32
Irudiak: Niamh Sharkey Ametsen ahotsa eta beste ipuin miragarri batzuk Hugh Lupton

Ametsen ahotsa - Vicens Vives › vvweb › _pdf › Ametsen-Ahotsa-01.pdf · 2013-06-21 · Egun osoa zutik pasatu zuen, esperoan… baina ez zen ezer ere gertatu. Gau osoa lotan

  • Upload
    others

  • View
    7

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Ametsen ahotsa - Vicens Vives › vvweb › _pdf › Ametsen-Ahotsa-01.pdf · 2013-06-21 · Egun osoa zutik pasatu zuen, esperoan… baina ez zen ezer ere gertatu. Gau osoa lotan

Irudiak: Niamh Sharkey

Ametsen ahotsaeta beste ipuin miragarri batzukHugh Lupton

01-Montaje Ametsen Ahotsa 1 08/04/13 08:50

Page 2: Ametsen ahotsa - Vicens Vives › vvweb › _pdf › Ametsen-Ahotsa-01.pdf · 2013-06-21 · Egun osoa zutik pasatu zuen, esperoan… baina ez zen ezer ere gertatu. Gau osoa lotan

01-Montaje Ametsen Ahotsa 2 08/04/13 08:50

Page 3: Ametsen ahotsa - Vicens Vives › vvweb › _pdf › Ametsen-Ahotsa-01.pdf · 2013-06-21 · Egun osoa zutik pasatu zuen, esperoan… baina ez zen ezer ere gertatu. Gau osoa lotan

Ametsen ahotsaeta beste ipuin miragarri batzuk

01-Montaje Ametsen Ahotsa 3 08/04/13 08:50

Page 4: Ametsen ahotsa - Vicens Vives › vvweb › _pdf › Ametsen-Ahotsa-01.pdf · 2013-06-21 · Egun osoa zutik pasatu zuen, esperoan… baina ez zen ezer ere gertatu. Gau osoa lotan

Bildumaren zuzendaria

Francisco Antón

01-Montaje Ametsen Ahotsa 4 08/04/13 08:50

Page 5: Ametsen ahotsa - Vicens Vives › vvweb › _pdf › Ametsen-Ahotsa-01.pdf · 2013-06-21 · Egun osoa zutik pasatu zuen, esperoan… baina ez zen ezer ere gertatu. Gau osoa lotan

icensVivesV

Hugh Lupton

Ametsen ahotsaeta beste ipuin miragarri batzuk

Irudiak

Niamh Sharkey

Itzulpena

Koro Navarro

Jarduerak

Jesús Jiménez

01-Montaje Ametsen Ahotsa 5 08/04/13 08:50

Page 6: Ametsen ahotsa - Vicens Vives › vvweb › _pdf › Ametsen-Ahotsa-01.pdf · 2013-06-21 · Egun osoa zutik pasatu zuen, esperoan… baina ez zen ezer ere gertatu. Gau osoa lotan

Ezin salduzko edizioa, 2013

ISBN: 978-84-682-1575-4V.V agindu zka.: FP96

© HUGH LUPTONLiteratura-testuarena.

© NIAMH SHARKEYIrudiena.

© JESÚS JIMÉNEZ REINALDOJarduerena.

© KORO NAVARROItzulpenarena.

© BAREFOOT BOOKSJatorrizko argitalpenarena.

© VICENS VIVES PRIMARIA, S.A.Argitalpen honena, 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuaren 8. artikuluaren arabera.

Apirilaren 12ko 1/1996 ELDak, Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bategina onestenduenak, eta uztailaren 7ko 23/2006 Legeak babesten dute lana. Copyrightaren titularraren edo

onuradunen alde aitortutako eskubideak urratzen dituztenak auziperatuak izan daitezkeaipatu legearen 138.etik eta 141.era bitarteko artikuluen arabera eta Zigor Kodearen 270., 271.

eta 272. artikuluetan zehaztutako zigorrak jaso ditzakete. Erabat debekatua dago lan hau,zatika nahiz osorik, bikoiztea edozein bitarte erabilita, biltzeko zein erreproduzitzeko sistema

elektronikoak barne, baita tratamendu informatikoa ere. Editorearen esku dago lan honenmailegu publikoa egitea, lana alokatzea edo beste era batera lagatzea.

ESPAINIAN INPRIMATUA. PRINTED IN SPAIN

01-Montaje Ametsen Ahotsa 6 08/04/13 08:50

Page 7: Ametsen ahotsa - Vicens Vives › vvweb › _pdf › Ametsen-Ahotsa-01.pdf · 2013-06-21 · Egun osoa zutik pasatu zuen, esperoan… baina ez zen ezer ere gertatu. Gau osoa lotan

Ametsen ahotsa eta beste ipuin miragarri batzuk

Ametsen ahotsa 6Ingalaterrako ipuina

Tximinoa eta Aita Jaungoikoa 14Haitiko ipuina

Itsua eta ehiztaria 20Afrika mendebaleko ipuina

Nexka eta azeria 28Kri indiarren ipuina

Arrainak basoan 38Errusiako ipuina

Xagutxo zuria 48Frantziako ipuina

Artzainaren ametsa 56Irlandako ipuina

Jarduerak 63

Aurkibidea

01-Montaje Ametsen Ahotsa.indd 7 9/4/13 12:05

Page 8: Ametsen ahotsa - Vicens Vives › vvweb › _pdf › Ametsen-Ahotsa-01.pdf · 2013-06-21 · Egun osoa zutik pasatu zuen, esperoan… baina ez zen ezer ere gertatu. Gau osoa lotan

8

Ametsen ahotsaIngalaterrako ipuina

Bazen behin Ingalaterran John Chapman izeneko gizon bat,

kaleetan saltzen ibiltzen zena. Chapman oinez ibiltzen zen be-

re herriko bide, plaza eta kale-zuloetan barna, orratzak, is-

piluak, hariak, kolorezko zintak, labanak, guraizeak, pastillak,

ukenduak eta pergamino ederretan idatzitako poemak eskai-

niz jendeari. Eta gizona nora joan, hara joango zitzaion be-

re txakur txikia atzetik segika, saltzailearen orpoetan ibiltzen

baitzen beti.

John Chapman eta bere txakurra Swaffham izeneko herria-

ren kanpoaldean zegoen baserri txiki batean bizi ziren. Etxe

txiki-txikia zen, eta teilatua zuloz betea zeukanez gero, euria-

ren ura barrura isurtzen zen beti. Udaberriko egunetan, txo-

riak leiho hautsietatik sartu eta atera ibiltzen ziren, eta loge-

lako habeetan egiten zuten habia.

Alabaina, behin ere ez zen saltzailea bere bizimoduaz kexa-

tzen, lorategi txiki bat baitzeukan bere etxetxoaren atzeko al-

01-Montaje Ametsen Ahotsa 8 08/04/13 08:50

Page 9: Ametsen ahotsa - Vicens Vives › vvweb › _pdf › Ametsen-Ahotsa-01.pdf · 2013-06-21 · Egun osoa zutik pasatu zuen, esperoan… baina ez zen ezer ere gertatu. Gau osoa lotan

ametsen ahotsa

9

dean, eta han sagarrondo bat hazten zen. Zuhaitz berde al-

tu bat zen, oso berdea eta oso altua, eta handik erortzen ziren

udazkenero belarretara sagar gorri-gorri batzuk, Swaffhame-

ko gozoenak.

Gau batean, John Chapman lo seko zegoela, ahots ezti bat

aditu zuen ametsetan, ilargia bezain argia.

—Londreseko zubira joan behar duzu, Londreseko zubira

joan behar duzu… —esaten zion ahotsak.

Saltzailea ikaratuta esnatu zen. Ohean eseri zen, begiak igur-

tzi zituen eta ingurura begiratu zuen. Hitz egin zion pertsona

aurkitu nahi zuen, baina gela hutsa eta ilun-iluna ze-

goen, eta ohearen oinean lo egiten zuen txakurra-

ren zurrunga besterik ez zen han aditzen.

«Ametsa besterik ez zen», pentsa-

tu zuen John Chapmanek. «Ametsa

besterik ez». Hala ba, buelta eman

eta lo hartu zuen berriz.

Hurrengo gauean, ordea, ilar-

gia bezain argia zen ahots hura

aditu zuen ostera ere.

01-Montaje Ametsen Ahotsa 9 08/04/13 08:50

Page 10: Ametsen ahotsa - Vicens Vives › vvweb › _pdf › Ametsen-Ahotsa-01.pdf · 2013-06-21 · Egun osoa zutik pasatu zuen, esperoan… baina ez zen ezer ere gertatu. Gau osoa lotan

hugh lupton

10

—Londreseko zubira joan behar duzu, Londreseko zubira

joan behar duzu… —jarraitzen zuen ahotsak.

Esnatu zenean, John Chapmanek ikusi zuen gelan inor ez

zegoela eta iluna zegoela; eta, hala, pentsatu zuen «Ametsa

besterik ez zen», eta lo hartu zuen berriz.

Baina hurrengo gauean berriz ere aditu zuen «Londrese-

ko zubira joan behar duzu…» esaten zuen ahotsa, eta orduan

pentsatu zuen John Chapmanek: «Ametsak oso gauza bitxia

dira. Batzuetan ez dute ezer esan nahi, baina beste batzuetan

merezi du entzutea. Ez ote da komeniko amets honek esaten

didanari kasu egitea?».

Zer egingo zenuten zuek John Chapmanen lekuan egongo

bazinate?

01-Montaje Ametsen Ahotsa 10 08/04/13 08:50

Page 11: Ametsen ahotsa - Vicens Vives › vvweb › _pdf › Ametsen-Ahotsa-01.pdf · 2013-06-21 · Egun osoa zutik pasatu zuen, esperoan… baina ez zen ezer ere gertatu. Gau osoa lotan

ametsen ahotsa

11

Saltzaileak denbora puska eder bat eman zuen pentsatzen,

eta azkenean esan zuen bere artean:

«Bai jauna, ametseko ahotsari kasu egin eta Londreseko zu-

bira joango naiz».

Hala ba, biharamunean, manta bat atera, bil-bil egin eta le-

poan hartu zuen, sartu zituen zorroan ogi-kozkor bat eta gazta

puska bat, txistu egin zion txakurrari martxan jar zedin eta

han abiatu ziren biak Londres aldera.

Bi egunez, saltzailea gelditu gabe ibili zen, ibili eta ibili, ka-

leak, plazak eta bideak korrituz, Tamesis ibaia gurutzatzen

duen Londreseko zubira ailegatu zen arte.

Denbora haietan, zubia dendez betea zegoen eta sekulako

zalaparta izaten zen, oinez, zaldiz, gurdiz edo zalgurdiz zihoan

01-Montaje Ametsen Ahotsa 11 08/04/13 08:50

Page 12: Ametsen ahotsa - Vicens Vives › vvweb › _pdf › Ametsen-Ahotsa-01.pdf · 2013-06-21 · Egun osoa zutik pasatu zuen, esperoan… baina ez zen ezer ere gertatu. Gau osoa lotan

hugh lupton

12

jendearekin. Sekula ez zuen saltzaileak hainbesteko joan-eto-

rria ikusi.

Ez zekien ondo zer egin, eta, hala, zubiko parterik alturaino

joan eta hantxe geratuko zela zain erabaki zuen.

Egun osoa zutik pasatu zuen, esperoan… baina ez zen ezer

ere gertatu.

Gau osoa lotan pasatu zuen, zubiaren azpian lo… eta ez zen

ezer ere gertatu.

Biharamunean, zubira igo zen berriz, eta denda baten sa-

rreran zegoen koska batean eseri zen. Baina orduan ere ez zen

ezertxo gertatu.

John Chapman goseak eta hotzak akabatzen zegoen, eta

pentsatzen hasi zen: «Ametsak oso gauza bitxia dira. Batzue-

tan merezi du entzutea, baina beste batzuetan ez».

Hala ba, zutitu egin zen etxerako bide luzeari ekiteko. Baina

une hartantxe dendako jabea atera zen, hurbildu zen Johnen-

gana eta esan zion:

—Jakin liteke zer gertatzen zaizun, gizona? Atzo egun osoa

zubiaren erdian jarrita pasatu zenuen ezertxo ere egin gabe,

eta gaur goiz osoa daramazu hemen eserita, hotzak dardarka.

Norbaiten zain zaude?

—Begira —erantzun zion John Chapmanek—, behin, amets

batean, ilargia bezain argia zen ahots batek esan zidan: «Lon-

dreseko zubira joan behar duzu», eta gauza bera errepikatzen

zuen behin eta berriz. Hala ba, kasu egin nion eta etorri egin

naiz.

Saltzaileak burua atzeraka bota zuen, eta barre-algara ba-

tean hasi zen:

01-Montaje Ametsen Ahotsa 12 08/04/13 08:50

Page 13: Ametsen ahotsa - Vicens Vives › vvweb › _pdf › Ametsen-Ahotsa-01.pdf · 2013-06-21 · Egun osoa zutik pasatu zuen, esperoan… baina ez zen ezer ere gertatu. Gau osoa lotan

ametsen ahotsa

13

—Ametsak, ja, ja, ja! —zioen, sabelean zartakoak joaz—.

Zu burutik zaude, gizona! Baina nola bururatzen zaizu ame-

tsei kasu egitea? Begira, gauza bat kontatuko dizut. Nik, bart

arratsean, ez hanka eta ez buru zuen amets bat egin dut. Bes-

te herri batean nengoen… Nola zuen izena? A, bai, Swaffham!

Han etxe txiki bat zegoen, teilatua zuloz betea zeukana, eta

ametsean zulo bat egiten nuen pala batekin sagar gorri gozo-

gozoak ematen zituen sagarrondo zahar baten zainen artean…

ba, gauza da, palari eman eta eman jardun ondoren, ontzi bat

aurkitu nuela, goraino urrez betea… baina zuk uste duzu nik

Ingalaterra erdia gurutzatuko dudala amets bateko urrearen

bila? Ez jauna! Eta sinetsi niri, laguna, ni zu banintz…

Halako batean, dendaria bakarrik geratu zela konturatu

zen. Eskuin-ezker begiratu, eta John Chapman korrika atera

01-Montaje Ametsen Ahotsa 13 08/04/13 08:50

Page 14: Ametsen ahotsa - Vicens Vives › vvweb › _pdf › Ametsen-Ahotsa-01.pdf · 2013-06-21 · Egun osoa zutik pasatu zuen, esperoan… baina ez zen ezer ere gertatu. Gau osoa lotan

hugh lupton

14

01-Montaje Ametsen Ahotsa 14 08/04/13 08:50

Page 15: Ametsen ahotsa - Vicens Vives › vvweb › _pdf › Ametsen-Ahotsa-01.pdf · 2013-06-21 · Egun osoa zutik pasatu zuen, esperoan… baina ez zen ezer ere gertatu. Gau osoa lotan

ametsen ahotsa

15

zela ikusi zuen. Bai: John Chapman tximista bezala zihoan ko-

rrika Londreseko kaleetan barna, eta ez zen ez egunez ez gauez

gelditu bere etxera ailegatu zen arte.

Eta, ailegatu bezain pronto, pala hartu eta lanari ekin zion.

Zuloa egiten hasi zen sagarrondo zaharraren zainen artean, eta

eman eta eman jardun ondoren, eltze handi bat jo zuen pa-

laren puntarekin. Eltzea hautsi egin zen, eta barrutik zer ate-

rako… eta hara han, isuri batean, urrezko txanponak.

Bazen han ehunka txanpon, milaka, eta gehiago ere bai!

Eta egun hartan bertan utzi zion John Chapmanek erresu-

ma osoa txikikeria saltzen korritzeari.

Urre hura nahikoa izan zuen bere etxeko teilatuko zuloak

estaltzeko, leihoetan beira berriak jartzeko eta gosetzen zen al-

di bakoitzean jateko. Eta nola hura gastatuta ere diru asko ge-

ratzen zitzaion sobran, jatekorik eta lotarako aterperik ez zu-

ten eskaleei eman zien urrearen parterik handiena.

Eta halaxe bizi izan zen John Chapman zoriontsu bere az-

ken egunak arte. Eta, hil zenean, udaletxeak agindu zuen egi-

teko estatua polit bat John Chapman bere txakurrarekin ager-

tzen zena, eta Swaffhameko merkatuaren erdi-erdian jarri zuten.

Eta estatuaren oinean zegoen harrian hitz batzuk grabatu zi-

tuzten honako hau ziotenak:

«Fida zaitez ametsez».

01-Montaje Ametsen Ahotsa 15 08/04/13 08:50

Page 16: Ametsen ahotsa - Vicens Vives › vvweb › _pdf › Ametsen-Ahotsa-01.pdf · 2013-06-21 · Egun osoa zutik pasatu zuen, esperoan… baina ez zen ezer ere gertatu. Gau osoa lotan

16

Tximinoa eta Aita JaungoikoaHaitiko ipuina

Bazen behin atso bat basoan erleak hazten zituena. Erlaun­

tza erruz zeukan, eta udako azken egunetan sekulako eztia jaso

zuen. Ontzi, pitxar, pote eta upel, goraino geratu ziren denak

ezti gozo, urre­kolore eta likatsuz beteak.

Nahi al duzue jakin zer egin zuen atsoak ezti harekin guz­

tiarekin? Parte handi samar bat gorde egin zuen, pote batzuk

bere lagunei oparitu zizkien eta gainerakoa pegar handi ba­

tean sartu zuen.

Goiz batean, pegarra buruan hartu eta basoan barneratu zen,

merkatura joateko asmoz. Pegarra goraino zegoen betea, eta

alde batera eta bestera kulunkatzen zen atsoak pauso bat ema­

ten zuen aldi bakoitzean. Eta, halako batean, gauza ikaraga­

rri bat gertatu zen. Andreak estropezu egin zuen zuhaitz baten

zainarekin, irristatu eta, danba! lurrera joan zen. Pegarra mila

zatitan hautsi zen, eta eztia osorik isuri zen.

Andrea, etsita, negarrez hasi zen.

02-Montaje Papa Dios.indd 16 08/04/13 08:50

Page 17: Ametsen ahotsa - Vicens Vives › vvweb › _pdf › Ametsen-Ahotsa-01.pdf · 2013-06-21 · Egun osoa zutik pasatu zuen, esperoan… baina ez zen ezer ere gertatu. Gau osoa lotan

tximinoa eta aita jaungoikoa

17

—Hau zoritxarra, Aita Jaungoikoa! —intziri egiten zuen

etxeratzean, eskuak zerura jasoz—. Zergatik bidali didazu hain­

beste zoritxar? Hauxe bai zoritxarra, Aita Jaungoikoa! Nolako

zoritxar handia bidali didazun…!

Tximino txiki bat zegoen zuhaitz batean eserita, eta osorik

ikusi zuen gertatua. Andrea urrutiratu zenean, tximino txikia

zuhaitzetik jaitsi zen eta behatz bat sartu zuen pegarretik atera

zen gauza likatsu urre­kolore hartan. Aurreneko aldia zen ho­

rrelako gauza bat ikusten zuena, eta, behatza ahora eramanda,

ikaragarri gustatu zitzaion.

—Ummm, bai gozoa zoritxarra! —oihu egin zuen tximi­

noak—. Nik ez nuen behin ere probatu, baina oso­oso gozoa

da! Leporaino beteko naiz zoritxarrez!

02-Montaje Papa Dios.indd 17 08/04/13 08:50

Page 18: Ametsen ahotsa - Vicens Vives › vvweb › _pdf › Ametsen-Ahotsa-01.pdf · 2013-06-21 · Egun osoa zutik pasatu zuen, esperoan… baina ez zen ezer ere gertatu. Gau osoa lotan

hugh lupton

18

Eta zoritxarra jan eta jan ari­

tu zen denbora puska batean, tu

eginez botaz nahastuak zekartzan

zuhaitz­azalen puxkak. Lurreko

zoritxarra osorik agortu zenean,

pegar­puskak miazkatu zituen.

—Zoritxarra gozo­gozoa da!

—esaten zuen behin eta berriz.

Eta lurrean geratzen zen azken

tanta urre­kolorea ezpainetara

eraman ondoren, gauza bakarra

zerabilen tximino txikiak buruan: «Zoritxar gehiago nahi dut».

Baina nondik aterako zuen? Orduan atsoak esandako hitzez

gogoratu zen: Aita Jaungoikoa, zergatik bidali didazu hainbes­

te zoritxar? Eta, burua igurtziz, tximino txikia pentsatzen ha­

si zen: «Zoritxarra Aita Jaungoikoak bidali badu, hura ikus­

tera joan, besterik ez dut egin behar, eta zoritxar gehixeago

eskatu…».

Zenbat eta gehiago pentsatu, orduan eta ideia hobea irudi­

tzen zitzaion. Hala, igotzen hasi zen, zuhaitzean gora eta gora

eginez, Aita Jaungoikoaren etxera ailegatu zen arte. Aita Jaun­

goikoa eguzkitan eserita zegoen, munduari begira.

—Kaixo, Aita Jaungoikoa —esan zuen tximinoak, eta Aita

Jaungoikoak irribarre egin zuen.

—Kaixo, tximino txikia. Zer behar duzu?

—Aita Jaungoikoa, zoritxarra eskatzera natorkizu, zoritxar

asko.

Hura entzunda, Aita Jaungoikoa guztiz harritua geratu zen.

02-Montaje Papa Dios.indd 18 08/04/13 08:50

Page 19: Ametsen ahotsa - Vicens Vives › vvweb › _pdf › Ametsen-Ahotsa-01.pdf · 2013-06-21 · Egun osoa zutik pasatu zuen, esperoan… baina ez zen ezer ere gertatu. Gau osoa lotan

tximinoa eta aita jaungoikoa

19

—Egiatan nahi duzu zoritxarra,

tximino txikia? —oihu egin zuen.

—Bai, izugarri gustatzen zait. Zori­

txarra gozoa eta likatsua da, eta ahal du­

zun guztia ematea nahi dut.

Aita Jaungoikoak, zutik jarrita, esan zion:

—Begira ba, hau suertea, tximinoen­

tzako zoritxar berezi bat daukat. Seguru

al zaude nahi duzula?

Animalia txikiak baietz egin zuen

buruarekin. Orduan Aita Jaungoikoak

larruzko zorro bat atera zuen bere etxe­

tik eta esan zuen:

—Begira, tximino txikia, zaku hau

zoritxarrez betea dago. Zer egin be­

har duzun esango dizut: eraman

ezazu zuhaitz bat bera ere haz­

ten ez den hondarrezko basa­

mortu handi batera, eta, hara iristean, askatu eta ireki. Nahi

duzun adina zoritxar aurkituko duzu barruan.

Esan eta egin. Heldu zion ondo tximino txikiak zakuari,

jaitsi zen bizi­bizi mundura, eta eroaren gisaren ibili zen ko­

rrika basamortuaren erdiraino heldu zen arte. Orduan eseri

egin zen.

Goseak amorratzen zegoen eta urdaila zarataka zeukan, eta

ahoa ur egiten zitzaion zenbat zoritxar egongo zen zakuaren

barruan pentsatze hutsarekin. Ezpainak behin eta berriz miaz­

katuz, tximinoak, Aita Jaungoikoak esanda bezala, zakuaren

02-Montaje Papa Dios.indd 19 08/04/13 08:50

Page 20: Ametsen ahotsa - Vicens Vives › vvweb › _pdf › Ametsen-Ahotsa-01.pdf · 2013-06-21 · Egun osoa zutik pasatu zuen, esperoan… baina ez zen ezer ere gertatu. Gau osoa lotan

hugh lupton

20

lokarriak askatu zituen, eta tximino bati burura dakiokeen zo­

ritxarrik handiena atera zen handik… Zakur mordo bat!

Bat, bi, hiru, lau, bost, sei eta zazpi zakur beltz, izugarri

handiak, etengabe zaunkaka eta lerdea zeriela!

—Ospa segituan hemendik! —oihu egin zuen tximinoak,

eta, zakua askatuz, salto batez altxatu eta airean joan zen handik.

Zazpi zakur beltzak ere korrika hasi ziren ordea tximi­

noaren atzetik, zaunka eta zaunka, isildu gabe. Tximino

gizajoak hanketan sumatzen zuen zakurren arnasa, eta er­

di akabatuan zegoenean, non agertzen den zuhaitz bat.

Bai, zuhaitz bat sortu zen hutsetik, basamortuaren erdian:

basamortu agor eta kiskalgarriaren erdian, urik ez dagoen

eta sekula zuhaitzik hazten ez den tokian.

02-Montaje Papa Dios.indd 20 08/04/13 08:50

Page 21: Ametsen ahotsa - Vicens Vives › vvweb › _pdf › Ametsen-Ahotsa-01.pdf · 2013-06-21 · Egun osoa zutik pasatu zuen, esperoan… baina ez zen ezer ere gertatu. Gau osoa lotan

tximinoa eta aita jaungoikoa

21

Tximino txikia bizkor­bizkor joan zen adarretan go­

ra, eta zazpi zakur beltzak bueltak ematen hasi ziren zu­

haitzaren inguruan, lerdeka, zaunkaka eta marmarka denak.

Desiratzen zeuden tximinoa harrapatzeko, baina, zakurrek ez

baitakite zuhaitzetara igotzen, ezin izan zioten heldu.

Tximinoak zuhaitz­adarretan pasatu zuen egun osoa, bel­

durrarekin dar­dar­dar. Azkenean, eguzkia sartu eta basamor­

tuan gaua zabaltzen hasi zenean, buztana hanka artean zutela

urrundu ziren zazpi zakurrak. Eta orduan tximinoa zuhaitze­

tik jaitsi eta tximista bezala abiatu zen basora.

Baina zuek galdezka ariko zarete zeuen artean: zeinek jarri

zuen zuhaitz hura basamortuaren erdian, zuhaitzik behin ere

hazten ez den hondarretan?

Nik esango dizuet: Aita Jaungoikoa izan zen, hark oso ondo

baitaki ez dela ona zoritxar gehiegi izatea, baita tximinoa bazara

eta zuretzat nahi baduzu ere mundu honetako zoritxar guztia.

02-Montaje Papa Dios.indd 21 08/04/13 08:50

Page 22: Ametsen ahotsa - Vicens Vives › vvweb › _pdf › Ametsen-Ahotsa-01.pdf · 2013-06-21 · Egun osoa zutik pasatu zuen, esperoan… baina ez zen ezer ere gertatu. Gau osoa lotan

22

Itsua eta ehiztariaAfrika mendebaleko ipuina

Bazen behin gizon itsu bat bere arrebarekin basoaren ondoan

zegoen etxola batean bizi zena.

Itsua oso gizon buru-argia zen. Ikusten ez bazuen ere, ema-

ten zuen gehiago zekiela munduaz bista zorrotza dutenek bai-

no. Egunero-egunero, bere etxolako atean esertzen zen eta

berriketan jarduten zen handik pasatzen zen jendearekin. Ara-

zoak zituztenak edo zerbait jakin nahi zutenak itsuarengana

joaten ziren kontsulta egitera, aholku onak ematen baitzituen

beti eta galdera guztiak asmatzen zituen.

—Nola izan zintezke horren jakintsua? —galdetzen zion

jendeak harrituta.

Itsuak irribarre batekin erantzuten zuen beti:

—Belarriekin ikusten dudalako —esaten zuen.

Egun batean, itsuaren arreba beste herri bateko ehiztari ba-

tez maitemindu zen, eta berehala erabaki zuten ezkondu behar

zutela. Ezkondu ziren ba, eta, ezteietako bazkariaren ondoren,

bere emaztearen etxolara joan zen ehiztaria bizitzera.

03-Montaje ciego cazador.indd 22 08/04/13 08:51

Page 23: Ametsen ahotsa - Vicens Vives › vvweb › _pdf › Ametsen-Ahotsa-01.pdf · 2013-06-21 · Egun osoa zutik pasatu zuen, esperoan… baina ez zen ezer ere gertatu. Gau osoa lotan

itsua eta ehiztaria

23

Ehiztari hark ordea behin ere ez zuen astirik izaten bere

emaztearen senarrarekin egoteko.

—Zertarako balio du gizon itsu batek? —esan ohi zuen.

Eta emazteak honela erantzuten zion:

—Senar maitea, ikusten duen jendeak baino gehiago daki

munduaz nire anaiak.

—Ja, ja, ja! —barre egiten zuen ehiztariak—. Zer jakin le-

zake munduaz bizitza osoa ilunpetan pasatu duen gizon

batek? Ja, ja, ja, ja…!

Egunero-egunero, ehiztaria basora joaten zen

lantza bat, geziak eta tranpak hartuta, eta iluna-

barrean, etxeratzen zenean, itsuak esaten zion

beti:

—Zergatik ez nauzu bihar zurekin

ehizara eramaten?

Ehiztariak, ordea, ezetz egiten zuen

buruarekin.

—Zertarako balio du gizon

itsu batek? —esaten zuen

behin eta berriz.

Halaxe pasatu ziren egu-

nak eta asteak eta hilabe-

teak, eta itsuak arratsal-

dero galdetzen zion bere

arrebaren anaiari:

—Zergatik ez nauzu

bihar zurekin ehiza-

ra eramaten?

03-Montaje ciego cazador.indd 23 08/04/13 08:51

Page 24: Ametsen ahotsa - Vicens Vives › vvweb › _pdf › Ametsen-Ahotsa-01.pdf · 2013-06-21 · Egun osoa zutik pasatu zuen, esperoan… baina ez zen ezer ere gertatu. Gau osoa lotan

hugh lupton

24

Eta, arratsaldero, ehiztariak ezetz esaten zion.

Baina behin, arratsalde batean, gizon itsuak oso umo-

re onean aurkitu zuen bere koinatua, gazela handi-handi bat

ehizatu baitzuen. Emazteak jateko prestatu zuen, eta, afaltzen

bukatu zutenean, ehiztariak, itsuarengana jiratuz, esan zion:

—Konforme, bihar nirekin etorriko zara ehizara.

Hala ba, biharamunean elkarrekin joan ziren bi gizonak

basora. Ehiztariak zeramatzan lantza, geziak eta tranpak, eta

itsua eskutik helduta gidatzen zuen, zuhaitzen artean zihoan

bidezidorretik gidatuz. Zenbait orduan ibili ondoren, itsua

kolpetik gelditu eta tira egin zion eskutik ehiztariari.

—Ixo! —esan zion—. Lehoi bat dabil hemen gertu!

Ehiztariak ingurura begiratu zuen, baina ez zuen ezertxo

ere ikusi.

—Lehoi bat dabil hemen gertu —errepikatu zuen itsuak—,

baina zu ez zaitez kezkatu. Sabela betea dauka, eta lehoiku-

03-Montaje ciego cazador.indd 24 08/04/13 08:51

Page 25: Ametsen ahotsa - Vicens Vives › vvweb › _pdf › Ametsen-Ahotsa-01.pdf · 2013-06-21 · Egun osoa zutik pasatu zuen, esperoan… baina ez zen ezer ere gertatu. Gau osoa lotan

itsua eta ehiztaria

25

me bat bezala dago zuhaitz baten itzalpean seko lo. Ez ikararik

izan: ez digu erasorik egingo.

Bi gizonek aurrera jarraitu zuten, eta handik gutxira ehizta-

riak ikusi zuen itsuak arrazoia zuela: lehoi bat zegoen bide-

bazterrean, siesta egiten zuhaitzaren itzalean.

Handik pasatu ondoren, ehiztariak galdetu zuen:

—Nola zenekien zuk lehoi bat zegoela hor?

Gizon itsuak irribarre batekin erantzun zion:

—Belarriekin ikusten dudalako.

Handik pixka batera, itsua berriz ere gelditu zen, eta

ostera ere tira egin zion eskutik ehiztariari.

03-Montaje ciego cazador.indd 25 08/04/13 08:51

Page 26: Ametsen ahotsa - Vicens Vives › vvweb › _pdf › Ametsen-Ahotsa-01.pdf · 2013-06-21 · Egun osoa zutik pasatu zuen, esperoan… baina ez zen ezer ere gertatu. Gau osoa lotan

hugh lupton

26

—Ixxxo! —esan zuen—. Elefante bat dabil hemendik!

Ehiztariak ingurura begiratu zuen, baina ez zuen ezer ere

ikusi.

—Elefante bat dabil hemendik —errepikatu zuen itsuak—,

baina ez dugu zertan kezkatu… Putzu batean dago, bainatzen

ari da, eta ez digu minik emango.

Bi gizonek bidezidorretik aurrera jarraitu zuten eta handik

gutxira elefante handi-handi bat ikusi zuten uretan bainatzen.

Ura belaunetaraino iristen zitzaion, eta lohi-zorrotadak bota-

tzen zituen bizkarrera.

Handik pasatu ondoren, ehiztariak galdetu zuen:

—Nola zenekien zuk elefante bat zegoela hor?

Gizon itsuak irribarre batekin erantzun zion:

03-Montaje ciego cazador.indd 26 08/04/13 08:51

Page 27: Ametsen ahotsa - Vicens Vives › vvweb › _pdf › Ametsen-Ahotsa-01.pdf · 2013-06-21 · Egun osoa zutik pasatu zuen, esperoan… baina ez zen ezer ere gertatu. Gau osoa lotan

itsua eta ehiztaria

27

—Belarriekin ikusten dudalako.

Bi gizonek ibiltzen jarraitu zuten, basoko soilgune batera

iritsi ziren arte. Orduan ehiztariak esan zuen:

—Hemen jarriko ditugu tranpak.

Ehiztariak tranpa bat jarri zuen, eta bestea prestatzen erakutsi

zion itsuari. Bi tranpak jarri zituztenean, esan zuen ehiztariak:

—Bihar hona itzuliko gara, ea zer harrapatu dugun.

Etxeratu ziren bi gizonak, eta, hurrengo egunean, goizean

goiz jaiki ziren berriz ere basoan barneratzeko. Ehiztariak es-

kua luzatu zion itsuari, gidatzeko, baina honek esan zuen:

—Ez dut laguntzarik behar; orain ezagutzen dut bidea.

Eta ibiltzen hasi ziren. Itsua aurretik zihoan, baina behin

ere ez zuen estropezu egin, ez lurretik ateratzen ziren zainekin,

ez adarrekin, ez bidearen gainean eroritako zuhaitzekin. Itsua

primeran gogoratzen zen bideko gorabeherez: jiratu behar ze-

nean jiratzen zen, eta lurreko zulo guztiak saihesten zituen.

Bi gizonak zenbait orduan ibili ziren, bezperan tranpak ja-

rri zituzten basoko soilgunera heldu ziren arte. Segituan ikusi

zuen ehiztariak txori bana zegoela tranpetan harrapatua. Bere

tranpako txoria txikia zen eta lumak grisak eta zikinak zituen;

itsuaren tranpakoa, berriz, eder-ederra zen, luma gorri, berde

eta urre-koloreekin.

—Txori bana harrapatu dugu —esan zion ehiztariak itsua-

ri—. Zu zaude hemen eserita nik txoriak tranpetatik ateratzen

ditudan bitartean.

Obeditu zuen itsuak, eta eserita geratu zen ehiztaria tranpe-

tara zihoan bitartean, bere artean pentsatuz:

«Ikusten ez duen gizon batek ezin izango ditu bereizi».

03-Montaje ciego cazador.indd 27 08/04/13 08:51

Page 28: Ametsen ahotsa - Vicens Vives › vvweb › _pdf › Ametsen-Ahotsa-01.pdf · 2013-06-21 · Egun osoa zutik pasatu zuen, esperoan… baina ez zen ezer ere gertatu. Gau osoa lotan

hugh lupton

28

Eta zer egin zuen? Txori txiki grisa eman zion itsuari, eta

beretzat hartu zuen luma gorri, berde eta urre-koloreak zituen

txori ederra.

Itsuak txori grisa hartu zuen, zutitu zen eta bi gizonak elka-

rrekin herrira abiatu ziren berriz. Ibilian puska bat egin zute-

nean, ehiztariak esan zuen:

—Zu horren buruargia baldin bazara eta belarriekin ikus-

ten baldin baduzu, erantzun iezaiozu galdera honi: zergatik

dago mundu honetan halako gorrotoa eta halako amorrazioa,

eta zergatik dago hainbeste gerra?

Eta itsuak erantzun zion:

—Munduan asko direlako zu bezalako pertsonak, berea ez

dutena hartzen dutenak.

Hura adituta, lotsa-lotsa egina geratu zen ehiztaria. Har-

tu zuen orduan itsuaren eskuetatik txori txiki grisa, eta gorri,

berde eta urre-koloreko txori ederra eman zion. Eta ondoren

barkamena eskatu zion:

—Barkatu —esan zuen.

Eta ibili eta ibili segitu zuten, eta, denbora puska baten on-

doren, esan zuen ehiztariak:

—Zu horren buruargia baldin bazara eta

belarriekin ikusten baldin baduzu, erantzun

iezaiozu galdera honi: zergatik dago mun-

du honetan halako maitasuna eta halako

ontasuna, eta hainbesteko samurtasuna?

Eta itsuak erantzun zion:

—Munduan asko direlako zu bezalako per-

tsonak, beren hutsetatik ikasten dutenak.

03-Montaje ciego cazador.indd 28 08/04/13 08:51

Page 29: Ametsen ahotsa - Vicens Vives › vvweb › _pdf › Ametsen-Ahotsa-01.pdf · 2013-06-21 · Egun osoa zutik pasatu zuen, esperoan… baina ez zen ezer ere gertatu. Gau osoa lotan

itsua eta ehiztaria

29

Eta ibili eta ibili segitu zuten, azkenean etxera heldu ziren

arte.

Eta egun harez geroztik, aditzen zuenean ehiztariak norbai-

tek itsuari galdetzen ziola: «Zu nolaz zara horren jakintsua?»,

jartzen zuen besoa bere emaztearen anaiaren lepoan eta irri-

barre batekin erantzuten zuen:

—Belarriekin ikusten duelako… eta bihotzarekin entzuten.

03-Montaje ciego cazador.indd 29 08/04/13 08:51

Page 30: Ametsen ahotsa - Vicens Vives › vvweb › _pdf › Ametsen-Ahotsa-01.pdf · 2013-06-21 · Egun osoa zutik pasatu zuen, esperoan… baina ez zen ezer ere gertatu. Gau osoa lotan

TA N TA I A

1. Hugh LuptonAmetsen ahotsaeta beste ipuin miragarri batzuk

Irudiak: Niamh Sharkey

2. Oscar WildeErraldoi berekoiaeta beste ipuin batzuk

Irudiak: P. J. Lynch

3. Jerry PinkneyEsoporen elezaharrakIrudiak: Jerry Pinkney

4. Charles DickensGabon-kantaEgokitzapena: Pablo Antón PascualIrudiak: Christian Birmingham

5. Maria AngelidouGreziar MitoakIrudiak: Svetlin

6. Mary HoffmanIsatsetik tirakaIrudiak: Jan Ormerod

7. William IrishDetektibe-ikasleaLapurreta garesti batIrudiak: Rubén Pellejero

03-Montaje ciego cazador.indd 30 08/04/13 08:51

Page 31: Ametsen ahotsa - Vicens Vives › vvweb › _pdf › Ametsen-Ahotsa-01.pdf · 2013-06-21 · Egun osoa zutik pasatu zuen, esperoan… baina ez zen ezer ere gertatu. Gau osoa lotan

8. Steven ZornFantasmen kontakizunakIrudiak: John Bradley

9. Charles DickensOliver TwistEgokitzapena: Pablo Antón PascualIrudiak: Christian Birmingham

10. Arthur Conan DoyleDantzarien misterioaZilarrezko izarraIrudiak: Tha

11. Daniel DefoeRobinson CrusoeEgokitzapena: Eduardo AlonsoIrudiak: Robert Ingpen

12. Jonathan SwiftGulliverren bidaiakEgokitzapena: Martin JenkinsIrudiak: Chris Riddell

13. Jules VerneMiguel StrogoffEgokitzapena: José María Pérez ZúñigaIrudiak: Javier Serrano

14. Cornell WoolrichKristalezko begiaCharlie gaur gauean aterako daIrudiak: Tha

03-Montaje ciego cazador.indd 31 08/04/13 08:51

Page 32: Ametsen ahotsa - Vicens Vives › vvweb › _pdf › Ametsen-Ahotsa-01.pdf · 2013-06-21 · Egun osoa zutik pasatu zuen, esperoan… baina ez zen ezer ere gertatu. Gau osoa lotan

Nola izan liteke itsu batek argitasun handia-goz ikustea ikusmen zorrotza duen ehiztari ba-tek baino? Izan liteke euria egiten duenean opilak botatzea,eta arrainak belarretan igeri ibiltzea? Eta zer gertatuko da ka-le-saltzaile pobre batek ahots batek ametsetan esaten dionaegitea erabakitzen baldin badu? Liburu honetako zazpi ipui-netan, ia ezer ez da ematen duena: kontakizun jakingarriotansorpresa batetik bestera eta mirari batetik bestera ibiliko ga-ra. Protagonistak, batzuetan, pertsona buruargiak dira, senhandikoak, asmamen eta jakinduriaz jarduten dutenak, eta,besteetan, animalia harrigarriak edo sotilak, beren abenturaharrigarriekin miretsita uzten edo ateraldi burugabeekin di-bertitzen gaituztenak. Liburu honetako istorio ederrek jakina-razten digute kontu handiz ibili behar dela behar baino gehia-go hitz egiten duten pertsonekin, ametsak sinestea ez dela betierokeria bat izaten iradokitzen digute, eta erakusten gogoko…

eta bihotzeko begiekin ikusten duena dela jakintsuena.

Niamh Sharkey artistaren irudiek ipuin hauen xar-ma eta misterio osoa berregiten dute. Marrazkisoil estilizatuen bitartez, testura erakargarriekin

eta kolore harmoniatsuekin, kontakizu-nen jatorrizko herrietara garamatzate.Argitalpen hau jarduera-aurkibide ba-tez dago hornitua.

Ametsen ahotsaeta beste ipuin miragarri batzuk

C100653

03-Montaje ciego cazador.indd 32 08/04/13 08:51