Upload
kalandrakacom
View
241
Download
7
Embed Size (px)
DESCRIPTION
Amets egiteko liburuak, Autore liburuak
Citation preview
Ameliaktxakur bat nahi du
TimBow
leyAndré Neves
Carolly, Keko eta Chanirentzat. Tim Bowley
Jatorrizko izenburua: Amelia wants a dog, 2008
© Testua: Tim Bowley, 2008© Irudiak: André Neves, 2008© Itzulpena: Isa Pita eta Fernando Rey Escalera, 2008© Argitalpen hau:Pamiela etxea, 2012 Kalandraka Ediciones Andalucía, 2012Agustindarren industrialdea/Soltxate Avión Cuatro Vientos, 7G kalea, B6 nabea 41013 Sevilla31013 Iruñea Telefax: 954 095 [email protected] [email protected] www.kalandraka.com
Gráficas Anduriña-n inprimatua, GaliziaLehen argitaraldia: iraila, 2008Bigarren argitaraldia: apirila, 2012ISBN: 978-84-7681-565-6LG: SE 4125-2008
Eskubide guztiak erreserbaturik
André Neves
Tim Bowley
Ameliaktxakur bat nahi du
Amelia egongelan sartu zen.
Aita eserita zegoen, bere gustuko aulkian,
egunkaria irakurtzen.
–Aita –esan zuen Ameliak–, zera pentsatzen ari nintzen...
Aitak hasperen egin zuen.
«Amelia pentsatzen hasten bada, problema-iturri,gehienetan bezala», esan zuen bere artean.
Ameliak jarraitu zuen:
–Aita, izan genezake txakur bat?
Parkera aterako genuke paseatzera,
eta nire gelan egin lezake lo,
eta ez lieke utziko munstroei nire ohera hurbiltzen.