzar hacia el este, colapsándose y formando DANAs (depresiones aisladas en niveles altos), débiles en general. Entre ambos sistemas el remonte de aire cálido norteafricano hacia la Península ha sido bastante persistente. En superficie, predominio de las altas presiones, con frecuentes puentes anticiclónicos, una situación de gran estabilidad atmosférica. El resultado ha sido un tiempo seco y bastante soleado, con temperaturas altas.

Las escasas precipitaciones registradas califican el mes como muy seco en toda la CAPV. Los valores más altos se han dado en las comarcas litorales y en las Encartaciones (Oiartzun 50 mm, Cerroja 48.6 mm, Ereñozu 40.6 mm). Los más bajos, en puntos dispersos del interior de Gipuzkoa y de Álava (Trebiño 7.3 mm, Amundarain 12 mm, Aixola 14.3 mm). En cualquier caso, se trata de acumulados bastante alejados del promedio normal, por debajo del 50%, llegando al 20% en el interior de la vertiente cantábrica.

Octubre se ha comportado de manera muy cálida a extremadamente cálida, en relación al periodo normal 1971-2000. En la costa las medias se han situado entre los 18.5-19.5 ºC, mientras que en la Llanada Alavesa han superado los 15 ºC, más de 3 ºC por encima de lo normal para el conjunto del territorio. Estos valores pugnan con los del año 1995 por el segundo puesto de los octubres más calurosos. En el ranking sigue mandando el reciente 2006 (aunque en la Rioja Alavesa las medias actuales llegan a ser más altas).

Prácticamente no hemos notado el significativo descenso térmico que se produce habitualmente en este mes, de transición hacia la época fría del año.

La componente sur del viento ha sido la protagonista del mes, no demasiado intensa, lo que ha favorecido el régimen de brisas en la costa muchos días.

Del día 15 al 18 es el periodo más ventoso del mes, debido a la presencia de una profunda borrasca, que ocupa una gran área del Atlántico Norte, sobre el paralelo 50ºN aproximadamente. Rachas muy fuertes del suroeste azotan, sobre todo, zonas expuestas del oeste de la CAPV, superándose los 100 km/h puntualmente en Orduña y Cerroja, y los 90 km/h en otras estaciones como La Garbea o Punta Galea. Además, no podemos olvidarnos de la galerna de intensidad moderada del día 16, que a partir de las 20 h recorre el litoral vasco con rachas entre 65-90 km/h.

Page 29: 2014KO EZAUGARRI METEOROLOGIKOAK CARACTERÍSTICAS … · 2015-04-24 · isurialdean konbekzio-hodeiak sortu ziren, eta Gipuzkoa ekialdean ekaitza lehertu zen; zaparraden intentsitatea

2014KO METEOROLOGIA TXOSTENA / INFORME METEOROLÓGICO DEL AÑO 2014

47

URRIA

Egoera sinoptikoari dagokionez, presio altuen gailurra Iberiar Penintsulan egon zen denbora luzez. Jet korrontea sasoi horretan ohikoa izaten dena baino latitude altuagoetan egon zen. Ozeano Atlantikoan hainbat ibar sortu ziren, baina gailurrak oztopo egin zien eta ezin izan zuten ekialdera mugitu, beraz kolapsatu eta goi-geruzetan askatutako depresioak sortu ziren, oro har txikiak. Bi sistemen artean Afrika iparraldeko aire beroaren sarrera Iberiar Penintsulan ia etengabea izan zen. Lurrazalean presio altuak izan ziren nagusi, zubi antiziklonikoak sarri izan genituen, beraz egonkortasun handiko egoerak. Ondorioz, giro lehor eta eguzkitsua izan genuen, tenperatura altuekin.

Oso euri gutxi egin zuen, beraz urria oso lehorra izan zen EAE osoan. Euri gehien kostaldean eta Enkarterrietan pilatu zen (Oiartzun 50 mm, Cerroja 48.6 mm, Ereñozu 40.6 mm). Euri gutxien Gipuzkoa barnealdean eta Araban (Trebiño 7.3 mm, Amundarain 12 mm, Aixola 14.3 mm). Dena den, ohiko batez bestekotik oso urrun daude balioak, %50 dira oro har, eta kantauri isurialdearen barnealdean %20.

Urria, 1971-2000 denboraldi normalarekin alderatuz, oso beroa edo erabat beroa izan zen. Kostaldean batez besteko tenperatura 18.5-19.5 ºC artekoa izan zen, eta Arabako Lautadan 15 ºC-tik gorakoa; EAE osoa kontuan hartuz, ohiko balioa baino 3 ºC altuagoa izan zen. 1995.urtearekin lehian, baina inoizko bigarren urririk beroena da. Dena den, beroena 2006koa izan zen (nahiz eta Arabar Errioxan 2014koak balio altuagoak izan).

Gauzak horrela, urrian nabaritu ohi den tenperatura jaitsiera nabarmena (hotz aldirako trantsizioa izan ohi da urria) ez genuen nabaritu.

Hego-osagaiko haizea izan zen nagusi hilabete osoan, ez zen oso indartsu ibili, eta horren ondorioz kostaldean brisa sartu zen egun askotan.

Hilaren 15etik 18ra bitartekoa izan zen urriko denboraldirik haizetsuena, izan ere 50 ºI paraleloaren parean depresio sakon bat kokatu zen Ipar Atlantikoan. Hego-mendebaldeko haize-bolada oso gogorrak izan genituen, batez ere EAEren mendebaldeko haizeguneetan; Orduñan eta Cerrojan 100 km/h-ko abiadura gainditu zen, eta La Garbea eta Punta Galean 90 km/h-koa. Horrez gain, hilaren 16an enbata ertaina izan genuen; 20etatik (ordu lokala) aurrera enbatak EAEko itsasertz guztia zeharkatu zuen 65-90 km/h inguruko haize-boladekin.

Page 30: 2014KO EZAUGARRI METEOROLOGIKOAK CARACTERÍSTICAS … · 2015-04-24 · isurialdean konbekzio-hodeiak sortu ziren, eta Gipuzkoa ekialdean ekaitza lehertu zen; zaparraden intentsitatea

2014KO METEOROLOGIA TXOSTENA / INFORME METEOROLÓGICO DEL AÑO 2014

48

NOVIEMBRE

Noviembre es habitualmente el mes de los temporales atlánticos. Así ha sido en el actual, en el que numerosas borrascas se han acercado a la fachada del continente, introduciendo flujos del primer y cuarto cuadrante, que han guiado sistemas frontales y líneas de inestabilidad. En el último tercio, el bloqueo anticiclónico continental ha contribuido al descuelgue de masas de aire frío en las capas medias-altas, que se han dirigido hacia las Islas Canarias o hacia el golfo de Cádiz, reforzando las advecciones del sur.

Cuando venimos de un octubre muy seco, es de agradecer que en noviembre se haya decidido a llover. Para reflejar este hecho, basta resaltar que en el episodio de los días 4 y 5 llueve bastante más que en todo el mes anterior junto. Los acumulados califican el mes, en general, como húmedo. Entrando más en detalle, ha sido normal en los valles cantábricos, especialmente en la cuenca del Deba, mientras que en el sur de Álava ha sido muy húmedo. Los valores más altos se encuentran en la Montaña Alavesa (Iturrieta 259.7 mm), puntos próximos al litoral (Oiartzun 233 mm, Mungia 222.7 mm) y a lo largo de la divisoria (Zegama 213.2 mm, Sarria 209.6 mm). Los más bajos en puntos del interior de Álava (Moreda 99.8 mm, Abetxuko 126.1 mm).

A lo largo del día 5 se acumulan en 24 horas más de 60 mm en numerosas estaciones del este de Gipuzkoa (Oiartzun 78.2 mm, Amundarain 60.5 mm) y en otras del interior de la vertiente cantábrica (Cerroja 69.1 mm, Iruzubieta 66.2 mm) y del norte de Álava (Sarria 87 mm). El día 29 se supera igualmente la barrera de los 60 mm, aunque de manera testimonial (Herrera, 72.8 mm).

Las medias de noviembre califican el mes como muy cálido, en relación al periodo normal 1971-2000. En la costa se han situado entre los 14-15 ºC, mientras que en la Llanada Alavesa han superado los 10 ºC, cerca de 2.5 ºC por encima de lo normal para el conjunto del territorio. A pesar de la importante anomalía, estos valores están relativamente lejos de los alcanzados los años 2011 y 2006, actuales extremos de las series climatológicas en el litoral y el interior, respectivamente.

Ha habido un gran número de días con rachas muy fuertes. De hecho, tan solo hay cuatro en los que no se ha registrado ningún valor por encima de 70 km/h. Entre tantos episodios adversos donde elegir, señalaremos los tres días de rachas huracanadas, en los que también se ven afectadas zonas no expuestas. El día 3 una profunda borrasca centrada en las Islas Británicas envía rachas de viento del suroeste (Orduña 133.6 km/h, Matxitxako 122.4 km/h, Saratxo 80.3 km/h, Arrasate 77.4 km/h). El día 13 una rápida borrasca de origen extratropical roza las costas de Galicia y envía vientos intensos también del suroeste, que afectan sobre todo al litoral (Arboleda 136.1 km/h, Punta Galea 134.3 km/h, Jaizkibel 127.1 km/h, Deusto 85.7 km/h). Para finalizar, el día 28 un sistema de bajas presiones al noroeste de la península ibérica envía rachas del sur-sureste (Oiz 124.6 km/h, Orduña 122.8 km/h, Navarrete 101.2 km/h, Arrasate 86 km/h).

Page 31: 2014KO EZAUGARRI METEOROLOGIKOAK CARACTERÍSTICAS … · 2015-04-24 · isurialdean konbekzio-hodeiak sortu ziren, eta Gipuzkoa ekialdean ekaitza lehertu zen; zaparraden intentsitatea

2014KO METEOROLOGIA TXOSTENA / INFORME METEOROLÓGICO DEL AÑO 2014

49

AZAROA

Azaroan Atlantikoko denboraleak izan ohi dira, eta 2014an ere ez zuten hutsik egin. Hainbat depresio hurbildu ziren kontinentearen parera, eta lehen eta laugarren koadranteko fluxuak nagusitu ziren, hots, ipar-osagaikoak. Iparraldeko fluxuak bultzatuta hainbat fronte-sistema eta ezegonkortasun lerro iritsi ziren gurera. Azaroko azken herenean kontinenteko antizikloiak eragindako blokeo egoeraren ondorioz, erdi eta goi-geruzetan aire masa hotzak askatzea eragin zuen. Askatutako aire masa hotz horiek Kanariar uharteetara edo Cadizko Golkora mugitu ziren, hegoaldeko adbekzioak indartuz.

Urria oso lehorra izan zela kontutan izanik, eskertzekoa izan zen azaroan euria egitea. Adibide gisa, azaroaren 4an eta 5ean urri osoan baino euri gehiago egin zuen. Pilatutako euri kopuruaren arabera, azaroa hezea izan zen. Eskualdez eskualde prezipitazioa aztertuz gero, Kantauri isurialdeko ibarretan pilatutako prezipitazioa ohikoa izan zen, batez ere Debako arroan; aldiz, Araba hegoaldean oso hezea izan zen. Baliorik handienak Arabako Mendietako estazio batean neurtu ziren (Iturrieta 259.7 mm), kostaldetik gertu dauden zenbait tokitan (Oiartzun 233 mm, Mungia 222.7 mm) eta isurialdeen arteko banalerroan (Zegama 213.2 mm, Sarria 209.6 mm). Euri gutxien Araba erdialdean egin zuen (Moreda 99.8 mm, Abetxuko 126.1 mm).

Hilaren 5ean, 24 orduan, 60 mm baino gehiago pilatu ziren Gipuzkoa ekialdeko hainbat estaziotan (Oiartzun 78.2 mm, Amundarain 60.5 mm), eta kantauri isurialdearen barnealdeko beste estazio batzuetan (Cerroja 69.1 mm, Iruzubieta 66.2 mm) eta Araba iparraldean (Sarria 87 mm) ere bai. Hilaren 29an ere 60 mm-ko muga gainditu zen, baina estazio batean soilik (Herrera 72.8 mm).

Azaroa oso beroa izan zen, 1971-2000 denboraldi normalarekin alderatuz. Kostaldean batez besteko tenperatura 14-15 ºC-koa izan zen eta Arabako Lautadan 10 ºC-tik gorakoa; EAE osorako ohiko balioa baino 2,5 ºC altuagoa. Anomalia handia izan arren, kostaldean eta barnealdean 2011an eta 2006an, hurrenez hurren, neurtutako muturretako balioetatik urrun geratu ziren balio horiek.

Haize-bolada oso gogorrak neurtu ziren hainbat egunetan. Lau egunetan soilik ez ziren 70 km/h-tik gorako haize-boladak neurtu. Muturreko hainbeste egoeren artean hiru aukeratu ditugu, haize-bolada bortitzak izan genituenak; horietan haize lekuak ez diren lekuetan ere haizeak gogor astindu zuen. Hilaren 3an Britainiar uharteetan zegoen depresio sakon batek hego-mendebaldeko haize-boladak eragin zituen (Orduña 133.6 km/h, Matxitxako 122.4 km/h, Saratxo 80.3 km/h, Arrasate 77.4 km/h). Hilaren 13an, berriz, beste depresio extratropikal batek Galiziako kostaldea ukitu zuen eta hego-mendebaldeko haize zakarra izan genuen, batez ere kostaldean (Arboleda 136.1 km/h, Punta Galea 134.3 km/h, Jaizkibel 127.1 km/h, Deusto 85.7 km/h). Amaitzeko, hilaren 28an Iberiar Penintsularen ipar-mendebaldean zegoen depresiogune batek hego/hego-ekialdeko haize-boladak eragin zituen (Oiz 124.6 km/h, Orduña 122.8 km/h, Navarrete 101.2 km/h, Arrasate 86 km/h).

Page 32: 2014KO EZAUGARRI METEOROLOGIKOAK CARACTERÍSTICAS … · 2015-04-24 · isurialdean konbekzio-hodeiak sortu ziren, eta Gipuzkoa ekialdean ekaitza lehertu zen; zaparraden intentsitatea

2014KO METEOROLOGIA TXOSTENA / INFORME METEOROLÓGICO DEL AÑO 2014

50

DICIEMBRE

La situación sinóptica ha estado caracterizada por la circulación desprendida de masas de aire frías, que se han descolgado de la circulación general para dirigirse hacia el Mediterráneo. Entre esta ciclogénesis mediterránea y los anticiclones atlánticos se han configurado pasillos de viento de componente norte, por los que han transitado frecuentes sistemas frontales y líneas de inestabilidad. En el último tercio, sin embargo, se adentra la dorsal anticiclónica sobre la península ibérica. Predominan entonces los días secos y soleados, aunque también con frecuentes nieblas, y llegan las heladas.

Diciembre ha sido, en general, un mes muy húmedo. Hacia el litoral vizcaíno y el sur de Álava los porcentajes de precipitación respecto a lo normal se relajan, por lo que la calificación se queda en húmedo. Como es habitual, los acumulados más altos se encuentran en el este e interior de Gipuzkoa (Añarbe 431.2 mm, Bidania 376.8 mm), con otro máximo secundario en puntos próximos a la divisoria (Arrasate 272.9 mm, Gorbea 304.2 mm). Hacia el Gran Bilbao los valores se reducen significativamente (Derio 185.3 mm, Galindo 164.3 mm) y más aún hacia el sur de Álava (Zambrana 66.8 mm, Moreda 50.2 mm).

El umbral de los 60 mm se ha superado en dos episodios. El día 8 llueve de manera muy abundante, sobre todo, en Gipuzkoa (Añarbe 76.4 mm, Berastegi 58.9 mm, Ameraun 56 mm). El día 27 se recogen de nuevo cantidades relevantes y más generalizadas (Behobia 73 mm, Añarbe 56.7 mm, Gorbea 47.6 mm).

Las medias de diciembre califican el mes como frío en la vertiente cantábrica y normal en la mediterránea. En la costa se han situado entre los 9-10 ºC, alrededor de 0.5 ºC por debajo de lo normal; mientras que en la Llanada Alavesa se han acercado a los 6 ºC, cerca del promedio habitual. En relación a los últimos años, estos valores se encuentran en una posición intermedia.

Las heladas no llegan prácticamente hasta el último tramo del mes. Las más intensas tienen lugar entre los días 29 y 31, moderadas en muchos puntos del interior de Álava (Iturrieta -8.7 ºC, Subijana -7.1 ºC, Trebiño -7.1 ºC), pero también de la vertiente cantábrica (Berastegi -6.2 ºC, Balmaseda -6.1 ºC, Amundarain -4.5 ºC). En el litoral tan solo el más occidental se libra de los valores negativos (Behobia -3.2 ºC, Oiartzun -3.3 ºC, Arteaga -3.1 ºC).

Los flujos del primer y segundo cuadrante han sido los predominantes a lo largo del mes. Sin embargo, los valores más altos son del suroeste, rachas muy fuertes, puntualmente huracanadas, asociadas a una pequeña baja que se adentra en el Golfo de Bizkaia los días 12 y 13 (Orduña 127.4 km/h, Matxitxako 121.7 km/h, Punta Galea 121 km/h).

Page 33: 2014KO EZAUGARRI METEOROLOGIKOAK CARACTERÍSTICAS … · 2015-04-24 · isurialdean konbekzio-hodeiak sortu ziren, eta Gipuzkoa ekialdean ekaitza lehertu zen; zaparraden intentsitatea

2014KO METEOROLOGIA TXOSTENA / INFORME METEOROLÓGICO DEL AÑO 2014

51

ABENDUA

Egoera sinoptikoari dagokionez, aire masa hotzen zirkulazioa nagusitu zen; zirkulazio orokorretik askatu eta Mediterraneorantz mugitu ziren. Mediterraneoko ziklogenesia eta Atlantikoko antizikloiaren artean ipar-osagaiko korridoreak sortu ziren; horietatik fronte-sistemak eta ezegonkortasun lerroak mugitu ziren. Azaroko azken herenean, aldiz, presio altuen gailurra sartu zen Iberiar Penintsulara. Giro lehor eta eguzkitsua izan genuen, baina sarritan sortu zen lainoa, eta izotza egin zuen.

Abendua oso hezea izan zen orokorrean; Bizkaiko kostaldean eta Arabako hegoaldean, ordea, hezea. Ohikoa denez, Gipuzkoa ekialdean eta barnealdean egin zuen euri gehien (Añarbe 431.2 mm, Bidania 376.8 mm), bigarren mailako beste maximoa isurialdeen banalerrotik gertu dauden estazioetan (Arrasate 272.9 mm, Gorbea 304.2 mm) izan zen. Bilbo Handian euria urriagoa izan zen (Derio 185.3 mm, Galindo 164.3 mm), are urriagoa Araba hegoaldean (Zambrana 66.8 mm, Moreda 50.2 mm).

Bi gertaeretan soilik gainditu da 60 mm muga. Hilaren 8an euria oso ugaria izan zen, batez ere Gipuzkoan (Añarbe 76.4 mm, Berastegi 58.9 mm, Ameraun 56 mm). Hilaren 27an berriro ere pilatutako prezipitazioa aipagarria izan zen eta aurrekoan baino hedatuagoa (Behobia 73 mm, Añarbe 56.7 mm, Gorbea 47.6 mm).

Batez besteko tenperaturaren arabera abendua kantauri isurialdean hotza izan zen eta Mediterranear isurialdean ohikoa. Kostaldeko batez bestekoa 9-10 ºC ingurukoa izan zen, ohiko balioa baino 0.5 ºC baxuagoa. Arabako Lautadan batez bestekoa 6 ºC ingurukoa izan zen, ohiko baliora hurbildu zen. Azken urteekin alderatuz, balio hauek erdikoak lirateke.

Izotza abenduko azken egunak arte ez zuen egin. Izotzik handienak hilaren 29tik 31ra bitartean egin zituen, Araba erdialdeko hainbat tokitan izotz handia egin zuen (Iturrieta -8.7 ºC, Subijana -7.1 ºC, Trebiño -7.1 ºC), baina baita kantauri isurialdeko zenbait lekutan ere (Berastegi -6.2 ºC, Balmaseda -6.1 ºC, Amundarain -4.5 ºC). Mendebaldeko kostaldean soilik izan genituen balio positiboak, gainerakoak negatiboak (Behobia -3.2 ºC, Oiartzun -3.3 ºC, Arteaga -3.1 ºC, Deusto 0.6 ºC).

Abenduan lehenengo eta bigarren koadranteko haizeak izan ziren nagusi. Haize-bolada zakarrenak hego-mendebaldekoak izan ziren, oso gogorrak eta zenbait kasutan bortitzak; hilaren 12an eta 13an neurtu ziren, Bizkaiko Golkoan sartu zen depresio txiki batek eragindakoak (Orduña 127.4 km/h, Matxitxako 121.7 km/h, Punta Galea 121 km/h).

Page 34: 2014KO EZAUGARRI METEOROLOGIKOAK CARACTERÍSTICAS … · 2015-04-24 · isurialdean konbekzio-hodeiak sortu ziren, eta Gipuzkoa ekialdean ekaitza lehertu zen; zaparraden intentsitatea

2014KO METEOROLOGIA TXOSTENA / INFORME METEOROLÓGICO DEL AÑO 2014

52