22
On egin 1 Gasteizko HEO On egin! Otorduak On egin! Otorduak On egin! Otorduak On egin! Otorduak ENTZUMENA. Elkarrizketa: Erreserba Oierrek erreserba egin nahi du herriko jatetxe batean. Telefonoz deitu du. CDa entzun eta erantzun galderei. 1. Nola du izena jatetxeak? 2. Zenbat lagunentzat erreserbatu nahi du? 3. Noizko? 4. Zer jango dute? 5. Zein ordutan? Azalpenak A. Telefonoa hartzeko Telefonoa hartzean, zenbait egitura erabil ditzakezu. Hemen dauzkazu gehien erabiltzen direnak: a. Bai, esan. b. Bai, nor da? (edo zein da?) c. “Jatetxearen izena” jatetxea, nor da? d. “Jatetxearen izena” jatetxea, egun on! (edo gabon, edo arratsalde on) B. Erreserba egiteko beharrezko galderak Erreserba bat egiteko orduan, zehaztasunak eskatu beharko dituzu. Hemen dituzu egin beharreko galdera batzuk. *NOIZKO: Galdera: NOIZKO? Erantzuna: Bihar gauerako. Egitura: Eguna / garaia + (e)RAKO Biharko / gaurko Gaur gauerako / astelehenerako / hamabietarako / zortzi eta erdietarako *JENDE KOPURUA: Galdera: ZENBAT LAGUNENTZAT? Erantzuna: zazpi lagunentzat. Egitura: zenbakia + lagunentzat zortzi lagunentzat *ORDUA: Galdera: ZEIN ORDUTAN? (afaldu/bazkaldu nahi duzue) Erantzuna: Bederatzietan (ordua + etan) Edo hain zehatzak izan gabe. Bederatziak aldera (ordua + aldera) Bederatziak inguruan (ordua + inguruan) C. Noiz? Elkarrizketan “gaur” hitza agertu zaigu. Ba al dakizu nola esaten den “mañana”, “ayer” “pasado mañana” etab. euskaraz? D. Beste kontu batzuk Datak zehazteko beste hitz batzuk. Datorren astean/astelehenean/asteartean/osteguneanHurrengo astean/asteazkenean/ostiralean/larunbatean5 A G Noizko, aditz aspektua, testu antolatzaileak H Janariak eta edariak E Elkarrizketak I Elkarrizketak M Telefonoa hartzea, balorapenak, gonbidatzea Oinarrizko Maila 2

5 gaia-elikadura

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: 5 gaia-elikadura

On egin 1 Gasteizko HEO

On egin! Otorduak On egin! Otorduak On egin! Otorduak On egin! Otorduak ENTZUMENA. Elkarrizketa: Erreserba

Oierrek erreserba egin nahi du herriko jatetxe batean. Telefonoz deitu du.

CDa entzun eta erantzun galderei.

1. Nola du izena jatetxeak? 2. Zenbat lagunentzat erreserbatu nahi du? 3. Noizko? 4. Zer jango dute? 5. Zein ordutan?

Azalpenak

A. Telefonoa hartzeko

Telefonoa hartzean, zenbait egitura erabil ditzakezu. Hemen dauzkazu gehien erabiltzen direnak:

a. Bai, esan. b. Bai, nor da? (edo zein da?) c. “Jatetxearen izena” jatetxea, nor da? d. “Jatetxearen izena” jatetxea, egun on! (edo gabon, edo arratsalde on)

B. Erreserba egiteko beharrezko galderak Erreserba bat egiteko orduan, zehaztasunak eskatu beharko dituzu. Hemen dituzu egin beharreko galdera batzuk. *NOIZKO: Galdera: NOIZKO? Erantzuna: Bihar gauerako. Egitura: Eguna / garaia + (e)RAKO Biharko / gaurko Gaur gauerako / astelehenerako / hamabietarako / zortzi eta erdietarako *JENDE KOPURUA: Galdera: ZENBAT LAGUNENTZAT? Erantzuna: zazpi lagunentzat. Egitura: zenbakia + lagunentzat zortzi lagunentzat *ORDUA: Galdera: ZEIN ORDUTAN? (afaldu/bazkaldu nahi duzue) Erantzuna: Bederatzietan (ordua + etan) Edo hain zehatzak izan gabe. Bederatziak aldera (ordua + aldera) Bederatziak inguruan (ordua + inguruan)

C. Noiz? Elkarrizketan “gaur” hitza agertu zaigu. Ba al dakizu nola esaten den “mañana”, “ayer” “pasado mañana” etab. euskaraz?

D. Beste kontu batzuk Datak zehazteko beste hitz batzuk. Datorren astean/astelehenean/asteartean/ostegunean… Hurrengo astean/asteazkenean/ostiralean/larunbatean…

5 A

G Noizko, aditz aspektua, testu antolatzaileak H Janariak eta edariak E Elkarrizketak I Elkarrizketak M Telefonoa hartzea, balorapenak, gonbidatzea

Oinarrizko Maila 2

Page 2: 5 gaia-elikadura

On egin 2 Gasteizko HEO

IRAKURMENA. Hemen duzu arestian entzundako elkarrizketa

Kokatu beheko hitzak hutsuneetan. Testuingurua kontuan hartu. Hitz bat bitan erabili.

bederatziak gabekoa gainerako gauerako hala noren

Ring, ring...

Zerbitzaria: Bai, esan.

Oier: Egun on! "Kutixi" jatetxea al da?

Zerbitzaria: Bai, ___ da. Zer nahi duzu?

Oier: Begira, bihar _____ erreserba bat egin nahi dut.

Zerbitzaria: Bihar _____ , bai. Zenbat lagunentzat?

Oier: Zazpi lagun izango gara.

Zerbitzaria: Ondo da, _______ izenean?

Oier: Oier Artabururena.

Zerbitzaria: Menua aukeratu nahi al duzue?

Oier: Bai, konplikaziorik ______ … Entsalada

batzuk, ganbak, pate pixka bat eta

urdaiazpikoa. Eta __ , arraina.

Zerbitzaria: Ederki! Zein ordutan afaldu nahi duzue?

Oier: ____ aldera.

Zerbitzaria: Oso ondo. Bihar arte, orduan.

Oier: Bihar arte, bai.

MINTZAMENA. Galdetu ikaskide bati: zein nahiago duzu ogi zuria ala integrala?

BALORAPENAK 1.- Ogi zuria / Ogi beltza edo integrala. � Biak gustukoak ditut � ogi integrala hobea da � Zalantzan nago, bata bestea bezain ona ez al da? � 2.-Idiazabal gazta / Frantziako gazta. � Idiazabal gazta nahiago dut � Gazta ez zait batere gustatzen � Niri berdin dit � 3. Arraina / Haragia � Bata bestea bezain gustukoak ditut � Ez bata, ez bestea, ez zaizkit gustatzen � Arraina askoz hobea da � 4.- Fruta / Jogurta � � �

Page 3: 5 gaia-elikadura

On egin 3 Gasteizko HEO

GRAMATIKA: Aditz aspektua eta denbora.

AUKERATU DENBORA MARKA ZENBAKIEN BIDEZ:

1. Presaka janzten zara � Txikitan 2. Zer ordu arte egon zinen larrialdietan? � Txikitatik 3. Etorriko zara sagardotegira? � Atzo 4. Txiklea murtxikatzen ari da � Orain 5. Txalupaz joan dira arrantzara � Laster 6. Lantokian bazkalduko du � Goiz 7. Kafea hartzen genuen kafetegian � Batzuetan 8. Oso gaizki jaten zenuten � Astegunetan 9. Ez dut Cola Cao edaten � Etzi 10. Ez dut angularik jan � Inoiz

Lehenengo platera

Garbantzuak Babarrun zuriak Paella Entsalada Zopa

Bigarren platera

Oilaskoa Legatz frijitua Haragi gisatua Xerra albartatua Txerri-txuletak

Postrea

Mamia Arroz-esnea Jogurta Frutak Flana

1. Zer nahi du Olatzek? Eguneko menua / Menu berezia 2. Zer edango du? 3. Kaferik hartuko al du?

IRAKURMENA: Bazkaria

Unai: Aitor, zer dago bazkaltzeko? Aitor: Ezer ez. Ez dut ezer erosi. Unai: Zer egingo dugu orduan? Aitor: Joango gara jatetxe batera? Unai: Ondo. Baina zuk ordainduko duzu. Aitor: Ezin dut. Ez daukat dirurik, horregatik ez dut erosi ezer. Unai: Orduan argi dago. Bazkaldu gabe geratu beharko dugu. Elkarrizketa irakurri ondoren, erantzun galderei:

1. Zer nahi du Unaik?

2. Zer erantzun dio Aitorrek?

3. Nora joango dira bazkaltzera?

4. Zergatik?

ENTZUMENA. Elkarrizketa: Menua

Olatz lanean aritu da. Eguerdiko ordu bata da eta bazkaltzera joan da taberna batera. CDa entzun eta marka ezazu gurutze batez Olatzek eskatzen duena. Baita menuan zer dagoen ere.

Page 4: 5 gaia-elikadura

On egin 4 Gasteizko HEO

MINTZAMENA: GONBITEA A ikaslea

Elena, 19 urte

Unibertsitatean ikasten ari zara. Koldok zurekin ligatu nahi du. Koldok telefonoz deituko dizu. Zu ekainean oso lanpetuta zaude.

Eman daitezkeen erantzunak:

Ezin dut, familiarekin joango naiz oporretan Igandean hondartzara joan behar dut Lagunekin joango naiz Etxean ikasteko gelditu nahi dut.

1. Igandea Hondartzara lagunekin 2. Astelehena 17.00etan azterketa Mikelekin ikasi

3. Asteartea Manurekin liburutegira 4. Asteazkena Etxean matematika ikasi

5. Osteguna 6. Ostirala Alemaniatik heldu denen osabarekin afaldu.

7. Larunbata Pirinioetara lagunekin 8. Igandea Pirinioetan

9. Astelehena 10. Asteartea 12.00etan azterketa. Ondoren euskara ikasi

11. Asteazkena 12.00 euskara azterketa. Historia ikasi etxean

12. Osteguna

13. Ostirala zinemara nebarekin 14. Larunbata familiarekin oporretan Valentziara

15. Igandea Familiarekin Valentzian 16. Astelehena Familiarekin Valentzian

17. Asteartea Familiarekin Valentzian 18. Asteazkena Familiarekin Valentzian

19. Osteguna Lagunekin Alde Zaharrera 20. Ostirala Familiarekin aitaren urtebetetzea ospatu

Piperbeltz eta jengibrezko izozkiak udako gozoki berriak

1. Osatu testua lokailu hauek leku egokian idatziz: baina, ere, hala ere, horregatik, orduan

"Egunean izozki bat jatea fruta jatea bezain osasuntsua izan daiteke" adierazi du Pepe Ruiz

sukaldariak.

Gero eta denda eta jatetxe gehiagotan saltzen dira zapore berriak dituzten izozkiak, eta bitxienen artean ilar, jengibre, gazta urdin edota piperbeltz izozkiak daude. ….1…., txokolatezkoak eta banillazkoak dira gozozaleenek gehien kontsumitzen dituzten izozkiak, eta, horiekin batera, limoizko eta mendazko sorbeteek ….2…. arrakasta handia dute.

Izozki sofistikatuak hartzen dituzten kontsumitzaileak "jateko orduan oso zorrotzak dira", eta ….3…. postrea ere halakoa aukeratzen dute, esan du Pepe Ruiz sukaldariak.

Jendeak, normalean, loditzeko beldurra izaten du, eta, ….4…., ez ditu izozkiak jaten, ….5…. Ruizek adierazi du "tabu" horrekin bukatu behar dela; izan ere, izozkia kantitate egokietan janez gero, ez dauka loditzeko inolako arriskurik. Are gehiago, "egunean izozki bat jatea, fruta jatea bezain osasuntsua izan daiteke".

2. Ikaskide batekin mintzatu.

• Postrerako zer nahiago duzu, fruta ala izozkia?

• Urtaro guztietan jaten dituzu edo udan bakarrik?

• Nolako zaporeak nahiago dituzu?

Page 5: 5 gaia-elikadura

On egin 5 Gasteizko HEO

MINTZAMENA: GONBITEA B ikaslea

Koldo, 24 urte

Bizikleta lantegi bateko langile zara. Elenarekin ligatu nahi duzu. Afari batera gonbidatu nahi duzu. Deitu telefonoz Elenari. Elena ekainean oso lanpetua dago. Egunez egun galdetu, gau libre bat aurkitu arte.

1. Igandea Hondartzara lagunekin 2. Astelehena

3. Asteartea 4. Asteazkena

5. Osteguna Afaria zuzendariarekin 6. Ostirala

7. Larunbata 8. Igandea

9. Astelehena Madrilera negozio bila 10. Asteartea

11. Asteazkena 12. Osteguna

13. Ostirala 14. Larunbata

15. Igandea 16. Astelehena

17. Asteartea 18. Asteazkena

19. Osteguna 20. Ostirala

Telefonozko galderak: Kaixo. Zer moduz? Zurekin afaldu nahi dut. Zer egingo duzu larunbatean, libre zaude? Bada, nora joango zara? Eta norekin?....

ENTZUMENA. Elkarrizketa: Freskagarriak

Arratsaldea da. Bero handia dago. Amona eta bilobak hondartzako tabernara joan dira.

1. CDa entzun eta X batekin marka ezazu amonak eskatutakoa.

pintxo bat limoizko poloa gominolak marrubizko kukurutxoak ura laranja-zukua salda beroa olibak patatak izozkien kartela freskagarri bat garagardoa kafesne bat

2. Entzun eta erantzun: Nola nahi du edaria? 3. Zenbat ordaindu behar izan du?

A. Nahi edo Behar Nola galdetuko diogu bezeroari zer nahi duen?

Galdera: Zer nahi duzu / duzue? edo Zer behar duzu / duzue? Erantzuna: Izozkia nahi dut / dugu edo Izozkia behar dut / dugu

B. Txanda Nori tokatzen zaion galdetzeko, hurrengo egitura erabiliko dugu.

Galdera: Zein/Nor da hurrengoa? Hurrengoa? Erantzuna: Ni edo Ni naiz. Gu edo Gu gara.

Page 6: 5 gaia-elikadura

On egin 6 Gasteizko HEO

C. Zerezkoa? Zenbait janari edo edota edari eskatzean, zerezkoak diren ere

zehaztu behar da. (Gogoratu: “limoizko poloa”)

Horrelakoetan, egitura hau erabiltzen da:

Egitura: MOTA + ZKO + GAUZA MARRUBI + ZKO + KUKURUTXOA = MARRUBIZKO KUKURUTXOA

Oharra: materiala kontsonantez bukatzen denean, “e” bat sartu beharko dugu. Adib.: PAPEREZKO ESKU-ZAPIA

Hala ere, beste kasu batzuetan, nahikoa da mota eta janaria edo edaria bakarrik jartzea: Adibidez: Laranja-zukua Pina-zukua Beste adibide batzuk: arrain zopa, oilo salda, sagar tarta, patata tortilla, arkume menestra

Konturatu zarenez, ordena ez da gazteleraz erabiltzen dena, kontrakoa baizik: Gazteleraz: zumo de melocotón Euskaraz: melokotoi-zukua

IRAKURMENA. Behean lehen entzundako elkarrizketa duzu:

Tabernaria: Zein da hurrengoa?

Amona: Gu gara. Ea, laranja-zuku bat nahi dut, eta

umeentzat izozkiak.

Tabernaria: Izozkiak, nolakoak?

Amona: Utzidazu izozkien kartela aukeratzeko.

Tabernaria: Aukeratu al duzue?

Amona: Bai. Bi marrubizko kukurutxo eta limoizko

polo bat. Eta garagardo bat, hotz-hotza.

Tabernaria: Oso ondo, tori.

Amona: Itxaron, gozoki batzuk ere bai. Bi patata-poltsa

eta sei gominola.

Tabernaria: Ederki. Besterik?

Amona: Ez, zenbat da?

Tabernaria: Sei euro eta hirurogeita hamar zentimo.

Amona: Tori.

Tabernaria: Eskerrik asko.

ASMATU ANTZEKO ELKARRIZKETA:

1.- Tabernan pintxoak eta edaria eskatzeko edo… 2.- Jatetxean eguneko menua eskatzeko

Page 7: 5 gaia-elikadura

On egin 7 Gasteizko HEO

SukaldaritzaSukaldaritzaSukaldaritzaSukaldaritza

ENTZUMENA

ANGULAK ETA TXIPIROIAK

J. M. Busca Isusiri egindako elkarrizketa entzun baino lehen beheko galderak irakurri. Gero, erantzun egokiena aukeratu. 1. J. M. Busca Isusi(k) ...

a) Zumarragan bizi da. b) urtean behin artikulu bat idazten du "El Diario Vasco"n. c) ez dakigu non bizi den.

2. Busca Isusik txikitan ... a) babak egunero jaten zituen. b) gaixotasun arriskutsu bat izan zuen. c) bere etxeko sukaldean ogia egiten zuen.

3. Gure sukaldeetan dagoen ohitura txarra ...

a) neurria, denbora eta tenperatura ez dira kontuan hartzen. b) kaloria gutxiegi hartzen ditugu. c) ez dugu janari koipetsurik erabiltzen.

4. Euskaldunok ... a) ezkurrak betidanik aprobetxatu ditugu. b) lehen janari asko zegoen. c) gaztainak jaten genituen.

5. Gustuen aldaketen adibidea ... a) gero eta sagardo gehiago edaten dugu. b) sukaldaritza tradizionala ez dugu etxean prestatzen, ez baitugu astirik. d) jatetxeetan jende askok jaten du.

6. Nazio batetik bestera asko aldatzen dira gustuak eta horrexegatik ... a) euskaldunok aspaldiko ohiturak gordetzen ditugu. b) txipiroiak eta angulak oso estimatuak dira Europan. c) kanpoko bisitariei txipiroiak eta angulak ez zaizkie gustatzen.

7. Zer esaten digu Busca Isusik barazkiei buruz? a) Aza oso ondo prestatzen dugula. b) Gutxiegi egosten direla. c) Barazkien salda gutxi aprobetxatzen dugula.

Errezeta gehiago irakurri nahi badituzu, hona hemen helbide bat Interneten:

www.habe.org/ikaslearengunea/porrusalda

INTERNET. Arroz beltza. www.ikasbil.net Zenbakia: 320056 Zuzenketa

5 B

G Denborazko perpausak H Neurriak, ontziteria, etxetresnak E Adituen iritziak, errezetak Ir Aholkuak, errezetak Id Errezetak M Otorduak i

Page 8: 5 gaia-elikadura

On egin 8 Gasteizko HEO

IRAKURMENA: aholkuak

1. Gazta nola gorde?

Gazta lehortu eta pitzatu egiten da hozkailutik kanpora. Hobeto dago hozkailuan. Oso poliki jaten baduzu, lau zati egin, eta hiru izoztu. Laugarrena oihalean bildu eta hozkailuaren beheko apalean gorde. Baina ez da hotzik jaten. Ordu-erdi lehenago kanpora atera epeltzeko.

2. Fruta egoera onean mantentzeko

Fruta denbora batez fruta-ontzian edukitzen bada, segituan txartzen da; batez ere, udan. Hori ez gertatzeko, komeni da kortxo batzuk jartzea fruta-ontziaren beheko aldean. Kortxoek frutaren hezetasuna xurgatuko dute eta denbora gehiago iraungo dute egoera onean.

3. Patata tortilla hobea

Patata tortilla bigun eta hobea. Patata tortilla goxo-goxoa egiteko aholku batzuk jarraitu behar dira. Lehorra eta zapala gelditzea nahi ez badugu, arrautza bakoitzeko koilaradatxo bat esne botako diogu. Horrela prestatzen badugu, patatak ere bigunagoak geratuko dira.

Zein irakurgairi dagozkio hurrengo esaldiak? Lotu bi zutabeak.

� Esnea botako diogu bigunago egoteko � Zatitu ondoren � Kortxoek hezetasuna xurgatuko dute. � Patata tortilla egitean � Lehortzea nahi ez badugu, sar ezazu zatika hozkailuan � Fruta galdu aurretik

ENTZUMENA. Elkarrizketa: Hornitzailea

Maiderrek edari batzuk behar ditu eta edari-banatzaileari deitu dio telefonoz.

1. Elkarrizketa entzuten duzun bitartean, osa itzazu Maiderren eskaeran falta diren datuak.

Lau ___________ ardo beltz, ____________ gorri, __________ ardo zuri, _________________ txakolin, hiru kaxa __________________

2. Markatu gurutze batez elkarrizketan entzun dituzun hitzak.

kaxa banaketa patatak ura eraman nahiko ezer gabe sagardo noiz jakina ordaindu kobratu eskatu ireki afariak

A. Lau kaxa ardo gorri Ikasita izango dituzu produktu batzuen izenak, eta zenbaki batzuk ere bai, beraz, erraza egingo zaizu eskaerak egitean kantitateak adieraztea. Galdera: Zer behar duzu? Erantzuna: Lau kaxa ardo gorri behar ditut. Egitura: ZENBAKIA + BOTILA + PRODUKTUA KAXA BIDOI POLTSA Adibideak: Hiru kaxa ardo beltz Lau bidoi olio Hamar botila ur Zazpi poltsa patata

LOTU BI ZUTABEAK ESALDIAK EGINEZ:

2 ale Kilo eta erdi Litro erdi Kilo bat 250 gramo esne patata arroz urdaiazpiko solomo

Page 9: 5 gaia-elikadura

On egin 9 Gasteizko HEO

ENTZUMENA: Sagar budina

Entzun arretaz sukaldariak emandako errezeta, eta erantzun ondoko galderei:

1. Osagaiak?

sagarra / legamia / limoi-azala / azukrea / esne-gaina / arrautza / kanela-makila / gurina 2. Ontziteria?

zartagina / ontzi borobila / erretilua / ontzi angeluzuzena / ontzi laukiduna / ontzi arrunta 3. Etxetresnak?

labea / hozkailua / mikrouhina / beheko sua / sukaldea 4. Egiteko era: Hasteko,

a. zartaginean gurina, azukrea eta sagar-zatiak egosten jarri sagarrak ura askatu arte. b. kazolan gurina, irina, azukrea eta sagar-zatiak egosten jarri gurina urtu arte. c. eltzean esne-gaina, azukrea eta sagar-zatiak sutan jarri ondo egosi arte.

5. Egiteko era: Gero,

a. ontzi batean 4 arrautza, 120 gr. irin, 120 gr. azukre eta ondo nahastu. b. ontzi batean 5 arrautza, 125 gr. esne-gain, 100 gr. azukre eta ondo nahastu. c. ontzi batean 5 arrautza, 125 gr. gurin, 125 gr. azukre eta ondo nahastu.

6. Egiteko era: Ondoren,

a. molde borobil bat gurinez igurtzi, eta, gainean, osagai guztiak ipini. Labean sartu 175ºtan 30 minutuz.

b. molde angeluzuzen batean karamelu urtua bota, eta, gainean, osagai guztiak ipini. Labean sartu 150ºtan, 35 minutuz.

c. molde laukidun bat gurinez igurtzi, eta, gainean, osagai guztiak ipini. Labean sartu 150ºtan, 40 minutuz.

7. Egiteko era: Jarraian,

a. jostorratza sartu eta lehor ateratzen denean, labetik atera eta hozkailuan sartu. b. zotza sartu eta lehor ateratzen denean, labean hozten utzi eta gero hozkailuan sartu. c. sardexka sartu eta lehor ateratzen denean, labetik atera, hozten utzi eta gero

hozkailuan sartu. 8. Egiteko era: Bukatzeko,

a. hoztuta dagoenean, zati meheak egin eta bina jarri bakoitzaren platerean. b. hoztuta dagoenean, zati lodi xamarrak egin eta bana jarri bakoitzaren platerean. c. budina hoztuta dagoenean, erretilu batean jarri eta bakoitzak har dezake nahi duen

zatia.

IRAKURMENA. Irakurri beheko errezeta eta ondoren idatzi beste bat egiten duzun plater batena.

“Patatak txorizoarekin”

Osagaiak: 1 kg. patata berri Tipula bat

2 erramu hosto 300 gr. txorizo fresko

Oliba olioa Baratxuria

Pimentoia Gatza

Patatak zuritu eta garbitu ondoren, zatitxoetan txikitu. Gero uretan ipini. Urak irakiten duenean tipula erdibanatuta, erramua eta txorizoa osorik gehitu. Txorizoa lapikoan ipini aurretik sardexkarekin zulatu behar da gero pitin bat desegiteko. Hori guztia 30-40 minututan egosten eduki su txikian. Aparte, zartaginean, sofritoa prestatu baratxuria, tipula eta pimentoiarekin. Eta azkenean, pataten gainera bota. Normalean lapiko berean zerbitzatzen da. Zerbitzatu baino lehen, beharrezkoa da patatak estalita edukitzea 10 minutuz. Besterik, ez. On egin!!!

IDAZMENA: IDATZI ZURE GOGOKO ERREZETA

Page 10: 5 gaia-elikadura

On egin 10 Gasteizko HEO

Elikadura eta osasunaElikadura eta osasunaElikadura eta osasunaElikadura eta osasuna

Inkesta bete. Inkestan zure ohiturak azalduko dituzu, eta, gero, jakin zein neurritan diren osasuntsuak ohitura horiek.

OHARRAK: 1. Erantzun zuzenak zein diren erabakitzeko, Jabier Agirre medikuak ARGIA aldizkarian

idatzitako artikuluan oinarritu gara. Zuk inkesta bete, baina une honetan EZ begiratu zein den erantzun zuzena (osasuntsuena).

2. Gero, artikulu hori irakurri ondoren, pentsatu inkesta horretako zein aukera den egokiena (a, b edo c).

3. Ondoren, ikusi ariketan bertan zein diren erantzun zuzenak (orain bai). 4. Azkenik, gogoeta egin: zure ohituren eta ohitura osasuntsuen artean dagoen aldeaz.

1. Egunean zenbat ur edaten duzu? a) Ura? Igelentzat, ezta? b) Basokada bat-edo c) 2 litro edo bi litro eta erdi.

2. Zer gosaltzen duzu? a) Txokolatezko opila. b) Urdaiazpiko ogitartekoa eta kafe hutsa. c) Esnea muesliarekin nahastuta eta laranja bat.

3. Elikagai naturalak jaten dituzu? a) Ia inoiz ere ez. Normalean, aurrez prestatutako janariak erosten ditut supermerkatuan. b) Beti janari izoztuak izaten ditut. c) Gehienetan bai.

4. Denetarik jaten duzu? a) Ez. Gorroto dut arraina, barazkiak eta fruta jatea. b) Ia-ia denetarik. Batez ere, haragia eta arrautzak. c) Denetarik jaten saiatzen naiz. Batez ere, fruta eta barazki asko jaten dut.

5. Zer afaltzen duzu?

a) Bapo jaten dut afaltzeko orduan: lehenengo platera, bigarrena eta postrea. b) Egun batean pizza eta bestean erositako patata-tortilla; postrerako izozkia. c) Entsalada eta arraina.

Beraz, inkestan...

A aukera izan bada nagusi: oso gaizki jaten duzu. Ia ohitura guztiak aldatzea komeni zaizu.

B aukera izan bada nagusi: ez duzu oso ongi jaten eta hoberena ohitura batzuk aldatzea izango duzu.

C aukera izan bada nagusi: egokia da zure dieta eta, horregatik, ez duzu jateko ohiturarik aldatu behar. IRAKURMENA: Jan-neurri egokiaren garrantzia

Egilea: Jabier Agirre

Elikadura sasoian egoteko osagai oso garrantzitsua da. Oraingo gizarteak "gorputzaren kultura" praktikatzen duela esaten digute komunikabideek behin eta berriz, eta ez zaie arrazoirik falta. Baina gorputza sasoian edukitzeko funtsezko armak bi dira, bai gaur egungo gizarte moderno eta teknifikatuan, eta baita duela hamarkada batzuetako beste gizarte hartan ere: pertsona bakoitzaren ezaugarrietara (adina, bizimodua, lanbidea, eta zergatik ez, baita gustuak edo zaletasunak ere hartu beharko genituzke kontuan) egokitutako ariketa eta jan-neurria egitea.

5 C

G Galdetzaileetatik eratorriak H Elikadura eta osasuna, animaliak E Dietak I Jan-neurri egokiak M Elkarrizketak i

Page 11: 5 gaia-elikadura

On egin 11 Gasteizko HEO

Jan-neurria egokia baldin bada, zure gorputzarekin gustura egoten lagunduko dizu, baina elikadura desegoki batek berehala zapuztuko ditu "sasoian egoteko" zure nahiak. Hona hemen jan-neurria modu osasuntsuan egiteko aholku batzuk: * Edan ur ugari, 2 litro edo 2 1⁄2 litro egunero. * Gosaria egokia izan dadila. Hartu horretarako behar duzun denbora, eta saia zaitez gosaria osatzen: esnekiak, fruta, zerealak. * Elikagai naturalak izan daitezela zure jan-neurriaren oinarria. Eta produktu freskoen atzetik, izoztuak hobeak dira beste produktu industrial edo kuzinatuak baino. * Aholkurik onena denetik jatea da, dieta bariatua egitea, eta proportzio egokian: fruta gehiago, berdurak, lekaleak, zerealak, fruitu lehorrak. Arraina, arrautzak eta haragia proportzio txikiagoan eta beste gauza guztietatik apurtxo bat. * Saia zaitez afari arina egiten.

ENTZUMENA: Gero eta altuagoak

• Bideo bat ikusiko duzu.

• Saia zaitez informazioaren hasierak eta amaierak lotzen. • Bi amaiera ez dituzu erabili behar.

Gure haurrak gu baino… 1 A egiten gaituzte altuago.

Nora bere gurasoak baino…

2 B hobeto jaten zuen.

Honelako kasuak…

3 C altuagoa izango da.

Hiru faktore hauek: geneak, janak eta kirolak…

4 D gehiago zaintzen dira.

Gizonek orain dela 20 urte baino…

5 E 4 zentimetro luzeagoak izango dira.

Gaizki jateak…

6 F 8 kilo gehiago pisatzen dute.

Emakumeak…

7 G aldaketa handiena izan da

H ia etxe guztietan gertatzen dira.

I zabalago egiten gaitu.

1 2 3 4 5 6 7

IRAKURMENA. Ikasbil.net Gorrotxategi harategia betiko itxiko dute. Zk.: 351593

Page 12: 5 gaia-elikadura

On egin 12 Gasteizko HEO

GRAMATIKA AZALPENAK ORDUAK Euskaraz, ordua adierazteko ere deklinabide-kasu hauek erabiltzen ditugu:

1. Zer ordu da? (NOR)

2. Zer orduTAN? (NOIZ) 3. Zer orduTATIK? (NOIZTIK) 4. Zer orduTARA? (NOIZERA)

5. Zer orduTARA ARTE? (NOIZ ARTE)

Zer ordutara arte? galdera bi modutara erantzun daiteke: a) Oinarrizko formari ARTE gehituz: zazpiAK ARTE (maizago erabiltzen da) b) Zer orduTARA formari ARTE gehituz: zazpiETARA ARTE

Zenbait adibide: Zer orduTAN zabaltzen dute? Goizeko bederatzi eta erdiETAN Zer orduTAN dago autobusa? Hamarrak eta bostEAN dago bat Aizu, zer orduTAN joango zara? Seiak bost gutxi(ago)TAN Zer orduTATIK zaude hemen? Zazpi eta erdiETATIK Zazpiak eta hogeiTIK nago hemen, itxaroten Hamarrak laurden gutxi(ago)TATIK aurrera etxean egongo naiz Sei eta erdietatik zazpi eta erdiETARA etxean egongo naiz Ordu bietatik zortziak eta bostERA zabalik dago Ordu bi eta erdiAK ARTE (eta erdiETARA ARTE) ez dute ixten Seiak bost gutxiago ARTE (gutxiagoTARA ARTE) egon da

Ordua adierazteko esapideak

1. HIRU-HIRURAK: Ordu zehatza (puntu-puntuan) dela adierazteko, errepikapena erabiltzen dugu. Une honetan HIRU-HIRUrak dira

2. Hirurak JOTA: Esaten den ordutik minuturen bat pasa dela adierazteko erabiltzen da.

Zer ordu da? Hirurak JOTA 3. Zazpiak ALDERA: Gutxi gora-beherako ordua adierazteko. Laurak ALDERA pasako gara; beraz, prest egon

GALDETZAILEETATIK ERATORRIAK

INOR

1.1. Kasu hauetan erabiltzen dira: a) EZEZKO perpausetan ▪ Ez da INOR etorri. b) GALDEZKO perpausetan ▪ INOR etorri da? Hona hemen adibide batzuk: Oraindik ez dut INOREKIN hitz egin. Egon zara INOIZ Berlinen? Ume honek ez du EZER jaten. Ez dut INON aurkitzen. 1.2. Esanahia azpimarratzeko, ERE partikula erabiltzen da.

Hemendik ez da EZER ERE ikusten. Hori ez du INORK ERE egin nahi.

1.3. Batzuetan, gehiago azpimarratu nahi denean –TXO atzizkia gehitzen zaie. Nik ez dut EZERTXO ERE ulertu. Han egon ginen itxaroten, baina ez zen INORTXO ERE agertu.

Page 13: 5 gaia-elikadura

On egin 13 Gasteizko HEO

1.4. Forma hauek ez daukate ezezko esanahirik. Beraz, ezezkoetan, bakarrik erabiltzen direnean, hau da, aditza agertzen ez denean, EZ partikula gehitu behar zaie.

a) EZER EZ ZER esan duzu? b) EZ dut EZER esan. NOR etorri da? a) INOR EZ b) EZ da INOR etorri.

2. NORBAIT

2.1. Forma hauek horrela osatzen dira:

nor-BAIT Honako kasuetan erabiltzen dira: a) BAIEZKO perpausetan ▪ NORBAITEK apurtu du. b) GALDEZKO perpausetan ▪ NORBAIT etorri da? d) EZEZKO perpausetan ▪ ZERBAIT ez dago ondo. Beste adibide batzuk: Goazen ZERBAIT (=zer edo zer) hartzera. NONBAIT egon behar du. NOLABAIT egin beharko dut. ZERBAIT aurkitzen baduzu, ekarri. 2.2. inor ≠ norbait a) INORK deitzen badu, esadazu. b) NORBAITEK deitzen badu, esadazu. Ezezko perpausetan:

a) INORK ez du ordaindu. b) NORBAITEK ez du ordaindu.

3. EDONOR

3.1. Forma hauek horrela osatzen dira:

EDO-nor Hona hemen adibide batzuk: Harri hori ezin du EDONORK jaso. Hori ezin da EDONOLA egin. Hona ezin daiteke EDONOR sar. EDONOIZ etor zaitezke. Hori ez dute EDONON saltzen.

Galdetzaileetatik eratorriak.

zer ezer zerbait edozer

zein edozein

zertarako ezertarako zerbaitetarako edozertarako zelan ezelan zelanbait edozelan zergatik ezergatik zerbaitengatik edozergatik

zenbat edozenbat

nor inor norbait edonor

nork inork norbaitek edonork

nori inori norbaiti edonori

noren inoren norbaiten edonoren

norekin inorekin norbaitekin edonorekin

non inon nonbait edonon

nongo inongo nonbaiteko edonongo nora inora norabait edonora

noiz inoiz noizbait edonoiz

nola inola nolabait edonola

nolako inolako nolabaiteko edonolako

Page 14: 5 gaia-elikadura

On egin 14 Gasteizko HEO

ZEREZ / ZERTAZ (Instrumentala)

SINGULARRA: -AZ PLURALA: -EZ MUGAGABEA: -(e)Z IZENORDAINAK ETA ERAKUSLEAK: -TAZ (honetaz, nitaz, zutaz…)

ZEREZ / ZERTAZ

AutoZ / autoAN

Askotan, ZEREZ kasuaren ordez NON kasua erabili behar da. Tresna, bidea edo garraiobidea adierazteko, ZEREZ erabiliko da NON lekua edo kokagunea adierazteko :

a. Mikel trenEAN dago (Non?) b. Mikel trenEZ dator (Nola? / Zerez?)

Gainera garraiobidea adierazteko mugagabean ZEREZ kasua erabiltzen da; mugatuan, ordea, NON kasua erabiltzen da. Hona hemen eskema bat:

AutoZ etorri naiz Aitaren autoAN etorri naiz AutobusEZ joango gara Seietako autobusEAN joango gara

Hona hemen eskema bat:

Antzeko zerbait gertatzen da denbora adierazteko orduan ere:

Gaur goizEAN ez dut lan egingo.

GoizEZ ez dut lan egiten.

ZEREZ / ZERTAZ kasuaren erabilera:

1. Instrumentaltasuna, hau da, tresna edo bitartekoa adierazteko:

Normalean oinEZ etortzen da, baina gaur autoZ etorri da. Gelako atea giltzaZ itxi behar da

2. Denbora adierazteko: Bi urteZ egon da Italian.

2. Materia edo gaia: harriZ, zurEZ, paperEZ, plastikoZ... Depositoa gasolinaZ bete du.

3. Modua: bihotzEZ, negarrEZ, barrEZ...

4. Lekua adierazteko ere erabiltzen da. Adibidez: mendiZ, itsasoZ, ateZ ate, etxeZ etxe, mendiZ mendi, ..

Gehienetan mugagabea erabiltzen da:

HerriZ herri eta etxeZ etxe ibili dira diru eske.

5. Gaia adierazteko ere, maiz erabiltzen da:

LiteraturAZ hitz egin dugu, ZuTAZ ez du ezer esan.

6. Zenbait aditzekin: bete, ahaztu, aldatu, kezkatu, arduratu, gogoratu, konturatu, ohartu, poztu...

HorreTAZ konturatu denean, negarrez hasi da. EtxeZ aldatu da. Etxeko lanEZ arduratu. UrEZ bete

7. Esamolde askotan:

BURUZ IKASI behar dut zerrenda osoa.

MESEDEZ, KONTUZ, HANKAZ GORA, ATZEKOZ AURRERA

Merkeak dira: BATEZ ERE, hau.

Hau, ADIBIDEZ, txarto dago.

"-ZKO" atzizkia

ZEREZKOa da, zureZKOa ala plastikoZKOa? BurdinaZKOa

Mugagabean ⇒ ZEREZ: TrenEZ etorri da

Mugatuan (S/P) ⇒ NON: Gaueko trenEAN etorri da

Page 15: 5 gaia-elikadura

On egin 15 Gasteizko HEO

DENBORAZKO PERPAUSAK

Denborazko perpausek denbora adierazten dute: perpaus nagusiak zer gertatzen den esaten digu, eta menpeko perpausak ekintza hori denboran kokatzen du, noiz gertatzen den esanez.

NOIZ

Aurrekotasuna Gerokotasuna Aldiberekotasuna Noiztik

eta gero ondoren (ostean)

-enean -t(z)ean

-enetik

Berehalakotasuna Iraupena Noiz arte

baino lehen(ago) aurretik

BEZAIN laster ETA berehala

-en bitartean

arte

BAINO LEHEN -eNEAN ETA GERO AURRETIK -T(z)EAN ONDOREN ETA BEREHALA BEZAIN LASTER BITARTEAN

ADIBIDEAK:

Jakin BEZAIN LASTER etorri gara.

Etxera heldu BEZAIN LASTER , ohera sartuko naiz.

Eguraldi ona egiten duENEAN hondartzara joaten gara.

Eguraldi ona egiten EZ duenEAN igerilekura joaten gara.

Txakurra ikusi duDANEAN korrika hasi naiz.

Txakurra ikusi EZ duDANEAN urduri jarri naiz.

Olioa bero dagoENEAN bota arrautza.

Hondartzan bainatu nintzenEAN oso ondo pasatu nuen

Ane heldu ARTE itxarongo dut

GaurTIK datorren asteRA ARTE denda itxita egingo da.

Mutikoa agertu ARTE kezkatuta ibili ziren.

Dutxatu BITARTEAN abesten nuen.

Itxaron hemen nik autoa atera BITARTEAN.

Mahaia jasoTZEAN ardoa bota dut.

Etxetik irteTEAN lurrera erori zen

Gosaldu AURRETIK/BAINO LEHEN irratia entzun genuen eguraldia jakiteko.

Eskolara etorri ONDOREN/ETA GERO taberna batean gosalduko dugu.

Naiz ______________ naizENEAN da _____________ dENEAN

Nago______________ nagoENEAN dago____________ dagoENEAN

Dut________________duDANEAN du______________duENEAN

Zait________________zaiDANEAN zaio_____________zaioNEAN

Lehenaldian: nintzenEAN, genuenEAN, zenEAN, zebilenEAN, zegoenEAN, zitzaionEAN

KONTUZ EZEZKOETAN

Ama ikusten EZ duENEAN, negarrez hasten da.

Page 16: 5 gaia-elikadura

On egin 16 Gasteizko HEO

HIZTEGIA. Animaliak. Idatzi irudi bakoitzaren azpian dagokion izena. Zuzenketa

Intsektuak

eta ornogabeak eulia

tximeleta

barraskiloa

armiarma

erlea

eltxoa

Etxe-abereak oilarra

txakurra

katua

ahuntza

astoa

txerria

untxia

zaldia

ardia

behia

Basapiztiak azeria

saguzarra

sugea

balea

igela

lehoia

erbia

marrazoa

urtxintxa=

katagorria

sagua

gamelua

tximinoa

elefantea

zezena

otsoa

dortoka

jirafa/lepaluzea

krokodiloa

hartza

Hegaztiak usoa

arranoa

ahatea

Page 17: 5 gaia-elikadura

On egin 17 Gasteizko HEO

KONPARAZIOA: Ezberdintasuna adierazteko:

Nolakoa? Gu zu baino gazteagoak gara Zu ez zara gu baino gazteagoa Zenbat? Nik zuk baino urte gutxiago dauzkat Zuk nik baino urte gehiago dauzkazu

KONPARAZIOAK: Berdintasuna adierazteko

Nolakoa? Zenbat?

Jon Pili BEZAIN gaztea da Jonek Pilik ADINA urte dauzka Ane EZ da Joxe BEZAIN gaztea Joxek ez dauzka Anek ADINA urte

Bukatu esaldiak:

1. Sugea hartza baino…

2. Erbia dortoka baino…

3. Otsoa erbia bezain…

4. Hartza otsoa bezain…

5. Erbiak ahateak baino…

6. Hartzak erbiak adina…

Superlatiboa. Zein da zure ustez abererik…

lasaiena? beldurgarriena? bizkorrena? indartsuena? maitagarriena? basatiena? jatunena bitxiena?

• Konparatu erantzunak ikaskideekin.

• Deskribatu laburki gehien gustatzen zaizun aberea. Nolakoa da? Zer jaten du? Zenbat? Non bizi da? Zer egiten du? Zergatik gustatzen zaizu?

Page 18: 5 gaia-elikadura

On egin 18 Gasteizko HEO

ZEHAR ESTILOA

Zer galderari erantzuten diote

1. Konpletiboak

a) Perpaus nagusia baiezkoa denean: -(e)la

Uste dut etxean dagoELA. Esan zuen ondo zegoeLA. Uste dut ez dagoELA etxean. Irakurri nuen Bilbon bizi zeLA. Etorriko deLA esan du. Entzun genuen ez zenueLA nahi. Ez deLA etorriko esan du.

b) Perpaus nagusia ezezkoa denean: -(e)nik

Ez dut uste etxean dagoENIK. Ez nuen uste galdu zenIK. Ez du esan etorriko deNIK. Ez pentsa lehen hobeto bizi zirenIK. Ez pentsa hain erraza deNIK.

2. Aginte-perpausak: -t(z)eko

Josu: Itxi atea! ► Josuk atea ixTEKO esan du. Ni: Kontuz ibili! ► Kontuz ibilTZEKO esan diot, baina alferrik. Lagunak: Ez hurbildu gehiegi! ► Gehiegi ez hurbilTZEKO esan digute, arriskutsua da eta.

3. Baietz /Ezetz

Jonek BAIETZ esan du, baina nik EZETZ uste dut.

4. Zehar-galderak: -(e)n

Azpian galde-perpausa dute. Nor da hori? ► Ez dakit nor deN hori. ► Badakit nor deN hori. Zergatik haserretu zara? ► Ez dakigu zergatik haserretu zareN. ► Esan zergatik haserretu zareN. Badakizue zenbat balio duEN? Ez dakit noiz heldu zen. Ea nola dakiDAN galdetu dit. Ez dakigu non jaio zinen. Ez dakit joango naizeN (ALA EZ). Ezin da sinistu zenbat jaten zuen. Ez dit esan etorriko deN (ALA EZ). Prest zaudeN (ALA EZ) jakin nahi dut. Berdin dit gustukoa duzuN (ALA EZ). Egin egin behar duzu eta kito! Aditza jokatu gabe dagoenean: Ez dakit zer egin Badakizue nora joan? Oraindik ez dut pentsatu zenbat eskatu

5. Kontuan izan

a) Miren: Ama hor dago ► Mirenek ama hor dagoELA esan du. b) Miren: Ama hor dago? ► Mirenek ama hor dagoEN galdetu du.

Nola jakin –la edo –ela jarri behar duzun? Begiratu taula:

-LA -ELA -DALA

-GU (dugula) -ZU (duzula) -E (duzuela) -A (daukala). Salbuespena: IZAN aditzaren orainaldiko adizkiak Az amaitzen direnean, -ELA egiten dute (zarela, dela, garela, direla) -O (zaiola)

-U (duela) -I (dakiela) -GO (dagoela) -KE (daitekeela) -kontsonantea (naizela)

-T (dudala)

OHARRA: lehenaldiko adizkien kasuan, nahikoa da amaierako –n kentzea eta –la jartzea (nintzela, nuela, zeudela, ziola, zitzaigula...)

Page 19: 5 gaia-elikadura

On egin 19 Gasteizko HEO

MINTZAMENA A ikaslea

ERRESPETATU OTORDUAK

1. Galdetu ikaskideari eta osatu informazio-taula Adib.: - Zer komeni da jatea gosaltzeko? - Gosaltzeko komeni da…

Gosaria Hamaiketakoa Bazkaria Afaria

1. 2. esnekia edo fruta ale bat (gosarian aukeratu ez dena) 3. 4. fruitu lehorrak

Merienda

1. ura bakarrik 2.

3. muslia, galletak eta madalena bat 4.

1. platera: a. barazkiak b. c. entsalada edo zopa 2. platera: a. b. haragia edo arraina c. 3. postrea:

fruta edo

1. platera: a. b. zopa c. 2. platera: a. arraina b. 3. postrea: fruta edo (meriendan edo bazkarian jan ez dena)

2. Orain kontatu lagunari zer jaten duzun otordu bakoitzean normalean. Berak aholkuak emango dizkizu hobeto jateko. Idatzi hurrengo lerroetan: SORTU ELKARRIZKETA DENDARIA ETA EROSLEAREN ARTEAN

EROSLEA DENDARIA

Dendaria agurtu

-gazta -txorizoa -oilaskoa eskatu (nahi) -haragia -solomoa -mamia

Orduan jogurta eskatu

Gazta frantsesaren prezioa galdetu

Camembert 300 gramo eta Caprice des Dieux 400 gramo eskatu

Camembert 200 gramo eskatu eta prezioa galdetu

Ordaindu eta agurtu

Page 20: 5 gaia-elikadura

On egin 20 Gasteizko HEO

MINTZAMENA B ikaslea

ERRESPETATU OTORDUAK

1. Galdetu ikaskideari eta osatu informazio-taula Adib.: - Zer komeni da jatea gosaltzeko? - Gosaltzeko komeni da…

Gosaria Hamaiketakoa Bazkaria Afaria

1. ura 2. 3. otarteko txikia (urdaiazpikoa, atuna, gaztanbera) 4.

Merienda

1. 2. esnekia edo esnea

3. 4. fruta ale bat edo zukua

fruta ale bat

1. platera: a. b. pasta edo arroza c. 2. platera:

a. lekaleak b. c. arrautza 3. postrea: esnekia edo

1. platera: a. entsalada b. c. barazkiak 2. platera: a. b. arrautza (eguerdian haragia edo arraina jan badugu) 3. postrea:

esnekia edo (meriendan edota bazkarian jan ez dena)

2. Orain kontatu lagunari zer jaten duzun otordu bakoitzean normalean. Berak aholkuak emango dizkizu hobeto jateko. Idatzi hurrengo lerroetan:

SORTU ELKARRIZKETA DENDARIA ETA EROSLEAREN ARTEAN

DENDARIA EROSLEA

Eroslea agurtu

Mamirik ez duzu. Erosleari esan

Jogurtak eta gazta frantsesak nolakoak diren esan: -gozoak -bigunak -freskoak

Gazta frantsesaren prezioa esan.

Camembert 200 gramo bakarrik Dituzu. Erosleari esan.

Prezioa esan

Eskertu eta agurtu

Page 21: 5 gaia-elikadura

On egin 21 Gasteizko HEO

HIZTEGIA. Janariak eta edariak Nola deitzen zaio irudi bakoitzari? Idatzi irudi bakoitzaren azpian dagokion izena: Zuzenketa

bakailaoa flana baratxuria azukrea arroz-esnea arrautza babak albondigak garagardoa gailetak eta opilak antxoak atuna esnekiak erremolatxa gazta entsalada gereziak dilistak artoa garbantzuak aza frutak eta barazkiak gatza ilarrak freskagarriak ardoa azalorea esnea itsaskiak fruitu lehorrak babarrunak=indabak gurina eztia irina azenarioak eltzekoa, lekaleak

Page 22: 5 gaia-elikadura

On egin 22 Gasteizko HEO

sagardoa izozkia perrexila laranja zainzuriak meloia mahatsa muskuilua piperra kalabazina marrubia porrua perretxikoak kroketak olibak ogia kamamila txistorra kontserbak makarroiak limoia zerbak oilasko errea legatza natilak jogurta zukua sagarra ogitartekoa odolkia tipula xerra mamia urdaiazpikoa izoztuak txipiroia orburua udarea (madaria) patata-tortilla lekak salda uraza=letxuga ozpina