5. Ikasgaia - Doluzko Egite Tipoa

Embed Size (px)

Citation preview

  • 7/28/2019 5. Ikasgaia - Doluzko Egite Tipoa

    1/14

    Doluzko Egite Tipoa

    2012-2013

    Zigor Zuzenbidea II

    27

    Bosgarren Ikasgaia

    Bosgarren ikasgai

    honetan, doluzko egite

    tipoa aztertuko dugu.

    Bertan, tipikotasunaren

    azterketa zehatza nola

    egiten den aztertukodugu doluaren kasuan.

  • 7/28/2019 5. Ikasgaia - Doluzko Egite Tipoa

    2/14

    5. Ikasgaia

    Zuzenbide Fakultatea, Donostia

    Zigor Zuzenbidea II

    28

  • 7/28/2019 5. Ikasgaia - Doluzko Egite Tipoa

    3/14

    Doluzko Egite Tipoa

    2012-2013

    Zigor Zuzenbidea II

    29

    5.Ikasgaia: Doluzko Egite Tipoa5.1 Doluzko egite tipoaren alderdi objektiboa

    5.1.1 Kausalitate HarremanaKausalitate harremana, esan beharra dago tipo objektiboaren barne dagoela eta esan ahal

    izateko portaera bat tipikoa dela, ezin bestekoa da kausalitate harremana egotea, baina

    bakarrik emaitza delituetan. Beraz, ezinbesteko galdakizun bat izango da tipikotasuna dagoela

    esateko, baina soilik emaitza delituan, ez egite soileko delituetan. Kausalitate harremanik ez

    balego, portaera bat ez da tipikoa izango.

    Portaera baten eta emaitza baten arteko harremana izango litzateke kausalitate harremana.

    Noiz egongo da? Subjektu aktiboaren portaera emaitza bat ematen duenean emango da.

    Baieztatu ahal izateko subjektu aktibo bat portaera tipiko baten egilea dela, baieztatu behar da

    kausalitate harremana.

    Noiz baieztatu dezakegu portaera zehatz bat emaitza baten kausa? Honen inguruan, teoria

    desberdinak plazaratu dira. Goazen ba, horiek aztertzera:

    a) Garrantzitsuena, baldintzen baliokidetzaren teoria izango da (conditio sine cuanon).Teoria honen formulatzailea Julius Glaseralemaniarra izan zen eta teoriaren arabera, emaitza

    baten kausa izango da emaitza horretan eragina izan duen edozein baldintza, bere gertutasuna

    eta bere garrantzia alde batera utzita.

    Baldintza bat noiz izan daitekeen kausa zehazteko, formula hipotetiko negatibo batera jo

    beharko dugu; hau da, hurrengo galdera egin behar diogu gure buruari: baldintza bat mentalki

    ezabatzen badugu, emaitza desagertzen al da? Desagertzekotan, kausa izango da eta

    ezabatzen ez bada, ez da kausa izango mentalki ezabatutako baldintza. Teoria hau oso zabala

    da eta arazo ugari ditu. Horietako lehena, kausa edozein ekintza izan daitekeela, baita Zigor

    Zuzenbidearentzat esanguratsuak ez diren gauzak ere.

    Demagun, pertsona batek lesio batzuk eragiten dizkiola beste bati eta anbulantzian dagoen bitartean,

    istripu bat izaten duela eta pertsona hil egiten da. Aztergai daukagun teoria aplikatuz, azken emaitza

    heriotza da eta erantzulea lesioak eragin dituenak izango litzateke, ekintza hori ezabatuz gero, biktima

    ez bailitzateke anbulantzian joango eta beraz, ez litzateke hilko.

    Beste arazo bat, baldintzaren ondorio posibleak ezezagunak direnean izango litzateke. Kasu

    horretan teoria honek porrot egiten du.

    Adibide gisara artzen badugu Colza olioaren kasua, esan daiteke lesio ugari eta oso larriak sortu izanzirela, baina ez zuen jende guztiarengan ondorio berak ekarri, pertsona batzuengan heriotza eragin

  • 7/28/2019 5. Ikasgaia - Doluzko Egite Tipoa

    4/14

    5. Ikasgaia

    Zuzenbide Fakultatea, Donostia

    Zigor Zuzenbidea II

    30

    baitzuen baian beste zenbait kasuetan ez, eta beraz, portaeraren ondorio zehatzak zeintzuk diren ez

    dakigu.

    Kasu horretan teoria hau aplikatuko bagenu, ez genuke jakingo benetan emaitzak ezabatuko

    diren edo ez. Azkenean, Auzitegi Gorenak onartu egin zuen erantzukizuna, estatistikoki

    bazirudielako olioaren kontsumoa ondorio horiek zekarrela.

    Teoria honek porrot egiten du ere kausalitate hipotetikoetan. Demagun A subjektu aktiboak B subjektu

    pasiboaa pozondu nahi duela eta bere gosarian pozoia jartzen du 50gr artseniko sartzen dituelarik eta B

    hiltzen dela. A ez da konturatzen C-k prozesu guztia ikusi duela eta C-k plan berdina zeukala.

    Kasu honetan, formula hipotetiko negatibora joz gero, Aren portaera ezabatuta, B-ren hilketa

    ez litzateke ezabatuko, C-k burutu izango baitzuen. Beraz, teoria honen arabera, ez litzateke

    kausalitate harremanik egongo. Argi dago teoria porrot egiten duela, benetan harremana

    baitago.

    Horrelako supostu batetan, teoria funtzionatzeko, ezabatu beharko genuke mota horretako

    portaera bat. Hau da, galdetu geure buruari, ea portaera mota beraren ezabatzeak emaitza

    ezabatzen duen, eta ez A-k burututako portaera (A ez ezik, beste edonor pozonduko balu).

    Beraz, ezabatu beharrekoa pozontzearen ekintza da.

    Beste arazo bat, kausalitate kumulatiboa izango litzateke. Honen adibide bat, Csar-en hilketa

    izango genuke 23 labankaden ondorioz hil zena, bakoitza pertsona desberdin batek emana.

    Beraz, indibidualki teoria aplikatuta, ez litzateke beteko, labankada bat ezabatzeak ez bailuke

    emaitza ezabatuko. Teoria hau funtzionatzeko, Doktrinak esaten duena da, alternatiboki

    (banan-banan) ezabatu badaitezke baldintzak baina ez kumulatiboki (guztiak batera), orduan

    baldintzak kausa izango dira.

    Azaldutako arazoei aurre egiteko, teoria desberdinak ere sortu izan dira. Hona hemen zeintzuk

    diren teoria horiek:

    Horietako bat, naturaren legeei egokitutako baldintzen teoria izango litzateke, Engischalemaniarraren esku datorkiguna.

    Autore honen ustez, baldintzen baliokidetzaren teoria positiboa zen eta ezin da baztertu naiz

    eta arazoak sortu. Beraz, autore honek teoria hori osatzeko, beste teoria hau plazaratu zuen.

    Honetan datza:

    Medikuntzaren legeetara joan beharko gara, ezagutza tekniko zientifikoak aztertu beharko

    ditugu kausalitatea aztertzeko. Izan ere, naturaren legeek esango digute zein izango den

    ekintza baten kausa. Gaur egun, mediku batek jakingo du esaten zein den heriotza baten

    arrazoia edo kausa, natur zientzien azterketaren bitartez. Hori da hain zuzen ere autore honek

    defendatzen duena.

    Hala ere, esan beharra dago teoria hau kasu sinpleetarako nahikoa izango dela, baina ez da

    baliogarria izango beste zenbait kasuetarako.

  • 7/28/2019 5. Ikasgaia - Doluzko Egite Tipoa

    5/14

    Doluzko Egite Tipoa

    2012-2013

    Zigor Zuzenbidea II

    31

    Demagun pertsona batek beste bat pozondu nahi duela eta horretarako bazkaltzera gonbidatzen du eta

    bazkarian, 10 ordutara efektua izango duen pozoia ezartzen dio. Ondoren, pertsona hori paseatzen ari

    delarik, kotxe bat harrapatzen badu eta hiltzen bada, heriotzaren kausa, kotxeak harrapatzea izango

    litzateke. Beraz, pozontzeak ez da hilketaren kausa eta beraz, beharrezkoa litzateke baldintzen

    baliozkotzearen teoria aplikatzea, berez kotxea harrapatzearen ekintza ezabatuz gero, emaitza ez

    bailitzateke ezabatuko.

    Guk baloratu ditzakegu gauza batzuk, baina kausalitatea maila naturalistikoan dagoen zerbait

    da eta guk ez dugu esku-hartzen.

    Julius Glaser-en teoriak, hau da, baldintzen baliokidetzaren teorieak, izan zituen bere

    eragozpenak, eta beraz, beste formulazio batzuk sortu ziren.

    b) Horietako bat, baldintza egokiaren teoria izango genuke, von Kries formulatutakoa.Honek dio zuzenbide penalak ezin duela bide hori hartu eta beraz, emaitza baten aurrean

    baldin bagaude, emaitza horren kausa zein den identifikatu ahal izateko irizpidea ex ante

    baldintza egokia izan beharko da. Emaitzaren kausa izango da soilik, ex ante perspektiba

    batetatik emaitza emateko egokia den baldintza bat ematen bada (egitateak gertatu baino

    lehen, baino gertatuko diren unera baino atzera goaz, gure burua kokatzen dugu begirale

    objektibo baten perspektibatik eta begirale horrek ezagutu behar du subjektu aktibo

    konkretuak dauzkan ezagutzak, beraz, ekintzak gertatu baino lehen, begirale objektibo baten

    perspektibatik eta subjektu aktiboak dituen ezagutzak jakinda egin beharko dugu gure

    perspektiba).

    Teoria honek ere bere arazoak izango ditu. Izan ere, jolasean bi pertsona bultzaka ari badira, eta

    horietako bat kolpe txar baten ondorioz hil egiten bada, kontutan hartuz kausalitatea zerbait

    naturalistikoa dela, kausa egongo litzateke. Baina horrek ez du esan nahi aipatutako adibideak izango

    duen balorazio penalak egilea kondenatzera eramango duen.

    c) Azken teoria, kausa eraginkorraren teoria izango litzateke.Teoria honek dio emaitza betean parte hartu duten baldintza guztietatik, kausa izango da

    emaitza hori eragiteko efikazena zen baldintza.

    Honen arazoa: demagun pertsona batek basotik korrika doala era bat bere atzetik duelako hil

    nahian, eta txabola batean sartzen da eta atea ixten du. Bordako jabeak atea irekitzen dioeroari eta sartzen da iheslaria hil egiten. Bertan, kausarik efikazenak hiltzea izango litzateke,

    adibidez tiro egitea, eta atea ireki duenaren portaera ez litzateke tipikoa izango, baina

    konplizetzat har daiteke.

    5.1.2 Egozpen Objektiboaren TeoriaKausalitate harremana, nahi eta nahi ez pasa beharreko filtroa da, baina gerta daiteke nahiz

    eta kausalitatea egon, bidezkoa ez izatea subjektu aktiboa zigortzea, kasuan kasu, ez-

    proportzionala izan baitaiteke.

    Klaus Roxin autoreak planteatu zuen kausalitatea beste zerbaitekin osatu behar dela.

  • 7/28/2019 5. Ikasgaia - Doluzko Egite Tipoa

    6/14

    5. Ikasgaia

    Zuzenbide Fakultatea, Donostia

    Zigor Zuzenbidea II

    32

    Horregatik teora de la imputacin objetiva teoria plazaratu zuen. Bere abiapuntua, emaitza

    bat penalki norbaiti egotzi ahal izateko, ez dela nahikoa gauzatze hutsarekin izango da. Hau da,

    kausalitate harreman soila ez da nahikoa izango erantzukizun penala ezartzeko. Bere teoriak,

    filtro desberdinak ezarriko ditu konprobaketa egiteko. Behin filtroak pasata esan daiteke

    objektiboki kausalitatea egotzi daitekeela, guztia ex ante perspektiba batetatik aztertuko

    duelarik. Filtro horiek honakoak izango dira, emaitza bat noiz den juridikoki esanguratsua

    esango digutenak, hau da, zeintzuk dira benetan erantzun penal bat behar duten portaerak:

    a) Portaera juridikoki gaitzesten den kalte edo arrisku bat sortzea.Hau izango da egin beharreko lehen galdera, ea portaera juridikoki gaitzesten den kalte

    arrisku bat sortzen duen ala ez.

    Portaerak, ex ante perspektiba batetatik, bere portaerak izan behar du arriskutsua

    aurrejudiziamendu judizial bat eginez gero. Adibidez, pertsona batek modu egokian kotxean

    gidatzen ari bada, ez da aurreikusgarria arrisku bat dagoenik, eta hala ere norbait harrapatu

    dezake bidera jauzi egiten badu. Beraz, kasu horretan ez legoke kausarik egongo. Gauza bera,

    lehen aipatutako bultzadaren kasuan. Beraz, gogoan izan behar dugu, balorazio hau egiteko ex

    ante perspektiba bidez egin beharko dela.

    Beraz, baieztatu beharko da portaera bat ondasun juridiko bat arriskuan jartzen duela,

    arriskugarritasun aurrikusgarritasun judizio bat egin behar da. Adibidez, tiro egitea, ex ante

    arriskutsua dela esango genezake, portaera hori ondasun juridiko bat arriskuan jartzen baitu.

    Ex ante perspektibatik, kontutan hartu behar dira subjektu aktiboak dituen ezagutzak,

    arriskugarritasunarekin batera. (hemofilikoaren adibidea)

    Baldintza edo filtro hau ez da beteko subjektu aktiboaren portaeraren bitartez arriskua

    gutxitzen denean. Hau da, subjektu aktiboaren portaeraren zentzua bera denean ondasun

    juridikoaren arrisku handiago bat ekiditea. Demagun norbait ikusten dugula eta pertsona

    horrek beste norbait hil egin behar duela eta hori ekiditeko pistolari kolpe bat emanez

    azkenean tiro egiten du baina beso batean ematen dio. Kasu horretan, gure portaera kaltea

    gutxitzera bideratuta egongo litzateke.

    Filtroa pasatzen ez den beste supostu bat, portaeraren arrisku eza izango litzateke. Hemen

    kokatuko genezake bultzadaren adibidea. Portaera bat ez denean arriskutsua ondasun juridikobat kaltetzeko. Kasu honetan estatistikak kontutan hartuko ditugu.

    Doktrinak adibide gisara ezartzen du Thyren kasua. Kasu horretan, subjektu aktiboa helburu gisara

    pertsona bat hiltzea zuen baina ez zen erraza. Horretarako begirada teleskopikoa zuen fusil bat erosi

    zuen. Subjektu aktiboak punteria txarra zuen eta subjektu pasiboaren arteko distantzia oso handia zen,

    non profesional batek ere zailtasunak izango zituen pertsona hiltzeko. Hala ere, subjektu aktiboa biktima

    hiltzeko gai izan zen. Kasu horretan, pertsona hori burututako portaera, estatistikoki arriskutsua ez da

    eta beraz, ez litzateke egozpen objektiboa egongo.

    Aipatutako adibidean, doktrina banatuta dago. Izan ere, zenbait autoreek diote subjektu

    aktiboa zigortuz gero teoria ukatuko litzatekeela, eta bere izaera diskriminatzailea galduko

  • 7/28/2019 5. Ikasgaia - Doluzko Egite Tipoa

    7/14

    Doluzko Egite Tipoa

    2012-2013

    Zigor Zuzenbidea II

    33

    lukeela.

    Beste sektore batek, Mir Puig barne, subjektu aktiboaren borondatea esanguratsua dela dio.

    Hau da Subjektu aktiboaren portaera bideratuta badago kalte bat sortzera, aproposa izango da

    Zuzenbide Penalak ere kasu horietan esku-hartzea.

    Sozialki egokia den arrisku bat sortzen denean ere, filtro hau ez da beteko. Hauen baitan

    ebakuntzak izango genituzke zeinetan ondasun juridikoak arriskuan jartzen dira, baina arriskua

    nolabaiteko justifikazioa badauka. Beste adibide bat, ikerketa lanak izango lirateke, adibidez,

    kimikariek burutzen dituzten ikerketak. Izan ere, portaera mota hori arrisku bat suposatzen

    dute. Beste supostu bat trafikoa izango litzateke. Printzipioz trafikoak arriskuak sortzen ditu

    baina sozialki onartzen da arrisku hori beharrezkoa dela eta beraz, gidatzea sozialki onartzen

    den arriskutzat hartuko da. Beste adibide bat, kirola izango genuke. Izan ere kirol arriskutsuak

    ere sor ditzaketen lesioak sozialki onartutako arriskutzar hartuko da.

    Demagun ni norbait asko gorroto dudala eta pertsona hori hil nahi dudala. Enteratzen naiz kazetaria

    dela eta Afganistanera bidali dutela kazetari gisara, han egoera arriskutsua delarik. Demagun bera ez

    dagoela oso konbentzituta eta nik konbentzitzen dudala. Azkenean, han hil egiten da bonbardaketa

    batean.

    Kasu horretan ere, ez litzaioke erantzukizunok egotziko proposatu duen pertsonarentzat,

    arrisku hori ere onargarria baita gizartearentzat. Beste adibide bat, norbait perretxikoak

    biltzera bidaltzea izango litzateke.

    Beste adibide bat, despedida de soltero batean lagunek, ohituraz bromak egiten zituztela, senargaia

    sarkofago batean sartu zuten, eta tabernaz taberna zeramaten. Erabat mozkorrak zeudenean

    basamortura eraman zuten eta tapa jarri zioten eta han utzi zuten gero aurkitzen ez zutelarik. Azkenean

    hil izango balitz, kasu honetan ere sozialki egokia den arrisku baten aurrean egongo ginateke.

    Baldintza hau beteko ez litzatekeen beste kasu bat, emaitza berdin geratuko balitz izango

    litzateke. Hau da, Subjektu aktiboak portaera egoki bat izanda ere, emaitza berara iristen

    denean

    Ospitale batean, ebakuntza batean novocana txertatu behar zen baina subjektu aktiboaren akats baten

    ondorioz cocaina txertatu zion eta hil egin zen. Kontua da gaixoa intolerantzia zuela novocainarekiko eta

    beraz, zegokion sustantzia txertatzekotan, beridin-berdina izango litzateke emaitza.

    Beste supostu bat izango litzateke, bizikletan zihoan tipo bat arauak errespetatzen ez zituen gidari batek

    harrapatu egin zuen eta hil egin zen. Kasu horretan baieztatu zen ez zegoela egozpen objektiborik

    bizikletan zihoana mozkorra zihoalako eta beraz, naiz eta kotxea distantzia erregelamentarioan

    aurreratu emaitza bera emango litzateke.

    Tipikotasunera iristerakoan, egozpen objektiboaren filtro bakoitza pasa beharko da beti.

    b) Emaitza portaerak sortutako arriskuaren gauzatzea izatea.Filtro honek balioko digu kausalitate harremana eteten den kasuetarako (interrupcin del nexo

    causal). Hau gertatuko da, adibidez, norbait pertsona bat hil nahi duenean tiro bat eginez e ta hiltzeko

  • 7/28/2019 5. Ikasgaia - Doluzko Egite Tipoa

    8/14

    5. Ikasgaia

    Zuzenbide Fakultatea, Donostia

    Zigor Zuzenbidea II

    34

    modukoak diren zauriak eragiten badizkio, baina biktima salbatu egiten da ebakuntzaren bitartez. Dena

    den, ospitalean birus batek infektatuta hil egiten da. Kasu horretan, esan daiteke subjektu

    aktiboaren portaerak sortu duen emaitza beste faktore bat eragin duelako eman dela ez baita

    subjektu pasiboa hil tiroa bota bezain laster. Beraz, emaitza ez da portaerak sortutako

    arriskuaren ondorio zuzena, baizik eta beste faktore bat dago tartean. Subjektu aktiboa,

    saiakeragatik zigortua izango da.

    c) Emaitza arauaren babes eremuan egotea (que el resultado est dentro del mbito deproteccin de la norma).

    Arau penalak egiten dira kasu konkretu batzuei aurre egiteko. Adibidez, giza hilketa

    debekatzen duen araua dago pentsatua supostu mota batetarako eta filtro honekin aztertu

    beharko duguna da ea daukagun emaitza legegileak diseinatu dituen supostu mota horietako

    batetik eratortzen den. Honek esan nahi du, edo suposatzen du, arauak ondasun juridikoak ez

    direla modu absolutuan babesten, baizik eta legegileak supostu konkretu batzuetarako

    babesten ditu.

    Honen adibide bat izango litzateke, ruleta rusa jokora jokatzen ari den batek hil egiten denean. Hau

    da, pertsona baten bere burua arriskuan jartzen duenean. Izan ere, legegileak giza bizitza babesten du

    hirugarren batek bizitza kendu nahi duen supostuetarako eta ez biktimak arriskuan jartzen duenetarako.

    Demagun HIESA duen pertsona batek bikote batekin irteten hasten dela eta bere gaixotasunaren berri

    ematen diola. Bikoteak, hala ere preserbatiborik gabeko harreman sexualak mantendu nahi dituela

    erabakitzen du eta kutsatu egiten da. Kasu horretan, legegileak ez du subjektu aktiboa zigortuko,

    subjektu pasiboa jakinaren gainean baitago.

    Aipatutako adibideetan ematen diren emaitzak ez dira arauaren babes eremuaren barne eta

    beraz, subjektu aktiboak ez dira zigorgarriak izango, egozpen objektiborik ez baitago. Egozpen

    objektiboaren teoria guztiz garrantzitsua izango da kontutan hartzea.

    5.2 Doluzko Tipoaren alde subjektiboaAtal honetan,

    5.2.1 Doluaren Kontzeptua.Subjektu batek doluz jardutea suposatuko duena da, tipoaren alderdi objektiboa aurreraeramaten ari denaren ezagutza izango da subjektu aktibo horren aldetik. Beraz, alderdi

    intelektuala. Bestalde, alderdi bolitiboa izango genuke, hau da, borondatez aritzea.

    Subjektu aktiboak jakin beharko duena edo ezagutu behar duena izango da bere portaeraren

    burutzeak dakartzan emaitza. Beraz, doluak ez du suposatzen zuzenbidearen

    kontrakotasunaren ezagutza, baizik eta portaera-emaitzaren ezagutza.

    Adibidez, Zigor kodeko 179. artikuluari jarraiki, subjektu aktiboak jakin beharko duena izango da bertan

    izendatzen diren portaeretako bat burutzen ari dela. Kontziente izan behar du burutzen hari den

    portaeraz. Horretaz gain, borondatez aritu beharko da subjektu aktiboa.

  • 7/28/2019 5. Ikasgaia - Doluzko Egite Tipoa

    9/14

    Doluzko Egite Tipoa

    2012-2013

    Zigor Zuzenbidea II

    35

    Hau esanda, doluaren elementuak aztertzen joango gara:

    a) Elementu deskriptibo/arautzaileak:Elementu deskriptiboa izango litzateke, zentzumenen bitartez antzeman daitekeen

    elementuak. Aldiz, arautzaileetan, operazio logiko bat izango da beharrezkoa eduki bat emanahal izateko.

    Zigor kodeko 185. artikulua adibide hartuta, bertan zehaztu beharko da noiz ulertzen den

    exibizio lizuna ematen dela. Dolua dagoela ulertzeko, subjektu aktiboak ezagutu beharrekoa

    zera izango da: exibizio lizuneko portaera bat aurrera eramaten ari dela eta gainera, ezgai edo

    adin txikikoen aurrean aurrera eramaten ari dela. Beraz, doluak aspektu guztiak barnebildu

    beharko ditu.

    Prezeptu horretan, elementu arautzaile bat daukagu, definitu beharko baita zer den exibizio

    lizuna, hori baita subjektu aktiboak jakin beharreko elementuetako bat.

    Elementu arautzaileekin egon daitekeen arazoa da, pertsona desberdinen arabera definizio

    desberdinak eman daitezkeela eta beraz, Metzgerautore alemaniarrari jarraiki, ezjakinaren

    eremuko balorazio paralelo bat egin beharko da. Hau da, espezialista ez den perspektiba bat

    hartuko dugu kontutan subjektu aktiboaren ezagutza zein den jakiteko. Dena den, kontutan

    hartuko da subjektu aktiboaren maila kultural zehatza.

    b) Elementu funtsezko eta akzidentalak.Elementu funtsezkoak izango dira, delituaren existentzia bera baldintzatuko dutenak izango

    dira. adibidez, ezin izango dugu hitz egin giza hilketaz, heriotzarik ez badago.

    Akzidentalak berriz, batzuetan emango diren elementuak izango dira, baina beharrezkoak ez

    direnak delituaren existentziarako. Honen adibide, inguruabar aringarri edo astungarriak

    izango lirateke. Adibidez, giza hilketa bat burutzea mozorroa erabiliz.

    Beraz, elementu funtsezkoak barnebildu beharko dira portaera batean dolua dagoela

    ulertzeko. Elementu akzidentalak, ez dira egozgarriak bere doluak barnebiltzen ez baditu.

    Pertsona baten doluak barneratzen dituen elementuak ezagutu behar ditu eta gainera, nahi

    izan behar ditu.

    Goazen orain, dolu motak aztertzera:

    Dolu mota desberdinak aztertzen goazen heinean, ikusiko dugu borondatea gutxitzen joaten

    dela.

    a) Lehen mailako dolu zuzena.Kasu honetan Subjektu aktiboak delitua burutzea bilatzen du (intencin) bere asmoa delitua

    burutzea da, bere helburua hori izango da.

  • 7/28/2019 5. Ikasgaia - Doluzko Egite Tipoa

    10/14

    5. Ikasgaia

    Zuzenbide Fakultatea, Donostia

    Zigor Zuzenbidea II

    36

    Esan dezakegu hau dela dolu mota perfektua, subjektu aktiboak badakielako zer egiten ari den

    eta gainera hori burutzea da bere helburua edo asmoa. Honek ez du suposatzen subjektu

    aktiboaren helburua beste bat izatea, baina hala ere, ekintza burutzea bere nahia izango da.

    b) Bigarren mailako dolu zuzena.Kasu honetan, Subjektu aktiboak helburu bat dauka, zeina deliktiboa izan daiteke edo ez.

    Subjektu aktiboak badaki bere portaera aurrera eramaten baldin badu ziur delitu bat burutuko

    duela.

    Adibidez, Thomas kasua hartuta, pertsona batek itsasontzi baten jabea zen eta bere helburua zen

    itsasontzia suntsitzea asegurua kobratzeko. Beraz, bertan esplosibo batzuk jarri nahi zituen eztanda egin

    zezan. Kasu honetan helburua deliktiboa zen. Jabeak ez zeukan inolako asmorik tripulazioa hiltzeko,

    baina bere helburua lortzeko beharrezkoa zuen portaera deliktibo hori aurrera eramatea.

    Beraz, kasu horretan, helburu zuzena ez da tripulazioa hiltzea, baina bere helburua lortzeko

    ezinbestekoa den heinean, emaitza hori asumitzen du baita ere.

    Demagun talde terrorista batek hil nahi duela eta politikariaren kotxean bonba bat jartzen dute. Horren

    ondorioz, txoferra ere hil egiten da. Naiz eta helburua politikoa hiltzea izan, eta bertan lehen mailako

    dolua egon, bigarren mailako dolua ere egongo da, txoferraren hilketa burutzen delako aldi berean.

    c) Inoizkako dolua.Subjektu aktiboak helburu bat dauka eta helburu hori deliktiboa izan daiteke edo ez. Baina,

    horretaz gain hemen ematen den berezitasuna da, subjektuak badakiela bere portaera aurrera

    eramanez gero, agian posible dela delitu bat burutzea, baina hori ez da ziurra. Hau, ezagutzaridagokionez.

    Honetaz gain ematen den beste berezitasun bat, subjektuak printzipioz delitua burutu nahi ez

    duela da, ez da hori bilatzen duena. Hau, borondateari dagokionez.

    Elementu horiek komunak dira zuhurtziagabekeria kontzientearekin (inprudencia consciente).

    Beraz, oso garrantzitsua da jakitea noiz gauden doluaren aurrean edo zuhurtziagabekeriaren

    aurrean, bereziki zigorra oso desberdina izango baita. Izan ere, behin erabakita dolua dagoela,

    erantzukizun penala doluari dagokiona izango da, berdin diolarik zein mailakoa den.

    Horretaz gain, zuhurtzia-gabekeria Zigor Kodean bakarrik zigortzen da numerus clausus

    aurreikusita dauden delituentzat. Hau da, badaude soilik doluz zigortuko diren delituak. Beraz,

    zuhurtzia-gabekeria dagoela erabakiz gero, gerta daiteke zigorrik ez egotea.

    Doktrinak teoria ugari planteatu ditu azken hamarkadetan dolua eta zuhurtzia-gabekeria

    bereizteko. Guk, horietako hiru aztertuko ditugu.

    Horietako lehena, onarpenaren teoria izango da.Teoria honen jarraitzaileak diren autoreek esaten dute subjektu aktiboak emaitza onartzen

    badu, dolua dagoela eta aldiz, subjektuak jarduten badu emaitza gertatuko ez denaren

  • 7/28/2019 5. Ikasgaia - Doluzko Egite Tipoa

    11/14

  • 7/28/2019 5. Ikasgaia - Doluzko Egite Tipoa

    12/14

    5. Ikasgaia

    Zuzenbide Fakultatea, Donostia

    Zigor Zuzenbidea II

    38

    Kasu honetan, subjektua guztiz kontzientea izango da eta beraz, nahiz eta subjektuak

    konbentzituta egon emaitza ez dela gertatuko, ezagutza baldin badauka, doluz ari dela

    ulertuko da. Beraz, arriskugarritasunaren kontzientzia egotea nahikoa izango da.

    Borondateari dagokionez, teoria honek dio beharrezkoa dela borondate une bat egoteko dolua

    dagoela ulertzeko. Borondate une horrek suposatzen du subjektu aktiboak konformatu behar

    duela emaitza sortzeko aukera horrekin. Nahiz eta munduko nahigabe guztiarekin izan.

    Kienapfel austriarrak ezarritako adibide bat: gizon bat Austriatik kamioi bat gidatzen zuen hiri barnean

    eta abiadura errespetatuz zihoan. Bat batean errepidean kartoizko kaxa batzuk ikusi zituen eta umeak

    inguruan. Gidariari burutik pasa zitzaion kaxa barruan umeren bat egon zitzakeela, baina aurrera

    jarraitzea erabaki zuen eta ume bat zegoen barnean. Teoria hau aplikatuta, dolua egongo litzateke.

    Doktrina espainiarren adibide bat: supostu honetan, mediku batzuk daude eta mediku horietako batek

    badaki beste batek lan bat plagiatu egin zuela baina, plagiatu zuen lan horri esker oso izen ona eta

    prestigio handia lortu zituen. A medikua (plagioa egin zuena) duela bi urte bihotzekoa eman zion eta B

    medikuak plagioa deskubritzen duenean, erabakitzen du hurrengo hilabetean ospatuko den sinposio

    batean, A medikuaren plagioa aditzera ematea, bere bihotza ez dagoela ondo jakinda. Azkenean,

    sinposioan A medikuari bihotzekoa eman eta hil egin zen. Kasu honetan, erabaki beharko genuke eta

    ondo aztertu zer dagoen.

    5.2.2 Bidegabearen elementu subjektiboak.Hauek, doluarekiko plus bat izango litzateke. Adibidez, Zigor Kodeko 234.artikuluak arautzen

    duen hurtoan, galdatzen den plusa aberasteko asmoa izango litzateke. Beraz, ez da nahikoa

    gauza hartzearekin, baizik eta gainera, aberasteko asmoa izan behar du.

    Plusa ematen ez bada, portaera ez da zigortuko baldin eta portaera hori beste tipo penal baten

    barruan barnebildu ezin badezakegu.

    Beste tipo penal bat egongo balitz, bidegabearen elementu subjektiborik (plusa) barnebiltzen

    ez duena, orduan tipo penal hori aplikatuko litzateke eta zigorgarria izango litzateke.

    5.2.3 Dolurik egote ezaTipo errorearen kontzeptu eta tratamendu juridikoari dagokionez, esan beharra dago

    subjektuak ez dakiela bere portaera erabat edo partzialki tipoan deskribatuta dagoenarekin

    bat datorrenik.

    Adibidez, ehiztari bat basoan dago basurde bat hiltzera doalarik eta gerturatzerakoan beste ehiztari bat

    dela konturatzen da. Objektiboki, giza portaera baten aurrean geundeke baina, dolurik ez dago, berak ez

    baitzekien pertsona bat hiltzen ari zela, eta beraz, ez zekien bere portaera tipo penal baten aurkakoa

    zela.

    Honen tratamendu juridikoa 14. artikuluan egongo litzateke. Erroreak funtsezko elementuen

    gainekoa izan daitezke edo elementu akzidentalen gainekoa. Hau da, behin delitua izanda,

    aringarri edo astungarri batekiko errorea egon daiteke.

  • 7/28/2019 5. Ikasgaia - Doluzko Egite Tipoa

    13/14

    Doluzko Egite Tipoa

    2012-2013

    Zigor Zuzenbidea II

    39

    Funtsezko elementuen gaineko erroreari dagokionez, Zigor Kodearen 14.1 artikuluari jarraiki

    funtsezko elementu baten errorea izanik, errore gaindigarria edo gaindiezina den erabakiko

    beharko dugu. Horren irizpidea izango da, edozein gizabanako arrunt, zuhur eta diligente

    egingo lukeen diagnostikoa baldin bada, portaera horrek emaitza sortuko duela, errore

    gaindigarria izango da. Aldiz, beste edonor zuhur jokatuta ere errore horretan eroriko balitz,

    gaindiezina izango litzateke eta beraz, erantzukizun penalik ez da egongo.

    Demagun errore gaindigarri baten aurrean gaudela 14.1 artikuluari jarraiki, portaera hori

    zuhurtzia-gabekeriaz zigortuko da portaera. Izan ere, subjektu aktiboak ez zekien bere

    portaera tipo penal baten aurkakoa zenik, eta beraz, borondaterik ez luke izango. Kontutan

    izan behar da, zuhurtzia-gabekeria ez dela zigortzen.

    Elementu akzidentalen gaineko erroreari dagokionez, inguruabar aringarri edo astungarri

    baten gaineko errorea bada, edo funtsezkoa ez den gaineko egoera baten gainekoa bada, ez da

    aplikatuko kualifikaziorik, Zigor Kodeko 14.2 artikuluak xedatzen duen moduan.

    Adibidez, subjektu batek 234. artikuluak arautzen duen hurtoa, 235.4 artikuluak arautzen duen

    baldintza astungarria burutzen ari bada, hori jakin gabe, ez zaio 235.4 artikuluaren kualifikazioa

    ez da aplikatuko.

    Demagun subjektuak badakiela burutzen ari den kualifikazioa aurrera eramaten ari dela, baina

    gero suertatzen da benetan ez dela ematen. Kasu horretan, hori ez litzateke esanguratsua

    izango. Burutzen den portaera baldin bada uste baino arinagoa, errorea ez da esanguratsua

    izango.

    Zigorra arintzen duten supostuaren gaineko erroreak, zigor kodeak ez du ezer aipatzen, beraz,dagoen aukera bakarra, 14.1 in bonam partem analogiaren bitartez aplikatzea izango litzateke,

    hala ere, legegileak espresuki aurreikusi ez duena.

    Errore motak, hiru dira eta honako hauek dira:

    Objektuaren gaineko errorea.Subjektu aktiboak biktima beste batekin konfunditzen duenean ematen da. Honek garrantzia

    penala izan dezake. Bi supostu desberdin daude:

    Lehenengoa, subjektuak pentsatuta babes penal berezi bat duen pertsona erasotzen ari dela

    babes penal arrunta duen pertsona bat erasotzen ari duenean.

    Demagun pertsona batek erregea hiltzen ari dela baina benetan, bere bizkar-zaina hiltzen ari

    da. Horrelako kasuan, erregea hiltzeko saiakera delitu bat izango genuke, giza hilketa

    arruntaren delituari gehituta. Alderantziz izango balitz, erregea hiltzen badu pertsona arrunt

    bat hil nahi zuelarik, giza hilketa arrunt baten aurrean egongo ginateke, berak ez baitzekien

    erregea hiltzen ari zela.

    Prozesu kausalaren gaineko errorea.

  • 7/28/2019 5. Ikasgaia - Doluzko Egite Tipoa

    14/14

    5. Ikasgaia

    Zuzenbide Fakultatea, Donostia

    Zigor Zuzenbidea II

    40

    Adibide bat jartzearren, subjektu aktibo baten helburua beste norbait hiltzea da buruan tiro

    eginez. Demagun tiro egiten diola baina buruan ez dio ematen eta bularrean ematen dio. Kasu

    honetan, errorea ez da esanguratsua izango, sortzen ari den arrisku mota berdina delako (tiro

    batez norbait hiltzea).

    Beste adibide bat, subjektu aktiboak hil nahi du estrangulatuz, eta behin eginda gorpua ibai

    batera botatzen du eta poliziak gorpua topatzerakoan konturatzen da itota hil zela. Kasu

    honetan, aurrera eraman nahi den portaeraren emaitza ez da ekintza horren ondorioz eman.

    Beraz, subjektu aktiboa saiakeraren dolua izango luke, bere emaitza ez baita eman. Horretaz

    gain, bigarren faseagatik, hau da, konprobatu gabe ibaira botatzegatik, zuhurtzia-gabekeriazko

    giza hilketagatik zigortuko da.

    Aberratio ictus (kolpearen desbideratzea)Hemen daukagun supostua, adibidez, norbaitek beste pertsona bat hil nahi duela tiro eginez

    baina kale egiten du eta aldamenekoa hilko du. Honek esangura penala izango du, doluzko

    saiakeragatik eta zuhurtzia-gabekeriazko giza hilketagatik.