2
ALDI BATERAKO EZGAITASUNA 2.ARIKETA Langile batek, GS ri afiliatua eta altan emanda, 9. kotizazio taldekoa, laneko istripu bat izan du 15-11-2008an eta 18-12-2008an medikuak alta eman dio. Bere kotizazioa istripu aurreko hilabetean, 1250 eurokoa izan zen arrisku profesionalengatik eta horietatik 200 euro aparteko orduetatik dator. Baja aurreko urtean, 1090euro kotizatu zuen aparteko orduengandik. Aldi baterako ezgaitasunagatik prestazio ekonomikoa jasotzeko eskubidea du? Baietz erantzutekotan, zenbatekoa izango da prestazio hori? Zer da aldi baterako ezgaitasuna? Langilea aldi batez, lan egiteko ezindua dagoen bitartean eta Gizarte Segurantzako osasun laguntza jasotzen duen bitartean errenta galerak estaltzen dituen eguneroko subsidioa da. Zeintzuk dira onuradunak? Erregimen Orokorrean sartuta dauden pertsonak eta ondoko betebeharrak dituzte: - Afiliatuta eta altan edo altara asimilatutako egoeran egotea gertakaria gertatu den unean, Gizarte Segurantzaren osasun asistentzia jasotzen ari diren bitartean, eta lanerako ezinduta daudenean. - Laneko istriputik edo laneko gaixotasunetik eratorria denean, langileak eskubide osodun afiliatutzat eta altan daudela kontsideratuko da, nahiz eta enpresariak betebeharrak beterik ez baditu ere. Honelako kotizazio tarte bat beteta edukitzea: o 180 egunekoa istripua gertatu baino lehenagoko bost urteen barruan, gaixotasun arrunta den kasuetan. o Ez da eskatzen aldez aurreko kotizazio denborarik istripuen kasuan, lanekoa izan ala ez, eta laneko gaixotasun kasuetan. Gure kasuan, langileak laneko istripu bat izan du, beraz, bigarren egoeran dago. Zein izango da jasoko duen zenbatekoa? Lan-istripua edo laneko gaixotasuna denean:

Aldi Baterako Ezgaitasuna

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Aldi Baterako Ezgaitasuna

ALDI BATERAKO EZGAITASUNA 2.ARIKETA

Langile batek, GS ri afiliatua eta altan emanda, 9. kotizazio taldekoa, laneko istripu bat izan du 15-11-2008an eta 18-12-2008an medikuak alta eman dio.Bere kotizazioa istripu aurreko hilabetean, 1250 eurokoa izan zen arrisku profesionalengatik eta horietatik 200 euro aparteko orduetatik dator.Baja aurreko urtean, 1090euro kotizatu zuen aparteko orduengandik.

Aldi baterako ezgaitasunagatik prestazio ekonomikoa jasotzeko eskubidea du? Baietz erantzutekotan, zenbatekoa izango da prestazio hori?

Zer da aldi baterako ezgaitasuna?

Langilea aldi batez, lan egiteko ezindua dagoen bitartean eta Gizarte Segurantzako osasun laguntza jasotzen duen bitartean errenta galerak estaltzen dituen eguneroko subsidioa da.

Zeintzuk dira onuradunak?

Erregimen Orokorrean sartuta dauden pertsonak eta ondoko betebeharrak dituzte:

- Afiliatuta eta altan edo altara asimilatutako egoeran egotea gertakaria gertatu den unean, Gizarte Segurantzaren osasun asistentzia jasotzen ari diren bitartean, eta lanerako ezinduta daudenean.

- Laneko istriputik edo laneko gaixotasunetik eratorria denean, langileak eskubide osodun afiliatutzat eta altan daudela kontsideratuko da, nahiz eta enpresariak betebeharrak beterik ez baditu ere.

Honelako kotizazio tarte bat beteta edukitzea:

o 180 egunekoa istripua gertatu baino lehenagoko bost urteen barruan, gaixotasun arrunta den kasuetan.

o Ez da eskatzen aldez aurreko kotizazio denborarik istripuen kasuan, lanekoa izan ala ez, eta laneko gaixotasun kasuetan.

Gure kasuan, langileak laneko istripu bat izan du, beraz, bigarren egoeran dago.

Zein izango da jasoko duen zenbatekoa?

Lan-istripua edo laneko gaixotasuna denean:

Page 2: Aldi Baterako Ezgaitasuna

Oinarri arautzailea bi batugai gehituz lortuko da:

A)Aurreko hilabeteko kontingentzia arruntekiko kotizazio oinarria, aparteko ordurik gabe, zati aipatu kotizazioa dagokion egunen zenbatekoa.

B)Aurreko urte naturaleko aparteko orduengatiko kotizazioa zati 365 egun.

Beraz gure kasuan:

A)1250-200=1050 1050/31=33.87

B)1090/365=2.99

A)+B)à33.87+2.99=36.86

Azaroaren 15etik abenduaren 18ra 33egun daudenez…Eta:

Gaixotasun arrunta eta lanez kanpoko istripua:Oinarri erregulatzailearen %60 bajaren 4.egunetik 20. egunera arte (hau barne) eta %75 21. egunetik aurrera.

Lanbide-gaixotasuna edo laneko istripua: Oinarri erregutzailearen %75 lanean baja hartu den egunaren hurrengo egunetik aurrera

Gure kasuan laneko istripu bat denez, oinarri erregulatzailearen %75a kobratuko du, eta azaroaren 15etik abenduaren 18ra 33egun daudenez…

36.86 x %75=27.65

33x27.65=912.45€ jasoko ditu subsidioa