12

AMOR MISERICORDIOSO IKASTETXEA San Diego kalea ,1 zkia ...coamisestao.org/AGENDA21/aldizkariak/2.alea.pdf · HH 3. mailatik, ikasle pila aritu ziren, hala nola, Maider, Haizea, Andrea,

  • Upload
    others

  • View
    9

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: AMOR MISERICORDIOSO IKASTETXEA San Diego kalea ,1 zkia ...coamisestao.org/AGENDA21/aldizkariak/2.alea.pdf · HH 3. mailatik, ikasle pila aritu ziren, hala nola, Maider, Haizea, Andrea,
Page 2: AMOR MISERICORDIOSO IKASTETXEA San Diego kalea ,1 zkia ...coamisestao.org/AGENDA21/aldizkariak/2.alea.pdf · HH 3. mailatik, ikasle pila aritu ziren, hala nola, Maider, Haizea, Andrea,

AMOR MISERICORDIOSO IKASTETXEA San Diego kalea ,1 zkia, 48910 SESTAO

Hemen daukagu gure, “ Ikurrintxoren ahotsa” aldizkariaren hurrengo alea. Kostata, baina egitea lortu dugu. Eskerrak eman behar dizkiegu, aldizkari hau egiten parte hartu duzuen ikasle zein irakasleei, eta nola ez, aldizkari hau aurrera eramateko, AMPA-s, Euskara taldea eta Agenda21ari, hau da, ikastetxe osoari, emandako laguntza ekonomikoagatik. Dagoeneko, Aste Santuan gaude, oporretan, batzuk

mereziak eta beste batzuk nahiz eta ez hainbeste mereziak ere. Espero dugu opor bueltan pilak beterik ekartzea eta kurtsoa amaitzeko adina iraupena ekartzea. Opor hauetan hausnarketa berezia egitea proposatzen dizuegu Pasadan martxoak 22an, mundu mailan uraren eguna ospatu genuen. Sestaon ekintza berezia egin genuen 23an. Sestaoko beste ikastetxeekin batera, aldarrikapen manifestazioa egin genuen uraren alde egiteko; eta Kuetoko gurutzetik, kaskoko plazaraino joan ginen uraren aldeko leloak botaz. Behin kaskoko plazan, 6.mailako ikaslea den Sandrak, herri osoaren aurrean komunikatu bat irakurri eta beste ikastetxekoak entzun eta gero,

Sestaoko Bertso Eskolako bertsori batzuek uraren aldeko bertsoak bota dituzte. Ondorioz uraren erabilpen egokia egitea aholkatzen dizuegu, eta esan bezala, honen inguruko hausnarketa egitea ere. OPOR ONAK IGAROTZEA OPA DIZUEGU

GUZTIOI

Page 3: AMOR MISERICORDIOSO IKASTETXEA San Diego kalea ,1 zkia ...coamisestao.org/AGENDA21/aldizkariak/2.alea.pdf · HH 3. mailatik, ikasle pila aritu ziren, hala nola, Maider, Haizea, Andrea,

LUPE ETORRI ZAIGU !

Page 4: AMOR MISERICORDIOSO IKASTETXEA San Diego kalea ,1 zkia ...coamisestao.org/AGENDA21/aldizkariak/2.alea.pdf · HH 3. mailatik, ikasle pila aritu ziren, hala nola, Maider, Haizea, Andrea,

Gurasoei eginiko diagnosia

0%

10%

20%

30%

40%

50%

60%

70%

80%

90%

100%

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14

EZBAI

Lanean jarraitzen dugu naturaren alde gauden guztiok. Orain arte, ikastetxean, bi aspektu landu izan ditugu batez ere. Alde batetik, lehenengo atal moduan, sentsibilizazioa landu dugu, non natura zaintzeko beharra ezagutarazi dugu. Behin interes hori ikasleengan sortu dugunean, diagnosia egitera pasa gara. Diagnosia zer den galdetuko zarete, ba diagnosia, ikerketa bat da, baina ez edonolakoa, baizik gure ikastetxea gai konkretu baten inguruan nola interesaturik dagoen, eta zer nolako jarrera duen gaiarekiko. Gure kasuan ura eta aldaketa klimatikoa lantzen gaudenez, honen inguruko diagnosia egin dugu. Diagnosiaren lehenengo atalean, curriculum mailan egin dugu. Ea irakasleok hezkuntza lege berriaren aurrean nola lantzen dugun gaia aztertu dugu. Ondorio oso onak atera ditugu, gero eta gehiago lantzen delako gai hau gure klaseetan. Bigarrenez, ikastetxeko diagnosia egin dugu, eta konturatu gara, oraindik badagoela jendea ur txorrota zabalik uzten duela edozertarako, edo ur tragoska edateko, denbora luzean apretaturik duela iturria eta ondorioz ur asko galtzen duela. Honetaz aparte, konturatu gara, jarri ditugun kontainer horietan, ez dela plastikoa bakarrik botatzen. Edozein motatako zakarra botatzen da bertara eta ondorioz ezin da birziklatu. ARREN! ESKATZEN DIZUEGU, ARAZO HAUEK KONPONTZEN ZAIATU. ZUEN ESKU DAGO. Diagnosiarekin bukatzeko, etxeko ohiturak aztertu ditugu inkesta betan bidez, eta nahiz eta onak izan, beti hobetu daiteke. Hona hemen ateratako emaitzak:

1-Aparatu elektronikoak itzaltzen ditudala ziurtatzen naiz erabiltzen ez ditudanean? (TV, DVD, Grabatzaileak, ordenadoreak,…) 2-Garbigailua martxan jartzen dudanean, energia aurrezten saiatzen naiz? (programa egokiak erabiltzen ditut, jarri aurretik betetzen dut,…) 3-Plater garbigailua jartzen dudanean, energia aurrezten saiatzen naiz? (programa egokiak erabiltzen ditut, jarri aurretik betetzen dut,…) 4-Energia hobeto aprobetxatzeko, hozkailuaren tenperaturan fijatzen naiz? 5-Berogailua pizten dudanean, ¿Ziurtatzen naiz leiho guztiak itxita daudela beroak alde egin ez dezan? 6-Erabiltzen

ditudan gelen argiak bakarrik piztuak ditut beti? 7-Urtaroen arabera, etxeko ur beroaren tenperatura egokitzen dut? 8-Kontsumo baxuko bonbillak erabiltzen ditut? 9-Egunerokoan, ur kontsumoa murrizten saiatzen naiz? 10-Egunero birziklatzen dut? 11-Papera aurrezteko, faktura elektronikoetara pasatu naiz? 12-Nire desplazamenduetan, garraio publikoa erabiltzen dut? 13-Plastikozko poltsak erabiltzen ditut erosketak egitera noanean? 14-Erosketak egiterakoan, biltzeko papera gutxien duen produktuak aukeratzen ditut?

NATURA TALDEKO BLOG-A SORTU DUGU Teknologia berriak direla eta, Agenda 21eko blog-a eratu dugu. Bertan, nahi dituzuen artikuluak jartzeko aukera izango duzue, eta nola ez, zuek eginiko edozein idazki (aurrekoaz aparte aukera dago zenbait jokotan aritzeko). Blog-aren helbidea, hurrengoa da: http://a21e.blogspot.com/ Baina zuek eginiko idazkiak publikatzeko, hurrengo helbidera bidali behar dituzue: [email protected] .

Page 5: AMOR MISERICORDIOSO IKASTETXEA San Diego kalea ,1 zkia ...coamisestao.org/AGENDA21/aldizkariak/2.alea.pdf · HH 3. mailatik, ikasle pila aritu ziren, hala nola, Maider, Haizea, Andrea,

Otsailean, 5. eta 6. mailako ikasleek, El Pobal burdinola bisitatu genuen. Muskiz eta Sopuerta lotzen dituen errepidearen ondean dago. Barbadun ibaiak mugatzen duen agertoki batean dago. Leku hori oso miresgarria eta interesgarria da. Salazartarrek eraiki zuten xvi.mendean . Burdinolan , elementu asko daude eta haietako asko oso ondo kontserbatuta daude, adibidez errota eta sutegia. Lehen erabiltzen makinak eta eraikinak ere han jarraitzen dute. Gehien

nabarmentzen direnak ; presa, Ubidea, ikats biltegia, tunel hidraulikoa… Auzoan, XIII. mendeko zubi erromaniko bat dago, erromatarrek eraikitakoa. El Pobaleko burdinolan errota bat bisitatzera gonbidatu gintuzten edo metala nola lantzen zuten ikustera. Hiru eraikin nabarmentzen dira: errota bat dago eta bere mekanismoa eta ematen dituen produktuak ikustera eraman gintuzten. Beste eraikinean metalak nola lantzen zituzten

azaltzen dizute. Hirugarrenean , museo txiki bat dago. Aukera baduzue , joan El Pobal bisitatzera, asko ikasiko duzue eta. Janire Tarrio eta Laura Triguero

5. eta 6. ikasmailako ikasleok Jon Arretxeren liburu bat, Harresi handirantz izenekoa, irakurri dugu. Urtarrilean ikastetxera etorri zitzaigun liburuari buruz hitz egitera. Horregatik ikaskideok bideo-gelara joan ginen berarekin elkartzera. Hitzaldia hiru ataletan eman zuen: lehenik pantailan liburuan agertzen diren lekuen argazkiak ipini zituen. Ondoren guk liburuaren istoriaz zein berataz egin genion galdera pilo bat. Azkenean autografoak sinatu zituen : koadernoetan, agendetan, liburuetan… Oso gustura egon ginen eta ondo pasatu genuen . “ Harresi Handirantz” istorian sakontzeaz gain, Jon Arretxe ezagutzeko aukera izan genuelako. Benetan oso pertsona jatorra da, Basauriko hori. Hurrengora arte, Jon! LH 5-eko ikasleak

Page 6: AMOR MISERICORDIOSO IKASTETXEA San Diego kalea ,1 zkia ...coamisestao.org/AGENDA21/aldizkariak/2.alea.pdf · HH 3. mailatik, ikasle pila aritu ziren, hala nola, Maider, Haizea, Andrea,

Otsailaren 13an DBH-ko 3. mailakoak Zornotzako garbigunera eta BZB-ra joan ginen. Hasieran, garbigunea bisitatu genuen eta bertan edukiontzi bakoitzean zer zegoen ikusi genuen. Garbiguneak etxeko hondakinak eta antzekoak batzeko zentroak dira. Era berean, herritarrentzako doako zerbitzua ere bada eta berziklatu, berrerabili edo balorizatu egin daitezkeen materialak ixten dituzte bertan. Kimikoki kaltegarriak ez ziren materialak aire zabalean zeuden edukiontzietan; bestalde, arriskutsuak ziren materialak estalgune batean zeuden gordeta. Gero zaborra hori BZB plantara doa. Bizkaiko Zabor Berziklategiak ( BZB ) 1999 urtetik Bizkaian sortutako ontziak

eta hondakinak banatzen eta sailkatzen ditu. BZB planta kate-maila da Bizkaiako biztanleek egunero egiten duten saiakeran, alegia, euren etxebizitzetan eta dendetan sortzen diren hondakinak behar bezala banatzea. Han edukiontzi horian utzitako ontziak eta hondakinak jaso ondoren, BZBk Zornotzan kudeatzen duen plantara eramaten dituzte. Prozesua hondakinen zatiki desberdinak banatzearekin bukatzen da, ondoren birziklateaz arduratzen den industriak lehengai eta bigarren materia gisa berriro erabiltzeko. Horrela, bermatzen da sortutako ontzietako hondakinen % 70 baino gehiago aprobetxatuko dela. Plantaren funtzionamendua hauxe da:

1- Materialak jaso. Banatutako hondakinak kamioek garraiatzen dituzte,eta

pisuaren kontroletik pasatzen dira. 2- Hondakinak banatu eta sailkatu. Hondakinak deskarga-plataforma bildu

ondoren, makina batean sartzen da eta plastikozko poltsak apurtzen ditu. Gero, hondakinak zinta garraiatzaile batean jartzen dira eta horrek tromel bateraino igotzen ditu. Tromel horrek birak ematen dituen karkasa bat dauka eta horri esker, neurri txikikozatikiak errazago banatzen dira.

3- Trinkotzea. Lortutako hondakin-materialaren zatiki bakoitza trinkotu eta

presatu egiten da, goi dentsitateko balak sortzen dituen prentsa baten bidez, dagokion materiala birziklatu duenari bidal ahal izateko. Material hori linearen bukaera iristen denean trinkotzeko gailu batek ondo prestatzen du kudeaketa egokia egiteko, erretzeko berreskurapen energetiko lortzeko edo zabortegi batean uzteko.

Page 7: AMOR MISERICORDIOSO IKASTETXEA San Diego kalea ,1 zkia ...coamisestao.org/AGENDA21/aldizkariak/2.alea.pdf · HH 3. mailatik, ikasle pila aritu ziren, hala nola, Maider, Haizea, Andrea,

Otsailaren 4an Busturialdera abiatu ginen 3.mailakoaketa 2.milakoak baserri ekologiko bat ikustera. Han behiak eta ardiak zeuzkaten, baina batez ere behien ustiategia ikusi genuen. Bi behi mota ezberdina daude, hau da, esnea ematen dutenak eta haragia ematen dutenak, baina esnetarako behiak baino ez zeuden baserrri horretan.Esnetarako behi-arrazarik zabalduena frisiarra da. Orban zuri-beitzak izaten ditu eta errape oso handiak. Aske egon beharrean, behiak eraikin berezietan sartuta egoten dira . Bertan jaten ematen zaie eta arreta handiagoa jasotzen dute, produktibitate handia lortzeko asmoz. Une jakinetan, behiak larreetara irteten dira eta libreki mugi daitezke eta egunaren gainerakoan ukuiluratuta egoten dira. Gauza asko azaldu ziguten, nola zaintzen zituzten, ze janari mota ematen zieten, baina interesgarriena zen nola sendatu zituzten. Ekologikoa zenez, ez zuten erabiltzen produktu kimikorik baizik eta medikamendu naturalak , sendabelarrak eta mineralak. Normalean behiei makinaz esnea eraisten dira, egunean bitan. Eraisteko

makinetatik, esnea hodi batera igaratzen da eta handiok tanke batera. Esnea esnetegian biltegiratzen da. Hotz-tanketan gordetzen da, temperatura baxuetan ( 3-5 gradutan ) bakterioak ugaldu ez daitezen. Bertan gazta egiten dute eta ere erakutsi ziguten nola egiten zuten gazta eta gainera zati txiki bat eman ziguten etxera eramateko. Gero txakolina egiteko prosezua ikustera joan ginen. Hiru txakolin mota zeudela erakutsi ziguten: zuria, gorria eta beltza, baina normalean zuria edaten da. Bizkaiko txakolinari buruz hitz egin ziguten, mende askotan zehar egin dela txakolina, baina duela hamarkada batzuk, desagertzeko arrisku larrian zegoela adierazi zuten. Orain oso hedatua da txakolina edatea eta gainera oso kalitate ona dauka. Bizkaian ez ezik, Europako hainbat estatutan ere edaten da bere kalitateari esker. Txangoa oso interesgarria izan zen eta horrela nekazaritzaren mundua eta bizimodua ezagutu dugu.

Page 8: AMOR MISERICORDIOSO IKASTETXEA San Diego kalea ,1 zkia ...coamisestao.org/AGENDA21/aldizkariak/2.alea.pdf · HH 3. mailatik, ikasle pila aritu ziren, hala nola, Maider, Haizea, Andrea,

Urtero bezala,joan den ostiralean gure ikastetxean inauteriak ospatu genituen.Lehen eta Haur Hezkuntzako

kurtso bakoitza mozorrotu zen , eta……zein politak ziren guztiak! Klasean sartu baino lehen patioan gurasoek argazkiak egin zituzten eta gero , jaia hasi zen ¡

Talde bakoitzak

prestatu zuen dantza patioan egin zen eta bukatzean elkarrekin jarraitu genuen dantzatzen. Horrela arin arin etxera joateko ordua heldu

zen eta horrekin batera aurreko

kolorea,alaitasuna eta zarata joan ziren.

Hurrengo urtera arte!

Page 9: AMOR MISERICORDIOSO IKASTETXEA San Diego kalea ,1 zkia ...coamisestao.org/AGENDA21/aldizkariak/2.alea.pdf · HH 3. mailatik, ikasle pila aritu ziren, hala nola, Maider, Haizea, Andrea,

Martxoaren 15ean, gure ikastetxeko neska batzuk, parte hartu zuten Sestaon antolatu izan ziren gimnasia erritmiko inguruko topaketa batzuetan. Topaketa hauetan, gure ikastetxeko neskekin batera, Portugaleteko Zubialde Taldea eta Sestaoko Udal-Eskola aritu ziren. HH 3. mailatik, ikasle pila aritu ziren, hala nola, Maider, Haizea, Andrea, Paula, Leticia, Naroa, Izaro eta Andrea. LH 1etik, Marta

aritu zen, LH 2 tik, María eta Lidia aritu ziren, nahiz eta Lidia besoa apurtuta eduki eta koreografia osorik ezin izan zuen egin. Hauetaz aparte, argazkian agertzen diren lau neska hauek parte hartu zuten, Nerea, Nekane, Irati eta Maria. Oso ondo pasa zutela esan zuten, baina hori bai, oso urduri egon zirela onartu dute.

IKASTETXEKO FOROA LH 5.mailako ikasle batzuek, eskolako foro bat egin dute, eta bertan denetarik hitz egin daiteke. Kirol inguruko jarduerei buruz aritu gaitezke, baita jaiei buruz, edo / eta maila bakoitzeko gauzei buruz. Bertara, ikasleak, irakasleak eta nahi duen eskolako edonork sartu liteke, informazioa igo, argazkiak ipini, eta nahi denari buruz hitz egin dezakegu. Foroa erderaz dago, baina euskeraz hitz egin daiteke arazorik gabe.

Forora sartzeko link-a, hurrengo hau da: www.amisersestao.foroactivo.net

EPAIKETA BAT IKUSTERA JOAN GARA Martxoak 12an, ikastetxeko ikaslerik helduenak –DBH4 eta Diver-, Barakaldoko epaiketa jauregira joan ginen, bertako instalakuntzak eta epaiketa batzuk ikusteko asmoz. Justizi jauregira sartu ahal izateko, Ertzaintzak X-izpien bitartez erregistratu gintuen eta behin barruan, Kepak (bertako langilea), epaiketa motak azaldu zizkigun. Jarraian, probak gordetzen diren biltegira eraman gintuzten eta bukatzeko bi epaiketetan sartu ginen. Batzuek kotxe istripu batean, erruduna nor zen jakiteko, eta besteak, gune komertzial handi batean, lapurreta izan zeneko uztezko lapurraren epaiketa. Irteera oso hezigarria izan zen eta beste urteetan berriz egiteko proposatzen dugu.

Page 10: AMOR MISERICORDIOSO IKASTETXEA San Diego kalea ,1 zkia ...coamisestao.org/AGENDA21/aldizkariak/2.alea.pdf · HH 3. mailatik, ikasle pila aritu ziren, hala nola, Maider, Haizea, Andrea,

Pasa den otsailaren 12an, hirugarren mailakoak, Bolueko hezegunera ezagutzera joan ginen. Lehenengoz, ibilbide txiki bat egin genuen eta han ikusi genituen: zuhaitzak, animaliak, landareak… Gero, neska batekin liburu txiki bat egin genuen eta aktibitate batean experimentu bat egin genuen.Experimentu horretan gauza batzuk usaindu eta dastatu genituen eta jende batzuei ez zitzaien gustatu. Gero, hamaiketakoa jan genuen eta jolastera joan ginen.Hori amaitu ostean beste tailler bat egitera joan ginen. Taller horretan ontzi batean brilantinaz eta marrazki batzuekin brilantina-ontzi bana egin genuen. Amaitu bezain pronto jatera joan ginen eta gero jolas batzuk egin genituen, besteak beste mimika, telefono

apurtua.Jarraian han zegoen parke batera abiatu ginen eta zabu batzuetaera igo ginen. Geroago autobusera joan ginen eta bueltatu ginen abestiak abesten. Klasean ailegatzean marrazki bat egin genuen eta amaitzeko etxera joan ginen.

Zein ondo pasatu dugun!

Begira,begira!

Page 11: AMOR MISERICORDIOSO IKASTETXEA San Diego kalea ,1 zkia ...coamisestao.org/AGENDA21/aldizkariak/2.alea.pdf · HH 3. mailatik, ikasle pila aritu ziren, hala nola, Maider, Haizea, Andrea,

Hausnarketa Kaixo lagunak! Berriro zuekin Pastoral taldea! Azken aldizkaria atera zenetik gauza asko egin ditugu eskolan. Abendualdian,bidaia berezi bat bide sinboliko batetik eta motxila berezi batekin egin genuen Belenera.Guztiok gogoz parte hartu genuen,Jesusen etortzea ondo prestatu nahi genuen eta. Abenduan,Sestaoko pobreentzat elikagaiak batu genituen,zuen eskuzabalari esker.Zorionez,zortzi kutxa bete ziren.Krisialdian izan arren da baina zuen bihotzak eskuzabalak dira.Mila esker. Urtarrilean,bakearen astea landu dugu.Mural politak jarri genituen hormetatik.”ELKAR EZ JO “ leloa lan da txikiekin eta bakeari buruzko berriak nagusiek batu zituzten “ MUNDUAN BAKEA POSIBLEA DA.” Murala osatuz. Guztien artean ikasi dugu elkarrekin bizitzeko bakea beharrezkoa dela.Ea benetan praktikan ipintzen dugun. Otsailean Ama Esperantzaren astea ospatu dugu.Asko ikasi dugu gure Ama Esperantzari buruz aste honetan zehar. Gainera,abesti berri bat berari kantatzeko ikasi dugu eta Eukaristian gogo handiz ikastetxe osoak abestu zuen.Eukaristia honetan gurekin egoteko guraso asko animatu ziren .Amaitzeko festibala ospatu zen.Uste genuen eguraldia txarra izango zela baina gure Ama maitagarriak beti gu babesten gaitu eta eguraldia ondo portatu zen .Orain batzuek esaten dute mirariak benetan daudela.Ze ondo pasatu genuen dantzekin!

Page 12: AMOR MISERICORDIOSO IKASTETXEA San Diego kalea ,1 zkia ...coamisestao.org/AGENDA21/aldizkariak/2.alea.pdf · HH 3. mailatik, ikasle pila aritu ziren, hala nola, Maider, Haizea, Andrea,

EZETZ ASMATU !

EGILEAK