5
igandea berria 2007ko ekainaren 3a Korea Penintsula zeharkatuko duen trenbideak ilusioa piztu du bi aldeetan 12 Elkarrizketa Mari Carmen Gallastegi 10 Udako lanak Tenperatura gora, prekarietatea ere bai 21 i ASKATASUNA BORROKA LUZEAREN TESTIGANTZA 1977ko udaberrian milaka eta milaka lagun kaleratu ziren Euskal Herrian amnistia osoa eskatzeko. Hogeita hamar urte geroago, orduko eta oraingo egoerak aztertuko dituzte ekainaren 10ean Errenterian, Amnistiaren Egun Nazionalean.

Amnistia30urte

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Amnistia30urte

i g a n d e a

b e r r i a 2 0 0 7 k o

e k a i n a r e n 3 a

KoreaPenintsula

zeharkatuko

duen trenbideak

ilusioa piztu du

bi aldeetan 12

ElkarrizketaMari Carmen

Gallastegi 10

Udako lanak Tenperatura

gora,

prekarietatea

ere bai 21

i

ASKATASUNA

BORROKALUZEARENTESTIGANTZA

1977ko udaberrian milaka eta milaka lagun kaleratu ziren Euskal Herrian amnistia osoa eskatzeko. Hogeita hamar urtegeroago, orduko eta oraingo egoerak aztertuko dituzte ekainaren 10ean Errenterian, Amnistiaren Egun Nazionalean.

Page 2: Amnistia30urte

ISILDU EZINEZKOOIHUA

02 1977Ko amnIsTIaren asTeaIGANDEA 2007KO EKAINAREN 3A

Mobilizazioak Errenterian. Herritarrak besoz beso elkarturik Biteri kalean zehar, 1977ko amnistiaren aldeko astean. ASKATASUNA

tean inguratu zuten guardia zibi-lek Ortuellan (Bizkaia). Gaztea ko-rrika hasi zen eta guardia zibil ba-tek buruan jo zuen. Luis Santama-ria 72 urteko herritarra Iruñean hilzen, poliziak balkoira tiro egin etagero izandako shock-aren ondo-rioz. Amnistia asteen inguruan es-kuin muturreko inkontrolatuekFrancisco Javier Nuñez hil zutenBilbon.

Julio Marques larri zauritu zu-ten Errenterian. 21 urteko gazteamanifestazioan zegoen 1977komaiatzaren 12an. «Asanblada bategin genuen eguerdiko hamabie-tan eta manifestazioan irten ginenBiteri kalean zehar. Orduan lan-rroberrek eraso ziguten, eta geroGuardia Zibilak baten bat atxilotuzuela esan zuten. Gu koartelillorajoan ginen korrika. Magdalena ka-lean zegoen, orain udal liburute-gia dagoen lekuan. Kale estu ho-rretan sartu ginen. Eta Guardia Zi-bila tiroka hasi zen gure kontra».

Marques Donostiako Ospitaleraeraman zuten larri-larri. Bala batzuen hankan, dum-dum bala bat,barrua txikitu egiten duena.

«Bala horrek tibia, peronea etaarteriak txikitu zizkidan. Tendoibatzuetatik zintzilik nengoen.Han ibili nintzen denbora luzeanhanka lurrean jarri ezinik». Ospi-talean ia urtebete eman zuen.«Eguberrietan hamar egunekobaimenarekin irten nintzen etxe-ra, eta gero berriro ospitalera. Hanapirilaren amaiera arte egon nin-tzen».

Tiro egin zuenaren kontra ezinizan zen ezer egin. «Ezin izan ge-nuen epaiketarik egin. Guardia Zi-bila erakunde militarra denez, tiro

lusioz betetako egun la-tzak ziren. Borrokak eta

kemenak argitutako egunodoltsuak, benetako alda-keta amets. 1975eko azaro-aren 20an Francisco Fran-

co diktadorea ohean hil etagero, erreforma abiatua zutenHego Euskal Herrian Espainiakobotere militar, politiko eta ekono-mikoek. Asmoa trantsizio politi-koa lortzea zen, itxura berri bate-kin oinarrizko aldaketa gehiegiekarriko ez zituen trantsizioa.

Hori lortzeko lehen harria1976ko abenduaren 15ean ezarrizen, erreforma politikoa onartzekoerreferendumean. Botoa emateaderrigorrezkoa bazen ere, absten-tzioa handia izan zen Hego EuskalHerrian —Gipuzkoan %55, esate-

rako—. Bi urte geroago, 1978koabenduaren 6an, espainiarrekKonstituzioa onartu zuten bestebozketa baten bidez. Hego EuskalHerrian %50,47ko abstentzioa izanzen. Baiezko botoak %34,96 izan zi-ren, eta ezezkoak, %10,93.

Amnistiaren aldarrikapena bo-rroka politikoaren ardatz nagusie-tako bat izan zen. Mugimenduhura lehenago mamitzen hasi ba-zen ere —Burgosko prozesuarengaraietatik edo 1975eko fusilamen-duetatik, esaterako—, Franco hileta gero hedatu egin zen.

Espainiako Gobernuak ez zionzuzen erantzun eskaera horri. Pre-so politikoek kartzelan segitzenzutela ikusirik —Madrilek ez zi-tuen askatu odol delituak zituzte-nak—, borroka areagotu egin zen.1976. urtean lehen amnistiaren al-deko batzordea sortu zen Donos-tian. Hasierako batzordea izan

zen. Handik gutxira batzordegehiago sortu ziren Euskal Herri-ko herri eta auzoetan.

Giro politikoa pil-pilean zegoenorduan. Rodolfo Martin Villak Ma-nuel Fraga Iribarne Gobernazioministroa ordezkatu zuen eta geroBarne ministroa izango zen AdolfoSuarez aparatu frankistako erre-formistaren gobernuan. Fran-tzian Valery Giscard D’Estaingzen presidente, eta Michel Ponia-towski Barne ministroa.

1977ko udaberria odoltsua izanzen. 1976ko abendutik 1977ko ekai-nera arte 13 lagun hil ziren errepre-sioaren ondorioz Araban, Biz-kaian, Gipuzkoan eta Nafarroan.ETAk ere gogor jo zuen. Ekaina-ren 15ean egiteko ziren lehen bo-zak boikotatu edo ez, eztabaida ze-goen. Alderdi eta erakunde aber-tzale guztien artean Xibertan(Angelu, Lapurdi) egindako bilere-tan EAJk argi utzi zuen amnistialortu edo ez bozetara aurkeztuko

J o s e M a r i P a st o r

i

zela. EIA Euskal Iraultzarako Al-derdiak ere berdin esan zuen eta,horren ondorioz, Euskadiko Ezke-rra osatu zen. Haustura politikoanahi zutenek maiatzaren 24rakoamnistia lortuta ez bazegoen, boi-kota egingo zutela jakinarazi zu-ten.

Madrilen eta Parisen arteko lan-kidetzaren ondorioz, zenbait erre-fuxiatu Yeu uhartera eramanak zi-tuen lehenago Frantziak. 1977anMigel Angel Apalategi AierbeApala atxilotu zuten eta Aix-en-Provence-n (Frantzia) konfinatu.Bestalde, Burgosko prozesuan hil-tzera zigortutako sei presoek etabeste askok kartzelan segitzen zu-ten. Azken horien artean Fran Al-danondo Badiola Ondarru zegoen,Ezkio-Itsason (Gipuzkoa) segadabatean atxilotua. Operazio horre-tan komandoko beste bi kideak hilzituen Guardia Zibilak.

Presoen aldeko mugimenduakizugarrizko indarra hartu zuen etaamnistiaren asteak antolatzenhasi ziren. Lehena 1977ko otsaile-an izan zen. Bigarrena, 1977komaiatzaren 8tik 15era. Aste horre-tan zazpi lagun hil zituzten Poli-ziak edo Guardia Zibilak.

Errenterian haietako hiru hil zi-ren: Gregorio Maritxalar balkoianzegoela bala batek jo zuen, etaegun batzuk geroago hil zen ospita-lean. Rafael Gomez subfusil tiro ja-sa batez hil zuten, paseatzen zebile-la. Clemente del Caño auto batekharrapatu zuen Bilbo-Behobia au-tobidean, guardia zibilek barrika-da bat kentzera behartu zutenean.

Jose Luis Cano Iruñean tirozerrematatu zuen polizia batek.Manuel Fuentes afari batetik irte-

Duela 30 urte, amnistiaren aldeko aldarria EuskalHerriko hiri eta herrietako kaleetan nagusitu zen;1977. urteko bigarren amnistiaren astea berezikigogorra izan zen: zazpi lagun hil ziren Polizia etaGuardia Zibilaren errepresioaren ondorioz.

Manuel Fuentes afaribatetik irtetean inguratuzuten, eta guardia zibilbatek buruan jo zuen

Page 3: Amnistia30urte

031977Ko amnIsTIaren asTea2007KO EKAINAREN 3A IGANDEA

Manifestazio jendetsuak. Amnistia orokorra eta Amnistia osoa izan ziren garai haietako mobilizazioetako leloak. ASKATASUNA

30 urte geroago. Julio Marques eta Jose Antonio Brid ostegunean, Errenterian. GARI GARAIALDE /

egin zuen guardia zibilaren izen-abizenak emateko eskatu zi-guten, eta hori ezin zen jakin».

Hogeita hamar urteren buruanMarquesek nahikoa eszeptiko se-gitzen du gaurko egoerari buruz.«Betikoek oztopoak jartzen segi-tzen dute».

Jose Antonio Bridek ere partehartu zuen manifestazioetan.Marquesengandik hogei bat me-trora zegoen guardia zibilek haritiro egin ziotenean. Bridek 42 urtezituen orduan. Haren osaba Gre-

gorio Maritxalarri balkoian zegoe-la egin zioten tiro. «Amnistiarenaldeko aste hartan zazpi lagun hilziren guztira Euskal Herrian. Osa-ba balkoian zegoen semearekineta semearen aurretik jo zioten ti-roa. Bala alde batetik sartu zi-tzaion eta bestetik irten».

Gregorio Maritxalar Donostia-ko Ospitalera eraman zuten etaZainketa Berezietako Unitateanegon zen denbora guztian, bainaegun batzuetara hil egin zen. 65urte zituen. «Aste hartan istilu

handiak izan ziren hemen. Tiro pi-loa egin zuten poliziek eta guardiazibilek. Esan zigutenez, osabariguardia zibilek egin zioten tiro».Hemen ere inpunitatea izan zen.«Iñigo Iruin abokatuak zerbait ate-ra zuen semearentzako, baina bes-tela ez zen ezer ere egon».

«Tentsio handiko egunak ziren,giroa hala zegoen tentsio ikaraga-rria. Errenteria Belfast zela esatenzuten, herria oso famatua zen. Ge-roztik uste dut oso gutxi aurreratudugula. Uste dut gauzek lehen be-zala segitzen dutela».

Patxi Orofinok Iruñeko mobili-zazioetan parte hartu zuen. «Gogo-an dut Jose Luis Cano hil zuteneanIruñean, Kaldereria kalean. Nik 17urte nituen orduan. Cano polizianazionalek hil zuten borroka haie-tan. Poliziak halako batean apurbat despistaturik geratu ziren in-guruetan eta orduan jendea harri-ka hasi zitzaien. Eta haiek tirokaerantzun zuten».

Orofinoren ustez, orduko giroa

eta oraingoa desberdinak dira. Ga-rai haietan antolatzeko beste erabat zegoen eta herri mugimenduabizi-bizirik zegoen. «Dena ekintzaunitateetan antolatzen zen, bailangileen aldetik, bai sindikatuenaldetik. Oraingoarekin ez du zerikusirik, inondik inora ere. LABsindikatua ere ez zegoen. CCOOkindarra zuen. Uste dut hildakoa,gainera, CCOOko kidea zela. Urtehaietan Iruñean indar handiazuen ORTk, Langileen ErakundeIraultzaileak».

Kalean borrokan egiten zelaesan du. Langileak eta ikasleak ba-tera kaleratzen ziren aldarrikape-nen alde. Gero, 1977ko amnistiare-kin, alderdi eta sindikatu gehie-nak «eskuak garbitzen» hasi ziren.«PSOEk eta besteek amnistiareneta autodeterminazioaren aldekopankartak ateratzen zituzten ma-nifestazioetan. Hemen Iruñean,Gaztelu Plazako egoitzan, ikurri-na jarri zuen PSOEk, hura legezta-tu zutenean».

Hauteskundeen ondoren erre-forma politikoari ekin zioten Es-painiako Legebiltzarreko alder-diek. 1977ko urrian onartu zen am-nistia, lehen aldiz hitz horrekin.Amnistiaren aldeko batzordeekegoera aztertu zuten eta hauxe on-dorioztatu: ez zetorrela bat haiekzuten amnistiaren kontzeptuare-kin. Azken batean borrokarenarrazoiek hortxe segitzen zuten,desagertu gabe. Ez zen hausturademokratikorik Euskal Herrian.Hasierako batzordea desegitearenalde egon arren, herri batzordeekaurrera segitu zuten.

1977ko abenduan Fran Alda-nondo Ondarruirten zen kartzela-tik. Azken euskal presoa zela esanzuten, baina ez zen horrela izan.Espetxeetan presoak zeuden arte-an: beste erakunde iraultzaileeta-ko kideak, anarkistak…

Handik hilabetera, ETAko bikide eta polizia nazional bat hil zi-ren Iruñean izandako borrokan.Martin Villa Espainiako Barne mi-nistroak «2-1 gure alde» esan zuenorduan, futbol partida bat izangobalitz bezala. Kartzelak berriz be-tetzen hasi ziren.

«Bala horrek tibia, peroneaeta arteriak txikituzizkidan; tendoietatikzintzilik nengoen»

JULIO MARQUES1977AN ERRENTERIAN ZAURITUA

«Osaba balkoian zegoen;bala alde batetik sartu etabestetik irten zitzaion»

JOSE ANTONIO BRID 1977AN ERRENTERIAN HILDAKO GREGORIO MARITXALARREN ILOBA

Page 4: Amnistia30urte

Amnistiaren aldekomugimenduak sektoreaskotako jendeaelkartu zuen, presoakEuskal Herrira libreekartzeko.

04 1977Ko amnIsTIaren asTeaIGANDEA 2007KO EKAINAREN 3A

J o s e M a r i P a st o r

iguel Castellsabokatua am-nistiaren alde-ko batzordeen

sorreran izanzen, Gipuzkoako bes-

te zenbait lagunekin batera. Harkgogoratu duenez, Euskal Herrianbazegoen presoen eskubideen al-deko sentsibilitatea, eta hori fran-kismoaren hasieratik zetorren.«Presoen aldeko elkartasuna baze-goen martxan 1937. urtetik. Or-duan pertsona batzuk lanean hasiziren presoei eta fusilatu behar zi-tuztenei laguntzen».

1970. urtean elkartasun horihanditu egin zen ETAko kideenkontra Burgosen (Espainia) eginzuten prozesuaren ondorioz.

Horrek segida izan zuen ondokourteetan, batez ere 1975eko fusila-menduekin. «Donostian Juani,Aurrera tabernakoa, eta MariasunBergaretxe, Perturren izeba zeu-den, eta beste pertsona batzuk. Ez

zen gauza antolatu bat, haien arte-an harremanetan zeuden lagunakbaizik. Txiki atxilotu zutenean ha-ren ama pertsona haietako bate-kin etorri zen nire bulegora».

Franco hil eta gero hiruzpalaupreso ohi Castellsen bulegora joanziren proposamen batekin: era-kunde bat sortzea presoen egoerazarduratzeko eta haiek kaleratze-ko. «Amnistia lortzea zen kontua.Ideiak oso erantzun ona izan zuen.Orduan arlo askotako jendea el-kartzea pentsatu zen, erregimena-ren eta gizartearen aurrean nola-baiteko izena zutenak. Horrela ezlitzateke hain erraza izango mugi-mendua zapaltzea. Jende langileabehar zen, eskuzabala, orduak sar-tzeko prest».

Taldea hainbat lagunek osatuzuten. «Haien artean ezker aber-tzaleko jendea zegoen edo hareningurukoak, egungo Zutikekoakesaterako. EAJko jendea ere baze-goen, Joseba Elosegi kasu, JuanMari Bandres eta Iñaki Usandiza-ga abokatuak, Ruiz Balerdi pinto-rea, Eduardo Txillida, batzordea-ren emblema egin zuena, GabrielZelaia eta Amparitxu emaztea erebai, hala uste dut... Preso ohien ar-tean Izagirre eta Zulaika zeuden.Aurrerako Juani eta MariasunBergaretxe ere hor zeuden eta,noski, Felix Soto».

Hasierako talde horretan lane-an hasi zirenek amnistiaren alde-ko batzordeak osatzea proposatuzuten, herri eta auzoetan asanbla-den bidez funtzionatuko zutenak.

egin behar ziren. «Hauteskundeakzeuden eta EAJk eta PSOEk kontraegiten zuten greba orokorra zego-en bakoitzean. Hortxe hautsi zenguztia. Asanblearismoa bukatzeaeta denak alderdien esanetara ma-kurtzea. Horixe izan zen jendailaharen lorpen handiena».

Hauteskundeak hurbiltzean bi-lerak egin zituzten eta bi iritzi azal-du ziren: parte hartzearen aldeko-ak eta kontrakoak. «Hauteskunde-etan parte hartzearen kontrageundenok bi edo hiru botoren al-dearekin galdu genuen. Polimiliekesaten zuten EAJri ez zitzaiola ba-karrik joaten utzi behar». Eta Eus-kadiko Ezkerra ere aurkeztu zenbozetara.

Castells ere bozetan parte har-tzearen kontra zegoen. «Trantsi-zioa delakoa garatzen hasi zen neu-rrian preso kopurua jaitsi zen eta bijoera sortu ziren. Bat, nik esangonuke alderdien aldetik etorri zela,eta horiek esaten zuten amnistianegoziatzen ari zela Suarezekin etapromesak bazeudela preso guztiakkaleratzeko».

Haren ustez, iritzi hori nagusizen hasierako batzordean, helbu-ruak beteta zeudelakoan. «Bestebatzuek esaten genuen amnistiaorokorra errotiko aldaketa politi-koari lotuta zegoela, borroka horieragin duten kausak desagertzea-rekin batera lortuko zela. Mugi-mendua amaitzea nahi zutenetakobat —hilda dago, eta ez dut harenizena esango— etorri zitzaidan etaherri mugimendu hura autonomiestatutuaren alde bideratzeko es-katu zidan». Ideia «astakeria» iru-ditu zitzaion Castellsi. «Nik, gaine-ra, ez nuen hori egiteko indar etaeraginik. Batzordeak herri mugi-menduak ziren».

Itziar Aizpurua kartzelatik irte-na zen garai haietan. «1976ko aben-duaren amaieran kanpaina zabalaizan zen amnistia osoaren alde.Frantziak Yeuko uhartera eramanzuen euskal errefuxiatu politikotalde bat. Kontzentrazioak egin zi-ren Ipar eta Hego Euskal Herrikohiriburu eta herrietan. LeloaPreso-ak Etxera Gabonetarako zen. Erre-presioa oso gogorra izan zen egube-rri haietan. Baionako katedraleangose greba egin zuten Yeukoa sala-tzeko, eta jendarmeek bota egin zi-tuzten. Yeuko uhartean ere gosegreba egin zuten han zeuden ETA-ko kideek».

1977ko lehen hilabeteak gogor-gogorrak izan ziren. Ekainaren15eko bozak arteko denbora eraba-kiorra izan zen oraingo testuingu-ru politikoa ulertzeko. KAS Koordi-nadora Abertzale Sozialistaren ba-rruan eztabaida sortu zen.Gutxieneko lorpenak eskatu zirenbozetan parte hartzeko. «Eskaerahoriek amnistia, preso eta erbeste-ratuen eskubide zibilak eta gutxie-neko askatasun demokratikoak zi-ren. Hori lortzeko epe bat jarri zen:maiatzaren 24a».

Xibertako bileren ondoren argizegoen EAJk parte hartuko zuelabozetan. «Horrek susmo txarra sor-tu zuen, jakinda EAJ eta PSOE

«Nik, hasierako batzordetik be-reizteko, herri batzordeak deitzenditudanak sortu eta hedatu egin zi-ren. Indar handia hartu zuten.Tarteka elkartzen ginen eta bakoi-tzetik ordezkariak bidaltzen zituz-ten eta hor akordioak hartzen ge-nituen».

Felix Sotok ederki gogoratzenditu asanblada haiek. «Luzeak iza-ten ziren. Elizetan itxialdiak egi-ten ziren eta han, eztabaida amai-gabeak. Kalean kristoren isti-luak». Soto hasierako batzordehartan egon zen, Valentin Angio-zarrekin batera, herri mugimen-duaren ordezkari.

Castellsek bezala, hark ere izenbatzuk gogoratu ditu: «Hasierakobatzordean Andoni Elizondo Rea-leko entrenatzailea izandakoa ze-goen, Martinez Realeko jokalaria,Maiz korrikalaria, Cacho eta Alfre-do Tamayo Aiestaran jesuitak...Eta Mariasun Bergaretxe eta Jua-ni Mendiola, Aurrera tabernakoa,goenagatarren ama. Asko baliozuen emakumea zen, lan handiaegin zuen. Bera eta Mariasun, bes-te zenbait bezala, hilda daude».

«Lehen bilera estatutuak aur-kezteko egin zen. Bigarren bilera-ra ez ziren etorri PSOE, PCE etaEAJko ordezkariak. Baina ni1975ean Martutenen egon nintze-nean hor ez zegoen PSOE, PCE edoEAJko presorik. Gehien-gehienakETAko presoak ziren, MCkoak edoORTkoak».

1977ko ekainaren 15ean Espai-niako Legebiltzarrerako bozak

ELKARTASUNAETA BORROKA

m

«Guk esaten genuenamnistia orokorra errotikoaldaketa politikoari lotuta zegoela»

MIGUEL CASTELLSABOKATUA

«Hauteskundeak zeudeneta EAJk eta PSOEk kontraegiten zuten greba zegoenbakoitzean»

FELIX SOTOEZKER ABERTZALEKO KIDEA

«Aste hura izugarribortitza izan zen; GuardiaZibilak tiroz erantzun zieneskaera demokratikoei»

ITZIAR AIZPURUAEZKER ABERTZALEKO KIDEA

Biktimen alde. Manifestazioetan errepresioaren ondorioz hildakoak izan zituzten gogoan herritarrek. ASKATASUNA

Page 5: Amnistia30urte

051977Ko amnIsTIaren asTea2007KO EKAINAREN 3A IGANDEA

Funtzionamendua. Amnistiaren aldeko mugimendua asanblearioa zen. ASKATASUNA

Asanblea Ordizian. Herriko plaza jendez gainezka amnistiaren alde. ASKATASUNA

Barrikadak. Zirkulazioa geldituta manifestazio batean. ASKATASUNA

Estradizioen kontra. Errefuxiatuen egoera salatu zuten kaleetan. ASKATASUNA

elkarrekin lanean ari zirela Espai-niako Senatura zerrenda batera-tua aurkezteko. EAJk PSOE nahia-go izan zuen».

Horrek banaketa ekarri zuen,Aizpuruaren ustez. Batetik, haus-tura demokratikoaren aldekoakzeuden, nagusi KAS koordinadora-ko alderdi eta erakunde armatuenartean. Beste alde batetik errefor-ma politikoaren bidea aukeratu zu-tenak, egoera «barrutik» aldatze-ko.

«Giro horretan batzordeek am-nistiaren aldeko bigarren asteariekin zioten maiatzaren 8tik 15era.Aste hura izugarri bortitz eta odo-tsua izan zen. Manifestazioetan,langileen bileretan, barrikadetan,Guardia Zibilak tiroz erantzun zieneskaera demokratikoei, eta zazpi

hildako eragin zituen», azaldu duAizpuruak.

Maiatzaren 22an Burgosen he-riotza zigorrera kondenatutakobost ETAko kide Europako zenbaitherrialdetara eraman zituen Es-painiako Gobernuak. Erbestera-tuak Jokin Gorostidi, Xabier Lare-na, Teo Uriarte, Jose Mari Dorron-soro eta Mario Onaindia izan ziren.Handik gutxira Xabier Izko de laIglesia ere atera zen, Burgosko sei-garren kondenatua, baita bestepreso batzuk ere. Guztira hamazaz-pi izan ziren. Norvegia, Austria,Danimarka eta Belgikara eramanzituzten, handik mugitzea eta Eus-kal Herrira bueltatzea debekatu-ta». Debeku hori, berriz, hautsiegin zuten erbesteratuek eta uztai-lean hasi zen Askatasunaren Ibilal-

diarekin batera Euskal Herriraitzuli ziren.

Aizpuruak gogoan ditu ETAkokideak erbesteratzeko negoziazioe-tan izan ziren presioak. Jokin Go-rostidi preso zegoen orduan: «Es-painiako Gobernuak esan zuen er-bestera denok edo inor ez zelajoango, denek aho batez hartu be-har zutela erabaki hori. Jokinekesan zuen hori xantaia zela eta ezzuela onartzen, horrela amnistia-ren alde egiten ari ziren borrokakdeuseztatzen zirelako. Gu ziur gi-nen hilabete batzuk eutsiz gero ate-rako zirela herriaren borrokari es-ker, eta ez sasiamnistia baten ondo-rioz. Baina Jokinek esan zuen beraez zela oztopoa izango beste guz-tiek baldintza horietan kalera irtennahi bazuten».

Amnistiaren Egun Nazionalaekainaren 10ean1977-2007 Orereta Euskal Herriaekimenak Amnistiaren Egun Na-zionala antolatuko du gaur zortziGipuzkoako herrian. Ekainaren10ean, 1977ko amnistiaren asteaekarriko dute gogora. Egun osoanera guztietako ekitaldiak izangodira Errenterian: kirola, musika,erakusketak eta bideo emanal-diak, haur jolasak...

Ekitaldi politikoa eguerdiko or-du batean egingo da, Musika Pla-zan. Bertan, garai haietako giroaeta gertaerak ezagutu beharra na-barmenduko dute, oraina hobetoulertzeko. Orereta Euskal Herriaekimenak agiri bat kaleratu du

1977ko borrokaren harira. Harenarabera, iraganari begiratu beharzaio oraina ulertzeko: «Itxurazkoaldaketek zanpaketa iraunarazte-ko tresneria mantentzen zuten oi-narrian eta demokrazia ez zen iri-tsi Euskal Herrira. Gaur arte de-mokraziarik gabe jarraitu duguhorrela, beste 30 urtez».

Funtsean gaurko eta ordukoegoerak antzekoak direla dio. «Ar-duragabekeria horrek belaunaldiberriak gatazkan bizitzera behar-tu ditu, eta gaur 30 urte dituztengazteek konfrontazio bortitzenaketa eskubide urraketa basatienakezagutu dituzte».

J . M . P

Felix Sotoren amnistiarekin izan-dako konpromisoa aspalditik zeto-rren. Haren aldarrikapenak oihar-tzun handia izan zuen 1971koabenduaren 26an. Egiako eskuba-loi taldeko entrenatzailea zen Sotoohorezko mailan. Egun horretanMadrilen, Magariños kiroldegianjokatzen zuen Egia taldeak Atleti-co Madrilen aurka.

Telebistaz eman behar zutenpartida eta atsedenaldian entrena-tzaileei elkarrizketa txiki bat egite-koa zen Antolin Garcia kazetaria.Soto jabetu zen aukera hori ezinhobea zela amnistiaren aldekooihua aireratzeko. «Hori egiteapentsatu nuen. Emazteari ez nionezer esan ez kezkatzeko, partidazuzenean ikusteko besterik ez,gero inor ez etortzeko eta beraribeste bertsio bat kontatzeko».

Madrilerako bidaian apenasegin zuen lo. Sotok zer gertatukozen bazekien, eta taldearen diruaeta beste kontu guztiak beste

lagun bati pasatu zizkion. «Atse-denaldian kantxaren erdian gera-tu ginen Atleticoko entrenatzaileJuan de Dios Roman eta biok. An-tolin Garcia famatua etorri zen.Gu sailkapenean azkenak gineneta haiek lehenak, baina lehen za-tia zazpina golekin bukatu ge-nuen».

Soto partida komentatzen hasizen mikrofonoaren aurrean. Urdu-ri zegoen, esan beharrekoa ahaztu-ko zuen beldur. «Gorputza dardar-ka neukan. Elkarrizketa amaitze-an, banindoan eta galdetu nuen:‘Kirolez kanpoko eskaera egin de-zaket?’. ‘Bai, noski’. Eta orduanesan nuen: ‘Gipuzkoaren senti-mendua ordezkatzen dudalakoan,preso politikoentzako amnistia es-katzen dut’».

Partida bukatu bezain laster Fe-lix Soto atxilotu egin zuten eta po-lizia-etxera eraman zuten. «Kate-goria nazionaleko entrenatzaileazara, zer dela eta sartu behar zarahalakoetan?», esan zion BrigadaPolitiko Sozialeko kide batek han.24 ordu pasatu zituen atxiloturik.

30.000 pezetako isuna jarri zioteneta bizitza osorako suspendituzuen kirol ordezkaritzak, «olin-piar jokoen izpirituari kalte egitea-gatik».

Hori ez zen, ordea, atxiloketa ba-karra izan. Txiki eta Otaegi fusila-tu zituztenean greba orokorraegin zen. Soto, bankako langileaizanik, Bulebarreko banku eta ku-txa guztietara joan zen grebarekinbat egiteko eskatzeko. Polizia atxi-lotzera joan zenean korrika hasizen eta haiek gelditzeko esan. «Bu-ruari tiro egin, hil ezazu, buruaritiro egin, hil» ziotson polizia batekbeste bati.

Sotok San Martzial kalerantzegin zuen. «Polizia apuntatzenhasi zela ikustean kotxe arterabota nintzen. Bala manillaren be-healdetik sartu zen. Jaiki nintze-nean, hantxe nituen denak». Pisto-laduna Sotoren burua apuntatzenhasi zen eta albokoa xaxatzen: «hilezazu, hil ezazu!». Eskua dardarkazuen poliziak. Hori ikusi zuen la-gun bat «hiltzaileak!» oihuka hasizen eta orduan Gobernu Zibileraeraman zuten, eta han 48 ordu pa-satu zituen. Gero, urrian, berrizatxilotu zuten eta Martuteneraeraman. Han egon zen azaroaren14a arte. Handik astebetera hil zenFranco.

Felix Soto 1971. urteko Gabonetan atxilotuzuten presoen egoera salatzeagatik; 1975eanere Poliziaren eskuetan egon zen.

AMNISTIAREN ALDE TVE-N