3
Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua 24. ekarpena. Komunikabideetako hemerotekak eta artxiboak Izena, banaka: Izarne Olano Pellejero Ekarpenaren helburua: Komunikabideetako hemerotekak ezagutzea eta erabiltzea. Berriako hemerotekan sartu, eta bilatu Alfonso Sastreren inguruan publikatu dutena. Zenbat testu aurkitu dituzu? Bada aukerarik Alfonso Sastre titularretan agertzen diren dokumentuak bilatzeko? Alfonso Sastreri buruzko 116 testu topatu ditut Berriako hemerotekan. Ez dago Alfonso Sastre titularretan agertzen diren dokumentuak bilatzeko aukerarik. Sartu Gara egunkarian Gaiak atalean. Aukeratu Dossier pare bat eta aztertu. Dossierrak ze elementu edo formatu dituzte? Zer da Dossier bat? Dossierrak zein elementu edo formatu dituzten aztertzeko pare bat dossier aukeratu ditut: EHko atxiloketei eta lan istripuei buruzkoak. Lehenengoan, atxilotu kopuruaz gain, data, izena, lekua, politika erakundea eta beste hainbat xehetasun ematen ditu. Bigarrenak ere, istripuen inguruko data, lekua, izena, enpresa eta ondorioei buruzko datuak ematen ditu. Horrela, dossier bat, gai baten inguruko informazioa bitzen duen material multzoa dela ondorioztatu dut, hau da, gai baten inguruko dokumentu ezberdinak

24.ekarpena

Embed Size (px)

DESCRIPTION

24.ekarpena

Citation preview

Page 1: 24.ekarpena

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

24. ekarpena.Komunikabideetako hemerotekak eta artxiboak Izena, banaka: Izarne Olano Pellejero

Ekarpenaren helburua: Komunikabideetako hemerotekak ezagutzea eta erabiltzea.

Berriako hemerotekan sartu, eta bilatu Alfonso Sastreren inguruan publikatu

dutena. Zenbat testu aurkitu dituzu? Bada aukerarik Alfonso Sastre titularretan

agertzen diren dokumentuak bilatzeko?

Alfonso Sastreri buruzko 116 testu topatu ditut Berriako hemerotekan. Ez dago

Alfonso Sastre titularretan agertzen diren dokumentuak bilatzeko aukerarik.

Sartu Gara egunkarian Gaiak atalean. Aukeratu Dossier pare bat eta aztertu.

Dossierrak ze elementu edo formatu dituzte? Zer da Dossier bat?

Dossierrak zein elementu edo formatu dituzten aztertzeko pare bat dossier

aukeratu ditut: EHko atxiloketei eta lan istripuei buruzkoak. Lehenengoan,

atxilotu kopuruaz gain, data, izena, lekua, politika erakundea eta beste hainbat

xehetasun ematen ditu. Bigarrenak ere, istripuen inguruko data, lekua, izena,

enpresa eta ondorioei buruzko datuak ematen ditu. Horrela, dossier bat, gai

baten inguruko informazioa bitzen duen material multzoa dela ondorioztatu dut,

hau da, gai baten inguruko dokumentu ezberdinak biltzen dira eta hauek batera

eskaini, jendeak informazio osatua jaso dezan. Material hori pdf formatuko

dokumentuak, elkarrizketak edota bideoak izan daitezke.

Sartu El Pais-eko Archivo atalean eta bilatu Aminetu Haidarren inguruko

materiala. Zenbat emaitza daude? Bideo bat dago, ze agentziak egin du?

Zuzendariari idatzitako gutun bat dago Jorge Ferrer-ek idatzitakoa, noizkoa da?

El Pais-eko Archivo atalean Aminetu Haidarren inguruko 216 dokumentu bilatu

ditut eta bideoa Atlas agentziarena dela ikusi ahal izan dut. Jorge Ferrer-ek

zuzendariari idatzitako gutun bat dagoela eta ikusi dut eta hau 2009ko

Page 2: 24.ekarpena

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

abenduaren 3an idatzitakoa da.

EITB atarira sartu eta bilatu antxoaren inguruan argitaratu dutena: emaitzetatik

zenbat dira bideoak? EITB atarian zein da infografia ikusiena?

Atari honetan antxoari buruzko 170 argitalpen daude, eta horietatik 18 dira

bideoak. Bestetik, infografien atalean “ikusienak” hitzari klik eginda, infografiarik

ikusiena Eguberriko loteria izena duena dela ondorioztatu dut.

Sartu RTVE webguneko Archivo atalean eta sartu Kurt Cobain abeslariaren

dossierrean. Zenbat bideo daude?

RTVEko Archivo atalean Kurt Cobain abeslariaren bizitzarekin zerikusia duten

11 bideo aurkitu ditut. Horien artean elkarrizketak, kontzertuak eta

dokumentalak ikusi ditzakegu.