19

Albisteak

Embed Size (px)

DESCRIPTION

LH 5. mailako euskara lanak

Citation preview

Page 1: Albisteak
Page 2: Albisteak

UNAI ELIZASU IÑIGO ARITZAKO LH5B-ERA

ETORRI ZEN

2010eko otsailaren 11an

eguraldi txarrarekin Unai

Elizasu Altsasuko Iñigo Aritza

ikastolara etorri zen lh5b-eko

ikasleei bertsolaritza irakastera.

Unai Elizasu Donostiakoa da

eta 80 km egin zituen Altsasura

etortzeko.

30 urteko gaztea lh5beko

ikasleei bertsopaper lehiaketarako

bertso bat sortzen laguntzera etorri

zen. Unairen kolaborazioarekin eta

lh5b-eko ikasleekin bertso ederra

egin genuen . Unai Elizasu Euskal

Herrian zehar ibiltzen da.

Urtarrilaren 30ean bertsolariei gaiak

jartzen izan zen Donostiako

bertsolari txapelketan Unaiek

Maialen Lujanbiori pitxer bat hartu

eta ur txorrotada bat bota zion eta

honako hau esan zion “ur hau da

gure hizkuntza eta tanta bakoitza hitz

bat” horretaz gain Unai Elizasu

Orioko estropada taldean egon zen

denboralditxo bat eta ikasleek agur

on batekin agurtu zuten Unai

Elizasu.

Page 3: Albisteak

ARAZO LARRIA ETA SOLUZIO BITXIA

2062ko apirilaren 42an izugarrizko sumendia atera da Australian,

ondorioz Indonesia, Malasia eta Australia desagertu dira,

espeleologoek uste dute ingurunea gaizki zaintzen dugulako

gertatu dela

Australian 24.000 km-ko

garaiera duen sumendi bat atera

da eta erupzio erraldoia izan du,

Australia osoko biztanleak hil

dira, laba asko atera da eta laba

hau arrokazko zubi bat egiten

ari da. Labaren ondorioz

Indonesia eta Malasia desagertu

dira eta Antartika urtzen ari da.

4 hilabete barru Euskal Herrian

egongo da eta urte batean

mundo osoa desagertuko da,

baina irtenbide bat dago NASA-

ko astronautak behi bat

eramango dute; baina ez

edozein behi, esne merengatua

botatzen duena eta ondo badoa

esnearekin sua itzaliko da.

Australiako sumendia atera zenetik

denak oso larrituta daude,

Ameriketakoak pixka bat lasaiago

daude zeren 6 hilabete pasa arte laba

ez da hara iritsiko. Indonesia,

Malasia eta Thailandiako hegoaldea

desagertu dira eta Antarktika urtzen

ari da. Espeleologoak lurrean sartu

dira 700.000.000 km-ko sakoneran

eta atzeman zuten bero asko egiten

zuela, espeleologoak uste dute

ingurunea gaizki zaintzen dugulako

gertatu dela eta beste hipotesi bat da,

lur erdiko magma handitu dela eta ez

zela bertan kabitzen, ondorioz

lurrazalera kanporatu dela. NASA-k

astronautak eramango ditu eta

Euskal Herriko emakume bat

eramango dute Elene izenekoa; 58

urte ditu eta nire lagun baten ahizpa

da. Orain bitxiena dator NASA-koak

behi bat eramango dute sumendiaren

gainera. Baina behia esne

merengatua ematen du, eta Elenek

behia jaitziko du, ondo ateratzen

bada esneak sua itzaliko du.

Page 4: Albisteak

Indonesia, Malasia, Australia eta

Thailandiako kosta galdu da eta

galdu dena ezin da berreskuratu.

Page 5: Albisteak

MUNDUAREN BUKAERA HURBILTZEN ARI DA

Munduaren bukaera

hurbiltzen ari da, oso gutxi falta

da, 2012an izango da

abenduaren 21ean eta

dakizuenez 2011an gaude

abenduaren 29an, 2000tik

2011ra gauza asko pasatu dira;

uholdeak, suteak, ipar poloaren

desagerpena...

Zientifikoak esaten dute

batzuk aukera dutela ez desagertzeko

.Urte bat falta da, oso

hurbil,disfrutatu,egin nahi duzuena

eta ez joan lanera, ezta ikastolara ere,

jolastu, ongi pasatu urte bat falta da

baina hori dena ez egin. Zientifikoak

lanean ari dira hau ez pasatzeko eta

zuek lasai egon zergatik data

zehaztuta dago ez da pasatu behar ez

gaur, ez bihar, ezta etzi ere, beraz

lasai egon. Ez kutsatu hau gure errua

da kutsatzen dugulako, poltsak,

zilarrezko papera eta gauza gehiago

ere lurrera botatzen ditugu. Gu izan

gara hau egin duguna ez bera

bakarrik, lurra errespetatu ez kutsatu

ez bota gauzak lurrera horrela igual

ez da pasatzen.

Page 6: Albisteak

TXILEN LURRIKARA ITZELA IZAN DA ETA

TSUNAMI TXIKI BAT ERE BAI

Gaur Txilen lurrikara

itzela gertatu da arratsaldeko

bostak aldera. 20001 pertsona

hil dira eta tsunamian beste

100000.

Txileko presidentea ere hil

egin da taberna batean. Arratsaldeko

bostak aldera ´´Xume`` jatetxean

zegoen. Bapatean lanparak mugitzen

hasi ziren eta jendearen builak

entzuten zituzten tabernakoek.

Sabaia gainean erori zaiola hil da

presidentea beste pertsonekin batera.

Presidentea hil baino lehen honako

hau esan zuen : “Ai ama Txileren

azkena izango da!’’.

Anbulantziak eta poliziak etorri ziren

jendea salbatzera baina beranduegi

zen. Poliziei abisatu zietenerako

10050 pertsona zeuden hilik baina

etorri zirenerako 20001 pertsona

zeuden hilik.

Page 7: Albisteak

2542.eko OTSAILAREN 25ean MUNDUAREN

BUKAERA

Zientzilariek esaten dutenez munduaren amaiera izango da

2542.eko otsailaren 25ean baina zientzilari guztiak ez datoz bat,

%42ak esaten dute ezetz, aldiz %58ak baietz. Zientzilari ospetsuenak,

adituenak esango genuke, esperimentatzen ari dira eta 2.000 pertsonek

uste dute gezurra dela; aldiz, 8.000 pertsonak uste dute egia dela eta

beste pertsonek ez dakite zer egin.

Munduko errege guztiak dirua ematen ari dira makina bereziak erosteko;

hala nola, errefugioak, espaziontzi oso handiak eta espazial jantziak...

Errefugioan 20.000.000 pertsona sar daitezke espaziontzietan berriz, 40.000.000

eta makina berezietan 60.000000 pertsona inguru eta erregeak eta erreginak

espaziontzi moderno eta berriak.

Page 8: Albisteak

LH6 MAILAKO UMEAK ISABAKO KANPINEAN

HARRAPATUTAK

2010eko otsailaren 18an

LH 6.mailako umeak Isabara

eskiatzera joan ziren eta

autobusean oso urduri zeuden .

Ailegatu zirenean herria

ikustera joan ziren .

Hurrengo egunean mendira

joan zirenean eskiatzera eta beldurra

zutenak oihuka hasi ziren, euren

artean abalantsa sortu zuten eta

kanpinera korrika joan ziren. Baina

zorte oneko ikasleak eta kanpinean

harrapaturik gelditu ziren. Irakasleak

haurrak lasaitzen saiatu ziren,baina

nahiko egoera latza bizi izan zuten,

bai ikasleek eta baita irakasleek ere.

Hala ere guztia susto moduan gelditu

zen.

2 egun ondoren irten ziren eta

maleta egin zuten eta ikastolara joan

ziren pozik eta salbu .

Page 9: Albisteak

ALTSASUN MILITARREK GERRA DEKLARATU

DUTE INAUTERIEN KONTRA

2016ko otsailaren 2an militarrek gerra deklaratu dute Altsasuko

inauterien kontra

Altsasuko inauterietan

ume batzuk militarrez

mozorrotu ziren eta 6 urte

beranduago benetako militarrek

gerra deklaratu zuten inauterien

kontra. Haurrek ez dakite

zergatik haserretu ziren

militarrak eta batzuk diotenez

Militarrei ez zitzaien gustatu

umeek imitatzea.

Haurrak mozorro txapelketa

batean parte hartu zutenez militarrak

enteratu ziren. Altsasuko udaletxeak

irabazleen argazkiak interneten jarri

zituenez militarrak enteratu egin

ziren .Militarrek ere pentsatu zuten

haurrak oso txikiak zirela gauza hain

serioetaz mozorrotzeko.Nafarroako

gobernua militarrekin ados dago naiz

eta Altsasu Nafarroan egon

.Altsasuko herritarrak oso lasai

daude eta umeen alde daude.

Page 10: Albisteak

KARROZA ASKO EGON ZIREN 2010eko

ARBIZUKO INAUTERIETAN

Jende errekorrra egon zen Arbizuko 2010eko otsailaren 13an

Arbizun inauterietan

jende errekorra egon zen ,

aurten gauza asko egon baitira

:karrozak, haurrentzako ekintza

asko eta aipatutakoez gain

bazkari herrikoia eta

txokolatada.

Arbizuko inauterietan

kazetariak eta guzti egon ziren eta

karroza asko: untxien karroza , 101

txakurren karroza , militarren

karroza , pitufoen karroza ,

lokomiaren karroza , piraten

karroza... haurrentzako gauza asko

egon ziren: pailazoak, puzgarriak eta

jokoak pailazoek esan zuten “ zer

moduz zaudete ” eta haurrek

erantzun zuten “ ongi ” eta oso ondo

pasatu zuten eta pailazo batek esan

zuen “nork nahi du niri laguntzera

etorri” eta haur guztiek esan zuten

“nik nik... ” eta pailazoen ekintza

bukatu orduko puzgarriak puztu

zituzten lau puzgarri zeuden

lehenengoa 0-3 urte bitartekoa ,

bigarrengoa 4-7 urte bitartekoa zen ,

hirugarrena 8-9 urte bitartekoa eta

laugarrena 10-12 urte bitartekoa

puzgarriak 2orduz egon ziren gero

txokolatada egon zen baso bat

txokolate etahiru bizkotxo hartu eta

musika asko egon zen.

Page 11: Albisteak

BALE ZURI BAT DONOSTIAKO HONDARTZAN

AGERTU DA BISITAN

Bale zuri bat Donostiako hondartzan agertu da

Marinel batzuk

hondartzatik urbiltzen saiatu

dira,baina baleak isatsa altsatu

eta barkua hondoratu du, hiru

marinel hil dira eta bat bizirik

atera da, eta ospitalera eraman

dute. Ertzaintzak eta

Suhiltzaileak etorri dira,

oraingoz hondartza itxi dute eta

ez dakite zer egin.

Ertzaintzen hitzetan:

-0,”laguntza militarra ekartzen dugu

edo balea bere kabuz joatera

itxaroten dugu eta orretaz aztertzen

ari dira nola etorri den”,Eta

ertzaintza esan die “militarrei tiro ez

emateko balea jon arte”itxarongo

dutela.

Page 12: Albisteak

GASOLINERAN KOTXE BAT ATEA BOTA ETA

DIRUA ERAMAN

2010eko Otsailaren 2an ,

Iruñeko gasolineran ,

hamabiak eta erdi zirela eta ,

gasolinera itxi zuten beti

bezala eta atzeko aldetik

kotxe bat agertu zen .

Kotxea agertu zenean ,

gizona kotxetik jaitsi eta ateari

ostikadak ematen hasi zen , gero

gizona kotxean sartu eta kotxea

alderantziz jarri , eta kotxea

atzerantz botatzen hasi zen , eta

atea hiru aldiz kolpatu zuen ,

laugarren aldiz jotzean atea erori

egin zen .

Gizona maskara beltz bat jarri eta

kotxetik jaitsi zen , kutxa gogorra

ireki eta dirua poltsa batean sartu

zuen , kotxean berriro sartu eta

gasolineran joan zen .

Gizonak hamalau seme – alaba

ditu eta krisia notatzen hasi zen

eta horregatik egin duela esan

daiteke ,poliziak barkatu egin dio .

Page 13: Albisteak

FINEAS ETA FERB REN AGUAPARKA

Atzo arratsaldean Fineas

eta Ferb marrazki bizidunetako

pertsonaiak aguapark bat egin

zuten Olaztin.

Familiarekin joaten dira

kotxez eta baita lagunekin ere.

Maletan eramaten dute arropa eta

erramientak aguapark bat egiteko .

Fineas eta Ferbek beraien ahalmen

magikoekin bi minututan aguaparka

egiten dute. Fineasneas eta Ferren

arrebak aguaparka ikusten dute eta

bere amari deitzen dio eta esaten dio.

Bertara joatean ez du ikusten

aguaparka Olaztiko beste leku

batera joaten da jendearekin barruan

.

Page 14: Albisteak

MUNDUKO GIZON JAKINTSUAREN BUKAERA ETA

SUDOKUEN HASIERA

Atzotik munduan kalte handiak daude sudokuak gobernatzen

dutelako, eta, biztanleak esklabutzat hartzen gaituzte .

IZASKUN ROJO/ALTSASU

Atzo munduko gizon

jakintsuenak apostu bat egin

zion Sudokuen erregeari .

Apostu hori zetzan Sudokuen

erregeari Sudoku partida bat

irabaztea. Jakintsuak irabazten

bazuen lurra den bezala

gelditzen zen eta galtzen bazuen

Sudokuak Mundua gobernatzen

zuten . Goizeko 12:00etan hasi

zen partida eta arratsaldeko

15:00etan bukatu zen.

Jakintsuak partida galdu zuen

eta orain Sudokuak Mundua

gobernatzen dute.

Etxeak jaten dituzte , haurrak

kobazuloetan sartzen dituzte eta

biztanleak zerbitzaritzat eta

esklabutzat hartzen gaituzte horrez

gain ikastolak ere erre egiten

dituzte.

Page 15: Albisteak

ALTSASUKO ELURTEA

2 metroko elurtea izan da

eta umeak ezin izan dira

ikastolara joan

Umeak ezin izan dira joan

beren ikastolara elurragatik; 2 metro

elurte egin baitu eta umeak aspertuta

egon dira euren etxeetan, ezin

baitziren joan kalera eta bere ama eta

aitarekin egon dira etxean jolasten .

Gaur berriz ere beste metro bat egin

du . Herria elurrez bete beteta dago.

Herria argirik gabe gelditu da

eguraldiaren ondorioz .

Page 16: Albisteak

MANIFESTANTEAK VS TXAKURRAK DONOSTIN

2010eko otsailaren 13an gertatu zen manifestariak

Donostian zeuden zakurren kontra.

Manifestariak dena bota

dute: mahaiak, aulkiak eta

denetarik. Azkenean

manifestariek etsi egin zuten eta

13 atxilotu egon ziren, eta 20

urtetako kondenatu zieten. Baina

hala ere jarraitu zuten eta

jarraitu, eta jarraitu,eta jarraitu,

eta azkenean borroka sortu zen.

Euskal Herria eta España, eta

horrela jarraitu zuten urteak eta

urteak España nazkatu arte egon

ziren eta azkenean esan zuen

Zapaterok:

-“ Vamos a estar vigilando ese

puto pais que nos estan dejando

en la ruina, el publico se va, las

tiendas se estan cerrando, y las

mejores tiendas las de tabaco”.

Hori da Zapaterok esan zuena.

Bitartean Euskal Herrian esaten

zuten:

-“ Masakre honekin bukatu behar

dugu”.- Esan zuen Ibarretxek.-

“Pankartak, argazkiak, dena

kendu dute orain presoak

ateratzeko dirutza ordaindu

beharko dugu, masakre hau

gelditu beharra daukagu, bestela

gureak egin du”.

Page 17: Albisteak

ERREALAK URREZKO 3 PUNTUAK LORTU DITU

Anoetan irabazi egin dute bikain jolastu dutelako

Errealak irabazi egin du

Murtziaren aurka , izugarrizko

arrakasta izan zuen partiduak .

2010eko 0tsailaren 15ean

Claudio Bravo , atezain

berberak sartu zuen gola .

Eremuaren ertzean izan zen

falta arriskutsua. Atezainak eskatu

zuen falta jaurtitzea baina Errealeko

jokalariak hau esan zioten “baina ez

baduzu sartzen kontraerasoan

sartuko digute gola !”. eta erantzun

zuen atezainak “gainera nire ametsa

falta bat jaurtitzea da eta are gehiago

gola sartzea”. Erabakita zegoen

atezainak jaurtiko zuela falta

.Zorionez 44. minutuan falta jaurti

eta gola sartu zuen .Errealeko

jokalariak emozionatuta zeuden gola

sartzeagatik, gainera lehenengo

zatiko azken minutuetan zeuden .

Emozionatuta zeuden Errealeko

afizionatuak eta gainera Errealak ez

zeukan arriskurik galtzeko taldeak

dominatu baitzituen 90 minutuak .

Honela izan zen jaurtiketa :bota eta

hesian jokalari bati hankan eman,

orduan baloia norabidez aldatu eta

atezain aurkaria nahasi egin zen; ez

zekien nora bota eta orduan saretara

joan zen baloia . Eta markagailua

honako hau (1-0). Errealaren alde.

Page 18: Albisteak

CADIZETIK AMERIKETARAINO IGERI EGITEN

43.005.025 IKUSLE DAUDE

Cadizetik Ameriketaraino 20.000.000 kilometro daude eta

4.348.856 pertsona igeri joan behar dira

Eider Arakama / Altsasu

Ibilbide honetan Atlantiar

osoa zeharkatzen dute bihar

izango da egun hau. 30€ balio

du sarrerak eta partaideetatik 12

joan behar dira Olinpiadetara

2.000. urtean ospatuko da eta

oso urduri daude.

20.000.000 kilometro daude

Cadizetik Ameriketaraino. Edonork

parte hartu nahi badu deitu dezala:

963452763 zenbakira.

43.005.025 ikusle daude oraindik

sarrera asko daude 50.000.000

sarrera. Partehartzaileetatik

4.348.856, 12 joan behar dira

Olinpiadetara Unai esan zuena izan

zen “Oso urduri nago”, Maitanek

“Ez nuen espero” Jon “Ni txikitan ez

nuen nahi baina orain bai” Maider

“Ez nekien niri hartu egin behar

zidatela” Olga “Ez nahi nuen baina

beno” Patxi “banekien ni joan behar

nintzela.

Page 19: Albisteak

ERREALAK BARTZELONAREN AURKA IRABAZI

DU

Errealak Bartzelonaren aurka jokatu eta irabazi zuen, atzo,

2012ko uztailaren 28an.

Jonan Zelaia/Altsasu

Errealak hiru gol sartu

zituen. Bartzelonak bi gol sartu

zituen. Errealaren lehenengo

gola Karlos Buenok sartu zuen

20. dortsala darama eta 32.

minutuan; bigarrena Elustondok

sartu zuen 4. dortsala darama

eta bigarren zatiko 28.

minutuan; hirugarrena

Grezmanek sartu zuen 27.

dortsala darama eta bigarren

zatiko 39. minutuan sartu zuen.

Bartzelonak bi gol sartu zituen.

Lehenengoa Mesik sartu zuen

10. dortsala darama eta

bigarrena Pedrok sartu zuen 17.

dortsala darama. Partidu osoan

hiru lesionatu ziren.

Lehenengo lesionatua La baka

izan zen Puyolen erruz, bigarrena

Xabi izan zen Agirretxeren erruz eta

azkena eta larriena Xabi Prietori

gertatu zitzaion sudurra dislokatu

zioten atezainaren erruz; baloiaren

bila joan zen salto batez eta

besoarekin jo zion.