1
AHALERA- Euskal Gramatika Lantzen liburutik hartua- Sarrerako oharrak - Ahalera egiteko aditz-forma bereziez gain, ahal, ezin eta nominalizazioa erabil litezke. - Ahalera erreal (naiteke) eta hipotetikoaren (ninteke) arteko aldea ez da gaztelaniaz bezalakoa; hau da, naitekeren ordez ninteke erabiltzeko joera oso nabarmena da, batik bat galderetan eta oso ziurrak ez diren ekintzetan. Ikus al zenezake gure etxea hor goitik? Joan liteke, baina ez du inongo asmorik. - Nominalizazioa erabiltzean kontutan hartu: izan eta egon aditzekin inpertsonala egiten dela, eta ukan eta eduki aditzekin pertsonala: Badaukat joaterik, ez dago hori egiterik ... - Nominalizazioan -TzERIK nahiz -TzEA, biak erabil litezke. - Ahalerarekin aditz-erroa erabili ohi da (ikus, har, egon), baina partizipioa erabiltzea ere zuzena da (ikusi, hartu...) - Ahal eta ezin erabiltzean, ordea, partizipioa erabiltzen da (ikusi, hartu, egon). Baliokidetasun-taula AHALERA AHAL NOMINALlZAZIOA GAZTELANIA naiteke joan(ten) ahal naiz * badut joaterik (tea) puedo ir joan ahal izaten naiz izaten dut joaterik(tea) suelo poder ir joan ahal izango naiz Izango dut joaterik(tea) podré ir joan ahal izan naiz izan dut joaterik(tea) he podido ir ( y he ido) nintekeen he podido ir (pero no he ido) joan ahal (izango) banintz (izango) banu joaterik(tea) si pudiera ir joan ahal (izango) nintzateke Izango nuke joaterik(tea) podría ir (baldintzaren ondorioa) ninteke podría ir nintekeen joan(ten) ahal nintzen banuen joaterik(tea) podía ir joan ahal izaten nintzen izaten nuen joaterik(tea) solía poder ir joan ahal izango nintzen izango nuen joaterik(tea) habría podido ir joan ahal izan nintzen izan nuen joaterik(tea) pude ir(y fuí) nintekeen pude haber ido, (pero no fui) joan ahal izan banintz izan banu joaterik(tea) si hubiera podido ir joan ahal izango nintzatekeen izango nukeen joaterik(tea) habría podido iri (baldintza ondorioa) - Ahal dagoen tokian ezin sar liteke eta horrela ezezkoak lortu. - Ezin naiz joan, ezin naiteke joan, ez naiteke joan, ez dut joaterik, guztiak egokiak dira. - Baldintza-ondorioa moduko esaldietan ez erabili ahalera, hobe da ahal eta ezin erabiltzea: Aberatsa banintz, opari bana egin ahal izango nizueke (opari bana egin niezazueke*].

AHALERA-kOADROA

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: AHALERA-kOADROA

AHALERA- Euskal Gramatika Lantzen liburutik hartua-

Sarrerako oharrak

- Ahalera egiteko aditz-forma bereziez gain, ahal, ezin eta nominalizazioa erabil litezke.

- Ahalera erreal (naiteke) eta hipotetikoaren (ninteke) arteko aldea ez da gaztelaniaz bezalakoa; hau da,

naitekeren ordez ninteke erabiltzeko joera oso nabarmena da, batik bat galderetan eta oso ziurrak ez diren

ekintzetan. Ikus al zenezake gure etxea hor goitik? Joan liteke, baina ez du inongo asmorik.

- Nominalizazioa erabiltzean kontutan hartu: izan eta egon aditzekin inpertsonala egiten dela, eta ukan eta

eduki aditzekin pertsonala: Badaukat joaterik, ez dago hori egiterik ...

- Nominalizazioan -TzERIK nahiz -TzEA, biak erabil litezke.

- Ahalerarekin aditz-erroa erabili ohi da (ikus, har, egon), baina partizipioa erabiltzea ere zuzena da (ikusi,

hartu...)

- Ahal eta ezin erabiltzean, ordea, partizipioa erabiltzen da (ikusi, hartu, egon).

Baliokidetasun-taula

AHALERA AHAL NOMINALlZAZIOA GAZTELANIA

naiteke joan(ten) ahal naiz * badut joaterik (tea) puedo ir

joan ahal izaten naiz izaten dut joaterik(tea) suelo poder ir

joan ahal izango naiz Izango dut joaterik(tea) podré ir

joan ahal izan naiz izan dut joaterik(tea) he podido ir ( y he ido)

nintekeen he podido ir (pero no he

ido)

joan ahal (izango) banintz (izango) banu

joaterik(tea)

si pudiera ir

joan ahal (izango)

nintzateke

Izango nuke joaterik(tea) podría ir (baldintzaren

ondorioa)

ninteke podría ir

nintekeen joan(ten) ahal nintzen banuen joaterik(tea) podía ir

joan ahal izaten nintzen izaten nuen joaterik(tea) solía poder ir

joan ahal izango nintzen izango nuen joaterik(tea) habría podido ir

joan ahal izan nintzen izan nuen joaterik(tea) pude ir(y fuí)

nintekeen pude haber ido, (pero no

fui)

joan ahal izan banintz izan banu joaterik(tea) si hubiera podido ir

joan ahal izango

nintzatekeen

izango nukeen

joaterik(tea)

habría podido iri

(baldintza ondorioa)

- Ahal dagoen tokian ezin sar liteke eta horrela ezezkoak lortu.

- Ezin naiz joan, ezin naiteke joan, ez naiteke joan, ez dut joaterik, guztiak egokiak dira.

- Baldintza-ondorioa moduko esaldietan ez erabili ahalera, hobe da ahal eta ezin erabiltzea: Aberatsa

banintz, opari bana egin ahal izango nizueke (opari bana egin niezazueke*].