2
Gure ikastetxean irakasle garen moduan hainbat erantzukizun ditugu, hala nola, ezagutzak transmititzea, ikasleen ongizatea bermatzea, ikasleen arteko harremanak sendotzen laguntzea... Horien artean, formazio berritua izan behar dute irakasleek, eta horretarako, hainbat kongresu eta klase magistraletara joan behar izaten dute. Kasu honetan kongresu batera bidali gaitu zuzendariak, eta gure ordez, ordezko irakaslea etorri da, Aitzol hain zuzen. Aitzol, lanean has dadin, hainbat aholku eta jarraibide eman behar dizkiogu, bere betebeharrak argi izateko eta ahalik eta modurik egokienean betetzeko. Besteak beste, hauek dira gure aurreiritzietan oinarrituriko aholkuak: Ikasle bakoitzaren ezaugarri pertsonalak nahiz akademikoak azalduko dizkiogu ordezkariari. Jada emanda dutena azaldu ezer errepika ez dezan Irakasteko erabiltzen dugun metodologia eta estrategiak azaldu: Espazio banaketa, denbora, printzipioak, baliabideak... Gelan ezarritako arau eta betebeharrak zein diren erran. Ikastetxearen planteamendua zein den ere azaldu.

Aitzol, ordezko irakaslea

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Ordezko irakaslea etortzean eman beharreko pausoak.

Citation preview

Page 1: Aitzol, ordezko irakaslea

Gure ikastetxean irakasle garen moduan hainbat erantzukizun ditugu, hala nola, ezagutzak

transmititzea, ikasleen ongizatea bermatzea, ikasleen arteko harremanak sendotzen laguntzea...

Horien artean, formazio berritua izan behar dute irakasleek, eta horretarako, hainbat kongresu

eta klase magistraletara joan behar izaten dute.

Kasu honetan kongresu batera bidali gaitu zuzendariak, eta gure ordez, ordezko irakaslea

etorri da, Aitzol hain zuzen.

Aitzol, lanean has dadin, hainbat aholku eta jarraibide eman behar dizkiogu, bere

betebeharrak argi izateko eta ahalik eta modurik egokienean betetzeko.

Besteak beste, hauek dira gure aurreiritzietan oinarrituriko aholkuak:

Ikasle bakoitzaren ezaugarri pertsonalak nahiz akademikoak azalduko dizkiogu ordezkariari.

Jada emanda dutena azaldu ezer errepika ez dezan

Irakasteko erabiltzen dugun metodologia eta estrategiak azaldu: Espazio banaketa, denbora, printzipioak, baliabideak...

Gelan ezarritako arau eta betebeharrak zein diren erran.

Ikastetxearen planteamendua zein den ere azaldu.

Erabil ditzakeen material nahiz baliabideak zein diren esan.

Gainerako irakasleekiko eduki behar den aurretikako jarrera azaldu.

Talde horrekiko ezarritako helburuak azaldu.

Eguneko ordutegia eta denboralizazioa.

Klaseko dinamika azaldu.

Komenigarria ordezkapena baino lehen klasera joatea.

Aniztasunari erantzuteko neurriak zein diren.

Eduki ezberdinak zein diren azaldu.

Ebaluazio irizpideak zeintzuk diren esan.