16
2011ko abendua

Arbizu udal aldiz 2010 sk:Arbizuko udal aldizkaria 2010arbizu.eus/wp-content/uploads/2016/08/2011-UDAL-ALDIZKARIA.pdf · hazkundea nondik nora eginen den zehaztuko duen planaren irizpide

  • Upload
    others

  • View
    4

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Arbizu udal aldiz 2010 sk:Arbizuko udal aldizkaria 2010arbizu.eus/wp-content/uploads/2016/08/2011-UDAL-ALDIZKARIA.pdf · hazkundea nondik nora eginen den zehaztuko duen planaren irizpide

2011

ko a

bend

ua

Page 2: Arbizu udal aldiz 2010 sk:Arbizuko udal aldizkaria 2010arbizu.eus/wp-content/uploads/2016/08/2011-UDAL-ALDIZKARIA.pdf · hazkundea nondik nora eginen den zehaztuko duen planaren irizpide

2

Arbizuko Udalak ez du bere gain hartzen, halabeharrez, urtekarian adierazitako esanen etairitzien erantzukizunik.

ARGITARATZAILEA: Arbizuko Udala. LEGE GORDAILUA: SS-831-2007. DISEINUA ETA MAKETAZIOA: Guaixe Komunikazioa. INPRENTA: Gertu Kooperatiba.

Aldizkaria egiten lagundu duten guztiei eskerrak eman nahi dizkie Arbizuko Udalak

kaixo,herrikideHemen duzue 2011. urtean he-rrian egindako lan guztien la-burpen aldizkaria. Liburutegiarenirekiera, haur eskolaren irekiera…Lau urte hauetan udalbatza za-harrak egindako lan bikainarenemaitzak dira hauek. Udalbatzaberriaren izenean zorionak eta es-kerrak lau urte hauetan laneanibili zareten guztiei.Orain gure txanda da. Ez da erra-za izanen, baina gogoz gatoz la-nera. Krisi garaia dela eta, uda-lean ere nabaritu da egoera hau.Ez dira momentu onak proiek-tu berriekin hasteko, ditugune-kin aurrera jarraitu eta manten-tzeko apustua egiten dugu, be-raz, aurten.Krisi garaian irudimena gehiagogaratzen dela esaten dute, beraz,buruari eragin beharko dioguformula berriak bilatzeko. Udal-batza berri honek auzolanen al-deko apustua egiten du horreta-rako, elkarlana bultzatuz.

Arbizuko Udalbatza

Internet zerbitzuaotsailean abiatuko daErgoiena, Etxarri Aranatz eta Arbizuko udalak eskaintzabateratua eginen dute

Arbizuko eta Etxarriko udalekabenduaren 14an sinatu zuten Inter-net eskaintzeko kontratua ONO en-presarekin. Hitzarmen horren arabe-ra hemendik eta 7 astera martxan ego-nen da Internet zerbitzua Arbizun,Etxarrin eta Ergoienan. Uhin bidez-koak (WIFI) baino lan eta diru gehia-go eskatzen duen arren, sinatzaileekkable bidezko azpiegituraren aldeegin dute, osasungarriagoa delakoan.

Operadore titulua gure Udalakizanen du, berak eskuratu baituoperadore izateko baimena, bainaEtxarri Aranazko Udala proiek-tuaren parte izanen da. Beraz, az-piegituraren finantzaketaren gastuabi udalen gain geldituko da: Arbi-zuko eta Etxarriko udalen menpe.Kudeaketa, berriz, Askalatsek egi-nen du, jarduera horretarako pro-pio sortutako beste izen komertzial

batekin. Ergoiena erabiltzaile gisasartuko da egitasmoan.

Arbizuko udal ordezkariak pozikdaude Etxarri eta Ergoiena proiek-tuan sartu delako, hainbat eta era-biltzaile gehiago izan prezioa hobeaizanen delako. Akordio horrek atze-rapena ekarri du, baina onerako iza-nen delakoan daude.

Internet eta telefonia eskaintzarenezaugarriak eta zenbatekoa urtarri-laren erdialdean ezagutaraziko dute.Horretarako, etxez etxe banatukodute informazioa eta herriz herri ba-tzarrak eginen dira. Herritarrek biaukera izanen dute: Internet eta te-lefonia, edo Internet bakarrik.

Jakina den bezala, Arbizuko Uda-lak operadore izateko baimena es-kuratu zuen eta Movistarrek Etxa-rrin duen eraikinean telefonia tres-neria paratuko dute.

Page 3: Arbizu udal aldiz 2010 sk:Arbizuko udal aldizkaria 2010arbizu.eus/wp-content/uploads/2016/08/2011-UDAL-ALDIZKARIA.pdf · hazkundea nondik nora eginen den zehaztuko duen planaren irizpide

Josu Miren Mendinuetabeste urte batez izango daalkate. Gero MirenMendinueta Lakuntzaripasako dio makila eta berazinegotzi izanen da.

Abenduaren bigarren larunbateanosatu zen Arbizuko udal berria.Bilduko bederatzi zinegotzik osatzendute udala. Hautes-zerrendan azkenzegoen Josu Mendinueta Urdanozizendatu zuten alkate. Aurreko bi le -gegintzaldietan ere aginte makila es-kuetan izan du Mendinuetak. Bainaberak argitu duenez, ardura besteurte batez besterik ez du luzatuko.Orduan Miren Mendinueta Lakun-tzari pasako dio makila eta bera zi-negotzi izanen da.

Erabakiaren zergatiaz galdetuta,alkateak azaldu du udal talde berriakkudeaketan eskarmentua hartzekoepea dela urte batekoa. “Gainera, za-balik dauden gaiak itxi nahi ditut.Haur eskolarena, gobernuak370.000 euro zor dizkigu eta ea or-daintzen dituen. Bestetik, urbani-zazioena bukatzea”.

Arbizuko ordezkariak Arbizu hainbat erakundetan or-

dez katuko dute hautetsiek. Saka-nako Mankomunitateko batzar oro-korrean Miren Men di nu eta Lakun-tza eta Alberto Izagirre Izagirre ari-ko dira. Garapen partzuergoan Ar-bizuko ordezkari Josu Miren Men-dinueta Urdanoz izanen da. Alka-tearen bizkar izanen dira ere Ara-larko Elkarteko, Cederna Garalu-rreko eta Nafarroako Udal eta Kon-tzejuen Federazioko ordezkaritzak.

Mankomunitateko kirol batzor-deko bileretara Gorka Iriarte Floresjoanen da, Euskara Batzordera etaUEMAko batzarretara, berriz, JuanZabala Etxeberria. Eskola batzordeanFermin Razkin Leitzak ordezkatukodu Udala eta Gizarte ZerbitzuenMankomunitatean Miren Men di -nueta Lakuntzak.

3

ARBIZUKO UDALEKO ARDUREN BANAKETABATZORDEAK PARTAIDEAKogasuna, langileria eta industria lehendakaria: Josu Miren Mendinueta

batzordekideak: Miren Mendinueta, Alberto Izagirre, Fermin Razkinhirigintza lehendakaria: Fermin Razkin

batzordekideak: Miren Mendinueta, Argiñe Berastegi,Josu Miren Mendinueta

euskara lehendakaria: Juan Zabalabatzordekideak: Katrin Ginea, Gorka Iriarte

basoak lehendakaria: Arkaitz Txuecabatzordekideak: Fermin Razkin, Josu Miren Mendinueta

kultura eta hezkuntza lehendakaria: Argiñe Berastegibatzordekideak: Miren Mendinueta, Katrin Ginea, Josu Miren Mendinueta

kirolak lehendakaria: Gorka Iriartebatzordekideak: Arkaitz Txueca, Juan Zabala

osasuna eta gizarte gaiak lehendakaria: Miren Mendinuetabatzordekideak: Alberto Izagirre, Katrin Ginea

gazteria lehendakaria: Katrin Gineabatzordekideak: Alberto Izagirre, Argiñe Berastegi

u d a l o s a k e t a

Udal berriaren osaketa

Page 4: Arbizu udal aldiz 2010 sk:Arbizuko udal aldizkaria 2010arbizu.eus/wp-content/uploads/2016/08/2011-UDAL-ALDIZKARIA.pdf · hazkundea nondik nora eginen den zehaztuko duen planaren irizpide

Hirigintzaren arloan aurrerapausoak eman dira

4

Orain indarrean dagoen hirigintzaplanak 12 urte ditu eta aurreikustenzen ia guztia eraikita dago. Hori delaeta, aurreko legegintzaldian hirigintzaplan berria erredaktatzeari ekin zionUdalak.

Lehenengo pausoa iaz egin zen: herri tarrekin egindako bileretan“nolako Arbizu nahi duen herriak”adostu zen, hau da, Lurraldearen Oku-paziorako Estrategia eta Eredua(LOEE). Orain, bigarren pausoa emannahi dute aurrera: Hirigintza Planaidaztea, hau da, gutxi gorabeherazehaztuta dagoen mapa-gida horipaperean zehaztea, hain zuzen ere.Horretarako, herri-batzarrak eginendira; eta ondoren, herritarrekin onar-tuko Plana Nafarroako Gobernurabidaliko dute indarrean sartzeko.

Plana egitea beharrezkoa“Pentsatzen dugu nahiko asea

dagoela herriko eskaera azken urteetanasko urbanizatu delako, baina 10 urtera

begira jokatzen ari garenez beharrez -koa da plan berri bat izatea. Gainera,badago jendea etxea egiteko zaindagoena” azaldu du alkateak. Hiri gin -tza Planak, gainera, ez du hazkundeabakarrik jasoko soluzioak ere bai,beraz, herrirako hainbat hobekuntzaekar dezake.

Arbizuko Udalak Nafarroako Go ber -nua eta herritarren adostasunarekineraman nahi du aurrera Plan berria.Egitasmoa finantzatzeko hitzarmen batdu Nafarroako Gobernuarekin. Honekguztiak 60.000 euroko aurrekontua dueta 50.000 euroko diru-laguntza jasodu. Gasteizko Llanos Masia eta JonBarcena arkitektoek dira erredakzioaegiten ari direnak.

Orain arte egindakoak2010eko maiatzean herriaren aurre-

an aurkeztu zuen estrategia eta, hila -betez jendaurrean egon zen. Denboratarte horretan herritarrek iradokizunakegiteko aukera izan zuten. Orain arte

egindako lanari esker Arbizukohazkundea nondik nora eginen denzehaztuko duen planaren irizpidenagusiak adostu dira.

Egiteko dagoenaOrain falta dena da zehazki

markatzea unitate bakoitza nondiknora doan, eta unitate horieidagozkien gune berdeak edodotazionalak non egonen direnzehazki eta nola garatuko diren.LOEEren eztabaidan ontzat hartuzen irizpideetako bat da garatukodiren unitate guztien gune dotazion-al eta berdeak batzea, horrela unitatebakoitzak bere gunetxoak izanbeharrean, gune berde eta dota zio -nal zabalak izanen dira herrian.1.000 m2-ko gune batek 100 m2

berde eta 100 m2 dotazional ditu, 4unitaterenak batuz gero, 400 m2-koak izanen lirateke. Horixe dairizpideetako bat.

Eliza ingurukourbanizazioa

Bizilagunekin ados jarri ondoren,Fernando Urkia kalea ren iparraldekozatian saneamendua berritzekofinantzazio eske jo du Udalak Nafar-roako Gobernura. Baina, heldu denurtean diru-laguntzarik ez denez,izango aurre ragorako utzi dute egi tas moa.

Asmoa da, batetik, euri ura eta ur-beltzak bereiztea, eta bestetik, ingu-rukoaren antolakuntza hobetu etazoladura berritzea. Horrekin baterabideberria estutuko litzateke eta auto-bus geltokirako karril bat eginen litza-teke. Aparkalekuak guztiak batera ego-nen lirateke, bideberritik gertu, izan eregainerako guztia oinezkoen guneanizanen litzateke. Lanaren aurre kontua246.750 eurokoa da, hoditeria,zoladura, altzariak eta argiztapenabarne.

UrbanizazioakSan Juan bidean eraiki ziren

Babes Ofizialeko Etxebizitzetakogiltzak udan entregatu zituzten. 20etxebizitza salduta daude, baina 4saltzea falta da. Bestetik, inguruhorretan bertan, Udalak BabesOfizialeko 5 etxebizitza egiteko lur-ra jarri du salgai. Bi eraikuntzaenpresarekin ari da negoziatzen.

h i r i g i n t z a

Page 5: Arbizu udal aldiz 2010 sk:Arbizuko udal aldizkaria 2010arbizu.eus/wp-content/uploads/2016/08/2011-UDAL-ALDIZKARIA.pdf · hazkundea nondik nora eginen den zehaztuko duen planaren irizpide

Udalaren asmoa da datozen urteo -tan hainbat hobekuntza egiteaArbizuko dermioan. Ohiko erabilerezgain, historia ondarea berreskuratuzeta aisialdiko azpiegiturak sortuzeskaintza aberastu nahi du udalak,landa turismorako erakargarri eginez.

Orain arteko ekimenak Arbizu ipa rral dean egin dira —lau bordenzaharberritzea, Borden Ibilbidea(PR), iturriak eta askak berresku-ratzea…—. Datozen urteotan, berriz,hegoaldeko natur eskaintza indartunahi dute.

Beriain Azpiko ibilbideak berresku-ratu nahi dituzte eta Beriaingo tonto -rre ra igotzeko senda garbitu. Besteasmoetako bat da herri inguruan ibil-bide laburra (PR) osatzea: SanJuandik bueltan Maiza herri desager-tutik igaroko litzateke ibilbide hori,ondoren Bidaulttikitik Tellerietara etaherrira iristeko.

Horrez gain, biodibertsitatea ho be -tze ko hainbat ekintza egitea aurrei -kusten da: Utzubarren zuhaixka ilerabat landatzea, Larrea parajea berritzeaeta Sandindeiko putzuan hobe kun -

tzak egitea. Erabiltzaileen lana erraz -teko, dermioko pistak konpontzea ereaurreikusi dute, eta Sandindeitik gertudagoen txatarrazko txabola lastozkobatekin ordezkatzea.

Esan beharra dago, hala ere, egitas-moa aurrera eramateko dirua behardenez, diru-laguntzaren menpe ego-nen dela hura gauzatzea. Etagauzatzekotan osoki edo zatika eginenden. Udalak irailean aurkeztu zuenproiektua Nafarroako GobernukoIngurumen Departamentuan.

Herri galduen ondareaberreskuratuz

Herri galduarekin zer egin daite-keen aztertzeko, Aranzadi zientziaelkartearekin harremanetan jarrida udala. Helburua da herrikoondare historikoa berreskuratzeaeta ezagu tzera ematea. Hori delaeta, azalpenak ematen dituztenpanelak jartzea pentsatu duteArbizuko dermioan dauden herrihustuetan: Maizagañan, Mundi -ñun eta Arrospiden.

Borden Ibilbideari adar bat eginenliokete Arrospidera iristeko. Gaine -rako bietara, berriz, aipatutako ibil-bide berri horren bitartez iritsikolitzateke.

Arbizuko komunaleko lanak

5e g i t a s m o a k

Hiru sari Olatzea landa hotelariOlatzea landa hotelean pozik bukatu

dute urtea, izan ere, azken egunetan be-rri onak jaso dituzte. Batetik, Michelin gi-dak gomendatutako jatetxeen artean sar-tu dute Arbizuko Olatzea, bigarren urtez.

Kalitateari sariaBestetik, Katilate Turistikoaren Q ziur-

tagiria jaso dute. Eta, azkenik, Zerbitzua-ri Urrezko Dominaren saria jaso dute. Ho-teleko kudeatzaileak azaldu duenez, azkensari horrek balio berezia du, bezeroekemandako saria da eta.

s a r i a k

2012ko Michelin Gidan gomendatutakoen artean agertzen da Arbizukoa.

Page 6: Arbizu udal aldiz 2010 sk:Arbizuko udal aldizkaria 2010arbizu.eus/wp-content/uploads/2016/08/2011-UDAL-ALDIZKARIA.pdf · hazkundea nondik nora eginen den zehaztuko duen planaren irizpide

Lakuntzako eta Arbizuko udalek zer-bitzu berria eskaini dute ikasturtehasierarekin batera: 0 eta 3 urtebitarteko haurrendako eskola. “Zikloosoa eskaintzen duen ibarreko lehenzentro publikoa da” zehaztu du EiderGardek, Kattuka haur eskolako ardu-radunetako batek. Gardek gaineratuduenez, “zoriontzekoa da, Sakanan es-kaintza handirik ez dagoelako”.

Kattukan, egun, 33 haur daude.Gehienak lakuntzarrak eta arbizuarrakbadira ere, irintar, etxarrendar etaetxarriarrak ere badaude. Martxarekinoso pozik daude arduradunak, egokitzeprozesua oso ongi garatu da; eta fa-miliak ere pozik daude.

EskaintzaHaur eskola 7:30etik 16:30era dago

zabalik. Udalak 4 edo 7 orduko es-kaintza egin du eta ordutegi horrenbarruan moldatzen dira familiak. Bieskaintzek pareko harrera izan dute.33 haurrak hiru gelatan banatuta di-tuzte: titikoen gelan 13 daude, ibil-tarienean 11 eta nagusienean 8. Hai-etaz guztiez lau tutore arduratzen dira.Horretaz gain, zuzendaria eta zerbitzuanitzetan aritzen diren bi langile erebadaude.

AZPIEGITURA: Titikoena, ibiltarien etanagusien gelak daude. Psikomotrizitate gelazabal-zabala, tailerra, jangela, sukaldea, bil-tegia, aldagelak. Haur eskolako ardura-dunak udalarekin harremanetan daude be-lardia ere integratzeko, “aukera handiakematen dituelako”.

Diru-laguntzaHezkuntza Departamentuak, da-

goeneko, 358.400 euroko diru-laguntzaeman dio Arbizuko Udalari Kattukahaur eskola eraikitzeko. NafarroakoGobernuarekin adostutako hitzar-menaren arabera Hezkuntza Departa-mentuak aurrekontuaren %65 estalikodu. Diru-laguntzak hiru urtetan banatudituzte: 2010ean 77.335 euro; 2011n,281.065 euro; eta, Nafar Gobernuarendisposizioaren baitan, lehenago edo be-

randuago 291.600 euro.

BalantzeaAurten ireki dira 4 modulu eta beteta

daude erabat, bi modulu betetzeabaino ez da falta. Lehenengo urtea iza-teko pozik daude udal ordezkariak,kenduta Lakuntzan 2-3 urteko gelabat jarri dutela. “Suposatzen dut da-torren urtean 0-3 urteko haur guztiakKattukara etorriko direla, zeren azke-nean, bi udalek egin genuen apustuahorixe izan zen. Ez dauka zentzurikLakuntzako Udalak 0-3 zentro batbultzatzea eta ondoren gela bat es-kaintzea. Ez da etikoa” argitu du Ar-bizuko alkateak.

Hasierako aukera zen 3, 4 edo 6modulu egitea eta gelak bikoitzakdirenez, behin eraikina egiten hasitakostua txikiagokoa da seiak bateraegitea, hemendik 2-3 urtera handitubehar izatea baino. Biztanleriarenarabera ratio batzuk daude, eta horrenarabera urte batzuetan haurzaindegiabete eginen da.

6

Ikasturte berriarekin martxanjarri da Kattuka Haur Eskola

LOGOTIPO BERRIAArbizuko eta Lakuntzako Kattuka

haur eskolak logotipo lehiaketadeialdia egin zuen. Lehiaketara laulan aurkeztu ziren eta azkeneansaria, 150 eurokoa, Iker Uribe-Etxe-berria lakuntzarrarendako izan da.Lau lanak oso onak izan dira, baina,epaimahaiak lakuntzarraren aldeegin du kanpoko marrazkiekinhobekien integratzen den marrazkiadelako.

z e r b i t z u a k

Page 7: Arbizu udal aldiz 2010 sk:Arbizuko udal aldizkaria 2010arbizu.eus/wp-content/uploads/2016/08/2011-UDAL-ALDIZKARIA.pdf · hazkundea nondik nora eginen den zehaztuko duen planaren irizpide

Ekainaren 19an, igandearekin, mustuzen udaletxeko ganbaratxoan: liburutegipublikoa. “Garaie bazan” entzun zen ar-bizuar baten baino gehiagoren ahotan po-zez. Haur, gazte eta heldu, guztiek duteArbizun liburuz, DVDz, CDz eta Inter-netez gozatzeko aukera. Udan goizezegon da zabalik eta irailaz geroztik, berriz,arratsaldez, 17:00-20:00.

Dagoeneko hainbat txartel banatu dituliburuzainak, Paki Urbitartek, ia 200.

Liburutegia: herritik sortua Liburuzainak azaldu duenez, Arbizuko

liburutegia berezia da: “Esan daiteke ar-bizuarren liburutegia dela, beraiek eka-rri dutelako materiala”. Izan ere, hasieran,herritarrei etxean zituzten liburuak etamateriala liburutegira ekartzeko gonbi-dapena egin zieten; Arbizuk ezin izan due-lako Nafarroako Liburutegi Publikoen Sa-rean sartu, biztanle aldetik ez delako mi-nimora iristen.

Herritarren erantzuna ezin hobea izanda, eta azkenean, material asko daukate.Liburu mordo bat jaso dituzte herritarrekemanak; baita Euskaltzaindiak, Nafarro-ako Gobernuak, zenbait argitaletxek etaAltsasun duela zenbait urte itxi zen Kos-kobilo liburu-dendakoak ere. Udal ar-txibotik ere hainbat liburu jaso dituzte.Hori dela eta, orain, momentuz, ez dute

material gehiago hartzen, orain arte bil-dutakoa katalogatu arte.

Ia 200 txartelEgunetik egunera handituz doa irakur-

le kopurua. Irakurle txartela ateratzeko gau-za handirik ez da behar: formularioa be-tetzea eta karnet neurriko argazki bataurkeztea, hori besterik ez. Txartelak era-biltzaileari mailegu zerbitzuaz eta Internetzerbitzuaz gozatu ahal izateko eskubideaemango dio. Ordenagailua erabiltzekotxandaren iraupena ordu erdikoa da, au-rrez eskatu beharra dago eta doanekoa da.

Liburutegiak hiru espazio ditu. Eskai-lerak igo eta ezkerretara Internet guneadago, bertan 4 ordenagailu daude. Es-kubitan haurrendako gunea dago; eta, er-dian, gela nagusia. Han liburuzainarenpostua eta hainbat mahai daude.

FondoaKatalogazio lanak egin ondoren, jasota-

ko liburuak liburutegiaren erabiltzaileguztien eskura jarri dira. Eleberri askodauzkate, gaztelaniaz eta euskaraz. Badi-ra biografiak, psikologia liburuak, naturaliburuak, animalia liburuak, osasun en-tziklopedia… “Jendeak etxean zuena eka-rri duenez, oso liburu ezberdinak daudeliburutegian” azaldu du Pakik. Horrez,gain, Nafarroako Gobernuak eta euskara-ren Akademiak hainbat libururen do-haintza egin diote Arbizuko Udal Libu-rutegiari. Besteak beste, gramatika, topo-nimia edota Sakanako euskararen azterketahizpide duten liburu batzuk.

Liburutegi bizia Orain arte lan handia izan dute guztia

martxan jartzeko: liburutegirako gestioprograma egokia bilatu; jasotako materialguztia katalogatu; irakurleen txartel guz-tiak egin… ordu asko. Hala ere, lanokinegunean jartzen direnean bestelako ekin-tzak burutzeko asmoa dute: liburuenaurkezpenak, irakurketa kluba … Hain-bat ideia dituzte mahai gainean, liburu-tegi bizia izateko helburuarekin.

Estatuko funtsetik jasotako 63.417 eu-roko aurrekontua izanen dute egokitzapenlanek. Liburuzainak lan horretaz gainudal administrazio lanetan laguntzen du.

Liburutegiaren ordua iritsi da

7z e r b i t z u a k

Page 8: Arbizu udal aldiz 2010 sk:Arbizuko udal aldizkaria 2010arbizu.eus/wp-content/uploads/2016/08/2011-UDAL-ALDIZKARIA.pdf · hazkundea nondik nora eginen den zehaztuko duen planaren irizpide

Hori da Taller d'espai Lin-güistic Personal (Telp) taile-rrean parte hartu zuten 30ikasleek jaso zuten ideietakobat. Udalak antolatuta GemmaSangines psikologoak emanzuen apirilean, Olatzea landa-hotelean. Tailerraren helburuaizan zen hizkuntzaren ingu-ruko egoera deserosoak arin-tzea eta desagerraraztea; etahizkuntza-jokabide asertiboa-ri esker gusturago egotea.

Lehen hitza betieuskaraz

Hark azaldu zuenez, “au-rreiritziak alde batera utzita,garrantzitsua da beti lehen hi-tza euskaraz hitz egitea. Pare-an dugunak ulertzen ez due-la adierazten badigu, aldatze-ko garaiz izanen gara”. Sangi-nesek esan zuenez, jokabidehorrek euskara ikasten ari di-renei laguntzeko modua ema-

ten du, eta guk hizkuntza era-biltzeko aukera dugu.

TELP programaren oina-rrian dauden 3 mailak betekogenituzke jarrera horrekin.Sanginesek ikasleei aholkatuzien “ tinko eta irmo jokatze-ko, baina errespetuarekin”.Arbizuko ikastaroan, euskaranormaltasunez erabili ahal iza-teko guretako mesedegarriakez diren ohiturak ezagutzekoaukera izan zuten ikasleek.

Horrekin batera, hainbat ba-liabide ikasi zituzten egoerahoriek bideratu eta euskarazaritzeko.

Ikastaroaren helburuak: eus-kararen hiztunek euren hiz-kuntza erabiliz eroso eta gus-tura jardutea; eta, beste hiz-kuntzetako hiztunen aurre-an, edozein egoeratan ondonola bideratu erakustea.

Euskaraz hastea ez da edukazio txarrekoa

Arbizuarrei kontsumoariburuzko doako laguntza ju-ridikoa emateko bulegoa za-baldu du Udalak. Hilaren az-keneko asteazkenean udale-txean bertan egiten dute ha-rrera, 9:00etatik 13:00etara;hilabete batean Arbizun etahurrengoan Lakuntzan. Ira-txek, Nafarroako Kontsumi-tzaileen Elkarteak, kudeatzendu zerbitzua. Joan aurretik

012an eskatu behar da hi-tzordua. Zerbitzua doakoa daeta euskaraz eska daiteke.

Kontsulta gaiakEtxebizitza, aseguru, banku

edota aurrezki kutxak; tailer,zerbitzu tekniko, merkataritza,administrazioa edo kontsu-moari buruzko guztiaz aritudaitezke; beharrezkoak dirennahi adina galdera egin eta za-

lantzak argitu ditzakegu ber-tan.

Lakuntzako eta Arbizukoudalek adostutako akordioa-ri esker, herri bakoitzak hile-an behin hartuko du kontsu-mitzailearen bulegoa. Hilekoazken asteazkenean izaten dabeti. Gogoratu, aurrez, 012aneskatu behar dela txanda.

Kontsumitzaileen bulegoa zabalikLakuntzako eta Arbizuko Udalen akordioari esker bateko eta bestekoherritarrek erabiltzen dute zerbitzua

8

Hizkuntza-mendekotasuna edo sumisioa aztertu zuten Olatzea landa hotelean egindako tailerrean

Mikel Bezunartea, kontsumitzaileenbulegoko arduraduna

z e r b i t z u a k

e u s k a r a r i b u r u z k o t a i l e r r a

Page 9: Arbizu udal aldiz 2010 sk:Arbizuko udal aldizkaria 2010arbizu.eus/wp-content/uploads/2016/08/2011-UDAL-ALDIZKARIA.pdf · hazkundea nondik nora eginen den zehaztuko duen planaren irizpide

9

Errotako lana ezagutzeraemateko zerbait egin beharzela sinetsirik, Udala Olatza-gutiako Belenzaleen elkartea-rekin jarri zen harremanetan.Hiru urteko lanaren emaitzaaurtengo San Juanetan jen-daurrera aurkeztu da, eta ge-roztik ikusgai dago Olatzeahotelaren beheko solairuanerrotaren maketa ederra. Erro-taren izana eta funtzionamen-dua primeran azaltzen da Ola-tzagutiako Patxi Agirrek egin-dako erreprodukzioan.

Erreprodukzioarenfideltasuna

Errota izandakoaren oroi-tzapena ahalik eta fidelenaegiteko asmoz eta errotari bu-ruzko informazioa jasotzeko,Patxi Agirre 80 urtetik gorakohiru arbizuarrekin egon zenhizketan. Haiekin hitz egitenzuen bitartean errotaren bozeto

batzuk egin zituen, horrelalortu zuen haien azalpenetaraahalik eta gehien hurbiltzea.Horrez gain, Hirumendi kons-truktoraren argazkiak ere ba-liatu zituen; errota bota au-rretik egindakoak.

Lau solairuko etxea da Ola-tzeako maketa. Ez da nola-nahikoa, gainera, argiztape-naz gain ura ere baduelako.Gainera, detaile guztiak fidel-tasunaz errepikatuta daude:harrizko paretak, zurezko egi-turako habeak, ubidea, erro-tarria, altzariak, irin zakuak,erremintak… Guztiak XX.mende hasierako giroan ego-kituta daude.

Ganbaratxoaren daturik, ezargazkirik ez izatean, bere etxe-ko egitura ekarri du egileak.“Zurezko etxe zahar batean bizinaiz eta besterik ez genuelakogure etxeko egitura jarri diotmaketari” gaineratu du Patxik.

Aurtengo San Juanetan txa-pela mustu zuen Arbizukoplazak. Herri kontsultan gal-dera egin zen ea jendeak be-harrezko ikusten ote zuen ho-rrelako estalpe bat jartzea;baiezko erantzuna jaso etagero bideratu zuen proiektua.Azkenean, zirku karpa batenmodukoa paratu dute, hirukolorekoa, udarako zein ne-gurako egokia.

Urriaren hasierako haizete-ak, ordea, hautsi zuen karpa.

Txistorra egunaren ondoren,igandeko atletismo probaraarte utzi zuen jarrita udalak.Eta igande gauean karparen he-gal bat txiki-txiki eginda utzizuen haizeak. Etxarri Aranaz-ko meteorologia estazioak100,2 km orduko haizea neur-tu zuen. Hautsitakoak kon-ponketa duenez, berehala josizioten zati bat hautsitako he-galari. Beraz, aurrerantzeanere Arbizun eguzkiaz eta euriazbabestuta jarraituko dugu.

Arbizuko herriaren etxekobatzar gela berritu dute. Ha-sierako asmoa zen sabai fijoajartzea eta paretetako kote-grana kentzea, baina azke-nean lan sakonagoa egindute. Hala, egurrezko soli-boak agerian utzi dituzte etazenbait paretatako harria erebistan utzi dute. Gainera,balkoian baldosa jarri da etabaranda konpondu da.

Etxarriko zineko aulkiak

kendu dituzte eta aulki be-rriak paratu dituzte batzar ge-lan. Erosoak dira eta nahi de-nean jarri eta ken daitezke.

Lanen aurrekontua 36.933eurokoa izan da eta UdalakTokiko Azpiegitura Planeanegin du diru-laguntza eskae-ra, larrialdi aitortza partidansar dezaten eskatuz. Udalakbere esku dagoen guztia egi-nen du obra finantzatzekodiru-laguntza lortzeko.

Bilkura gela itxuraldatuta

Olatzea errotako maketa

Egilea: PATXI AGIRRE belenzaleak 2.780ordu eman ditu Olatzea errotaren erre-produkzioa egiten. Cementosen lan egi-ten duen olaztiarrak azken hiru urteeta-ko oporrak eta aisialdiko ordu ia guztiakArbizuko maketan eman ditu lanean.Emazteari eta alabari ordu asko lapurtudizkie egitasmo horrek, baina lana des-pedituta oso pozik dago Patxi Agirreegindakoarekin. Lanaren edertasuna gertutik ikusi nahiduenak Olatzeara hurbildu baina ez duegin behar. Arbizuko Udalak bere eskerona eskaini nahi dio Patxi Agirreri.

b e r r i k u n t z a k

Page 10: Arbizu udal aldiz 2010 sk:Arbizuko udal aldizkaria 2010arbizu.eus/wp-content/uploads/2016/08/2011-UDAL-ALDIZKARIA.pdf · hazkundea nondik nora eginen den zehaztuko duen planaren irizpide

Orain dela 6 urte Arbizu PalestinakoMarda herri Palestinarrarekin senide-tu zen. Geroztik hainbat pauso emandira bi herrien arteko hartu-emanean.Iazko udan Biladi Hadi brigada kultur-ala joan zen Euskal Herritik Palestinaraeta gure udaleko ordezkariek bertanparte hartu zuten. Baina arlo insti-tuzionalean ez ezik, adin guztietakoherritarrengana iritsi da palestinar he rria rekiko elkartasuna. Udaberrian Pirri tx, Porrotx eta Marimotots paila-zoak Arbizun izan ziren Palestinarenegoeraren berri ematen duen bideo batgrabatzen. Hurrengo egunean pun-tako musikariekin Elkartasun Kon -tzer tua egin zen kiroldegian. Duran-goko Azokarako gaiari buruzko liburu-ak, CDak eta erakusketa.

«Etxeko giltza» liburua Arbizuko Eskolako irakasleek ida tzi -

tako «Etxeko giltza» liburua kaleratudu Sortzen-Ikasbatuazek DurangokoAzokarako.

Arbizuko errealitatean oinarrituz,Palestinar errealitatera hurbiltzekointentzioarekin idatzi dute liburua.Proiektu horren bitartez herrienarteko ezagutza eta elkartasuna landunahi da, hala nola errespetua, taldeidentitatearen balioa, aniztasuna,bizikidetza, integrazioa edota kulturaezberdinen onarpena. LiburuaSortzen-Ikasbatuazen laguntzarekinargitaratu da.

«Biladi hadi. Hamaika begirada Palestinari, EHtik»

Iaz Palestinara joan ziren Biladi HadiKultur Brigadako partaideen arteansortu dute produktu hirukoitza: libu-rua, CDa eta argazki erakusketa.

Autogestioz eta bitartekaririk gabe,jendearen eskuetan ahalik eta merkeenjartzeko asmoz kaleratu dute liburua;«Israeli Boikot» nazioarteko ekimenaribultzada bat emateko helburuarekin.Kaleratu berri duten material horrekgaiaren ikuspegi kulturala lantzen du.

Erakusketa egun Arbizuko batzarge-lan dago ikusgai, ikusgarria benetan.Eta liburua Durangoko Azokanaurkeztu bazen ere, urtarrileanarbizuarrendako aurkezpena egitekoasmoa dago.

Palestinako herriarekikoelkartasun kontzertua

Euskal Herriak eta Palestinak bategin zuten apirilean, Arbizun anto-latutako elkartasun kontzertu inter-nazionalistan. Arratsaldeko lehenorduetatik Arbizuko karriketan elkar-tasun giroa iragarri zitekeen; palestinarikurrak nonahi zeuden.

Stupenda Jones, Estricalla, LaMaquina, Talco, Des-kontrol, No

Relax eta Sakanako Hesian taldeekeman zioten amaiera Palestinarekikoelkartasun jaialdiari. Askapena taldekoUnai Vazquezek esker hitzak izanzituen gau internazionalista posibleegin duten guztiendako eta gogoanizan zituen Palestinaren eta EuskalHerriaren askatasunaren alde borro -kan ari diren guztiak.

Arbizu Palestinako herriarekikoelkartasunaren lekuko

10

e l k a r t a s u n a

Egileak: Xabier Nuin, Ainara Martin eta Maia Ginea.Marrazkilaria Alfonso Cantera.

Marda vr. ArbizuMarda herriak 2.000 biztanle ditu;

Arbizuk, berriz, 1.000. Mardak, ordea,Israelek okupatuta duen Zisjodaniakolurraldea izanik, kolonia bat dugainaldean, Ariel. Kokaleku horretan18.000 kolono sionista bizi dira. Arielda, hain zuzen, lurralde okupatuetakokolonia sionista handienetako bat.

Okupazioa hasi zenetik, Mardak berelurren erdiak galdu ditu okupazioarenapartheidaren azpiegituren ondorioz.Gainera, berez, baliabide natural askodituen lurralde aberatsa bada ere,Israelgo gobernuak kendu egin dizkie.

8 metroko murru batek eta soilikjuduentzat den errepide batek ingu-ratzen du Marda. Kartzela handibatean bizi dira, hortaz, mardatarrak.

Page 11: Arbizu udal aldiz 2010 sk:Arbizuko udal aldizkaria 2010arbizu.eus/wp-content/uploads/2016/08/2011-UDAL-ALDIZKARIA.pdf · hazkundea nondik nora eginen den zehaztuko duen planaren irizpide

11

Hezkuntza arloan Arbizukobi ikastetxeak, Andra Mariikastola eta Arbizuko eskolapublikoa, lan handia egiten aridira Patestinako gaia ikasleenartean ezagutzera emateko.Gogoratu behar da orain 2ikasturte Garapen Hezkun -tza ra ko Vicente Ferrer Espai -nia ko 2. Saria eskuratu zuenArbizuko Eskolak Haur Hez -kuntzarako prestatu zuenipuin eta unitatea didaktiko -arengatik. Andra Mari ikas-tolan ere “Denok berdinak,denok desberdinak” kan-painaren barruan hainbat jar-duera egin dituzte gaiareninguruan Haur Hezkuntzatikhasi eta DBHraino.

Martxoan, gainera, Pirritx,Porrotx eta Marimotots paila-zoekin batera bideo polita gra-batu zuten herriko ikasle etagurasoek. Ihoteak zirela eta,ikastolako haur eta gurasoekEuskal Herriko ihotejantziekin eta, eskolako haur

eta gurasoek arabiarrez jantziziren. Arabiarren ohiturarisegituz, tea, ogia eta haimakegin zituzten. Hamaiketakoazgozatu zuten eta euriari aurreeginez, haien alaitasuna herri-an barna zabaldu zuten. Kale-jiran aritu ziren ikasle-irakasleak, pailazoak eta hain-bat guraso ere. Haiekin batera,joaldunak, trikitilaria eta txis-tulariak izan ziren. San Joanermitan bi herrien seni de -tzearen ikur den olibondoarenondoan bildu ziren denak.Partehartzaileek nabarmendudute oso gauza polita izan delaherri mailan elkarlana egitea,hau da, bi ikastetxeetako gura-so, irakasle eta haurrak bateraaritzea. Eta aurrerantzean erehorrelako egitasmoak bultza -tzeko prest azaldu dira.

Bukaeran Palestinako haur-rei bidaltzeko marrazkiak eginzituzten eta guztiek haieieskainitako kantua abestuzuten: Maite zaitut.

e l k a r t a s u n a

HEZKUNTZA ARLOAN EGINDAKOA:

Bideoa ondoko helbidean dago ikusgai: www.irrienlagunak.com

Page 12: Arbizu udal aldiz 2010 sk:Arbizuko udal aldizkaria 2010arbizu.eus/wp-content/uploads/2016/08/2011-UDAL-ALDIZKARIA.pdf · hazkundea nondik nora eginen den zehaztuko duen planaren irizpide

12

Arbizu Canping-eko kideakpozik daude kanpinak izanduen harrerarekin. San Jua-netan ireki zituen ateak, etauda partean bisitari asko izandituzte. Uztailean baino gehia-go abuztuan izan dituzte bi-sitari gehien, eta bertan egondirenak pozik gelditu dirakanpineko ingurune ederra-rekin. Batzuk eraikuntza bio-klimatikoak ezagutzera etorridira, baina beste batzuk eko-kanpina zela jakin gabe iritsidira; pozik hartu dute berria.

Aurtengo udan izan dituz-ten bisita gehienak hiruzpalauegunekoak izan dira, baitaastebetekoak ere; 15 egunoso-osoak pasatu dituztenakgutxiago izan dira. Hala ere,egun batzuetako bisitariezgain, badituzte finkoak ere40ren bat familia. Horiek, lu-zerako kokatu dira etxetxobioklimatikoetan eta karaba-netan.

Ikastaroen amuarekin kan-pinera hurbildu direnak ere ba-dira. Izan ere Europar Batasu-

neko Grundtvig programaren(helduen heziketarako) ba-rruan sartuta dauden ikastaro-ak eskaintzen dira kanpinean.Irailean esaterako, eraikuntzanaturalari buruzko ikastaro bateskaini zuten, horma eta zo-rurako buztinaren erabilera-ren inguruan. 17 lagunek par-te hartu zuten bertan, ia guztiakherrialde desberdinekoak izanziren -10 herrialdetako partai-deak elkartu ziren-. IrakasleakArizonakoak izan ziren, Billeta Athena Steen senar-emaz-teak, ingeleraz eman zutenikastaroa. Itzultzaile baten la-guntza izan zuten.

Bainurako baimenikez, arau faltagatik

Igerileku naturalizatua kan-pineko erdi gunean kokatzenda, 3.350m2-ko gune berde-an. Klororik eta bestelakoproduktu kimikorik erabiligabe, landare bereziekin oxi-genatzea dute helburu. Halaere, kanpineko arduradunakkexu dira legedi faltagatikoraindik ez dutelako eskura-tu bainurako baimenik. Di-rudienez, Europan igerilekunaturalizatuen gaia aurreratuadago eta indarrean daude ho-

rrelakoak; hemen berriz ez, etahorren inguruan arau hutsu-ne handia dago. Hala ere,heldu den urtean baimenaeskuratuko dutelakoan daude.

Garapen iraunkorrahelburu

Jasangarritasuna, bioerai-kuntza, bioklimatismoa etaenergia berriztagarrien aplika-zioen kontzeptuak izan dituz-te kontuan Arbizuko kanpinaeraikitzeko orduan; turismo-rako aukera jasangarria es-kaintzeko eta testuinguru pa-regabea errespetatzeko.

Zerbitzu eta erabilera ko-muneko eraikinak egurrare-kin egin dituzte eta hormak las-tozko fardelekin itxi. Ahotzez-ko fardelek isolamendu mailahandia eskaintzen dute, erabilerrazak dira, ekonomikoak etainguruan aurkitu daitezke.Kanpoko eragileek lastoa kal-tetu ez dezaten karearekin egindute zuri-berritzea. Nabarme-na da gune horretan transmi-titzen den berotasuna,hala,mantentzerako energia kon-tsumo baxua behar da.

Ostaturako egin dituztenbungalowak etxetxo biokli-matikoak dira, zurez eginak“sandwich”moduan, bertakoisolamendu materialak natu-ralak eta birtziklatuak dira: ar-tile edo praka “bakero”birtzi-klatuen kotoia adibidez.

Taberna-jatetxeaneguko asteburu-tan zabalik

Ostiral arratsaldetik igan-dera arte zabaltzen dute behedenboraldian. Hamaiketako-ak, ogitartekoak, plater kon-binatuak, menu begetariano-ak eta sasoiko zein bertakoproduktuak eskaintzen di-tuzte. Menu bereziak ere bai,enkarguz. Enkarguetarako te-lefonoa hauxe da: 692713864

Ateak ireki ditu Arbizuko kanpinak

e n p r e s a b e r r i a

Page 13: Arbizu udal aldiz 2010 sk:Arbizuko udal aldizkaria 2010arbizu.eus/wp-content/uploads/2016/08/2011-UDAL-ALDIZKARIA.pdf · hazkundea nondik nora eginen den zehaztuko duen planaren irizpide

13

“Zatoz, eta txistor koipeaator txurian nola, halaxe gel-dituko da egun hau zuregan,zipriztinez beteta, betiko”, ho-nelaxe eman zion ongi etorria2009. urtean Arbizuko he-rriak txistorraren egunaz go-zatzera hurbildu zen orori.Hiru urte eta gero egunakizena hartu du, eta gero etajende gehiago gerturatzen da.Arrakastatsua izan zen aur-tengo txistorraren ospakizuna,eta plazak eta inguruek gai-nezka egin zuten.

Horren adierazle izan zenArbizuko Udalak aurreikusi-ta zituen 120 kilo txistor be-rehala kontsumitu zirela etabeste 100 jarri behar izan zi-rela. Haiek nahi adina jan etabulkatzeko ardoa ere eskainizuen udalak. 2,5 euroan sal-dutako basoek horretarakobide ematen zuten. 500 eda-lontzi jarri zituzten salgai etahaiek eguerdirako saldu ziren.

ArgitzeraEgunak lainoz beteta eta

ilun argitu bazuen ere, arra-tsalde partean eguzki izpiek gi-roa berotu zuten. Hamar etaerditan eman zitzaion hasieratxerri festaren egunari. Ha-sierarekin batera eta goiz guz-tian zehar hainbat erakusketak

apaindu zuten herria, duela 40urte bizi zen giroa gaur egu nera ekarriaz. Besteak bes-te, txerriak, tripotaren elabo-razioa eta lixibaren prozesuaeta erabilera izan ziren era-kusgai. Herria girotzeko asmozjende ugari bertaratu zen ba-serritarrez jantzita, ume zeinheldu. Bestalde, Xapiru triki-tilari eskolak eta Arbizukotxistulariek giroa alaitu zutenjendea dantzan jarriz.

Hamaiketan zabaldu ziren,hain zuzen ere, herriko kalenagusian muntatutako postu-txoak. Bertan, gaztak, lixiba,barazkiak, bitxiak, zapatak,piperrak eta nola ez txistorrasaldu ziren besteak beste.Haietako gehiengoa kanpo-tik etorri bazen ere, Sakana in-guruko postu ugari ikusi ahalizan ziren. Bitartean, plazantxistor eta ardo dastaketaz go-zatu ahal izan zuten tripa beteeta eztarria busti nahi izan zu-ten guztiek.

Pintxo lehiaketaHamabiak aldera pintxo

lehiaketari eman zitzaion ha-siera. Aurreko urteetan gertatuohi izan den moduan, arra-kastatsua izan da lehiaketa.Zortzi izan ziren lehiaketara aur-keztu ziren pintxoak. Parte-har-

tzaileek irudimen handia era-kutsi zuten prestatutako pintxobereziekin. Haiek epaitzen ari-tu ziren Egoi Martinez eta Gor-ka Verdugo txirrindulariak, Jo-seba Ezkurdia pilotaria, Ricar-do Remiro gaztagilea, JavierDiez (Alhambra), FernandoFlores (Enekorri) eta ManoliHartza sukaldariak eta XabierIrastorza.

Irabazlea Olatzea landetxe-ak aurkezturiko Sumendi pin-txoa izan zen (150 euro, di-ploma eta txapelak). IruneEtxeberria, Igone Vazquez etaRaquel Muñoz sukaldariekgazta brika arrautza txuringoa,txistorra aurkeztu zuten, guz-tia alubia pure gainean. Biga-rren postuan Arbizuko Karri-

ka tabernaren pintxoa geldituzen (100 euro eta diploma) etapodiuma Arbizuko Kanpinakaurkeztutakoak osatu zuenpodiuma (50 euro eta diplo-ma). Sari banaketa jendetsua-rekin eman zitzaion amaieraaurtengo lehiaketari.

ArratsaHerriko plazan egindako

herri bazkariaren (150 batpertsona bildu ziren) ondoren,bost eta erdiak aldera aizkoraapustua antolatu zen. Aur-tengo txistor eguna despedi-tzeko, arratsaldeko zazpi etaerdietan aaterekin batera dan-tza egiteko aukera izan zutenigandean Arbizura hurbildu-riko guztiek.

Txistor Egunaren III. urtea Nerea Reparaz

f o l k l o r e a

Ikastetxeetara zabaldu da gaiaTxistorra Eguna ikastetxeetara eraman du Udalak aurten. Hala, Arbizuko txi-kiek txerriaren gaia ikastetxean bertan landu dute ipuin, marrazki, eskulaneta bestelako ekintzen bitartez. Horrez gain, hiru ateraldi egin dituzte. Aste-lehen arratsaldean hiru ikasleren aiton-amonak—Bernardo MendinuetaMendinueta, Lourdes Razkin Mendinueta eta Mª Rosario Razkin Reparaz—garai batean zerriak zuen garrantziaren berri eman zieten: nola etxe bakoi-tzak bere zerriak zituen, nola basora ateratzen zituzten, nola seinaleak jar-tzen zizkioten, nola etxe bakoitzak bere zotola zuen eta etxera ekarrita nolahiltzen zituzten, festa txiki bat izaten zela eta beste asko. Asteartean txistorra nola egiten den ikusi eta egiten ikastera joan ziren Raz-kin harategira. Eta, ostiralean, beraiek izan ziren txistorra egin, eta gero etxe-ra eraman zutenak. Esperientzia ona, txerritik hasita haren jaki goxoak nolaprestatzen diren ikasi eta jateko aukera izan dutelako herriko txikienek.

Page 14: Arbizu udal aldiz 2010 sk:Arbizuko udal aldizkaria 2010arbizu.eus/wp-content/uploads/2016/08/2011-UDAL-ALDIZKARIA.pdf · hazkundea nondik nora eginen den zehaztuko duen planaren irizpide

14

Preso politikoen ingurune hur-bila, beren senide eta lagunakoso ezagun ditugu gure herrian.Beren presentzia duin etengabe-koak euskal herritarron begietarahurbiltzen du Espainiako etaFrantziako kartzeletan sakabana-tuta dituzten preso politikoenizatea.

Kinkeak eskuetan eta zapiak le-poan gainditu beharreko egoerenjabe egin gaituzte. Begiak zabaldudizkigute, Argentinan MaiatzekoPlazako amek eta amonek egin zu-ten gisara, egoera argitu eta bideaerakutsi. Orain, bidea egiteko te-norean da gure herria. Aldi berriazabalduz, presoen senide eta la-gunak beharrizan horretan seku-la gehiago bakarrik izan ez daite-zen. Guztion eskutik, egin deza-gun bidea.

KARTZELA POLITIKA KON-PONBIDE KLABEETARAALDATU BEHAR DA

Politika berezia eta ezberdinduaaplikatzen zaio presoen kolekti-boari. Desberdintze honen oina-rrian, euskal presoen jatorri poli-tikoa eta izaera kolektiboa dago,horrela aitortzen ez bada ere.Alta, salbuespenez ezartzen denkartzela politika errotik aldatueta konponbide klabeetara igarobehar da. Horretarako, lehenik etabehin presoei salbuespenez eza-rritako muturreko neurriak in-dargabetu behar dira. Horrekinbatera, presoak dagozkien esku-bide indibidual eta kolektibo guz-tien jabe Euskal Herrian batu be-har dira, preso politikoen kolek-tiboa gatazka konpontzeko pro-zesuan, inolako trabarik gabe,eragile aktiboa izan dadin ahal-bidetuz.

2011. urtearen hasieran, xantaiaamaigabea da eta Europan ez da—Turkian salbu —krudelkeriaeta biolentzia politiko handiago-rik. Euskal Preso Politikoen Ko-lektiboak Europan indarrean da-goen biolentzia politikorik han-diena pairatzen du. Honenbestez,irmoki aldarrikatzen dugu:- Eskubide guztiekin, Euskal Pre-

soak Euskal Herrira!- Kondena bete duten PRESOAK

KALERA! 3/4ak bete dituztenPRESOAK KALERA! Bizi artekodotrina indargabetu!

- Gaixotasun larriak dituzten PRE-SOAK KALERA!

- Isolamendu eta bakartzearekinbukatu

EUSKAL PRESO ETA IHESLA-RIAK ETXERA

Amnistiak, euskal preso, erre-presaliatu eta iheslari politikoguztiak askatasun osoz etxeraitzultzea ekarri behar du, egoerahorretara eraman dituen arra-zoiak gainditzearekin batera.

Mendeetako gatazka egun ba-tetik bestera konpontzen ez denheinean, Amnistia ez da egunbateko gertaera, prozesu dina-mikoa baizik.

Kartzela politika konponbideklabeetara aldatzeak, Amnistiarenbidean honako urratsak jaso etaahalbidetu behar ditu:- Muturreko egoerak ezartzeko

salbuespeneko neurri guztiak in-dargabetzea: dispertsioa bukatzea;kondena bete dutenak, gaixorikdirenak, ¾-ak bete dituztenak ka-lera ateratzea; tratu krudelak bu-katzea, hala nola isolamendua,bakartzea, jipoiak...

- Euskal Preso Politikoen Kolek-tiboa Euskal Herrian batzea, da-gozkion eskubide indibidual,

kolektibo, gizabanako, politikoeta zibilen jabe, Euskal Herrikoprozesuan, gainerako eragileekbezala, inolako trabarik gabeparte har dezan ahalbidetuz.

- Gatazka konpontzeko proze-suan, gatazkaren ondorioakgaindituz joatea beharrezkoaizango da, besteak beste, presoeta iheslari politikoen etxeratzeaahalbidetuz. Gatazka konpon-tzeko prozesua, Amnistia pro-zesua ere bada.

HERRI BILGUNEAKEuskal Herriko herritarron es-

kutik taxutu daiteke honako bi-dea, presoen eskubideen aldekolana herriz -herri antolatuz eta es-parru guztietara hedatuz.

Horregatik, urtarrilaren 8an Bil-bon hasitako urratsa bide geldiezinbilakatzeko deialdia egiten dugu, he-rriz -herri herritarron bilguneaksortuz. Herritargoari luzatzen dio-gu deia, ikasle zein langile, gazte edoheldu, izan ingeniari, irakasle, alkateedo apaiz, izan kantari, garbitzaile,mendizale edo kirolari, nork bereeran, nork bere ideiekin, bide ho-netan ekarpena egin dezan. Mugi-mendu dinamikoa, parte hartzailea,horizontala eta ekarpen eta pertso-na ezberdinei ateak irekita dituenabehar du.

Bilgune hauen bitartez, hilerokoAzken Ostirala mobilizazio erraldoiiraunkor bilakatuz. Azken ostiraleaninplikatuz sektore anitz, elkarteeta eragile, eskola zein lantegi... Az-ken ostiral bakoitza, aurrekoa bai-no handiagoa bilakatuz, eta hu-rrengoa baino txikiagoa.

Euskal Herria banderaz betedezagun: etxeko balkoiak, udale-txe, ikastetxe, lantegi, elkarte,denda, mendi tontor, kiroldegi,unibertsitate, diaspora... txokoguztiak bete ditzagun eta mun-duak ikus dezala: Euskal Preso etaIheslariak Etxera.

ELKARLAN ESPARRUAKEuskal Herriko instituzioak,

era guztietako eragileak, partidupolitikoak, sindikatuak, elkargo-ak... bide honetan lagundu eta be-ren ekarpena egin dezaten elkar-lan esparruak zabalduko ditugu.Bide honetan, nazioartean kola-borazio eta interlokuzio espa-rruak ere zabalduko ditugu.

Elkarlan esparruak sustatukoditugu, ondorengo helburuekin:- Presoen aldeko mobilizazio di-

namika sustatzeko alderdi, sin-dikatu eta eragileen konpromi-soak erdiestea: azken ostiralaeta banderen hedapena, besteakbeste.

- Euskal Herriko instituzioak,presoen eskubideen aldeko lanesparru bilakatzea, beren esku-bideak babestu eta horien urra-keta dakarten egoerekin buka-tzeko konpromisoak erdietsiz,osatzen dituzten alderdi politi-koekin elkarlanean.

-Euskal Herriko eztabaida politi-koan, baita hauteskunde aldie-tan ere, presoen eskubideen al-deko diskurtsoa eta konpromi-soa nagusitzea.

- Euskal Herriko prozesuarekinkonprometituta dauden eragileguztien aldetik, presoen kolek-tiboaren parte hartzea ahalbi-detzeko konpromisoa hartzea,bere errekonozimendu politi-kotik abiatuta, interlokuzioiraunkorra martxan jarriz.

- Euskal Herritik kanpo ere eus-kal presoen aldeko babesa eta el-kartasuna antolatzeko, EuskalHerritik mundura zabalik direnate guztietatik aho batez ari-tzea presoen eskubideen aldekolanari dagokionez.

- Nazioarteko hainbat pertsona etaeragileen konplizitatea bilatukodugu eta elkarlanean sakondu-ko dugu. Euskal diasporarekinere kolaboratzeko eta gure al-darrikapenak zortzigarren he-rrialdera zabaltzeko boronda-tea islatzen dugu.

- Teknologia berrien erabilpena-rekin batera, gure herri eta au-zoetako kaleetan euskal presopolitikoak KALERA BIDEAN ja-rriko dituzten ekimenak gor-puztu eta zabalduko ditugu. Bi-tarteko komunikatiboak edo-zein eskura izango dira.

Egin dezagun bidea

e u s k a l p r e s o a k

Page 15: Arbizu udal aldiz 2010 sk:Arbizuko udal aldizkaria 2010arbizu.eus/wp-content/uploads/2016/08/2011-UDAL-ALDIZKARIA.pdf · hazkundea nondik nora eginen den zehaztuko duen planaren irizpide

Jose Ignazio Flores “Axio”aizkolariak merezitako ome-naldia jaso zuen apirilean Arbi-zun. Jaiotzez arbizuarra, Ziordiraezkondu zen eta bi herrietan sal-tsa askotako perrexila da. Es-katzen zaionean emateko prestegoten da beti Axio, bere la-guntza eskainiz, eta berari eskerona adierazi nahi izan ziotenhurbilekoek.

Herri kiroletan hasi zen gaz-te zela, eta nahiz eta herri kirolaskotan aritu, aizkora du ku-ttunena. Makina bat jaialditan

aritu da eta aizkora txapelketanere aritu izan da, bigarren mai-lakoan. Bihotz onekoa, lagunakditu txoko guztietan. Aizkoraberreskuratzeko lan izugarriaegin du eta gazte asko aizkoranmurgiltzen lagundu ditu. Tar-tean, Sakanako Aizkora Eskolasortzeko lan asko egin zuen, Na-zabal aita-semeekin batera, etabertan monitore aritu izan da.Egun gaitz bati aurre egitenburu-belarri dabil.

Arbizuko kiroldegiko har-mailak eta kantxa bera lepo

bete ziren omenaldian. ETBkokamarek grabatu zutenez, ordubateko muga jarri zioten eki-taldiari. Lehenik eta behin 30aizkolari aritu ziren lanean, Flo-ren Nazabal tartean. Ondoren,7 harri jasotzaile. Segidan, ome-naldiaren tartea heldu zen. Ar-bizuko Udalak txapela eta bar-killoa eskaini zizkion Axiori; Sa-kanako aizkolariek aizkolari ba-ten taila; Sakanako SokatiraTaldeak tiralari batzuen figura-txoak; eta besteak beste Gipuz-koako harri jasotzaileek txape-

la “Gizontasunean txapeldun”zioena.

“Lanari beldurrik ez dion gi-zona da Axio. Herri kiroletanegin duen lanaz gain, NafarroaOinezen egindakoa eta beste ha-maika ekitalditakoa gehitu be-har da. Harakin izanik, Txisto-rra Egunean eta haragia presta-tu behar zenetan ez zuen hutsegiten. Gazte Asanbladekin ari-tu izan da, zinegotzi izan da…eta aizkolari moduan EuskalHerrian barna ibiltzeaz gain,Argentinan eta Idahon egon da,besteak beste” nabarmendu zu-ten udalekoek. “Zu behar izanzaitugunean hor egon zara etaorain, gu ere bai” azpimarratuzuten, bestalde, harri jasotzailegipuzkoarrek.

EskerronezJose Ignazio Flores guztiz

hunkituta eta eskertuta agertuzen jasotako omenaldiagatik.“Azken aizkora apustua Ziordi-ko festetan jokatu nuen. Zerbaitnuela antzeman nuen, ezkeraldean apenas indarrik ez bai-nuen. Eta ordutik gaitzari aurreegiten ari naiz” azaldu zuen.Hala ere, herri kirolekin lotutasegituko duela gaineratu zuen.

k i r o l a k

140 duatletek hartu zutenparte Arbizuko Udalak anto-latutako Arbizuko XVI. Dua-tloian. Gure herrian barna an-tolatutako zirkuituari bi buel-ta eman zizkioten korrika le-henik eta behin, 8 km eginez,eta segidan bizikleta hartu eta32 km osatu zituzten, Lizarra-gako katea bitan igoz. Buka-tzeko, bizikleta utzi eta zir-kuituari korrika buelta batemanez bukatu zen proba, 4km eta gero. Arbizuko probaNafarroako Duatloi Txapelke-tarako baliagarria izateaz gain,Vasco-Navarro zirkuituan sar-tua dago, eta aldi berean Na-farroako Distantzia MotzekoTxapelketa izan zen.

18 graduko tenperaturarekin,laino artean eguzkia ikus zite-keen tarteka. Eguraldi apro-posa, beraz, Arbizuko probariekiteko. Aipatzekoa da proba-ko lehen zatia eta gero, hainjustu duatletek bizikleta hartuzutenean, zerua estali eta za-parrada bota zuela. Horrenondorioz, sei bat duatleta lu-rrera erori ziren Lizarragako le-hen igoera egin ondoren Arbi-zura sartzerakoan, bihurgune-an, hain justu breatik zemen-tura pasatzen den unean. Zo-rionez inork ez zuen min han-dirik hartu.

Guztia ongi ateratzeko ia 50bat arbizuar boluntario aritu zi-ren lanean. Bihurgunetan, mo-

torrekin, hesiekin, auzateaprestatzen… mota guztietakolanak egin zituzten. Bukaeran,guztiak kontentu, lasterketabikain joan zelako. “Balora-zioa oso positiboa da eta la-

guntza asko jaso dugula azpi-marratu behar da” zioen Man-komunitateko kide eta Arbi-zuko bizilagun Amaia Gerri-kagoitiak.

Amatriain eta Casares jaun eta jabe Arbizuko duatloian

Merezitako omenaldia jaso zuen Axiok

Page 16: Arbizu udal aldiz 2010 sk:Arbizuko udal aldizkaria 2010arbizu.eus/wp-content/uploads/2016/08/2011-UDAL-ALDIZKARIA.pdf · hazkundea nondik nora eginen den zehaztuko duen planaren irizpide

Hau pixkanaka batek egiten duenbidea dela esaten da, ezta?Bai, lan handia egin behar da honainoiristeko. Esaten dute zailena orain heldudela, baina orain arteko bidea ere ez daerraza izan.

Profesionaletara iristea ez da errazaeta zuk lortu duzu.Gauzak serio hartu behar, baina gusturanago eman didaten aukerarekin.

Asperekin sinatu duzu 3urtetarako?Bai, azaroarenerdialdean sinatugenuen. 3 urtedauzkat aurretik.

Nolako ilu-sioarekin hartzenduzu hau? Nolaaldatuko da zurebizitza?Esaten dutenezgauza serioagoa da,partidu zailagoak etahorregatik gehiagoentrenatu behar da.Baina orain ikastekogaraia da.

Aurten sekulako denboraldia egin duzu, jokatudiren txapelketa gehienak irabazi dituzu.Bai, urte ona tokatu da aurtengoa, gauzak ongi egindiren seinale.

Zu aurrelaria zara, zer berezitasun dituzu?Esaten dute dudan altuera (1,91m) kontra daukadala.Alde, berriz, abiadura asko ematen diodala pilotari.

20 urte dituzu. Pilotariek zenbat urterekin egitendute profesionaletarako saltoa? Gazteegia

ikusten duzu zure burua txapeldunhandiekin jokatzeko?

Orain gazte debutatzea modandago, horrek dauzkan aldeko

eta kontrako gauzekin, bainaikusi beharko.

Sakanan pilotari profe-sional asko izan

ditugu eta ditugu.Horien aldetik ere

zorionak jasokozenituela, ezta?Bai, aurrera begirahorien laguntzaere garrantzitsua

izango da.

Joseba Ezkurdia profesionaletaraAspe enpresarekin 3 urtetarako sinatu du

16

Ezkurdia aurten sekulako denboral-dia egiten ari da. Jokatu direntxapelketa garrantzitsu guztiakirabazi ditu: Elgetako lau eta erdikoa,Antiguokoa, Altsasukoa, Lezokobinakakoa eta Amezketakoa. Gainera Nafarroakolehen mailako binakako txapela eskuratu duOkiñenarekin batera, 22 eta 10 irabazi ondoren.

Azaro bukaeran baieztatu zuen Aspe enpresakJoseba Ezkurdiak 3 urtetarako kontratua sinatu zuelapilota enpresarekin. Uda akaberan zurrumurruaatera zen, baina erabakia ez da ofiziala izan azaroraarte. Abenduaren 28an Tolosako Beotibarpilotalekuan jokatuko du profesionaletako lehenpartidua pilotari arbizuarrak. Ibilbide berrian zorterikonena opa diogu herriko pilotari trebeari.

«Urte ona tokatu da aurtengoa, gauzak ongi egin diren seinale»