2
1. Jonek erabilitako informazio iturri guzti-guztiak: - Snorkel ikastaroak; non, noiz… - Interneten bilaketak; www.todonatacion.com webgunea - Igeriketa bideoak ikusi - Igerilari profesionalei behaketak - Aditu baten aholkuak - Ikastaroaren inguruko informazioa; ordutegia, prezioa… - Kiroldegietan galdetu - Jaurlaritzak ateratako igeriketari buruzko liburuxka bat irakurri - Gironara joan praktikatzera IKASBIDAIA NOLA ANTOLATU Ikas-bidaia egiteko urtea iritsi zitzaigun iaz. Gu baino nagusiagoak ziren ikasleak antolatutako bidaiak ikusita,lan erraza izango zela pentsatzen genuen, baina behin gu lanean jarrita ez zela hala izan konturatu ginen. Gure ikas-bidaia antolatzen asteko pauso batzuk jarraitu behar izan genituen. Honako hauek dira: Lehenik eta behin, ikaskide guztiak jolas ordu batean bildu eta nora joango ginen adostu behar izan genuen. Izugarrizko nahasmena sortu zen denon artean. Azkenean lau leku desberdin aukeratzea erabaki genuen eta boto bitartez gehiengoak hautatu zuena Italia izan zen eta hara joateko animoekin ikusi ginen. Behin lekua aukeratuta, diru aurrekontua egiteko bidai agentzi desberdinetara jo genuen, merkeena eta erakargarriena zein zen ikusteko. Hainbat eskaintza desberdin egin zizkiguten. Kultur ekintza gehien (Torre de Pisa, Coliseo, Venezia, Florencia, Fontana de Trevi, Vaticano…)eta jai giro(diskotekak, tabernak…) gehien zuena izan zen gurea. Gatronomia aldizkari bat ere erosi genuen, jatetxe onenak non zeuden jakiteko. Oso garestiak izan arren, merezi zuen. Bidai agentziak ez zizkigun erreztasun guztiak eman. Garraioa gure kontura geratu zen. Beraz, interneten bilatu genuen vuelling bezalako guneetan. Talde handia ginenez ez zen zaila izan, klase touristan sartu gintuzten eta merke atera zitzaigun. Aeroportua gure herrian bertan ez zegoenez, trena hartu behar izan genuen, ez zen beharrezkoa izan tren txartelaren erresba egitea, momentuan egin genuen. Erromako aeroportu internazionalera iritsi ginenean, hau da,

8.ekarpena

Embed Size (px)

DESCRIPTION

klasean egindako ariketa

Citation preview

Page 1: 8.ekarpena

1. Jonek erabilitako informazio iturri guzti-guztiak:

- Snorkel ikastaroak; non, noiz…- Interneten bilaketak; www.todonatacion.com webgunea- Igeriketa bideoak ikusi- Igerilari profesionalei behaketak- Aditu baten aholkuak- Ikastaroaren inguruko informazioa; ordutegia, prezioa…- Kiroldegietan galdetu- Jaurlaritzak ateratako igeriketari buruzko liburuxka bat irakurri- Gironara joan praktikatzera

IKASBIDAIA NOLA ANTOLATU

Ikas-bidaia egiteko urtea iritsi zitzaigun iaz. Gu baino nagusiagoak ziren ikasleak antolatutako bidaiak ikusita,lan erraza izango zela pentsatzen genuen, baina behin gu lanean jarrita ez zela hala izan konturatu ginen. Gure ikas-bidaia antolatzen asteko pauso batzuk jarraitu behar izan genituen. Honako hauek dira:

Lehenik eta behin, ikaskide guztiak jolas ordu batean bildu eta nora joango ginen adostu behar izan genuen. Izugarrizko nahasmena sortu zen denon artean. Azkenean lau leku desberdin aukeratzea erabaki genuen eta boto bitartez gehiengoak hautatu zuena Italia izan zen eta hara joateko animoekin ikusi ginen.

Behin lekua aukeratuta, diru aurrekontua egiteko bidai agentzi desberdinetara jo genuen, merkeena eta erakargarriena zein zen ikusteko. Hainbat eskaintza desberdin egin zizkiguten. Kultur ekintza gehien (Torre de Pisa, Coliseo, Venezia, Florencia, Fontana de Trevi, Vaticano…)eta jai giro(diskotekak, tabernak…) gehien zuena izan zen gurea. Gatronomia aldizkari bat ere erosi genuen, jatetxe onenak non zeuden jakiteko. Oso garestiak izan arren, merezi zuen.

Bidai agentziak ez zizkigun erreztasun guztiak eman. Garraioa gure kontura geratu zen. Beraz, interneten bilatu genuen vuelling bezalako guneetan. Talde handia ginenez ez zen zaila izan, klase touristan sartu gintuzten eta merke atera zitzaigun. Aeroportua gure herrian bertan ez zegoenez, trena hartu behar izan genuen, ez zen beharrezkoa izan tren txartelaren erresba egitea, momentuan egin genuen. Erromako aeroportu internazionalera iritsi ginenean, hau da, Leonardo Da Vinci Fiumicinora iritsi ginean, aeroportutik Montecatini hotelera joateko autobus bat alokatu genuen aeroportuan bertan zegoen travelling izeneko agentzia batean. Italian zehar burutu beharreko ekintza guztientzako erabili genuena hain zuzen.

Guzti honek kostu bat zuen eta bat-bateko ordainketa egitea gehiegizkoa zen, 350 euro pertsona bakoitzeko. Beraz, aurreko urteetako ikasleek dirua biltzeko erabilitako teknikak zeintzu izan ziren galdetu genizkien. Hainbat ideia erabilgarri eman zizkiguten. Eta guk haiertariko ideia hauek erabiltzea erabaki genuen: Jolas orduetan tortila bokatak saltzea izan zen egin genuen lehena, honek ez baitzuen lan gehiegi suposatzen(etxeko arraultza eta olioa besterik ez) eta diru kantitate handiak lortzeko bidea baitzen. Irakasleek ere haien laguntza eskeini zuten, hainbat aukera eman zizkiguten gure bidaia antolatzeko orduan . Hala nola; gabonetako jaiak eta ihauteriak antolatzea. Bertan, ikasleok diseinatutako kamisetak saltzen genituen, baita jaialdiko bazkariak antolatu ere. Horretarako

Page 2: 8.ekarpena

inprenta batean txartel sarrerak inprimatzen genituen gero, bost eurotan saltzeko. Inprenta beti izan genuen ekintza guztietan presente; kamisetak egiterako garaian, rifak saltzea ere erabaki genuenean... Zesta zen zozketa honen saria. Hemen ez genuen dirurik ipini, bakoitzak bere etxetik ekarri ahal izan zituen produktuak sartu baitgenituen.

Bide luze honen ondoren, astebeteko bidai labur eta zoragarria pasatu genuen Italia barrena.

Aitziber Onandia, Ainhoa Zabarte eta Arrate Gonzalez