7

Alaitz eta izaro

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Alaitz eta izaro
Page 2: Alaitz eta izaro

DASTAME

Garratza. Gazia. Gozoa. Mingotsa.

Mihiaren goiko aldea dastamen-papila izeneko pikor txikiz beterik dago. Pikor horiek jakien zaporearen eta tenperaturaren informazioa bidaltzen diote garunari. Zapore bakoitza mihiaren gune jakin batek detektatzen du.

Page 3: Alaitz eta izaro

Usaimena

Usainak airean flotatzen dabiltzan partikula txiki-txiki batzuek sortzen dituzte. Arnasa hartzean, partikula horiek sudur-zuloetatik sartzen dira eta sudurraren barruan dagoen mukosan erantsita gelditzen dira. Mukosaren azpian usain-detektagailuak daude eta nerbioen bidez mezuak bidaltzen dizkiote garunari.

Page 4: Alaitz eta izaro

ENTZUMENA

Soinuak belarri-zulotik sartu eta tunel batean aurrera joaten dira. Tunel horren bukaeran tinpano izeneko horma dago, eta soinuek, horrma hori jotzen dutenean, dardarzi egiten dute.

Tinpanoak, dardaratzean, belarri barruan dauden hiru hezurtxoak mugiarazten ditu.

Page 5: Alaitz eta izaro

Entzumena II

Hezur txiki hauek barraskilo itxurako tutu luze eta biribildu batera (koklea) bidaltzen dituzte soinuak. Tutu hori nerbio batzuei lotuta dago, eta soinuak garunera bidaltzen ditu nerbio horien bidez.

Page 6: Alaitz eta izaro

Ukimena

Giza gorputza larruazalaz eta ileez estalita dago.

Ukitzen duzuna nolakoa den igartzeko, ukimen-detektagailuak dituzu gorputz guztian. Detektagailu horiek oso txikiak dira, eta larruazalaren azpian daude. Zerbait ukitzen duzunean, nerbioak mezuak bidaltzen dituzte garunera.

Page 7: Alaitz eta izaro

IKUSMENA

• Ikusteko begiak erabiltzen ditugu. Argazki-kamera baten modura jarduten dute begiek: begiaren barnealdea lente bat da. Lenteak elkartu egiten ditu argi-izpiak eta begiaren barnean irudi txiki bat islatzen du. Irudi hori alderantziz dago, baina, garunari esker, irudian agertzen dena zuzen ikusten dugu.