16

211 familiak - argia.eus · konpostaketa Vermikonpostaketa Auzo konpostaketa Bilketa selektiboa Avi-compo guneen mantentzea. Sakanaldea, aurrerago aipatuko duguna, ez da inon ikusi

  • Upload
    others

  • View
    8

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: 211 familiak - argia.eus · konpostaketa Vermikonpostaketa Auzo konpostaketa Bilketa selektiboa Avi-compo guneen mantentzea. Sakanaldea, aurrerago aipatuko duguna, ez da inon ikusi
Page 2: 211 familiak - argia.eus · konpostaketa Vermikonpostaketa Auzo konpostaketa Bilketa selektiboa Avi-compo guneen mantentzea. Sakanaldea, aurrerago aipatuko duguna, ez da inon ikusi

Auzokonpostan 211 familiak parte hartzen daute gaur egun, 6 gune desberdinetan eta banatutako konpostagailu kopurua, 675 dira (autokonpostatzaile)

AUZO-KONPOSTA

Page 3: 211 familiak - argia.eus · konpostaketa Vermikonpostaketa Auzo konpostaketa Bilketa selektiboa Avi-compo guneen mantentzea. Sakanaldea, aurrerago aipatuko duguna, ez da inon ikusi

3

Herritarren konposta / Erreportajea

Modan dago konpost egitea. Ingurumenaz kezkatutako familia aitzindarietatiketa ortu ekologikoa lantzen duten baratzezainetatik askoz haratago,

milaka familiak ekin diote hondakin organikoak berrerabiltzeko dagoenera merke, errez eta garbienari. Gipuzkoan eta Nafarroako Sakananhondakinen kudeaketaren osagai funtsezkoa bilakatu da konpost egiteautogestionatua.

� Egilea: Pello Zubiria Kamino

LARRUN pentsamendu aldizkaria ARGIArekin batera banatzen da. Zuzendaria: Estitxu Eizagirre Kerejeta. Jabea: Komunikazio Biziagoa S.A.L. Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia 20160 Lasarte-Oria Posta elektronikoa: [email protected] Telefonoa:(00 34) 943 37 15 45. Inprimategia: Antza Komunikazio Grafikoa (ARGIAren 2.388. zenbakiarekin banatua, 2013ko urriaren 27an)

Azala: Garbine Ubeda Goikoetxea · Maketazioa: Antza Komunikazio Grafikoa

Tolosako Izaskun auzoko herritarrak, elkarlanean konpost egiteko udalak prestatu dien gunearen estreinaldian.

Konpostgileak: birziklatzen txapeldun

TO

LO

SAZ

ER

OZ

AB

OR

Page 4: 211 familiak - argia.eus · konpostaketa Vermikonpostaketa Auzo konpostaketa Bilketa selektiboa Avi-compo guneen mantentzea. Sakanaldea, aurrerago aipatuko duguna, ez da inon ikusi

Herri “normaletatik”, hots, hondakinen hama-rretik zazpi edo zortzi zabor nahasitan zaborte-gietara eta errauste plantetara bidaltzen dituzte-netatik iritsitako bisitariek haluzinatu behar duteGipuzkoako eta Nafarroako zenbait kaletan aur-kitutako etxolekin eta hesiz inguratuta konpost-ontziz betetako guneekin. Etxeetako zaborrakpilatuta kalean utzi? Udalak baimenduta? Zerdiozu, udalak sustatu eta hobariz sarituak? Etagero hortik lur gozoa ateratzen dutela?

Kazetari honi 2009an, bere herritarren arteankonpostatzea sustatzeko erakusketan ari zela,adineko gizon zahar bat haserretu zitzaion pro-zesua esplikatzean: “Zuk esan behar didazu hau[organikoa] bota eta geroago hau [konposta] ate-ratzen dela? Tontotzat naukazu, ala? Zoaz por-kulo hartzera?” eta alde egin zuen gaztelaniazmarmarka.

Ezjakintasuna ez da desagertu bost urteotan. Areokerragoa, herritarren gidari izan nahi dutenhautetsi eta politikoen ahotan oraindik entzutendira astakeria galantak konpostatzea den prozesuarruntaren gainean: zikina dela, txerri-tokia,higiene arazoak, arratoiak… Urte luzez jendea-ren buruetan itsatsitako fobiak eta aurreiritziakez dira bi egunetan ezabatzen. Baina aipatupurrustada entzun zuen herri horretan bertan,Gipuzkoako Hernanin (19.000 biztanle) oraintxe

bertan lau parke publikotan birziklatzen dituzteberen organikoak 70 familiak, ziento pare batgehiagok dauka izena emana, udalak urtea buka-tzerako gune berriak antolatuko ditu eta, horieigehiturik nork bere baratzean edo lorategian egi-ten dutenak, 2014. urtean 1.000 familia bainogehiagok egingo du konposta. Hormigoi etaasfalto tartean bizi diren 7.000 familiatatik 1.000konpostatzen, ez bada hori iraultza…

12.000 FAMILIA GIPUZKOAN

Usurbil Zero Zaborreko militantea den JoxeMari Irazustaren laguntzarekin osatu dituguGipuzkoako estatistikak, oraindik mankomunita-te guztiek ez baitituzte datuak elkarrekin eskain-tzen. 2010ean Gipuzkoa osoan 6.003 familiakegiten zuten konposta. Zifra horrek biltzenzituen mankomunitateek birziklatzea sustatzekoegin kanpainetan ontzia eta bestelako tresnakjaso eta ikastarora azaldu zirenak, kontabilitateguztietatik kanpo geratuz beren kontura tresnakerosi edo brikolatu dituztenak. 2010eko zifra huraarras aldatu da denbora gutxian: 6.003 familiahaiek hiru urte eta erdian, 2013ko abuztuan,11.563 izatera iritsi dira. Urtea amaitzerako12.000koa ondo gainditua izanen da.

Kendurik Nafarroako Baztan-Bidasoa bailara eta

4

180. zenb. 2013ko urria

Mundu jasangarri baterako erantzunak

www.vermican.com - [email protected] - +34 948 27 63 10

Ingurugiro zerbitzuak

Etxe eta auzo konpostaketa

Vermikonpostaketa

Bilketa selektiboa Avi-compoAuzo konpostaketa guneen mantentzea

Page 5: 211 familiak - argia.eus · konpostaketa Vermikonpostaketa Auzo konpostaketa Bilketa selektiboa Avi-compo guneen mantentzea. Sakanaldea, aurrerago aipatuko duguna, ez da inon ikusi

Sakanaldea, aurrerago aipatuko duguna, ez dainon ikusi horrelako aurerakadarik. Zer gertatuda berezia Gipuzkoan eta Nafarroako bi eskual-de horietan Durangaldean edo Amikuzen gerta-tu ez dena? Gaikako bilketa orokortuan hasidirela herri batzuk, gehiago hastear, eta denetanzabortegiak eta errauste plantak behar dituenbetiko kudeaketa hobe batez ordezkatu nahia.

Gipuzkoako errausketaren kontrako borrokaketa Sakanako Olatzagutiako zementu fabrikanhondakinak erretzearen aurka piztuak, kontrakoprotesta soila izatea gaindituta alternatiba eraiki-tzea ekarri dute. Kontraesan eta gorabeherahandi askorekin, ez gara hemen luzatukoARGIAko irakurleak ondo ezagutzen duen hon-dakinen inguruko gatazkaz. Liskarrak liskar,

5

Herritarren konposta / Erreportajea

TXERRI-JANA ZUZENEAN PROTEINA

Hondakin organikoari zerbaitengatik esatenzitzaion duela gutxi arte txerri-jana. Zenbait herri-tan hori berriro txerrien edo oiloen bazkatzat era-biltzen hasi dira. Orendaingo udalak Ttip eta Ttuptxerriak ezarri ditu itxitura batean, herriko elkarte-ko kideek beren otorduen soberakinez alhatuditzaten. Oiloen erabilera, berriz, Iruñerriko Noain-dik hasi da zabaltzen, ingurumen gaiez okupatzenden enpresa batek sustaturik.

Logika osoa du organikoa abereei emateak.Aziendak dauzkaten baserritarrek oraindik halabaliatzen dituzte jakien soberakinak, txerriei beza-la behiei, asto edo zamariei eta batik bat oiloeiemanez. Duela urte gutxi etxez etxe esne partike-tan ibiltzen ziren laborariek eraman ohi zuten txe-rri-jana baserrira itzultzean.

Familia baten hondakinen %40a den organikoahorrela berrerabiltzekotan, espezien artean hauta-tzen hasita, dakitenen ustean soluzio erradikalenahegaztiek eskaintzen dute,emandako guztia l inpiouzten baitute; “dena jatendutela” esan ohi den txe-rriak berak moko finagoko-ak dira, zer esanik ez behiaketa zamariak. Oilotegian,ordea, beste inork nahi ezduen platano azalarenarrastorik ere ez dute utziko.

Ohiko konposta egitenduten herritarrek landarea

elikatuko duen lurra aberasteko gaia sortzen dute.Aldiz, animaliei organikoa askan eskaintzen diete-nek konposta-lurra-landarea urratsak jauzi batezgainditu eta zuzenean bihurtzen dituzte proteina,izan haragi edo arrautza. Haragiaren kasuan, nor-berak etxean darabilenean sistema, honek ez dioarazorik sortuko okela aprobetxatzeko, ez badaanimalia hiltzeko trantzea. Baina organikoa anima-liei kudeaketa publikoan ematen zaienean, Oren-daingo Ttip eta Ttupen kasuan adibidez, oraingozezingo da okela hori zirkuitu komertzialean sartu,behi eroen istilutik landa oso zorrotz daude higie-ne arauak munduan… salbu eta granja industria-lentzako, horiei baimentzen baitzaie gero eramasiboan komertzializatzen diren aziendak edo-zein zerrikeriaz alhatzea.

Horretan ere oiloak irabazle. Iruñerriko Noain-go kasuak erakutsi duenez, arrautzek ez dutehorrelako buruhausterik ematen. Auzolaneankonposta egiteko aukerarekin batera oilategi bate-ko hegaztiak organikoz elikatzekoa ere eskaini die

herritarrei udalak. Fami-liok instituzioei aurreztendiete astero beren hon-dakinen %40 bildu etatratatzea, eta trukeanudalak arrautzak opari-tzen dizkie kanpainanparte hartzen dutenei.Dena da abantaila: pro-teina (haragia eta arrau-tzak) eta zizareek konpostbihurtuko duten zirina.

BO

UV

IER

SAN

DR

INE

Oiloak sukaldeko hondarrak jaten.

Page 6: 211 familiak - argia.eus · konpostaketa Vermikonpostaketa Auzo konpostaketa Bilketa selektiboa Avi-compo guneen mantentzea. Sakanaldea, aurrerago aipatuko duguna, ez da inon ikusi

Atez Atekoaren eta etorkizunerako izen horigabe aztertzen ari diren beste bilketa sistemaberrien oinarrietan dago bilketa orokorra etapertsonalizatua izatea. Honi esker, udalek etamankomunitateek saritu ditzakete organikoare-kin konposta egiten dutenak.

Pertsonalizatuak ez diren sistemetan, edukion-tzizkoetan, gizarteak zigortu egiten du ondo ari

dena eta axolagabea saritu, denei tasa bera ordai-naraziz. Sistema berriak herritar guztiak behar-tzeaz gain bereizketa xuxen egitera, zebra-bideakerrespetatzera bezalatsu, posible egiten dubereiztea nork egiten duen konposta etxean. Etaahalegina saritzea. Saritu?

Dudarik gabe, etxeko hondakinen %40 hori eraautogestionatuan berrerabiltzen duenak gizartea-

6

180. zenb. 2013ko urria

KONPOSTATZEA HITZ BITAN

“Konpostatzea = soberakinak lur bihurtzea”,horra definizio hiperlaburra. Laburregia ote?Naturak landare eta abereki oro bihurtzen du kon-post, horretarako behar duen denbora hartuta.Naturari lan egiten uztea da kontua, edo lan egi-naraztea.

Milaka urtez beren azienden simaurrak pilatueta irauliz konpost bihurtu dituzten nekazariekdamaigute gakoa: uztartu behar dira hondakinlehor eta bustiak, nitrogenoa, ura, oxigenoa etakarbonoa. Ez da beste konplikaziorik. Horixe egi-ten saiatzen dira era industrialean udalak, manko-munitateak eta hondakin kopuru handiak kudea-tzen dituzten enpresak; horretan ari dira bakarkaedo auzolanean etxeko “txerri-janak” lur-muturbatean birziklatzen dituzten familiak.

Mendebaldeko familien etxeetan sortzen direnhondakinen %40 edo gehiago organiko bustia da,urez eta nitrogenoz lepo: barazki hondar, lekale,haragi, arrain, fruitu… Baserrietako simaurrakazienden gorotza nahasirik daraman moduangaroa edo lastoa, hiriko konpost-ontziak “egitura-tzailea” behar du. Gai iharrak: orbelak, lastoa,zuhaitz adar birrinduak, kimaketa hondarrak...Sukaldetik konpost-ontzira eramandako gai hezeakondo nahasi behar dira egituratzaile horiekin.

Horretan datza sekretua konposta ondo, usai-nik eta xomorrorik gabe egiteko. Adituek esangodizute egokiena dela lorategietan inausitako aba-rrez egindakoa: masari arnasa hartzea baimen-

tzen dio, karbono-nitrogeno oreka ona berma-tzen, ura xukatzen. Lehenik ontzian pilatutakohondakin metatxoa hartzitu egingo da, berotu,patogenoak bezala haziak eta beste akabatuz,konpostatze prozesua abiaraziz. Geroago onddo-ek eragingo diote eta aski denbora utziz gero ziza-reek.

Udalerriek konpost-ontziak banatu aurrekoikastaro laburretan erraz ikasten dira xehetasu-nak. Askotan udalek eskaintzen diete familieiberen ontzietarako beharrezko egituratzaile edoinaurkina, hasierako akats arrunta baita lehorgutxiegi eranstea sukaldeko hondakinari. Konpli-kazio gehiago ez da, denborarekin bakterioek,onddoek eta zizareek eraldatzen dute organikooro

Etxeetako barazki edo soropiletan bezala auzo-lanean sortutako konpost berria non erabilirik ezda falta. Ongarri oso ona da, loregintzarako beza-la orturako, lurrari egitura hobetzen dio, hezetasu-na atxikitzen laguntzen, higadura gutxitzen, lurre-ko flora eta fauna ugaritzean patogenoen aurkakolandareen erresistentzia handitzen.

Zakurraren edo katuaren gorotzak arriskutsuakdirela gaixotasunengatik? Horiek aparteko pilabatean lagata –konpost arruntari baino segurta-sun epe luzeagoa emateko– inaurkinez ondonahasturik, denbora kontua baizik ez da edukiditzaketen xomorroak edo arrautzak desegitea.Zer besterik hasi dira egiten araztegi handi batzuk,hiritarrek sortutako gorotzak depuratu osteankonpostatzera bidaltzen dituztenean?

Page 7: 211 familiak - argia.eus · konpostaketa Vermikonpostaketa Auzo konpostaketa Bilketa selektiboa Avi-compo guneen mantentzea. Sakanaldea, aurrerago aipatuko duguna, ez da inon ikusi

ri aurrezten dizkio bilketako gastuak, garraioaksortutako kutsadurak eta organikoaren tratamen-du industriala. Ordainetan, sari eta guzti ereadministrazioari komeni zaio ahalik eta familiagehienak funtzionatzea modu autonomoan, etabadaki ziur koste horiek aurreztuko dituela bilke-ta pertsonalizatua delako. Ororen buru, AtezAtekoa ezarri duten herrietan, eztabaida eta pro-zesuak haste hutsarekin biderkatu egiten diraetxeko baratze edo soropilean konpost-ontziajartzen duten familien kopuruak.

USURBILEK HASI DU HAU ERE

Gipuzkoako eta Sakanako aldaketa handianauzolanean egindako konpostatzea da gakoetakobat. Munduko beste leku askotan ezagutzen denjarduera hau Euskal Herrian Usurbilek estreinatuzuen 2011ko azaroan. Irati Sarasuak astekari

honetan bertan kontatu zuenez, sei familiak ekinzioten konpostatzeari udalak lagatako lurzorutxiki batean. Laster izan ziren 19 eta Sarasuakkronika idatzi zuenerako, sei hilabetera, 65 ariziren Usurbilen. 2013ko irailean 143 ari dira.6.107 biztanle dituen herri batean (2.200 familiabaino gehiago ez) 650 familiak auzo- edo auto-konposta egiteak esan nahi du herritarren laurde-na baino gehiago ari dela bere organikoa kudea-tzen. Arrakasta itzela.

Nabarmentzeko beste herri bat Oñati da.2010ean konposta egiten zuten 183 familia biurte eta erdian pasatu dira 886 izatera. Hemenere Atez Atekoaren ezartzeak jokatu du orainauto-konposta deitzen den familiakakoa ugari-tzean eta auzo-konposta egiteko guneek edukiduten arrakastan. Oñatin bilketa berria 2013kouztailean abiatu zenerako 211 familia ari zirenauzo-konpostean eta itxaron zerrenda ase ezinik

7

Herritarren konposta / Erreportajea

Hernaniko udalak herriko periferian ez baina erdi-erdian kokatu zuen lehenbiziko konpost gunea, Pana parkean.Argazkian, auzo-konpostean hasi ziren lehenbiziko herritarretako hiru.

HE

RN

AN

INZ

ER

OZ

AB

OR

Page 8: 211 familiak - argia.eus · konpostaketa Vermikonpostaketa Auzo konpostaketa Bilketa selektiboa Avi-compo guneen mantentzea. Sakanaldea, aurrerago aipatuko duguna, ez da inon ikusi

zebilen udala, Atez Atekoa eta auzo-konpostguneak eraikitzea dena batean egin nahiz.

Aipatu herriok eta Atez Atekoan hasi direnekhobearazi dituzte nork bere mankomunitatekozifrak ere. Donostialdea hartzen duen SanMarko 2010ean 2.617 familia edukitzetik 2013an3.563ra iritsi da. Urola-Kosta 227tik 456ra. UrolaErdia 400etik 733ra. Debagoiena 790etik 2173ra.Goierriko hondakinak biltzen dituen Sasieta620tik 1.151ra. Tolosaldea 568tik 2.424ra. Gaika-ko bilketa orokorrean bezala herritarren konpos-tatzean ere “azken-putz” ageri dira Debabarrenaeta Txingudi mankomunitateak, askoz emaitzakaxkarragoekin.

Kopuru horietan bildu dira, esan dugunez, norkbere aldetik konposta egiten dutenak eta auzola-nean ari direnak. Auzo-konposta den fenomeno

berrian parte hartzen hasi direnak aipatzea mere-zi du, Gipuzkoa bezalako gune oso hiritartuanjarduera hori zabaltzeko bide ia bakarra baita.

Gero eta herri gehiagotan ezarri da aukeraberria. San Markoren eremuan (292 familia auzo-konpostean), Donostian bertan 66 familia aridira jarduera horretan, Lasarte-Orian 15. Urola-Kostan 173. Denen buru hainbeste zalapartaezagutu duen Zumaia, 117 familia auzo-konpos-tean jarrita. Urola erdian (220) badira Azpeitian(57) eta Azkoitian (19), baina tarte handiz doaz-kie aurretik askoz txikiagoak diren Zestoa (81)eta Aizarnazabal (63).

Debagoiena (505) eta Tolosaldea (593) ari diraauzo-konpostean txapeldun. Debagoienakoherri guztiek dauzkate auzo-konpost guneak.Tolosaldeko askok ere bai, Tolosan bertan 167

8

180. zenb. 2013ko urria

Argazkian, usurbildarrak Andoainen 2012ko Kilometroetan auzo-konposta nola egin erakusten. Herriko lau fami-liatik batek konposta egiten duen Usurbil izan da Euskal Herrian bidegile hondakinen kudeaketaren aldaketan.

GIP

UZ

KO

AZ

ER

OZ

AB

OR

Page 9: 211 familiak - argia.eus · konpostaketa Vermikonpostaketa Auzo konpostaketa Bilketa selektiboa Avi-compo guneen mantentzea. Sakanaldea, aurrerago aipatuko duguna, ez da inon ikusi

familia, Ibarran 32, Amasa-Villabonan 30, Zizur-kilen 41… Tolosaldeko zenbait herri txiki Oren-dainek hasitako Zero Zabor herrien bidean doa-nez, horiek aurreraxeago aipatuko ditugu. Gauzabera Goierriko herriak zerbitzatzen dituen Sasie-ta mankomunitateari dagokionez: honen estatis-tikak (44 familia besterik ez auzo-konpostean)kontuz hartu behar dira, bere herri txiki askoOrendaingoaren bidetik hasita daudelako.

Debabarrenean Mutrikun (17 familia) ez besteinon ez dira ari auzo-konpostean. TxingudikoIrun eta Hondarribian bezala. Bi eskualdeok diraGipuzkoan gaikako bilketan Espainiaren parekokopuruetan estankaturik geratu direnak.

ORENDAIN, HERRI TXIKIEN EREDU

2012ko azaroan Tolosaldeko Orendain bihurtuzen Gipuzkoako lehenbiziko Zero Zabor herritxikia. Katalunian bezala Europako eta mundukoherri txiki askotan egiten denari jarraituz, AtezAtekoan ari direnen emaitzak hobetzeko, gaika-ko bilketa orokortzeaz gain hondakin organikoguztia herritik atera gabe berrerabiltzeari ekinzioten orendaindarrek. Familia gehienek dauka-tenez lur muturren bat, nork bere sukaldekoabere gisan konpostatzen du eta kaxkoko batzuekgehi herriko biltokiak sortzen dituztenak auzola-nean. Atal berezi batean aipatzen dugu Orendai-nek antolatutako txerrien bidezko birziklatzeberezia, Ttip eta Ttup urdeek bermatzen dutena.

Orendainekin batera hogeita hamar herri gehia-go dira Zero Zabor herri bihurtzekotan Gipuz-koan, 15 Tolosaldean bertan. Prentsak orainartean zabaldu du ofizialki sistema horretan aridirela Orexa, Elduain, Altzo eta Leintz Gatzaga.Gainerakoak prozesuaren zein ataletan daudenjakiteko pista ederra auto- eta auzo-konpostgi-leen kopuruek eskaintzen dute. 446 biztanledituen Adunan 121 familiak egiten du konpostabatera edo bestera, 951 biztanleko Amezketan300 familiak, 659 biztanleko Lizartzan 115ek…

9

Herritarren konposta / Erreportajea

JAKI HONDARRETAN ALTXORRA

Alfonso del Val hondakinetan adituak La basurapuede ser un tesoro artikuluan gogoraraztendu Pío Baroja idazle eusko-madrildarrarenpasarte bat, La lucha por la vida trilogiako Labuscatik hartua. Horretan, dio Del Valek, Custo-dio izeneko traperoa ehun urtez aurreratzenzaio gaur hondakinen gaikako bilketan etaaprobetxatzean oinarritutako sistema deitzendiogunari. Paperak, oihalak, hezurrak, boteilaketa bestelako ontziak, denak bereizirik erama-ten omen zituen Custodiok zein bere birziklatze–orduan ez zen hitz horren berririk– lekura. Ogi,barazki hosto eta fruitu hondarrak jasotzenziren oilo eta zerriendako. Baina Custodiorenkezka urrunago zihoan, Barojaren istorioan.“Bere ofizioaren eraginez, traperoa kezkatzenzuen Madrilek alferrik galtzen uzten zuen onga-rriak. Esan ohi zion Manueli:- Jabetzen al zara zenbat diru balio duen

Madrildik irteten den zabor horrek guztiak?- Ni, ez.- Atera itzazu kontuak. Hirurogei xentimo

arrobako, ea zenbat arroba bilduko litzate-keen urtean. Zabaldu hori inguruko zelaie-tan, eraman Manzanares eta Lozoya ibaieta-ko urak haietara eta bertan ikusiko dituzuamai ezinezko baratzak”.

1904an argitaratutako La Buscan Custodiokesanaren oso antzekoa berretsi du 2013koudan Janez Potocnik Europar Batasunako ingu-rumen komisarioak: energiaren urritzeak kez-katzen duen mundua XXI. mendean heldukodela fosforoa murrizten ikustera ere. Gizakioketa jaten ditugun animaliak elikatzeko hainbeharrezko dugun fosforoa ekoizten dutenmeategiak beren gorenera (peack phosphorus)helduak izango dira. Aldiz, betirako adina fosfo-ro berriztagarri eskueran daukagu baldin etakonpostatzen baditugu gizakion eta gure azien-den hondakin organikoak oro.

Page 10: 211 familiak - argia.eus · konpostaketa Vermikonpostaketa Auzo konpostaketa Bilketa selektiboa Avi-compo guneen mantentzea. Sakanaldea, aurrerago aipatuko duguna, ez da inon ikusi

Zero Zabor herri txikiok biztanlez urriak izana-gatik Gipuzkoaren eremuaren zati zabala hartzendute. Eta beren ahotsa sentiarazten hasi dirahondakinen inguruko eztabaidan. Zehazki Tolo-saldean mankomunitatean proposatu dute, etalortu, udal bakoitzak zaborren kudeaketagatikordaindu beharreko tasaren irizpideak aldatzea.

Ez da logikoa tratamendu garestia eskatzen duenzabor asko (%70-%80) sortzen duen udalerribatek eta azken errefusa %15era edo gutxiagoramurriztea lortu duenak berdin ordaintzea zerbi-tzua. Familietako konposta sustatzen duteneiudal askok aitortzen dieten bezala beren lana etaordain-agiritik deskontatzen gizarteari aurreztendiotena, gauza bera egingo du Tolosaldeko man-komunitateak bere udalekin. Esan gabe doahonek asko zentratuko duela balkoietako plasti-ko urdinen burrunbak ezkutatzen duen hondaki-nei buruzko disputa: “Polluter pays”, kutsatzenduenak paga bitza gastuak eta kalteak.

SAKANAK ASTINDU DU NAFARROA

Nafarroa izana da noizbait, LARRUN bateanAlfonso del Val hondakinetan adituak kontatuzuenez, konpost aferetan Euskal Herriko nagusi.1980ko hamarkada hasieran zen hori, Iruñerrikozenbait auzunetan gaikako bilketa oso aurreratuaegon zenean. Urte luzeko itzalaldiaren ostean,Irati Sarasua kazetariak 2011n aipatu zuen norbere etxean egiten zutenez gain, auzo-konpos-tean ari zirela Egues, Oteitza, Labio, Badoztain,Subitza eta Olatz Nagusiako familia andana bat.Geroztik ARGIAren kontabilitatean Baztangokonpost-guneetan 70 familia ari dira auzolaneaneta Malerrekakoetan 32.

Sakana da, hala ere, Nafarroak eta ziurrenik Eus-kal Herriak azken urteotan hondakinen kudeake-tan ezagutu duen fenomeno nabarmenena. Krisiekonomikoaz gain Espainiak eta Iruñeko gober-nuak berak hain zigorturik daukaten eskualdehonetan 2013ko udan, bi hilabetetan, Uharte

Arakil, Lakuntza, Arbizu, Etxarri Aranatz,Bakaiku, Iturmendi, Urdiain eta Olaztik gaikakobilketa %76,30raino eraman dute. Baina adieraz-garriena da bilketa sistema berrian auto- etaauzo-konpostari eman dioten protagonismoa.

Sakanako mankomunitatearen zifretan, 4.225familia ari dira konpostgintzan. Eskualdeak20.768 biztanle dauzkala kontutan izanik, okerhandirik gabe esan daiteke sakandarren erdiakbaino gehiagok bere hondakin organikoak etxe-tik edo karrikatik urrutiratu gabe berrerabiltzendituela.

Proportzioa asko desitxuratzen duen datua:Altsasu (7.691 biztanle) eta Irurtzun (2.302)herriek ez dute orain arte hasi nahi izan sistemaberrian. Bietan auzo-konpostean ari diren fami-liak denetara 89 dira. Gainerako 10.775 sakanda-rren artean 4.136 familiak egiten du konpostabatera edo bestera. Marka kaxkarragoekin ema-ten dira urrezko dominak.

Kopuruaz gain kalitatez ere garrantzia dutenosagaiak oparitu dizkio Sakanak Euskal Herriakbizi duen hondakinen inguruko eztabaidari. Bathasieran bitxia dirudiena: Atez Atekoa versusorganikoarentzako edukiontzi marroia disputaSakanako arduradunek tenkatu dute argudiatuz“auzo-konposta dela edukiontzi marroia”. Hauda, herritarrak aukera dezake: edo astean hirutanataritik kendu diezaiotela hondakin organikoa,edo karrikan paratutako konpost-etxolan nahiduenean berak lagatzeko, neke gutxirekin etahobari baten sariz.

Oharkabean argudio hau ari da funtzionatzenAtez Atekoa ezarritako herri giputz askotan ere,kalean ontzen ari den txerri-janari beldurra galdu-takoan auzo-konpostak dena baitu abantaila:ordutegi libreagoa, didaktikoa izatea, hobariaga-tik merkeagoa…

Sakanak euskal gizarteari ekarri dion beste berri-kuntza konposta ontzeko etxolena da. Frantzia-

10

180. zenb. 2013ko urria

Page 11: 211 familiak - argia.eus · konpostaketa Vermikonpostaketa Auzo konpostaketa Bilketa selektiboa Avi-compo guneen mantentzea. Sakanaldea, aurrerago aipatuko duguna, ez da inon ikusi

ko La Rochelle inguruan herritarren konposta –“Compost Citoyenne”– modan jarri duen Saint Phil-bert de Bouaine herriko sisteman ikasita, sakan-darrek bertako diseinatzaile eta tailerrak jarridituzte tresneriak antolatzen, eta horietako batda konpost-etxola zurezkoa, edozein zerrategi-tan eskura daitekeen zurez era estandarrean errazeta merke eraikitzeko modukoa, Gipuzkoanhedatzen ari dena orain arte usatzen ziren plasti-kozko ontzi handien ordainetan. Probatu dute-nek goraipatzen dituzte txabolatxo hauen (fami-lia kopuru ezberdinak babestu ditzakeen neurriezberdinetakoak daude) estetika “gureagoa”,kabiera handiagoa, erabiltzeko erraztasuna etabeste hainbat abantaila.

Neurri handiagoan Gipuzkoa bezala, Sakanaizan daiteke Euskal Herriak hondakinen kudea-ketan bizi duen bidegurutzearen ispilu txikia.Bertan biltzen dira energia eta zerbitzuen multi-nazionalekin elkar harturik agintari politikoek

bultzatzen duten errausketa, haren kontrakomugimendua, kudeaketa sistema alternatiboaitzindari bat abian jartzea, honen kontra sututa-ko erreakzioak, agintari eta politikari batzuen epelaburreko kalkuluen inguruko katramilak… Ezda kasualitatea batean bezala bestean hainbesteherritar eta familia hasi izana konposta egiten.

Gaikako bilketa orokortu batek herritarrarenohiturak aldatzea eskatzen du, horren barruanhondakinei beldurra galtzea. Utikan txerri jana-rekiko fobiak! “Hauek XIX. mendera bihurtunahi gaituzte atzera” iragarpena, hain errepikatuaizan arren, azaldu da egia ez zela: sukaldekozaborrak bereizteak konplikaziorik ez duela ika-sitakoan, herritar asko jabetu da ataritik adminis-trazioak eraman eta nonbait eraldatzen duenorganikoa berak ere bihur dezakeela konpostbaratzean edo karrikako ontzi handi batean,errez, eroso eta gainera udalaren deskontu batgozatuz.

11

Herritarren konposta / Erreportajea

Etxarri-Aranazeko plaza honetan ateratako argazkikoa bezalakoak dira Sakanako mankomunitateak auzo-kon-posterako eraiki dituen zurezko etxolak. Politak eta oso eraginkorrak izaki, berehala zabaldu dira Gipuzkoan ere.

SAK

AN

AK

OM

AN

KO

MU

NIT

AT

EA

Page 12: 211 familiak - argia.eus · konpostaketa Vermikonpostaketa Auzo konpostaketa Bilketa selektiboa Avi-compo guneen mantentzea. Sakanaldea, aurrerago aipatuko duguna, ez da inon ikusi

Horregatik ari dira ugaritzen antzeko adibi-deak herri eta hiri guztietan. Aspaldi hasi zireneskola askotako irakasle eta ikasleen artean jan-gelako soberakinak konpostatzen, GernikakoSeber Altube ikastolakoek egin bideo politakerakusten duen bezala. Orain klase guztietakoherritarrek egiten dute, baita instituzioekhorrengatik saririk ematen ez badie ere. Ikusi

dira ale hunkigarriak, Bizkaiko Larrabetzunauzoko bizilagunen hondarrak bilduz ari direnkaleko baratzezainena bezala, bideo xarmantahau ere. Eta milaka herritar anonimo, lurrarikendua lurrari berreskuratzen ahalegintzendirenak. Iraultza eder bat delakoan gure hau-rrei uztea guk hartu duguna baino lurzorupittin bat emankorragoa. �

12

180. zenb. 2013ko urria

SAINT PHILBERT: EZEZKOTIK HASITAAUTOGESTIOA ERAIKI

Ezetz esan zuten 2002an. Herrian ez zutela onartu-ko 60 hektareatako zabortegirik egitea. 2.700 biz-tanle dauzka Frantziako Vendée departamenduanSaint-Philbert-de-Bouaine herriak, Ar-Naoned(Nantes) inguruan. Eskualde mailako zabortegiariuko egin eta bi urtera, 2002an, konpost eremuajarri zuten martxan Saint-Philberten. 2.500 metrokarratuko terrenoa egokitu zuten herritarrensukaldeetako hondakinak konpostatzeko, etahorrekin batera ahalik eta jende gehienak partehartzeko kanpainari ekin zioten. Bultzagileek herri-tar guztiekin hitz egin zuten: familia, ostatu,komertzio… Lau urte geroago, herritarren %80khartzen zuen parte konpostaketan.

ARGIAk “Auzolanean zaborrik ez eta konposthobea” artikuluan 2007ko abenduan eman zuenSaint Philbertekoaren berri. Honela esplikatu zuenespiritua Jean-Pierre Morisseau zinegotziak:“Politikariek soluzio tekniko eta automatizatuakbaizik ez dituzte ikusten, bereizketa mekaniko-bio-logikoa eta beste. Baina hain zuzen alderantzizkoaegin behar da: gizakietan inbertitu, erabiltzaileabihurtu protagonista”.

Saint Philbert herria dago geroztik Frantzianhedatu den Compost Citoyen mugimenduarenmuinean. Euskal Herrian gai hau furian jarri bainolehenagotik, herriko etxeen laguntzarekin auzola-nean konpostatzen ari ziren Rennesen, Ar-Naone-den, Parisen bertan... Compost Citoyenek Frantzia-ko 70 pertsonalitate eta elkarte koordinatzen ditu.

Mundu osoan ari dira hedatzen eta indartzenantzeko sareak. Community Compost Networkizenez talde eta sare andana aurki daiteke BritainiaHandian, Amerikako Estatu Batuetan eta Kana-dan. Estatu Espainiarrean Composta en Red elkar-teak lau hizkuntzatan aldarrikatzen du dela “Komu-nitatean Konposta egitearen aldeko EntitateenEstatuko Sarea”.

Saint-Philberten organikoa onduz eskuratutakokonposta herritarren artean banatzen dute urtero.

Parisko parke batean herriko etxeak prestatu-tako konpost-gunean herritarrak auzolanean.

CO

MPO

STC

ITO

YE

NLE

JAR

DIN

BL

EU

Page 13: 211 familiak - argia.eus · konpostaketa Vermikonpostaketa Auzo konpostaketa Bilketa selektiboa Avi-compo guneen mantentzea. Sakanaldea, aurrerago aipatuko duguna, ez da inon ikusi

Hondakinen kudeaketaren inguruko eztabaidansarritan errepikatu da argudioa, gaikako bilketaoso zorrotz (atez ate) zertan eginik ez zela defen-ditzeko: hainbeste milaka herritarren organikozsortutako konposta non enplegaturik ez genu-keela. Konposta soberan.

Zenbait adituk, gainera, uste hori hauspotu dute.Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko2002-2016 Plan Orokorrean, PIGRUG fama-tuan, idatzi zuten Xabier Garmendiak eta JavierAnsorenak: “Gipuzkoan dagoen konpost eskae-rari dagokionean, esan behar da, apenas dagoelaeskaerarik, batez ere ondorengo arrazoiengatik:konpost kopuru garrantzitsuak erabiltzeko gaiden nekazaritzarik ez izatea…”.

Konpost gehiegi? Horretaz ARGIArako UrkoApaolazak galdeturik (2008ko uztaila) Geomor-fologian doktore den José Miguel Edesok azalduzuen gai organiko gosez daudela Euskal Herrikolurrak, zehazki isuri atlantiarrean intsinis pinu(eta azken aldian eukalipto) monolaborez landa-

tukoak. “Niri baso jabeek esan izan didate –dioEdesok– ez dakitela zer pasatzen den pinuekin,ez direla hazten. (…)Soilik 35 urte daramagu era-bilera agresiboekin eta pinuen mozketa bakarraegin da orain arte. Zer pasako da bigarren moz-keta egitean? Pinuak berriz haziko al dira? Edolurra pobreegia izango da?”.

Euskal Herri osora begira jarririk, hiri ingurueta-ko baratzeek eta oro har nekazarien soroek iren-tsiko lituzketen konpost mendiez gain, ezin diraahaztu batik bat Araba eta Nafarroan (bainabaita beste lurraldeetan ere) higadura latza nozi-tzen duten eremuak, jendeen elikadura beharreibezala klimaren aldaketaren premiak sortutakoeierantzuteko noizbait landarez eta zuhaitzez hor-nitu beharko direnak. Gainerakoan, EuskalHerria haiek sortutako laborez elikatzen duteninguruko lautada desertifikatzen ari direnek erepozarren hartuko lukete gure ongarria.

Mundu osoari begira jarririk, lurzoruaren higa-dura etorkizunari buruzko arazo larrienetako bat

13

Herritarren konposta / Erreportajea

Ingurumena eta osasuna aintzat hartzen ditugulako, auzo-konposta eginez hondakin gutxiago sortzen ari diren herritarrei eskerrak eman nahi dizkiegu

Auzo-konposta

Gure organiko guztia konpostaturiketa gehiago behar du lurrak

Page 14: 211 familiak - argia.eus · konpostaketa Vermikonpostaketa Auzo konpostaketa Bilketa selektiboa Avi-compo guneen mantentzea. Sakanaldea, aurrerago aipatuko duguna, ez da inon ikusi

bihurtu da. Horretara eraman dugu basoak erais-tearekin eta azken mendeko nekazaritza indus-trialaren desmasiekin. Pedologia den lurzoruarenzientzian aditu nagusietakoak diren Claude etaLydia Bourguignonek diote “Le sol, la terre et leschamps” klasikoan: “Gizakiok sortu dugun higa-dura are bortitzagoa da klima gogortu ahala.Horrela, Suedian erosio tasa zen hektarea etaurteko 4 tona lur galtzea; Espainian galera 33tonakoa zen. Kopuruok ‘iraultza berdearen’[nekazaritza industrialaren] aurretikoak ziren,1970 baino lehenagokoak, geroztik arau bihurtubaita ongarri eta pestiziden gehiegizko erabilera.Lurzoru galera ere asko handitu da urteotan.Gaur urteko eta hektareako 10 tona lur galtzendu Suediak, 40 tona Frantziak, 60 Espainiak, 100Magrebek”.

Nekazaritza industrialak ongarri sintetikoekinelikatzen ditu lur antzu bihurtutako soroak, urte-tik urtera txute gogorragoak behar dituzten labo-re kimika-adiktoak haziz. Honetan ere, ordea,panorama are ilunagotzen duen berri txarrik ezda falta. Adituek piztu dute alarma: Nitrogenoak(N), Fosforoak (P) eta Potasioak (K) osatutakoongarri sintetikoen NPK hirutasun sainduanfosforoa laster urritzen hasiko dela.

Ez da alarma anekdotikoa. 2013ko udan, fosfo-roa ez alferrik galtzeaz Europar Batasunak abia-

tu duen galdeketa dela eta, ingurumen komisarioJanez Potocnikek ohartarazi du fosforoa berrera-bili beharraz, jakien hondakin organiko eta abe-reen simaur guztiak konpostatuz.

14

180. zenb. 2013ko urria

Nafarroako Bardeetako basamortua da gure inguruanhigadurak egindako kalteen adibide deigarriena.Baina itxuraz berdeago egon arren, Kantauri aldekomendi eta soro askoren lurzorua ere arras hondatu daurteotan.

TX

IME

LE

TA

Page 15: 211 familiak - argia.eus · konpostaketa Vermikonpostaketa Auzo konpostaketa Bilketa selektiboa Avi-compo guneen mantentzea. Sakanaldea, aurrerago aipatuko duguna, ez da inon ikusi

Etxean bakarka edo herri lurretan auzolaneanhondakin organikoekin konposta egiten dutenfamiliak gizarte osoaren aitzindariak dira honetanere. Berek sortutako hondakinen %40 zaborte-

gietatik eta errauskailuetatik apartatu eta merkebezain txukun berrerabiltzeaz gain, ondorengobelaunaldiek elikatzeko beharko duten lurra aridira gozatzen. Basamortu bilakatzea saihesten. �

15

Herritarren konposta / Erreportajea

KOZINATUAK BAI ALA EZ ?

Oraindik ere konpostatzea sustatzeko hitzaldianagertzen da norbait galdetzen duena: “Niri esandidate kozinatutako janariak ez direla bota beharkonpost-ontzira”. Are bitxiagoa: Sakanan etaGipuzkoan milaka familia ari direnean berensukaldeetako organikoak oro konpost bihurtzen…Txingudiko mankomunitateak 2013ko herritarrenartean sustatzen du konpostatzea adieraziz ontzie-tan ez dela utzi behar ez haragirik eta ez arrainik.

Norbaitek “Txerri-janaren gudua” deitu zuenarenondorioak dira. 2010ean zenbait herritan konpos-ta egiteko izena emanda zeukaten ehunka familiakhilabete luzez itxaron behar izan zuen GipuzkoakoForu Aldundiaren eta San Marko mankomunitate-ko arduradunen arteko eztabaida noiz bideratukozain. Konposta egiteko plastikozko ontziak Diputa-zioak zeuzkanez erosita, honek exijitzen zuenontziok banatu aurreko ordu eta erdiko ikastarolaburra ere bere teknikariek ematea. San Markokezetz, ikastaroa haiek emango zutela.

Banatu beharreko eskuliburuetan zetzan gakoa.2010ean Atez Ateko bilketa sustatzen zuen SanMarkok aldarrikatzen zuen hondakin organikoarenatalean elikagai guztiak bildu behar zirela, frijitueta egosiak barne. Hondakinentzako errauskailuhandia eraiki nahi zuen Diputazioko zerbitzuak,aldiz, janari kozinatuak ez zirela horiekin nahastubehar, konpost-ontzira barazki gordinak eta hosto-ak besterik ez.

Demostraziorik behar ez zuena demostratu dugeroztik milaka familiak, alegia elikagai organikooro, gordin edo egosi, ondo bihurtzen dela onga-rri, baldin eta prozesua arretaz egiten bada. Aldiz,eskuliburu bat erabili edo bestea, hondakinenkudeaketak emaitza txit ezberdinak dauzka. Etxe-ko hondakinei organiko guztia taxuz kenduz gero,gainerako atalak ondo bildu eta birziklatzen dira,errefusa hondakinen %20 baino gutxiagoramurriztuz. Aldiz, organikoarekin ez baina gainera-ko hondakinekin nahastuta botatzen badira jakikozinatuak, segitzen dugu zabor kutsagarria sor-tzen. Tamalez Txingudiraino ez da heldu albistea.

Page 16: 211 familiak - argia.eus · konpostaketa Vermikonpostaketa Auzo konpostaketa Bilketa selektiboa Avi-compo guneen mantentzea. Sakanaldea, aurrerago aipatuko duguna, ez da inon ikusi