Click here to load reader
Upload
mikelbaza
View
76
Download
3
Embed Size (px)
Citation preview
© Andoni Bueno, Xabier Zupiria2013-06-12
(5.2 artxiboa)
Historia klinikoa: 40 zigarro egunean erretzen zituen 43 urteko emakumea larrialdietara joan zen 7 egun lehenago temperatura altua, eztula, karkasa zikina eta eskuineko toraxeko minekin hasi zelako. Esandakoaz gain arnasa hartzeko zailtasuna sentitzen zuen azkeneko orduetan. Mihaketa fisikoa: Arnas maiztasuna >30 arnasketa/min. O2 saturazioa: %84. T.A.:114/83. Bihotz maiztasuna: 134 taupada/min. AP: Ronkusak eta sibilantea bi biriketan eta krepitante argiak eskuineko birikan.
Frogak: Toraxeko RX: eskuineko birikaren goiko lobuluan eta ezkerreko birikaren beheko lobuluan
kondentsazioak eta eskuineko birikaren hilioa lodituta eta okupatuta.
2.Gasometria: ph:7.47, pO2: 43.4, pCO2:27.1, satO2: 82.5.
Datu kliniko hauekin pazientea ingresatu egin zuten, karkasaren ikerketa mikrobiologikoan: neumococo
agertu zen. Tratamendu antibiotikoa eta bronkodilatadoreekin klinika hobetu egin zen. Alta ematerako
orduan eta 3 asteetara toraxeko rx ak hurrengoak ziren:
3. astera egindako Rx an masa kabitatu bat ikusten zenez TAC bat egin zitzaion et ikerketa bronkoskopiko
bat, biriketako minbizia diagnostikatuz.
Pneumonia tipikoa dutenen artean 40 urte baino gehiago dutenei edo eta erretzaileak badira toraxeko Rx
egin behar zaie 4.asteetara pneumonia erradiologikoki desagertu den ziurtatzeko.