12
1B maila 1B maila Medikuntza Medikuntza Natura Natura At At aza honet aza honet an an alergien sintomak alergien sintomak zeintzuk ziren et zeintzuk ziren et a nola a nola aurre egin ikasiko aurre egin ikasiko dugu dugu Horret Horret arako: arako: Bideo p Bideo p asarte et asarte eta testu idatzi baten testu idatzi baten bidez alergiarik bidez alergiarik arruntenak zeintzuk arruntenak zeintzuk diren, et diren, et a haien a haien sintomak et sintomak et a a erremedioak nolakoak erremedioak nolakoak diren jakingo dugu, diren jakingo dugu, et et a informazio a informazio horret horret an oinarritut an oinarrituta gutun bat idatzi behar gutun bat idatzi behar izanen dugu aholkuak izanen dugu aholkuak emateko. emateko. ALERGIAK ALERGIAK

Alergiak 1B

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Ataza honetan alergien sintomak zeintzuk ziren eta nola aurre egin ikasiko dugu

Citation preview

Page 1: Alergiak 1B

1B maila1B maila

MedikuntzaMedikuntzaNaturaNatura

AtAtaza honetaza honetananalergien sintomakalergien sintomak

zeintzuk ziren etzeintzuk ziren eta nolaa nolaaurre egin ikasikoaurre egin ikasiko

dugu dugu

HorretHorretarako:arako:

Bideo pBideo pasarte etasarte etaatestu idatzi batentestu idatzi baten

bidez alergiarik bidez alergiarik arruntenak zeintzukarruntenak zeintzuk

diren, etdiren, eta haien a haien sintomak etsintomak eta a

erremedioak nolakoakerremedioak nolakoakdiren jakingo dugu, diren jakingo dugu,

eteta informazio a informazio horrethorretan oinarritutan oinarritutaa

gutun bat idatzi behargutun bat idatzi beharizanen dugu aholkuakizanen dugu aholkuak

emateko.emateko.

ALERGIAKALERGIAK

Page 2: Alergiak 1B

ATAZAK

2

PROZEDURA:

A ataza: alergiak Atazaurrea: alergiei buruz dakitena galdetu

Alergiei buruz dakitena galdetuko diegu: noiz edukitzen diren, zein mota dauden, sintomak,...

Ataza: alergiei buruzko bideoa ikusi eta aukera anitzeko galderak erantzun“Alergiak” bideo-pasartea ikusiko dugu (DB. 29/ 3665-3666-3667).Aukera anitzeko galderen ariketa binaka egingo dute (3. or.).

Feedbacka: ariketa zuzenduBideoa berriro ipiniko dugu zuzenketa egiteko. Denon artean zuzenduko dugu.

B ataza: alergikoa, bai, baina zeri?Atazaurrea: hiztegia lantzeko hitz gurutzatuak egin

“Hitz gurutzatuak” banaka egingo dute (4.or.).Denon artean zuzenduko dugu.

Ataza: alergiei buruzko informazioa irakurri eta egoerak emanda ezagun bati gutuna idatziInformazio orriak bakarka irakurriko dituzte (5. eta 6. orr.).Egoerak banatuko ditugu (7. or.), eta banaka gutuna idatziko dute.Gutuna bukatutakoan bakoitzak jasotako egoera zein eta nolako aholkuak idatzi dituen kontatuko du.

Feedbacka: gutunak zuzenduGutuna ondokoari pasako diote zuzen dezan, kolore zehatz batekin egiteko esango diegu.Irakasleak gutunak jasoko ditu zuzentzeko.

Atazaostea: Alergia dutenentz jakiteko inkestatxoa eginInkesta banatuko diegu denek egin dezaten (8. or..)Emaitzak klaseratuko ditugu eta ondorioak aterako ditugu: alergikoak direla atereaz gero, zeri izan daitekeen, noiz gertatzen

zaien,....

Gramatika eta diskurtsoa: “-tzearren”, “-en arabera” eta “-(e)la eta” landuGutunaren eredua irakurriko dute eta gezurra identifikatzen saiatuko dira (9. or.).Ereduan azpimarratuta dauden egiturei erreparatzeko errango diegu, eta ikasle bakoitza berak idatzitako

gutunean egitura horiek sartzen saiatuko da. Ozenki bakoitzak egindakoa irakurriko du, eta guztion artean zuzendu egingo dugu.

Page 3: Alergiak 1B

3

Bideoa ikusi ondoren ea galderak ongi erantzuten dituzun

1.- Euskal Herrian pairatzen diren alergiarik arruntenak honakohauek dira:

a) polena, akaroak, zizak eta animalien ileakb) polena, akaroak, onddoak eta txakurren ileakc) polena, armiarmak, onddoak eta etxeko animalien ileakd) polena, akaroak, onddoak eta animalien ileak

2.- Zein da alergologoaren izena?a) Axun Aranzabal b) Atxen Azunzabalc) Atxen Aranzabald) Arantza Arantzabal

3.- Noiz botatzen dute polena gramineek?a) martxoan eta apirileanb) maiatzean eta ekaineanc) apirilean eta maiatzeand) ekainean eta uztailean

4.- Zer da polena?a) loreek ugaltzeko emititzen duten partikula batb) landareek ugaltzeko emititzen duten partikula batc) landareek udaberrian emititzen duten partikula mota batd) landareek bizitzeko emititzen duten partikularik ezagunena

5.- Urkiari eta banano faltsuari alergien sintomak noiz sumatzendira?

a) ekainean eta uztailean b) eartxoan eta apirileanc) udazkeneand) maiatzean eta ekainean

6.- Zer dira akaroak?a) leku itxietan eta lehorretan bizi diren mikroorganismoakb) hautsean eta alfonbretan bizi diren armiarmakc) leku itxietan eta hezeetan bizi diren mikroorganismoakd) izugarrizko armiarmak

7.- Zer egin behar da akaroen alergiaren aurka?a) humidifikadoreak jarrib) izarak ur hotzetan garbituc) kasurik gogorrenetan botikak eta txertoak erabilid) artilezko koltxoiak erabili

ALERGIAK

Page 4: Alergiak 1B

4

1

2

3

4

A. Udaberri eta udazkenean jende askok pairatzen duena

1.- Alergikoentzat urtarorik bortitzena2.- Landareek ugaltzeko emititzen duten partikula3.- Katarroaren sintoma bat.4.- Armiarma familiako mikroorganismo alergikoa.5.- Maiatzean eta ekainean polena botatzen duen landare mota6.- Sudurretatik jendeari dariona7.- Arnas aparatuaren gaixotasuna

6

7

A

ALERGIKOA, BAI, BAINA ZERI?

Definizioak irakurri ea hitz gurutzatuak betetzen dituzun. Hitz guztiak alergiekin loturik daude.

5

A

Z

N

K

M

K

M

Page 5: Alergiak 1B

5

POLENARI ALERGIA DIOTENAK

- Saia zaitez goizeko 5etatik 10ak bitartean eta iluntzeko 19etatik 22ak bitartean kaleko ekintzak murrizten .- Mendiko irteerak saihestu eta sintomak dituzun bitartean ariketa gogorrik ez egin.- Gauez leihoak itxita eduki. Autoan leihatilak itxita ibili. Autoko aire girotuari filtroak jarri.- Polen kontzentrazio handiena dagoen egunetan etxe barruan egon ahalik eta denbora gehiena. Kalera ateratzeko eguzkitako betaurrekoak jantzi.- Ez erre, tabakoak arnas bideak sumintzen ditu.- Polen asko dagoen egunetan arropa etxe barruan lehortu,kanpoan uzten baduzu polena bertan harrapatuta geldi daiteke.

- Atzerrira joan behar baduzu, saia zaitez bertako polenaren egoerari buruzko informazioa jasotzen .

- Polenik ez dagoen tokiak aukeratu oporretarako. Hondartza lekuona da.- Alergologoak agindutako botikak hartu.

AKAROEI ALERGIA DIETENAK

- Hautsa pilatzen duten gauza guztiak saihestu (moketak, alfonbrak, tapizak, gortina lodiak, eta abar).- Filtro egokiak dituen potentzia handiko xurgagailu bat pasa altzari eta koltxoietatik.- Hautsa kentzeko oihal heze bat erabili.- Maindireak astero 60ºC-ko ur beroarekin garbitu.- Etxe barruan hezetasuna ekiditen saiatu.- Etxea egunero airatu.- Saiatu etxean ile edo lumadun abererik ez izaten.- Koltxoi eta burukoetan zorro bereziak jartzea baliagarria izan daiteke.- Apar sintetikozko koltxoiak edo material akrilikozkoak (poliuretanoa) izatea komeni da. Saihestu artilea edo lumak.- Tarteka akarizida bat erabili, horrek etxeko akaroen maila murrizten lagunduko dizu.

ALERGIEI AURRE EGITEKO AHOLKUAK

Alergiei aurre egiteko gomendio hauek arretaz irakurri

Page 6: Alergiak 1B

6

ERAGILEAK ETA GAIXOTASUNAK

Alergiak sortzen dituen gaixotasun ohikoenak

- Asma.- Errinitisa.- Konjuntibitisa.- Ekzemak.- Urtikaria.- Anafilaxia.- Beherakoa edo gonbitoak.

Zeri izan diezaiokegu alergia?

- Hautsaren akaroei- Polenari.- Abereen epitelioari.- Atmosferako onddoei.- Janariei eta jakien kutsatzaileei (Anisakis).- Metalei.- Kosmetikoei.- Lan arloko produktuei.- Intsektuen pozoiari.- Medikamentuei.

ALERGIEI AURRE EGITEKO AHOLKUAK

Page 7: Alergiak 1B

7

. Zure lagun Iñaki duela gutxi ile-apaindegi batean lanean hasi da.Bidalitako azken gutunean udaberrian sekulako katarroa harrapatu duela esan dizu. Batez ereeztula eta muki jarioa da bere sintomatologia. Idatz iezaiozu zureustez zein den bere alergia esatekoeta ekiditeko aholkuak emateko.

Zure lagun Miren Iparraldekobaserri batera bizitzera joan berrida. Bidalitako azken gutunean,udazkenean ekzemak atera zitzaizkiola esan dizu. Abereekinlan egiten du. Idatz iezaiozu zureustez zein den bere alergiaesateko eta ekiditeko aholkuakemateko.

Zure mutil lagunari askokostatzen zaio etxea garbitzea.Bidalitako azken gutunean gaixotu egin dela eta urtikaria izu-garria atera zaiola esan dizu.Idatz iezaiozu zure ustez zeinden bere alergia esateko etaekiditeko aholkuak emateko.

Zure arrebak aspaldian ez duartilezko koltxoia aldatu. Bidalitakoazken gutunean hazkurarekin hasidela esan dizu. Idatz iezaiozu zureustez zein den bere alergiaesateko eta ekiditeko aholkuakemateko.

Ameriketatik etorri berri denlehengusua mendira joaten etapaseatzen hasi da udaberrialdean. Bidalitako azkengutunean konjuntibitis bortitz batazaldu zaiola esan dizu. Idatziezaiozu zure ustez zein denbere alergia esateko etaekiditeko aholkuak emateko.

Zure aita etxe zahar batera joan daemakume zahar bat zaintzera.Bidalitako azken gutunean udazkena iritsi denean errinitisaatera zaiola esan dizu. Idatziezaiozu zure ustez zein den berealergia esateko eta ekiditekoaholkuak emateko.

EGOERAK

Jasotako informazioa eta egoera kontutan harturik lagun edo senitartekoari gutuna idatzi pairatzen ari den alergiari aurre egiteko aholkuak emanez

Lorategi batean lanean hasiden neskalagunak bidalitako azken gutuneanudaberrian doministikubesterik ez duela egiten esandizu. Idatz iezaiozu zure ustezbere alergia zein den esatekoeta ekiditeko aholkuakemateko.

Iloba txikiari txakur bat oparitu diote.Bere amak bidalitako azkengutunean gizagaixoari arnasahartzea kostatzen zaiola eta berakez dakiela zer egin esan dizu. Idatziezaiozu zure ustez zein den berealergia esateko eta ekiditekoaholkuak emateko.

Zure ama egunero mendira joatenda. Bidalitako azken gutuneanudazkenarekin batera muki- jarioaeta errinitisa agertu zaizkiola esandizu. Idatz iezaiozu zure ustez zeinden bere alergia esateko eta ekiditeko aholkuak emateko.

Page 8: Alergiak 1B

8

Galdera hauek erantzun ea alergikoa zaren

Udaberriko alergiak izaten al dituzu?(JABIER AGIRRE )

Benetan alergikoa zaren edo ez jakiteko modu bakarra osasun azterketa zehatza egitea den arren (eta, ahal bada, espezialista baten eskutik), ondorengo sintomak baldin badituzu, baliteke alergia izatea.

1- Begiak

- Azkura sarritan izaten al duzu?- Malko jariorik?- Begiak gorritzen al zaizkizu?- Begietan hondarra duzula dirudi?

2- Sudurra

- Azkura sarritan izaten al duzu?- Eta sudurreko jarioa, ura botako bazenu bezala?- Katarrorik izan gabe, doministikurik egiten al duzu?- Sudurra itxita izaten al duzu?

3- Arnasbideak

- Eztula izaten al duzu katarrorik eduki gabe?- Arnasa hartzean txistu hutsik bai?- Zailtasunak arnasa hartzeko?

4- Egoera orokorra

- Nekatuago al zaude udaberrian?- Sukarrik ba al duzu arrazoirik gabe?- Udaberriko depresiorik izaten al duzu?

EmaitzakBatu itzazu baiezko erantzunak.> 0tik 4ra: ez zara alergikoa.> 5etik 9ra: alergia arina.>10etik 14ra: alergikoa zara, hitz egin sendagilearekin.Argibide gehiago: Alergia eta immunologiako Espainiako Elkartea (www.polenes.com)

ALERGIA, BAI, BAINA ZERI?

Page 9: Alergiak 1B

9

2005/ 12/ 17

Kaixo laztana!

Zure azken gutuna atzo jaso nuen eta irakurritakoaren arabera akaroei alergia diezula sumatu dut. Medikuarengana ez duzula joan nahi aipatzen duzu, eta hori dela eta, auzoko naturista batekin mintzatu naiz, eta aholku batzuk eman dizkit zuri errateko. Kontutan hartu udazkenean gaudela eta hau dela, hain zuzen ere, akaroak ugaltzeko urtarorik onena, lehortasuna dela eta. Zure egoera hobetzearren hauexek lirateke zure egin beharrekoak: egunero etxeko hautsa kendu behar duzu, hobe trapu umel batekin, izarak garbitzen dituzuneantenperatura altuan egin, akaroak desagerrarazteko.

Aipatzen didazunaren arabera zure sintomak ez dira oso larriak baina okerrera joanez gero, botikara hurbildu eta alergien aurkako botikak eskatu. Homeopatikoak ere izan daitezke.Ea zure arazoa konpontzen den negua ailegatzean....Beno maitea besarkada bat

Pello

ARIKETA

Irakurri eredu hau eta saia zaitez letra lodiaz dauden egiturak zuk egindako gutunean ezartzen. Gezur bat idatzidugu, zein da?

Page 10: Alergiak 1B

10

Aukera anitzeko galderen erantzunak:

1.-d2.-c3.-b4.-b5.-b6.-c7.-c

Hitz gurutzatuak

A. Alergiak1. Udaberria2. Polena3. Eztula4. Akaroak5. Gramineak6. Mukia7. Asma

ZUZENKETA ORRIA

Gezurra:

Udazkena ez da urtarro lehorra hezea baizik

Page 11: Alergiak 1B

11

- Hori da... ez da txantxetan hartzeko kontu hau e?- Ez, ez da. Alergia gainera... oraintxe da denboraldia, maiatza eta ekaina izaten dira hilabeterik txarrenak, batez ere,alergia dutenen... duten pertsonentzat.- Hori landareei dagokienez, hau da, polena eta halako gramineak eta halako zerak. Batez ere alergiak,hola, arruntenak edo, hemen, behintzat, polena, akaroak eta animalien ileak izaten dira.- Eta gu Atxen Arantzabal alergologoarekin egon gara.- Poliki, poliki esan du...- Bada ez bada, e?- Hantxe izan gara eta hark hori esan digu, lau alergia arruntenak horiek direla, batez ere hemen, inguruhonetan, eta askotan doministikuka hasi eta, edo, burutik behera muki dariola gabiltzanean eta katarrobat iruditzen du baina komenigarria da kontsulta bat egin eta medikuarengana joan eta hark ikustenbaldin badu hobe dela, alergologoarengana bidaltzen du. Azken batetan jende asko dabil, egia da...- Gero eta gehiago- Hazia piko horren beldurra dezente dagoela, pneumonia umeen artean omen dabil dezente, katarroaeta muki jarioa eta horrelakoak bai...- Hori akaso...- Bada ez bada e?- Kontu handia..- Politak badira, ba, baino gaiztoak ere bai.- Bai, horiek dira...nola dira? Graminateak Llantianak eta horiek duten polena, behintzat, klaro, hauhaizearekin...hauek zabaldutako polenarekin alergia du jende askok eta beste batzuk akaroenak.Lehenengo polenak eginen dugu, ikusiko dugu nola den, ze sintomak dituen eta aholku ematen dituenAtxen alergologoak.- Polena da partikula bat landareak emititzen dutena ugaltzeko. Landareetan dago eta beraz haizeakmugitzen duenean arnasten dugu, eta kontaktuan hartzen dugu, bai begietan, bai sudurrean edo baibronkioetan. Hauek adibidez, honek badu, bai, hauek dira Gramineak. Graminea mota asko daude.Hau beste bat da, hau beste bat, jausiko naiz, jausiko naiz... eta hauek dira arruntenak. Haueknormalean bere polena egoten da maiatzean eta ekainean eta egun hauetan alergikoek edukikodituzte sintomak.- Hau beraz eta honek, beno nik uste det askotan (aber hartzen dudan) oso lore koloretsua eta zirelapolenenak baina hauek ere...graminea hauek ere badute ez?- Bai, normalean sintomak ematen dituztenak dira gramineak koloretsuak ez direnak. Kolore dituztenakerakargarriak dira erleentzat eta orduan erleek eramaten dute polena hori hanken bidez eta orduan ezda egoten polen hori haizean. Hauek, berriz, ez dira erakargarriak eta orduan bertan geratzen da etaorduan emititu egin behar dituzte grano asko. Gero badago jendea alergia diotena adibidez urkiari edoplatanoari, falso platanoari eta orduan, ba, horiek edukitzen dituzte sintomak apirilean, martxoan,apirilean.- Ta ze aukera dago hau ekiditeko? Ez dakit, tratamenduak, txertatzea badakit, baina, beno, txertatzeaakaso azkeneko pausoa izanen litzateke. Badago berez tratamenduren bat edo?- Azkena ez, baino, beno, da pazientearen arabera. Lehenengo ezagutu behar da zeri diozun alergia.Orduan neurri batzuk hartu behar dituzu ezta? Adibidez ez joatea mendira egun eguzkitsuetan, haizeadabilen egunetan, kotxean leihatilekin itxita hobe, ez ibiltzea bizikletan edo motorrean, erabilibetaurrekoak... babesteko, behintzat, da frenoren bat. Ikusten badugu sintomak oso gogorrak direla,ba, mukitasuna eta asma baldin badago, orduan txertoak ipintzen ditugu.-Tratamendu horixe. beno berak emandako aholkuak segitzen ez badira... zaila da, adibidez, halakoegunetan etxean, barruan, eta etxea dena itxita, kotxe bazoaz...hori oso zaila da.- Batzuek izaten dituzte izugarrizko erreakzioak eta horiek erabakiko dute etxean egotea. - Beste hau polenarena da eta botikak esan digu badirela eta txertoak ere bai.- Baina beste alergia izaten da, akaroena. Akaro bat nolakoa den ikusiko dugu. Oso, oso txikiak dira.- Lehen Leirek erakutsi dizkigun munstroak eta zerak eta akaroak beldur pelikulako protagonistak izateko modukoak...- Eskerrak txiki txikiak diren akaroak. Hauek ere sintomak eta nola diren, beno, beste polenarenantzeko alergia antzekoa da.

BIDEO PASARTEAK ETA ENTZUNGAIAK

1. BIDEO PASARTEA: ALERGIAK (DB 29/ 3665-3666-3667)Iraupena: 10’40’’

Page 12: Alergiak 1B

12

- Akaroak dira alergenorik arruntenak hemen, Euskal Herrian. Hautsean bizi dira eta leku itxitan. Bai alfonbretan, bai moketetan, koltxoietan, almoadetan, leku hezeetan... - Hemen daukagu hezetasun asko, handia hori da, batez ere zonalde honetan, Gipuzkoa aldean edo,eta orduan akaro hauek ugaltzen dira oso errez, oso errez.- Hautsean baina ez ditugu ikusten.- Ez ditugu ikusten. Mikroskopikoak dira akaroak. Armiarma familiakoak dira.- A bai? Ene! Eskerrak ez ditugun ikusten! Akaroari alergia dionak zer nabaritzen du? Ze sintoma du?- Lehen esan dugun bezala, ba, hori da, rinitisa. Orduan mukitasuna, doministikuak, taponamendua,begietako hazkura eta arnas esturik edo eztula. beraz hori nabaritzen badugu sintoma hori izan daitekeedo polenarena edo akaroena.- Polenarena esan dugu udaberri aldean dela batez ere, baina akaroak uste dut gurekin daudela etxeanezta? Urte guztian egon daiteke.- Bai, urtean zehar egon daiteke baina bereziki udazkenean, udazkenean hezetasun gehiago dago etaorduan ugaltzen dira hobeto.- Lehen esan dugu etxean ongi pasa trapua eta berriro hautsa segituan jartzen baldin bada horrek eresegituan hartzen du eta horrek segituan egiten digu?- Bai, bai koltxoietan eta almoadetan oso zaila da handik kentzea hautsa eta orduan...- Ez dauka erremediorik.- Ba, beno, neurri batzuk esaten ditugu: kontaktuan ez egoteko eta hori egin eta gero daukagu botikabatzuk eta bakunak. - Eta akaroen alergia diotenek, zer egin behar dute? Etxean, adibidez, aspiradore berezi bat?- Bai, filtro berezi dituzten aspiradoreak. - Potentzia handia duen, akaso eta oso maiz garbitu koltxoiak.- Hori da eta garbitu izarak tenperatura altuetan eta trapu umel batekin kendu hautsa. Ez erabili koltxoi,nola esaten da? Artilezko koltxoiak, sintetikoak eta ez ipini humidifikadoreak. kontrakoa, gauzakontrakoa, jaitsi behar dugu hezetasuna.

BIDEO PASARTEAK ETA ENTZUNGAIAK