3
23/2/2018 8.000 urteko denbora kapsula http://bidasoa.hitza.eus/2018/02/23/8-000-urteko-denbora-kapsula/ 1/4 Ots 23, 2018 Nork: Asier Perez-Karkamo - 8.000 URTEKO DENBORA KAPSULA Aranzadik uste du Jaizkibel altxorra dela eta ikertzen jarraitu behar dela Euskal Herrian ezagutzen den ehorzketa zaharrena da, propio eginiko giza lurperatze antzinakoena. J-3 izena jarri diote eta 2003 urtean agertu zen Jaizkibelgo itsaslabarrean, isilpean gorde den hareharrizko aterpe batean. Eginiko azterketen arabera, bertan agertu den hezurdura duela 8.300 urte inguru bizi izan zen 30-40 urte arteko ETIKETAK ATALA EGILEA AZKENAK IRAKURRIENAK EKARPENAK Irudiak Bideoak Harpidetza Txokoa Denda Zorion Agurrak Eskelak Zerbitzuak GAIAK IRITZIA HERRIAK HARA! AGENDA HONDARRIBIKO OLINPIADAK BILATU LOTUTAKOAK J3, historiaurreko denbora kapsula Jaizki ... Nork: Asier Perez-Karkamo - Ots 19, 2018 Bidasoa 50 aurpegi herri galdeketa hauspotzeko Nork: Asier Perez-Karkamo - Ots 19, 2018 Bidasoa Irundarrek Javier Agirre behar bezala zo ... Nork: Imanol Saiz - Ots 16, 2018 Bidasoa Aitzol Arroyo: “Bideo joko batean ... Nork: Asier Perez-Karkamo - Ots 16, 2018 Bidasoa BIDASOAN 8.000 urteko denbora kapsula Nork: Asier Perez-Karkamo - Ots 23, 2018 Bidasoa Beñat Larruquert: «Bideoetan kritika er ... Nork: Imanol Saiz - Ots 23, 2018 Bidasoa Irungo kirol agenda (2018-02- 23) Nork: Imanol Saiz - Ots 23, 2018 Bidasoa Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika. Onartu Onartu

23/2/2018 8.000 urteko denbora kapsula - aranzadi.eus · Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie

Embed Size (px)

Citation preview

23/2/2018 8.000 urteko denbora kapsula

http://bidasoa.hitza.eus/2018/02/23/8-000-urteko-denbora-kapsula/ 1/4

Ots 23, 2018Nork: Asier Perez-Karkamo -

8.000 URTEKO DENBORA KAPSULA

Aranzadik uste du Jaizkibel altxorra dela eta ikertzen jarraitu behar dela

Euskal Herrian ezagutzen den ehorzketa zaharrena da, propio eginiko giza lurperatze antzinakoena. J-3 izena jarridiote eta 2003 urtean agertu zen Jaizkibelgo itsaslabarrean, isilpean gorde den hareharrizko aterpe batean.Eginiko azterketen arabera, bertan agertu den hezurdura duela 8.300 urte inguru bizi izan zen 30-40 urte arteko

ETIKETAK ATALA EGILEA

AZKENAK IRAKURRIENAK EKARPENAK

Irudiak Bideoak Harpidetza Txokoa Denda Zorion Agurrak Eskelak Zerbitzuak

GAIAK IRITZIA HERRIAK HARA! AGENDA HONDARRIBIKO OLINPIADAK

BILATU

LOTUTAKOAK

J3, historiaurreko denborakapsula Jaizki ...Nork: Asier Perez-Karkamo - Ots 19,2018

Bidasoa

50 aurpegi herri galdeketahauspotzekoNork: Asier Perez-Karkamo - Ots 19,2018

Bidasoa

Irundarrek Javier Agirrebehar bezala zo ...Nork: Imanol Saiz - Ots 16, 2018

Bidasoa

Aitzol Arroyo: “Bideo jokobatean ...Nork: Asier Perez-Karkamo - Ots 16,2018

Bidasoa

BIDASOAN

8.000 urteko denborakapsulaNork: Asier Perez-Karkamo - Ots 23,2018

Bidasoa

Beñat Larruquert:«Bideoetan kritika er ...Nork: Imanol Saiz - Ots 23, 2018

Bidasoa

Irungo kirol agenda (2018-02-23)Nork: Imanol Saiz - Ots 23, 2018

Bidasoa

a

d

s

J

v

"

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago

nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika. OnartuOnartu

23/2/2018 8.000 urteko denbora kapsula

http://bidasoa.hitza.eus/2018/02/23/8-000-urteko-denbora-kapsula/ 2/4

Fetu-jarreran ehortzi zuten Euskal Herrian aurkitu den gizaki zaharrena (ilustrazioa: Aranzadi)

Askotariko itsaskien oskolak agertu zirenaztarnategian

gizon batena da. Milaka itsaski oskolen artean agertu zen, fetu-jarreran ehortzita, besoak eta hankak lotutazirudiela, milaka urte geroago beste gizarte batek aurkitzea nahi izango balute bezala.

Juan San Martin idazle eta arkeologo zenak aurkitu zuen hobiratzea orain 15 urte, eta Aranzadi Zientzia Elkarteakikerketa abiatu zuen. Indusketek nahiz atzerrian egindako azterketek emaitza deigarriak eman dituzte: gizaki horiitsasora arrantzara ateratzen zela, eta barnealdera mugitzen ez zela ondorioztatu du Aranzadik. Baina gorpuzkiakagertu izana da harrigarriena, jalkinen garraztasunagatik, Jaizkibelen ez direlako hezurrak kontserbatzekobaldintza onak ematen.

Zergatik iraun duen, nola lurperatu zuten, eginiko azterketek zein emaitza eman duten, eta abar jakin nahiduenak asteburuan du aukera. Aranzadik eta Hondarribiko Udaleko Kultura departamentuak antolatuta, J3Euskal Herriko ehorzketarik zaharrena erakusketa bisita daiteke igandera arte Arma Plaza kultur gunekogoiko solairuan. Erakusketaren osagarri bezala, Aranzadiko bi kidek, Paco Etxeberria antropologoak eta AlvaroArrizabalaga arkeologo eta EHUko irakasleak hitzaldia eman zuten ostiral arratsaldean Kultur Etxean.Aztarnategiko zuzendari Maria Jose Iriarte arkeologoa ere bertan zen baina, minez, besaulkitik jarraitu zuenikerketa kideen jarioa.

Arrizabalagak eboluzioaren gra�koan kokatu zuen aztarnategia, Mesolito garaian (duela 10.000 urtetik hasitaduela 6.000 urtera arte). “Paleolitoan jarduera handia izango zela uste dugu, baina orain arte ez dugu zorterikizan. Aldiz, ez genuen Mesolitoko arrastorik espero, eta aurkikuntza harrigarria da”. Zerk egiten duen harrigarriaazaldu zuen: “Maskortegi batean azaldu zen, itsaskien milaka oskolen artean, kopuru ikusgarria zen, 35×35zentimetroko lagin batean 45.000 itsas aztarna zenbatu ziren”. Nonbait, Europako fatxada atlantikoan ohikoa daMesolitoan ehorzketak maskortegiei lotuta azaltzea, “baina hau da hoberen iraun duena”, nabarmendu zuenarkeologoak: “Oskolek beraiek iraunarazi dituzte hezurrak, milaka oskolen kaltzio-karbonatoak lurrarenazidotasuna orekatu dute”, J-3ko gorputza denbora-kapsula batean bezala iraunarazi zutelarik.

Arrantzara ateratzen zen Mesolitoko gizakia nomada zen, baina, J-3 aztarnategiko hezurduraren estrontzio mailari erreparatuz, gizaki horiez zen Jaizkibel ingurutik gehiegi mugitu. Hegoafrikan egin zituen Aranzadik azterketa horiek eta Arrizabalagakezagutarazi zituen emaitzak: “Analisi horri esker jakin dezakegu nondik ibili den gizakia. Jakin dezakegu pertsonahori gutxi mugitu dela aurkitu zen lekutik, eta mugitu bada, kostaldetik egin du albo batera edo bestera. Uliaaldera edo Angeluraino joan da, baina ez da barnealdera sartu, ez Pirinioetara, ezta Gipuzkoako bailaretara”.

Seinale isotopikoak, aldiz, bere elikadura ezagutzeko balio du. Elikagaien urak hezurretan uzten duen marka da,karbono 12 eta nitrogeno 15 baloreak erreferentziazko patroiekin alderatzen dituena. Hezurren analisi bio-molekularrak Kanadan egin zituen Aranzadik 2005ean, eta horiei esker, J-3ko gizakiak bere bizitzako azken hamarurteetan zer jaten zuen jakin daitekeela ziurtatu zuen Aranzadiko kideak: “Sistematikoki eta ia masiboki arrainajan zuen, bere seinale isotopikoa oso markatua da, itsaskiak soilik janez gero ez zen hain markatua izango.Itsaskiak, itsasoko ura eta ur geza nahasten diren guneetan azaltzen dira, seinalea desberdina da”.

Arrizabalagaren ustez, argi dago Mesolito garaianJaizkibelen bizi zen gizartea arrantzalea zela, eta itsasorajoaten zirela arrantzara, “oinarrizko baliabideen bidez,txalupekin”. Arkeologoak azaldu zuenez, ezagutzen direntxalupa edo antzerako ontzien aztarna zaharrenak garaihorretakoak dira: “Palestinan piragua bat azaltzen da,Eskozian beste bat, Hego Korean, Suitzako lakuetan…Arrantzara ateratzen ziren, eta itsas milia batzuk urruntzenziren”. Aztarnategiko aztarrenen artean, muxarrenfamiliako arrainen hezurrak azaldu ziren, itsaskien oskolenartean. Gainera, itsaskiei dagokienez, batez ere lapak jatenzituen arren, bestelako itsaskien oskolak azaldu diraJaizkibelgo aztarnategian, txirla beltzak, eta abar. Eta datudeigarri bat, “munduan lehenengoetako kasua da gizakialanpernekin elikatzen dena”, erantsi zuen Aranzadiko arkeologoak.Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago

nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika. OnartuOnartu

23/2/2018 8.000 urteko denbora kapsula

http://bidasoa.hitza.eus/2018/02/23/8-000-urteko-denbora-kapsula/ 3/4

J3 aztarnategiko hezurduraren erreplika, Arma Plazako erakusketan

J-3 aztarnategian aurkitutako tibia zatia, egungogizaki batenarekin alderatuta

Nolanahi ere, bere elikaduran arraina eta itsaskiak protagonista izanik ere, duela zortzi milurtekoko gizakiaorojalea zen, ekosisteman aurkitzen zuenaz baliatzen zen, basafruituak biltzen zituen, eta animali txiki etaertainak ehizatzen zituen, basurdeak eta orkatzak, besteak beste.

Biologiaren ikuspegitik gure oso antzerakoa izango zenEboluzioko gizakia ia beti gizajo bat bezala irudikatua izan den arren, Paco Etxeberria antropologoak ustedu zoriontsua zela, onurazko ekosistema batera egokituta bizi zelako

Duela 8.300 urte lurperatutako gizaki baten hezur ezpaletatik zerrekin elikatzen zen eta non mugitzen zenezagutzeko aukera du gizakiak dagoeneko. Arkeologiak eta antropologiak azken hamarkadetan izan dutengarapena ikusgarria da. Baina bada gauza bat bi zientzia horiek oraindik egiteko gai ez direna, eta horihistoriaurreko gizakiari aurpegia jartzea da; asmatu egin behar izaten dute.

Nolanahi ere, Paco Etxeberria antropologoak aurreko ostiraleko hizketaldian nabarmendu zuenez, eboluzioairudikatzeko moduan ere jauzia eman da orain gutxi. “Lehen historiaurreko gizakia beti zorigaiztoko bat bezalairudikatzen zen, paria bat bezala, gizajo bat, munduko animali guztiak atzetik segika izango balitu bezala. Oraingutxira arte horrela izan da, Atapuercako indusketen ondoren irudikatu da lehen aldiz gizaki irribarretsu bezala”.

Bere ustez, Jaizkibelgo gizakia zoriontsua zen: “Mediora egokitua zegoen, itsasoaren ondoan, Jaizkibelgo iparmagalean, erreken artean, leku batzuetan ur gezako arrainak harrapatzeko aukera zuen…”. Atzerago joanez geroere, eboluzioa bere osotasunean hartuta, Etxeberriak ez du arrazoirik ikusten gizakia koitadu bat bezalaimajinatzeko. “Duela sei milioi urte, Afrikan, tximino batzuk zeuden zuhaitzetan, oso aldekoa zuten ekosistemabatean bizi ziren, eskua luzatzearekin bakarrik behar zuten guztia lor zezaketen. Ezagutzen ez ditugunarrazoiengatik, zuhaitzetatik jaitsi eta beste gune batzuetara zabaltzen hasi ziren, aldiro ekosistema berrietaraegokituz. Hori da eboluzioa».

Gure antzerakoa J-3 aztarnategian aurkitutako hezurdura gizon modernoarena dela argitu zuen Etxeberriak, gu garenaren osoantzerakoa: “Mesolitoko indibiduo hau gizon modernoa da, gu bezalakoa. Biologikoki ia ez dago inolakodesberdintasunik, gure antzerako altuera izan dezake, gurea bezalako hezurdura eta giharrak. Azken 10.000urteetan jada ez da hainbesteko eboluziorik egon antropologiari dagokionez”.

Sozialki bai, ordea, badago aldea, garai hartakoa azkengizarte ehiztari-biltzailea delako: “Nomada dela imajinatubehar dugu, oraindik ez du abererik, baina jakingo dunondik pasatzen diren animaliak, oreinek noiz erditzenduten, noiz dauden espezie jakin bateko arrain gehiago…Ehiztariak dira, ekosistematik bizi dira, kanpalekuan bizidira, edozein hutsune baliatzen dute bizitokia ezartzeko”.Horregatik, J-3ko gizakia irribarre batekin irudikatu behardugula erantsi zuen Etxeberriak: “Osasuntsua izango zen,pertsona ona zela [entzuleen barre artean] esango nuke,onurazko ekosistema batean pozik biziko zena”.

Historiaurreko denbora kapsula bat bezala iritsi zaigu J-3ehorzketako gizakia. 2003 urtetik eginiko indusketetan, eta

besteak beste Australian, Hegoafrikan eta Kanadan aztertutako laginetan oinarrituta, gizaki hori inguruariegokituta bizi zela ondorioztatu dute Aranzadiko kideek. Irribarre batekin irudikatu dute. Jaizkibelen itsasoaribegira bizi bazen, eta arrainez eta itsaskiz elikatzen bazen, ez dago Paco Etxeberria izan beharrik duela zortzi milaurte Jaizkibelen bizi zen gizakia zoriontsua zela ondorioztatzeko.

a d s v J "Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago

nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika. OnartuOnartu