6. Ikasgaia - Ohiturazko Arauak

Embed Size (px)

Citation preview

  • 7/28/2019 6. Ikasgaia - Ohiturazko Arauak

    1/6

    Ohiturazko Arauak.

    2012-2013

    Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II

    43

    Seigarren Ikasgaia

    Seigarren ikasgai

    honetan, ohiturazko

    arauak aztertuko

    ditugu, tratatuekin

    alderaketa egiten

    dugun bitartean.

  • 7/28/2019 6. Ikasgaia - Ohiturazko Arauak

    2/6

    6. Ikasgaia

    Zuzenbide Fakultatea, Donostia

    azioarteko Zuzenbide Publikoa II

    44

  • 7/28/2019 6. Ikasgaia - Ohiturazko Arauak

    3/6

    Ohiturazko Arauak.

    2012-2013

    Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II

    45

    6. Ikasgaia: Ohiturazko Arauak

    6.1 Ohiturazko Arauak Nazioarteko Ordenamenduan.Lehenik eta behin, aipatu beharra dago Nazioarteko Ordenamenduan, ohitura ez duela barne

    ordenamenduan duen efektu berbera. Izan ere, barne ordenamenduetan, bigarren maila

    batean dago eta, Nazioartekoan berriz, arau idatziaren maila berean dago. Beraz, Kartarekin

    batera ohitura hartu behar da kontuan Nazioarteko Zuzenbidean. Izan ere, esan daiteke

    ohitura idatzizko arauak modifikatu ditzakeela.

    Garrantzi hau historikoa da batez ere, Nazioarteko Ordenamendua ebolutiboa izan baita,Estatuen portaeran oinarriturikoa. Ezin da ahaztu Nazioartean ez dagoela Organo Legegilerik

    eta beraz, arauak Estatuen portaeretatik eratorriz joan dira. Nazioarteko Justizia Auzitegiaren

    estatutuaren 38. Artikuluan dago jasota ohituraren garrantzia.

    Ohitura, eguneroko jarreren ondorioz sortzen denez, errealitatera oso lotuta dagoen

    zuzenbidea da, eguneroko bizitzan oinarritzen baita.

    Guzti honekin lotuta, desberdindu beharra dago Usadio eta Ohituraren artean.

    Adibide gisara, egunero autobusa hartzea hartuko dugu. Izan ere, egunero errepikatzen den

    jarrera da, ez derrigorrezkoa delako, baizik eta onura bat sortzen digulako. Beraz, usadio batenaurrean egongo ginateke. Ohituraren kasuan, ez dugu jarrera bat hartzen onuragarria delako,

    baizik eta loteslea delako, obligazio bat ezartzen digulako.

    Beraz, usadioen kasuan, ez dago ohiturak duen betebeharrekotasun ideia.

    Esan dugu beraz, ohituraren garrantzia Ordenamenduaren izaera ebolutiboaren ondorioa dela

    eta historian, ez delako egon organo legegilerik.

    Gaur egun, jada ez da Nazioarteko Zuzenbidea ohituran oinarritzen, erakunde eta organoak

    daudelako eta arau idatziak sortzen dituztelako. Horren ondorioz, modu errazago batean

    sortuko dira arau idatziak.

    Horretaz gain, Nazioarteko Ordenamendua kodifikazio prozesu bat jasan du. Ohituraren arazoa

    idatzirik ez dagoela da eta beraz, ez dago modurik bere edukia zehatz-mehatz ezagutzeko,

    baizik eta praktika batetik eratorri behar da araua. Beraz, segurtasun juridiko falta bat

    suposatzen zuen ohituran soilik oinarrituta egotea, ohituraren edukia soilik definitzen zen

    epaile batek esaterakoan. Horregatik, kodifikazio prozesu bat jasan du Nazioarteko

    Ordenamenduak.

    Guzti horren ondorioz, idatzizko arauak ditugu erreferentzia gisa, baina ezin dugu ahaztu arau

    bakoitz baten atzetik ohitura dagoela, eta arau horiek interpretatu beharra dagoela. Beraz,

  • 7/28/2019 6. Ikasgaia - Ohiturazko Arauak

    4/6

    6. Ikasgaia

    Zuzenbide Fakultatea, Donostia

    azioarteko Zuzenbide Publikoa II

    46

    naiz eta ohitura beste toki batera pasa, ezin dugu ahaztu bere garrantzia eta kontutan hartu

    beharrekoa izango da beti Nazioarteko Ordenamenduan.

    Nazio Batuen Karta, adibidez, zaharkituta egongo litzateke eta bere aplikaziorako, ohitura

    erabiltzen da askotan. Beraz, ohitura garrantzia izango du baina arau idatziei lotuta beti.

    6.2 Ohiturazko arauen eraketa.6.2.1 Ohitura eratze prozesua.Nazioarteko ohitura Estatuen arteko harremanetan, horiek hartzen dituzten jarreren ondorio

    daukagu. Izan ere, ohitura estatu bi edo gehiagoren arteko harremanetan, estatu horiek

    hartzen duten jarrera pixkanaka ohitura sortzen joango da.

    Honekin batera, esan beharra dago behar sozial bati erantzuna emateko beharraren ondorioz

    ere sortzen dela ohitura.

    6.2.2 Estatuen praktika, elementu material gisa.Ohituraren elementu materiala, errepikatzen den jarrera bat izango litzateke, modu jarrai eta

    uniformean errepikatzen dena Estatuen arteko harremanetan. Beraz, Estatu guztien arteko

    harremanetan errepikatutako jarrera jarrai eta orokortua izango da. Hauek, usadioaren

    elementuak izango dira ere. Beraz, desberdintasuna, opinio iuris-a izango da.

    Edozein praktikak beharrezkoa du lehenengo portaera bat, zeinak ikaragarriko garrantzia duenaurrekari gisa. Izan ere, lehen momentu horretatik geure burua nolabait lotuta ikusiko

    genezake. Honen aurrean, estatuek esan dezakete estatuen borondatea ez duela islatzen.

    Demagun lehenengo portaera eman dela eta borondatezkoa izan dela. Horren ondorioz,

    antzeko bigarren egoera baten aurrean, logikoa izango da jarrera bera errepikatzeko. Gerta

    daiteke, ordenamenduak denbora luzez errepikatzeko aukerarik ez ematea. Horregatik esan

    daiteke, denbora tartea garrantzirik ez duela, baizik eta beharrezkoa dena jarraipena egotea

    da.

    Elementurik zailena, orokortzea izango litzateke. Izan ere, ez da nahikoa bi estatuen arteko

    jarreraren errepikapenarekin, baizik eta orokorra izan behar da. Estatu batek egiten duena

    besteak ere egin beharko du harreman desberdinetan. Nahikoa da interesatuen arteko jarrera

    izatea. Gerora, ohitura orokorra edo erregionala sor daiteke.

    Praktikak erakusten digu Ohitura bat finkatzeko oso denbora luzea behar dela. Izan ere,

    egoerak ez dira egunero ematen eta beraz, denbora luzea behar da.

    Hau ez da guztiz egia, ohitura bat segituan finkatzen baita, errepikapen gehiegirik beharrezkoa

    ez delako. Horretaz gain, gerta daiteke ohitura horren objektua egunero errepikatzea zenbait

    kasutan. Beraz, denbora elementua oso erlatiboa da.

  • 7/28/2019 6. Ikasgaia - Ohiturazko Arauak

    5/6

    Ohiturazko Arauak.

    2012-2013

    Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II

    47

    Esan dugu ohiturak orokorrak, erregionalak edo partikularrak izan daitezke. Beraz, horien

    artean gatazka egonez gero, barne ordenamenduetan bezala ohitura partikularra orokorra

    baztertuko du.

    Barne ordenamenduarekin topatzen dugun desberdintasuna da, ohitura partikularra alegatzen

    duena frogaren karga jasango duela da. Izan ere, nazioarteko epaileak ez dute zertan ohitura

    partikularrak edo erregionalak ezagutu.

    6.2.3 Opinio iurisa ohituraren formazioan.Hau izango da Ohituraren elementu psikologikoa, ohituratik zuzenbidea sortzen delaren ideia.

    Teorian, ohitura eta usadioaren arteko desberdintasuna da, baina kontzeptu konplexuagoa

    daukagu hau. Izan ere, elementu psikologikoa izanik, zaila izango da hau identifikatzea.

    Izan ere, estatuak ez dira gizakiak eta beraz, non dago elementu psikologikoa? Aztertu beharko

    dugu nola identifikatu elementu hau.

    Jarrera desberdin daude honen inguruan. Esate baterako, autoreek esan dute beharrezkoa

    dela elementu hau identifikatzean, baina ez da hori egiteko modu zehatzik topatu.

    Beste zenbait autoreek, eta jurisprudentziak, elementu hau deduzitu behar da praktikatik,

    bestea fede kontu bat baita. Beraz, ez litzateke identifikatu beharko elementu abstraktu bat,

    baizik eta praktikatik eratorri beharko da. Errealitatean, eztabaida akademikoa besterik ez da.

    Egiten dena praktika aztertzea da eta azkenean epaileak erabakiko du.

    Elementu hau identifikatzea behar beharrezkoa da, ez baita gauza bera usadio bat ez betetzea

    eta ohitura bat ez betetzea. Azken horrek ondorio juridikoak sortzen ditu, lehena betetzea edoez betetzea askea den bitartean.

    6.3 Ohitura eta tratatuaren arteko interakzioaNazioarteko Ordenamendua, idatzizko arauak eta ohitura paraleloki doaz, beraz, arau idatzi

    baten eskutik beti ohitura dator.

    Demagun, sendotze prozesuan dagoen ohitura batean, arau idatzi bat, tratatu bat onartzen

    dela eduki berarekin. Kasu horretan, sendotze prozesuan zegoen ohitura azkartuko da edosendotuko da, erreferentzia idatzi bat izango duelako, non jarrera islatzeko aukera sortzen

    den.

    Aplikazioari dagokionez, tratatua sinatu duten estatuen artean aplikatuko da eta, ohitura,

    sinatu ez dutenen artean praktika hori jarraitu izan badute.

    Tratatu bat ohituraren aurkakoa izanez gero, tratatura hurbiltzen den ohitura bat sendotuko

    da. Beraz, modu batean edo bestean, ohitura sendotzen da.

    Demagun, gai baten inguruan ohiturarik sortu ez dela eta ez dela hasi eta tratatu bat onartzen

    dela gai horren inguruan. Kasu horretan, tratatuaren aplikaziotik jarrera bat jarraituko da eta

  • 7/28/2019 6. Ikasgaia - Ohiturazko Arauak

    6/6

    6. Ikasgaia

    Zuzenbide Fakultatea, Donostia

    azioarteko Zuzenbide Publikoa II

    48

    beraz, ohitura bati hasiera emateko aukera emango da, hasiera batean ohiturarik ez zegoen gai

    baten inguruan.

    Azkenik, demagun ohitura batek bere sortze prozesua aurrera eraman duela eta kontsolidatu

    egin dela eta indarra duela, eta kodifikatu egiten dela. Kasu horretan, ohitura aurrera jotzen du

    eta tratatua eta ohitura izango ditugu aplikatzeko. Izan ere, tratatua aplikatuko da baina

    ohitura baztertu gabe. Horregatik, zenbait tratatu ohitura sendotuaren ondorioz, erreformak

    jasan ditzakete. Beraz, edozein kasutan, ez da inoiz ez bata ez bestea desagertuko, baizik eta bi

    arau motak paraleloki mantenduko dira.