14
Abenduaren 14an hasiko da ‘Egunkaria’-ren aurkako epaiketa TOLOSALDEA Martxelo Otamendi da auzipetuetako bat; etakide izatea egozten diote kazetari tolosarrari EPAIKETA Goiz eta arratsaldez izango da eta abenduaren 15ean jarraituko du; ondoren, hilabete atzeratuko da 6 ERASOEN AURKA KALERA ATERA DIRA 3 Iruran, esaterako, eguerdian elkarretaratzea egin zuten Udalak deituta eta puntu moreak atera zituzten. E. MAIZ Abenduaren 5etik 8ra Txuletaren Festa izango da TOLOSA Aurkezpenean Tolosa «erretegien sorlekua» izan dela gogoratu nahi izan zuten 2 WWW.TOLOSALDEKOHITZA.INFO ›› GAUR TITIRIJAI ETA TOPIC-EN XEHETASUNAK Gaur inauguratuko dute Nazioarteko Txotxongiloen zentroa, Titirijai jaialdiaren ediziorik berezienean › I-VIII Osteguna 2009-11-26 VII.URTEA 1.837.ZENBAKIA ESKUALDEKO EGUNKARIA «Proiektu guztiak defendatzeko aukeraren alde» egin dute atxilotutako gazteen senideek 7 Eguerdian egin zuten aurkezpena zezen-plazaren kanpoaldean. I. TERRADILLOS

Abenduaren 14an hasiko da … · 2016. 6. 28. · neko Matias Gorotxategi, Casa Ni-colaseko Pedro Ruiz, Burruntzi erretegiko Juanjo Pascual eta Orue erretegiko Javier Hualderen eskutik,

  • Upload
    others

  • View
    1

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Abenduaren 14an hasiko da … · 2016. 6. 28. · neko Matias Gorotxategi, Casa Ni-colaseko Pedro Ruiz, Burruntzi erretegiko Juanjo Pascual eta Orue erretegiko Javier Hualderen eskutik,

Abenduaren 14an hasiko da‘Egunkaria’-ren aurkako epaiketaTOLOSALDEA Martxelo Otamendi da auzipetuetako bat;etakide izatea egozten diote kazetari tolosarrari

EPAIKETA Goiz eta arratsaldez izango da eta abenduaren15ean jarraituko du; ondoren, hilabete atzeratuko da 6

ERASOEN AURKAKALERA ATERA DIRA 3

Iruran, esaterako, eguerdian elkarretaratzea egin zuten Udalak deituta eta puntu moreak atera zituzten. E. MAIZ

Abenduaren5etik 8raTxuletarenFesta izango da TOLOSA Aurkezpenean Tolosa «erretegiensorlekua» izan dela gogoratu nahi izan zuten 2

WWW.TOLOSALDEKOHITZA.INFO›

›› GAUR TITIRIJAI ETA TOPIC-EN XEHETASUNAKGaur inauguratuko dute Nazioarteko Txotxongiloen zentroa, Titirijai jaialdiaren ediziorik berezienean › I-VIII

Osteguna2009-11-26

VII.URTEA 1.837.ZENBAKIAESKUALDEKO EGUNKARIA

«Proiektu guztiak defendatzekoaukeraren alde» egin duteatxilotutako gazteen senideek7 Eguerdian egin zuten aurkezpena zezen-plazaren kanpoaldean. I. TERRADILLOS

Page 2: Abenduaren 14an hasiko da … · 2016. 6. 28. · neko Matias Gorotxategi, Casa Ni-colaseko Pedro Ruiz, Burruntzi erretegiko Juanjo Pascual eta Orue erretegiko Javier Hualderen eskutik,

Alejandro Goyaren idiarekin batera egin zuten atzo aurkezpena udaleko ordezkariek, erretzaileek eta babesleek. I.T.

Tolosa «txuleta erretegien sorleku» izan dela gogoan izateko ekimenaGastronomia ››Abenduaren 5etik 8raizango da festa Zerkusian,eta herriko bos jatetxeetan;40 euro balio du menuak.

IÑIGO TERRADILLOS

Abenduaren 5etik 8ra izango daazken urteetan indarra hartu etafinkatu den ekimena, hau da, Txu-letaren Festa. Ohi bezala, txuletaerretegi erraldoian bilakatuko daZerkausia, «idi txuleta omentzekohelburuz, Tolosaren izena guremugetatik at zabaltzeko eta gurebaserritarren lana sustatzeko»,atzo eginiko aurkezpenean JokinBildarratz Tolosako alkateak azal-du zuen bezala.

Tolosa Gourmeten ekimen ho-nekin, halaber, gogoratu nahi dute«Tolosa txuleta erretegi eta erre-tzaileen sorleku dela, bertan errebaitzen lehen aldiz txuleta bat pa-rrilan». Hala, herriko lau txuletaerretegi «ospetsuenetako» sukal-darien eskutik, hau da, Casa Julia-neko Matias Gorotxategi, Casa Ni-colaseko Pedro Ruiz, Burruntzierretegiko Juanjo Pascual etaOrue erretegiko Javier Hualdereneskutik, milaka bazkaltiar eta afal-tiarrek idi txuleta protagonistaizango den menuaz dastatzeko au-kera izango dute.

Abenduaren 5, 6 eta 8an bazka-riak emango dituzte eta 5ean eta7an afariak. 40 euro balioko du me-nuak. Divinus Catering-ek zerbi-tzatuko du, eta laguntzaile bezala,

TAKEkoak izango dituzte. «Eki-men honetan ere herriko elkartebatek parte hartzea nahi genuen,proposatu genien eta onartu zu-ten; gainera, horrela bertan lortu-tako laguntzatxoa baliatu ahalkodute euren ekimenetarako», azal-du zuen Nerea Letamendiak, azo-ketako zinegotziak.

Bestalde, Zerkausiaz gain, besteurteetan bezala, herriko beste bostjatetxek ere eskainiko dute Txule-ta Festako menua 40 euroren tru-ke; Astelena, Beti Alai, Botarri,Bide Bide eta Usabalek, hain zuzenere. Kabi Alai elkartean ere menu

hori dastatzeko aukera izango da,elkartearen 75. urteurrena dela-eta bereziki prestatuko baitute.

Egitarau beteaTxuleta Festaren inguruan ekital-diz beteriko egitarauaz gozatuahalko da. Igandean, hilaren 6an,esaterako, Zesta Punta Lehiaketaizango da, 17:00etatik aurrera Beo-tibarren, eta 19:00etatik aurreraTriangulon txekor errea dastatze-ko aukera izango da.

Bestalde, Lur Kolektiboak anto-latuta, artisautza azoka egongo daabenduaren 5etik 8ra San Fran-tzisko pasealekuan. Abenduaren8an Andre Maria Parrokiako Mu-sika Kaperaren eta Tolosako Orfe-oiaren emanaldia izango da12:00etan eta ondoren, TxistulariBanda ariko da udaletxeko arku-peetan. Kontuan hartu beharko dalarunbat horretako azoka Zerkau-sian egin ordez, Triangulon egingodutela.

2 TOLOSALDEA TOLOSALDEKO ETA LEITZALDEKO HITZAOSTEGUNA, 2009KO AZAROAREN 26A

›› DATUAK

]Ekimena.Txuletaren Festa.]Antolatzailea.Tolosa Gourmet.]Noiz eta non.Abenduaren 5etik8ra, Zerkausian. Astelena, BetiAlai, Botarri, Bide eta Usabal jate-txe eta sagardotegietan ere bai.]Menua.Goya okelak, AlejandroGoya eta Dastatzen-en txuletak.Carrasco Guijuelo urdaiazpikoa,Tuterako kukuluak, Lodosako es-parragoak eta piperrak, TolosakoMartin-Txiki eta Berastegiko Lar-teko Idiazabal gaztak, Casa Ecei-zako zigarroak eta teilak eta Go-rrotxategiko xaxuak. Edateko Vi-ñas Laguardiako ardoa. 40 euro.] Izena emateko.943 69 74 13 te-lefono zenbakira deituta, [email protected] helbidera ida-tzita.

PARTE HARTUKO DUTEN LAU ERRETEGIAK

Herriko lau erretegietako sukaldariak ariko dira txuletak prestatzen: Ju-lian, Nicolas, Burruntzi eta Orue erretegikoak. 50eko hamarkadan sortuzen Casa Julian. Julian Rivasek fruta denda bat zuen, eta txekor txuletakerretzen zituen lagunentzat . Matias Gorrotxategik pintxo taberna batzuen eta Rivasek proposatu zion Casa Julian hartzea. Elkarrekin hasieran,Matiasek hartu zuen ondoren.

Hurrengoa Nicolas erretegia litzateke. Nicolas Ruizek prestatu ohi ziz-kien lagunei otorduak Tolosako tabernetan eta horrela sortu zitzaion pa-rriletarako grina. 1961ean sortu zuen Casa Nicolas. Burruntzi 1982an sor-tu zuten Juan Andres Pascualek eta bere emazteak Tolosa jaioterriraitzuli ondoren . Casa Julianen ikasi zuen txuletak parrilan erretzen. Errete-gia familiako negozio gisa hasi zen, eta hasierako itxura bera du. Orueerretegia litzateke berriena, 2000. urtean sortu baitzuen Angel Oruesa-gastik. Fronton jatetxetik etorritako Javi Hualde da sukaldaria.

Joxe Miguel Nazabalek organoa jo zuen meza nagusian.SARA GOMEZ

Udala «oso gustura» kultur ekitaldiekinBaliarrain ›› Aste guztianzehar ekitaldiak egin ordez,asteburuan bildu zituzten,eta aldaketa onerako izan zela azaldu du.

I. GARCIA

Baliarraingo Udala «oso gustura»agertu da aurreko asteburuanegindako kultur ekitaldiekin. Aur-ten, astean zehar izan beharrean,asteburuan elkartu dituzte ekitaldiguztiak eta aldaketa hori «onera-ko» izan dela azaldu du Martzeli-no Dorronsoro alkateak.

Larunbatean zabaldu ziren eki-taldiak Tolosaldeko Mankomuni-tateko Gema Ezeiza teknikariakkonpostaren inguruan emandakohitzaldiarekin. «Lagun ugari bilduziren eta jendeak galderak egitenzituen», azaltzen du Dorronsorok.Etxean konposta egiteko izenaeman zuten batzuek. Hitzaldi ho-

pasadizo kontatu zituen. Esatera-ko, orain 100 urte seminarioa ze-goela Baliarrainen eta tartean ber-tan ikasten zuen Joxe Miguel Ba-randiarenek. Bada, garai hartan ezzegoen biderik egun bezala etaapazgaiek bide nagusitik herrirai-

no bizkar gainean eraman beharizan zuten musika instrumentua.

Nazabalek azaldu zuenez, mailahandiko organoa da Baliarraine-koa eta horren erakusgarri da Do-nostiako Orfeoia hainbat urtetanjoaten zela bertara San Jose egu-neko mezan abestera. Egun orga-noak errepaso on bat behar du etaazken konpokentan, diru nahiko-rik ez zegoelako, gaizki zeuden etakendu ziren bi tubo berriz jartzeakomeniko zela gaineratu zuen Na-zabalek.

Igandean ere Julita Arteagaomendu zuen Udalak, oroigarribat emanez. Bestalde, Zartagi jate-txean jubilatuek bazkaria egin zu-ten Udalak gonbidatuta. Guztira 18bildu ziren. Beste 50 herritar ingu-ru Arkaitz elkarteak antolatutakobabarrun eta gaztain jatean bilduziren frontoian.

Ekitaldiei bukaera emateko,Txun magoak adin guztiei zuzen-dutako emanaldia egin zuen.

rren harira, Udalak erosketak egi-teko poltsak banatu zituen. Ondo-ren Kulki taldeak proposatutakogarai bateko jokoekin haurrak «osogustura» aritu zirela dio alkateak.Txokolatea eta bizkotxoak ere ba-natu zituzten.

Igandean ekitaldi ugari izan zi-ren. Alde batetik, meza nagusianJoxe Miguel Nazabal organista ari-tu zen. Mezaren ondoren, Balia-rraingo organoari buruzko hitzal-dia eman zuen. Organoak mendeu-rrena bete berri du eta hainbat

Page 3: Abenduaren 14an hasiko da … · 2016. 6. 28. · neko Matias Gorotxategi, Casa Ni-colaseko Pedro Ruiz, Burruntzi erretegiko Juanjo Pascual eta Orue erretegiko Javier Hualderen eskutik,

Tolosan elkarretaratzea egin zuten atzo, eta Villabonan berriz, Carmen Ferro emaginak hitzaldia eskaini zuen.E. M. / E. E.

Emakumeenaurkako indarkeriakalean salatu duteGizartea ›› Hitzaldiak,elkarretaratzea, ikastaroak,antzerki emanaldiak,...erabili dituzte eskualdean,gaitzespenerako.

ERREDAKZIOA

Atzokoa aldarrikapen eta gaitzes-pen eguna izan zen mundu osoan,Emakumeenganako Indarkeria-ren Aurkako Eguna baitzen. Ho-nen harira, eta errealitate hauoraindik ere oso gertu dagoelakohainbat ekimen gauzatu ziren es-kualdeko udalerrietan.

Zenbait Udalek, azaroaren 25adela-eta mozioak onartu dituzte.Esaterako, Adunan. Hala, herene-gun egindako Osoko Bilkuran,Adunako Udalak biolentzia ma-txistaren aurka lanean jarraitzekokonpromisoa berretsi zuen, «gureudalerrian ere irauten duen gaitzabaita».

Iruran, Leitzan, Tolosan nahizVillabonan, jende ugari atera zenkalera, bertan, deitutakoelkarreta-ratzeetan parte hartzera. Azkenhonetan gainera, Hutsuneak betezelkartearen ekimenez, besarkadakolektiboa eman zuten, eta gome-

tsak jarri elkarri, gero hauetanmusu emateko. Bestetik, emaku-meen aurkako indarkeria presentdagoela adierazteko asmoz, puntulila asko ikus zitezkeen komertzio-etako erakusleihoetan, ateetan...

Gaur, ekitaldi gehiagoEmakumeenganako Indarkeria-ren Aurkako Eguna atzo bazenere, aste guztian zehar ari dira bu-rutzen ekitaldiak eskualdean.Hauekin jarraituz, gaur Anoetan,Edurne Agirrezabalaren Gezu-rrezko printzeaantzezlana ikuste-ko aukera izango da. Udal areto na-gusian, 22:00etan izango da ema-naldia. Hau, bakarrizketa bat da.Horren bidez, senarraren bizitza-ren mende dagoen emakume ba-tek bikote-bizitzan izandako bizi-penak kontatzen ditu, elkarren ar-teko kimika sortu zenharremanaren hastapenetan hasieta tratu txarren mugara iritsi di-ren egungo unera arte.

Villabonan berriz, gaurko de-fentsa pertsonaleko saio bereziaantolatu dute. DBHko ikasleei zu-zenduta dago ekimena, neska zeinmutilei. Olaederra kiroldegian,17:00etan hasiko da, eta ordu etaerdiko iraupena izango du.

Art-Panelekoekin batera, Seong Yong, Koh izan da Hego Koreako bitartekari lanak egiten aritu dena.HITZA

Gaur arratsaldean, Tolosako eta Koreako Bongwha country bailara anaituko diraTolosa ›› Hitzarmenasinatuko dute bi herrietakoordezkariek; aurrera begirazenbait proiektu garatukodituzte elkarlanean.

ERREDAKZIOA

Tolosak Hego Koreako Bongwabailararekin anaitzeko hitzarme-na sinatuko du gaur arratsaldean.17:00etan, udaletxeko batzar are-toan izango da ekitaldia, eta bertanparte hartuko dute Jokin Bilda-rratz alkateak eta Um, Tge hangmayor ot Koreako lurralde horre-tako agintariak.

Anaitze honen helburuak askodira. Alde batetik, Tolosa, mundu-ko beste herrialde batzuetan ereezagutzera eman nahi dute, etabestetik, bien arteko harremane-tik, gauza berriak ikasteko aukeraizan.

Art Panel Tolosako enpresarenegitasmo baten ondotik sortu daanaitzea. Duela bi urte inguru sor-tutako proiektua da Art Panel, etaberaien produktuak mundura za-

baltzeko asmo horretan, Hego Ko-reako Bongwha country bailarare-kiko harremana sortu zen. Har-tueman hau areagotzeko eta bestearlo batzuetara zabaltzeko xedez,Tolosako alkatea hara joatera gon-bidatu zuten. Hala, duela bi hilabe-te inguru hara bidaiatu zuen, etaHego Koreako industria, kultura

eta herrialdeko hartako bestehainbat gauza ezagutzeko aukeraizan zuen. Orain, harreman horisendoagoa izan dadin, anaitze hi-tzarmena sinatuko dute bi lurral-deetako ordezkariek.

Seong Yong, Koh izan daproiektu honen bultzatzaileetakobat, Panel Art-eko ordezkari tolo-

3TOLOSALDEATOLOSALDEKO ETA LEITZALDEKO HITZAOSTEGUNA, 2009KO AZAROAREN 26A

sarrekin batera. Korearraren uste-tan, «denberdintasun handiakdaude bi herrialdeen artean, eta el-karrengandik asko dute ikasteko».Hori dela eta, bere iritziz, «Tolosakgarapenerako gaitasun handia du,eta guregandik ikasi dezake, gukberaiengandik bezala, honela epemotzean, erreferente bilakatuz».

Hitzarmena, lehen pausoaGaur sinatuko duten anaitasunagiria bide baten hasiera izango da.Dagoeneko hasiak dira zenbaitegitasmoren inguruan eztabaida-tzen bi aldeak. Hala, batetik, ikas-tetxeekin hasi dira hitz egiten, ika-leen arteko elkar trukeak egitekohurrengo ikasturteetan. BaitaApatta-Erreka industrialgunekozenbait enpresekin ere, Koreakoe-kin negozioak egin ditzaten etorki-zunean.

Topic, Txotxongiloen Nazioar-teko zentroak ere bi herrialdeenarteko harremana sendotzeko ba-lioko duela uste dute, bertan, urru-tirako ikastaroak ere izango baiti-ra.

Art-Panelekoek ere aberasga-rritzat jotzen dute gaur emangoden pausoa, «Hego Korea hamar-garren potentzia ekonomikoa da,eta gu oso atzetik gaude».

GALDUTAKOAK]Loroa. Loro grisa, isatsa gorriare-kin galdu da Ibarrako Zaldune au-zoan. Ikusi edo aurkitu duenak dei-tu 943 67 54 63 edo 65015 13 83telefono zenbakietara.

Iragarki laburrak

Page 4: Abenduaren 14an hasiko da … · 2016. 6. 28. · neko Matias Gorotxategi, Casa Ni-colaseko Pedro Ruiz, Burruntzi erretegiko Juanjo Pascual eta Orue erretegiko Javier Hualderen eskutik,

4 PUBLIZITATEA TOLOSALDEKO ETA LEITZALDEKO HITZAOSTEGUNA, 2009KO AZAROAREN 26A 5PUBLIZITATEATOLOSALDEKO ETA LEITZALDEKO HITZA

OSTEGUNA, 2009KO AZAROAREN 26A

Page 5: Abenduaren 14an hasiko da … · 2016. 6. 28. · neko Matias Gorotxategi, Casa Ni-colaseko Pedro Ruiz, Burruntzi erretegiko Juanjo Pascual eta Orue erretegiko Javier Hualderen eskutik,

Larunbatean ‘Egunkaria libre’ aldarrikatuko dute Donostiako Kursaal jauregian antolatutako jaialdian; pasa denazaroaren 13an egin zuten aurkezpena.HITZA

'Euskaldunon Egunkaria'-ren aurkakoepaiketa abenduaren 14an hasiko da,Espainiako Auzitegi Nazionalean

‘Egunkaria auzia’ ››Auzipetuetako batMartxelo Otamendi da;etakide izatea leporatzendiote tolosarrari.

ERREDAKZIOA

Atzo jakinarazi zuten Euskaldu-non Egunkariaren aurkako epai-ketaren hasiera data; abenduaren14an izango da, Espainiako Auzi-tegi Nazionalean, Madrilen. Mar-txelo Otamendi tolosarra auzipe-tuetako bat da, Joan Mari Torreal-dai, Iñaki Uria, Txema Auzmendieta Xabier Oleagarekin batera.Egun horretan bertan, astelehena,goizez eta arratsaldez egingo di-tuzte saioak auzitegian, eta hu-rrengo egunean jarraituko dute,goizez. Ondoren, urtarrilera arteatzeratuko dute -epaimahaiak ezdu egunik zehaztu-. Oraingoz,epaiketan zenbat lekuko egongodiren ez dute publiko egin.

Zigor eskaerakBost auzipetuei etakide izateaegozten diete eta Martxelo Ota-mendirentzat 14 urteko espetxeal-dia eta 15 urteko inhabilitazioa es-katu dute; AVT eta Dignidad y Jus-ticia herri akusazioek baino ezdituzte eskatu zigorrak. Gainon-tzekoentzat ere eskaerak berdinakdira, salbuespena Xabier Oleaga-rena da. Harentzat 12 urteko espe-txealdia eta 14 urteko inhabilita-zioa eskatzen dute (baina 14 urte,AVTren eskaeran).

Irailaren bukaeratik elkartasunuholdea jaso dute auzipetuek eus-kal zinemako hainbat lagun, kiro-lari, politikari, bertsolari, idazle etaargitaletxeetako ordezkari, etaabokatu, legelari eta zuzenbidekoarloko kideen aldetik.

Etzi, larunbatean ere, auzipe-tuen aldeko jaialdia antolatu duteKursaalen eta epaiketa hasi aurre-tik ere manifestazio nazionala an-tolatzea aurreikusi dute. Halaber,Egunkariaren epaiketaren aurka-

ko beste elkarretaratze bat egingodute bihar Baionan, Herriko Etxe-aren aitzinean, 18:00etan hasita.Egunkaria libre! lelopean bildukodira.

Begoña Zubelzu, auziekonomikoko epaiketaren zainEgunkaria auzian, auzi ekonomi-koa ere badago, eta hor ere epaike-ta egingo dute, Espainiako Auzite-gi Nazionalean. Oraindik ez duteegunik jarria, ordea. Bertan inpu-tatuta Alegian bizi den Begoña Zu-belzu dago, beste zazpi kiderekinbatera (Joan Mari Torrealdai, Iña-ki Uria, Txema Auzmendi, JoxeMari Sors, Ainhoa Albisu, MikelSorozabal eta Fernando Furunda-rena). Alegikoarentzat 17 urte eta 2hilabeteko espetxealdia eta 21,6milioi euroko isuna eskatu dute.

Zortzi hauei diru kontuak fal-tsutzea eta zerga iruzurra egin iza-na egotzi diete.

Fiskalaren artxibo eskaeraonartu gabeEgunkaria itxi eta ia zazpi urterahasiko da, beraz, epaiketa. Hainzuzen, 2003ko otsailaren 20an itxizuen Guardia Zibilak euskarazkoegunkaria, Juan del Olmo AuzitegiNazionaleko epailearen aginduz.Hamar lagun atxilotu zituzten or-duan; Martxelo Otamendi ordukozuzendariarekin batera Torreal-dai, Uria, Auzmendi, Oleaga, PelloZubiria, Xabier Alegria, FerminLazkano, Luis Goia (2006an hilzen) eta Inma Gomila izan zirenatxilotuak. Orduan ere milaka etamilaka lagun kalera atera zirenerabaki honen aurka egiteko.

Otamendiren tortura salaketaMartxelo Otamendik, torturak etatratu txarrak jaso zituela salatuzuen epailearen aurrean. Espai-niako Barne ministroak kereila ja-rri zuen tortura salaketak egin zi-tuztenen kontra, tortura salaketahoriek egitea ETArekin kolabora-tzea zela egotzita. Egun, MartxeloOtamendiren salaketaren helegi-tea Espainiako Auzitegi Konstitu-zionalean dago. Iñaki Uriak, Xa-bier Oleagak, Xabier Alegriak etaTxema Auzmendik ere salatu zi-tuzten torturak. Auzipetu guztientortura salaketa guztiak artxibatuegin zituzten Iñaki Uriarena izanezik.

2006ko abenduaren 15eanEgunkaria ixteko arrazoirik etadeliturik ez zegoela aitortu, eta au-zia ixteko eskatu zuen Miguel An-gel Carballo Auzitegi Nazionalekofiskalak. AVT eta Dignidad y Justi-cia herri akusazioek, aldiz, epaike-ta egiteko eskatu zuten.

2009ko uztailaren 30ean Auzi-tegi Nazionaleko Zigor arloko 2.Salako epaimahaia Egunkaria au-zia epaitzearen alde agertu zen, etaepaiketa egin egingo dela zioen,hortaz. Zubiria eta Alegria orduraarte auzipetuta zeuden, eta kasutikkanpo utzi zituen epaimahaiak:aurrenaren kasuan iraungitutzatjo zuelako kasua eta bigarrenarenkasuan ETAko kide gisa lehenepaitu zutelako (18/98 auzia-n).

Bost auzipetu geratu ziren, beraz:Torrealdai, Uria, Auzmendi, Ota-mendi eta Oleaga.

«Sekulan abandonatu ez gai-tuen euskal gizarteari bere lagun-tza, arnasa eta babesaren beharre-an jarraitzen dugula esan behardiogu, hemendik epaiketara begi-ra bereziki», adierazi zuten uztai-laren 31n bost auzipetuek Andoai-nen egindako agerraldian. «Eus-kara sustatu izanaren errudun,euskal kultura sutsuki sustatu iza-naren errudun, euskal komunika-bidegintzan gartsuki jardun izana-ren errudun... bai. Baina euskarasustatzeak, euskal kultura susta-tzeak, euskal komunikabidegin-tzan jarduteak ez gaitu ETAkoakbihurtzen, tesi polizialak eta aku-sazio popularrak baieztatzen duenmoduan».

Otamendirentzat 15urteko inhabilitazioa eta14 urteko kartzela zigorraeskatu dute

Larunbatean ‘Egunkarialibre’ aldarrikatzekojaialdi erraldoia antolatudute Kursaal jauregian

6 TOLOSALDEA TOLOSALDEKO ETA LEITZALDEKO HITZAOSTEGUNA, 2009KO AZAROAREN 26A

Alkartasuna elkartearen17. urteurreneko egunaANOETA ] Igandean, azaroak 29,Alkartasuna elkarteko kideek 17.urteurrena ospatuko dute. Lehe-nengo, elkarteko bazkideen hilda-ko meza izango dute 12:30ean etabi hizkuntzatan izango da. Ondo-ren, 14:00etan Zuloaga Txikinegingo duten bazkarian 75 lagunelkartuko dira. Onodren dantzal-dia izango dute bertan.

Errepideko lanak direla-etabidea moztuta egongo da LARRAUL ]Bidea zabaltzeko lane-tan ari dira egun hauetan Larraule-ra joateko errepidean, hori delaeta, gaur brea botatzeko lanakegin behar dituzte. Udaletik jakina-razi dutenez, goizeko 9:00etatik12:30etara eta arratsaldez,14:30etatik 17:30etara errepideaitxita egongo da.

Info7 irratiaren aldekodantza jaialdia, larunbateanVILLABONA ]Hilaren 28an dantzaemanaldi berezia izango da Info 7irratiaren alde Oinkari, Alurr etaUdaberri taldeekin, Olaederra ki-roldegian, 22:30etik aurrera. Sa-rrerak, Villabonako Amasa kafete-gia, Larrea, Kixubi eta Ogi goxon;Ibarrako Atari, Zubiaurre eta Lur-desen; Tolosako Elkar, Raku, Or-bela eta Zunbeltzen; AnoetakoItzulin eta Zizurkilgo Egarrin (hel-duek 8 euro eta 12 urtetik behera-koek 5 euro). Egunean bertan, hel-duek 10 euro eta 12 urtetik behera-koek 6 euro.

‘Bizturik’ proiekzioaikusteko aukera GureanVILLABONA ]Aizkardi mendi elkar-teak antolatuta Mendi Astea au-rrera doa eta gaur, Biziturikproiek-zioa ikusteko aukera izango duteGurea aretoan 20:00etatik aurre-ra. Unai Aranburu, Ibai Iriarte etaAitor Bartolomek eginikoa da. Ha-laber, 2. Argazki Rallyko lanen era-kusketa ere ikusgai egongo da etaostiralean jakinaraziko dituzte nor-tzuk diren irabazleak.

Kultur Astean, Pakistaniburuzko argazki proiekzioaLARRAUL ]Gaur, 19:30ean Felix Bal-tistan Fundazioaren eskutik, Pa-kistani buruzko Elkartasuna men-dia bide argazki proiekzioa izangoda Kultur Etxean. Pakistango ga-tazkengatik bizilekuz aldaraziakizan diren 4 milioi pertsona bainogehiagoren egoera azalduko dute.Bihar, 17:00etan umeentzako me-rienda izango da eta ondoren es-kulanak egingo dituzte Katillu-Txulo elkartean. 19:00etan altxo-rraren bila jokoa egingo duteherrian zehar eta liternak erama-tea eskatzen dute antolatzaileek.22:00etan, Mus Txapelketa izan-go da Katillu-Txulo Elkartean.

L Laburrak

Page 6: Abenduaren 14an hasiko da … · 2016. 6. 28. · neko Matias Gorotxategi, Casa Ni-colaseko Pedro Ruiz, Burruntzi erretegiko Juanjo Pascual eta Orue erretegiko Javier Hualderen eskutik,

Gazte atxilotuen senide eta lagunek atzo egindako agerraldiaren une bat.HITZA

Gazteen senide eta lagunek atxiloketaksalatu eta manifestaziora deitu dutePolitika ›› Agerraldia eginzuten atzo, besteak beste,Mikel Ayestaran, IratiMujika eta Haritz Lopezensenide eta lagunek.

ERREDAKZIOA

Herenegun Euskal Herrian atxilo-tu zituzten gazteen senide eta la-gunek prentsaurrekoa egin zutenatzo Usurbilen atxiloketa horieksalatzeko. Tartean izan ziren Mi-kel Ayestaran billabonatarraren,Irati Mujika amezketarraren etaHaritz Lopez tolosarraren senideeta lagunak.

Proiektu guztiak, eskubide guz-tiakzioen pankarta aurrean zutela,dei egin zuten etzi, 17:00etan, Bil-boko Aita Donostiatik hasiko denmanifestazioan parte hartzeko.«Euskal Herriko eragile eta per-tsona guztiei, proiektu guztiak de-fendatzeko aukeraren alde eta es-kubide guztien alde adieraztekodeia egiten diegu», azaldu zuten.Beraien senide eta lagun gazteakindependentistak direla eta Espai-niako Poliziak eta Guardia Zibilakhauek atxiki eta inkomunikaturikedukitzeko «arrazoi bakarra» horidela esan zuten.

Prentsaurrekoan gaineratu zu-tenez, «independentziaren aldekopentsamendua gazteen artean za-baltzea, independentziaren alde-ko proiektuak sortzea eta etorki-zun aske batekin amesteaz gain,horren alde lan sozial eta politi-koa» egiteagatik atxilotu dituzte34 gazteak.

Pentsamendu eta adierazpenaskatasuna, asanbladak egiteko es-kubidea eta parte-hartze politiko-rako eskubidea «Europa osoan ezbezala, hemen delitu dira gazte in-dependentistentzat», salatu zutenagerraldian.

Atxiloketak salatzeaz gain, gaz-teen senide eta lagunek beraienkezka azaldu zuten atxilotuak in-

komunikatuta daudelako. «Ez da-kigu non eta nola aurkitzen diren»,azaldu zuten. «Badakigu, ordea,inkomunikazioa eta tortura sino-nimoak izan ohi direla. Ez gara guhori esaten dugun bakarrak, guresenideen egoerak berebiziko kez-ka eta ezinegona sortzen digunarren». Eta gogoratu zuten NBEkogiza eskubideen errelatoreek, Am-

nistia Internacional eta Tortura-ren Prebentziorako Komitea(CPT) direla, besteak beste, «Es-painiako Gobernuari inkomuni-kazioa bertan behera utz dezan etatorturaren praktika alboratu de-zan behin eta berriro eskatu diotenospe handiko erakundeak».

Azken 30 urteetan gazte mugi-mendu independentistaren aurka

izan den «erasorik handiena eta la-rriena» dela uste dute. Indepen-dentziaren aldekoak diren gazte-en aurkakoa «soka luzea» dela zio-ten: «Modu masiboan etaarbitrarioan atxilotzen dituzte, az-ken gertaerek ezin argiago nabar-mentzen dutenez: 34 atxiloturik,40 atxilotzeko agindua eta 100miaketa baino gehiago».

7TOLOSALDEATOLOSALDEKO ETA LEITZALDEKO HITZAOSTEGUNA, 2009KO AZAROAREN 26A

Bart auzora itzal beltzaketorri dira

Tolosako Otsabi Auzo lokalarenizenean bart izandako Aritz lagu-naren atxiloketa zein gure lokala-ren miaketa salatu nahiko genituz-ke.

Gaua lagun, armaz jositako 20bat itzalek gure lagun den Aritzatxilotuta zutela, auzo elkarte ho-nek erabiltzen duen udal lokalabortizki bortxatu dute. Lokal hau,auzoari begirako gune aske bat da,non edonork atea irekita topatzenduen beti. Lokal honetan, auzo el-

karteaz haratago, musika taldeekentsaiatzen dute, auzoari zein To-losari begirako ekintza kulturalanitzak antolatzen ditu Sanblaspi-ko gazte asanbladak. Auzoko festa,zine kluba, antzerki zein kontzer-tu, ikastaro zein mendi irteerak an-tolatzen ditugu.

Jende anitza gara, ideia politikodesberdinez hornituak. Batzengaituena, auzo zein herriari, kulturekitaldi, ekintza eta finean herri bi-zia suspertzea dira. Autogestioansinesten dugu, geroz eta kulturamerkantilagoa denaren gainetik,iniziatiba pertsonal zein kolekti-

boak garatzeko gunea izan nahi duOtsabik.

Lokala beti dago irekita, etaprest gaude, prest orden judizialalagun beraiei, Madrildik etorritako650 horiei, ateak irekitzeko. Ezdaukagu ezer ezkutatzeko. Ditu-gun AHTren aurkako DVD batsaltzeko, festetako kartel baten ko-pia emateko. Ez ezazue baino gauaeta iluntasuna erabili Aritz bortizkiatxilotu eta gure lokala bortxatze-ko.

Aritz herriko mutiko bat da, ka-lean edonork topatzen duena, la-gunen lagun. Ez du ezerk justifika-

tzen gauean terrorista moduan,jada errudun moduan, atxilotuaizatea. Eguerdiro topatuko zutenbere etxean bazkaltzen edo AldeZaharreko edozein tabernatan.

Esan bezala, AHTren informa-zio DVDak, ordenagailuko diskogogorra eta dirua ostu dizkigute.Irailean ospaturiko auzo festetakokartelak hartu, entsegu gelako ateatxikitu eta gela insonorizatzeko hi-labetetako lana pikutara bota!Nazkaturik gaude, nazkaturikgure kide den Aritz orain inkomu-nikaturik dagoela jakiteaz. Nazka-turik, gazte eta euskaldun izatea-

gatik atxilotua izateko arriskuanegoteaz.

Gure aldetik, momentu honetanezin dezakegu gehiegi egin, gureelkartasun eta maitasun guztia fa-miliari eskaintzea eta auzo zeinTolosari begirako herri bizitzasuspertzeko lan gozoan jarraitzeabaino.

Azkenik, Otsabi Auzo lokaleko-ok Aritzen askatasuna berreskura-tzeko Udalari bere esku dagoenguztia egitea eskatzen diogu, etaherritarrei burutuko diren mobili-zazioetan parte hartzea.Otsabi Auzo lokala. Tolosa.

GGutunak

Batzarrak eta elkarretaratzeakInkomunikazio egoerak jarraitzenduten bitartean, eskualdeko hiruatxilotuen herrietan batzarrak etamobilizazioak egingo dira egune-ro. Hala, Amezketan 19:30ean el-kartuko dira Abaltzisketarako bi-degurutzean. Villabonan20:00etan izango da hitzordua he-rriko plazan. Tolosan, 20:00etanere, Triangulo plazan elkartukodira.

LABen salaketaTolosaldeko LABetik atxiloketaksalatu dituzte eta atxilotuak izandiren gazteei beraien «elkartasunosoa» adierazi diete. Sindikatuabertzaleak gaineratzen duenez,«askotan hitz egin eta kritikatu dagazteriaren ardura eskasa eta in-plikazio falta jendartean, eurenetorkizuna marrazten duten era-bakietan. Gazte hauen konpromi-soak erakusten du irakurketa ho-rrek ñabardura asko behar ditue-la».

Horrela, LABetik «euskal gazte-ek euren arazoen aurrean duteninplikazioa, egiten duten lan politi-ko eta soziala azpimarratu eta go-raipatzen dute» operazio berri ho-nen aurrean, «eredu bat delakojendartearen aktibazioan eta par-te-hartzean gauzak aldatzeko bi-dea ikusten dugunontzat».

Ezker abertzaleak elkartasuna adierazi dieVillabona ›› Mozioaaurkeztu du ezkerabertzaleak Ayestaran etabeste atxilotuak askaditzaten eskatuz.

ERREDAKZIOA

Herenegun izandako atxiloketenaurrean ezker abertzaleak mozioaaurkeztu du Villabonako Udalean. Bertan, besteak beste, «elkartasunosoa» helarazten zaie egun haue-tan atxiloturiko gazte guztiei, «be-reziki Mikel Ayestarani eta eurensenide zein lagunei». Bestalde, in-komunikazio erregimenak, lege-

ria antiterroristak eta dispertsioakeragiten duten «eskubideen urra-keta» salatzen du eta «euren jar-dun politiko eta sozialagatik espe-txeratuak izan diren gazte inde-pendentista hauek berehala askaditzatela» exijitzen du.

Horrez gain, mozioan Espainia-ko Estatuaren «jardunbide antide-mokratiko, autoritario eta errepre-siboak» salatzen ditu. Jardunbidehorrekin «irtenbide bakarra gataz-ka luzatzea» dela adierazten dute.«Egoera hau onartu eta etsitzekoprest» ez daudela dio mozioan eta«gatazka honi irtenbide demokra-tikoa bilatzeko gure konpromisoaberresten dugu». Ezker abertzale-

ak aurkeztutako mozioan atxilo-tuen askatasuna eskatzeko antola-tuko diren elkarretaratzearekinbat egin dute eta herritar guztiakdeitzen ditu bertan parte hartzera.

Villabonako ezker abertzaleaknabarmentzen duenez, MikelAyestaran herrikidea, «gaztea, in-dependentista, abertzalea eta he-rri honetako errealitate sozio kul-tural eta politikoarekin konpro-metitua» dela diote eta gogoratzendute «Remi Ayestaran gure udal-kidea zenaren anaia» dela. Ikaske-tez topografoa dela azaltzen duteeta «azken aldian halabeharrez sa-rritan hitz egin behar izan du he-rritarren aurrean bere anaiaren

memoria loriatzeko». Ezker aber-tzaleak gaineratzen duenez, «bereideiengatik borrokatu zuela esatenzuen anaiagatik eta berdin esandezakegu Mikelengatik ere. Bereideiak defendatu nahi dituelako,independentzia eta sozialismoa,atxilotu dute». Atxilotu zuten egu-nean Euskal Herriko Unibertsita-tean irakaslea izan den 25 urtekobillabonatarrak justu karreraamaierako proiektua bukatua zue-la azaldu dute.

Atxiloketa hauek «arrazoi poli-tikoak direla medio burutzen di-tuzte» dio ezker abertzaleak, «oi-narrizko eskubideak urratuz etaberme juridikoak ukatuz».

Page 7: Abenduaren 14an hasiko da … · 2016. 6. 28. · neko Matias Gorotxategi, Casa Ni-colaseko Pedro Ruiz, Burruntzi erretegiko Juanjo Pascual eta Orue erretegiko Javier Hualderen eskutik,

Zinema]Tolosa. Kubako dokumentalakLeidor aretoan 20:00etan: Invier-no en Bagdad, Carretillas DriveretaLas niñas y los niños ante la inmigra-cion. Sarrera doan.

Hitzaldiak]Zizurkil. Miguel Lozak dinamiza-tuta, Nola hitz egin zure seme-ala-ben entzun dezaten eta nola entzunzure seme-alabek hitz egin dezatentertulia P.M.Otaño eskolako libu-rutegian 18:00etan.

Kirolak]Alegia. Hilaren 29rako mendi ir-teera (Tolosa-Amasa- Villabona)8:30ean abaituta eta ondorenbazkaria antolatu du Mendi Asan-bladak. Izen-ematea, ohiko tokie-tan.]Tolosa. Erniora irteera antolatudu Oargi mendi elkarteak larunba-terako, 9etan abiatuz. Izena ema-teko Alar-i deitu (667 600917). ]Tolosa. Oargi mendi elkarteakmendi eta eskiko merkatu txikiaantolatu du hilaren 29tik azaroa-ren 8ra. Material saldu nahi dute-nek, Oargin utz dezakete18:00etatik aurrera. Informazioa,688 698642 telefono zenbakian.]Villabona. Unai Aranburuk, IbaiIriartek eta Aitor Bartolomek Bizi-

turkproiekzioa aurkeztuko duteGurea aretoan 20:00etan, Aizkar-di elkartearen 26. Mendi Astean.

Deialdiak]Alegia. Udazkenean Kulturan,hilaren 27rako bertso-afaria anto-latu du Zazpi Astoren Gaineanbertso taldeak Arkaitz OiartzabalXamoa eta Jokin Labayen bertso-lariekin Intxurre elkartean: pastaentsalada, oilaskoa, izozkia eta ka-fea (17 euro). Txartelak Iskiñan etaJubilatuen tabernan salgai. ]Tolosa. Abenduaren 5ean Du-rangoko Azokara joateko autobu-sa antolatu du Galtzaundik. Izen-ematea, egoitzan 9 eurotan (ezbazkideek, 12). ]Tolosa. Bihar,Topic inauguratubaino lehen, Txontxongilo taldeakAltxor bat patrikanobra eskainikodu bertan 18:00etan. Sarrera doanda, baina erreserbatu egin beharda CIT-Teen (943 650414).]Tolosa. Tolosaldeko Mankomu-nitateak etxeko konpostaje ikasta-roa antolatu du hilaren 24ean eta30ean, arratsaldez. Izen-ematea,943 676216 telefono zenbakian.]Villabona Hilaren 28an dantzaemanaldi berezia Info 7 irratiarenalde Oinkari, Alurr eta Udaberritaldeekin Olaederra kiroldegian22:30ean. Sarrerak, Villabonako

Amasa kafetegia, Larrea, Kixubieta Ogi goxon; Ibarrako Atari, Zu-biaurre eta Lurdesen; Tolosako El-kar, Raku, Orbela eta Zunbeltzen;Anoetako Itzulin eta ZizurkilgoEgarrin (helduek 8 euro eta 12 ur-tetik beherakoek 5 euro). Eguneanbertan, helduek 10 euro eta 12 ur-tetik beherakoek 6 euro.

Erakusketak] Ibarra. Kultur elkartrukeko aste-aren barruan, Vanesa Alzate (Iba-rra), Gonzalo Perez (Ekuador),Galo Urbina (Ekuador) eta Beibat

Abdalahi (Sahara) artisten lanakTolosaldea Sahararekin elkartea-ren objektuak ikusgai kultur etxe-an 10:30etik 13:00etara eta15:30etik 21:00etara

›› GUARDIAKO FARMAZIAK]Tolosa. Santamaria, I. Nafarroaetorbidea, 2. 943 654610.]Leitza. Erbiti, O. Lizarraga kalea,7. 112.

›› IRRATIATxolarre irratia10:45-11:00.Argiaastekaria.

11:00-13:30. Tolosaldeko Ahotsa:Albistegia, Magazina, Lehiaketa etadisko eskainiak.13:30-14:00. Albistegia – Info 7.14:00-15:00. Tolosaldeko Albiste-gia.17:00-17:45. Musika nobedadeak.18:00-20:00. Tolosaldeko Ahotsa(errepikapena).20:00-20:30. Albistegia, Info 7.20:30-21:00.Mintzatzen saioa.

HITZAK ez du bere gain hartzenegunkarien adierazitako esaneneta iritzien erantzunkizunik.

AAgenda

AAgurrak

‹‹ Goiza Arratsaldea Tenperatura Bihar2009-11-26

Eguraldia

›› 19°›› 10°

GOIZA OSTARTEAKARRATS. OSTARTEAKBEROENA 17°HOTZENA 7°

Argitaratzailea: Tolosa Herria Hedabideak S.L.Lege Gordailua: SS-0398-03Zuzendaria: Noelia LataburuEgoitza nagusia: Araba Etorbidea 5, atzea, Tolosa. Telefonoa: 943 65 56 95. Faxa: 943 65 00 18Leitza. Herriko plaza, 1. 687 410 118 E-posta: [email protected]: www.tolosaldekohitza.info

Zuzendariordea: Iñigo Terradillos. Kudeatzailea: Maider Garaikoetxea.Publizitatea: 661 678 818 [email protected]. Tolosa: 687 410 082-687 410 033. [email protected]: 687 410 022. villabona-aiztondo @tolosaldekohitza.info.Anoetaldea: 687 410 022. anoetaldea @tolosaldekohitza.info.Ibarraldea: 687 410 032. ibarraldea @tolosaldekohitza.info. Alegialdea: 687 410 034. alegialdea @tolosaldekohitza.info. Leitzaldea: 687 410 118. leitzaldea @tolosaldekohitza.info.

‘Hitza’ diruz laguntzen duten erakundeak. Udalak: Aduna, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Areso, Baliarrain, Belauntza, Berastegi, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Leaburu, Leitza, Tolosa, Villabona, Zizurkil

Hitza-ko bezeroen arreta zerbitzua (zalantzak argitzeko, harpidedun egiteko): 902 82 02 01

Tolosa Herria HedabideakS.L.ko kideak:

GipuzkoakoForuAldundia

Hitza-k BaiEuskarari

eta Tolosaldeko etaLeitzaldeko beste 77 eragile

Urte askoan! Ekain Lanzeta Ondarzabal. Gaur

urtebete. Zorionak! Aiton-amoneneta familia guztiaren partetik.

Page 8: Abenduaren 14an hasiko da … · 2016. 6. 28. · neko Matias Gorotxategi, Casa Ni-colaseko Pedro Ruiz, Burruntzi erretegiko Juanjo Pascual eta Orue erretegiko Javier Hualderen eskutik,

TOLOSA » Aurtengo Titirijai jaialdia guztietan bereziena izango da, gaur inauguratuko baitute Topic, TxotxongiloenNazioarteko Zentroa; guztira 22 taldek hartuko dute parte jaialdian; aurten, Quebecera ireki dute leihoa

Topic eta Titirijai 09

Gehigarri berezia. 2009ko azaroaren 26a. Testuak:Erredakzioa

TXOTXONGILOEN ETXEA JAIO DA

Page 9: Abenduaren 14an hasiko da … · 2016. 6. 28. · neko Matias Gorotxategi, Casa Ni-colaseko Pedro Ruiz, Burruntzi erretegiko Juanjo Pascual eta Orue erretegiko Javier Hualderen eskutik,

To.Pic-ek jarduera ugari bilduko ditu urtean zehar; erakusketak, hitzaldiak, mintegiak, ikuskizun desberdinak...R. CALVO

KARTZELA ARTEZ LEPO

Kultura›› Tolosak Europa osoko txotxongiloen arteari eskainitako zentro integral bakarra izango du gaurtik aurrera.

REBEKA CALVO

Planeta osoko txotxongiloen zen-troekin hitzarmenak, ekintzak etatrukaketak egin nahi ditu, biharTolosan inauguratuko duten To-

pic-ek, hau da, Tolosako Nazioar-teko Txotxongiloen Zentro Inte-gral berriak. Era honetako Euro-pako zentro bakarra da eta antze-ko bat topatzeko Amerikako

Estatu Batuetako Atlantara edotaTaiwango Taipeiera joan beharda. Topic-ek lau ardatzetan oina-rritzen da: ondarea kontserbatzea,sustapen eta hedapena, dokumen-tazioa eta ikerketa eta trebakuntzaeta birziklatze profesionala. Hauguztia burutu ahal izateko, eraikinberriak eduki osatua izango du:250 ikusleentzako eszena espaziomodernoa; aurre produkzioetara-

ko eta entseguetarako gelak; mu-seo iraunkarra nahiz aldi baterakoerakusketak biltzeko aretoak; do-kumentazio zentroa, mediatekaeta ikonoteka; bertako nahiz urru-tiko tailerrentzako gelak; eta artis-ta edota ikertzaileentzako egoitzatxikia. Topic-ek, era berean, taber-na txiki bat ere izango du, bertanwifia egongo da, edonor doan in-terneten nabigatu ahal izateko eta

«tolosarrek aisialdirako leku batgehiago» izan dezaten, MiguelArretxek, Titirijaiko zuzendariak,esandakoaren arabera. Bertan,formatu txikiko eta «beste leku ba-tzuetan eskaini ezin daitezkeenikuskizunak» ere bildu nahi dituz-te asteburuetan.

Eraikinari bizia emanaz Euskal Herria plazako eraikina1997. urtetik zegoen hutsik, lehe-nago euskaltegia izan zen, bainairagan ilunagorik ere izan zuen,izan ere, kartzela ere izan zen. Ge-rra Zibilean 938 gizon-emakumeigaro ziren bertatik, baita Jose Ma-ria Iparragirre ere.

II TOPIC TOLOSALDEKO ETA LEITZALDEKO HITZAOSTEGUNA, 2009KO AZAROAREN 26A

›› INAUGURAZIOEGITARAUA

Gaur]10:00-14:00 eta 16:00-20:00.Ate irekien jardunaldia. ]11:00.Donostiako TxotxongiloTaldearen Altxor bat patrikan lana-ren antzezpena aldez aurretik hi-tzartutako Tolosako ikastetxeeta-ko 1. eta 2. mailako ikasleentzat.]18:00.Donostiako TxotxongiloTaldearen Altxor bat patrikan lana-ren antzepen irekia.]16:00-20:00.Euskal Herria Pla-zan txotxongiloen artisauen feria.

Bihar]10:00-14:00.Ate irekien jardu-naldia.]11:00-13:00.3. solairuan txo-txongilo tailerrak.]11:00-13:00 eta 17:00-19:00.Euskal Herria plazan makillaje tai-lerra.]11:00-14:00 eta 16:00-20:00.Euskal Herria Plazan txotxongilo-en artisauen feria. ]11:00-14:00 eta 16:00-20:00.Euskal Herria Plazako karpetantxotxongiloen maratoia.]18:30.Udaletxeko plazan Tolo-sako haurren kontzentrazioa; hau-rrak euren galtzerdiekin edo txo-txongiloekin joango dira eta Erral-doiekin batera Euskal Herriaplazaraino joango dira kalejiran.]19:00.Topic-en inaugurazio ofi-ziala. Zinta mozketa, ongietorriaeta hitzaldi ofizialak. BartzelonakoJoan Baizax konpainiaren Zoeikuskizuna eta Txotxongiloa Malinerakusketaren inaugurazioa etaTitiriferos de Binefarko berbena.

Etzi, larunbata]10:00-14:00 eta 16:00-20:00.Ate irekien jardunaldia.]11:00-13:00.3. solairuan txo-txongilo tailerrak.]17:00-19:00.Euskal Herria pla-zan makillaje tailerra.]11:00-14:00 eta 16:00-20:00.Euskal Herria Plazako arkupeantxotxongiloen artisauen feria.]17:00-20:00.Euskal Herria Pla-zan txotxongiloen maratoia.

Page 10: Abenduaren 14an hasiko da … · 2016. 6. 28. · neko Matias Gorotxategi, Casa Ni-colaseko Pedro Ruiz, Burruntzi erretegiko Juanjo Pascual eta Orue erretegiko Javier Hualderen eskutik,

Agertoki birakariari esker bi ikuskizun batera prestatuko dituzte.R. CALVO

Behin behineko lehen erakusketa Maliri eskainitakoa izango da. R. CALVO

Erakusketa ugariMuseoak bi atal izango ditu zentroberriak duen ondarea kontserba-tzeko helburua betetzeko. Batetik,erakusketa iraunkorra izango du,bertan historian zehar txotxongi-loa, bere geografi-banaketa etabere teknika desberdintasunak etakontzepzio desberdinak erakutsi-ko dituzte. Bestetik, urtean zehar

aldatuko diren erakusketa mono-grafikoak aurkeztuko dituzte, le-hena Maliri eskainitako izango de-larik. Erakusketetan, txotxongiloabere benetako dimentsioa esze-nan hartzen duen objektua izanik,teknologia berrien laguntza izan-go dute mugimendua duten iru-diak erabiliaz.

Topic-ek munduko lehen dokumentazio zentro digitalizatua du, literatur dokumentazioa ere bilduko dute.R. CALVOEntseguak eta aurre produkzioa egiteko gelak ditu eraikinak. R. CALVO

Dokumentazio eta Ikerketa zentroaTopic-ek Dokumentazio eta Iker-keta Zentroa ere bilduko ditu.

Mundu osoko txotxongilo ikus-kizunen 1.800 bideo edo DVDkoondare bat du jada, 1.600 kartel,7.200 argazki, mundu osoko 2.300konpainia baino gehiagoren litera-tur dokumentazioa eta munduosoko arte mota honen arloko 600

liburuz, aldizkariz edo aldizkakoargitalpenez osatutako liburutegitxiki batekin. Zentro berriak me-diateka, bideoteka, ikonoteka etaliburutegirako espazioak izangoditu, ikerketa asmoz edo kuriosita-tez hurbildu nahi duen edozeie-nentzat irekiak egongo direnak.Izan ere, Topic-ek garrantzi bere-

zia emango dio txotxongiloarenondare nazionalaren berreskura-tze eta zainketari. Zabor-ontzietanedo Estatutik kanpo espekulatzai-le nahiz bildumagile pribatuen es-kuetan amaitu edo galdu diren ar-tista handiek produzitutako la-nenganako babesagatik kezkatutadaude zentroko arduradunak.

Entseguetarako gelaZentro berriko arduradunen hi-tzetan, euren asmoa ez da bereaizango den konpainia iraunkor batedukitzea. Helburua euskal kon-painiekin koprodukzioak egiteada, dramaturgia garaikideko, bere-ziki idazle gazteenak, eszenaratze-ko proposamenak bultzatuz etahorrela egun dagoen hutsune ga-

rrantzitsua bete ahal izateko. Bes-tela txotxongilolariek gehiegitanipuin klasikoetara jo behar duteladiote, ekaintza gutxituaz. Hau eki-diteko zentro berriak aurre pro-dukzioak lantzeko eta entseguakegiteko gelak izango ditu, horrelaikusmolde artistiko desberdineta-ko sorkuntza bultzatuko dutelarik.

To.Pic-ek mintegi desberdinak eskaintzeko aukera du; antzokian puntako teknologia izango dute horretarako.R. CALVO Ikuskizun txikiak bilduko dituen taberna ere badu eraikin berriak R. CALVO

Mintegi eta ikastaro ugariTopic-ek hiru arlotan banatutakoformakuntza ere eskainiko du.

Lehenengo arloa Estatu osokotxotxongilolarien hobekuntzaprofesionalari zuzendua dago etamodu horretan trebatzeko maste-rrak izango dituzte.

Bigarren arloak irakasleak, ai-sialdiko teknikariak, gizarte kultu-

rako animatzaileak eta abar bil-tzen ditu eta helburua antzerki jo-koan haurrekin eta nerabeekin lanegiteko lagunduko dieten oina-rrizko ezagutzak eskaintzea da.Era berean, arazoak dituzten nes-ka-mutilei terapia gisa txotxongi-loaren artean trebatzea aurreikusidute. Hirugarren arloa 8 urtetik

gorako neska-mutilentzat izangoda, jolas eginez txotxongiloak egi-ten ikasi dezaten.

Hiru kasutan Internet bidezkobideokonferentzia sistemen era-bilpena ere aurreikusi dute eta ho-rrela, hemen nahiz Estatuko edo-zein txokotako ikastetxetako ikas-geletaraino iritsi ahal izateko.

Artistentzako egoitza Herrialdeko unibertsitate erakun-deekin lankidetzan, kultura, pen-tsamendua, artea eta eszena mun-duarekin lotura duten karrera des-berdinetako lizentziatu gazteeilaguntzeko bekak eskainiko dizkioTopic-ek. Ikerkuntzari laguntzeaere aurreikusi dute, arte konplexuhonen alderdiren batean sakon

dezaten. Hau guztia dela eta, etabaita «bokazio integrala duen zen-troa» izan nahi duelako artistaedota ikerlariei zuzendutako egoi-tza txikia ere bilduko du eraikinberriak.

Era berean, taberna ere badu;bertan ikuskizun txikiak eskain-tzeko aukera ere izango da.

IIITOPICTOLOSALDEKO ETA LEITZALDEKO HITZAOSTEGUNA, 2009KO AZAROAREN 26A

Agertokibirakaria

duen aretoaTopic-ek 3.600 metro koadro ditueta dituen areto desberdinen arte-an 250 ikusle bildu ahal izango di-tuen antzokia nabarmendu beharda. Eszena espazioak, 11 metrota-ko ahoa, sakonean 9 metro eta al-tueran 7 metro ditu eta ongi horni-turiko agertoki birakari bat du, honela bi ikuskizun aldi bereanprestatu ahal izateko. Eszena-eki-pamendua egoitza berriaren arda-tza izango dela nabarmendu dutearduradunek eta Tolosan antola-tuko diren izaera eszenikoko ekin-tza guztiak ere hartuko dituela ar-gitu dute. Aurtengo Titirijai jaial-dian helduen emanaldiak hartukoditu, hau da, aurreko urteetan Ka-sinoan egiten zirenak.

Page 11: Abenduaren 14an hasiko da … · 2016. 6. 28. · neko Matias Gorotxategi, Casa Ni-colaseko Pedro Ruiz, Burruntzi erretegiko Juanjo Pascual eta Orue erretegiko Javier Hualderen eskutik,

HARIEN HARIRA SORTUTAKO ARTEATheatre de Deux Mains(Quebec, Kanada)’Juanito y el pobre diablo’]Egilea: Louis-Philippe Paul-hus.]Zuzendaria: Louis-PhilippePaulhus.]Teknika: Eskularrua.]Iraupena: 50 minutu.]Ikuslegoa: Familia osoaren-tzat.]Emanaldiak: Abenduaren3an, osteguna, Gorosabel are-toan, 18:00etan.

Theatre Sans fil(Quebec, Kanada)’La corona del destino’]Egilea: Henriette Major.]Zuzendaria: Andre Viens.]Eszenografia: Michel Demers.]Musika: Jean-Francois Legerr.]Teknika: Erraldoiak.]Iraupena: 60 minutu.]Ikuslegoa: Familia osoarentzat.]Emanaldiak: Azaroaren 28an,Leidor antzokian, 20:00etan.

Buho Teatro(Andaluzia, Espainia)’La verdadera historiade Caperucita Roja’]Egilea: Buho Teatro.]Zuzendaria: Buho Tea-tro.]Musika: Herrikoia.]Emanaldiak: Ez du saioirekirik.

Titiriteros de Binefar(Aragoi, Espainia)

’No nos moveran’]Egilea: Francisco Paricio.]Zuzendaria: Paco Paricio.

]Eszenografia: Matias de Arriba.]Musika: Elena Polo eta Faustino

Cortes.]Teknika: Objektuak.]Iraupena: 60 minutu.

]Ikuslegoa: Familia osoarentzat.]Emanaldiak: Abenduaren 5ean,

Leidor antzokian, 17:00etan.

Anita Maravillas(Katalunia)

’Los sueños de Leonor’]Egilea: Anita Maravillas Teatro.]Zuzendaria: Anita Maravillas

Teatro.]Eszenografia: Anita Maravillas

Teatro.]Musika: Pol Canelles.

]Teknika: Askotarikoak.]Iraupena: 50 minutu.

]Ikuslegoa: Helduentzat.]Emanaldiak: Abenduaren 2an,

To.Pic helduen aretoan,20:30ean.

Toni Rumbau(Katalunia)

’A manos llenas’]Egilea: Toni Rumbau.

]Zuzendaria: Toni Rumbau etaMargarida Carbonell.

]Eszenografia: Raquel Bonillo etaJose Menchero.

]Musika: Octavi Rumbau.]Teknika: Itzalak eta eskularruak.

]Iraupena: 50 minutu.]Ikuslegoa: Familia osoarentzat.]Emanaldiak: Abenduaren 1ean,

To.pic helduen aretoan,20:30ean.

Teatro plus(Asturias, Espainia)’El tiempo perdido’]Egilea: Olga Churchich.]Zuzendaria: Aleksandar Cur-cic.]Eszenografia: Olga Churchicheta Josune Cañas.]Teknika: Eskuko txotxongiloaketa Clown.]Iraupena: 45 minutu.]Ikuslegoa: Familia osoarentzat.]Emanaldiak: Abenduaren 1a,Gorosabel aretoan, 18:00etan.

Farres Brothers(Katalunia)’El rey de la casa’]Egilea: Farres Brothers i Cia.]Zuzendaria: Jordi Palet.]Eszenografia: Alfred Casas.]Musika: Jordi Riera.]Teknika: Aktoreak eta mahai-ko txotxongiloak]Iraupena: 60 minutu.]Ikuslegoa: Familia osoarentzat.]Emanaldiak: Abenduaren 3an,Gorosabel aretoan, 18:00etan;abenduaren 5ean, To.Picen,18:30ean.

Art Stage San(Korea)

’Dallae Story’]Egilea: Jo Hyun San.

]Zuzendaria: Jo Hyun San.]Eszenografia: Jo Hyun San.

]Teknika: Aktoreak.]Iraupena: 55 minutu.

]Ikuslegoa: Familia osoarentzat.]Emanaldiak: Abenduaren 6an,

Leidor antzokian, 17:00etan.

Hobby hut puppet troupe(Thailandia)

’Apsara’]Egilea: Vilawan Svetsreni.

]Zuzendaria: Vilawan Svetsre-ni.

]Eszenografia: Apywat Than-yanond.

]Musika: Thitipol Kanteewong.]Teknika: Hagatxozko txotxon-

giloak]Iraupena: 35 minutu.

]Ikuslegoa: 12 urte gorakoen-tzat.

]Emanaldiak: Azaroaren 29an,Kultur Etxean, 12:00etan.

Theatre des Petites Ames (Quebec, Kanada)’Pekka’

]Egilea: Isabelle Payant.]Zuzendaria: Isabelle Payant eta Melanie Charest.

]Eszenografia: Isabelle Payant.]Musika: Isabelle Payant.]Teknika. Eskularrua.]Iraupena: 30 minutu.]Ikuslegoa: 2-5 urte.

]Emanaldiak: Azaroaren 29an, Topic Bebes aretoan, 11:30ean eta 17:00etan. Abenduaren5ean, Topic Bebes aretoan, 11:30ean eta 17:00etan. Abenduaren 6an, Topic Bebes aretoan,

11:30ean eta 17:00etan.

Theatre de la Pirre Espece (Quebec,Kanada)’Perseo’]Egilea: Olivier Ducas, Mathieu Gosselin etaFrancis Monty.]Zuzendaria: Olivier Ducas, Mathieu Gosselineta Francis Monty.]Eszenografia: Jonas Veroff Bouchard.]Musika: Simon Cloutier.]Teknika: Objektuak.]Iraupena: 75 minutu.]Ikuslegoa: Gazteak-helduak.]Emanaldiak: Abenduaren 4an, ostirala, Topichelduak, 20:30ean.

Theatre Motus (Quebec, Kanada)’Innussia, la mujer foca’]Egilea: Helene Ducharme.]Zuzendaria: Helene Ducharme.]Eszenografia: Helene Ducharme, Linda Burnelle eta C.Rodrige.]Iraupena: 50 minutu.]Ikuslegoa: 7-11 urte.]Emanaldiak: Azaroaren 29an, 17:00etan, Leidorren

Compañia l’asina sull’isola (Italia)’Al Señor Rodari’]Egilea: Gianni Rodari.]Zuzendaria: Valli Janoskova.]Eszenografia: Emanuele Luzzati.]Teknika: Itzalak eta aktoreak.]Iraupena: 50 minutu.]Ikuslegoa: 11 urte azpikoentzat.]Emanaldiak: Azaroaren 28an, Topicen,17;00etan. Azaroaren 30ean, Gorosabel aretoan,18:00etan.

IV TITIRIJAI 09 TOLOSALDEKO ETA LEITZALDEKO HITZAOSTEGUNA, 2009KO AZAROAREN 26A VTITIRIJAI 09TOLOSALDEKO ETA LEITZALDEKO HITZA

OSTEGUNA, 2009KO ABENDUAREN 26A

Compañia l’asina sull’isola (Italia)’Platero Hi-Ho’]Egilea: Valli Janoskova eta Jimenez.]Zuzendaria: Valli Janoskova.]Eszenografia: A. Binini.]Musika: E. Galliani]Teknika: Itzalak eta aktoreak.]Iraupena: 50 minutu.]Ikuslegoa: 11 urte azpikoentzat.]Emanaldiak: Abenduaren 2an, Gorosabel aretoan, 18:00etan.

Carlos Converso (Mexiko)’El oso que no lo era’]Egilea: Frank Tashlin (Adaptazioa: Carlos Converso.]Zuzendaria: Carlos Converso.]Teknika: Mahaiko txotxongiloak.]Iraupena: 55 minutu.]Ikuslegoa: Familia osoarentzat.]Emanaldiak: Azaroaren 29an, To.Picen, 18:30ean.

Shakespeare women theatre (Portugal)’La tempestad en un vaso de agua’]Egilea: Claudio Hochman.]Zuzendaria: Claudio Hochman.]Eszenografia: Shakespeare women co. ]Musika: Daniel Schvetz.]Teknika: Objektuen antzerkia eta musikala]Iraupena: 55 minutu.]Ikuslegoa: Familia osoarentzat.]Emanaldiak: Abenduaren 3an, To.Pic helduen aretoan, 20:30ean;abenduaren 5ean, Kultur Etxean, 12:00etan; Abenduaren 6an, KulturEtxean, 12:00etan.

The Dream theatre(Israel)’En busca del sonido encanta-do’]Egilea: Miri Peeri-ren lanean oi-narritua.]Zuzendaria: Avital Dvori etaMasha Nimrovski.]Teknika: Maskarak eta itzalak.]Iraupena: 50 minutu.]Ikuslegoa: 7 urte beherakoen-tzat.]Emanaldiak: Abenduaren 6an,Topicen, 18:30ean.

El Retablo(Madril)’Carmela toda la vida’]Egilea: Triunfo Arciniegas.]Zuzendaria: Claudio Hochman.]Eszenografia: Ricardo Vergne]Teknika: Oheko txotxongiloak]Iraupena: 45 minutu.]Ikuslegoa: Familia osoarentzat.]Emanaldiak: Ez du emanaldi irekirik.

Unima Valencia(Valentzia)’Todo enCaja’]Egilea: Colectivo]Zuzendaria: Claudio Hoch-man.]Eszenografia: Colectivo.]Teknika: Askotarikoak.]Iraupena: 50 minutu.]Ikuslegoa: Familia osoaren-tzat.]Emanaldiak: Ez du emanaldiirekirik.

TTR Teatro(Euskadi)

’Urrun erreinua’]Egilea: TTR Teatro eta El Tenderete.]Zuzendaria: TTR Teatro eta El Ten-

derete.]Eszenografia: TTR Teatro eta El Ten-

derete.]Musika: Ana Jodar, Edu Montoya eta

Los Titiriteros]Teknika: Eskularruak eta marotea.

]Iraupena: 50 minutu.]Ikuslegoa: Familia osoarentzat.]Emanaldiak: Ez du saio irekirik.

Tenderete(Euskadi)’Amores y desamores de la Molinera o el buen oficio del maleficio’]Egilea: El Tenderete.]Zuzendaria: El Tenderete.]Eszenografia: El Tenderete.]Teknika: Hagatxo, haria eta eskularruak]Iraupena: 50 minutu.]Ikuslegoa: Helduentzat.]Emanaldiak: Azaroaren 30ean, Topic helduen aretoan, 22:30ean.

Page 12: Abenduaren 14an hasiko da … · 2016. 6. 28. · neko Matias Gorotxategi, Casa Ni-colaseko Pedro Ruiz, Burruntzi erretegiko Juanjo Pascual eta Orue erretegiko Javier Hualderen eskutik,

Stephane Guy, Julie Vallee-Leger, Isabelle Cadieux eta Andre Greusard, Aranburu jauregian jartzen ari diren erakusketako txotxongilo batzuekin. I. GARCIA

Quebec da Titirijai 2009ko gonbidatu berezia eta bertako txotxongiloakbetetzen ari dira Aranburu jauregiko erakusgelak. Herrialde horretakoTxotxongiloaren artearen historiaren zehar eramango dituzte bisitariak.

Txotxongilo bidaiariak

IMANOL GARCIA

A urtengo Titirijairen gon-bidatu berezia Quebecda. Aranburu jauregian

ikusgai izango den erakusketa etajaialdian ikusi ahalko diren he-rrialde horretako bost ikuskizu-nak dira horren islada. Quebecekotxotxongiloen historia ez zen osoaspaldi hasi, baina egun bizi han-dia du. Stephane Guy AQMko(Txotxongilo Quebectarren El-kartea) koordinatzaileak dioenez,egun 40 txotxongilo talde quebec-tar profesional daude. Ez da gutxiia zortzi milioi biztanle dauden he-rrialde batentzako.

Aranburuko erakusketa presta-tzen buru belarri ari dira lanean az-ken egunotan Quebecetik etorrita-ko lau lagun. Stephane Guyz gain,Isabelle Cadieux erakusketarenkomisarioa, Julie Vallee-Legererakusketaren diseinatzailea etateknikari lanetan ari den AndreGreusard dabiltza gauza bakoitzabere lekuan jartzen.

Erakusketak herrialde horreta-ko txotxongiloen historia azaltzendu. XIX. mendearen erdian, elizakagintzen zuen garai batean sortuzen Quebecek arte honetan duenberezitasuna: bonhomme dansantedo gizon on dantzaria. Elizakdantza egitea eta erretzea galeraz-ten zuen garai batean, txotxongilohauek erabiltzen hasi ziren artis-tak, dantza egin, erre eta esan ezinziren gauzak esateko. Guyk azal-tzen duenez, «barruan zeukatenakanpora ateratzeko balio zuen, ka-tarsi moduko bat zen». Horrelakozenbait txotxongilo aurkitu dai-tezke erakusketan.

Historian aurrera eginez, gelabana dute bi txotxongilolari aitzin-darik: Micheline Legendre eta Fe-lix Mirbt. Legendrek eskola sortuzuen eta artista ugariri irakatsizien. Artea modu tradizionaleanlandu zuen. Alemaniatik joandakoMirbtek beste bide batzuk esplo-ratu zituen, txotxongilolariak es-zenatokian agerraraziz, adibidez,eta helduentzako obrak sortuz. Bibide ezberdinen maisu bilakatu zi-ren.

70. hamarkadan eklosioa gerta-tu zen. Garai hartan sortu zirenzortzi taldek egun jarraitzen duteeta horietatik seiren txotxongiloakikusi daitezke Aranburun. Uniber-tsitate bat txotxongiloen arteariburuzko ikastaroak ematen has-ten da, bide berriak esploratuz.Taldeek helduentzako obrak tau-

nak, zailtasunak ematen zituztela-ko garraiotzerakoan. Bi talde dau-de herrialde hartan horrelako txo-txongiloak erabiltzen dituztenak.Horietako batek bere antzezlekualeku ireki batean du eta bertan sor-tu eta ematen ditu bere obrak. Tek-nikoki zailtasun handiko antzezla-nak izaten dira eta txotxongilola-riek arnesak erabili behar izatendituzte. Nazioarte mailan birakegiten dituzte eta gai dira hainbathizkuntzatan taularatzeko be-raien obrak.

Txotxongiloen arteak Quebe-cen hainbesteko garrantzia izate-ak bere arrazoia du. Frantses hiz-tunak dira eta inguruan kulturaanglosaxoiko 300 milioi biztanlebizi dira. Kulturak, beraz, garran-tzia handi du bere nortasunari eus-teko. Hori bai, bizirauteko bidaiatuegin behar dutela azaltzen duGuyk. Bidaiatzeko joera hori era-kusketan islatzen da, Julie Vallee-Leger-ek azaltzen duenez: «Talde

bakoitzak erabiltzen dituen bidai-kaxen gainean jarri ditugu txo-txongiloak».

Txotxongiloak duten garrantziaerakusten duen beste adibideaegun Unimako (TxotxongiloenNazioarteko Elkartea) idazkariorokorra, Jacques Trudeau, que-bectarra dela.

Gustura daude Quebeceko or-dezkariak erakusketarekin: «Lanhandia suposatu du eta oso gusturagaude emaitzarekin». Bide batez,biziki nabarmentzen dute «osoondo» hartu dituztela hemen etaTitirijaien herritarrek duten par-te-hartzea nabarmentzen dute:«Ikusten dugu horrelako hiri txikibatean jende askok konpromisoahartzen duela». “

VI TITIRIJAI 09 TOLOSALDEKO ETA LEITZALDEKO HITZAOSTEGUNA, 2009KO AZAROAREN 26A

›› ERAKUSKETARENORDUTEGIA

Quebectar Txotxongilora Leihoaerakusketa azaroaren 28an, larun-bata, zabalduko dute Aranburujauregian. 19:30etik 21:00etaraegongo da ikusgai egun horretan.]Azaroak 29 (igandea), aben-duak 5 (larunbata) eta Abenduak6 (igandea).12:00etatik 4:00eta-ra eta 17:00etatik 20:00etara.]Azaroaren 30etik abenduaren4era (astelehenetik ostiralera).17:00etatik 20:00etara.

Erakusketan ikusi daitekeen txotxongiloetako bat. I. GARCIA

laratzeari ekiten diote, bainaoraindik ikus-entzulegoa ez dagoprestatuta horrelako antzezlanen-tzat.

Helduentzako dramaturgia 80.hamarkadan garatzen joaten daeta antzeztoki instituzionaletanere bere lekua izaten hasten da.Bestalde, itzal-antzerkiak garran-

tzi handia du herrialde horretaneta horregatik beste gela bat gai ho-rretara zuzendu da.

Dimentsio handikoakTxotxongilo erraldoiak egungoQuebeceko panoramaren bereiz-garri dira. Horietako batzuk ekarridituzte Tolosara, baina ez handie-

Page 13: Abenduaren 14an hasiko da … · 2016. 6. 28. · neko Matias Gorotxategi, Casa Ni-colaseko Pedro Ruiz, Burruntzi erretegiko Juanjo Pascual eta Orue erretegiko Javier Hualderen eskutik,

«Txotxongiloei begira egiten den edozergauza egoki iruditzen zaigu ezohikoa baita»MANYA MALLABIA › Tenderete taldeko kidea

Euskal Taldeak ›› Bi kidezosatu dago baina bestetaldeetako kide batzuekinere lan egiten dute. Lehenaldiz datoz Tolosara.

E. MAIZ

Urte asko daramatza Tenderetetaldeak antzoki, gaztetxe, kale etaauzoetan bere emanaldiak egiten.Aurten Tolosan bi ikuskizun es-kainiko dituzte. Tendereteren bai-tako Manya Mallabia taldeko ki-deak eman du saioaren berri. Noiz hasi zineten txontxongiloenmunduan?Duela 17 urte hasi ginen eta taldeabi kidek osatzen dugu Lito eta biok.Bilboko kaleko antzerkiko kidee-

kin-eta parte hartzen dugu. EtaGoloka taldeko beste bi kideek eregurekin parte hartzen dute. Noizbait egon zarete TolosakoTitirijai jaialdian?

Lehenengo aldia da Tolosan egon-go garena eta oso gustura gaude.Inoiz ez zitzaigun egokitu etaorain bi emanaldirekin ari garelabenetan oso gustura gaude.

HITZA

«Lehenengo aldiz goaz Tolosako jaialdira etaikuskizun bat egingo dugu, oso pozik gaude »VALENTINA RAPOSO › Anita Maravillas taldeko kidea

Euskal taldeak ›› Bieuskaldun daude taldean;asteazkenean, dituztenhiru ikuskizunetako bataurkeztuko dute Topicen.

ENERITZ MAIZ

Taldea kataluniarra bada ere laukideetatik bi euskaldunak dira.Alde batetik, Iam Agorria argiezarduratzen dena eta bestea, MirenLarrea txotxongilolari dira kideeuskaldunak. Beste taldekideak,Mireia Nogueras eta gurekin hitzegin duen Valentina Raposo dira.Noiz hasi zineten txotxongiloe-kin?2005. urtean Bartzelonan hasi gi-nen. Taldea leku ezberdinetako ki-deez osatua dago. Mireia Nogue-ras kataluniarra da, Iam Agorriaeta Miren Larrea euskaldunak

dira eta ni Valentina Raposo txile-tarra naiz. Pepe Otalen tailerreanelkartu ginen eta tailer horretandena elkarrekin sortzen hasi gi-

nen. Momentuz hiru espektakuluditugu eta horietako bat Lossueñosde Leonorda. Mundu ezberdineta-tik datorren jendea gara.

HITZA

VIITITIRIJAITOLOSALDEKO ETA LEITZALDEKO HITZAOSTEGUNA, 2009KO AZAROAREN 26A

Inoiz izan zarete Tolosan?Ez. Lehenengo aldia da eta oso po-zik gaude Tolosara goazelako.Euskal Herrian izan gara bainaoraindik ez gara inoiz izan Tolo-san. Eta gainera Topic estreinatu-ko duten lehenengotarikoak izan-go gara.Zer iruditzen zaizue txotxongilo-entzako zentro bat egitea?Oso ondo dagoela iruditzen zait.Txotxongiloentzako diren teatrobereziak ez dira asko eta hemenBartzelonan ere jendea saiatu dabaina ez da lortu eta txotxongiloeihori gertatzen zaie askotan, hauda, lekua falta zaiela. Bestalde as-kotan, maila baxuagoko artetzathartu izan da eta errealitatean ezda horrela.Eta urtero jaialdi bat izateak zergarrantzia du?Horrek beste lurralde eta taldeenberri izateko eta ikusteko aukera

ematen digu eta horrela talde ba-koitzak ez dio bere buruari baka-rrik begiratzen. Oso aberasgarriadela uste dut eta hortik gauza onakbakarrik atera daitezkeela irudi-tzen zait. Zenbat egunetan egongo zareteTolosan?Bost egun egongo gara bertan, halaere, egun bakar batean antzeztukodugu. Beraz, bost egun horietanahalik eta gehien ikusteko aprobe-txatuko dugu. Eta, hori bai, lanaga-tik ezin dugu gehiago geratu, bes-tela luzatuko genuke egonaldia.Eta garrantzitsuena, zer da Tolo-san eskainiko duzuena?Los sueños de Leonorantzeztu be-har dugu eta helduei zuzendutakoemanaldia da. Ipuin moduan kon-tatua da eta teknika askotarikoaerabiliko dugu. Neskato baten is-torioa kontatzen da eta bere bizi-tza erabat aldatuko duen gertaki-zun bat pasako zaio. Galdera bel-durgarri batek bere buruaatsekabetzen du. Umore handiaduen saioa da eta orokorrean jen-deak irri asko egiten du. Baina eraberean beste batzuentzat ez da ho-rrela eta tragedia handia da. Aldiz,besteentzat komedia da. Azken fi-nean, melodramatikoa da.

Zer eskaini behar duzue TolosakoJaialdian?Alde batetik, Amores y Desamoresde la Molinera o el Buen oficio delMaleficio eskainiko dugu eta ziri,hari eta eskularruekin egiten dugu.Bi garezur zaharren bitartez gara-tzen da ekintza eta inor zutik gera-tzen ez den komedia da. Beste al-detik, Urrun Erreinua, TTR Tea-trorekin batera egiten dugu eta 3eta 10 urte arteko haurrei zuzendudago. Erreinuan gauza ezberdinakgertatzen dira eta bahiketa batekinhasten da.Zer iruditzen zaizue Topic bezala-ko eraikin bat egitea Tolosan?Ideia zoragarria iruditzen zaigueta txotxongiloak kontuan hartutaegiten den edozer gauza egoki iru-ditzen zait. Txontxongiloei begira

egiten den edozer gauza ezohikoada. Gainera eraikin guzti bat egiteaeta eduki duen harrera, kanpainaeta oihartzunak asko poztu gaitu.Luxu bat iruditzen zaigu. Eta urtero egiten den jaialdiareninguruan zein iritzi duzue?Hori ere luxu bat iruditzen zaigu.Beste herrietako jaialdiekin kon-partitzen du eszenatokia. Bizkaitikez zaigu urruti geratzen eta beste-en espektakulua ikusteko ez zaigugaizki geratzen. Beste emanaldiak ikusteko apro-betxatuko duzue?Oraindik ez dugu lekua ezagutzeneta igande honetan alde batetik le-kua ezagutzera joango gara etagero, asteartera arte egongo garaeta adibidez irakasle izan genuenToni Rumbauren emanaldia ikus-teko aprobetxatuko dugu.Zer esango zenieke herritarreiikustera animatzeko?Emanaldi bereziak dira eta munduguztia animatuko nuke. Txotxon-giloak oso dibertigarriak dira etahaurrentzako bakarrik ez direla.Zaila da baina muga hori apurtzeagustatuko litzaiguke.

Page 14: Abenduaren 14an hasiko da … · 2016. 6. 28. · neko Matias Gorotxategi, Casa Ni-colaseko Pedro Ruiz, Burruntzi erretegiko Juanjo Pascual eta Orue erretegiko Javier Hualderen eskutik,

Elkarrizketa›› Gaur irekiko dituzte TopicTxotxongiloen Nazioarteko Zentroaren ateakMiguel Otegi eta Idoia Otegi zuzendariek.

E Elkarrizketa MIGUEL ARRETXE › Topic zentroaren zuzendaria

IÑIGO TERRADILLOS

Ideia buruan izatetik proiektuaerrealitate bilakatuta ikusten aridira Idoia Otegi eta Miguel Arre-txe Topic Txotxongiloen Nazioar-teko Zentroaren zuzendariak. Az-ken egunetan urduritasuna izandute nagusi gaurko eguna, inaugu-razioaren eguna gerturatzen aribaitzen eta artean lanak bukatzekoikusten zituzten. Biak ere bat datozherriarentzat «balio handiko eki-mena» izango del esatean. Azpie-gitura berriaz eta aurtengo Titirijaijaialdiaz mintzatu da Miguel Arre-txe.Zer sentitzen duzu Txotxongilo-en Zentroa ikustean?Sentsazio arraroa da. Batetik, emo-zioa, emozio handia. Bestetik pre-okupazioz bizitzen ari gara obra-ren azken egunak, garaiz bukatu-ko ez dutenaren sentsazioarekin.Baina, batez ere emozio handiare-kin ari gara bizitzen une hauek, osopolita geratzen ari baita, eta osoproiektu garrantzitsua izango de-lako herriarentzat eta eskualdea-rentzat. Eta nazioarte mailan pisuhandia izango du, batez ere, txo-

txongiloen munduko jendearen-tzat, Topic zentroa erreferentziaizango baita. Izan ere Europan ba-karra den zentroa izango da.Zer azpimarratuko zenuke zen-troaz?Topic zentro bizia izango da, horida gure helburua. Kulturalki bizi-tzaz betea ikusi nahi dugu, kulturgiroa egotea. Ez da soilik hitzaldie-tan edota tailerretan parte hartze-ko izango; bertan egoteko aukeraemango du, zerbait hartzen, orde-nagailuarekin wifi bidez lan egi-ten... aukera ugari eskaini nahi dituleku ahalik eta biziena izateko.Horretarako leku aproposa izan-go du.Bai. Lehenengo pisuan zerbaithartuz lasai egoteko gune horiegongo da, ispirazioaren gunea.Batetik, Wifi bidez lan egiteko au-kera emango du. Bestetik eszena-toki txiki bat ere jarri nahi dugu as-teburuetan, emanaldi txikiak egi-teko. Eta hormetan obrak ereegongo dira ikusgai. Beraz, giro be-rezia sortuko da gune horretan.Eraikinarekin jarraituz, hainbatgunetan banatuta dago.

Bigarren solairuan, esaterako, mu-seoaren gunea dago. Bi zati ditu,bat didaktikoagoa, gune finkoadena, eta bestea monografikoa al-datuz joango dena. Zentroarenmaskotak Marionak ongietorriaemango die bisitariei, bereziki gaz-tetxoei, museoaren nondik nora-koak kontatuz. Gune finkoan txo-txongiloen bilakaera ezagutu ahal-ko da, munduko mapa baten bidezikusi ahalko da txotxongiloek be-reziki zein lekutan izan duten pi-sua edota dauden txotxongilomota desberdinak probatu ahalkodira, esaterako. Gune aldakorrakhiru hilabete inguruko iraupenaizango du. Malirekin hasiko gara,Afrikarekin ez baitugu orain artehorrelako lanik egin. Dokumentazio zentroarena ereberezia da, ezta?Bai, digitalean dagoen dokumen-tazio zentro bakarra izango baitamunduan. Argazkiak, dokumen-tuak, kartelak, bideoak... guztiakeskura izango dira ordenagailue-tan. Hau azken solairuan egongoda, eta honekin batera, tailerrak,gonbidatuentzako gela eta ofizi-nak daude. Edozein motatako tai-lerrak emango dituzte hor, gazte-txoentzakoetatik hasita, irakaslee-tara esaterako. Halaber, Tolosakoabesbatzek entseguetarako guneaere izango dute aurrerantzean.

Eta, urteetan biltzen joan garenabesbatza musikaren partiturakere gordeko ditugu hemen. Tolo-sako Ekinbide Etxeko bulegoakere bertan izango ditugu orain.Azkenik, elementu garrantzi-tsuenetekoa den aretoa utzidugu.Hau ez da soilik txotxongiloetarabideratuko, eta horregatik tekno-logia guztiekin hornitua dago: batbateko itzulpeneko bi kabina,proiekzio kamara digitala eta ana-logikoa, aulki guztiek mahaia etaargia dute, eszenatokia birakaria...Kalitatezkoa aretoa da. Herrita-rrentzako izango da, eta Tolosarenegunerokorako egokia den tamai-nuan pentsatu da.Hau guztia gaur erakutsiko duzuejendaurrean.Bai. Lehenengo eguna batez ereetxekoei zuzendua izango da, etabiharko ekitaldiak, berriz, aginta-riei eta erakundeetako ordezkarieizuzenduak dira. Hirugarrena, be-rriz, Titiriajirako lotura izango da.Zeintzuk dira aurtengi jaialdikopuntu nagusiak?Urtero bezala leihoa herrialde batieskainiko diogu, bertako txotxon-giloa ezagutzeko. Arrakasta han-dia izaten duen jaialdiko atala iza-ten da, eta errekonozimendu han-dia duena. Aurten Quebecieskainia izango da. Bost talde izan-

go dira bertakoak, eta euren txo-txongiloak erakutsiko dizkigute.Horrez gain, azpimarra genezakeere, umeen eskubide unibertsalenadierazpenaren urteurrena gogo-an izango dela Valentziako kon-painia batek obra bat izango baitugaia jorratuz. Valentziako Unice-fekin elkarlanean eginikoa da. Na-barmentzekoa da lehen aldiz Ko-reako eta Thailandiako konpai-niak izango direla, eta aipatzekoada, baita ere, gazteei eta nerabeeizuzenduriko obra bat ere izangodela ikusgai. Euskaldunak ere badira.Bai, hiru talde daude. Bi bertakoaketa bertan lan egiten dutenak, etabestea jatorriz euskalduna, bainakatalunian aritzen dena.Aurten Quebeceko erakusketazgain, beraz, Malikoa ere izango daikusgai.Bai, aurten aukera izan dugu ber-tako txotxongiloekin lan egiteko.Oro har, Afrikako txotxongiloakoso loturik daudela euren sineske-riekin esan daiteke, eta baita natu-raren zikloekin ere. Malin festahandiak egiten dituzte Niger ibaia-ren inguruan. Dantzak egiten di-tuzte txotxongiloekin, kantatuzeta dantzatuz, eta hori guztia irudi-katzen dute txotxongiloetan, etaantzezlanetan. Nolabait esateko,oso primitiboa dela esango genu-ke, eta gutxi eboluzionatu duena.Herri arrantzalea da, eta hori erenabaritzen da.Zer esango zenieke tolosarreizentro berriaz?Topicek ez dituela dezepzionatu-ko. Hainbeste hilabeteko obrak etagero, eta hainbeste zalantza etagero obren atzean zer ote zegoenmerezi izan duela ikusiko dute, etaziur nago asko gustatuko zaiela.Horregatik, gonbidatzen ditut he-rritar guztaik zentroa ezagutzeragaurko irekieran edota nahi dutenorotan. Gurasoak, esaterako ani-matuko nituzke euren seme-ala-bak tailerretara eramatera.

I. TERRADILLOS

«Topickulturalki

bizia izatea

nahi dugu»

VIII TITIRIJAI 09 TOLOSALDEKO ETA LEITZALDEKO HITZAOSTEGUNA, 2009KO AZAROAREN 26A