5
[TESTUA: AITOR ANTXIA] 75 urte Viatoristak Arrasaten Aurten, 2013. urtean 75 urte betetzen dira San Viator-eko fraideak Arrasatera heldu zirela. 1938. urtarrilaren 8an sinatu zen San Jose Ikastetxeari bizitza eman zion dokumentua. Dena den, beharrezkoa da Clérigos de San Viator (csv) erakundea eta bere historia kokatzea. Testua: Aitor Antxia / Argazkiak: Clérigos de San Viator webgunetik / 2013-ko urtarrilak 21, astelehena Aurten, 2013. urtean 75 urte betetzen dira San Viator-eko fraideak Arrasatera heldu zirela. 1938. urtarrilaren 8an sinatu zen San Jose Ikastetxeari bizitza eman zion dokumentua. Dena den, beharrezkoa da Clérigos de San Viator (csv) erakundea eta bere historia kokatzea.

75 urte viatoristak arrasaten mondraberri

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: 75 urte viatoristak arrasaten   mondraberri

[TESTUA: AITOR ANTXIA]

75 urte Viatoristak Arrasaten

Aurten, 2013. urtean 75 urte betetzen dira San Viator-eko fraideak Arrasatera

heldu zirela. 1938. urtarrilaren 8an sinatu zen San Jose Ikastetxeari bizitza eman

zion dokumentua. Dena den, beharrezkoa da Clérigos de San Viator (csv)

erakundea eta bere historia kokatzea.

Testua: Aitor Antxia / Argazkiak: Clérigos de San Viator webgunetik /

2013-ko urtarrilak 21, astelehena

Aurten, 2013. urtean 75 urte betetzen dira San Viator-eko fraideak Arrasatera heldu

zirela. 1938. urtarrilaren 8an sinatu zen San Jose Ikastetxeari bizitza eman zion

dokumentua. Dena den, beharrezkoa da Clérigos de San Viator (csv) erakundea eta bere

historia kokatzea.

Page 2: 75 urte viatoristak arrasaten   mondraberri

Luis Querbes, Clerigos de San Viator erakundearen sortzaile, 1793ko abuztuaren 21ean

jaio zen Lyon-en (Frantzia), “Beldur” izeneko giroan. Luis Querbes fededun gizona

zen, adimen eta ikusmira sakonekoa. Bere lanaren ondorioz erlijioaren aurkako

mehatxuak eta indarkeriak jaso behar izan zituen, eta iraultzaren aurkakotzat salatu

zuten.

Iraultzaren ondorengo antolamendu eza eta nahasmenaren ondorioz Frantzia osoko

eskolak zeharo baztertuta zeuden; hezkuntza tokirik ez, eta hiri handietatik at ez zegoen.

Irakasleak gaizki prestatuta zeuden eta beti gaizki ordainduak. Parrokietan lanerako

jende urria, lan gehiegi eta inkernu ezaren aurka lanean.

Luis Querbes-ek plana bururatu zuen “Laikoen Batzorde Errukitsu”-a kristau

irakaskuntzaren zerbitzurako eta parrokietako ospakizunetan abadeei laguntzeko.

Hasieran, taldearen helburua ez zen erlijio komunitatea sortzea, baina horrela gertatu

zen: 1831n erlijio komunitatea bihurtu zen “San Viator-eko elizgizonak” eta euren

helburua zera zen, hots, “kristau dotrina irakatsi eta Aldare Santuaren zerbitzua”.

Aita Santuaren onespenarekin taldea hazten eta hedatzen hasi zen. Fundatzailea hil

zenerako, 1859, Frantzian, San Viator-eko 200 katekista baino gehiago ziharduten.

Ordena berri hau San Viator-en izenean sortu zen, baina nor izan zen San Viator?

Lyon-go San Justo Gotzaiaren ikasle eta laguntzaile moduen irakurle, katekista eta

liturgiaren bultzatzaile eran bizi izan zen, IV. mendearen bukaera aldera. Luis Querbes-

ek familia berriaren eredu eta jagoletzat jarri zuen; eta parrokietako Elizgizon edota

San Viator-eko Katekistak izena eman zien; horrela azaldu zuen: “Irakurle xumeak bere

lana bete zuen gazteei fedearen lehen aztarnak erakutsiz, eta aldareak zainduaz kultuari

ospea emanaz. Hori izan zen, San Justo-ren zuzendaritzapean, San Viator-ek eginiko

Page 3: 75 urte viatoristak arrasaten   mondraberri

lana. Santu honen babesari eskaintzen zaio gure Katekista Elkartea, eta bere izena

ematen zaio.

Bere eguna urriaren 21ean ospatzen da,

San Viator-eko Elizgizonak Leintz Bailaran

Lehen harremana junior-en Eskoriatzara iristearekin eman zen - lehen Zarautzen

zeuden - 1921eko martxoaren1ean; Errosarioko Ama Birjinaren ospitalea izandako

eraikuntzan kokatu ziren (gaur egungo MU), eta herriak ondo onartu zituen. Urte bereko

maiatzaren1ean A. Elias Trézières eta Nagusi Jenerala heldu ziren eta bizitza

erlijiosorako eraikuntzak zituen baldintzak goraipatu zituzten.

Hurrengo urtean A. Teofilo Delmas izendatu zuten nobizio-maisu eta 18 junior berri

heldu ziren.

2. Errepublikaren etorrerarekin kongregazioaren erbesteratzea planteatzen da, eta honela

1933an, eta A. Teofilo Delmas-ek emandako aginduak jarraituz:

1.- Anaia guztiek abitua utziko dute, eta Legearen aurrean, Kongregazioak Espainiako

Irakaskuntza lan guztiak utziko ditu.

2.- Maixu titulua dutenak- denak pare bat ezik- irakaskuntza pribatuan saiatuko dira,

Legeak onartzen baitu.

3.- Etxea Justizia Ministeritzaren erregistroan inskribatzen da.

1936aren irailak 23an, Francoren soldaduak Eskoriatzan sartzen direnean

kongregazioko kideek klaustroan eman zien ongi-etorria. Poliki-poliki nobizioak

itzuliaz doaz eta eguneroko jarduerak berreskuratzen dituzte.

1940an Eskoriatzako San Jose Ikastetxeari hasera emango dion kontratua sinatzen da.

Alde batetik Vicente Pagaldai, alkate jauna eta bestetik Laguntzaile Probintziala zen

Julian Martinez A. Udalak lokala jartzen du eta irakasle baten soldata, Antonio

Gainzarain A. izendatu zuten. 1951ko abuztuaren 15ean, Fresno-ko Markesek-

Francisco Diaz de Arcaya eta Natividad Verastegui Velasco- Eskoriatzako eraikuntza

ematen die kongregazioari. Eskerrak emanaz Kongregazioak Pontifize-aulkiarengandik

zera lortzen du, hots, eurentzat eta ondorengoentzat Arcaya-ko Baroiak izeneko titulua.

San Viator-eko Elizgizonak Arrasaten

1937an Ricardo Orejak, Eskoriatzako Elizgizonengana jotzen du Arrasaten ikastetxea

irekitzeko gogoa azalduz. Garai hartan herrian 6.000 biztanle zeuden eta eskola arazoa

larria zen. Kongregazioak onartzen du eskaintza, eta 1938an “Bolibar” izeneko eskolan

kokatzen dira, handik aurrera San Jose Ikastetxea deituko zaio. Jada 1939an Arrasateko

San Jose Ikastetxean Lehen Hezkuntzako lau gela eta Batxilergoko bi gela ziharduten.

Urte berean bere martxan jartzen da Escuela de Aprendices izeneko ikastetxea. Egunero

zortzi ordu klase ematen dira, lau goizez eta beste lau arratsaldez. Lehen zuzendaria

Juan Zubizarreta A. da.

Page 4: 75 urte viatoristak arrasaten   mondraberri

Antonio A.-k Zuzendari lanak bete zituen 1944-1948 urte tartean eta Zilarrezko

Ezteietan egon zenean azaldu zuen gertatutako arazoa ikasle kopurua gutxituz

zihoalako. Parrokoak honela argitu zion: “ ...Arrasaten , beste toki askotan bezala,

Gerraren eragina sentitzen den. Begira, 1935ean 174 bataio egon ziren parrokian,

1939an aldiz 74 bakar bakarrik. Horra hor falta zaizkizun 100 horiek”. Hona hemen

Zuzendari berak utzitako aholku baliagarria, baita gaurko ere: “Ezin da utzi lan

hezitzaile osoa Ikastetxearengan. Gurasoak izan behar dute maistru eta maistrak; gu

laguntzaileak.”

1948an hona hemen ikasle kopurua: Eskoriatzan junior-ak 65 eta San Jose Ikastetxean

65. Arrasaten, San Jose Ikastetxean 230 ikaste eta “Aprendices”-en 60.

Hiru urte geroago, 1950-1951 ikastarorako kopuruak honako hauek izan ziren:

Eskoriatzan 50 ikasle; Arrasaten 234 ikasle San Jose Ikastetxean eta 44 “Aprendices”-

en. 1954an “Escuela de Aprendices” Ikastetxea aintzat hartu zuten Oficial eta Maestria

tituluak emateko.

1956. urtean Santa Barbarako ikastetxea eta lur saila kongregazioari ematea gauzatzen

da, 1939a ezkero “Bolibar” Ikastetxea viatoristek erabili baitute.

1962an Batxilergoa onartzen da ofizialki eta ikastetxe berrirako lurrak erosten dira

Santa Barbara inguruan, Veragua-ko konteak “Jardines de Mendia” izeneko orubea,

hain zuzen ere. Urte horretan ikastaroari hasera ematerakoan 575 ikasle eta

Batxilergoko lau talde osoak, lehen aldiz.

Page 5: 75 urte viatoristak arrasaten   mondraberri

1963an viatoristen etorrera eta ikastetxearen Zilarrezko Ezteiak betetzen dira. Nazario

A. eta Gobernadore Zibilak San Viator-eko Ikastetxearen lehen harria jarri zuten

ekainaren15ean eta 1968ko apirilaren 15eko dataz inauguratu zuten. Bertan agertu eta

sinatzen dutenak honako hauek dira: Nagusi Jenerala, Probintziako Arduraduna, alkate

zen Andres Bidaburu, Ikasle Ohien Erakundeko presidentea, eta parrokoak On Jose

Luis Iñarra. Neurri honekin Eskoriatzako San Jose Ikastetxeko ikasleak Arrasatera

pasatuko dira.

Urte berean, Clemente Lopez-Cano-ri, garaian Ikastetxeko Zuzendaria, eginiko

elkarrizketan datu batzuk bota zituen: Iazko ikastaroan (1962) 575 ikasle izan dira,

hamar taldetan banaturik, hauetako lau batxilergokoak, eta beste batxilergoko bi talde

gehituz 650 ikasle edukiko ditugu. Veraguako Dukeari erositako orubean 800

ikasleentzat besteko ikastetxea eraikiko da. Lursail osoa – 3.500 metro karratu – bere

osotasunean aprobetxatuko da.

1974an lehen harremanak hasi ziren Gizabidean parte hartzeko. Bi urte beranduago

Eskoriatzako komentu ondoan zegoen bukatu gabeko eraikina saltzen zaio "Liga de

Educación y Cultura" erakundeari (Gizabidea), eta horrela hasten dira Maisutza klaseak

irailean 36 ikaslerekin.

1980aren uztailaren 3an Arrasateko San Viator Kooperatiba osatzen da eta abenduaren

10ean Ikastetxearen titulartasuna kooperatibaren esku gelditzen da.

2003an Leintz Bailarako ikastola guztiak elkartzen dira eta ARIZMENDI Ikastola

osatzen da; bertan Umezaintza, Eskoriatzako Almen Ikastola, Arrasateko San Fko.

Xabier Ikastola, eta Arrasateko San Viator Ikastolak parte hartzen dute. Gaur egun

Arizmendi ikastola Euskal Herriko ikastolarik handiena da; bertan 3.000 ikasle eta 300

irakasle eta administrarik lan egiten dute.