16
Aiaraldeko hamabostekaria 2015 /// Otsailak 26 /// OSTEGUNA 29. zenbakia /// Doan /// www.aiaraldea.eus LITERATURA: Mikel Ayllon idazle laudioarrak “Ez tiro egin anbulantziei” bere lehen elaberria argitaratu du. NOBELA-AURRERAPENA 10 or. Jendartea Angelman sindromea, hiru kasu baino ez Aiaraldean 7. or. Iritziak: ANDONI ALDEKOA 2. or. ITZIAR LARRAZABAL 6. or. KOLDO GILSANZ 7. or. LUIS VIL 11. or. JON MUÑOZ 12.or IRATI MARAÑON 16. or aiaraldea Aiaraldeko zine-aretoetan sarrerak agortuta AIARAKO BIRA 2015 _sozioekonomia: AITOR OTAOLA > SEAko ZUZENDARIONDOKOA “Merkatuen konfidantza berreskuratzeko beharrezkoa da bake soziala” “Lan-erreforman sakontzea eta fiskalitatea murriztea eskatzen dute enpresek” Aiaraldea Emakume langilearen eguna dela eta, eskualdea ekintzaz lepo 3. or. Kadeteen harrobia

Aiaraldea Egunkaria 29. zenbakia

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Aiaraldea Egunkaria 29. zenbakia

Citation preview

  • Aiaraldeko hamabostekaria

    2015 /// Otsailak 26 ///OSTEGUNA

    29. zenbakia ///Doan ///

    www.aiaraldea.eus

    LITERATURA: Mikel Ayllon idazle laudioarrak Ez tiro egin anbulantziei bere lehen elaberria argitaratu du. NOBELA-AURRERAPENA 10 or.

    JendarteaAngelman sindromea, hiru kasu baino ez Aiaraldean 7. or.

    Iritziak:ANDONI ALDEKOA 2. or. ITZIAR LARRAZABAL 6. or.KOLDO GILSANZ 7. or.LUIS VIL 11. or.JON MUOZ 12.orIRATI MARAON 16. or

    aiaraldeaAiaraldeko zine-aretoetan sarrerak agortuta

    AIARAKO BIRA 2015

    _sozioekonomia: AITOR OTAOLA >

    SEAko ZUZENDARIONDOKOA

    Merkatuen konfidantza berreskuratzeko beharrezkoa da bake soziala

    Lan-erreforman sakontzea eta fiskalitatea murriztea eskatzen dute enpresek

    AiaraldeaEmakume langilearen eguna dela eta, eskualdea ekintzaz lepo 3. or.

    Kadeteen harrobia

  • Aiaraldea /// 2015eko otsailaren 26a /// 29. ZENBAKIA 2

    _iritzia

    AndoniAldekoaKAZETARIA

    _Leihotik

    Lanbide heziketa

    Orain dela egun gutxi, Bil-boko Udalean lanean eman dudan denboran izandako bizipen atse-ginetako bat izan dut. Otxarkoa-gako Lanbide Heziketako zentroa bisitatzen egon nintzen, oinarriz-ko LHko zikloak eskaintzeko esko-la bat utzi baikenion. Zuzendariak, konpromiso maila handiko per-tsonak, azaldu zigun bere eginki-zun nagusia ez dela gazteak pres-takuntza hartuta irtetea, baizik eta LHko erdi mailako zikloari hel-tzeko ohiturak eta jarrerak esku-ratzea.

    Europan egindako kalkuluen arabera, oinarrizko prestakuntza erdi mailako LH- duten gazteen % 7k soilik aurkitu ahal izango du lana. Euskadin, prestakuntzarik gabeko gazteen % 3 laneratuko litzateke. Gure industria espezia-lizatu eta teknifikatuari zor zaio. Prestatutako gazte baten lanera-tze-aldia prestakuntzarik gabeko gaztearen erdia da. Funtsezkoa da gure gazteek gutxienez erdi mailako LH izatea, nahiz eta desi-ragarria den ziklo bat izatea. Eus-kadiko Lanbide Heziketako Zen-troen bitartez, 2014an 74 enpre-sa sortu ziren, eta 2015erako au-rreikusten da kopurua 100 izatea. Ekintzailetza zentroak dira. Aia-rak bere kualifikazio handiko LH zentroak mantendu behar ditu, jarraipena eman behar die eta bere eskualdeko ekonomia-ehun eta enpresekin batera lan egite-ra bultzatu behar ditu. Enpresak erakartzeko eta orain daudenak mantentzeko funtsezkoak diren elementuetako bat langile kua-lifikatuak izatea da. Eta, nire us-tez, gure Herriak, Euskadik, badu proiektu eta erronka handi bat, ia esklusiboa: internazionalizazioa, bere lekua eta txokoa aurkitzea munduan. Baina hori beste egun bateko kontua izango da.

    JuantxuLangilea

    Lehen banuen zinera joateko ohitura. Laudioko Avenida zinemara joan ohi nintzen, eta baita El castillo izenekora ere. Orain noizbehinka noa, Laudioko Udal Lanbide Heziketa Eskolara. Oso ondo dago areto hori. Zentzu guztietan barre eginarazten dizute, hemengo jendea dira.

    CasimiraJubilatua

    Hilean behin edo bitan joateko ohitura dut, nire alabarekin joan ohi naiz Bilbora. Amurrioko Antzokian ere izan naiz, baina antzerkia ikusten. Laudiokoa ez dago guztiz gaizki: prezioa oso merkea da. Hala ere, nire ustez, Laudiok kategoria handiagodun areto bat izatea merezi du.

    YolandaEtxeko langilea

    Nik ez daukat joateko ohiturarik, beti topatzen dut egiteko beste gauza hobe bat. Ez naiz Laudioko Udal Zinemara joan, baina nire amak badu joateko ohitura. Ordutegia dela-eta, niri ezinezkoa egiten zait bertaratzea. Joatekotan, momentuan hobekien datorkidan lekura joaten naiz.

    _gutunak

    ?_ASTEKO GALDERAZer iruditzen zai-

    zu eskualdean eus-kara hutsean argi-taratuko den egun-karia?

    ClaudiaDendaria

    Bai, banoa zinemara, baina Bil-bora. Hemengo zine-eskaintzaren ordutegiak ez datoz nire ordutegie-kin bat, edo konturatzen naizene-rako ez da sarrerarik egoten. Ala-baina, Bilboko zinema oso garestia da ikuslearen eguna baliatzen ez baduzu, behintzat. Eta ikuslearen eguna lan eguna izaten da gainera.

    ?_GALDERA

    Zinemara joateko ohitura daukazu? Nora?

    BIDEOA WEB -GUNEAN

    Proposatu zuk ere [email protected] idatzita.

    Aiaraldean lan, bizi eta ikasi!Lukas Pasandin (Orozko)

    Gazteoi sentimenduak nahasten zaizkigu sis-temarekin lerrokatutako komunikabide, al-derdi eta instituzio ezberdinetatik istorio berdina behin eta berriro entzuten dugunean. Zer-gatik ezin naiteke gurasoen etxetik kanpo bizi? Zer-gatik ari da hezkuntza geroz eta gehiago garesti-tzen eta elitizatzen? Zer gehiago egin dezaket lana topatzeko? Zergatik joan behar naiz atzerrira lane-ra?

    Antolatzean, eraikitzean eta borrokatzean dago gakoa. Ezinbestekoak dira hirurak.

    Antolatu. Zapaldu guztien artean bloke bat osa-tu behar dugu, eragiteko ahalik eta gaitasun gehien izateko. Eraiki. Egoera latzenetan ere alternatibak eraikitzeko gai garela erakutsi du historiak. Eraiki dezagun gaurdanik guk nahi dugun etorkizuna... Eta borrokatu. Borroka delako alternatibak eraikitzeko, erantzuleak markatzeko eta gure jarduna aurrera eramateko bide bakarra!

    Gazteok erabaki dugu kaleak hartzera goaze-la, borrokarako hautua egina dugu. Egoerari buel-ta eman ahal zaio eta hori gauzatzera goaz, gure etorkizuna marraztu eta eraikitzera goaz! Bete di-tzagun Amurrioko kaleak gazteon aldarriz eta gaz-teon konpromisoz.

    1976ko Martxoak 3Txebe Alvarado Meabe (Laudio)

    40 urte igaro diren arren, oroitzen dut nola soldaduska bukatuta, Aceros de Llodion neukan postuan sartu nintzen berriz, urta-rrilaren amaiera aldera. Martxoaren 4a iritsi zen. (...)

    Garai hartako egunkariek Gasteizen aurreko egu-nean gertatutako sarraskiaren inguruko informazio zekarten. Goiz osoan zehar langileen arteko bilerak egon ziren fabrikan, erantzun bat emateko asmoz. Hala, arratsaldeko lauretatik aurrera lan egiteari uz-teko deia zabaldu zen. (...) Aparkalekuan kontzentra-zio bat egin ostean, herriaren erdigunera arte mani-festazio bat egitea adostu zen. JEZko langileak batu ziren zutabera. (...) Elizan asanblada egin zen gero, eta bertan hiru eguneko lanuztea deitzea eraba-ki zen inguru osoan. Hala prestatu zen Aiaraldeko lehen greba orokorra izango zena. Lanuztea eraba-tekoa izan zela esan daiteke. Manifestazio eta asan-bladak egin ziren egunero. Eraildako kideen familien-tzako dirua ere bildu zen. (...)

    Nire ustez, Gasteizko erahilketek, beste gauza as-koren artean, grebak eta manifestazioak egiteare-kiko beldurra galtzea ekarri zuten. Aldarrikapen so-zial eta politikoak orokortu egin ziren, kaleak okupa-tuaz. Ordutik aurrera Fraga Iribarneren ondare iza-teari utzi zioten kaleak.

    ArianeSukaldaria

    Orain ez dut zinemara joateko ohiturarik, baina lehen baneukan. Barakaldoko areto batera joan ohi nintzen.

    Gaur egungo zinema ez zait asko gustatzen. Garestia izateaz haratago, estreinatzen dituzten pelikulak ez dira oso onak izaten, horretarako hobe etxetik ikustea.

    Egunkari hau laguntzen dute:

    Argitaratzailea: Aiaraldea Komunikazio Leihoa Tirada: 10.000 ale. Maiztasuna: HamabostekariaLege gordailua: BI-1230-2013 Posta elektronikoa:[email protected]@[email protected]:[email protected] Tlfnoa: 669 83 57 87 Web-gunea:www.aiaraldea.eusHelbidea:Nerbio Kalea 1, 3. esk. Laudio. Araba. 01400Telefonoak:Tel: 94 656 85 54

    ERREDAKZIO OHARRA: Aiaraldeak ez du bere gain hartzen iritzi artikuluetan, gutunetan zein egindako elkarrizketetan adierazitakoaren erantzukizuna.

    JEZ Sistemas FerroviariosArantzar, z/g LAUDIO (Araba)

    Tel.: 946 721 200 // [email protected]

    CuadraBusZankueta Poligonoa z/g Amurrio,

    Araba. Tlfnoa: 902 210 215 [email protected]

    Uribarri etorbidea 3520500 Arrasate

    [email protected]

    Graf!k Koop.Telleria 2 01400 Laudio (Araba)

    94 672 65 [email protected]

  • 3 29. ZENBAKIA /// 2015eko otsailaren 26a /// Aiaraldea

    _herriz herriAiaraldea

    LOMCE eta EU2015 legeen kon-tra daudela erakusteko mobiliza-ziorako deia luzatu du Ikasle Aber-tzaleak taldeak. Pasa den astean, 3+2 legea onartu zuten dekre-tuz. Lege horren arabera, graduak 3 urtekoak eta masterrak bi urte-koak izatera igaroko dira. Azken neurri horrek asko garestituko du hezkuntza. Horrez gain, errefor-ma unibertsitate pribatuen mese-derako izango dela salatu du Ikas-le Abertzaleak taldeak. Euskal Es-kola Nazionalaren bidean hezkun-

    tza herritik eta herriarentzat iza-tea beharrezkoa da, IAren ustez.

    Eskualdeko mobilizazioa Horregatik, Erreformei plan-

    to! lelopean nola Aiaraldean hala Euskal Herrian kale pro-testa egingo dute ikasleek gaur. Eskualde mailako mobilizazioa Laudion izango da. Manifestazioa 12:00etan abiatuko da Lamuza plazatik. Mobilizazioan parte har-tzeko ikastetxeetan lanuzteak dei-tu dituzte.

    Aiaraldeko ur tratamendu be-rria kudeatzeko erakundeen arte-ko mahaia eratu dute. Kantauriko Urkidetzak abenduaren 5ean era-kunde ezberdinez osatutako bil-gunea sortzea erabaki zuen, ur zi-kinak garbitzeko garatutako pla-

    na kudeatzeko asmoz. Urkidetza-rekin batera, Kantauri isurialdeko Konfederazio Hidrografikoak (Ne-kazaritza, Elikadura eta Inguru-men Ministerioa), URA Agentziak (Eusko Jaurlaritza) eta Araba eta Bizkaiko Foru Aldundiak parte har-

    tzen dute sortutako mahaian. Era-kunde horien ordezkariek Aiara-ko, Okondoko, Artziniegako, Amu-rrioko eta Laudioko urak kudea-tuko dituzte. Neurriarekin era-kundeen arteko elkarrekintza bermatzea bilatzen dute.

    LOMCE eta EU2015 legeen aurka, ikasleak kalera

    Ur zikinak kudeatzeko mahaia osatu dute

    Ikasleek LOMCEren aurka. Argazkia: aiaraldea.eus

    ERREDAKZIOA I Unai Gotxi

    ERREDAKZIOA I Etxaurren Martin

    ERREDAKZIOA I Aimar GutierrezEuskal Herriko gaztetxe eta

    Gazte Asanbladen arteko topake-tak antolatu dituzte Laudion. Egi-tasmoa martxoaren 13an eta 14an izango dira, Ametsak errotuz lemapean. Euskal Herriko proiek-tuak ez ezik kanpoko etxe okupa-tuetako esperientziak ezagutzeko aukera egongo da.

    Euskal Herriko gaztetxe eta gazte asanbladen topaketa

    Martxoak 8ari lotutako berdin-tasun aldarrikapenak(1) oihartzuna izango du eskualdeko herri guz-tietan. Berdintasun Arloek ema-kume elkarte eta taldeen lagun-tza izan dute egitarauak osatze-ko, eta elkarretaratzeetatik ha-ratago hainbat emakumek ekin diote ekintzak antolatu eta plaza-

    ratzeari. Menagaraiko emakume elkartea, Hiriska, Matxintxu, So-lastiar, Asasam, Etawasol, Avillo, Jakaranda, Adi Emakumeak, Sor-gin Moreak eta Loraldi elkarteak, besteak beste, parte hartu dute antolatutako ekimenetan.

    Horrela, kultura, trebakuntza, zinema, autodefentsa eta musi-

    ka lantzeaz gainera, emakumeek elkar ezagutzeko aukera izan de-zaten hainbat hitzordu prestatu dituzte.

    Gainera, egitasmo(2) bitxia abia-tu dute Laudion, filma labur par-te-hartzailea grabatu baitute herri-ko gizon eta emakumeekin batera.

    Boterea helburuBilgune Feminista erakundeak

    mezu argia zabaldu du Martxoaren 8aren harira: Boterearen jabe izan behar dugu. Taldeak egun garran-tzitsu horri begira eraldaketa(3) so-ziala lortzeko lidergo feminista al-darrikatu nahi izan du.

    Orain, inoiz baino gehiago, sort-zeko, antolatzeko, eraikitzeko eta eragiteko dugun gaitasunean sinis-tu behar dugu. Euskal Herrian al-daketarako abagunea irekitzen den honetan feminismoaren sokari hel-du eta eraldaketa soziala norabide-ratzeko ordua da, orain da momen-tua! Iparra argi dugu. Bagoaz Eus-kal Herriaren burujabetza feminis-tarantz! adierazi dute Bilgune Fe-ministako kideek. Euskal Herria ez ezik, munduko beste txoko batzuk ere aipatu ditu Bilgune Feministak bere diskurtsuan eta era berezian Kurdistango emakumeen borroka goraipatu dute.

    Martxoak 8, ekitaldi eta aldarrikapen ugari eskualdean

    Aldarrikapena eta aisialdia uztartzen dira Martxoaren 8an. aiaraldea.eus

    ERREDAKZIOA I Aitor Aspuru Saez

    Hiztegi lagungarria Aldarrikapena(1), errebindika-

    zioa/ egitasmo2), iniziatiba / eral-daketa(3), transformazioa

  • Aiaraldea /// 2015eko otsailaren 26a /// 29. ZENBAKIA 4

    Orozko

    Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi (1) duenez, EAJ eta Bilduko kontseila-riek ez dute legez kontrako jarrera-rik izan Zubiaur Eraikuntzak sozie-tatearen kudeaketan. Erabaki ho-rren aurka ez dago helegitea (2) aur-kezteko aukerarik.

    Ebazpena Bilboko Administra-zioarekiko auzien lehenengo Zen-bakiko epaitegiak uztailaren 8an eman zuen erabakiaren aurkakoa da. Izan ere, uztailean, epaile ba-ten aginduz Zubiaur Eraikuntzake-ko EAJ eta Bilduko ordezkarien jo-kaera ikertzeari ekin zioten, delitu

    zantzuak (3) zeudelakoan. 2012an ordezkari horiek sozietatearen ge-rentzia-kontratazioaren esleipena lehiaketan puntuazio gehien esku-ratu zuen enpresari ez ematea adostu zuten. Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagu-siak ziurtatu du EAJ eta Bilduko or-dezkarien asmoa prozedura modu zuzenean jarraitzea izan zela.

    Irailaren hasieran Zubiaur Erai-kuntzak Sozietatearen Ez-Ohiko Batzar Orokorra egin zuten eta ez-tabaida zakarraren ostean EAJ eta Bilduren bozei esker helegitea aur-keztea adostu zuten, ADIE taldea-

    ren iritziaren aurka. Ondorioz, Zu-biaur Eraikuntzak Sozietatean ari-tu diren EAJ eta Bilduko hiru kon-tseilariek Zigor Kodearen 262 ar-tikuluan jasotzen den delitua egin ote zuten ikertzeko eskaera baz-tertu da, balizko zigor larriak ber-tan behera utziz (1 -3 urte arteko espetxe-zigorra eta 12-24 hilabe-te arteko inabilitazioa).

    Balorazio ezberdinakOrozkoko udaleko alderdien ba-

    lorazioak oso ezberdinak izan dira. EAJ pozik agertu da ebazpenare-kin eta erabakiak prozedura ego-kia jarraituz hartu zituztela frogatu dela baieztatu du talde jeltzaleak.

    Josu San Pedro alkateak kontra-ko hausnarketa egin du, Euskal Au-tonomia Erkidegoko Justizia Auzi-tegi Nagusiak auzia bertan behe-ra uzteko arrazoia salaketa bi era-kundetan egin izana dela ziurtatu du. Izan ere, lehena Eusko Jaurla-ritzan egin zen, eta bigarrena epai-tegietan. ADIEri kezkatzeko mo-dukoa iruditzen zaio gertakari la-rriak artxibatzea akats administra-tibo bategatik. Hemen oso merke ordaintzen da ustelkeria, azken fi-nean nahi dutena egiten dute eta ez da ezer gertatzen, adierazi du alkateak.

    EH Bilduk ez du auzia bukatu-tzat eman. Amaitutzat ematen duenean bere iritzia azalduko du-tela adierazi du talde subiranistak.

    Errugabe jo dituzte Zubiaur eraikuntzak sozietateko kontseilariak

    2014an irailean egindako udalbatza oso gatazkatsua izan zen. aiaraldea.eus

    ERREDAKZIOA I AItor Aspuru Saez

    Aiara

    Urdua

    San Prudentzio jaiak iragartzeko kartel-lehiaketa abian daERREDAKZIOA I Aitor FernandezAmagoia Elezkanoren hilketa

    dela eta, bi helegite aztertu ditu Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Jus-tizia Auzitegi Nagusiak. Hiltzailea-ren defentsak basakeriagatik eza-rri zioten zigorra kentzea eskatu zuen. Fiskaltzak, berriz, hilketa ai-tortzeagatik ezarri zioten aringa-rria kentzeko. Bi helegiteak bota ditu atzera epaiak, eta 22 urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra bete beharko du Francisco Javier M. N.-k Amaia Elezkano hiltzeagatik. 2013ko maiatzaren 23an hil zuen Laudion Elezkano 42 labankada emanda. Arabako auzitegiak eba-tzi zuen hilketa delitu baten erru-dun zela, eta azpikeria eta basake-ria gehitu zizkion. Bikotekidea zela-ko zigorra handitu zuen, baina aitor-tu zuelako arindu egin zioten.

    Aiarako udalak aurtengo jaien kartel lehiaketa aurkeztu du. Ira-bazleak 200 euroko saria jasoko du. Horretarako, martxoaren 24 baino lehen aurkeztu beharko dira lanak. Lehiaketan edonork har leza-ke parte. Lanek Aiarako Jaiak 2015, Fiestas de Ayala leloa eta Aiara-ko armarria eraman beharko dute.

    Kartelek 80 zentimetroko altue-ra eta 60 zentimetroko zabalera izan beharko dute. Zehaztu dute-nez, diseinua koloretan egin behar-ko da, eta Aiarako festekin zerikusia duen elementuren bat izan beharko du kartelak. Lanak Aiarako udale-txean aurkeztu beharko dira.

    Amagoia Elezkano hiltzailearen zigorra berretsi dute

    Hiztegi lagungarria

    ERREDAKZIOA I Lukas PasandinBizilagunen kexak jaso ondo-

    ren, Ibarrako bidean jarritako ba-bes-hesiei buruzko azalpenak es-katu dizkio Orozkoko Udalak Biz-kaiko Foru Aldundiari. Udalaren ustez, asko erabiltzen den bidean autoei eman zaie lehentasuna. Biz-kaiko Foru Aldundiak BI-3513 erre-

    pidean metalezko hesia jartzea hi-rugarren eremuko errepideeta-ko ibilgailuei eusteko sistemaren araua betetzeko egin duela eran-tzun dio Udalari. Aldundiaren ara-bera, bera da errepidearen titu-lar bakarra, eta beraz, berari da-gokio errepide horren zaintza eta ustiapena.

    Ibarra auzoko errepidean jarritako hesia dela eta, azalpenak eskatu ditu udalak

    Ebatzi1), erabaki/ helegitea(2), errekurtsoa / zantzu(3), aztarna, itxura, kutsu, traza

    Kintoak ate joka datoz

    Egunaren zentzua eta ospaki-zuna bera denborarekin aldatuz joan badira ere, Urduako kin-toen festa antolatu dute 18 urte betetzera doazen gazteek. Kin-toen festa armadan sartu au-rreko agur festa gisa sortu zen, eta egun mantendu egiten da. 32 dira 1997an jaio eta aurtengo kin-toak diren neska-mutilak.

    Ospakizunen barruan, urtarri-laren 31n Urduako kale eta ingu-ruetako auzoetatik abesten eta diru eskean aritu ziren lehendabi-zi. Tolosako inauterietara joate-ko parada ere izan zuten ostean. Eta, azkenik, martxoak 7 izango da Urduan jaialdia ospatzeko aukeratu duten eguna.

    Egunari hasiera emateko, goi-zerako bi eskaintza desberdin programatu dituzte; Antzina-ko Ama Birjina elizan 10:00etan

    egingo den meza alde batetik, eta 11:30etatik aurrera umeei zuzendutako jolasak bestetik. Arratsaldeko egitaraua musikaz eta erritmoz betea egongo da. 20:00etan hasita, herrian zehar Batukada arituko da jotzen eta gaueko 22:00etan hasiko diren kontzertuek itxiko dute ospaki-zuna. Astalapo, Green Valley eta DJ LTrapiren kontzertuak izan-go dira.

    Adinarekiko heldutasuna es-kuratuko duten gazteez gain, be-launaldi desberdinek elkartzeko eta bazkari edo afariak egiteko probesten duten eguna da kin-toena. Horregatik, ez da harritze-koa izango adin desberdinetako jendea koadrila handitan bilduta, bakoitza bere bereizgarriarekin (izan zapia, kapela, ileordea, gor-bata...) Urduan zehar ikustea.

    Martxoaren 7an ospatuko dute Kintoen jaia Urduan. Aiaraldea.eus

    ERREDAKZIOA I Haizea Ginea

    ERREDAKZIOA I Unai Gotxi

    Ibarra auzoko errepidean jarritako hesiak polemika piztu du. aiaraldea.eus

  • 5 29. ZENBAKIA /// 2015eko otsailaren 26a /// Aiaraldea

    Laudion erabilera anitzeko are-to bat eraikitzeko proiektu berri bat aurkeztu du Laudioko Udal Gobernu Taldeak. Aldaikoerreka plazan dagoen orubean(1) egon-go litzateke aretoa. Bertan ha-lako eraikin bat egitearen ideia

    duela urte batzuk atera zen, eta Udalak enpresa bati enkargatu zion orduan hori posiblea izan-go litzatekeen jakiteko ikerketa egitea, Koldo Zabala zinegotziak azaldu duenez.

    Aretoa lur azpian egongo li-

    tzateke, eta 300 eserleku izan-go lituzke. Baina kontzertuetara-ko 210 eserleku kendu ahal izan-go dira, orotara 400 pertsonen-tzako tokia utziz.

    Areto nagusiaz gain, eraikinak ekoizpen(2) artistikorako zonal-de bat ere izango luke, eta baita hainbat biltegi eta gela ere.

    Aretoaren kostua 4.7 milioi eu-rokoa da azterketa honen arabe-ra, baina ikerketaren egileek az-pimarratu dute zaila dela aurre-kontu zehatzago bat aurreikus-tea. Proiektua gainontzeko talde politikoei aurkeztu zieten asteaz-kenean, bai eta kultur taldeetan parte hartzen duten herritarrei ere. Zabalak adierazi du beste taldeekin adostasun(3) batera iri-tsi nahi dutela proiektua aurrera atera dadin.

    Hiztegi lagungarria Orubea(1), lur-saila / Ekoizpen(2),

    produkzio / Adostasun(3), akordio, kontsentsu

    Laudio

    Erabilera anitzeko areto bat egiteko proiektua aurkeztu du Udalak

    ERREDAKZIOA I

    ERREDAKZIOA I Aitor Aspuru Saez

    HAPOari helegiteak egiteko epea ireki dute

    Amurrioko Hiri Antolamenduko Plan Orokorra abian da, EAJ, Bildu eta PSE-EE alderdien aldeko bo-zak eta PPren abstentzioa jaso eta gero.

    Lau urtez aritu da lanean udala arau subsidiarioak aldatuko duen plana prestatzen. Alkateak azaldu du egitasmoak ez dituela bakarrik hirigintza gaiak jorratuko, beste hainbat esparru ere landuko bai-titu, sozioekonomia edo irisgarri-tasuna kasu. Azpimarratu duenez, helburua, besteak beste, lurzoru berriak erabiltzea da.

    HelegiteakNorbaitek helegiteak aurkez-

    tu nahi izanez gero, bi hilabeteko epea izango du Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean argitaratu bezain laster.

    Horretarako Amurrioko Udale-ko Erregistro Orokorreko bulego-ra jo beharko du, astelehenetik os-tiralera 09:00etatik 14:00etara.

    Amurrioko Hirigintza plana eza-gutzeko hiru bide zabaldu ditu uda-lak. Lehena udalaren web-gunea

    kontsultatzea da, Udal Plangintza-ren Berrikuspena atalean helegi-teen eredua deskargatzea, hain zu-zen ere. Bigarrena, Aurrez aurre-ko saioetan parte hartzea da, mar-txoaren 3an 18:30ean Plan Oro-korra aurkeztuko baitute Katekesi aretoan. Bertan, herritarren kexak eta zalantzak plazaratzeko aukera egongo da.

    Erakusketa publikoakHorretaz gain, erakusketa publi-

    koak egingo dituzte. Besteak bes-te, galderei erantzuteko pertsona bat egongo da.

    Astelehenean abiatu zuten era-kusketaren dinamika La Caso-nan eta bihar arte egongo da ikus-gai, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Martxoa-ren 2tik apirilaren 16ra, udaletxe-ko bulego orokorren sotora mugi-tuko dute. Administrazio Batzarre-tan ere egongo da ezagutzeko pa-rada. Iragan asteburuan Delikako kontzeju-aretoan egon zen, eta la-runbatean Lezamako kontzejuaan egongo da, 16:00etatik 19:00etara.

    Irisgarritasunari lehentasuna emango zaio HAPO berrian. aiaraldea.eus

    Antzokiaren planoak eta proiekzioa aurkeztu dituzte. /Laudioko Udala

    ERREDAKZIOA I Udaleko Ongizate arloa eta

    Laudion Bizi Gara ekimenak justizia sozialaren inguruko hiru hitzaldi antolatu dituzte. Martxoaren 10ean migrazioa izango dute hizpide Kul-tur etxeko Arrao gelan. Martxoa-ren 18an udaletxeko erabilera anitzeko aretoanVia campesina proiektua azalduko du Iaki Urkixo EHNEko kideak, eta martxoaren 26an alternatiba ekonomikoaki-zango dituzte hizpide.

    ERREDAKZIOA I Alvaro Ruiz Cuestak uko egin dio

    zinegotzia izateari Laudion. Haren ordez Luis Rabanera de Pisn ari-tuko da PPko zinegotzi lanetan. Luis Rabanera Ramn Rabane-ra Arabako Ahaldun ohiaren se-mea da. PPk hedabidetan azaldu du etorkizuneko apustu garrantzi-tsua egin duela Luis Rabaneraren bitartez, esparru pribatuan ibilbide luzea egin baitu eta alderdiari fres-kotasuna ekarriko baitio.

    ERREDAKZIOA I Aitor Fdz de PinedoFiskaltzak 35 urteko kartzela zi-

    gorra eskatu du iragan abuztuaren 17an Laredoko hondartzan zeun-den laudioar bi, aita eta alaba, erail-tzea leporatu dioten akusatuaren-tzat. Herri epaimahai baten esku izango da orain M.R.I., Mercedes Garca Balio eta Gabino Garcaren ustezko hiltzailea epaitzeko ardu-ra. Akusatuak fidantzarik gabeko kartzela-zigorra jaso du gertaera izan zenetik.

    Justizia sozialaren gaineko jardunaldiak

    Luis Rabanerak ordezkatu du Ruiz Cuesta udalean

    35 urteko eskaera fiskala Laredoko hiltzailearentzat

    ERREDAKZIOA I Uxue TomHauxe Da Amurrioko udal aldiz-

    kariak kolorez argitaratuko ditu hemendik aurrera aleak. Diseinu berriarekin eman diote hasiera ga-rai berriari. Maketazio dinamikoa-goa egiteko helburuarekin testuak hiru zutabera moldatu dituzte. Ho-rrez gain, sare sozialetara ere egin dute jauzi. Hemendik aurrera, be-raz, twitter, facebook, flickr eta Youtuben ere jarraitu ahalko dira Amurrioko berriak.

    ERREDAKZIOA IAuto batek harrapatutako 17 ur-

    teko neska arriskutik kanpo dago, Amurrioko Udaltzaingoaren ara-bera. Udaltzainek azaldu dute zau-ri ugari dituela adin gutxikoak, eta informazioa zuhurtasunez zabal-tzeko eskatu dute. Istripua otsai-laren 18an gertatu zen, 07:45ean auto batek 17 urteko oinezkoa ha-rrapatu zuenean. Istripuaren on-dorioz neska gaztea erietxera era-man behar izan zuten.

    Hauxe da aldizkaria diseinua berrituta eta sare sozialetan

    Arriskutik kanpo dago autoak harrapatutako gaztea

    Amurrio

    ERREDAKZIOA ILaudioko Arrao auzoan da-

    goen telefono antena handiena kendu dute. Urte luzez borroka-tu dute auzokideek Abertis enpre-saren antena kentzeko. Gehiegiz-ko altuera zuela eta etxebizitzeta-tik gertuegi zegoela salatzen zu-ten, horrek arrisku handia sortzen zuela erantsiz. Udalak eta enpre-sak 2013an sinatu zuten antena txikiago bat jarri eta egungoa ken-tzeko akordioa.

    Arraoko antena kendu dute

  • Aiaraldea /// 2015eko otsailaren 26a /// 29. ZENBAKIA 6

    _sozioekonomia

    ItziarLarrazabalELA

    _Hankamotz

    Orain bai, igande eta jai egunak Laudion jai!

    Orain dela 6 hilabe-te salatu genuen Laudioko Carre-four Express sal-toki berriak igande eta jai-e-gunetan irekitzen zuela. Eta, horrek ondorio ezin txarra-goak zituela, bai lan-ikuspe-gian eta baita gizarte-ikus-pegitik ere.

    Eraso berri honen aurrean hau izan zen ELAren eran-tzuna: Aliantzak, informa-zioa eta mobilizazioa.

    Gainerako sindikatuekin batera dendari txikien ardu-radunekin bilerak egin ditu-gu, Carrefour Express salte-giaren arduradunarekin bi-lerak egin ditugu, mobiliza-zioak, herria kartelez josi eta Jai egunetan denok jai Eus-kal Herri mailako kanpaina landuz sinadura bilketa abia-tu. Igande eta Jai egunetan irekitzearen kontrako 600 sinadura inguru jaso geni-tuen.

    Eta lortu dugu! Laudio-ko Carrefour Express salto-ki berriak igande eta jai-egu-netan ez irekitzea erabaki du. Hala jakinarazi digu, denda kanpoko hormetan ere kar-telak ipini ditu eta.

    Horregatik Aiaraldeko eta bereziki Laudioko herritar guztioi eskerrik asko eta zo-rionak! Horra hor subirano-tasun ekonomikoaren adibi-de praktiko bat, indarrak ba-tuz lortu duguna. Gure he-rria ez dago merkealdi amai-gabean.

    Erosketa solidarioa defen-datzen jarrai dezagun. Jai egunetan denok jai!

    Aiaraldeko enpresa handienek (Tubos Reunidosek, Vidralak eta Tubacexek) 315 milioi euro bai-no gehiago irabazi dituzte azken bost urteetan. Krisian al dago enpresa mundua?

    Merkatua nola doan begira-tu behar dugu, eskabide-zorroa eta salmentak nola doazen. Mer-katuaren egoerari dagokionez, 2014ko itxierarako bete egin zi-ren urte erdirako egin genituen aurreikuspenak.

    Eskabide zorroa (enpresa ba-tek egiteke dituen eskaeren ko-purua neurtzen duen parame-troa) nola dagoen aztertuz gero, berriz, azaroan eskabide zorroen egoera hobetu egin dela ondo-riozta dezakegu.

    Enpresen %40ak normaltasu-nean darama eskabide-zorroa, nahiz eta enpresa batzuetan go-rantz doan.

    Sektoreak bereiztea beharrez-koa da. Eraikuntzaren eta egurra-ren sektoreak dira kokapen oke-rrena dutenak. Metalgintzan datu askoz hobeak dituzte eskabide-zorroetan.

    Bestetik, salmentak atzerrira egiten dituzten enpresen datuak askoz hobeak dira merkatua Es-painian soilik(1) dutenekin aldera-tuta. Zuk aipatu dituzun enpresek atzerrian dute merkatua, eta az-kenaldian asko hobetu dituzte eu-ren emaitzak.

    EAE mailan %0.96 jaitsi zen langabezia iaz. Aiaraldean, baina, %2.2 igo. Berreskurapen ekono-mikoaren atarian gaude?

    Guk inkesta nahiko luze bat egin dugu, hainbat adierazle dau-de hori aztertzeko. Inkesta ho-rren arabera, gauzak hobetzen ari dira apurka-apurka, baina en-pleguari dagokionez ez dugu uste 2015ko lehen sei hilabeteetan al-derantzizko joerarik emango de-nik.

    Eskualdean enpresen deslo-kalizazioaren afera(2) pil-pilean dago. Gometegui edo Tubos Reu-nidosen kasuak daude. Enpresek Aiaraldetik alde egiteko arriskua dago? Ekidin(3) daiteke?

    Guk ez dugu horri buruzko

    txosten zehatzik egiten. Baina ba-dakigu zeintzuk diren Aiaraldeko enpresak gehien kezkatzen dituz-ten gaiak. SEAtik kalkulatzen du-gun beste indikadore batek Ara-bako eta Aiaraldeko enpresek ad-ministrazioei eskatzen dietena zehazten dute: lehen eskaera en-presen fiskalitatearen murrizke-ta da (enpresen %68ak eskatzen du). Bigarrena lan erreforman sakontzea da (%42aren eskariz), eta hirugarrena gastu publikoa-ren murrizketa eta defizita mu-gatzea (%40) . Horiek dira hiru eskaera garrantzitsuenak.

    Zeintzuk dira beraz, SEAren aburuz, tokiko berreskurapen ekonomikora bidean eman beha-rrezko pausoak?

    Egin behar duguna, batez ere, kontsumoa haztea da, Barne Pro-duktu Gordina igotzea. Hori igo-tzen denean salmentak handitu egingo dira eta enpleguak gora egingo du. Hori argi dago.

    Enplegua sortzeko BPGak datu positiboak izan behar ditu. Beste-la oso-oso zaila da lana sortzea.

    Ikerketa, Garapen eta Berri-kuntzan (I+G+B) ere inbertitu beharra dagoela diote adituek. Aiaraldean %0.86 inbertitzen da, EAE mailako bataz-bestekoa %1.9koa den bitartean. Enpre-sariek ez lukete horretan indar gehiago egin beharko?

    SEAn badugu berrikuntza zer-bitzu bat. Hortik Arabako enpre-sariei (Aiaraldekoei ere) lagun-tzen diegu. Badira I+G+Brik egi-ten ez dutela uste duten enpre-sariak, baina egiten dute. Gugana enpresa ertain eta txikiak eto-rri ohi dira beraiek egiten dutena I+G+B den edo ez jakiteko. Egiten dutena ikustera joaten garenean I+G+B aldetik oso gauza interes-garriak egiten dituztela kontura-tzen gara.

    Baina estatistikek diote en-presa ertainak direla krisiaren ondorioz gehien desagertu di-renak.

    Horrekin erlazionatutako datu zehatzik ez daukagu. Merkatuan konpetentzia oso handia izan da azken urteetan, produktuari ba-lio erantsia(4) eman behar zaio.

    Baina merkatua horren lehia-korra bada, ez litzateke enpre-sa txikien mesedera erregulatu beharko?

    Halakoak kontu handiarekin egin behar dira, konpetentzia as-kea urratu(5) dezakezulako. Insti-tuzioek programa batzuk jarri di-tzakete martxan, baina progra-ma horiek konpetentziaren legea bete behar dute. Europa mailan oso zorrotz begiztatzen dute ea lege hori betetzen den.

    Zerbitzuen mesedetan indus-triak pisua galdu du hemen. Ez dago beste aukerarik?

    Dibertsifikazioa beharrezkoa da. Egia da zerbitzuen alorrak igoera handia izan duela. Baina industriak oso pisu handia izan du, eta sektore hori ere bultza-tu beharra dago gobernutik pro-gramak abian jarriz, enpresen aldetik I+G+Bko prozedurak egi-ten... denok egin behar dugu bul-tza Aiaran industriak gora egin dezan.

    Aitor Otaola SEAko zuzendariondokoa. Argazkia: SEA

    ARABAKO ENPRESARIEN ELKARTEA (SEA)

    Lan-erreforman sakontzea eta fiskalitatea murriztea eskatzen dute enpresek AITOR OTAOLA (Gasteiz, 1968) SEA-ko Zuzendari-Laguntzailea da. Arabako zein Aiaraldeko enpresen egoera aztertu du, SEAren ustez berreskurapen ekonomikoa gauzatzeko eman behar diren pausuak zehazteko.

    Salmentak atzerrira egiten dituzten enpresen datuak merkatutzat Espainia soilik dutenenak baino hobeak dira

    Eraikuntzaren eta egurraren sektoreak dira kokapen okerrena dutenak. Metal arlokoak, berriz, datu askoz hobeak dituzte Hiztegi lagungarria

    Soilik(1), bakarrik / Afera(2), gaia/ Ekidin(3), saihestu / Erantsia(4), gehi-tua / Urratu(5), apurtu, hautsi

    ERREDAKZIOA I

  • 7 29. ZENBAKIA /// 2015eko otsailaren 26a /// Aiaraldea

    KoldoGilsanzHEZITZAILEA

    _Hankamotz

    Bila ta bila

    B ila eta bila etengabe, noiz aurkituko ote be-netan asetuko gai-tuen hori. Hamaiketa-koa amaitu eta gero kafea, edo zigarrotxoa, edo biak batera, zer demontre. Desioaren bul-kada, zoriontasunaren zilegiz-ko bilaketa.

    Udaberrirako praka berriak, azkenengo telefono supersoni-koa, gaurkoan afal ostean izoz-kia, edo txupitoa, edo biak ba-tera, zer demontre.

    Desioak martxan jartzen gai-tu, aktibatu. Oraingo egoera-rekin pozik ez, edo erdizka, eta orduan falta zaigunarekin go-goratu eta horixe nahi dugu. Hobetu, garatu, aldatu... atze-ra goazelako aurrera ez ba-goaz.

    Zilegi da donuts bat ikusi eta erdian zerbait falta zaiola ikus-tea. Argi dago. Halaber, argi dago donutsa (don-hutsa) zu-loaz aparte badela zerbait. Izan ere, zuloagatik da, bestela bon-ba izango litzateke.

    Kontua da gizakiok nolabai-teko joku mentala dugula: hu-tsunea onartu beharrean bero-ri beteko duen zerbait bilatzea alegia, etorkizun hobe batekin amesten lagunduko digun zer-bait. Merkatuak ondo baino ho-beto daki hori, eta mila modu ditu geure burura sartu eta hu-tsunea beteko luketen hamaika gailu- liburu-arropa-opor zirri-borratzeko. Eta gu, badaezpa-da, harien atzetik goaz.

    Eta horrela ibiltzen gera, sor-tuz ta sortuz gure aukera, atse-denik hartu gabe, eta mundua-ri ere atseden eman gabe. Gi-zakion handinahiak mugaga-bea dirudi. Munduaren errekur-tsoak, aldiz, mugatuak. Nola joan aurrera?

    Gaixotasun arraroa da Angelman sindromea. Espainian 250 kasu in-guru baino ez daude Angelman Sindromea Elkartean zerrendatu-ta. EAE mailan, berriz, 15-22 ar-tean baino ez. Horietako bat da Ar-tziniegako Enekoren kasua, Aiaral-dean ezagutzera eman den baka-rra. Laudion badago beste kasu bat, baina gurasoak ez daude elkar-tean sartuta, azaldu du Enekoren ama den Marta Fuentes de Arriba-sek. Hala ere, orain dela gutxi Urdu-ako kasu baten berri eman diote-la gaineratu du. Badago sindromea diagnostikatu gabe duen jendea, as-kotan beste gaixotasun bat izango balitz bezala diagnostikatu delako.

    Artziniegan bizi da Eneko, eta zor-tzi urte ditu. Hilabete gutxi zituela diagnostikatu zioten Angelman sin-

    dromea. Hilabete bat egon zen os-pitalean, eta alta eman eta hilabe-te batzutara esan ziguten gaixota-sun hori zeukala, oroitu du Fuente-sek. Kolpe gogorra izan zela ziur-tatu du, ez baitzekiten gaixotasuna zer zen ere. Medikuek elkartearen eskuorri bat eman zieten gurasoei, eta hor hasi zen guztia.

    Erabateko dependentziaUgariak dira Angelman sindro-

    meak dituen sintomak. Nabarme-nena sindromea dutenen aurpegie-tan uneoro marraztua dagoen irri-barrea da. Irribarre horren atzean, baina, badaude sintoma latzagoak. Buruko atzerapen latza, epilepsia, lo egiteko arazoak...Ez da janzten, ez du bakarrik jaten, ez daki komu-nera joaten... hasi da zerrendatzen.

    Ibili daiteke, baina adi egon behar zara, eskaileraren bat edo egote-kotan erori egin daitekeelako. La-burtuz, dependentzia erabatekoa dakar gaixotasunak, jaikitzen dene-tik oheratzen den arte.

    Familian igaro dituzte momentu txarrenak. Enekoren amak epilep-siak eragindako krisiak ekarri ditu gogora, orain hartzen duen botika-

    rekin egonkorrago dagoen arren.Beste aldetik, badaude kutsu(1)

    negatibo hori ez duten beste sinto-ma batzuk ere. Oso lagunkoia(2) da Eneko, azaldu du Fuentesek, taberna batera goazenean, adibi-dez, ahal bezainbeste pertsona be-sarkatzen ditu.

    Badago integratzerikArrarotzat katalogatutako sin-

    drome bat izan arren, Artziniegako Eskolan dabil Eneko, beste umeekin batera. 14 hilabete zituela estimula-zio goiztiarreko saioak jasotzen hasi zen, eta sesioen arduradunek esko-la arrunt batean izena emateko go-mendatu zieten gurasoei.

    Eta hala egin zuten. Logope-da eta fisioterapia saioak jasotzen ditu Enekok bertan, eta bere amak ziurtatu du beste umeekin hala nola integratzea lortu duela. Polita da ikustea nola aritzen den futbolean dabiltzan umeen artean. Batzuetan baloiari ostikada bat ematen uzten diote, besteetan erori egiten da... baina polita da denak batera ikus-tea. Horretaz gain, sindromearent-zako tratamendu bat bilatze aldera egiten ari diren ikerketekin itxaro-pentsu daudela adierazi du Fuen-tesek. Angelman Sindromearen Elkartetik kontzertuak, azokak... makina bat ekintza egiten ditugu, ikerketa horiek finantzatzeari be-gira.

    +info: BIDEOA Angelman sin-

    dromea Aiaral-dean

    Artziniegakoa da Eneko, Angelman sindromea dauka. Argazkia: Aiaraldea.eus

    ERREDAKZIOA I I Txabi Alvarado

    Irribarrearen atzean ezkutatzen den gaixotasunaIrribarrea da Angelman sindromea dutenen ezaugarririk nabarmenena. Baina horren atzean sintoma latzak ezkutatzen dituzte: erabateko dependentzia, epilepsia, buruko atzerapena... Gaixotasun arraroa da Angelmanena. Aiaraldean hiru kasu baino ez daude diagnostikatuta.

    Artziniegakoa da Angelman elkarteandagoen aiaraldear bakarra

    Hiztegi lagungarria Kutsu(1), ukitu / Lagunkoia(2), jen-

    dearekin harremantzea gustuko duena

    ANGELMAN SINDROMEA

    Jarraipen berezia www.aiaraldea.eus web-guneanELKARRIZKETAK, BIDEOAK, IRITZIAK, IBILBIDEA HERRIZ HERRI ETA KILOMETROZ KILOMETRO...

  • Aiaraldea /// 2015eko otsailaren 26a /// 29. ZENBAKIA 8

    Aiaraldeak gaur egungoak bai-no garai hobeak ezagutu ditu zinea-ri dagokionez. 60 eta 70. hamarka-dak izan ziren oparoenak(1). Garai har-tan pelikulak ikusteko hamar areto egotera iritsi zen eskualdea: lau Lau-dion, bi Amurrion, eta bana Urduan, Artziniegan, Orozkon eta Luiaondon.

    Urduakoak dira erreferentziarik zaharrenak. 1916 eta 1917an zinema proiektatzeko baimenak tramitatu ziren udalean, baina ez dago baimen horiek udalaren partetik erantzu-nik jaso zuten dioen dokumenturik. Hala adierazi du Kepa de Egiluz Isu-sik ADRAtan elkartearentzako egin-dako ikerketa batean. Bertan, Egilu-zek Donibane kalean Zine zaharra kokatua zegoenaren ustea dagoela azaltzen du, baina ez dago areto ho-rren inguruko informaziorik.

    1942an, berriz, Cinema Ordua aretoa ireki zen, 299 eserlekure-kin. Urtero 120 filma inguru proiek-tatzen ziren areto horretan. 1965an, baina, aretoaren jabeek zinema be-rri bat eraikitzea erabaki zuten, 499 eserlekukoa.

    Amurrion, berriz, bi areto zeuden: Katekesikoa eta LAVIRE zinema (La-fuente, Villanueva eta Respaldiza bazkideen artean irekitako aretoa).

    Urte horietarako, ordea, lau zi-ren Laudion funtzionatzen zebiltzan aretoak, Amalur fundazioak egini-

    ko ikerketaren arabera: Cine Llodio (1942an Edurne zuri eta zazpi ipotxak filmaren proiekzioarekin inaugura-tutakoa), Avenida (1962), El castillo (1962) eta La Sallekoa (fraileek ku-deatutakoa). Bestelako ekintzetara-ko ere erabiltzen ziren areto horiek. El castillo zineman, adibidez, ospe handia hartu zuen Villosa lantegiak antolatutako umeentzako marraz-ki lehiaketak.

    Frankismoaren guraizeakEliza zen, hain zuzen ere, Artzinie-

    ga, Luiaondo eta Orozkoko zinemak kontrolatzen zituena.

    Artziniegakoa parrokoaren eki-menez sortu zen, eta parrokoa bera zen guraizeak hartu eta egokiak iru-ditzen ez zaizkion filma zatiak moz-ten zituena. Hala oroitu du zinema-ra joateko ohitura zeukan Jose Luis Fernandez Zurbituk; Zinema zen, jaiekin batera, herrian funtzio sozial garrantzitsuena betetzen zuena.

    Orozkon, berriz, apaiza ardura-tzen zen irudi ez-egokiak iristen zi-renean proiektorearen aurrean kar-toi zati bat jartzeaz; jendearen hase-rrea eragiten zuen horrek, oroitu du bertan proiekzio arduradun moduan lan egindako Jose Duartek. Hala ere, Duartek azpimarratu du gaur egun ere zentsura dagoela, beste mota batekoa da, baina gogorragoa.

    Gainontzeko herriek ere ezin izan zuten zentsura frankista ekidin. Zentsurari loteen le-gea erantsi zioten. Zinemek ezin zituzten pelikulak ba-nan-bana alokatu, multzo-tan eskuratu behar zituzten, eta atzerriko filma bakoitzeko hiru pelikula espainiar proiekta-tu behar ziren, Egiluzen hitzetan.

    Frankismoaren azken urtee-tan, baina, bestelako filmak ikusi ahal izan ziren eskualdeko aretoe-tan. Destapea bezala ezagututa-ko mugimenduari loturiko pelikula erotikoez gain, zinema politikoa ere garrantzia hartzen hasi zen.

    Frankismotik begi onez ikusten ez ziren pelikulak proiektatzerako or-duan ekarpen garrantzitsua egin zu-ten zine-klubek. Laudioko lehen zine-kluba 1963an jarri zen martxan, eta 200 bazkide izatera iritsi zen, Ama-lur Fundazioaren arabera.

    Amurrion, berriz, 1979ra arte itxaron behar izan zen. Orduan sor-tu zen Ikuska zine-kluba, bederatzi urte inguruko ibilbidea izan zuena.

    Aretoen itxieraFrankismoaren ostean, baina,

    nabarmen egin zuen behera zinera zioan jendearen kopuruak. Gauzak hala, aretoak ixten hasi ziren.

    Artziniegakoa eta Orozkokoa izan

    _erreportajea

    Zinema-aretoen urrezko aroa, iraganaren parte

    1916koak dira Aiaraldean zinema-aretoei buruz dauden erreferentziarik zaharrenak. Baina eskualdeko zinema areto gehienak 40-50. hamarkaden artean ireki ziren. 1960-1970 urteen artean 10 zinema-areto egotera iritsi ziren Aiaraldean. Frankismoak proiektatzen ziren filmeen kontrol zorrotza egiten zuen, baina horregatik zinemak ez zion herritarren aisialdiaren parte garrantzitsu izateari utzi. Ordutik gaur egun arte, baina, zinema-aretoen erabateko murrizketa eman da eskualdean.

    ERREDAKZIOA I Txabi Alvarado Baares

    60-70. hamarkaden artean izan zen zinema-aretoen loraldia; Aiaraldean hamar areto egotera iritsi zen. 2004rako, baina, denak zeuden itxita. El Castillo zinema izan zen azkena.

    1962an inauguratu zen Laudioko El Castillo zinema. Argazkia: Amalur Fundazioa

    Herriko apaizak ziren askotan filme zatiak mozteaz arduratzen zirenak.

    Zine-klubek ere funtzio garrantzitsua bete zuten zinearen zabalpenean. Amurrion zein Laudion egon ziren.

  • 9 29. ZENBAKIA /// 2015eko otsailaren 26a /// Aiaraldea

    Artziniegako museo etnografikoan dagoen proiektorea. / Unai Gotxi

    Hiztegi lagungarriaOparo(1), emankor, on / Egoki-

    tuak(2), moldatuak / Zekartela(1), suposatzen zutela

    ziren ixten lehenak. Parrokoak alde egitean gazte batzuen artean zine-mari eusten saiatu ginen baina az-kenean itxi egin behar izan genuen, adierazi du Artziniegako Jose Luis Fernandez Zurbituk. Eskualde-ko gainontzeko lekuetan graduala izan zen itxiera: Urduakoa izan zen lehena (1985), Amurrioko Lavide bi-garrena (1992) eta Laudioko Aveni-da hirugarrena (1998). El Castillo zi-nema izan zen gehien iraun zuena, baina 2003an hurak ere bere ateak itxi zituen.

    Gaur egungo egoeraGaur egun, bi dira Aiaraldean zine-

    maz gozatzeko dauden lekuak: Lau-dioko Udal Lanbide Heziketa Ikas-

    tetxeko aretoa (Laudio Top Zi-nema programaren bidez)

    eta Amurrioko Antzokia. Zein da, ordea, areto ho-rien eta lehen zeudenen arteko ezberdintasu-na? Oraingoak Udalen

    ekimen eta diru-la-guntzen bidez ate-

    ra direla aurrera,

    lehen zeudenak ekimen pribatuak zi-ren bitartean.

    Lehen Laudion hiru zine-are-to egoteko baldintza ekonomikoak zeuden, azaldu du gaur egun Lau-dio Top Zinema programaz ardura-tzen den Jose Duartek, baina gaur egun ez da bideragarria. Kultur ekin-tzei ezartzen zaien presio fiskala da Duarterentzat bideragarritasun fal-ta horren arrazoi nagusia, hemen %21eko zerga dago, Japonen, adibi-dez, %5koa den bitartean.

    Beste arrazoi batzuk ere badira. Zinema ikusteko bestelako forma-tuen ugaritzea eta Bilbo zein Gastei-zen multi-aretoak eraikitzeak ere izan du eragina, Kepa Sojo zinema-gile laudioarraren esanetan, zortzi pelikulen artean aukeratu ahal duzu areto horietan, herrietako zineme-tako eskaintza txikiagoa da. Horre-taz gain, estreinaldi batzuen esklusi-ba monopolioek izan ohi dutela gai-neratu du Sojok.

    Tresneriaren garestitzeaPatxi Urkijo zinemagile laudioa-

    rrak, bere aldetik, zinea proiekta-tzeko tresneriaren prezioaren igoe-ra ere aipatu du: 1980an 35 milime-troko formatuan zegoen filma bat alokatzeak 25-30 mila pezeta balio zuen. 1990tik aurrera, baina, hirukoiz-tu egin zen prezioa. Bestalde, bana-tzaileek ekipo zaharrak gailu berria-go batzuengatik ordezkatzera derri-gortu zituztela azaldu du Urkijok eta gaineratu du aintzinako areto asko ez zeudela gaur egungo larrialdi pla-netara egokituak(2), eta egokitze-lan horiek diru asko inbertitzea zekarte-la(2). Hori izan zen Laudioko Avenida eta El Castillo zinemei, adibidez, ger-tatu zitzaiena.

    Frankismoaren ostean nabarmen egin zuen behera zinemara zihoan jende kopuruak. 2003an itxi zituen bere ateak azken aretoak.

    Areto komertzialik ez dagoen arren, ez dago zertan eskualde-tik kanpo joan behar zinemaz go-zatzeko. Amurrioko Antzokiak ha-mar urte beteko ditu maiatzean, eta eraiki zen momentutik ekin zitzaion bertan pelikulak proiektatzeari. Fil-mak estreinatuak izan eta aste gu-txira proiektatzea lortu dute bertan, baina Kontxesi Elejalde kultur tekni-kariak azpimarratu du, filma estrei-natu berria izan edo ez, jendearen harrera oso ona izan dela, Ocho apellidos vascos, adibidez, estrei-natu zenetik zortzi hilabetera jarri genuen, eta aretoa bete egin zen. Euskarazko filmeen harrera, bai-na, pelikularen araberakoa dela ai-tortu du kultur-teknikariak, filma famatua bada badoa jendea, baina oso ezaguna ez bada ez da horren-beste ikusle egoten. Loreak filma-ren proiekzioan, baina, zerbait bitxia gertatu zela azaldu du: gazteleraz-ko azpitituluek huts egin zuten, bai-na inor ez zen aretotik atera, ezta euskaraz ez zekitenak ere.

    Laudio Top Zinema programak, berriz, bederatzi urte daramatza Laudioko LHUIn pelikulak proiek-tatzen. Programaz arduratzen den Jose Duartek azaldu du ekimena pertsona konkretu batzuei esker joan dela aurrera, eta gaur egun ez luketela arazorik izango edo-zein estreinaldi Laudiora ekartze-ko. Publikoa, gainera, mantendu egin da.

    Duartek ziurtatu du bideraga-rria(1) izango litzatekeela eskual-

    dean zinema-areto komertzial bat irekitzea, baina jada eraikin egoki-tu bat izanda. Patxi Urkijo zinema-gilea, berriz, ez da horren baikorra: Hemengoa beti hartu izan dugu hi-rugarren mailakotzat, ikusi baino lehen ere, azaldu du, baliteke zi-nema-aretoena aspaldi igarotako trena izatea.

    Formatu aldaketaren biktimakBerriki beste aldaketa bat bizi izan

    dute zinema aretoek: 35 milimetro-ko formatuan proiektatzetik siste-ma digitala erabiltzera pasa dira. Banatzaileek jada utzi diote 35 mi-limetroko filmak eskaintzeari eta, beraz, Laudion eta Amurrion ere ekipo berria erosi behar izan dute zinema eskaintza mantendu ahal izateko. Aldaketa horrek diru asko-ko inbertsioa egitea suposatu die-la adierazi du Elejaldek, eta gainera-tu du filmen alokairu prezioa berdi-na izaten jarraitzen duela, nahiz eta kopia digitalak egitea askoz merkea-goa izan.

    Eskualdeko zinema-areto guz-tiek, baina, ez dute digitalerako sal-to hori ematerik izan: Orozkoko Do-nibane Aretoak ezin izan du ekipo be-rriaren kostua bere gain hartu(2) eta, ondorioz, bertan behera geratu da bertako zinema-eskaintza.

    Orozkoko Donibane Aretoan filmak proiektatzeari utzi egin behar izan diote. Argazkia: Orozkoko Udala

    Areto batzuk ezin izan dute 35 milimetroko formatutik digitalera bitarteko saltoa egin. Orozkoko Donibane Aretoko zinema eskaintza, adibidez, bidean geratu da.

    Zinema, eskualdetik atera gabe gozatu daitekeen artea Ez dago Bilbo edo Gazteizera joan beharrik pelikulak ikusteko. Gaur egun bi dira eskualdean zinema eskaintza duten aretoak: Amurrioko Antzokia eta Laudioko Lanbide Heziketa Udal Ikastetxearen aretoak.

    ERREDAKZIOA I Txabi Alvarado Baares

    Hiztegi lagungarria Bideragarria(1), posiblea, egin-

    garria / Bere gain hartu(2), asumitu

  • Aiaraldea /// 2015eko otsailaren 26a /// 29. ZENBAKIA 10

    2013ko irailean jaso zuen Mi-kel Ayllon idazle laudioarrak Igar-tza saria. Ez zuen jada(1) egina zeu-kan lan bategatik jaso, bukatzeke(2) zuen proiektu batengatik baizik. Or-dutik hona proiektu hori garatzeko denbora izan du Ayllonek, eta mar-txoaren 4an aurkeztuko du emaitza Elkar argitaletxearen eskutik: Ez tiro egin anbulantziei eleberria.

    Idazle laudioarrak aurreratu du idatzi duena ez dela nobela arrunt bat, ez-leku eta ez-denbora batean gertatzen den ez-ekintza bat kon-tatzen duen ez-nobela bat baizik. Ugariak dira, Ayllonen esanetan, li-burua ezohiko egiten duten elemen-tuak. Alde batetik, kontaeraren or-dena. Atzekoz aurrera doa kontaki-zuna, ondorioak arrazoien aurre-tik jarrita. Horrela, kartzelatik eta heriotzatik, maitasunera eta, bu-katzeko, borroka nahi, amets eta grinetara(3) egiten du salto nobelak, Ayllonek azaldu duenez.

    Zehaztu gabeko mundu distopiko batean dago istorioa girotua, baina Ayllonek ziurtatu du ez dela horren handia gaur egungo munduaren eta jendarte distopiko horren arteko al-dea. Izan ere, bere ustez, oso ageri-koa da orain arte balio izan duten pa-radigma guztiak gainbehera datoze-la. Liburuko bi protagonistak mun-du zaharraren gainbeheraz ohar-tuko dira. Egoera horren aurrean bakoitzak hartutako erabakiek gi-datuko dute Ez tiro egin anbulan-tziei eleberria, amaieratik hasierara.

    Hala, eleberria bera da idazle lau-dioarrak eginiko ekarpena mundu zaharrari amildegian behera bul-tzatzeko. Horregatik behar nuen kontatzeko beste modu bat, modu ezinbestean deseroso bat. Hainbat

    teknika narratibo erabili ditu Ayllo-nek horretarako, eta azpimarra-tu du istorio nagusia azpitik joan-go dela, lerro arteetan, elipsietan eta isilueetan. Hala, eleberria filma bat izango balitz ohikoan bazter-tuak geratzen diren planoekin osa-tua egongo litzatekeela azaldu du, filma osatzeko beti bazterrean uz-ten diren zatiekin, ustez ez daukate-lako nahikoa interesik, nahikoa eder-tasunik, nahikoa eztandarik, nahikoa ekintzarik, nahikoa sexurik, nahikoa artifiziorik.

    Bigarren liburuaEz tiro egin anbulantziei da Ayllo-

    nen lehenbiziko nobela, baina ez ar-gitaratu duen lehen liburua. 2006an Gerezi gorrien garaia argi-taratu zuen Paul Asen-siorekin batera. Bi idaz-leek Entzutegi Nazio-nalean beste ha-marnaka gazte-rekin batera izan zuten epaiketa-ren kronika jaso-tzen zuen lanak.

    _kultura

    LuisVilMUSIKARIA

    _Kamerinoa

    Lonjak

    80. hamarkadaren ha-sieran jaio zen gaueko aisialdia eskualdeko zo-nalde askotan. Atzean geratu zen frankismoaren he-rentzia, zeinetan tabernak gure aitek karta partidak jokatzeko baino ez zeuden. Bizitza modu berri bat jaio zen: tabernen gi-roa, zeintzuetan edan, dantza egin edota sexualitatea askata-sunez bizitzen zen. Espazio ho-rren aldeko defentsa eta bo-rroka egin behar genuen fami-lia artean geundenean, gure gu-rasoen belaunaldiak ez zituelako garai berrien nondik norakoak ulertzen, eta arriskuan ikusten zutelako eurek bizitako ezarri-tako ordena.

    Historia errepikatu egiten da beti, belaunaldiz belaunaldi. Beti mesfidatzen da belaunaldi be-rrien bizimoduez. Orain, gure seme-alaben bizimoduez. Eta askatasun gehiago lortzeko egin genuen borroka guztia kontra-ra datorkigu orain. Gazteak jada ez doaz tabernetara. Orain lon-jak alokatu eta euren aisialdia autogestionatzen dute. Eta gu-tako askok mesfidantzaz egiten diogu so pausoa aldatua dugu-la harrapatu gaituen aisialdi ere-du horri, eta gure garaia hobea-goa izan zela aurpegiratzen die-gu. Inoiz ez dugu jakingo hobea-goa eta txarragoa izan zen. Bai-na argi dagoena zera da: garai hauek belaunaldi berriei dago-kiela eta eurak izango direla eu-ren aisialdia nola kudeatzen du-ten kontatuko duen istorioa ida-tziko dutenak. Ostalariak kexu dira asteburuetako gauetan eu-ren tabernak hutsik ikusten di-tuztenean, agian eurak ere ez dira gai izan eboluzioari obe-ditzeko, agian euren formulek ere ez dute jada balio.

    LITERATURA

    Ez tiro egin anbulantziei, Mikel Ayllonen lehen nobelaGaur egungoaren antz handiegia duen mundu batean girotu du idazle laudioarrak bere lehen eleberria.

    FREGONA mutur batetik bestera darama, indarge, eta, pasillo estuaren izkina bakoitza jotzen duenero, badiru-di azken hatsa ematera doala. Draz, draz. Lur berdean iltzatuak ditu bere begi argiak, gardenak ia, bustita uz-ten dituen zatien distira iheskorrek, kasik ikusezinek, aurrera ja-rraitzeko adorea emango baliote legez. Draz, draz. Urte luzez, lu-zeegiz, jardun berean aritu denaren mugimendu ia mekanikoekin badoa lana betetzen, orain eskuinera, orain ezkerrera, eta pau-so bat atzera. Eta ematen du korridorea, urteen iragate geldoa nola, ez dela sekula bukatzen. Draz, draz.

    Kanpotik heltzen diren zaratotsek ez dute batere asaldatzen. Iduri luke ez dagoela inor esku zimur, beso zimel eta oin baldar horien barruan. Iduri luke ez dela han inor, arrakalek zulatutako azal zuri horren azpian ez dela ezer. Hutsa.

    Draz, draz. Azken mugimendua, ezker-eskuin, eta kito. Iritsi da pasilloaren amaierako leihora. Fregonaren makila askatu eta buelta eman du Fredek. Burua nekez altxatu duenean ikusi du, han urrunean, goizaren ertz bat argitzen hasi dela.

    ************************************************************* ETA zuk zer egiten duzu hemen?

    Galdera entzutearekin batera taldetik aldendu da Telmo, bada-ki-eta zer datorkion gainera.

    Eta ez zaitez hasi berriro iraultza egitera joan zineneko istorio zoro hori kontatzen! Leloak garelakoan ala?

    Iraultzaileak ez daude ondo ikusita bertan. Bandera gorriak dantzan jartzeko haize gutxi dabil aspaldi luzean.

    Beste istorioren bat asmatzeko astia izango zenuen ba!

    Eskuak poltsikoan, indarrez heltzen die paper pusketa batzuei, kasik zimurtzeraino. Jakin badaki hori duela bere egiaren froga bakar. Paper horailduan, munduaren bestaldetik, umetako lagu-nak trakets idatzitako lerroak.

    _nobela aurrerapena

    Jada egina(1), ordurako egi-na / Bukatze-ke(2), oraindik bukatu gabe / Grina(3), pa-sio / Ekar-pen(4), apor-tazio

    ERREDAKZIOA I Txabi Alvarado Baares

    Martxoaren 4an aurkeztuko du Ayllonek liburua. Argazkia: aiaraldea.eus

    Hiztegi lagungarria

  • 11 29. ZENBAKIA /// 2015eko otsailaren 26a /// Aiaraldea

    _kultura

    Lander ArteagaZINEMA

    Still Alice

    _kultur leihoa

    Zuzendariak: Richard Glatzer, Wash WestmorelandAktoreak: Julianne Moore, Alec Baldwin, Kristen Stewart...Iraupena: 101 minutu

    Jon MuozIRAKASLEA

    _LurpetikAhoz kontatutako gauzak,

    herri ondare ez materialaNekazal guneetan, lurrak indarra hartzen eta gauak eguna-

    ri orduak kentzen zizkion unean, etxeko suaren inguruan biltzen ziren familiako kideak. Hor, ahozko tradizioak edo ahoz konta-tutako gertakariek garrantzia hartzen zuten, belaunaldi berriei kondairak, istorioak, bizitzaren anekdotak, historia, kantak transmitituz.

    Industrializazioarekin eta ikus entzunezko komunikabideekin hori aldatzen hasi zen, ia desagertzera eramanez. Egun, per-tsonen arteko komunikazio birtual eta teknologikoak gailen-tzen diren unean, gero eta murritzagoak dira belaunaldien ar-teko ahozko kontakizunak.

    Baina horregatik kondaira, istorio, kanta, bizitzaren anekdo-tak desagertu behar al dira?

    Horiek desagertuz gero gure izaeraren eta herriaren histo-rian hutsune bat sortuko litzateke, ahoz kontatzen diren gauza asko ezin direlako dokumentuekin ordezkatu.

    Imajinatu zein polita litzatekeen ahozko ondare-iturri ez ma-terial horiek, ordezka ezinak direnak, gordetzea eta zabaltzea. Ondo egongo litzateke web orrialde batean gure adinekoen eta pertsonen kontakizun historiko-kulturalak jasotzea eta zabal-tzea.

    Animatu gaitezen herriz-herri ahozko informazio hori jaso-tzen eta sare lan baten bidez zabaltzen, pena merezi du eta!!! Horrelako adibide asko daude: ahotsak.com eta Labrit onda-rea, besteak beste.

    Alice, bere buruz eta ahalegin handiz eraikitako bizitzaz eta fa-miliaz harro dagoen, unibertsitate irakasle bat da; hiru seme-alaba, unibertsitate ikertzailea den senar arrakastatsu bat eta hizkuntzalari giza mundu osoan irabazitako fama. Bat batean, nahasita sentitzen has-terakoan, zoritxarreko diagnosi bat bere mundua, eta familia arteko ha-rremanak, behin betiko aldatuko ditu: alzheimer goiztiarra.

    Ahanztura, bakartia eta gogorra. Ia guztioi beldurtzen gaituen hitz xume bat. Nola borrokatu ahanztu-ra? Zein eragin dio ahanzturak gure nortasunari? Gure oroimenak gal-du ahala, posible al da gure norta-suna mantentzea? Nola borrokatu aldez aurretik galduta duzun guda bat? Hauek eta beste hainbat gal-derei erantzun bat ematen saiatzen den filma hunkigarri bat dugu gure aste honetako proposamena: Siem-pre Alice.

    Filmaketa eta giro klasiko batez jantzia, Siempre Alice filma (Espai-nian jarritako izenburua baino ho-beagoa jatorrizko Still Alice, Orain-dik Alice), gaixotasunen inguruko ohiko kontaketa eskema jarraitzen badu ere, ezaugarri berezi bat du: Julianne Moore aktorea. Moore-k egindako lana ikusgarria da, eta horregatik pasa den igandean Ema-kumezko aktore onenaren sariaren irabazle bikaina izan zen.

    Ikusi beharrekoa Siempre Alice, beti Julianne Moore.

    Amurrioko Antzokian proiekta-tuko da filma, datorren martxoa-ren 8 eta 9an.

    ERREDAKZIOA I Kasilda Maraon amurrioarrak

    irabazi du Bilboko Konpartsek an-tolatzen duten mozorro lehiake-ta. Ez da txapelketa hori irabaz-ten duen lehenbiziko aldia, aur-tengoarekin lau aldiz lortu bai-tu saria.

    Udazkeneko uzta izan da bere mozorroa eta birziklatutako ma-terialak erabili ditu: intxaurrak eta kartoia, adibidez. Kasildak 30 urte baino gehiago daramatza mozo-rroak diseinatzen. Hainbat sari eskuratu ditu: Sestaon, Bilbon, Gasteizen, Amurrion... Baina be-rak sariak baino jendearen txa-loak nahiago dituela dio.

    Lan handia da horrelako mozo-rroak sortzea. Noizbait abuztuan prestatzen hasi dela adierazi du Maraonek. Kasilda bere semea eta alabarentzat hasi zen mozo-rroak egiten, eta aurten alabare-kin parte hartu du Bilboko lehia-ketan.

    Bilboko mozorro lehiaketa irabazi du Kasilda Maraonek

    ERREDAKZIOA I Amurrioko Aimara Antzerki

    taldeak Epaimahaiaren Sari Be-rezia jaso du Zaragozako Antzer-ki Ez Profesionalen jaialdiaren VI. edizioan. Yo soy la revolucin lana antzeztuta lortu dute saria Aimarako kideek.

    Ez da antzerki obra horrega-tik lortu duten lehen saria izan. Rivas Vaciamadrideko jaialdian Muntai Onenaren saria jaso zu-ten, eta taldeko kide den Raul Garcia taldeko aktore onenaren sarira egon zen nominatua, an-tzezlanean egiten zuen papera-gatik.

    Hurrengo zitak18 urte daramatza aimara an-

    tzerki taldeak taula gainean. 14 obra antzeztu dituzte guztira, eta Yo soy la revolucin da egin du-ten azken lana. Martxoaren 14an Abadion aurkeztuko dute obra, eta 19an Zallara joango dira.

    Aimara antzerki tal-deak Epaimahaiaren Sari Berezia jaso du Zaragozan

    Datorren martxoaren 25ko goizaldean igaroko da Korrika Aiaraldetik. Baina Korrikarekin batera herriz-herri antolatu ohi diren kultur egitarauak martxan daude jada. Laudio, Amurrio eta Urduan dozenaka kultur ekin-tza prestatu dituzte. Ekintzeta-ko asko AEKko ikasle eta ikasle ohiek antolatu dituzte.

    Laudion gaur (otsailak 26) hasi-ko da Korrika Kulturala. Asier Ota-mendik bere bidaiei buruzko diapo-rama aurkeztuko du, Basalarrina Topagunean, arratsaldeko zazpie-tan. Martxoaren 14an, berriz, Ber-tso-korrika egongo da Arrainope tabernan. Horretaz gain, Baserri-tar eta artisauen azoka (martxoa-ren 14an), mendi martxa (22an), De-setxufatuak antzezlana (23an), ga-lletak egiten ikasteko tailerra eta kantu jira (27an). Korrikari harrera

    egiteko, berriz, batukada eta kon-tzertua egongo dira.

    Amurrion martxoaren 18an izan-go da lehen ekintza, Infinite scarf ikastaroa. Hurrengo egunetan run-ning-ari buruzko hitzaldia (23an), Korrikaren argazki eta bideo zaha-rren proiekzioa (24an), antzerkigin-tzari buruzko solasaldia (25an), Na-farroako kanta taldearen kantu-jira (26an) eta Babiora martxa (28an) egongo dira.

    Urduan ipuin kontalaria (26an) eta Euskal kanta herrikoiak (28an) egongo dira, eta Korrika igaro os-tean txokolatada egingo da Gazte-txean.

    Korrika txikiakEskoletako haurrek, ohiko lez,

    euren Korrika propioa izango dute. Amurrio eta Urduan martxoaren 27an egingo da eta Laudion 26an.

    Dozenaka ekintza Korrika kulturalaren egitarauan

    Nafarroa kanta taldea egongo da Amurrion/NKT

    ERREDAKZIOA I

  • Aiaraldea /// 2015eko otsailaren 26a /// 29. ZENBAKIA 12

    _kirolaTXIRRINDULARITZA

    177.7 kilometro. Hori da Aiara-ko Biraren aurtengo edizioan par-te hartuko duten txirrindulariek ibili beharko duten distantzia, lau etapa-tan banaturik. Ez dira edonolako ki-lometroak izango, proba oso gogo-rra baita. Hala adierazi du norgehia-gokaren(1) antolakuntzan diharduen Valentin Campok. Hiru arrazoi aipatu ditu probaren gogortasuna argudia-tzeko. Alde batetik, eskualdeko oro-grafia. Horren orografia gorabehe-ratsuek ia ezinezko egiten dute ka-rrera suabe bat antolatzea, ziurta-tu du. Bestetik, garai honetan euria eta hotza nagusi izateak txirrindula-rien lana gehiago zailtzen duela azal-du du. Bukatzeko, urteko lehenetari-ko lasterketa izateak lehia eta errit-moak biziagoak izatea dakarrela gai-neratu du antolatzaileak.

    Urte hasieran zegoen karrerarik gabeko espazio huts bat betetzea izan zen Aiarako Biraren helburua, 1990an ospatu zen lehen edizioan. Laudioko Txirrindulari Elkartearen ekimenez sortu zen proba, eta Amu-rrio, Artziniega eta Aiarako klubak la-guntzera mugatu ziren. Duela lau urte, baina, Laudioko Txirrindulari El-karteak lasterketa antolatzeari utzi zion, babesle falta zela eta, azaldu du Campok. Beste klubak bildu ziren orduan, eta hilabete baten bueltan antolatu zuten lasterketa, ohiko lau etapei laudiokoa kenduta. Hurrengo urtetik aurrera, baina, Laudioko el-kartea berriz batu zen birara eta, ho-rrela, lau etapak antola-

    tzeari ekin zioten berriro, aldaketa txi-ki batekin: klub bakoitza bere zonal-deko etapa antolatuko zuen, modu autonomoan, eta gero klub guztien arteko koordinazioa egongo zen. Hala funtzionatzen dute gaur egun.

    Profesionalen harrobiBilakaera bat eman da Aiarako

    Biraren orain arteko 25 edizioetan. Lehen Arabako jendeak baino ez zuen parte hartzen, oroitu du Cam-pok, baina duela 15 urtetik hona Kantabria, Bizkaia, Nafarroa, Astu-rias, Aragoi zein Gaztelako taldeak aritu izan dira. Aurten Balentzia eta Kataluniako taldeak animatu dira. Campok azpimarratu du Aiarako Bira irabazi duten txirrindulari uga-ri profesional mailara iritsi egin dire-la. Aiaraldeko txirrindularien artean ere maila handia dagoela jakinarazi du: 1993an Iaki Isasi aiararrak ira-bazi zuen proba, hurrengo bi urtee-tan David Sojo eta Xabin Arana okon-doarrak, hurrenez-hurren(2). Aurten lehiatuko diren kadeteak ere garai-penaren bila joango direla gainera-tu du. Arabako Ziklokros txapeldu-na den Joseba Otaola amurrioarra dugu, eta badugu beste sorpresaren bat ere, baina ez diogu etsaiari pis-tarik eman nahi (barreak).

    Aiarako Bira: Urtea gogor hasteko kadeteentzako biraOtsailaren 28an hasiko da Aiarako Biraren XXVI. edizioa. Orotara 177.7 kilometro egin beharko dituzte proban parte hartuko duten kadete mailako txirrindulariek. Eskualdeko maldek proba oso gogorra bihurtzen dute, antolatzaileen esanetan.

    Itzulian garaile atera diren hainbat txirrindulari profesional mailara iritsi dira. Aiaraldeko kadeteak garaipenaren bila joango direla ziurtatu dute antolatzaileek.

    ERREDAKZIOA I Txabi Alvarado Baares

    _lehen etapa 44.5 km. (Otsailak 28)

    _bigarren etapa 44.2 km. (Martxoak 7)

    _hirugarren etapa 44.6 km. (Martxoak 14)

    _laugarren etapa 44.4 km. (Martxoak 21)

    Argazkia: Elkar Kirolak

    Hiztegi lagungarria Norgehiagokaren(1), txapelke-

    taren / Hurrenez hurren(2), orden horretan

  • 13 29. ZENBAKIA /// 2015eko otsailaren 26a /// Aiaraldea

    _kirolaTXIRRINDULARITZA:165 kilometroko ibilbidea egingo du Laudioar Zikloturista lasterketakmaiatzaren 16an

    Maiatzaren 16an izango da Lau-dioko Txirrindulari Elkarteak anto-latutako Laudioar Zikloturista las-terketa. Orotara 165 kilometro egin beharko dituzte parte hartzaileek. Izena kirolprobak.com webgunea-ren bidez eman daiteke. Lasterke-tan Joane Somarriba txirrindulari gernikarra omenduko dute.

    MENDIZALETASUNA:Martxoaren 1an egingo da Artziniegako Yarri memoriala mendi ibilaldiaren VI. edizioa

    Martxoaren 1ean, igandea, Ya-rri memoriala Artziniegako men-di ibilaldiaren VI. edizioa egingo du Ganzorrotz mendi taldeak. Bi ibil-bide prestatu dituzte: luzeak 25 km izango ditu eta laburrak 13. Izen ematea dohakoa izango da eta martxa hasi baino ordu laur-den lehenago egin daiteke.

    MENDI TXIRRINDULARITZA:BTT Arespalditzaren hurrengo edizioa ekainaren 14an izango dela jakinarazi dute

    BTT Arespalditza mendi-txirrin-dularitza lasterketaren hurrengo edizioak badu data zehaztua. Ekai-naren 14an, igandea, izango dela ja-kinarazi dute antolatzaileek, eta ziur-tatu dute Aiarako bailarako paisaiez gozatzeko aukera izango dutela par-te-hartzaileek. Datozen hilabeteetan informazio gehiago helaraziko dute.

    Pirinioetan bereziki maite dudan leku bat bada seguru aski txikita-ko bizipenei esker eta goi mendian egin nituen lehenengo pausoak bertan izan zirelako-, hura Izaba-ko ingurua da. Auamendiek haien aurpegi malkartsuena erakusten hasten diren Nafarroa eta Zube-roa arteko bazter horretan daude gure mendi garaienak: Hiru Erre-geen Mahaia, Ukerdi, Lakora leku berezia da hortaz Erronkari ibarra-ren iparraldea, eta gutxi izango dira azken hogei urteotan, udan zein ne-guan, handik egun batzuk eman ez ditudan urteak.

    Otsailaren 21 eta 22ko astebu-ruan bertara itzultzeko aukera izan dut, oraingoan Artziniegako Gan-zorrotz mendi taldeko nire kide eta lagun Xabier Ortiz de Zarate-rekin, Bandres-Karolo mendi-es-ki lasterketan parte hartzeko. Las-terketa hau Euskal Herrian egiten den mendiko eski proba bakarra da eta 2012tik jokatzen da Izaban, euskal mendi-eskiaren bultzatzai-le izandako bi pertsonen omenez: Antxon Bandres tolosarra eta Car-los Imirizaldu Karolo noaindarra. Noaingo mendi taldeak antolatzen du Euskal Mendizale Federazioa-ren laguntzaz eta Euskal Herriko txapelketa ere bada Bandres-Ka-rolo memoriala.

    Zer ote da mendi-eskia? galde-tuko duzue batzuek. Agian baten batek gaztelaniaz esqu de travesa irakurrita argituko du zalantza, eta bestela hau da, labur esanda: mendi elurtuetan igo eta jaisteko, ahal dela, eskiak baliatzen dituen kirola. Beste herrialde batzuetan eski-alpinismoa ere esaten zaio. Mendi-kiroletako gainerako moda-litateak lez, loraldia ari da bizitzen gurean zein mundu zabalean az-kenaldian. Hala, gero eta gehiago dira neguan eskiak hartuta gora eta behera dabiltzanak, tartean

    gure eskualdeko mendizale ugari. Loraldi hori lasterketetan ere isla-tzen da, nahiz eta parte-hartzaile kopurua ez den iristen mendiko las-terketa arruntetan izaten diren zi-fra astronomikoetara; Izaban esa-terako 150 bat lagun batu ginen.

    Aurtengo negua hotza ari da izaten -Aiaraldean bertan eskia-tzeko aukera izan dugu- eta Iza-ban ere elurretan eman zuen as-teburua. Ibilbideak egoera horren arabera moldatu zituzten, men-di-eskian beti segurtasuna lehe-netsi behar delako eta elur-jau-si arriskua saihestu. Proba haue-tan ohikoa den lez, bi egunetan jo-katu zen: zapatuan krono igoera

    Izabako plazatik Saitsederra men-diraino, eta domekan Belaguako ibarreko baso eta larretan barre-na 20 km-ko lineako proba. Men-di garaietara igo gabe ibili ginen beraz, borden paretik eskiatzen, pago eta izei zurien azpitik, mal-dan gora haginak estututa, elkarri animoak ematen... eta batez ere mendiaz gozatzen.

    Hurrengo hitzordua martxoa-ren 14an dugu Picos de Europan, penintsula osoko zeharkaldirik klasikoenean: Andres de Regil ko-pako 40. edizioa. Bestelako para-jeak, bestelako mendi batzuk, bai-na kirol honekin gozatzen segitze-ko gogo berbera.

    Mendi eskia praktikatzen igaro dute asteburua /aiaraldea.eus

    Bandres-Karolo mendi-eski lasterketa

    Maldan gora, haginak estu eta elkarri animoak ematen

    Xabi Zalbide

    Langraitzen Arabako txapel-keta irabazi zenuen, zer nolako esperientzia izan zen?

    Bi urtez bigarren postua lor-tu dut eta aurten aukera asko ni-tuen lehenengoa izateko. Oso pozik bukatu nuen txapelketa eta nahiko gustura ibili nintzen.

    Euskadiko Kros Txapelketan aritu zara, ezta?

    Bai, talde osoak parte hartu zuen. Nik 7. postua eskuratu dut eta pena izan da, 6. postutik au-rrera Espainiako Txapelketan aritzeko aukera izaten baituzu.

    Baina talde gisa 2. postua es-kuratu genuen guztiok batera eta ondorioz Espainiako Atletis-mo Taldeen Txapelketan egon-go gara.

    Emaitza oso onak lortu ditu-zu. Zer da beha-rrezkoa horre-tarako?

    Ona izatea gauza garran-tzitsua da baina asko entrenatu behar da. Nik agian entre-namendu-rik gabe ez nituzkeen horrela-

    ko posturik lortuko.Nahiko gogorra da. Egunero

    entrenatzen dut ostiraletan ezik. Ordubeteko entrenamenduak dira eta ez dira berdinak beti.

    Zer nolako ibilbidea egin duzu atletismoan?

    Txikitatik hasi nintzen atletis-moan eta hasieran ez nintzen hain ona, baina apurka-apurka hobetuz joan naiz orain lortuta-ko dominak eskuratu arte.

    Sendotzen ari da atletismoa Laudion?

    Bai, nire taldean 4 neska gara eta askotan elkartzen gara ka-lean edo Ellakurin korrika egi-teko.

    Giroa nahiko ona da, guztiok elkar ezagutzen dugu duela

    urte asko, elkarrekin hasi ge-nuelako eta jende gehiago gehitzen ari da.

    Gero eta jende gehiago animatzen ari da. Txikien taldea handitu egin da.

    ATLETISMOATalde gisa Espainiako Atletismo Txapelketan egongo gara ARIANE EGUILUZ (Laudio, 1998) herriko atletismo tal-deko kidea da. Langraitzen Arabako Txapelketa irabazi du eta orain erronka gehiago izango ditu.

    ERREDAKZIOA I Aitor Aspuru Saez

  • Aiaraldea /// 2015eko otsailaren 26a /// 29. ZENBAKIA 14

    _Herriko plaza

    _denborapasak

    EZKER-ESKUIN1. Beheko laino. 2. Edatera behartu, edanarazi. Partikula hau erabili ohi dute ingelesdunek

    gure ados edo ongi da adierazteko. 3. Iristeko dagoen une batean, etorkizunean. Ezkongaiek ezkontzean jasotzen duten opari sorta. 4. Iridioaren ikur kimikoa. Afrikako iparraldeko estatu bateko. 5. Goren. Potasioa balio du. 6. Labore ale edo bihi. Zalantza adierazteko erabili ohi dugun partikula. 7. Gipuzkoako udalerria, Urola Kostan. Ipar Euskal Herrian, inor edo norbait. 8. Tona, labur-labur adierazita. Behi, txahal edo ahariaren urdaila eta sabeleko erraiak, egosita jaten direnak; ez itzazu mugatu. 9. Ergelkeria, tontakeria, kaikukeria.

    GOITIK-BEHERA1. Ikusteko organo. Janari ongailu. 2. Zerbait edo norbait ederrago agertzeko apaingarri.Bokal biribila. 3. Gorputz luzea, biguna, zilindro-erakoa eta uzkurkorra duen animalia txiki. Oso-oso garbi. 4. Diru-truk eskuratua. Euskal atzizkia. 5. Musika nota, eskalan seigarrena. Ilun, ilunki. 6. Emakume, emazte. Denbora tarte. 7. Bokal meheena da ezbairik gabe. Idazkien oinetan jakingarri gisa eskaintzen den ohar. 8. Musika idazten denean, hots bat adierazteko ikurra. Leku. 9. Egite okerra, makurkeria.

    SOLUZIOAK

    Sudoku, hitz-gurutzatu eta hitz gezidunen soluzioak web-gunean ikusgai: http://www.aiaraldea.com/users/denborapasak

    _agurrak

    LukenOndo pasa zure seigarren urte-

    betetzean! Mua, mua, mua, mua, mua eta mua!

    Urtzi, Amatxu eta Aitatxu

    RubenZorionak Ruben! Ondo pasa de-

    zazula eta egun hobe ezina izan de-zazula.

    Familia eta lagunak

    Haizea eta TerryZorionak zuei 55 urte hauenga-

    tik! Hasi berri duzuen urterako zo-riontasun osoa opa dizuegu. Musu bana! Lagunak

    @_BIDALI ZUREA!

    Idatzi zure mezua eta bidali argazkia [email protected] martxoaren 6a baino lehen.

    AimarZorionak gure idazle/komikilari/

    kirolari/kolaboratzaile/lagun horri! Ondo pasaaaaa!

    Lagunak

    GALTZAGORRIAK02.19-03.20Korrontearen alde doan arraina hilda dago. Besteen iritziek ezin dute zure arrazoia irentsi. Ez gu-txietsi zure burua, pentsatzen eta sinisten duzuna defendatu! Zure buruarengan konfiantza gehiago izan beharko zenuke nahi duzun bideari ziurtasunez heltzeko!

    LAMIA04.21 - 05.20Betikoa egitea ondo dago, bai-na gauza berriak probatzea ez da txarra! Zer nahi duzun garbi duzu baina zure bizitzak azkenaldian ez du disdirarik! Pentsatu zer de-sio duzun, igurtzi eskuak eta bete! Magia zure eskuetan dago!

    BASANDERE06.21 - 07.20Erosketak egitera zoazen bakoi-tzean iparra galtzen duzu. Behar ez zenituen zenbat gauza etxe-ratu dituzu? Ea esaera zahar hau gogoan izateak lagunduko dizu: aberatsa ez da asko duena, gutxi behar duena baizik!

    JENTILAK08.22 - 09.22Udaberria ez da lorontzi barruetan bakarrik islatzen. Urtean zehar zure ingurua mimatu eta zaindu baduzu hazten eta loratzen ikusiko dituzu! Eta hala ez bada, botaiezu ur pitxarra!

    MARI10.23 - 11.22Itxuragatik epaitu ohi duzu jen-dea. Azalak mamia estaltzen du. Intxaurra zabaldu arte ez da jaki-ten barruko frutua freskoa ala us-tela den! Ezagutu gabe, zergatik egiten diozu kasu usteari? Usteak erdi ustel!

    SUGAAR12.20 - 01.19Bizitza lego jostailuak bezalakoa da, etengabe eraikitzen goaz, bai-na kolpe txiki batek dena hankaz gora jarri lezake! Bizi zaitez aha-lik eta ondoen, ez baitakizu bihar inoiz zer datorren!

    TARTALO01.20 - 02.18Martxoaren 8an, Emakumea-ren Nazioarteko Egunean, ber-dintasuna aldarrikatzeko aurpe-gia eman dezakezu, baina urra-tsak egunero eman behar dira, nork bere etxean, lanean zein kalean! Emakumearen eguna egunero da!

    HERENSUGE03.21-04.20Berriro ere apustuan? Ondo da-kizu irabazi baino galtzeko au-kera gehiago dituzula, berezi-ki, gauzak ondo egiteko apustu egiteko beharra baduzu! Erron-ka norbaiti luzatzekotan argi ibili eta burua erabili!

    BASAJAUN05.21 - 06.20Gauzak etengabe errepikatuta ere beti ahazten zaizkizu! Ez al zara konturatu eskuan enkargua idaztea alferrekoa dela arretarik jarri ezean? Martxa honetan agenda guztiak motz geratuko zaizkizu!

    GAUEKOAK07.21 - 08.21Parrandan ateratzea eta hurrengon egunean nekerik ez izatea ez dira bateragarri! Inauteriekin nahikoa ez eta hurrengo festan pentsatzen dagoeneko? Jaia bai, lan ere bai!

    AKERBELTZ09.23 - 10.22Tarteka zure bizitzari opari bat egitea ez dago gaizki! Noiztik ez diozu gogoko duzun hori egiteko paradarik eskaini? Ekintza txiki batek eguna alaituko dizu, norbere buruari ere kasu egin behar zaio!

    ZIRIPOT11.23 - 12.20Sagardotegi garaia hasi dela eta, egunpasa antolatzeko bela-rriak berotu ordez hobe zenuke sagarrak jatea! Edurne Zuriren ipuinekoa da pozoitu zuten fru-ta bakarra!

    _horoskopoa

    ZAILAERREZA

    3

    8

    51

    9

    79 1

    8

    9 2

    4

    625

    867

    84

    73

    2

    5

    76

    47

    94

    259

    8 274 56

    5 6 37 6

    1 8 93 25 7

    68 5 48 3

    5 2 674 8

  • 15 29. ZENBAKIA /// 2015eko otsailaren 26a /// Aiaraldea

    _irakurlearen txokoa

    _agenda18:30 LAUDIOMARTXOAK 8Amodiozko ipuin antzeztuakKultur Etxea

    03.07LARUNBATA

    18:30 OROZKOMARTXOAK 8, ANTZERKIATell me, mon amourDonibane Aretoa22:00 LAUDIOKONTZERTUAPotato Sorgin Taberna (10 )

    03.08IGANDEA13:00 LAUDIOMARTXOAK 8ElkarretaratzeaHerriko Plaza17:30 OROZKOMARTXOAK 8ElkarretaratzeaZubiaur

    19:00 URDUAMARTXOAK 8ElkarretaratzeaUdaletxe aurrean

    _ezin galdu

    02.27 OSTIRALA

    RAICES Y CLAMOR LAUDIOKO KULTUR ETXEA 19:00etan doan

    02.28 LARUNBATA

    BARBACOA DE AMIGOS LAUDIOKO LANBIDE HEZIKETA ESKOLA 17:30ean eta 20:00etan (3 )

    03.01 IGANDEA

    MOLLIE MALLONEREN IPUIN SINESTESINA AMURRIO ANTZOKIA 17:30ean (3,60 )

    LAS OVEJAS NO PIERDEN EL TREN AMURRIO ANTZOKIA 19:30ean (4,80 )

    03.02 ASTELEHENA

    LAS OVEJAS NO PIERDEN EL TREN AMURRIO ANTZOKIA 20:00etan (3,60 )

    03.03 ASTEARTEALLACH, LA REVOLTA PERMANENT URDUAKO GAZTETXEA 18:30ean doan

    03.07 LARUNBATASIEMPRE ALICE LAUDIOKO LANBIDE HEZIKETA ESKOLA 17:30ean eta 20:00etan (3 )

    03.08 IGANDEAPADDINGTON AMURRIO ANTZOKIA 17:30ean (3,60 )

    SIEMPRE ALICE AMURRIO ANTZOKIA 19:30ean (4,80 )

    AMAREN ESKUAK OROZKOKO DONIBANE ARETOA 18:00etan doan

    03.09 ASTELEHENASIEMPRE ALICE AMURRIO ANTZOKIA 20:00etan (3,60 )

    ZINEMA02.26OSTEGUNA12:00 LAUDIOMOBILIZAZIOALOMCE desobedituko dugu!Lamuza Plaza

    19:00 LAUDIODIAPORAMAMundu-giro, Asier Otamendiren eskutikBasalarrina

    02.27OSTIRALA17:00 LAUDIONAGUSIEN IKASGELAK Peru Patxi Sanchez Dehesa argazkilariaKultur Etxea

    17:00 OROZKOKONTZERTUAKamy Rapstyle rap abeslari sahararraFrontoia

    19:00 AMURRIOMOBILIZAZIOAAiaraldean lan, bizi eta ikasi Herriko Plaza

    19:30 LAUDIOSAHARAKO ASTEAHitzaldia: Sahara eta euskal herrien harremanakKultur Etxea

    20:00 LAUDIOELKARRETARATZEAEuskal presoak Euskal Herriratzearen aldeLamuza Plaza

    20:00 LUIAONDOBAKARRIZKETAIrish in Euskal HerriaGizarte Etxea

    22:00 LAUDIOKONTZERTUAThe Monkey Painters eta barbakoa (5 )Drumgorri Aretoa

    02.28LARUNBATA08:00 LAUDIOMENDI IRTEERAKarrantzako Punta Karlistara Institutua

    13:00 LAUDIOANDALUZIA ASTEAAgintarien harrera eta luntxaAndaluziar Etxea

    03.02ASTELEHENA19:00 LAUDIONAGUSIEN IKASGELAKSuntsitzea Jesus Rodriguez paleontologoaKultur Etxea

    03.03ASTEARTEA17:00 LANTENONAGUSIEN IKASGELAKMotibazioa nagusietan eta gimnasiaEskola Artistikoa

    17:30 LAUDIOBULARRETIK MINTZORA0 eta 3 urte bitarteko ume eta gurasoentzatLiburutegia

    03.04ASTEAZKENA17:00 LAUDIONAGUSIEN IKASGELAKSexteto sin cortes kontzertuaKultur Etxea

    17:00 LAUDIOBAKARRIZKETABusco novio formal que marido ya tuveLanbide Heziketa Eskola

    03.05OSTEGUNA17:00 ARTZINIEGANAGUSIEN IKASGELAKSexualitatea 3. adinean, mitoa edo errealitateaEtnografia Museoa

    18:00 URDUAMARTXOAK 8Puntu beltzen maparen aurkezpenaKultur Etxea

    11:00 LAUDIOSAHARAKO ASTEAJaiaAldai Plaza

    17:00 LAUDIOSORGIN ZAPATUAKHipo eta Tomax pailazoakAretako Kultur Etxea

    20:00 AMURRIOANTZERKIAHappy EndAmurrio Antzokia (9 )

    22:00 LAUDIOKONTZERTUAThe Hammer Killers eta MotorsexDrumgorri

    03.01IGANDEA07:45 ARTZINIEGAVI. MENDI IBILALDIA Yarri memorialaFrontoia

    SAHARAKO ASTE KULTURALA: Erakusketa eta hitzaldi sorta batekin hasi dute. Filme laburra eskainiko dute bihar eta gero solasaldia. Larunbatean jaia ospatuko dute asteari amaiera emateko eta Saharako Errepublika aldarrikatzeko.

    MARTXOAK 8, ELKARRETARATZEAK: Kultura hitzordu ugari antolatu dituzten arren, Martxoaren 8an parekidetasuna aldarrikatzeko hainbat elkarretaratze antolatu dira eskualdean. Antolatu diren ekitaldi guztien berri jasotzeko ikusi www.aiaraldea.eus web-guneko agenda.

    ANDALUZIA ASTEA

    02.28 LARUNBATALAUDIOANDALUZIA ETXEA

    10:30 Haurren marrazki lehiaketa.12:30 Haurren flamenko erakustaldia.13:00 Sari banaketa.14:00 Bazkaria18:45 Flamenko erakustaldia.19:00 Poema errezitaldia19:10 Rocioko Algazara abesbatza.19:30 Poema errezitaldia19:40 Algarabia dantza taldearen erakustaldia20:00 Victor Palaciosekin flamenkoa.

    KINTOEN JAIA

    03.07LARUNBATAURDUA10:00 Meza (Antzinako Ama elizan)11:30 Umeentzako jolasak14:00 Trikipoteoa20:00 Batukada22:00 Kontzertuak Foru plazan: Astalapo, Green Valley eta DjTrapi

    23:00 Kintoen zozketa.

  • Aiaraldea /// 2015eko otsailaren 26a /// 29. ZENBAKIA 16

    aiaraldea.eus_kontra

    IratiMaraonITZULTZAILEA

    _Leihotik

    Wandern

    Aspaldi ezagutu ni-tuen, amari esker, ha-ren onurak. Eta eske-rrak eman nahi dizkiot, gainera. Osasuntsua da, mer-kea, mundu guztiak egiteko mo-dukoa, taldeka zein bakarrik, eta hiri bat ezagutzeko modurik one-na. Virginia Woolfek oso gustuko zuen, eta Kantek, eta Nietzschek, eta Rousseuk eta Dickensek Eta erromantiko alemanek, nos-ki. Ez nintzen ba ni haiek baino gutxiago izango, ezta? Frantzian hari buruzko tratatu moduko bat idatzi berri du Frderic Gros fi-losofoak, eta bestseller bilaka-tu da. Desobedientziarako tres-na dela dio, eta gorputzaren, pai-saiaren eta bidearen arteko uz-tarketa aldarrikatzen du libu-ruan. Paseatzeaz ari naiz, bai, ibiltzeaz. Edonora autoz joaten garen egunotan, presaka bizitze-ra kondenatuta gauden hone-tan, ezinbestekoa da gelditzea, arnasa sakon hartu eta tipi-ta-pa oinei eragitea. Inguratzen gai-tuzten gauzei erreparatzea eta beste erritmo bati lotzea. Wan-dern izan zen, hain zuzen, ale-manez ikasi nuen lehen hitzetako bat. The Grand Budapest Hote-len antza zeukan hotel alpino ba-tean izan zen, Alemania hegoal-dean. Jakingo duzue honezkero zer esan ahi duen, ezta?

    Jabi Isasi

    Zer ikusten du itsu batek?Dena, jendea itsuago bizi da.

    Jendea arketipoekin bizi da. Hori jendea ezagutzeko aukera gal-tzea da. Denok gaude sistema-ren barruan: alternatiboenak ere Nike zapatilak eta puntako mugi-korra du.

    18 musika talderen managerra zara...

    Bai, musika taldeei kon-tzertuak lo-tzen dizkiet, edo diskoe-txeekin kon-tratuak lotu.

    Edo, telebista eta irratietan elka-rrizketak lotu. Gustatzen bazaizu lan oso polita da. Nik 16 urtere-kin hasi nuen manager lana. Lan honetan 15 urte daramatzat, bi-zitza erdia. Berri txarrak, Ekon, Kashbad, Inadataps, Kop, Banda

    Basotti, Etsaiak, EH Su-karra... Guz-tira,

    orain arte 65 talde mugi-tu ditut. Horre-

    tarako manager

    agentzia bat sortu nuen: Elec-

    tric Bulegoa.

    Xakera ere jolasten duzu, ezta?

    Bai. Asko gusta-tzen zait baina egu-nak ordu gehiago

    izan beharko lituzke horretarako. Azkenean manager lana 24 ordu-koa da, beti egon behar zara hor.

    Musikarien peoi ala errege, zer sentitzen zara?

    [Barreak] Zein galdera ona! Zaldia, alde batetik bestera era-maten ditudalako musikariak, eta oztopoen gainetik salto egitea dagokidalako! Azkenean beraiek badakite zu zarela agintzen due-na. Erregetik dudan bakarra sina-dura da, kazetaritza karrerako ti-tuluan.

    Zein abantaila eta oztopo ditu itsu izateak?

    Inoiz ez naiz izango hegazkin pi-lotoa, hori da oztopo nagusiena niretzat. Suaren bueltan sukal-tzea da egiten ez dudan bakarra, baina pintxe fina naiz.

    Zer gustatuko litzaizuke jen-dartean ikustea?

    Tren geltokietan, kaleetan... Gi-zarteak oraindik aurrerapauso asko eman behar ditu. Ni itsua naiz baina ez dut arazorik, bi han-

    ka ditut eta nahi dudan tokira ba-karrik heldu naiteke. Garraioak ez daude prest. Hala ere, bakarrik bizi ezin daitekeen jende gehiago dago, edo bizitzeko nik baino ara-zo gehiago dituztenak.

    Hamaika bitxikeria izango di-tuzu kontatzeko. Bat aukeratze-rik?

    Normalean jendeak behar be-reziren bat baduzu tontoa zare-la uste du. Ni itsua naiz, baina ez tontoa. Behin Bilbon nengoela Arenaleko zubian emakume ba-tek besotik heldu ninduen: Aizu, mutiko, badakizu Bilbon zaude-la, ez?. Nik adarra jo nion, bidai agentziara joan behar nintzela Hong Kongeko bidaia saldu zida-tela salatzeko esanez. Gero egia kontatu nion. Apropos esan nion, leloak ez garela konturatu zedin.

    Orain umorez hartzen dut, bai-na txikitan ez zidan graziarik egi-ten. Eskerrak umore beltza asko gustatzen zaidan.

    Jendearen pentsamenduak gai-xotu egiten nau, asko dugu egi-teko.

    Oscar GastakaItsua naiz, baina ez naiz tontoa. Jendea ni baino itsuago bizi da, arketipoekinOSCAR GASTAKA (Laudio, 1982) managerra da. 15 urtetan 65 musika talde kudeatu ditu: Berri Txarrak, Ekon, KOP, Etsaiak, Kashbad, EH Sukarra... Itsu batek dena ikusten duela dio, eta jendea bera baino itsuago bizi dela.

    ERREDAKZIOA I Izar Mendiguren Cosgaya