8
IGANDEA 2016/02/07 4. urtea, 440. zenbakia 107.6 fm •105.0 fm www.ataria.info Aurtengoan bai Zaldunita bezperak asko du festatik, eta horrela erakutsi dute Udaberri dantza taldeko haurrek, erraldoi eta buruhandiek, txarangek edota haur eta helduen danbor hotsek Aiz Orratz elkarteak antolatzen duen haur danborradak zortea izan du aurten, eta euriak ez du zapuztu haurren ilusioa eta gogoa. MIKEL IRAOLA

Aiz Orratz elkarteak antolatzen duen haur danborradak zortea ...Noiz hasten zara mozorroak prestatzen? Zentzu horretan ez naiz tolosar peto-petoa, zeren beti azken or-duan ibiltzen

  • Upload
    others

  • View
    0

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Aiz Orratz elkarteak antolatzen duen haur danborradak zortea ...Noiz hasten zara mozorroak prestatzen? Zentzu horretan ez naiz tolosar peto-petoa, zeren beti azken or-duan ibiltzen

IGANDEA2016/02/07

4. urtea, 440. zenbakia107.6 fm •105.0 fmwww.ataria.info

Aurtengoan baiZaldunita bezperak asko du festatik, eta horrela erakutsi dute Udaberri dantza taldekohaurrek, erraldoi eta buruhandiek, txarangek edota haur eta helduen danbor hotsek

Aiz Orratz elkarteak antolatzen duen haur danborradak zortea izan du aurten, eta euriak ez du zapuztu haurren ilusioa eta gogoa. MIKEL IRAOLA

Page 2: Aiz Orratz elkarteak antolatzen duen haur danborradak zortea ...Noiz hasten zara mozorroak prestatzen? Zentzu horretan ez naiz tolosar peto-petoa, zeren beti azken or-duan ibiltzen

Saltoka ez, baina gorputza auto-matikoki mugitzen zaizu. Baina,hori urte guztian zehar gertatzenzait txaranga doinuren bat en-tzuterakoan.Noiz hasten zara mozorroakprestatzen?Zentzu horretan ez naiz tolosarpeto-petoa, zeren beti azken or-duan ibiltzen naiz gauzak pres-tatzen. Askotan bezperan.Zertan inspiratzen zaramozorroak prestatzerakoan?Orain eguneroko mozorro baterajotzeko ohitura dut, baina lehenkuadrillan beti urtean pasatakozerbaiten inguruan ateratzen gi-nen. Beste kuadrillek esaten zi-guten beti gai politikoei lotutakomozorroekin ateratzen ginela,eta egia esan horrela izaten zen.Ba al duzu gogoan mozorrobereziren bat?Gai politikoei buruz hitz eginez,urte batean politikoki edo erlijio-soki zuzena ez zen mozorro bat

Maier Ugartemendia

Nola bizi dituzu inauteriaurreko egunak?Urduritasun puntu horrekin bizidira. Lehenengo eguna iristekogogoz, urduritasuna nabarituz.Zer suposatzen duteinauteriek?Nik beti esaten dut urteko garai-rik politenetakoa dela. Zerenzure bizitza normaletik atera-tzea lortzen duzu, eta Tolosakherri bezala egiten duen aldake-ta zoragarria da.Zu Tolosako elkarte batekokide zara, eta elkarteekbadute protagonismo berezibat inauterietan. Modubereziren batean bizi duzuhori?Ni Aiz Orratz elkarteko kideanaiz, eta egitarauan antolatzendituen ekitaldien artean daudeumeen danborrada eta umeentxantxo lehiaketa. Hori antola-tzeaz arduratzen den komisioa-ren barruan nago eta beraz, ho-rretan sartuta ibiltzen naiz.Ostegun Gizena, txupinazoalehertzeko zorian, eta Igor...Urduritasun puntu hori dauka-zu, tripan sentsazio berezi hori,eta poztasun handia. Niri Oste-gun Gizena gehien gustatzenzaidan egun da, eta nik uste duttolosar peto-peto bati OstegunGizena dela gehien gustatzenzaion eguna. Egun horretan ka-lera irten, eta agian, urte guztianikusi ez duzun jendea ikustenduzu. Txiki-txikietatik, zaharre-netaraino.Txaranga doinuak entzuteansaltoka hasten denhorietakoa al zara?

atera genuen. Munilla gotzainakhainbat astakeria esan zituen,eta gu gotzainez mozorrotutaatera ginen. Munillaren aurpe-gia, trabesti baten gorputzarekinnahastu genuen photoshopare-kin. Egia esan, adineko emaku-meek gaizki begiratzen ziguten,baina inauteriak zirenez baime-na genuen parodia hori egiteko.Zer da inauterietatik gehiengustatzen zaizuna?Ostegun Gizena. Nik beti esanizan dut herrikoentzako egunadela. Gainera, lehenengo egunaizanik gogo askorekin hartzenduzun eguna izaten da. Egia daez garela mozorrotzen, bainahori dut gustuko eguna.Eta gutxien?Batzuetan kanpotik etortzen denjendearen portaera. Larunbatgauetan edo astelehen gauetankanpotik etorri den jendea, etaurtero gertatzen diren gauzak.Ez dut uste hori herrikoak baka-rrik gaudenean gertatzen denik,baina horrekin ere jokatu behardugu. Tolosako inauterien sonahandia denez horretara ere mol-datu behar dugu.Inauteriak amaitu ondoren,zer?Ezin dut esplikatu. Pena handiaeta hurrengo urtea iristeko go-goa sentitzen dut, nik behintzat.

Igor Hilario, eskuinetik hasita bigarrena. ATARIA

«Inauterietan Tolosak herri bezala egiten duenaldaketa zoragarria da»IGOR HILARIO INAUTERIZALEA

Tolosar gehienak bezala inauterizale amorratua da Igor Hilario (Tolosa, 1982). Ostegun gizenaren zain pasatzen du urtea inauteriak amaitzen direnetik, eta zalantzarik gabe egun horretako magia maite du inauterietatik gehien

KOMIKIA GORKA SALABERRIA

MOTZEANEgun bat? Osteguna.Eguna ala gaua? Beti eguna.Une bat? Osteguneko eguerdia.Txaranga doinu bat?Sasikoipatsu edo ostegun gizen.Mozorroa edo txilaba?Mozorroa.

02 TOLOSA INAUTERIAK 107.6 fm • 105.0 fm • www.ataria.info IGANDEA, 2016ko otsailaren 7a

Page 3: Aiz Orratz elkarteak antolatzen duen haur danborradak zortea ...Noiz hasten zara mozorroak prestatzen? Zentzu horretan ez naiz tolosar peto-petoa, zeren beti azken or-duan ibiltzen

Gaztetxoenen mozorroak argituzTolosako inauterietan egun berezia izaten dute gazteenek, Astelenitan kaleak betetzen dituzteaisialdi taldeek. Euren mozorro, koreografia eta musikaren berri izateko entseguetan sartu gara.

N. Roldan de Aranguiz

Gabonen inguruanhasi zituzten taldegehienek euren en-tseguak Astelenitaribegira. Entseguetanhasi aurretik ordea,

hainbatek lana erruz egin beharizan dute: mozorroa eta musikaaukeratzen eta baita jendaurre-an dantzatuko dituzten koreo-grafiak prestatzen ere.Eguna iristeko irrikaz badira

ere, eskaera ere luzatzen dute:iazko eguraldia ez errepikatzea.Euriaren beharrik ez dute aisial-di taldeek. Kontuak kontu, eu-riarekin edo euririk gabe, hilabe-

teetako lana agerian uzteko uneairitsiko zaie bihar neska-mutil,begirale eta gurasoei. 11:00etanabiatuko dira karroza eta kon-partsak eta San Frantzisko pase-alekuan ikusleak bilduko diraazken asteotako lanaren ikusmi-ran.

EGUN OSOKO PLANAAtseden talde gehienek egunosoko egitarauak osatzen dituzteAstelenitan. Goizean goiz geldi-tzen dira aurpegiak behar bezalamargotzeko, mozorroak janzte-ko. Ondoren, goizeko dantzasaioa, bazkaldu, zezenetara joaneta berriro dantzatzeko unea iri-tsiko zaie. Aurtengoz lana azkenaldiz erakutsiz.

Mozorro eta dantzakprest dituzte aisialditaldeek biharkoegunaren eta eguraldionaren esperoan

KAZKABARRA

Gaia.Baserri giroa. Barazkiak (berenjena, tomatea, piperra, azenarioa) eta animaliak (behia, oilarra...) izango dira protagonista. Partaideak.460 haur.

INAUTERIAK TOLOSA 03www.ataria.info • 105.0 fm •107.6 fm IGANDEA, 2016ko otsailaren 7a

SAN BERNARDO

Gaia. Irlandarrez mozorrotuko dira, lau kolore ezberdin oinarri hartuta. Partaideak.50 pertsona. Talde txikia izanik, denek batera dantzatuko dute.

TTENTTEK

Gaia.Adam’s familia. Partaideak. 90 pertsona inguru, ikasle, begirale etagurasoak tarteko. Entseguak Gabonetan hasi zituzten Ttenttek taldekoek.

KIRIKIÑO

Gaia.Pinguinoak. Hotzari aurre egiteko, irailean erabakita. Partaideak.407,haur eta begiraleekin batera gurasoak. Kopurua mantendu du taldeak.

ATSEDENA

Gaia.Lehoi Erregeafilma oinarri hartuta pertsonaia ezberdinak izango dira,musikak Afrikara bidaiatzen lagunduko du. Partaideak. 160 pertsona inguru.

TXIRIBITU (IBARRA)

Gaia.8 fruta (piña, marrubia, sagarra, kiwia, platanoa, naranja, mahatsa etasandia). Partaideak. 170 pertsonatik gora, haur, guraso eta begirale artean.

Page 4: Aiz Orratz elkarteak antolatzen duen haur danborradak zortea ...Noiz hasten zara mozorroak prestatzen? Zentzu horretan ez naiz tolosar peto-petoa, zeren beti azken or-duan ibiltzen

Dantzaz koloreztatudituzte kale guztiakEskualdeko 370 dantzari txiki elkartu ziren Tolosako kaleetan, Udaberrikantolatutako kalejiran, inauterietako dantzak dantzatzeko; eguraldialagun izan zuten eta kaleak kolorez eta dantzaz jantzi zituzten

Maier Ugartemendia

Zaldunita bezperan urterokozita bilakatu da Udaberri dantzataldeak antolatutako kalejira.Azken urteetan ez bezala, egu-raldi ona izan zuten kalejiran,nahiz eta haizeak txantxoen zin-tak ederki astindu zituen.

Trianguloa plazatik abiatutabi taldetan irten ziren eskualde-

ko 370 dantzari, irakasle eta mu-sikari. Euskal Herriko inauteriakekarri zituzten: Txulalai, Altsa-suko Momotxorroen dantzak etaLantzeko inauterietako doinuakdantzatuz. Dantzariekin bateraeuskal inauterietako ordezkarinagusiak ere atera ziren, tarteandantzari guztiak izutzen ibili zenhartza; zalantzarik gabe begira-da guztiak bereganatu zituena.

Kalejiraren inguruan bildutako herritarrak ere dantzan jarri zituzten dantzari txiki eta musikariek. M. UGARTEMENDIA

04 TOLOSA INAUTERIAK 107.6 fm • 105.0 fm • www.ataria.info IGANDEA, 2016ko otsailaren 7a

Page 5: Aiz Orratz elkarteak antolatzen duen haur danborradak zortea ...Noiz hasten zara mozorroak prestatzen? Zentzu horretan ez naiz tolosar peto-petoa, zeren beti azken or-duan ibiltzen

Bezperak ere badu bereaEz zen ekitaldi faltarik izan atzo goizean: erraldoi eta buruhandiek, Kabi Alai txarangak,musika eskolako bandak eta Aiz-Orratz elkarteko trenak alaitu zuten Zaldunita bezpera

INAUTERIAK TOLOSA 05www.ataria.info • 105.0 fm •107.6 fm IGANDEA, 2016ko otsailaren 7a

Tolosako musika eskolako ikasleen bandak erakutsi zuen herrian inauteri doinuek etorkizunik badutela. I.G.L.

Buruhandiek ederki astindu zituzten maskuriak, eta erraldoiek ikuskizuna eman zuten ohi bezala euren dantzekin. I.G.L.

Kabi Alai txarangak ere ez zuen etenik izan atzokoan. I.G.L.

Aiz-Orratz elkartekoak trenarekin aritu ziren inauteri giroari bisita egiten . I.GL.

Page 6: Aiz Orratz elkarteak antolatzen duen haur danborradak zortea ...Noiz hasten zara mozorroak prestatzen? Zentzu horretan ez naiz tolosar peto-petoa, zeren beti azken or-duan ibiltzen

Geltokitik irten eta Aiz-Orratz elkartearen egoitzara bitarte, danborra jo eta jo aritu ziren neska-mutilak; kosakoek dantza egin zuten, berriz, panderoen erritmora. I. URKIZU

06 TOLOSA INAUTERIAK 107.6 fm • 105.0 fm • www.ataria.info IGANDEA, 2016ko otsailaren 7a

Danborrak, zubiHaurrek bezala, helduek ere, danborraren inguruanospatu dute inauterien zubi eguna, itxuraldatzearenbezperak ere festatik asko duela erakutsiz

Itzea Urkizu

Hirugarrenean, agidanez. Aiz-Orratz elkarteak antolatzenduen haur danborradak ez zuen,aspaldi, kalerik zapaldu, bainaatzo bake ituna sinatu zuen egu-

raldiak, inauterizaleekin, etaitzuli ziren festazale gazteenenirudiak.

Kosakoen pandero kolore-tsuek zabaldu zuten desfilea,dantzan eta, behin mikelete txi-kiak pasatuta, makil eta danbo-

rren zaparradak marraztu zituenespaloi ertzetako guraso, aiton-amona eta senideen irribarreak.Eta, irribarreekin batera, mires-mena ere piztu zitzaion zenbaitikusle gaztetxori.

Zaldunita bezperak, bezpera

izate hutsagatik, soinean dara-ma zubigile lana, baina badiraalde batetik bestera pasatzekobidea ere festan pasatzen dute-nak.

Horren adibide izan ziren,atzo, helduen danborradako ki-deak eta, haur, guraso eta antola-tzaileek bezala, noski, zinez es-kertu zuten lainorik gabeko ze-rua, maskara azpian gordeaurreko orduetan.

Page 7: Aiz Orratz elkarteak antolatzen duen haur danborradak zortea ...Noiz hasten zara mozorroak prestatzen? Zentzu horretan ez naiz tolosar peto-petoa, zeren beti azken or-duan ibiltzen

Txantxoz, kosakoz, mikeletez edo kantineraz jantzita, haurrak bilakatu ziren, atzo, kaleko protagonista bakar. I. URKIZU

Kosakoen dantzek zabaldu zuten helduen danborrada Zaldunita bezperan, Trianguloan lehen piezak eskaini ondoren Korreo kaletik abiatu ziren ohiturazko ibilbidea egiteko. JON MIRANDA

INAUTERIAK TOLOSA 07www.ataria.info • 105.0 fm •107.6 fm IGANDEA, 2016ko otsailaren 7a

Page 8: Aiz Orratz elkarteak antolatzen duen haur danborradak zortea ...Noiz hasten zara mozorroak prestatzen? Zentzu horretan ez naiz tolosar peto-petoa, zeren beti azken or-duan ibiltzen

IGANDEA 7AGENDA

Zaldunita, Tolosan

08:00.Diana, Tolosako Musika Ban-darekin. 08:45.Herriko Txistulari Bandak,ohiko ibilbidea eginez, Inauterietakozortzikoa joko du. 10:00.Txarangen Irteera. 11:00.Plaza Berrian Sokamuturra,Txapel Haundi txarangak alaituta.11:00. Karroza eta konpartsen irteera. 15:45. Udal Txistulari BandakIdiarena pieza joz egingo du ohikoibilbidea. 16:00. Kalejira Sukalde, Alcoyanoeta Kabila txarangekin, Plaza Zaha-rretik Zezen Plazaraino. 16:30. Zezenak zezen plazan; Txarangak eta txistulariak aritukodira ikuskizuna alaitzen. Ondoren, kalejira. 19:00.Txosnagunean: Laket. 19:00.Dantzaldia Berdura Plazan,Sukalde, Alcoyano eta Kabilatxarangekin. 22:30.Txosnagunean kontzertuak:Zesuma, Auntzape eta DJ Bull.22:30. Kalean eta Oriako Txarangakalez kale.

Txantxoak, Abaltzisketan08:00.Baserrietatik barrena. 11:00-11:30.Abaltzisketa herria,udaletxe aurrean eta herriko etxee-tan dantzatu eta gero, baserrietara. 12:30-13:00.Larraitzeko ermitan,Amezketako Talaiekin .

Talaiak, Amezketan08:00.Udaletxetik aterata, UgarteZubillaga, Amezketa herria eta La-rraitz ibilbidea.

ATARIA IRRATIAArazo teknikoak. Azken asteetanarazoak ari gara izaten antenarekin.Barkatu eragozpenak.

28 KANALA24 orduz.Tolosako inauteriak.

GARRAIOAAUTOBUSAHiribusa10:30-14:30 /16:00-22:00.

Zubi berria-Usabal-industriagunea-Amarotz (behean)-Kondeaneko al-dapa-Zubiberria.

Tolosaldea. Gaueko zerbitzuak.23:30 /01:00 / 02:30. Tolosa (Zumardi Txikia)-Amarotz-Ikaztegieta-Alegia-Abaltzisketa-AmezketaTolosa.01:15 /01:45 /03:15. Tolosa (Zumardi Txiki)-Amarotz-Ibarra -Berrobi - Eldua-Elduain-Berastegi.00:00/01:00/02:00/03:00/04:00. Tolosa (Santa Klara)- Anoeta - Irura-Villabona-Zizurkil -Asteasu.00:30/01:30/02:30/03:30/04:30Asteasu - Zizurkil - Villabona - Irura -Tolosa (Santa Klara).

TSST. 07:00-16:00 (60 min.)10:30/11:30/12:30. 16:45-20:45 (30 min.) eta 21:45. Donostia - Tolosa.

08:00-16:00 (60 min.).11:30/12:30/13:3016:00-20:30 (30. min) eta21:15/21:45/22:45 (Lasarte)Tolosa - Donostia.

TRENATolosa-Donostia-Irun01:00/03:00 /05:00.Tolosako tren geltokitik

Tolosa-Brinkola03:10 /05:10. Tolosako tren geltokitik

FARMAZIAK

Gaur

TOLOSA.Egunekoa eta gauekoa.Morant, R. Zabalarreta lorategiak 1.Telefonoa: 943 67 38 49.

Mozorroa jantzi, eta prest bai festarakoeta baita lanerako ere.

Gustuko bidean,aldaparik ez

I nauteriak ospatzeko modu uga-ri daude. Nirea: lana egitea. As-kok pentsatuko dute ez deladisfrutatzeko era, baino inaute-riak denak aldatzen gaitu eta

gauzak umorez hartzea da gakoa,baita lana ere. Aurten, egun batzukEzeizako obradorean, eta beste ba-tzuk, San Franziskoko pastelerianlan egitea egokitu zait. Obradorean, goizeko seietatik

(bueno, agian pixka bat berandua-go) hasten naiz inauteritako doi-nuak tarareatzen eta gorputza giro-tzen. Gainera, Ostegun Gizenean,baita txorizoa jaten ere! Eta noski,bukatzean, denak batera joaten garazerbait hartzera. Dendako egunetanordea, goiz-goizetik mozorrotuta la-nera, eta lankideok batak besteaikusten dugun bezain pronto irriba-rreari ezin eutsirik gabiltza. Baita be-zeroak ere gu ikustean. Gurekin edogure kontu bada ere, jendea kafes-nea eta kruasana eskatu baino lehenirribarretsu ikusteak, indarrak ema-ten dizkigu egunari aurre egiteko.Gainera, mozorro ugari ikusteko au-kera edukitzen dugu. Orain dela urtegutxi batzuk, gure teilen «manifes-tazioa» izan genuen bisitan eta joan-dako urtean, pasteleriko saltzaileez

beste batzuk. Graziosoak benetanbi kasuak.Berdin dio lanean edo parrandan

izatea, ahal den heinean disfruta-tzea da garrantzitsua. Eta nik hori,nire gurasoetatik ikasi dut, berezi-ki, aitarengandik. Inauterizaleamorratua baitzen eta niri ondoerakutsi zidan. Lana egin behar de-nean lanera, baino atera bezainpronto eta gozo usaina gainean iza-nik oraindik, nekea ahaztu eta txi-laba, mozorroa edo egunari dago-kiona jantzi eta kalera. Txarangadoinuaren atzetik joan eta giroazgozatzera.

Moira Ezeiza

Nire egunerokoa....

www.ataria.infoIGANDEA, 2016KO OTSAILAK 7Argitaratzailea: Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMLege Gordailua: SS-1323-2013Koordinatzailea: Eneritz MaizKudeatzailea: Jexux MuruaEgoitza: San Esteban, 20, Tolosa.Telefonoa:943 65 56 95. E-posta:[email protected]: 661 678 818. [email protected]

Tolosa: 687 410 082. [email protected] Villabona-Aiztondo:687 410 022. [email protected]:687 410 [email protected]:687 410 118. [email protected] Alegialdea: 687 410 [email protected] Kirolak:673 06 11 32. [email protected] arreta zerbitzua: 902 82 02 01

Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain,

Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkil

Tolosaldeko Komunikazio Taldea S.L.ko kideak:

Tolosaldekogizarte

eragileak

ATARIA IRRATIA107.6FM / 105.0FM

EGURALDIA

GAUR

BIHAR

10º / 5º

15º / 7º