12
Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONALEKO PAISAIA KATALOGOA MAIATZA 2012 B.165 9. 9.1. Paisaian eragiten duten faktore naturalak Irukurutzeta eta Samiño mendizerrek anfiteatro gisa ixten dute Urola Kostako eskualdea hegoaldetik. Irukurutzeta (902 m) mendilerroa, ipar-hego baitago eta Urolaren ibilgu parean sektore honetan, Irukurutzeta berak eta Elosu Mendik (874 m) eta Itxusmendik (727 m) eratzen dute. Samiño mendizerra edo mendigunea (932 m), Urolaren eskuin aldean altxatzen da zut eta Ekialderantz hedatzen da Ibaieder bailararaino. Haren erdigunetik muinoak eta zerra txikiak jaisten dira Azkoitia- Azpeitia arroarantz. Irukurutzeta eta Samiño mendizerrak, hau Izaspi mendiaren mendigunearen parte izanik, hedatu egiten dira eta azalera handiagoa hartzen dute katalogo honetatik kanpo. Irukurutzeta mendizerra Kretazeo garaian eratutako haitz bolkanikoek moldatua da bere osoan. Urolaren gain jausten diren aldeak haitz bolkanoklastikoak dira eta mendizerraren goiko aldean kolada bolkaniko masiboak daude, trakitak eta pitzatu bolkanikoak, horiek guztiak Kretazeo garaikoak. Urola alderako Samiño mendia material bolkanoklastikoz egina dago, baina gainerako lurrean tuparri gris eskistosoak eta hareharriak, eta tarteka lutitak daude. Tuparriak maiz zeharkatzen dituzte erupzio garaian eratutako dike horizontal edo sill-ek. 3. irudia: Samiño mendizerra, Urola gainera jausten diren maldak ditu, landatutako basoz beteta.

9. 9.1. Paisaian eragiten duten faktore naturalak · 2012-11-22 · Ibilbideak - GR-120. Hiru tenpluen ibilbidea - Inazioren bidea Begiratokiak - Elosua - Martirieta - Atxumarria

  • Upload
    others

  • View
    0

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: 9. 9.1. Paisaian eragiten duten faktore naturalak · 2012-11-22 · Ibilbideak - GR-120. Hiru tenpluen ibilbidea - Inazioren bidea Begiratokiak - Elosua - Martirieta - Atxumarria

Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA

PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONALEKO PAISAIA KATALOGOA

MAIATZA 2012

B.165

9. 9.1. Paisaian eragiten duten faktore naturalak

Irukurutzeta eta Samiño mendizerrek anfiteatro gisa ixten dute Urola Kostako eskualdea hegoaldetik. Irukurutzeta (902 m) mendilerroa, ipar-hego baitago eta Urolaren ibilgu parean sektore honetan, Irukurutzeta berak eta Elosu Mendik (874 m) eta Itxusmendik (727 m) eratzen dute. Samiño mendizerra edo mendigunea (932 m), Urolaren eskuin aldean altxatzen da zut eta Ekialderantz hedatzen da Ibaieder bailararaino. Haren erdigunetik muinoak eta zerra txikiak jaisten dira Azkoitia-Azpeitia arroarantz. Irukurutzeta eta Samiño mendizerrak, hau Izaspi mendiaren mendigunearen parte izanik, hedatu egiten dira eta azalera handiagoa hartzen dute katalogo honetatik kanpo.

Irukurutzeta mendizerra Kretazeo garaian eratutako haitz bolkanikoek moldatua da bere osoan. Urolaren gain jausten diren aldeak haitz bolkanoklastikoak dira eta mendizerraren goiko aldean kolada bolkaniko masiboak daude, trakitak eta pitzatu bolkanikoak, horiek guztiak Kretazeo garaikoak. Urola alderako Samiño mendia material bolkanoklastikoz egina dago, baina gainerako lurrean tuparri gris eskistosoak eta hareharriak, eta tarteka lutitak daude. Tuparriak maiz zeharkatzen dituzte erupzio garaian eratutako dike horizontal edo sill-ek.

3. irudia: Samiño mendizerra, Urola gainera jausten diren maldak ditu, landatutako basoz beteta.

Page 2: 9. 9.1. Paisaian eragiten duten faktore naturalak · 2012-11-22 · Ibilbideak - GR-120. Hiru tenpluen ibilbidea - Inazioren bidea Begiratokiak - Elosua - Martirieta - Atxumarria

Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA

PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONALEKO PAISAIA KATALOGOA

MAIATZA 2012

B.166

Urola ibaia oso sartuta dago material bolkanikoetan, eta hala sortu da bailara oso estua, aldapatsua, basoak bakarrik har ditzakeena, insignis pinua eta alertzea izanik sail handiak hartzen dituztenak.

Quercus robur hariztiak eta pagadiak ospeletan eta sakan hondoetan zokoratuta daude. Urola ibaiko erriberako landaredia oso kaltetua dago, ondoen zaindutako tarteetan haltzadiak dira nagusi.

Karakate-Irukurutzeta-Agerreburu mendilerroa natur intereseko eremuetan sartu zuen Urola Kostako LZPk, berezia zelako eta interes handikoa, Lurralde Antolamenduko Artezpideak (LAA) izenekoetan ezarritako orientabideen arabera.

Interes geologikoko espazioak honako hauek dira unitatean: testura nodularra duten margo-kalizak Kukuerrin, material bolkanikoetan moldaturiko magalak eta gainazalak Urola bailaran eta txertatze bailarak eta gainazal hondarrak Karramiolan. Horiei gehitu behar zaie honako interes geologikoko puntuak: Kortazarrako kolada masiboak eta eskistositate mustrak Kretazeo garaian Arrielabagan.

9.2. Giza eragileak: kolonizazioa eta eragina paisaian

Irukurutzetatik Itxusmendiraino hedatzen den lerroan, eta Samiñoko mendilerroko gainik altuenetan hainbat monumentu megalitiko aurkitu dira eta horrek erakusten du giza-jendea bizi izan zela hemen Kobre Aroa eta Brontze Aroa bitartean. Irukurutzetako estazio megalitikoan daude Aizpuruko, Zabala, Keixetako Egiya Hego, Sorusaitz eta Agerreburu trikuharriak, Maurketa, Keixeta eta Keixetako Egiya Ipar tumuluekin batera. Samiñoko mendilerroan daude Samiño I eta Samiño II trikuharriak.

4. irudia: Irukurutzetako mendilerroa.

Page 3: 9. 9.1. Paisaian eragiten duten faktore naturalak · 2012-11-22 · Ibilbideak - GR-120. Hiru tenpluen ibilbidea - Inazioren bidea Begiratokiak - Elosua - Martirieta - Atxumarria

Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA

PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONALEKO PAISAIA KATALOGOA

MAIATZA 2012

B.167

Garai berriagoetako eraikin historikorik ez da gorde, baina inguruan dauden baserriek erakusten dute Irukurutzeta eta Samiño mendizerran jende ugari bizi izango zela Erdi Arotik behinik behin.

Era berean, pagadi barruetan ikatz egiteko dauden laugunetxoek, eta berriz ateratako zuhaitz unadek, lehenagoko txarek; pago-motzek, eta abar erakusten dute basoak aspalditik ustiatzen zirela, eta gaur ere hala dela, koniferak landatuta baitaude.

XIX. mendearen azken herenean unitate hau zeharkatzen zuen Urola ibaiaren ibilgua oso erabilia izan zen argindarra sortzeko. Marjinetan zentral hidroelektriko txikiak jarri ziren, Androndegi, Aizpurutxo, Errota-berri eta Igaran esaterako, eta horietako batzuk martxan daude gaur egun ere.

Urola trenbide elektrikoa, Zumarraga eta Zumaia lotzen zituena, 1926an eraiki zen, Urola ibaiaren trazatu paraleloan. Joan den mendeko 80. hamarkadan trenbidea kendu zen arren, gaur egun trazatua egokitu egin dute txirrindu bide berde bat egiteko Azkoitia eta Legazpi artean, eta jendeak asko erabiltzen du.

5. irudia: Ikatza egiteko plaza Agarreburu gain inguruan.

Page 4: 9. 9.1. Paisaian eragiten duten faktore naturalak · 2012-11-22 · Ibilbideak - GR-120. Hiru tenpluen ibilbidea - Inazioren bidea Begiratokiak - Elosua - Martirieta - Atxumarria

Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA

PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONALEKO PAISAIA KATALOGOA

MAIATZA 2012

B.168

9.3. Gaur egungo paisaia

Urola ibaiaren ibilgu gainera jausten diren sail aldapatsuetako baso zabalak dira paisaia nagusia Irukurutzeta eta Samiño mendizerretan, GI-631 errepideak zeharkatzen baitu Urolaren ibilguaren ondotik.

Mendizerra hauetan dauden baserri bakanak laugune eta maldarik gozoeneko muinoetan daude, eta hortik sortzen da landazabal atlantikoa izeneko paisaia, hemen segarako zelaiak nagusi direla. Baserriak biltzen diren gune nagusiak ipar-mendebaldera begirako Samiñoko muinoak eta Martirietako auzoa dira. Irukurutzetako mendizerran, mendizerraren ekialdean daude baserriak, Elosua auzoan. Aratz erreka bailaran ere badira sakabanatutako baserriak.

Unitatea zeharkatzen duen ardatz nagusia GI-631 errepidea da (Azkoitia-Zumarraga). Ibilbidea, oso zokoan, Urola bailaran zehar doa, eta ez dago errekarako eta biderako beste tokirik. Beste alde batzuetan, GI-3750 errepideak Azkoitia eta Elosu lotzen ditu, oraindik orain hobetutako tartean, maldan gorako bidea eginda. Azkenik, zenbait bidek lotzen dituzte mendizerrako muino eta lauguneetan dauden aldenduak eta baserriak.

Urola bailararen sakonean, GI-631 errepideak zeharkatzen duela, Aizpurutxoko herrixka dago. Familia anitzeko eraikin pare bat dago, minizentral hidroelektriko bat eta San Agustin eliza.

6. irudia: Landazabala, magal eta lautadetan baserriek jantzita.

Page 5: 9. 9.1. Paisaian eragiten duten faktore naturalak · 2012-11-22 · Ibilbideak - GR-120. Hiru tenpluen ibilbidea - Inazioren bidea Begiratokiak - Elosua - Martirieta - Atxumarria

Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA

PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONALEKO PAISAIA KATALOGOA

MAIATZA 2012

B.169

7. irudia: GI-631 Errepidea Aizpurutxoko auzo parean.

9.4. Paisaian dauden jardunak

Irukurutzeta eta Samiño mendizerrak Urola Kostako landaguneetako izaera-jokaera dute. Landatutako konifera sailei eragin egin die egurraren sektorean prezioak jaisteak, eta hala, merkatua indartu arte zain daude asko arbolak botatzeko. Beste alde batetik unitate honetan partzela asko daude insignis pinua ez dutenak, eta nagusi dira alertzeak eta altzifrearen familiakoren bat.

Baserrien inguruan dagoen landazabala atzeraka doa azken urteetan. Azkoitiko zonarik gorenak eta urrunenak abandonatu egin dituzte. Herritik gertuen dauden auzoetan kokatutakoak daude, Astarbe eta Martirieta, horietako batzuk gehiago dira bizitegi nekazaritzako ustiategi baino.

Eraikitako espazioa geldi samar egon da, eta beraz, eraikin berriak egitea pixkana doa, nekazaritza beharrak edo zerbitzu beharrak eraginda, batetik, eta okerren komunikatutako zonak abandonatuta, bestetik.

Page 6: 9. 9.1. Paisaian eragiten duten faktore naturalak · 2012-11-22 · Ibilbideak - GR-120. Hiru tenpluen ibilbidea - Inazioren bidea Begiratokiak - Elosua - Martirieta - Atxumarria

Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA

PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONALEKO PAISAIA KATALOGOA

MAIATZA 2012

B.170

9.5. Paisaiaren bilakaera

Aurreikustekoa da baserrietan nekazaritza jardunak behera egingo duela, eta ustiategiak ez direla hain lehiakorrak izango. Basogintza sektoreko krisiak gogor eragin dezake unitate honetako paisaian, landatutako sailen portzentajea handia baita (% 60) lurzoruaren estaldura guztian. Arbolak bota ondoren berriz landatzen ez badira, epe laburrean sastrakak ugalduko dira eta sute arriskua ere bai.

Krisi ekonomikoak eraikuntzaren geldotze bat ere ekarri du. Nolanahi ere, unitatearen aldaketa dinamika oso apala izan da tradizionalki. Etorkizun hurbilean hiri-hazkuntza motelduko da eta (LZP) Lurralde Zati Planak ezarritako antolaketa zuzentarauak ezarriko dira. Hala, LZPk aurretik zeuden baserriak bizitegietarako birgaitzea uzten du.

Beste alde batetik, LZPk GI-631 (Azkoitia-Zumarraga) errepidearen trazatua hobetzea jasotzen du, Eremu Funtzionalean herriarteko komunikazioaren ardatz baita. Bide hobekuntza hori, bailararen sakonak duen estutasunak eraginda, ezin izango da egin paisaian nabarmen eragin gabe.

Beste proposamen nabarmenenetako bat Urola bailarako trenbidea osorik berreskuratzea da, Zumaiatik Zumarragaraino (bai salgaientzat eta bai bidaiarientzat) 1926an eraikitako trazatua baliatuz, berrogeita hamar urteren buruan kendu zutena alegia. Horrek behartuko luke gaurko txirrindu bide berdearentzat beste trazatu bat bilatzea.

8. irudia: Zumarraga-Zumaia lehengo trenbideko zubia, gaur egun txirrinduentzako bide berde bihurtuta.

Page 7: 9. 9.1. Paisaian eragiten duten faktore naturalak · 2012-11-22 · Ibilbideak - GR-120. Hiru tenpluen ibilbidea - Inazioren bidea Begiratokiak - Elosua - Martirieta - Atxumarria

Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA

PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONALEKO PAISAIA KATALOGOA

MAIATZA 2012

B.171

9.6. Mehatxuak

− Landako biztanleak galtzeak eta landako paisaiak beti izan dituen betekizunak galtzeak mehatxua dakar Eremu Funtzionalarentzat, baina esanahi berezia du paisaia-unitate honetan, landa-landako izaera baitu, eta mehatxu nagusienetako bat herria hustea da eta nekazaritza ustiapenak uztea.

− Goi tentsioko dorreek begi-inpaktu handia sortzen dute Aizpurutxo eta Arazerreka bailaretan, eta landa paisaia itsusten dute. Beste azpiegiturarik aurreikusten ez den arren, paisaiarentzat mehatxua dela esan daiteke.

− LZPk eta Euskal Erkidegoko POk Azkoitia eta Zumarraga arteko GI-631 zabaldu eta hobetzea eskatzen dute. Jardun horrek eragin handia izan dezake, oso sartuta baitago mendiaren eta errekaren artean, eta aurreikustekoa da tunel mordoxka egin beharko dela.

9.7. Aukerak

− Urola bailaran txirrindu bidea egiteak, Gipuzkoako Txirrindu Bideen LAPen aurreikusitakoak, Urola ibai inguruko paisaiaz gozatzea ekarriko luke, eta Ibaieder adarra ere sartzea, Irukurutzeta eta Samiñoko mendizerretatik Urola Kostako Itsasertzera, Azpeitia-Azkoitia eta Urola Behea unitateetatik igarota.

− Parke Naturalaren inguruan landazabal atlantikoaren paisaiari lotutako Eusko Label jatorrizko izendapena duten produktuak ekoizteko lurrak asko dira, eta hori erronka da Eremu Funtzionaleko nekazaritza-abeltzaintza tradizio eta paisaiari lotutako erabilera produktiboei lotutako balioei iraunarazteko. Kontsumo era berriak ustiatzeak, ezagutza eta kontsumitzaileekiko harreman zuzena sustatuz, aukera dakar nekazaritza ustiategiari eta hark paisaian duen ezaugarriari iraunarazteko.

− Irukurutzeta eta Samiñoko paisaia-unitatea txikixea da Urola Kostako eremu funtzionalean eta baldintzatu egiten du aukerak aurkitzea, seguruenik Debabarrena eta Debagoieneko eremu funtzionalari lotuta egongo baitira.

Page 8: 9. 9.1. Paisaian eragiten duten faktore naturalak · 2012-11-22 · Ibilbideak - GR-120. Hiru tenpluen ibilbidea - Inazioren bidea Begiratokiak - Elosua - Martirieta - Atxumarria

Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA

PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONALEKO PAISAIA KATALOGOA

MAIATZA 2012

B.172

9.8. Paisaiaren kalitateko helburuak. Neurriak eta egintzak

Ondoren esango diren paisaia kalitateko helburuak, eta egintzak eta irizpideak paisaia-unitate honen ezaugarriak dira. Haren betekizuna hau da, paisaia-unitate honetan zehaztea Zarautz-Azpeitia Eremu Funtzionalerako (Urola Kosta) helburu eta irizpide orokorrak, zeinak jasotzen baitira paisaia kalitateko helburuen atalean eta memoriako aplikazio irizpideen atalean, horiek ere aplikatzekoak baitira.

Agintari publiko eta pribatuek, eragile sozialek eta gizarteak oro har, hura betetzea eta praktikan jartzea begiratu behar dute.

9.8.1. Paisaia kalitateko helburuak

Azpiegitura linealak, paisaian txertatuta, lurraldean jarraikortasun fisiko, sozial eta ekologikoa gerta dadin.

Egintza eta irizpideen atalean dauden egintzei kalterik egin gabe, oro har aplikatuko zaizkie paisaia-unitate honetan OCP3 paisaia kalitate helburuak ezartzeko atalean dauden irizpideak honako osagai hauei:

Errepideak

Oinarrizkoa (Laranja)

- GI-631 (Zumaiatik Zumarragara)

Tokiko errepidea (Horia)

- Gi-3750 (Azkoititik Bergarara, Elosu auzotik)

Tokiko errepidea (Grisa)

- Gi-3172 (Martirieta auzora)

- Gi-3182 (Aratzerreka auzora)

- Gi-3742 (Elosu auzora)

Mendizerretatik jaisten diren errekastoekin lotutako ibai paisaiak, ondo zaindutakoak, edo bestela berreskuratu eta agerian jarritakoak, batera ditzaten balio ekologiko eta estetikoen babesa eta eguneroko erabilera nahiz turismo eta aisialdirako jarduna.

Egintza eta irizpideen atalean dauden egintzei kalterik egin gabe, oro har aplikatuko zaizkie OCP 6 paisaia kalitate helburuak ezartzeko atalean dauden irizpideak honako osagai hauei:

- Aratz erreka

- Errekagorri erreka

- Igaran erreka

Debagoienarekin mugan dagoen paisaiarekin lotutako paisaia naturalak, babestu eta zainduta, balio eta iragazkortasun ekologikoa artatzeko, eta orria galtzen duten basoak artatzeko, haietara sartu eta haietaz gozatzearekin batera.

Egintza eta irizpideen atalean dauden egintzei kalterik egin gabe, oro har aplikatuko zaizkie OCP 7 paisaia kalitate helburuak ezartzeko atalean dauden irizpideak honako osagai hauei:

- Mendizorrotzeko erreken natur intereseko eremua

- Karakate-Irukurutzeta-Agerre Buru lotune eremua

Arrietamendi, Elosua, edo Aratz Erreka landa asentamenduak, bateratuz behar funtzionalen arabera paisaiak behar duen zaintza eta hazkundea, batetik, eta balio estetiko, historiko eta identitarioak artatu, berreskuratu eta agerian jartzea, bestetik.

Page 9: 9. 9.1. Paisaian eragiten duten faktore naturalak · 2012-11-22 · Ibilbideak - GR-120. Hiru tenpluen ibilbidea - Inazioren bidea Begiratokiak - Elosua - Martirieta - Atxumarria

Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA

PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONALEKO PAISAIA KATALOGOA

MAIATZA 2012

B.173

Egintza eta irizpideen atalean dauden egintzei kalterik egin gabe, oro har aplikatuko zaizkie OCP9 paisaia kalitate helburuak ezartzeko atalean dauden irizpideak aipatutako osagaiei.

Landazabaleko nekazaritza paisaia Martirieta eta Arrietamendi inguruan eta baso mosaikoa mendizerratan, kudeatutakoa eta zaindutakoa, bateratu ahal izateko baliabideak ustiatzea eta nekazaritza eta abeltzaintzako balio ekologiko, historiko eta produktiboak artatzea.

Paisaia-unitate honetan memoriaren OCP10 paisaia kalitateko helburuak ezartzeko atalean dauden irizpideak jarriko zaizkie, balio produktiboen 07 Mapan dauden Eusko Label produktuei eta nekazaritza-baso mosaikoari, Katalogo honetako Helburuen planoetan islatuta. Egintza eta irizpideen atalean dauden egintzei kalterik egin gabe.

Balio historiko, sinboliko eta identitarioak dituzten elementuak ongi zainduak edo haiek ezean, berreskuratu eta agerian jarriak, balio historiko, sinboliko eta identitarioak bateratuz paisaiaren gainerako balioekin, beste erabilera batzuk eta turismoari lotutako jarduera batzuk bideratuz.

Paisaia-unitate honetan memoriaren OCP11 paisaia kalitateko helburuak ezartzeko atalean dauden irizpideak jarriko zaizkie Balio Historikoen 06 Mapan dauden paisaia-unitateko osagaiei eta balio sinboliko eta identitarioen 06 Mapakoei, Katalogo honetako Helburuen planoetan islatuta.

Hala, egintza eta irizpideen atalean dauden egintzei kalterik egin gabe, oro har aplikatuko zaizkie OCP11 paisaia kalitate helburuak ezartzeko atalean dauden irizpideak honako osagai hauei:

- Samiño I (Azpeitia) eta Samiño II (Azkoitia) trikuharriak

- Keixeta trikuharria (Azkoitia)

- Keixeta Egiya Ipar eta Hego (Azkoitia)

- Agerreburu trikuharria (Azkoitia)

- Maurketa tumulua (Azkoitia)

Paisaia begiratoki eta ibilbide sarea, berreskuratu eta agerian jartzeko paisaia bereizgarri bereziak, haiek adierazi eta ezagutuz, eta hala, baloratu eta gozatu egin ahal izango da Urola Kostako paisaien aniztasun eta ñabardura.

Egintza eta irizpideen atalean dauden egintzei kalterik egin gabe, oro har aplikatuko zaizkie OCP 13 paisaia kalitate helburuak ezartzeko atalean dauden irizpideak honako osagai hauei:

Ibilbideak

- GR-120. Hiru tenpluen ibilbidea

- Inazioren bidea

Begiratokiak

- Elosua

- Martirieta

- Atxumarria

Mendizerraren inguruko atzeko ikuspegiak, Debagoieneko Eremu Funtzionalerantz, babestuak eta zainduak, edo horren ezean, berreskuratu eta agerian jarriak, harpen eta identitate erreferente gisa arta daitezen.

Egintza eta irizpideen atalean dauden egintzei kalterik egin gabe, oro har aplikatuko zaizkie OCP14 paisaia kalitate helburuak ezartzeko atalean dauden irizpideak honako osagai hauei,

Page 10: 9. 9.1. Paisaian eragiten duten faktore naturalak · 2012-11-22 · Ibilbideak - GR-120. Hiru tenpluen ibilbidea - Inazioren bidea Begiratokiak - Elosua - Martirieta - Atxumarria

Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA

PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONALEKO PAISAIA KATALOGOA

MAIATZA 2012

B.174

Irukurutzeta-Samiño helburu iraunkor baitira balio estetikoen 05.B Mapan, Katalogo honetako Helburuen planoetan islatuta.

Page 11: 9. 9.1. Paisaian eragiten duten faktore naturalak · 2012-11-22 · Ibilbideak - GR-120. Hiru tenpluen ibilbidea - Inazioren bidea Begiratokiak - Elosua - Martirieta - Atxumarria

Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA

PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONALEKO PAISAIA KATALOGOA

MAIATZA 2012

B.175

9.8.2. Neurriak eta egintzak

9.1 Hiri antolamendura sartzea paisaia zaindu eta hobetzeko irizpide eta neurriak. (Kudeatze lana)

a) Oro har, hiri antolamenduak lurraldean esku hartze mota bakoitzari exiji dakizkiokeen irizpide eta neurriak sartuko ditu (hiri-garapen berriak, hiri-berrikuntza, esku hartzeak landa ingurunean, azpiegiturak…), paisaia-unitate honetarako aplika daitezkeen helburuetarako Katalogo honetan datozen irizpideak zehaztuz.

b) Hirigintza antolamenduak Paisaia Interes Bereziko Eremuak babestu, zaindu eta hobetzeko neurriak sartuko ditu nabarmenak badira, babesteko neurri zehatzik ez dutenean: Martirieta eta Atxumarriaga- Aratz-erreka.

9.2 Paisaia integraziorik onena bermatzea GI-631 errepidearen ibilbidea zabaldu eta hobetzeko jardunean, Azkoitia eta Zumarraga artean, Euskal Erkidegoko Errepideen II. Plan Orokorraren Berrikuspenean aurreikusita, igarotzen duen lurraldearen ezaugarriak kontuan hartuta, mendi eta ibaiaren artean sartua baitago, paisaian integratzeko azterlana sartuz ingurumen eragineko azterlanean. Trazatua erabakitzeko partaidetza prozesua erabili da, ahalik eta adostasun handieneko soluzioa bilatzeko. Erabiliko ez diren tarteak lehengoratu egingo dira: zoladura kentzea, Urola ibaiko marjinak hobetzea, berdeguneak, begiratokiak eta atsedenlekuak prestatzea, erriberako arboladia gehitzea, eta abar. (Kudeaketa egintza).

9.3 Aratz-erreka lurralderako sarrera gunearen aukerak lantzea, Urola Kostako LZPn ezarria, Katalogo honetako irizpide eta edukien arabera. (Errezilgo bailarako paisaia interes bereziko eremuarekin lotutako egintza). (Antolamendu egintza).

9.4 Urola trenbidea zenaren geltoki inguruak lehengoratu, agerian jarri eta hobetzea, paisaia-unitate honetan daudenak, hondatuak baitaude, Aizpurutxo eta Olozaga (Azkoitia), lehena abandonatua eta bigarrena estalpe gisa baserri batek erabilia. Ingurua lehengoratu, agerian jarri eta hobetzeko aukerak aztertzea, bere osoan hartuta eta lotura aztertuta (oinezkoak-txirrinduak….) eta aisialdirako eta turismorako dauzkan aukerak aztertuta. (Antolamendu egintza).

9.5 GR bidezidorra finkatzea (Ibilbide handia) GR-120 “Hiru tenpluen ibilbidea”, parte bat igarotzen baita (P) paisaia-unitatetik. Era berean, finkatu egin da “Inaziotar bidea” ibilbidearen partea (ez dago PR zerrendan), Urola ibaiaren paralelo. (Babes egintza).

9.6 Beste begiratoki batzuk prestatzea eta daudenak finkatzea, dauden begiratokien sarera sartuta. (Antolamendu egintza)

a) GI-3750, GI-631, GI-3172, GI-3182 motordun ibilgailuetarako ibilbideetan egotea, ikuspegia erakargarria den tokietan.

b) GR-120 ibilbidean adierazle bat jartzea, Paisaia-Unitatean, Atxumarriaga begiratokia ezagutzeko.

c) GI-3750 ibilgailuentzako ibilbidearekin lotutako adierazle bat jarrita, Elosuko begiratokia. Era berean lotuko da Arrietamendi begiratokia (Martirieta auzoa) GI-3172 ibilgailuentzako errepidera.

Page 12: 9. 9.1. Paisaian eragiten duten faktore naturalak · 2012-11-22 · Ibilbideak - GR-120. Hiru tenpluen ibilbidea - Inazioren bidea Begiratokiak - Elosua - Martirieta - Atxumarria

Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA

PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONALEKO PAISAIA KATALOGOA

MAIATZA 2012

B.176

9.7 Atzeko ikuspegiak bistaratzea babestu eta zaintzea, sustatuz eremu funtzionalean dauden eraikin eta azpiegituren inbentarioa egitea, muga eta eszenatokiak ikustea oztopatu eta trabatzen baitute, esaterako Irukurutzeta-Samiño, OCP 13 paisaia kalitate helburua duten begiratoki eta ibilbideekin lotuta, eta beste sarbide batzuekin, begi-inpaktua neurtuz eta haiek ezkutatzeko, inguratzeko edo behar denean, ezabatzeko. (Kudeaketa egintza).