6
ASTEKO GAIA 2013KO MAIATZAREN 19A 4 ANPARO ARANGOA 1976an Anparo Arangoaren gorputz ubeldua munduko bazter guztietan ikusi ahal izan zen. Euskal Herrian berehala zabaldu ziren Zeruko ARGIAn argitaraturiko irudiak, tortura bazela erakusten baitzuten. Senideek eta argazkiaren egileek lehen aldiz xehetasun osoz kontatu dute bizitakoa. Arangoaren kasuak, gainerakoak bezala, sufrimendua areagotzen duten bi ezaugarri ditu: zigorgabetasuna eta ordainik eza. | URKO APAOLAZA AVILA | Argazkiak: Axier Lopez Behar ziren argazkiak “ARGAZKIAK IKARAGARRIAK ZIREN, mundua- ri buelta eman zioten, arazoa baitzen tortura- tzen zela jakin arren ezin genuela frogatu. Irudi hura harrapatzeko irrikaz geunden, egoera aprobetxatu torturak salatzeko”. Egun hartan, Jesus Yabenek ez zuen dudarik izan poltsikotik ateratako kamera txikiari klik egiteko. Gaurdaino guztion begietan josita geratu diren torturaren argazki makurrenak atera zituen. 1976ko apirilaren 21a, arratsaldeko 15:00ak. Leitzako Sarrio paper lantegiaren atarian guar- dia zibilen jeepa Anparo Arangoaren zain dago. Kuartel-etxean galdera batzuk egin ondoren Tolosara eraman dute; zeregin mal- tzurretan trebatuta dauden bare beltzak topa- tuko ditu han. Zazpi-zortzi agenteren artean mila basakeria egin eta Leitzara itzuliko dute berriz, jadanik hilzorian. Gauerdian, guardia zibilen emazteak Arangoaz errukitu ziren eta JAVIER YABEN / ZERUKO ARGIA

ANPARO ARANGOA Behar ziren argazkiak · Argentinako Maria Servini de Cubria epaileak Frankismoko hainbat agintari eta poliziaren kontra zabaldutako auzian Jesús Muñecas Aguilar

  • Upload
    others

  • View
    3

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: ANPARO ARANGOA Behar ziren argazkiak · Argentinako Maria Servini de Cubria epaileak Frankismoko hainbat agintari eta poliziaren kontra zabaldutako auzian Jesús Muñecas Aguilar

ASTEKO GAIA

2013KO MAIATZAREN 19A4 �

ANPARO ARANGOA

1976an Anparo Arangoaren gorputz ubeldua munduko bazter guztietan ikusi ahal izan zen.Euskal Herrian berehala zabaldu ziren Zeruko ARGIAn argitaraturiko irudiak, tortura bazelaerakusten baitzuten. Senideek eta argazkiaren egileek lehen aldiz xehetasun osoz kontatudute bizitakoa. Arangoaren kasuak, gainerakoak bezala, sufrimendua areagotzen duten bi

ezaugarri ditu: zigorgabetasuna eta ordainik eza.

| URKO APAOLAZA AVILA |

Argazkiak: Axier Lopez

Behar ziren argazkiak

“ARGAZKIAK IKARAGARRIAK ZIREN, mundua-ri buelta eman zioten, arazoa baitzen tortura-tzen zela jakin arren ezin genuela frogatu.Irudi hura harrapatzeko irrikaz geunden,egoera aprobetxatu torturak salatzeko”.Egun hartan, Jesus Yabenek ez zuen dudarikizan poltsikotik ateratako kamera txikiari klikegiteko. Gaurdaino guztion begietan jositageratu diren torturaren argazki makurrenakatera zituen.

1976ko apirilaren 21a, arratsaldeko 15:00ak.Leitzako Sarrio paper lantegiaren atarian guar-dia zibilen jeepa Anparo Arangoaren zaindago. Kuartel-etxean galdera batzuk eginondoren Tolosara eraman dute; zeregin mal-tzurretan trebatuta dauden bare beltzak topa-tuko ditu han. Zazpi-zortzi agenteren arteanmila basakeria egin eta Leitzara itzuliko duteberriz, jadanik hilzorian. Gauerdian, guardiazibilen emazteak Arangoaz errukitu ziren eta

JAV

IER

YA

BE

N/

ZE

RU

KO

AR

GIA

Page 2: ANPARO ARANGOA Behar ziren argazkiak · Argentinako Maria Servini de Cubria epaileak Frankismoko hainbat agintari eta poliziaren kontra zabaldutako auzian Jesús Muñecas Aguilar

ANPARO ARANGOA

� 52013KO MAIATZAREN 19A

herriko medikuari deitzean, bere egoera larriaikusirik Iruñeko Virgen del Camino ospitaleraeramango du honek automobilean. Ospitaleaningresatzean idatzi zuten diagnostiko klinikoada dugun dokumentu ofizial bakanetakoa:“Hematoma oso zabalak eta sakonak izterrengainaldean, azpialdean eta ipurmasailetan; gil-tzurrun-blokeoa eta heste-blokeoa”.

Torturaren Aurkako Taldearen esanetanurtebete baino gehiago daramagu EuskalHerrian tortura salaketarik gabe, inoiz ez dahalakorik gertatu. Izan ere, Anparo Arangoakesan zuen gisan, berea “kasu bat gehiago dabeste gehiegikeria askoren artean”. Ia berrogeiurteotan, emakume hark jasandako tratu berdi-na jaso dute milaka lagunek ziega ilunetan.Arangoari gertaturikoa, oraindik gaurko errea-litatean ikus dezakegun orbana da.

Anaia-arrebak tortura salanArangoaren infernua bezperan hasi zen. Iluna-barrean, kalez jantzitako guardia zibilek hain-bat lagun atxilotu zituzten Tolosan pintadakegiten. Segurtasun indarrak azti zebiltzan egunhorietan. ETAk Angel Berazadi enpresariabahitu eta hil zuen, eta apirilaren 18an poliziakgogor zanpatu zuen Iruñeko Aberri Eguna.

Tolosan atxilotuetako bat Anparo Arangoa-ren anaia zen, Pako Arangoa. “Gauean Anparoetxera etorri zenean oso urduri zegoen, baze-kien hurrena bera edo ni izan gintezkeela”, diobeste anaia Juantxo Arangoak. Ez zebilen oker.Hurrengo egunean Anparo atxilotu zutenean,ama konbentzitu zuten kuartelera joatekoinformazio eske. Juantxo amari laguntzen arizela, etxeko eskaileren behealdean botak etauniformeak ikusi zituen: “Hemen dira nirebila”, pentsatu zuen.

Juantxo ez zuten jo. Leitzako kuartelean gil-tzapetu zuten beste hainbatekin eta galdeketakegin zizkieten. “Bederatziak aldera kristorensoinuak entzun genituen ondoko garajean”.Segituan, guardia zibil batek “zu etxera joanzaitezke” esan zion, horrek zeharo harrituzuen Juantxo: “Anparo izan behar zuen, Tolo-satik oso gaizki ekarri zutenean”.

Hurrengo egunean medikuaren ahotik jakinzuten ospitalean ingresatu zutela. Iruñera joaneta hainbat erizainen laguntzaz nola-hala sartuziren ospitalean: “Txikituta zegoen. Orduan ileluzea zuen eta gogoan dut ile mordoak nolazituen, tiraka ibili eta gero, soilguneekin eta zin-tzilik”. Ahizpa zaharrenak lagundu zion argaz-kitarako apaintzen.

Argazki horiei esker ezaguna dugu AnparoArangoari egindakoa, baina igualeko torturakjasan zituen bere anaia Pakok. Hiru egunez,epelak hartu zituen eta aurpegia guztiz belztutaazaldu zen auzitegian. Tolosan atxiloturik zutela,lurrean botata herioan zegoen arrebarengana

eraman zuten: “Begira noladagoen zure erruz!” esatenzioten, tortura psikologi-koa ez baita herenegungoa.

“Guk bagenekien inplikatuta zeudela –dioJuantxo Arangoak– Anparo beti ibili izan zenlangile mugimenduan; baina hala ere ikaraga-rria izan zen”.

Herri gazteditik ORTra“Garai haietan Leitzan jendea Francoren kon-tra hasi zen mugitzen eta gogoan dut HerriGaztedin ezagutu ginela”. Geroztik, TxominOlaetxeak eta Anparo Arangoak ibilbide politi-koa eta pertsonala elkarrekin egin zuten. Eus-kara lantzen hasi zirenean atxilotu zituzten

Espainiako Gobernazio Ministro Manuel Fraga Venezuelanzebilen Anparo Arangoaren torturen irudiak publiko egin zire-nean. Maiatzaren 11n, Radio Caracas Televisión-eko Lo de hoyelkarrizketa saioan Sofía Ímber eta Carlos Rangel kazetari askiezagunek estu hartu zuten:

Ímber: Badaukat izen bat, zaila ahoskatzeko, apirila amaiera-koa, Maria Amparo Arangoa Sastrustegui euskal gazteari ger-taturikoa.Rangel: Pentsatzen dugu kasua ezagutzen duzula.Fraga: Aipatzen duzun kasu hori tamalgarria da, andereñohorrena. Talde hori gidatzen zuen kapitaina bere kargutik ken-dua izan da.Rangel: Gazte honi eragindako tratu txarrak...Fraga: Esan dizut salbuespena dela eta zigortua izan dela.Rangel: Niri aldizkari hau helarazi didate gaur, eta Espainianargitaratzen da. Fraga: Aitortzen dut aldizkaria ez dudala ezagutzen, Espai-nian ehunka daude.Rangel: Gazte horren argazki itzelak argitaratzen ditu.[Argazkiak kamerari erakusten dizkio].Fraga: Bai, neskatila honi ipurdiko batzuk eman zizkioten sor-baldak bere ohorezko izena galtzen duen tokian, eta jakina,lekuz kanpo zegoen. Esan dudan bezala, arduradunak zigor-tuak izan dira [Rangelek Zeruko ARGIA ematen dio Fragari].Bai, aldizkari hau Espainian argitaratzen da, Donostian zehaz-ki, eta horrelako asko libreki publikatzen dira.

Elkarrizketa historiko horretan, zertxobait aurrerago, esaldifamatu bat esan zuen Manuel Fragak ikurrinaren legalizazioaz:“Por encima de mi cadáver”.

Fraga: “Ipurdiko batzuk”

Elkarrizketaren uneatelebistan; VenezuelakoEusko Gaztedi aldizkarianpublikatu zuten irudia.

Page 3: ANPARO ARANGOA Behar ziren argazkiak · Argentinako Maria Servini de Cubria epaileak Frankismoko hainbat agintari eta poliziaren kontra zabaldutako auzian Jesús Muñecas Aguilar

2013KO MAIATZAREN 19A6 �

lehen aldiz 1969an. Hasieran ETA VI. ingu-ruan ibili ziren, gero zatiketak etorri ziren mino-ritario eta maioritario-en artean, eta azkeneanORTn (Organización Revolucionaria de Tra-bajadores) amaitu zuten: “Militantzian emangenituen denborak eta diruak”, dio Olaetxeak.

1975-1977 artean ORT alderdi maoistakindar handia izan zuen Nafarroan, baitaGipuzkoako Tolosaldean ere. DonostiatikTolosan barrena autobuskadak joaten zirenLeitzako paper lantegira, eta horrek guztiaklangile borrokarako nolabaiteko giroa sortuzuen. Anparo Arangoa buru-belarri sartu zen mugimenduan,Olaetxearen esanetan “bera zenasanbladetan hitz egiten zuena”.Nafarroako Langileen Kontsei-luan ere aritu zen leitzarra, JavierYaben presidente zen garaian.

Yabenek baldintza bakarrajarri zuen kargua hartzeko, kan-poan gera zitezkeen hainbattalde (CCOO sindikatua, ORTalderdia...) bertan izatea. Halaxeizendatu zuten Anparo Arangoakontseilu hartako bokal, paper-gintzako ordezkari gisa. Erakunde hori sindi-katu bertikalean zegoen integratua, eta ezta-baida ohikoa zegoen antifrankisten artean:Sindikatuari boikota egin behar zitzaion? Aladiktaduraren kontraesanak barrutik azaleratubehar ziren?

Nafarroan bigarren aukera gailendu zensektore obrero guztien artean eta Langileen

Kontseiluak sekulako indarra hartu zuen.1976ko udaberrian lan-baldintzen gutxienekohitzarmenaren negoziazioa hasi zen. Iruñean50.000 lagun bildu ziren “Gora NafarroakoKonbenio Orokorra!” oihukatuz eta lehenaldiz publikoki amnistia eskatuz: “Oroitzennaiz manifestazioaren ondoren polizia beldur-tu egin zela, eta urte hartako Maiatzaren Lehe-na debekatu egin zuten”, dio Yabenek. Hilabe-te eskasera Langileen Kontseilua berailegalizatu egin zuen aparatu frankistak.

Testuinguru horretan, langileen kontrakoerrepresioa oso bortitza izan zen,Gasteizen martxoaren 3an egin-dako sarraskia adigarri. Kaleaeurena omen zen, eurenak zirenborrak eta biolentziaren patentea.Anparo Arangoa atxilotu zute-

nean Txomin Olaetxeak arratsal-deko txanda zuen paper lantegian:“Etxera itzuli nintzenean nire bilaetorri ziren, atzeko leihotik saltoeginda ihes egin ahal izan nuen”.Ez zen inoiz gehiago Leitzaraitzuli eta ezkutuan izan zuen nes-kalagunaren torturen berri. Ospi-

taletik irten arte ezin izan zuen ikusi.

Argazkiak mundu osoraJavier Yaben eta Patxi Zabaleta –herrikidea etaabokatua– euren karguaz baliatu ziren ospitale-ko gelara sartzeko, dena poliziaz josita baitze-goen. “Torturatu askok denbora batez ez duteeurei gertatutakoaz hitz egin nahi izaten, per-

Ezkerrean goian, Juantxo Arangoa, Leitzako bere etxean. Honenazpian Txomin Olaetxea, Bilboko etxean Anparo Arangoaz duenmargolanaren ondoan. Goian, Javier Yaben argazkien egilea etaPatxi Zabaleta, argazkiak egiten eta argitaratzen lagundu zuena.

“Guardia zibilari esan genionmesedez joateko gelatik, gauzapertsonalez hitz egin behargenuela, eta momentu huraaprobetxatu genuen argazkiakateratzeko”

Patxi Zabaleta,argazkien argitaratzailea

Page 4: ANPARO ARANGOA Behar ziren argazkiak · Argentinako Maria Servini de Cubria epaileak Frankismoko hainbat agintari eta poliziaren kontra zabaldutako auzian Jesús Muñecas Aguilar

� 72013KO MAIATZAREN 19A

tsona umiliaturik geratzen da. Anparok pausohori emateko ausardia izan zuen” dio Zabaletak.Indarrak atera eta zehazki kontatu zien dena:kolpeak, bainera, toalla bustia, biluztea, makila-kadak… Orduan jabetu ziren argazki horiekbehar zituztela: “Bera erabat ados zegoen”.

Baina arazo bat zuten, gela barruan guardiazibil bat zegoen zaintzan. Ospitaletik irtendako-an plan bat asmatu zuten: kamera txiki bat poltsi-koan eta maletatxo bat eskuan zutela itzuli ziren.“Guardia zibilari esan genion faborez ateratzekomomentu bat, gauza pertsonalez hitz egin behargenuela, eta atera zenean aprobetxatu genuenargazkiak ateratzeko. Ez dakigu gero zer gertatuzitzaion guardia zibilari…”, azaldu du Zabaletak.

Lehenbailehen bobina errebelatzera eramanzuen Yabenek: “Lagun bati esan nion, Pepemañoari. Negatiboa alderantziz atera zuen, horre-gatik jende askok ez dio ospitaleko gelari antzikhartzen”. Bitartean, Patxi Zabaleta ZerukoARGIAko lehendakari Kaietano Ezeizarekinharremanetan jarri zen argazkiak publikatzeko;eduki oso arriskutsua zen arren, baietz esanzuen. Cambio 16era ere bidali zituzten irudiak,Arangoak ORTrekin zuen harremanagatik:“Argitaratu zituzten, baina ez Zeruko ARGIAkbezala, txikian baizik”, dio Zabaletak.

Maria Amparo Arangoa Sastrustegui, zauritua dioeuskal prentsan lehen aldiz koloretan argitaratuziren argazkien goiburuak. Makinetan justuantzean sartu ahal izan zituzten, horregatik ager-tu ziren eranskin moduan. Kalean ere foiletohori hainbat bider banatu zen geroztik: “Inorkez zuen zalantzarik, torturen testigantza gezurtaezin bezala geratu ziren urte askorako”.

Argazkiak ziztu batean zabaldu ziren. TheTimes egunkariak maiatzaren 13an lehen orrial-dean publikatu zituen eta Amnesty Internationa-lek “Anparo Arangoa buruzagi sindikalistarenkasua” aipatu zuen espresuki urte hartako txos-tenean. Veneziako Artearen Biennale ospetsuan

Argentinako Maria Servini de Cubriaepaileak Frankismoko hainbat agintari etapoliziaren kontra zabaldutako auzianJesús Muñecas Aguilar guardia zibila inpu-tatu du, Zarautzen eta Tolosan atxilotuaktorturatzeagatik. Muñecasek Andoni Arri-zabalaga torturatu zuen 1968an, eta anaiabaten testigantza du epaile argentinarrak.Senideek Zarautzen ikusi ahal izan zutenArrizabalaga –“ez zuen gizakia ematen”– eta Muñeca-sek irribarre ziniko batez zera esan zien: “Hori gerta-tzen zaio kolaboratu nahi ez duenari”. Telesforo Mon-zonek bere omenez idatzi zuen Itziarren semea abestia.

Tolosako egonaldian ere sekulakoak egin zituen.1976an Arangoaren irudiak agertu zirenean, JoaquínNavarro zen herri hartako epaile-instruktore eta kapi-tainari esan zion “gaitz” hori pertsegituko zuela nolaedo hala; hara nola gogoratzen duen Navarrok bereliburu batean Muñecasen erantzuna: “Ohiko delin-kuenteez gupidatzen zela esan zidan, baina delinkuentepolitikoak gorroto zituela”.

Donostian torturatzen segitu zuenArgazkien aferaren ondoren Donostiara bidali zuten;bertan sadismo berarekin jipoitu zituen atxilotuak.

1976ko torturen inguruko txosten bateanJesus Lasa elizgizonak esandakoak harditzakegu froga gisa. Lasa 1976ko maia-tzaren 8an eraman zuten Donostiakokuartelera eta Muñecas ezagutu zuen: “Seitorturatzaile agertu ziren, Tolosatik lekuzaldaturiko kapitaina buru zutela”. Hortikaurrerakoak larrutik nozitu zituen.Urte batzuk geroago Madrilera bidali

zuten Antonio Tejero teniente-koronelarekin. Hanegosi zuten 1981eko estatu kolpea eta protagonistanagusiak izan ziren. Muñecas izan zen Kongresuan zeu-denei agintari eskudunen zain zeudela esan ziena, “mili-tar, por supuesto”. Kolpeak porrot egitean, hainbat egun-karik urte batzuk lehenago Tolosan gertaturikoa haizatuzuten. Baina Muñecasek ukatu egin zuen Arangoa tor-turatzeagatik lekuz aldatu zutenik, areago, El País etaDiario 16 egunkarien kontra kereila kriminala sartzekomehatxua egin zuen, eta Ignacio Lombo izeneko kapi-taina tortura kasu horrekin nahasten saiatu zen.

Denbora laburrez kartzela militarretan ostatu hartuondoren, Valdemorora joan zen eta bertan hipika batireki zuen. 1994an hipika horretan omenaldi sonatuaantolatu zion Tejero teniente-koronelari. Egun 74 urteditu eta gehieneko pentsioa jasotzen du.

Jesús Muñecas kapitaina, torturen arduraduna, Frankismoaren kontrako auzian inputatua

Arangoaospitaletik irtenzenean harrera

egin zioten laguneta senideek.

Torturen ondoriozgiltzurrun bat

galtzeko zorianizan zen, baina

epe luzera ezzuen arazo

fisikorik izan.

1976an domina jasotzen.

TX

OM

INO

LAE

TX

EA

KU

TZ

IA

ANPARO ARANGOA

Page 5: ANPARO ARANGOA Behar ziren argazkiak · Argentinako Maria Servini de Cubria epaileak Frankismoko hainbat agintari eta poliziaren kontra zabaldutako auzian Jesús Muñecas Aguilar

ANPARO ARANGOA

2013KO MAIATZAREN 19A8 �

ere oihartzun handia izan zuten torturaren iru-diek; han izan ziren Telesforo Monzón eta JoxeMendizabal, Txikiaren aita, egitarau ofizialetikkanpo argazkiak nazioarte osoari erakusten.

Torturen inguruko lehen txosten zehatzaKasu hark Euskal Herrian eta Espainian tortu-ren gaia azaleratzea lortu zuen. Garai haietantorturatzaileak sofistikazio gutxirekin aritzenziren, Xabier Makazaga ikerlariaren arabera1986. urte inguruan hasi ziren atxilotuei torturazantzurik ez uzteko kontsignarekin. “Izugarriaizaten zen –dio Yabenek–, Atarrabian bazenguardia zibilen kuartel bat eta hor sekulakoakegin zituzten, akordatzen naiz Super Ser fabri-kako Jaime Azkona erabat beltz atera zela han-dik, berogailu batekin jo zuten”.

Lazkaoko Beneditarren artxiboan badagotxosten bat 1976ko erdialdekoa; baliteke tortu-raren inguruan izen-abizenak eta testigantzakeskaintzen dituen lehen txostena izatea. Madril-go Justicia y Paz erakundeak zabaldu zuen, Eli-zaren altzoan legalki jardun zuten talde anti-frankistetan beste bat. Azken hilabeteetantorturatuak izan ziren 115 lagunen kasua aipa-tzen du txostenak, horietatik 82 Euskal Herri-koak dira. Askori “bainera” egin zieten, besteaskori “kirofanoa”, jipoiak, deskarga elektriko-ak... Anparo eta Pako Arangoari egindakoakhortxe daude zehaztuta, baita egun horietanatxilotu zituzten beste askori egindakoak ere,esaterako, 16 urteko Itziar Izagirre urnietarrari:Donostiako Antiguako egoitzan torturatzen arizirela “te vamos a poner como a la Amparito” esanzioten, argazkiak bolo-bolo zebiltzan unean.

Hain justu, txosten hori osatu baino astebatzuk lehenago Punto y Hora aldizkaria erre-portaje bat kaleratzekotan zen azkenaldianizandako torturez, baina Espainiako Informa-zio Ministerioak eduki hori “erreserbatua” zelaesan eta zenbakia atzera bota zuen.

Basakeria muturreraino iritsi zen eta zenbaiterakundek ere publikoki salatu zuten egoera.Nafarroako Langileen Kontseiluak Arangoa-ren torturen xehetasunak eman zituen etagogor gaitzetsi zituen biharamunean kaleratu-tako komunikatu batean. Apirilaren 28an–Arangoa oraindik ospitalean zenean– Tolosan

ehunka herritarrek idatzi bat eman zioten Uda-lari, euren haserrea adieraziz “errepresioakgora egin duelako”. Bestalde, Arkitekto Eus-kal-Nafarren Elkargoak jakinarazi zuen leitza-rraren kasua ez zela “bakarra izan” eta beste 37pertsonen testigantzaren berri izan zutela hain-bat abokaturen eskutik. Gipuzkoako parrokie-taraino ere iritsi zen torturen salaketa, Donos-tiako gotzainak tratu txarren aurka idatzitakopastorala irakurri zuten elizkizunetan.

Guardia zibilaren zigorgabetasunaEspainiako sistema politikoa ustezko errefor-ma baten atarian zegoen eta tortura salaketekFrankismo iluneneko garaiak gogoratzen zituz-ten. Gobernuak hitz eman zuen gertaerahoriek argituko zituela, nahiz eta askorentzatgarbi zegoen itxurakeria besterik ez zela.

Javier Yabenek Arangoari bisita egin etahurrengo egunean, guardia zibilen koronela-rengana jo zuen haserre: “Esan zidan bazutelamedikuaren txostena eta arduraduna zigortuaizango zela”. Juantxo Arangoak, bestalde,gobernadore zibilarekin hitz egin ahal izanzuen Sarrioko nagusien bitartekaritzari esker,hitz berak jaso zituen: hura egin zuena zigor-tzeko eginahalak egingo zituztela. GobernazioMinisterioak ere ikerketa abiarazi zuela azalduzuen prentsara bidalitako oharrean.

Anekdota batek oso ondo ilustratzen du goiesferetan kontuak zenbateko eragina izan zuen.Torturak gertatu eta gutxira Guardia Zibilarenzonaldeko buru Atares jenerala –handik urtebatzuetara ETAk tiroz hila– helikopteroz iritsi

zen Sarrioko lantegiaren aparka-lekura eta hitz batzuk egin omenzituen Anparo Arangoarekin.

Baina hor bukatu ziren hitzgoxoak. Senideek jarritako sala-keta atzera bota zuen Iruñekoepaitegiak, arlo militarrera igorrizuelako auzia. Batek daki espe-diente hori –balego– inoiz des-klasifikatuko ote den. Tolosakoguardia zibilen kapitaina, JesúsMuñecas Aguilar, kargutik kendu

Ezker eskuin:Punto y Hora-renazala torturareninguruan; torturakjasan ondorenArangoari jarritakoisuna urtebetelehenago Txiki etaOtaegirenfusilaketen kontraprotestatzeagatik;Arangoaren kasuzehatza 1976koinforme batean.

Ezkerrean: ORTkokideak amnistiaeskatzeko kartelekin.Eskuinean: ORTrenKomite Nazionalarenaurkezpenean,Donostian 1977an.

ABE

ND

UA

K11

/ O

RT

AR

GIA

Page 6: ANPARO ARANGOA Behar ziren argazkiak · Argentinako Maria Servini de Cubria epaileak Frankismoko hainbat agintari eta poliziaren kontra zabaldutako auzian Jesús Muñecas Aguilar

2013KO MAIATZAREN 19A 9�

ANPARO ARANGOA

omen zuten, baina egiaz kargu hobea emanzioten Donostian, Tejero koronelaren albokogisa (ikusi 7. orrialdeko koadroa). Aldiz, Aran-goari 5.000 pezetako isuna jarri zioten urtebetelehenago Txiki eta Otaegiren heriotza-zigorra-ren kontrako itxialdi batean parte hartzeagatik.

Torturatzaileen zigorgabetasuna bistangeratu zen, gerora ere hamarkada askotan inda-rrean egon den jokabidearen eta guardia zibi-len boterearen erakusgarri. “Hemen badagogaldera ikur bat zalantza asko sortzen dituena,zergatik eraman zuten AnparoTolosara?”, dio Zabaletak. Lei-tzako kuartela Iruñekoarenmenpe zegoen arren, Gipuz-koara eraman zuten: “Guresusmoak dira, Galindorengaraietan bezala, Guardia Zibi-la eremu administratibo ororengainetik zegoela”.

Arangoa familiak ez duurte hauetan guztietan besteinolako jakinarazpenik izan Estatuaren alde-tik. Berriki, Txomin Olaetxearekin harrema-netan jarri ziren aurreko legegintzaldianEusko Jaurlaritzak sorturiko BiktimenLaguntzarako Bulegotik, salaketa jartzekoaholkatu zioten indemnizazioa jaso ahal iza-teko: “Hori da oraindainokoan instituzioeta-tik ailegatu zaiguna”.

Torturaren orban ezabaezinakGiltzurrun artifiziala jartzeko zorian egonziren arren, Anparo Arangoak ez zuen epeluzera ondorio fisikorik izan. Militantziari ekinzion berriro, alderdiak Madrilera joateko eskatuzien lehenik, eta gero Bilbora. ORTk lehenen-

go hauteskundeetan emaitza oso kaskarrakizan zituen ordea, eta beste asko bezala, politi-karen lehen lerrotik aldendu ziren apurka.Azken urteak irakasle gisa egin zituen Arango-ak eta mugimendu feministan aritu izan zenbatez ere. Ez zuen sekula borroka soziala utzi.

Epe luzerako ondorio fisikorik ez, baina ezzuen sekula ahaztu Tolosan egin ziotena:“Hasieran kontatzen zuen jendeak galdetzenziolako, baina urtebeteren ostean ez zuen deu-serengatik horretaz hitz egin nahi izaten. Hori

bai, aipamen guztiak gorde etatorturaren gainean ateratzenziren liburuak erosten zituen,kezka hori bazuen”. Olaetxeakgogoan du auto txiki bat erosieta behin Leitzara bisitan ziho-azela gertaturikoa: “Kontrolaknola bizi zituen banekien, bainaegun horretan oso urduri jarrizen, bere onetik aterata”. Larri-tasun horrekin bizi izan zen

1991n minbiziaren ondorioz hil zen arte.Torturaren orbana ez da erraz ezabatzen,

senideengan ere barreiatzen da maiz. JuantxoArangoaren esanetan, bere gurasoek oso bel-durtuta bizi izan zituzten alabak ORTn erdiezkutuan igaro zituen urteak: “Oso gogorrazen, amak egunero sufritzen zuen: ‘Gaur igaroda, eta bihar?’ esaten zuen”. Gaur da egunaorban hori oraindik sendatu ez dena: “Gauzahauek berriz gogoratzen saiatzen zareneanemozioa gainera datorkizu,momentu ikaragarriak izan ziren.Nik nahi dudana da gertatu zenajasota geratzea, hau ezin daitekeahaztu”. n

Torturaren Prebentzioaren Europako Batzordearen(ECTP) txostenak berriz ere biluziarazi du EspainiakoEstatua.Justiziak tratu txarrak saihesteko dituen “ber-meak” zalantzan jarri ditu erakunde horrek. Rajoy pre-sidenteak betiko argudioa erabili behar izan du salaketeiaurre egiteko: “ETAren kontsigna dira”.

Torturen ukazio sistematikoa gero eta ataka estuago-an jartzen ari da Espainiako Gobernua. Ez baita errazahainbeste urtetan sortutako alimaleko sufrimenduaestalita edukitzea. Euskal Memoria fundazioaren arabe-ra 50 urtetan gutxienez 9.633 lagunek sufritu dute tor-tura Euskal Herrian.

Julen Arzuagaren Oso latza izan da liburuak fundaziohorrek egindako dokumentazio lanari forma eman dio.Milaka bizipen jasotzeaz gain, estatu aparatuek zigorga-betasuna mantentzeko erabilitako estrategien errepasoaere bada, polizia-etxeko inkomunikazio aldia, adibidez.Hainbat medikuk egindako ikerketa baten arabera,

2000tik 2008ra inkomunikaturik egon diren 957 atxilo-tuetatik 634k tratu txarrak eta torturak salatu dituzte.

“Normaltzat hartu izan dugu”Tortura kasuak ezagutzeko ez dugu atzera gehiegi eginbehar. Hor daude Unai Romanoren edo Iratxe Sorza-balen irudiak, edo emakumezkoei egindako gehiegike-riak, Beatriz Etxeberriaren 2011ko bortxaketa da eza-gutzen dugun azkenetakoa, ECTPk zehazki aipatua.

Baina beste asko isilpean geratu dira. Egiari Zor fun-dazioak tortura horien ezagutza eta ordaina du helburu.Txomin Olaetxea fundazioko kide da: “Guk garai haie-tan asumitu egiten genuen torturarena, eta gerora kon-turatu gara non bizi izan garen, normaltzat hartu izandugu. Oraingo ikuspegitik, beste edozer gauza bainoaskoz larriagoa iruditzen zait Estatuak berak egin izana,Anparoren kasuan pentsatzen hasita, noren esku egonzen eta nola trata daitekeen pertsona bat horrela”.

50 urte, 9.633 torturatu

“Hasieran, gertatutakoa kontatuzuen, jendeak eskatzen ziolako,baina gero ez zuen deuserengatikhorretaz hitz egin nahi izan”

Txomin Olaetxea, Anparo Arangoaren bikotekidea