17
Aretxabala, errekan bera 62. atala 1617. urtea MAIORDOMOA, Ugaldeko Martin Bereziki lekuko izan ziren (honela dio): Goikoola eta Gaztelu dar Domingo eta Loroño eta Aretxabaleta dar Martin eta Aspuruko Juan eta Ugalde dar Xpval eta Asuagako Pedro eta Landaidako Martin eta Zarandona dar Bolonburuko Domingo eta Belarrinagako Alaio dar Juan eta Herkinigoko Martin eta Alaioko Pedro eta Herkinigoko Martin eta Alaioko Pedro (bigarrenez) eta Gardokiko Martin eta Herkinigoko Domingo. ....y el que doña Antonia de Çamudio y Çugasti señor de ellas y patrona que fue de la dha yglesia y de este pueblo, dio una librança de cien dusº para que de su hacienda por mano de Domingo de Sarricolea y Joan Abbad de .......y Martin Yñiguez de Hormaeche, se diesen a la dha yglesia para ayuda de hacer la torre donde estan las campanas siendo a la sazon mayordomo de la dha yglesia Martin de Castillo en las cuentas que dio de su mayordomia................Lehen esan da dugun bezala dirutza hau emana ei zuen edo hobeto esan da "libratua" beraz urteetan zehar hamarrenetatik tokatzen ziren bostehun dukat berreraikuntzan erabiltzeko. Sarrikolea dar Domingo zen dirutza eskuratu behar zuenetako bat, noski zalantza gabe haien arteko harremanak nahiko estuak izango ziren. Sarrikolako burdinolan behintzat partaide edo ugazaba kide ziren. Antonia bera Sevillan zegoen bere senarraren kargu ofizialak eta beraien interesak ere bertan mantentzen zituztelarik. Horregatik bere ordezko bezala edo (ez dugu ahaztu behar Domingo Sarrikolea dar berak ere Sevillan zituen interesak) izendatu zuen diruz elizako berreraikuntza hornitzekoan. 782 marai eman zuten urte honetan Goikooleako ugazabek, urtero bezala lehenengoko labealdian atera zutenagatik. 544 marai eman zituen Ligina dar Mari Ibañezek bere senarra ohia izan zen Zarandona dar Juanen gatik. 272 marai Belarrinagako Maribi dar Juanek. 544 marai Herkinigo dar Domingo teilatu egileak. 272 marai Ganguti dar Domingok Gangoiti dar Antoniaren hil zeneko urteurrena dela eta. 170 marai Ugalde dar Xpbalek Ugaldeko Mari Otxoaren urteurrena gatik. 102 marai Bolunburu dar Joanek Zamudioko biztanleak. 136 marai Goitia dar Juanek.. 1.700 marai ordaindu zituen Basarazko Migelek Elizaldeko Bartolome baselizaren basoan atera zituen egurrak direla eta. 408 marai Juan Lekue eta Derteano arrak haritz baten baliogatik, berak eramandakoa. 3.692 marai Pagaza mendian atera ziren 108 ikatz zama, egurra zen atera zuena bakoitzeko erreal bat ordainduta, kontuan izan behar da hemen ikatza egitearen kostua ez da agertzen. 2.737 marai Herkinigo dar Mari Otxoa Matheo Etxabarriren alargunak ordaindu zituen hamaika saski sagar gatik. lekuko , Migel Basarazkoa, Iñigo Basarazkoa, Alaio dar Juan Belarrinagakoa, Zarauz dar Thomas, Fray Migel Belarrinagakoa, Aspuruko Juan. 1617. urtea Burgoa dar Juan Perez eskribauaren agiri bildumatik, 3107, A.H.P.V. Igaro zen urteko Pedro Goikoolea eta Basabil dar Damianen arteko gora berak direla eta. Oraindik hor jarraitzen dute. Basabil arrak dioenez oraindik Goikooleakoak zorra dio eta bere jabetza eskuratzeko eskubidea eta baimena ematen dio korrejidoreak (Francisco de la Fuente Aguero lizentziatua zen garaian korrejidore) eta horrela eskualdeko Merinoren bidez bai Olazaharreko eta bai Olabarriko Goikoolearen jabegoak enbargatu egiten ditu. Zugasti dar Rodrigo eskribauaren agirietatik. Esana dugun bezala Rodrigo hau beste Rodrigo eskribauaren semea eta Rotaeta dar Juan Otxoaren semeordea da. Bere aitaordeak bere ofizioa nolabait laga ondoren bera ari da Larrabetzuko Hiriko eskribau kide eta Uribe merindadeko eskribaua bezala. Bere aitaordeak Bilbon jardun bazuen, hau Larrabetzun biziko da eta berton egingo du bere ofizioko lana.

Aretxabala, errekan bera 62. atala 3/Garapena 62, 1617-16… · eta errota egiterakoan diseinu eta kalkuluak egiten zituztenak. Arotzak ziren aldetik demagun ia guztia zurez egiten

  • Upload
    others

  • View
    5

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Aretxabala, errekan bera 62. atala 3/Garapena 62, 1617-16… · eta errota egiterakoan diseinu eta kalkuluak egiten zituztenak. Arotzak ziren aldetik demagun ia guztia zurez egiten

Aretxabala, errekan bera 62. atala

1617. urtea MAIORDOMOA, Ugaldeko Martin Bereziki lekuko izan ziren (honela dio): Goikoola eta Gaztelu dar Domingo eta Loroño eta Aretxabaleta dar Martin eta Aspuruko Juan eta Ugalde dar Xpval eta Asuagako Pedro eta Landaidako Martin eta Zarandona dar Bolonburuko Domingo eta Belarrinagako Alaio dar Juan eta Herkinigoko Martin eta Alaioko Pedro eta Herkinigoko Martin eta Alaioko Pedro (bigarrenez) eta Gardokiko Martin eta Herkinigoko Domingo. “....y el que doña Antonia de Çamudio y Çugasti señor de ellas y patrona que fue de la dha yglesia y de este pueblo, dio una librança de cien dusº para que de su hacienda por mano de Domingo de Sarricolea y Joan Abbad de .......y Martin Yñiguez de Hormaeche, se diesen a la dha yglesia para ayuda de hacer la torre donde estan las campanas siendo a la sazon mayordomo de la dha yglesia Martin de Castillo en las cuentas que dio de su mayordomia................” Lehen esan da dugun bezala dirutza hau emana ei zuen edo hobeto esan da "libratua" beraz urteetan zehar hamarrenetatik tokatzen ziren bostehun dukat berreraikuntzan erabiltzeko. Sarrikolea dar Domingo zen dirutza eskuratu behar zuenetako bat, noski zalantza gabe haien arteko harremanak nahiko estuak izango ziren. Sarrikolako burdinolan behintzat partaide edo ugazaba kide ziren. Antonia bera Sevillan zegoen bere senarraren kargu ofizialak eta beraien interesak ere bertan mantentzen zituztelarik. Horregatik bere ordezko bezala edo (ez dugu ahaztu behar Domingo Sarrikolea dar berak ere Sevillan zituen interesak) izendatu zuen diruz elizako berreraikuntza hornitzekoan. 782 marai eman zuten urte honetan Goikooleako ugazabek, urtero bezala lehenengoko labealdian atera zutenagatik. 544 marai eman zituen Ligina dar Mari Ibañezek bere senarra ohia izan zen Zarandona dar Juanen gatik. 272 marai Belarrinagako Maribi dar Juanek. 544 marai Herkinigo dar Domingo teilatu egileak. 272 marai Ganguti dar Domingok Gangoiti dar Antoniaren hil zeneko urteurrena dela eta. 170 marai Ugalde dar Xpbalek Ugaldeko Mari Otxoaren urteurrena gatik. 102 marai Bolunburu dar Joanek Zamudioko biztanleak. 136 marai Goitia dar Juanek.. 1.700 marai ordaindu zituen Basarazko Migelek Elizaldeko Bartolome baselizaren basoan atera zituen egurrak direla eta. 408 marai Juan Lekue eta Derteano arrak haritz baten baliogatik, berak eramandakoa. 3.692 marai Pagaza mendian atera ziren 108 ikatz zama, egurra zen atera zuena bakoitzeko erreal bat ordainduta, kontuan izan behar da hemen ikatza egitearen kostua ez da agertzen. 2.737 marai Herkinigo dar Mari Otxoa Matheo Etxabarriren alargunak ordaindu zituen hamaika saski sagar gatik. lekuko , Migel Basarazkoa, Iñigo Basarazkoa, Alaio dar Juan Belarrinagakoa, Zarauz dar Thomas, Fray Migel Belarrinagakoa, Aspuruko Juan. 1617. urtea Burgoa dar Juan Perez eskribauaren agiri bildumatik, 3107, A.H.P.V. Igaro zen urteko Pedro Goikoolea eta Basabil dar Damianen arteko gora berak direla eta. Oraindik hor jarraitzen dute. Basabil arrak dioenez oraindik Goikooleakoak zorra dio eta bere jabetza eskuratzeko eskubidea eta baimena ematen dio korrejidoreak (Francisco de la Fuente Aguero lizentziatua zen garaian korrejidore) eta horrela eskualdeko Merinoren bidez bai Olazaharreko eta bai Olabarriko Goikoolearen jabegoak enbargatu egiten ditu. Zugasti dar Rodrigo eskribauaren agirietatik. Esana dugun bezala Rodrigo hau beste Rodrigo eskribauaren semea eta Rotaeta dar Juan Otxoaren semeordea da. Bere aitaordeak bere ofizioa nolabait laga ondoren bera ari da Larrabetzuko Hiriko eskribau kide eta Uribe merindadeko eskribaua bezala. Bere aitaordeak Bilbon jardun bazuen, hau Larrabetzun biziko da eta berton egingo du bere ofizioko lana.

Page 2: Aretxabala, errekan bera 62. atala 3/Garapena 62, 1617-16… · eta errota egiterakoan diseinu eta kalkuluak egiten zituztenak. Arotzak ziren aldetik demagun ia guztia zurez egiten

Horretarako bere Hiriko etxeren bat antolatuko du eta ziurtzat emango dugu Kaleko Zugasti etxea izango dela. 1.830.ean sortu zen suteak hau ere badirudi erre egin zuela. Gaur egun ikus dezakegun kaleko etxea, Lezama arren etxe ondokoa dugu eta estiloari kasu egiten badiogu XIX. gizaldian berreraikitakoa. Idiak modan jartzen dira. Duo dar Pedrok (Morga eta Arrieta) ordain agiria ematen dio, 12 dukatena, idi baten salneurria dela eta Herkinigoko Domingo eta Antonia senar-emazteei. Hemendik aurrera idiekin tratuak gehitu egingo dira, baserri sendoaren ezaugarri bezala den idi jabetza aniztuz. Domingo Asuagatar gaztea. Sarrikolea dar Juan Ruiz Asuagako Domingo gaztearen aitaordea dugu eta akordua egiten du bere ondasunek direla eta. ...................---------------- Pedro ................... Asuaga Martin; .................------------------ ................. Asuaga Asuaga ................. Domingo Asuaga Urte honetan Lezama dar Rodrigo dugu alkate. "maesse aguañon" Lezama dar Juan agertzen zaigu arotz eta galtza-egile maisu bezala ( maesse "aguanon" y carpintero). Garaiko injinerua edo nahiko pertsona ikasia zela esan behar. Hauek ziren galtzaren bidea, antapararen kokalekua eta eraikuntza, gurpil eta ardatzen neurri eta ezartzeko era agintzen zutenak, azken baten burdinola eta errota egiterakoan diseinu eta kalkuluak egiten zituztenak. Arotzak ziren aldetik demagun ia guztia zurez egiten zela gutxienez XVIII. mende askeneraino. Ez dugu esan nahi harria ez zenik erabiltzen baina askoz ere errazagoa eta antzina denik erabilgarriagoa egiten zitzaien lur honetako biztanleei. Badirudi nolabaiteko erreflexiona mereziko lukeela esandakoak. Hara bada demagun gure herria bezalako lurralde xumeetan ohiturak zurgintza bazekarren eta aberastasunak nahiko gutxi ukitzen zuen aldetik logikoa ikusten dugu kultura guztia zuraren inguruan jartzea. Beste herri handietan harriarekin eta gorengo artisautza ordainduta egiten ziren eraikuntzak aldiz hemen zura zen eskura zegoen gaia eta bestalde aberastasuna oso mugatua. Baina badago beste parametro bat oso garrantzitsua, eraikuntza handien ez izatea azalduko duena eta zera da; garaian Hiriko betiko jauntxoak alde egina zuten jadanik beste toki arrakastatsuetara. Zugasti, Abendaño eta Herkinigo bezalako jauntxoetaz ari gara eta beste batzuk bere Larrabetzuko jatorria galdua zuten eta ez zuten asmorik ere herri xumea gogoan mantentzeko. Gogoratu dezagun garai baten eta Medel eta Zeledon eliza erromanikoaren ondoren egin zuten eliza gotikoa eta XV. mendean jarri zuten erretaula flamenkoa. Gogoratu Zugasti arren dorre bi eta haien tramankulu hidraulikoak, Gerra arren etxe sendoak eta abar. XVII. mendean aldiz ekonomia Bilboko merkatariek zuzentzen zuten ekonomiak ez zuen ematen aukerarik holako herri xumeen garapenerako. Ikusten ari gara bertoko olagizonek gaiak eskuratzeko dirua sorretan lortzen zutela eta irabaziak baziren ere hauek ez ziren nahiko, arkitektura edo artea sortzeko lain.

Asturiasko Taramundi ibarra lurraldean Mazonovo deritzon burdinola non gure uztez burdina egiteko ez eta burdinazko tresnak egiteko baitziren, euskal burdin zaleen teknikaz eginiko haietariko bat. Baina hau harrizkoa, XVIII. Mendekoa, agian XIX. ekoa

Page 3: Aretxabala, errekan bera 62. atala 3/Garapena 62, 1617-16… · eta errota egiterakoan diseinu eta kalkuluak egiten zituztenak. Arotzak ziren aldetik demagun ia guztia zurez egiten

Baina jarrai dezagun eta lan hau irakurtzen duenak berak egin dezala bere erreflexiona.

Pedro ---------- Ana Armoiza Gallartzakoa

Agiri honetan honako bikotea dugu Lezama arraren zordun. Zubietako landa. “Zubietako landan Larrabetzuko Hiriko lurraldean Sarrikolea dar Mari Urtiz aurkezten da eta honako hau esaten du: Elizaldeko Ganguti dar Domingok Lezamako Gailartza dar Marinarekin ezkondu nahi duela eta berak ezkontza horren aurka egiten duela zeren eta bere gorputz jabetze eta alukeria medio berarekin ezkonduko zela hitza emana ziolako....” Holako agiriak ugariak dira eta ez diogu eman nahi garrantzirik baina hemen ere erreflexiona bezala egin beharra daukagu. Gertaerak berak ez du garrantzirik baina beste gauza da atzean gordetzen duena, zeren eta normaltasunez ikuzten bazen ere ezkontzak benetako kontratuak ziren, beti ere ekonomiak eragindakoak beraz, esateko gazteen arteko erakartasun fisiko edo espiritualak arazoak baino ez zituzten sortzen. Arazo hauek gainditzeko antzinatik eta handikiek irakatsita diruaren eraginez egiten ziren eta askotan honelako agiriak egin beharra gerorako kalteei aurre egiteko. Dena dela diru puska batekin konpontzen zenez badirudi garaian ez zuela hainbesteko garrantzirik. ....... lekuko agertzen dena Rodrigo eskribauaren seme bat dugu eta hainbat aldiz agertuko ere beste agiritan, ofizio ikasten izango balitz bezala. Beste lekuko bezala Leginaetxe dar Juan Elizaldeko elizan ari zen margotzailea dugu.

Erretaulak. San Martin Fikako baselizan Leginaetxe dar Juanek sagrarioa margotu eta urreztatu omen zuen, gogoratu garai honetan margolari hau Elizalden ere bazebilela bere lan horretan eta honek zera dakarkigu gogora: bai Elizalden eta bai Fikako Elizalden gureganaino iritzi diren garai horretako izan daitezken zurean egindako margo bi oso parekoak direla. Fikan elizaren ondoko “humilladero” edo guruz-tokian dagoena eta Elizaldeko kanposantuan ezagutu eta berriztatzeko unibertsitatera eramana dena. Artea kontutan izanik bere balioa zalantzazkoa bada ere gure uztez gordegarria diren lana litzateke, norbere historiari fideltasunak ematen dioen balioak ere aberastasuna delakoan.

Sarrikolea dar Mari Urtiz. Gorago beste agiri batetan aipatu dugun Sarrikolea dar Maria Urtiz (Hirikoa) Domingo Belarrinaga eta Gangutiri (Elizaldekoa) korrejidore aurrean 1.000 dukaten eskaria egiten dio Errrotaeta dar Juan Otxoa eskribauaren testigantzaz, lehen esandako bien arteko harremanak eta Gangoiti dar Domingok berarekin ezkontzea ukatzen zuela eta.

Esker-aldekoa Elizalden eta eskumakoa Fikan biak ere zurezko gurutzea aurrean zutela eginikoa, gurutzea kenduta ere ongi igartzen dena. Golgota mendia gurutzea lehen planoan eta eki aldeko hiri bat sakonean Jesukristoren gertaera hura eman nahiaz.

Page 4: Aretxabala, errekan bera 62. atala 3/Garapena 62, 1617-16… · eta errota egiterakoan diseinu eta kalkuluak egiten zituztenak. Arotzak ziren aldetik demagun ia guztia zurez egiten

Eskaeraren kopuruak esan nahi du, Sarrikolea dar Mari Urtizek bere burua handitzat zuela. Balioaren arabera ordaindu behar ei zen eta Sarrikolea dar hauek Larrabetzuko handienetarikoak ziren. lekuko, Sarrikolea dar Juan Abbadea ..... Basarazko Juan Galindez. Halere betikoa, eskatzea librea zen baina hogei dukat eginez bukatzen du Domingok bere aurka egindako eskakizuna eta auzia. Aramaioko kondea eta "Ciudad Real"eko dukea,. “. ...Jakin ezazue, ni Lezama dar Rodrigo Isuzkiza eta Butron etxeetako jauna Larrabetzuko Hiriko eta Lezamako Elizaldeko biztanle naizen honek .... neure eskumena ematen diot Elorriaga dar Pedrori eta joan dezala Nafarroako erreinuko Iruñea Hirira eta erreinuko epaile eta kontseiluaren aurrean aurkeztu beza ... eta jakinarazi diezaiola Erregeorde den Ciudad Real"eko Dukea Aramaioko Kondea eta Kapitan General gorenari ......” Lekukoek, Elexaga dar Juan , Gallartza dar Joan eta Zugasti dar Juan Otxoa Zugasti eskribauaren semea. Goian ikusten dugun pertsonaia Espainia mailan oso ospetsua zena Mungiako, non gutxienez XV. mendetik aurrera Larrabetzuko Zubieta baserria eta beste ondasunen jabe zena eta ez jakin noizdanik Hiriko elizako hamarrenen patronatua zuelarik (Zugasti arrekin erdi banakoan dirudienez) berarengana jotzen dute Hirikoek ea bere laguntza edo berarekin konponbideak bilatu nahian dabiltza. Batzuei arraro samar egingo zaie jakitea Larrabetzuko 1.488. urteko baso banaketan izan zen bertoko baserri jabea berrehun urte pasa hondoren haren oinordeko bat Nafarroan Erregeorde (virrey) izan behar zuela. Horrela josirik omen dago gizakien arteko bizitza. Lezama dar Rodrigok Larrabetzuko Hiriko kalean zuen bere etxea eta honako agirian bere burua Lezamako Isuzkiza dorreko jauna bezala agertzen du, hala nola Butroiko Jaun bezala ere. Hau azaltzeko esan beharra dugu Lezama arrak gutxienez mende bat agian gehiago zeramala Larrabetzun baina Izuskiza arrak ondorengo gabe suertatu omen ziren eta horregatik zegokion Lezama dar Larrabetzukoari. Bestalde Butroikoekin sendi tarteko zirenez, bertako jaurgoa ere bere gain jartzen du. Hala ere Butroiko Jauna Ciudad Realeko dukea zen, Alonso Ydiaquez hain zuzen. Nafarroako Errege ordea zen garai honetan eta Lezama arraren izan gurak bere boterearen aurrean ez zuen ezer egiterik. Lezama dar ospetsua. Lezama dar Rodrigo alkate, Etxaosteko Gallartza dar Juan eta Sarrikolea dar Martin erregidoreek eta Basaraz dar Juan Galindez Sindiko eta Fidela ...... urte honetan udala osatzen zuten ofiziokoak .... Abendaño dar Martinen aldetik agiri bat hartzen dute non bere sorra aitortzen duen. Abendaño dar hau Hiriko biztanlea eta Artola errota Hiriaren ondasuna alokatua eduki zuena eta honen ordainketaz eta beste sei dukaten diru aurreratzea, Burgoa dar alkateak lortu zuenaz eta Abendañok emandakoaz "errepartimenduetan" zerga-banaketa (Bizkaiko Jaurerriak zerga erara Jaunari ordaindu behar ziona, hark bereziki eskatzen zuenean) Hiriari zegokiona bete zen. Urkiza dar Frantzisko izan ei zen kopuru hau biltzeko arduradun eta dirudienez ez omen zuen Hiriarena argitu zendu baino lehen. Horregatik Valladolid´eko Chancilleria´tik eta Jaurerriko arduraduna Hiri honetara etorri ziren arazoa argitzekotan. Azkenean esan da dugun bezala Abendañok ordaindutakoarekin eta alkateak sorrean lortutakoaz bete zen eskaria. Gurdibideak edo Gurpideak. Bolonburu dar Juan Derioko biztanleak badirudi gurpideren bat berea bezala duela, zeren eta bertatik igarotzen diren gurdiei zerga ordainarazi nahi die. Lehenago esana dugun bezala mandoekin egiten ohi zen mena ikatza eta burdin garraioa baina gurpideak hobetuz zihoazen heinean gurdiak areagotzen ziren zeregin horretarako. Baina badirudi ez zirela hain garbi gurdibideak denen erabilerako eginak izan. Bolonburu honek behintzat beretzat du esandako bidea. Agiri honetan "camino carretil de la estrada de Ojangoiti de la dha Lezama" aipatzen da eta hori ei zen bidea Asuako errenteriatik mena ekartzeko erabiltzen zutena behintzat. Bolonburu dar honek bere lurretan zegoen gurpidea, agian berak eraikitakoa, ez zuen laga nahi denon erabilerarako zerga bidez ez bazen. Oraindik luzaroan mandoak betiko lurretatik ibili beharko zuten. Dakigunez neguan gurdibideak ez ziran oso egokiak gurdientzat.

Page 5: Aretxabala, errekan bera 62. atala 3/Garapena 62, 1617-16… · eta errota egiterakoan diseinu eta kalkuluak egiten zituztenak. Arotzak ziren aldetik demagun ia guztia zurez egiten

Zubieta edo Olatxu. Gezuraga dar Martin eta Aldassako Juanek Lezamako Larrea dar Juanentzako ikatza egingo dutela agintzen dute, aurki Agirre dar Diegori (Zamudio) erosi dion Morgako Azaola lur erenean. Larrea honek burdina egin nahi du Zubieta burdinolan non Lezama dar Rodrigo errentadore dela eta horretarako uraldi edo labealdi batzuk utziko dizkio. Ikazkin lanak 51 marairen ordaina izango du eta txondorretik kanpo eskuratzea agintzen dute. Hala ere honelako agirietan deigarri dena beste zerbait da. Lezama arrak alkate eta jauntxo izatetik at burdinolan ditu bere interesak, bera da alokatzaile eta hornitzaile baina beste norbaitek interesa badu berak berralokatu egingo du, beti ere matxurak haren arduretan utziz. Jokatze hau oso arrunta zen hainbat aldiz agertuko da, batez ere ugazabek burdinola alokatzen hasi zirenetik. Lekuko, Loroño dar Martin “Ferreria de Zubieta” deritzo eta burdinola hau Olatxu (Zubieta) dugu, esana dugunez Zugasti dar adar printzipalarena zen osorik eta Lezama dar Rodrigo zen errentadore. Bide batez demagun Lezama dar hau (bere sendikoak ) Larrabetzura etorri zenetik burdinaren merkataritza izan zutela ogibide. Bestalde ikusten dugunez berak dirua jartzen du baina lana egiten zutenak beste batzuk ziren. Garai honetan ugazabak bezala burdinaren esandako triangeluaren goiko ertzean zeuden errentadoreek. Ugazabek ardura kentzearren gutxiagorekin konformatzen zirela esan dezakegu.

Legina arra Legina dar Mari Ibañezek, zendu baino lehen hilburukoa egin zuen Asuaga dar Domingo abadearen aurrean eta eskribauari komisioz eskatzen dio hilburuko hau agiri bihurtu dezan. Eskribaua ez zegoen beti eskuragarri eta askotan gertatua zen azkenengo unean abadeari idatzi araztea bere testamentua. Lekukoek barne gero eskribauak berregiten zuen agiriak balio berdina zuen. Mari Ibañez------- Juan Legina Zarandona Sinatzailea, Burgoa dar Iñigo Perez bigarren Alkatea. Gogoratu lehenengoa "autatua" deitzen zena askotan Hiritik agertu ere ez zela egiten. Pertsona nolabait ospetsua eta izendapena titulu bezala erabiltzen zuen, baina inolako ardurarik hartu gabe. Agiri honetan hainbat aldiz gertatzen zen kasua ikus dezakegu. Askotan hilburukoa egiterakoan eta badu sentidua horrela deitzeak, asken bedeinkapena emango zion apaiza izaten zen lekuko, gero eskribauaren aurrean baieztatu behar zuena hain zuzen. Lehenengo eta behin bururatzen zaiguna da, zergatik ez zioten deitzen zuzenean eskribauari eta apaizarekin batera etorriko zenari?. Pentsatzekoa da bazegoela nolabaiteko interesa hau honela egiterakoan baina noren aldetik?, apaizarenetik edo hilzorian zegoen harengandik?. Hurrengo agirian Domingo abadeak eskribauari ematen dio hildakoaren asken nahia. Kasu bakarretarikoa izatean ez zuen mereziko inolako hitz asperturik baina maizegi gertatzerakoan pentsarazi egiten digu. Zarandona dar. Zarandona dar Juanen hilburukoan ere beste zerbait ikasi dugu eta ohizko bere etxearen hilobian lurperatzeko, bederatzigarrena eta abar, Elizaldeko elizako San Migel aldarean meza bat eman dezatela, San Roke baselizan beste meza bat eta Aingeru Guardaren meza izan beza esaten du. Ez dakigu zein den "Aingeru Guarda” meza baina badakigu Etxabarri arrak agindutako San Roke baseliza jadanik eraikia zela eta agiri honen eragileak Aingeru guarda aipatzen duela eta gerora horrela deitua izango delarik, zer dela eta? San Bartolome baselizan ere beste meza bat eskaintzea agintzen du, hau ulertzekoa zen baseliza garrantzitsuena baitzen. Baina nola ez, bera Zarandona arra izanik auzoko baselizan ere eskaini behar zuen beste meza bat, baina hara nola deitzen dion Zarandona´ko baselizan, Justo eta Pastor santuaren aldarean. Alde batetik Salbador deuna ez da aipatu ere egiten, hemendik urte batzuetara horrela deituko badute ere, baina bestetik guretzat Justo eta Pastor Santu bi dira eta Alcala de Henares´eko santuak hain zuzen. Arantzazuko monasterioan ere beste meza bat eskaintzen du. Zarandona dar Ana izango da bere ondasunen jabe eta oinordeko. Eta adin gabeko izanik bere hilburuko betetzaile bezala bere emaztea eta bere loba Belarrinagako Gangoiti dar Domingo izendatzen ditu. Lekuko, Ugalde dar Kristobal. Sinatzailea, Asuaga eta Gortazar dar Pero Abadea. Hil zorian zegoela Asuaga dar Domingo Abadea izan zen idaztia egin zuena, eskribauaren agiria

Page 6: Aretxabala, errekan bera 62. atala 3/Garapena 62, 1617-16… · eta errota egiterakoan diseinu eta kalkuluak egiten zituztenak. Arotzak ziren aldetik demagun ia guztia zurez egiten

balitz bezala. Abade hau, agiri honek ez badio ere Beste Pero Abadearen senideko izan behar zuen. Domingo Fikako "benefiziadua" zen eta Pero Abadea Larrabetzuko elizakoa. Oharra, hilburuko honek dozena erdi bat agiri sortarazi zituen ez baitzen oso argi ikusten hilburukoa sortu zenekoa. Tamalez ez dakigu mesfidantzaren zergatia. Honela badakigu San Roke baseliza jadanik eginda zegoela eta gainera bere baitan ez zegoela bakarrik San Rokeren aldarea baizik eta Aingeru-guardarena ere. Baseliza hainbat urtetan San Rokerena izenaz ezagutuko da baina apurka Aingeru-guarda bihurtuko zen. Hasieran eta Etxabarri dar Matheoren asmoa San Roke eta izurritearen aurka bere babesa ematearren eraikitzea izan bazen, badirudi Aingeru-guardaren eragina ere berdina zela eta gainera Roke deunaren ospakizuna Hiriko eta Elizaldeko parrokietara pasatu ondoren berezko ematen du Aingeru-guarda izenarekin gelditzea. Baina hilburukoa baieztatzeko bost agiri behar izan zituzten, beraz, gauzak ez ziren izan hain argiak. Holako kasuek ez dugu uzte ikerketa berezirik merezi dutenik, badakigularik hainbat aldiz gertatzen ziren egoerak zirelako bai ordez pentsarazteko ohartxoak eta hori besterik ez zen gure asmoa. Errebal. “Larrabetzuko Hiriko Errebalen .... “ honela hasten dira agiri batzuk. Gaur egun ahaztua bada ere Errebal hau plaza ingurua da, garaian kalea utzita etxe bakanak egin zituzten. Jauntxo haien etxeak eta zelaigune baten inguruan auzo bildu bat balitz bezala eraikia izan zena. Hiriko batzar Orokorrak edo urteroko Alkate izendatze eta udaletxeko kontu emateak "zuhaitz handiaren gerizpean" egiten ziren. Esan dezakegu eguraldiak laguntzen zuenean, bestela aterpea bilatzen baitzen elizako atarian edo San Antonioren kapelan eta abar. Nabarmen adierazgarri zen, Haritz handiaren pean egiten zela Batzarra. Zuhaitzak eta batez ere haritzak izan duen sinbolismo berezia aipatzekoa da. Zenbait aldiz agertzen den Larrabetzuko Armoza dar Pedro arotza eta Garita dar Migel zapatariaren zorrak direla eta sortua zen agiri hau.... Sinatzaileak, Rotaeta dar Juan Otxoa Bilboko eskribau kidea eta beste. Baina Rotaeta jadanik Larrabetzun bizi zen gero berak esango duen bezala Bilbon hamabost urte edo egin ondoren. Beste agiri honetan berriz ofizioko jendearen etorrera ikusten da. Arotza eta zapatagilea datoz Hirira eta guretzat behintzat, aztarna urria bada ere ekonomiaren suspertzea ematen du, azkenengo urteetako (mendearen azkenengo parteko) krisialdia gainditzera zihoala esango genuke.

Sakonean udaletxea eta bere aurrean bolatokiaren aterpea. Hau zen Errebaleko zelaia edo plaza. 1913. urteko argazkiak erakusten baita ere Udaletxearen eskumako partean ospitale berria. Espata dantza egiten Larrabetzuko gazteria. Hor nunbait zegoen zuhaitz handia edo zaharra, bere magalean egiten ei ziran batzarrak.

Page 7: Aretxabala, errekan bera 62. atala 3/Garapena 62, 1617-16… · eta errota egiterakoan diseinu eta kalkuluak egiten zituztenak. Arotzak ziren aldetik demagun ia guztia zurez egiten

Olagizonak Larrabetzuko Hirian, ni Zugasti dar Rodrigo eskribauaren aurrean ....... Herkinigo dar Pedro Sarrikoa burdinolako maisua “macero de herrerias” aurkeztu zen esanez; Bolunburuko Martin eta bere anaia Juan biak ere Sarrikoa bezala burdinetan maisuak hamazazpi dukat zor zizkiotela eta berak beste hainbeste zorrean zituela Belarrinaga dar Pedro Zapataria zuinari. Hara hemen bertan agertzen diren hiru burdinetan maisu edo “mazero”. Benetan sinestekoa litzateke industria herria zela deituko bagenio. Nola ulertu behar dugu Larrabetzuko hiri eta Elizalde betidanik eta zeharo lurgintzan aritutako lurraldea zela. Oso labur begiratu beharko genuke holako baieztatzeak egiteko. Ikatza egiteko lurgintza edo nolabait basogintza egin beharra zen baina hau lehengaia edo energia lortzeko egiten zen gehienbat beraz industriaren beharrizan bat zen, garraioa, bide edo gurdi bide zabaltzea, burdingintza, armagintza edo eta tresneri gintza. Lau burdinola eta hiru errementari herri nimiño baten, garai honetan zortziehun biztanle gora-bera zituen herriak industria zuen. Bataz bestekoan ikaragarri industrializatua. Lekukoak, Olea eta Olazabalaga dar Juan Sugasti dar Juan Ochoa (eskribauaren semea) Gallartza dar Juan Herkinigo dar Pedro izango dugu gerora Sarria dar deitua izan zena, beti bezala bere abizena galdu zuen, baserriak emango diolarik berea, hau da Sarria abizena. Sarria arrek nahiz eta betiko baserritar bezala jokatu Burdingintzaz ere ekin zuten, burdinolak ere bere etxaldearen izena baitarama, eta Herkinigo honek ere burdingintzan ekingo dio, sendiaren ohitura jarraituz. Lehen ere esan da badugu, “macero de herrerias” olagizon maisua edo arotza esan nahi du eta hemen hiru arotz agertzen zaizkigu, baina gehiago ere bazeuden. Azpimarratzekoa da, batzuen iritzien aurka, burdin zaleek gehienbat bertokoak zirela eta lau burdinola eta beste hainbeste errementari bazeuden be, hemendik kanpo lan egiten zuten Larrabetzu arrak bazeuden, beraz, ofizioko asko zegoen herrian.

Beste bat “....... Aretxabaletako Loroño dar Martin Hiriko biztanlea aurkeztu zen esanez: berak jabetzat eta beretzat zuela zaradi “jaral” lur une bat Herkinigo Etxebarria bere etxaldearen lurretan, Lezeaga deritzon lur zatia Hiri honetako lurraldean eta zati bat Landaidako Martini saldu ziona alde batetik eta goiburutik Landaida arraren baratz hesitua eta bertan dagoen zubitik gertu eta beste Herkinigo Etxebarria etxearen lurrak ...... Zeintzuk Barrenetxeko Lekue dar Migelek Loroño dar Mari Iñigez ugazaba ohiaren eskuetatik .......” Abizenak ugaltzen hasiak dira jatorrizko baserriko izena bere jabegoaz galtzen zihoan heinean. Orain gero eta zailagoa egiten da abizenaz gutxienez jatorri hurbila asmatzea. Bestalde geroago eta baserri gehiago sartzen dira Hiriko lurraldean Elizaldekoa utzita. Hiru gauza azpimarratuko genituzke agiri honetan. Lehenengo eta behin Loroño eta Aretxabaleta Martinek bere jatorrizko abizenak ez zituela galdu. Loroño arra zen baina bestalde Aretxabaleta Lezamako baserritik zetorren eta dirudienez ezkontzaz lorturiko baserria zuen Herkinigo Etxebarria edo agian berak eraikitakoa baina Herkinigoko abizeneko jabegoan. Berak edo bere aurrekoek, zeren eta Mari Iñigez aipatzen du bertako jabea izandako bezala. Bestalde eta toponimiaz aritzeko Lezeaga tokia aipatzen du. Argi dago toponimiak leize edo koba tokia aipatzen duela eta Landaida eta Herkinigo bitartean dagoela ere, gaur egun beharbada ez dago aztarnarik baina agian ikertzea mereziko luke, hau da, ea nolakoa den bertako lurpea, guk behintzat kare harria dagoela esango genuke, non mota honek koba formazioa onartzen baitu. Beste bitxikeria bat, zubia aipatzen du Lezeaga toki horretatik urbil, nolako zubia izan daiteke hori ?. Garaian zurezkoa ia ziur. Beste bat

Page 8: Aretxabala, errekan bera 62. atala 3/Garapena 62, 1617-16… · eta errota egiterakoan diseinu eta kalkuluak egiten zituztenak. Arotzak ziren aldetik demagun ia guztia zurez egiten

“..... Goienetxe dar Martin Hiriko biztanlearen etxean eta nik, esandako eskribau honek ezagutzen dudala aitortzen dutenak honako hau esan zuen: Ganguti baserriaren eta beste Ganguti dar Antoniarengan gelditu ziren ondasunen gain Belarrinaga dar Frantziskarekin ezkondu zeneko bere ezkon-saria, ... (nola bere esanetan behintzat oraindik hartu gabe zeukan)” Antonia ------------------------------ Joan Ganguti Belarrinagakoa Domingo; Frantziska-------------------- Martin Belarrinaga Belarrinaga Goienetxe Lekuko, Loroño dar Martin Ohiko ugazabaren zendu osteko arazoak, ondasunak nork eraman lehiaketa. Maileguan. Axkarraga dar Martin burdinolako ihitzailea edo “tirador” Lezama dar Mari Otxoa ezkongabeari dirua eskatzen dio sorretan, 34 dukat....

Bankurik ez eta zentsoak edo maileguak. “...... Sarrikoleako Agirre dar Pedro burdingintza maisua aurkeztu zen esanez; Olea dar Maria Perez alarguna eta Lezama dar Mari Otxoa aurrenengoak eta Askarraga dar Martin eta Lezama dar Maria Lopez bere emaztea alaba eta zuina Hiriko biztanleak sorra ordeak beraien aitaginarrebarekin sorretan suertatu zirela dukat eta erdiko urteko maileguaz ..........” Juan Perez-----------------------------Maria Perez Sarrikolea Olea Pedro Agirre---------------- Mari Otxoa; Mari Lopez------------------- Martin Sarrikolakoa Sarrikolea Sarrikolea Askarraga ( Agirre dar Pedro ondorengo suertatu zenez berari dagokio zentso edo mailegu honen jabegoa ere) Bestalde denak Hiriko bezala agertzen dira eta burdinolen inguruan ogibidez. Ondorengoen arazoa. “........ Elexaga dar Matia Plazakoa olagizon maisua (beste bat) Elizaldekoa aurkeztu zen esanez; Ugalde dar Mari Otxoa zendua zenez, Plazako Marina eta bere senarra zen Plazako Martinen alabari bere koinata Gazeaga dar Pedroren emazteari agindu zion........” Plaza baserriaren gain hipoteka zegoen eta Gazeaga arrak ordaindu ei zuen, Marina zen ondorengo baina bere senarrak jaso bazuen hipoteka nori zegokion baserria?. Semerik ezean nori zegokion edo zein tronkaleko sendiari zegokion?. Lekukoek, Astoreka dar Joanes, Zugasti dar Juan Otxoa, Olea dar Juan, Olea dar Martin garriko egilearen semea. Gogoratzen badugu Gazeaga Zornotzatik etorritako ofiziokoa zen eta hemen plazako Marinarekin ezkonduta agertzen zaigu, gerora ere hauen berri izango dugu. Mari Otxoa ------------- Martin; Matia (Plaza baserriaren Ugalde Plaza Plaza jabea) Marina-------------------------------------------------------- Pedro Plaza Gazeaga Lekukoek, Astorekako Joanes, Zugasti dar Juan Otxoa, Olea dar Juan, Olea dar Martinen semea (garriko egilea)

Page 9: Aretxabala, errekan bera 62. atala 3/Garapena 62, 1617-16… · eta errota egiterakoan diseinu eta kalkuluak egiten zituztenak. Arotzak ziren aldetik demagun ia guztia zurez egiten

Bestalde eta agirian Olea dar Martin hau Gerriko egile bezala agertzen denak beste ofizio baten berri ematen digu eta ez dugula argi ikusten benetan zer esan nahi duen esan behar, zeren eta garrikoak egiten ari zenak ere bere ofizioaren izengoitia eramateak nahiko harritzen gaitu. Eta beheko agirian ikusten denez, bere jabegoa zuen zeren eta ikatza egiteko egurra saltzen du , haritza eta gaztainondoaren adar eta enborraz egindakoa hain zuzen. Zamudiok kontseilu etxea. Zamudioko kontseilu etxean .......... Olea dar Martin, Larrea eta Lezama dar Juani, hogei eta hamabost ikatz sama ematekotan gelditzen da...... egur koskor, haritz eta gaztainondo enborrekin egin ..... Lexarza deritzon basoan ..... eta txondorretik ... Hemen ere toki berean Olea arraren sorrak direla eta ari dira oraingoan Gomingvo Goikouria Bilbokoari, 79 erreal. Urte horretan ordaintzen dio eta ordain agiria hartzen du. Larrabetzuk bere batzarrak egiteko etxe berezirik ez dauka eta lehenago ere esanda dugunez eliz atarian (batzutan eliz barruan, "en el ziminterio de la iglesia") edo Errebalen zuhaitz handiaren gerizpean egiten zituen. Zamudiok agiri honetan jadanik kontseilu etxea aipatzen du. Larrabetzuk ere ez du luzaro itxarongo aurrerago ikusiko dugunez. Baina hemen dugu Olea, Bilbo eta Zamudioko Olea arra merkataria bezala ezagutua, garriko egile edo agian larruzko gaiak saltzen zituena, bere jabegoa zuen Larrabetzun beraz, jatorriz Larrabetzukoa zela esan nahi duena. Maileguan ohi danez Juan ------------------- Maria Askarraga Belarrinaga Bikote honek dirua eskatzen du maileguan, Herkinigo dar Anton dugu ordain orde eta Sarrikoleako Agirre dar Pedro prestatzailea izan zen, urtean dukat eta erdi, garaian hogei eta hamar dukat printzipalaren interesa zelarik beste zenbait agiritan agertzen denez. Sarrikoleakoa olagizon maisua zen eta maiz diru emate hauek ikatzetan ordaintzeko izaten ziren gorago ikusi dugunez. Azkarraga eta Belarrinaga dar bere emazteak Etxeosten eta Errebalen zituen bere ondasunak, basoak eta beste baratzak aparte. Lekukoek, Migel Lekue, Pedro, Martin Olea, Juan Olea eta Barrenetxekoa Elorriaga Olazabalagatarra Sinatzailea, Herkinigo dar Antonio Mailegua eta Sarrikoleako Agirre dar Pedro diru aurreratzaile bezala agertu zenekoa. Garaian ehuneko bosta zela esaten du eta ziur gaude mailegua hori ofizialtasunak emandakoa zela baina benetakoa zein ote zen?, diru hori hartzen zuenak zenbat ordaindu behar izaten zuen jakitea nahi genuke, baina agiriak hori dio eta ezinezkoa da haien artean aparteko hitza zegoen jakitea.

Hilobiak salgai. “Medel eta Zeledon elizaren aurrean Belarrinaga eta Ganguti dar Domingo aurkeztu zen eta honako hau esan zuen; Madariaga dar Juani hilobi bat zaldu ziola (eliz barrukoa garaian eliz barruan ziren eta) Burgoa dar Pedro eskribauaren aurrean eginiko agirian. Zein hilobi hau Gerra eta Goikoolea dar Tomasen etxeetako hilobiek eta eliz ondoko Serora etxearen hilobiaren tartean dagoena delarik, Ganguti bere etxearena hain zuzen, zazpi dukat eta erdi ordainaren truke....”

Page 10: Aretxabala, errekan bera 62. atala 3/Garapena 62, 1617-16… · eta errota egiterakoan diseinu eta kalkuluak egiten zituztenak. Arotzak ziren aldetik demagun ia guztia zurez egiten

Madariaga dar Juan hau Larrabetzura etorri berria zen beraz ez omen zuen eskubiderik hilobia eliz barruan jartzeko eta hori lortu nahian Belarrinaga arrari erosten dio, argi dago bestalde, Belarrinaga arrak bat baino gehiago zuela zeren eta ezingo zuen bere aldetik hilobirik gabe gelditu. Hilobia Gerra dar Tomas Goikooleakoa eta eliza ondoko serora etxearen hilobiaren bitartean zegoela dio. Elizan nahiko aurrera kokatua zegoen hilobia, kokapenak ere ospea adierazten duen mailan nahiko ospetsua zen hilobi hau. Larrabetzuko Hirian ....... Aretxabaletako Loroño dar Martin (zendua) hil orduko honako hau esan zuen .... Herkinigo Etxebarria deritzon bere etxea Belendiz dar Pedro olagizon ihitzailea eta Belarrinagako Ana bere emazteari alokatzen diola lau urterako, zazpi dukat urtero ordainduz.

Loroño eta Aretxabalata Hiriko biztanle zela adierazten du agiri honek eta berea zen Herkinigoko etxea Belendiztar Pedro Urtzaileari alokatzen dio. Ofizioko hau Larrabetzura etorri berria zen, Amorebietatik dirudienez, eta betiko ospea zekarren ofizioak nahiko ezkontza ona egiteko beta emango ziona, Belarrinaga dar Anarekin ezkondu baitzen.

1617. urtea. Urkuluko burdinola Larrabetzuko Hirian......... Burgoa eta Berresonaga dar Iñigo Perez alkate arruntak eta Ugalde eta Bolonburu dar Juan eta Belarrinaga eta Basaraz dar Migel erregidoreek eta Lekue dar Barrenetxeko Migel Sindikoak ..... esan zuten: Burgoa dar Pedro bere maiestatearen eskribaua, Hiriko biztanlea bera Urkuluko burdinola zein Hiriarena baitzen, alokatua zuela. Zenbait baldintzatan egina izan zen alokatze hau, adibidez aurreko urteetako errentekin, burdinolaren gurpilak zeuden estolda eta lantegia banatzen zuen horma berreraikitzekotan, halaber beheko antapararen horma ere berreraikitze baldintzan. Hura guztia Burgoa dar Pedrok egiten bazuen errentaren gain egingo zen.

Alboko hilobia (estalkia) beste garai batekoa dela argi ikusten da. xake eran landua duen gainak horrela adierazten du, behe erdi- aroa hain zuzen eta ziurrenik eliza gotikoa egin aurrekoa. Dena dela gure uztez oso toki printzipalean dago, eguzkiari edo ekialdeari begira nahiz eta barrutik ateratako estalkia soilik izan, baina ez da hau guztia horren eskuma aldean dagoen leihotxoa ez jakin noiztik dagoen toki horretan baina agian eguerdiko eguzki alde horretan zegoen klaustrotxoaren tokia delakoan gaude. Beraz halabeharrezkoa, ego-alderantz apaizen etxea zelarik.

Burdinola lantegiaren gorputza eta errotaren gorputz bitartean zurezko antapara dago irudian ikus daitekeenez. Bitarte horretan beheko antapararen babez horma zegoen eta dirudienez nahiko izorraturik zegoen. Ehun urte zeraman burdinolak lanean, kontuak atera. Halere burdinolaren fabrika, uholdeetan batik bat nahiko “ukitua” gelditzen zen.

Page 11: Aretxabala, errekan bera 62. atala 3/Garapena 62, 1617-16… · eta errota egiterakoan diseinu eta kalkuluak egiten zituztenak. Arotzak ziren aldetik demagun ia guztia zurez egiten

Pedrok dirudienez horrela egin zuen eta gero hargin adituak izendatu zituzten eraikuntzaren kostua neurtzeko. Hiriak bere aldetik Larrea dar Pedro ekarri zuen eta Pedrok beretik Boroako Elexaga dar Juan biak ere hargin maisuak...... Burdinolaren gorputza deitzen dio harrizko eraikuntzari beraz, mailua eta hauspoen gurpilak zeuden tokia gorputzarengandik kanpo zeuden eta mendebalderantz burdinola lantegia, ekialderantz berriz beste gorputza errotarena hain zuzen. Errota eta burdin lantegiaren bitartean beheko antapararen babez horma zegoen. Lekukoak, gerra dar Thomas, Barrenetxeko Lekue dar Miguel, Gallarzako Juan. “En la ferreria de Urqulu ....... El Señor Yñigo de Burgoa Berresonaga ..... Miguel de Belarrinaga de Basaraz y Juan de Bolonburu y Ugalde .... y Miguel de Lecue Barreneche sindico .... dixeron que segun consta y parece por el auto desta parte para oy dho dia se havia asignado la liquidacion y aberiguacion de la machura del escudal y pared de cal y canto fecho por el dho Pº de Burgoa escrivano y arrendador de la dha ferreria en ella y para ello se havian nombrado como por el dho auto consta por ambas partes a los dhos Pº de Larrea y Juan de Elexaga de Boroa maestros de la dha antepara que sobre juramento de que hiciesen declarasen la verdad del gasto y costa de la dha obra= y para ello por el dho alcalde estando presentes los demas oficiales del dho reximiento ante mi el dho escrivano se les tomo juramento a los dhos maestros y cada uno dellos sobre señal de la cruz a tal como esta + de que dirian y declararian la verdad en razon de la dha aberiguacion y para ello hizieron la siguiente declaracion.” Beti izan dira susmagarriak Udalak egindako diru mugimenduak. Kasu honetan Burgoa Berresonaga dar Iñigo Perez eta Burgoa dar Pedro anaiak ziren beraz, Hiriaren burdinola alokatu zuenean bere alde zuela alkatea ezin ukatu. Gero errenta ordaintzerakoan berak burdinolaren eraikuntzan egindako konponketa lanaren kostuak bere errentatik deskontatzeko peritaia egiten da. Noski perituek ere ados jartzen dira. “ Y visto todo lo dho fecho y fabricado en la dha pared y escudal y el remate del calze baxero de las anteparas de la dha ferreria que esto da la dha obra fecha y conpuesta en servicio y aumento y mutiplicacion de la dha ferreria y su aprovechamiento y servidumbre por parte del dho Pº de Burgoa arrendador se aberiguo por ellos y por cada uno dellos como balia y montaba y balio y monto la dha obra de los dhos escudales y pared fechos y compuestos y fabricados asta oy dho dia en la dha ferreria en la forma declarada 801 reales ... se le ha de tomar en cuenta al dho Pº de Burgoa en las rentas de los primeros años del arrendamiento ... todos los reales de su favor......” “ Miguel de Leque Barreneche fiel procurador General dixo: que por su parte como tal procurador General en cuanto havia lugar de derecho contradecia y contradixo a la sobre dha aberiguacion y protestaba .......... = y el dho Ynigo Perez de Burgoa Alcalde Ordinario de la dha Villa mando dar traslado de la dha aberiguacion de todo lo actuado en su razon al dho fiel y que dentro de ocho dias primeros siguientes ...... respondiese si derecho hubiese en contradecir de la aberiguacion...” Barrenetxeko Lekue dar Migel ez dago ados eta bere aldetik ikerketak egiten ditu beste peritu batzuekin. Bide batez eskribaua agiriak egiten, ekin eta ekin.

“... En la Villa de Larrabeçua a siete dias del mes de nobiembre del año de 1.617 ........ estando presente el señor Ynigo Perez de Burgoa Berresonaga Alcalde Hordinario de la dha Villa parescio presente Miguel de Leque Barreneche fiel sindico procurador General ..... = y dixo que a los treinta dias de Octubre proximo pasado se havia hecho aberiguacion de la pared de piedra y cal y canto que Pedro de Burgoa escrivano y arrendador de la ferreria de Urculu propia del concejo .... hizo en el estolde della hansi al cuerpo de la dha ferreria por horden del dho regimiento por edificio reparo ...miento y conservacion della y que ..... propuso y dixo la contradicion a la dha aberiguacion como tal fiel porque no fuese defraudado en ella el dho concejo, y sobre ello hizo sus propias diligencias con personas peritas y no havia allado en la dha aberiguacion fraude ni engaño ....” Badirudi agiri honetan agertzen dena oso gai arrunta eta guztiz argia dela baina zenbait gauza azpimarratuko genituzke eta honako hauek dira. Lehenengo eta behin Burgoa dar Pedro gure ezaguna, sendi ospetsukoa Larrabetzun Burgoa sendia, bera eskribaua dugu eta hainbat kasutan bezala olagizona zen, hornitzailea zeren eta burdina lantzen zutenak aipatutako piramidean hauen azpian baitzeuden. Baina zer dela eta errepikatzen zen eskribauen artean olagizonaren ofizio zaletasuna?. Agian elizgizonei gertatzen zitzaien antzera, dirua zeukaten eta batez ere prestakuntza eta astia, gainera kultura maila ere herriko garaiena zen hauek zutena. Bazekiten beraz, dirua nola erabili. Bestalde Burgoak Hiriko burdinola alokatu zuen eta beti bezala honek konponketak behar zituen, bere lanean normala zenez kalteak izango zituelako eta lehenago esana dugun bezala burdinaren merkatua sendo ez bazegoen inork ez zuelako alokatzen eta harperik galtzeko bidean jartzen. Gero berriro abian jartzekotan besteen diruaren zain egon beharrak nahiko karu irteten zion eta horregatik zenbait urte irabazi gabe geratzen zen. Esana dugu baina hori da beti ere adierazten diguna, oso abantaila gutxi zuen burdinolak kontseiluarentzat eta nahiko ona zen olagizonentzat, baina hori bai, hura abian zegoen bitartean herritar guztiak zuten bere irabazia. Ikatza egin behar zen, mena eta ikatza garraiatu egin behar zen eta ofizioko batzuek burdinola dela eta lana zeukaten.

Page 12: Aretxabala, errekan bera 62. atala 3/Garapena 62, 1617-16… · eta errota egiterakoan diseinu eta kalkuluak egiten zituztenak. Arotzak ziren aldetik demagun ia guztia zurez egiten

Burgoa eta Berresonaga dar Iñigo zen alkate eta Lekue dar Barrenetxeko Migel fidela edo diruaren ardura zuena. Azkeneko honek konponketaren kostuaren aurka egiten du, auskalo zergatik zeren eta gerora beste agirian onartu egiten bati du. Dena ematen du diruaren truke egindako asuntoa zela. Azken baten agiri guztiak ere Hiriko kontseiluak ordaintzen zituen beraz, ez zegoen arduratzerik. Hainbeste agiri eginaraziz gero Barrenetxekoak ez dagoela inolako iruzurrik agintzen du. Beti bezala irabazle bat agertzen da oso argi. Zugasti dar Rodrigo eskribaua zeren eta berak agiri guztiak udalaren ordainean egin zituen. Gainera susmoak itzali beharrean areagotu egiten ditu. Zeren eta zergatik izan behar da susmagarri perituen tasaketa egin ondoren?. Aldiz susmoak itzaltzen diren Fidelak egindako bere aldeko ikerketaren ondoren?. Agian konponketaren bat.

Albaiteroak. Larrea dar Juan Lezamakoa zenbait aldiz Larrabetzuko agirietan agertu zaiguna eta Legina dar Juan albaiteroak dira eta lekuko bezala egiten dute Basabilbeitia dar Migel eta Gaztelu eta Ugalde dar Martinen arteko zekor sal-erozketan. Bata Lezamako albaitero bezala eta bestea Larrabetzukoa sal-erozketa egiten dutenak ere horrela direlarik. Hurrengo agiri batetan Basabilbeitiak ordain agiria ematen dio Gaztelukoari. Leginaetxe dar Juan eskribauaren agirietan ere Larrabetzuri buruzko aipamenak agertzen dira. Eskribaua Zornotzako Merindadekoa zen eta urte honetan bere aurrean Zornotzakoek bilera bat egin zuten Larrabetzuko Martin Goienetxekoari etxea erre zitzaiola eta berrehun errealekin lagunduko zitzaiola eta diru hau bertako taberna, abazeri eta harategien errentarekin ordainduko zutela erabakitzeko. "...su casa de Goyeneche que es sita en la Anteyglesia de los santos Medel y Zeledon de Goicoelexea toda ella con todos los bienes bastago y axuar bodega y lagares y demas bienes que dentro en la dha casa tenia ...." “ ...... En la Vª de Larrª ...... Martin de Castillo y Ugalde .... dixo: que havia tenido dares y tomares y cuentas y .... en Miguel de Basabilbeitia (Lezama) carta de pago....” Gure aldetik arreta haundiagoa eskaintzen diogu errota eta burdinolen inguruan sortzen diren agiriei baina honek ez du esan nahi beste bizibideak gutxitu edo desagertu egin zirenik. Lehenago esan da dugunez berez ekonomiak gehienentzat abereen inguruan egiten zen, horko agiriak adierazten duena eten gabe gertatzen zen, beti ez zelarik idazten zeren eta agiria egiteak berak ere kostua zuen. Kasu honetan agiri bi sortzen dituzte bata kontratuarena eta bestea ordainagiria. Beste agiri batzuetatik ateratako datuek. Burgoa dar Juan Perez eskribauarenak, 1617. urtea, agiria 3107 Olea dar Juana alargunak Olea arren etxea alokatzen du “..... etxondoko sagardi eta gaztainadia eta Solaluze deritzon lurraren erdia .....” Olea arra dugu alokatzen duena baina etxaldea Bilboko diru prestatzailearena da jadanik. Bestalde eta gehiago argitu arte demagun etxe bi direla Olea arrek Sarrikolan izan zituztenak, Montorre eta Olotze. Itxuraz gaur egungo etxeek beranduagokoak ematen dute. Montorre XIX. Gizaldikoa eta Olotze ere beranduko itxurakoa ematen duena. Etxe biak bizileku bitan banaturik, XIX. Mendean ugazaba berri edo herritik alde eginikoak, alokatzean familia biren artean alokatze erresagoa izan dadin eta nola ez, errenta handiagoa ere. Garaian, oraindik ez dirudi etxebizitza bikoitzak oso arruntak zirenik baserrietan. Gehienak XIX. Gizaldian bikoiztuak ziren. Krisia eta hiru gudate jasan zituzten gizaldia hain zuzen. Beste bat. Lezama dar Rodrigok alokatzen du Solaluze lurraren beste erdia. Argi dago toponimia itzulpenik egin gabe ematean gutxienez zerbait gelditu zaigula, garaiko erabilera oso aberatsa iruditzen zitzaiguna, batez ere izenak jartzerakoan zuen erraztasuna. Beste bat. Martin-------------- ........... Sarrikolea ........... Katalina--------------- Rodrigo Sarrikolea Elexaga “.... Basatxuetako sagardi lur zatia harresiz inguratua Garita dar Migel Zapatagileari saltzen diogu.

Page 13: Aretxabala, errekan bera 62. atala 3/Garapena 62, 1617-16… · eta errota egiterakoan diseinu eta kalkuluak egiten zituztenak. Arotzak ziren aldetik demagun ia guztia zurez egiten

Bere munarrietan honako jabe hauek direlarik; alde batean Zarandona Etxebarri dar Juan eta bere emazte Sarrikolea dar Juanaren sagardia, Bestaldean Belendiz dar Martinen sagardia eta goialde eta barrenetik Etxebarria baserritik Sarrikolearantz doazen estratak.....” Holakoa agirietan atera dezakeguna zera da; alde batetik Basatxueta inguruan sagardiak zirela nagusi, hau da, belarra ganaduarentzat eta sagarra sagardoa egiteko, edari arrunta baina nahiko garrantzitsua garaian. Bestalde nahiz eta oraindik ere Etxebarria bezala ezagutzen dugun aipatu urteetan hor zegoela baserria. Azkenez estrata bi zeuden bata goialdean eta bestea barrenean beraz, erreka aldean.

Beste bat. Pedro Ortiz Gortazarrekoak Kaleko eta Errebaleko etxe batzuk enkantean jartzen ditu. Sarrikolea dar Martinenak izandakoak ziren eta Estrataeta (Lezamako bidea) bidetik Basagunerantz daude lur zati batzuk ere etxe hauen jabegoaz bat direnak. Gaur egun oso zaila litzateke zeintzuk izan ziren errematatutako lur zatiak baina beti ere gure uztez hemen aipatzen diren Errebaleko etxeetariko bat Jauregi deritzona zen. Berriz esango dugu gaur egun plaza eta Udaletxea dagoen tokia zela Errebale eta Lezamarantz zihoan bidea Estartaeta zen, beraz, Errebaleko etxeek, Sarrikola arrei zegokienak hor nunbait zeuden eta beraien ospea kontutan izanik, Jauregia zen haien etxea. Agian izango dugu betarik berriro ere hipotesiak egiteko. “....kalean etxe bat Lezama dar Rodrigorena eskribauaren aurrez aurre eta beste bat bere labarekin Errebalen....” Lezama arren etxea bere aldetik oso argi dago zein den, leinuaren armarria baitarama. Lili lora bi bata bestearen gainean dituen armarria dugu Lazama arrena. Lekukotzat agertzen diren pertsonak, Barandiaran dar Martin (arotza, burdinoletakoa) Juanen semea Elexaga dar Domingo (urtzailea) Juanen semea. Beste bat. Estuproa, neska-galtze edo bortxaketaz lehenago ere hitz egin dugu eta esan ere bai, batzuetan gaia auzitara eramaten zela. Kasu honetan ere horrela da eta hemen ere Basoguren senarrak neskarekin ezkontzean bortxatzailearengandik ordaina eskatzen du. Portaera interesatua iruditzen bazaigu ere oso arrunta zela esango genuke, maiz agertzen baziren holakoak agirietan. Hara hemen protagonistak: .............-------------- Katalina Pedro--------------- ........... ............. Belarrinaga Legina ........... (arotz nagusia,zendua) Martin------------------------ Mari Pedro Basoguren Belarrinaga Legina Bortzatzailea Beste bat. Sarrikolea dar Martinek bazuen beste etxe bat kalean (denda eta sotoa ere bazuen) eta Legina dar Juan Elixostekoari alokatzen dio ugazaba berriak, Ugarte arrak hain zuzen. Hainbat urtetan Sarrikolatar ugazaba handikiek izan ziren baina mende honetako gora beherak arrapatuta bere ondasunak saldu edo sorraren trukean laga beharrean aurkitu ziren. Baina ez zen izan sendi hau hori gertatu zitzaion bakarra,

Etxebarria deritxona eskerraldean ikusten den etxe hori da, XVIII. Gizaldian Olazabalagak egindakoa eta argazkian behealdean ikusten duguna berriz etxebarritxu behekoa. Honek atsekaldean duen etxe zati kaxkarragoa zen alderik zaharrena, beraz aurrekoa parteak ematen dio Etxebarri izena.

Page 14: Aretxabala, errekan bera 62. atala 3/Garapena 62, 1617-16… · eta errota egiterakoan diseinu eta kalkuluak egiten zituztenak. Arotzak ziren aldetik demagun ia guztia zurez egiten

orokorrean eskualdatze asko egin zen. Dirudienez mendetan zehar baserritarrak bere etxearen jabe izan zirenak, prestamuak ordaindu ezin eta bere baserria saltzera bultzatuak izan ziren. Aurrerantzean askok bere baserrian alokatuta jarraitu zuten. Garai onetako egoera eta 1.488. urtekoa oso desberdina izan behar zuen, gogoratu hartan baserritar bakoitza bere etxearen jabe zela, jauntxo pare bat kenduz. Beste bat. Larrabetzuko beste pertsonaia bat, handikia, Erandion ari zaigu. Urasandi burdinola alokatua du, burdinola txikia edo ihitzailea (“tiradera”) zen. Burdinaren inguruko merkataritza badirudi bizkortu dela eta zenbait olagizon mugitzen ari da, herriko burdinoletan aukerarik ez badu beste nonbaitera joango dira, azken baten bere ofizioa da. Beste bat. Herkinigo dar Pedro Sarriko etxera ezkondu zen eta ozta-ozta mantendu zuen bere izena. Hara hemen bere sendia: Pedro----------------- ............ Herkinigo Sarria Sarrikoa Pedro--------------------------- Maria ; Joan Belarrinaga Herkinigo Herkinigo (zapatagilea) eta Sarria eta Sarria Beste bat. Herkinigo dar Mari Otxoak lurrak erosten jarraitzen du eta bera jatorriz Larrabetzukoa izanik hor ari zaigu erosi eta erosi. Une batean bazirudien herri osoa erosi behar zuela. Kontuan izan berarekin sorretan zegoela hainbat Larrabetzu ar. “....nik Belarrinaga dar Gangutiko Domingok, Herkinigo dar Mari Otxoari, Urteaga-larra eta Mendiondo lurraldetan dagoen hariztia saltzen diot. Bere munarriak beste lur hauekin dituelarik: Urteaga etxalderantz Ugalde etxearen lur zatia (Ugalde dar Joan) Goialdetik eta barrenetik Goikoolearantz Mari Otxoa eta gaur egun berari dagokion Goikoolea etxaldearen lur zatia.....” Lurren eskualdaketa. Nolabait krisiak jota daude zenbait baserritar jauntxo. Noski hemen agertzen direnak herriko aberatsenak dira eta hala ere lurrak saltzen dihardute. Zer gertatzen da?, agian dirua erruz izan zuten orduraino eta burdinaren inguruan merkataritzan jardun zuten arte gehienbat irabaziak izan ziren. Baina garai honetan Europako beste zenbait herrialdetan burdina merkeago eta askotan hobeagoa egiten ari dira, beraz, bai kontinentean eta bai Mendebaldeko Indietan (Amerikan) konpetentzia izugarria atera zitzaien eta ondorioz burdinaren inguruan zebilen herritar jauntxoek garaiz prestatzen ez omen zuten jakin. Dena dela beste mailako jauntxoek bere errentatan sufritu bazuten ere gehienak jakin zuten bere irabaziak dibertsifikatzen. Demagun Zugasti-Zamudio arrak sendiaren ezkontzak esker diru sarrera desberdinak zituzten. Sistema zaharra nolabait porrot egiten hasia da. Maila txikian bada ere, herriko eredua nahiko esanguratsua da. Mendearen hasieran Elizaldeko elizaren konponketan gertatutakoa, goian azaldua, oso argitzailea dugu. Orduraino herriko ekonomiak Zugasti arren inguruan mugitzen zenak (herriko jaunak ziren) haien arduragabekeria edo hobeto esan da ihesaldia ikusita, beti herrikoen aldetik merezi izan zuten begirunea galdu zuten. Gogoratu elizan aldare aurrean zegoen hilobia ere kendu arazi egin zutela, urte batzuk lehenago inor ausartuko ez zena. Bestalde oso adierazgarri egiten den beste pertsonaia batzuen igoera ikusi dezakegu. Etxabarri dar Matheo eta bere emazte Herkinigo dar Mari Otxoa. Matheok berak ez omen zuen sendi ezagunik (guretzat Diego Etxabarri Bilboko merkatariaren semea izan zitekeen), baina hala ere eta ogibide horretan nahiko bizkor eta moldakor izan ziren bai bera eta bai bere emaztea, nahiko ondo atera ziren krisi honetatik. Nahiko argi dago beraien dirua prestatzean, zordun pila bat zutela eta hori aprobetxatuz lurren jabe egin ziren. Lur jabetza honek alde bi zituzten biak ere onuragarriak sendiarentzat. Alde batetik kobraezinezko zorrak, zordunak benetan ezingo zuten ordaindu, lurretan eta nahiko salneurri onean hartu zituzten, baina ez hori bakarrik lur eta baserri haiek alokatzean errenta ere bazekarren. Baina, betidanik lur jabetasunak

Page 15: Aretxabala, errekan bera 62. atala 3/Garapena 62, 1617-16… · eta errota egiterakoan diseinu eta kalkuluak egiten zituztenak. Arotzak ziren aldetik demagun ia guztia zurez egiten

adierazten zuen noblezia edo jaurgoaren egarria ere bazuten Matheok eta Mari Otxoak. Hura agian Bilbokoa zen baina Mari Otxoa jatorriz Larrabetzukoa zeren eta tematsua ari zen berton. Sarrikolea dar Domingo ere. Beste agiri batetan Domingok ere bere Sarrikolako burdinolako partea alokatu egiten du . Jarrera hau oso adierazgarria kasu honetan ere. Hauek ziren asken aldian olagizon bezala aritu zirenak eta errenta politak poltsikoratu ere, zer dela eta lagatzen dituzte orain?, argi dago etekinaren beherakada eta gutxiagorekin konformatzen direnak jarraitu beharko zuten. Baina beraiek errenta kobratzean beste olagizon bat hau da, beste bitarteko bat gehienetan ezinezkoa egiten da, horregatik alokatzaileek langileak beraiek izango dira. Noski hemen ere dirua behar zen aurretik, bai mena erosteko eta bai ikatza erosteko eta hor ditugu berriz diru aurreratzaileak (versus Etxabarri dar Matheo edo bere ondorengoak). Kasu honetan alokatzailea Leginako Uribe dar Pedro dugu. Beste bat Zamudio eta Zugasti dar Antonia etxe hauetako anderea bizirik dago oraindik eta Urkiza erregeren Kontadore Nagusia Sevillan izandakoaren alargun gelditu zenetik Madriden bizi da eta bere ondasunak zaintzeko administratzaileak Hormaetxe dar Martin Iñigez Lezama eta Zamudiokoa eta Sarrikolea dar Domingo Larrabetzukoa izendatu zituen. Errotabarri badirudi Domingo berak zebilela, horregatik errentagarria zen. Aurrerantzean ere izango dugu pertsonaia hauen berri. Beste olagizon pertsonaia batzuk. Hara jarraian olagizon pertsonaiak, langileak hain zuzen; Elexaga dar Juan urtzailea, Bolonburu dar Juan arotza maisua “macero de herrerias” Deriokoa, Aresti burdinolan ekin zuen eta ugazaba Zugasti eta Zamudio dar Antonia zen. Plazako Elexaga dar Mathia ere Arotza maisua zen eta Ligina dar Domingo ihitzailea. Beste bat. Amestisarri deritzon lurra saltzen da, munarri egiten dituzten lurrak honako hauek dira; barrenetik Zugasti dar Rodrigo eskribauaren hariztia, Zornotzatik Sarrikolea dar Martinen basoa eta Jaurola aldetik Onjaurieta deritzoten errekatxoa.

Saltzaileak Burgoa dar Iñigo Perez, Gerra dar Tomas eta Elexaga dar Joan (burdinaren inguruan ibilitakoak denak). Eroslea Sarrikolea dar Pedro dugu, ordurako beste merkataritzan murgildua. Beste bat. Beste diru aurreratzaile bat agertzen da garai honetan, Bilbokoa hau ere eta traperoa, baina benetan traperoa zer esan nahi duen azaltzeko datu gehiago behar ditugu zeren eta ezin zitekeen izan trapu zaharrak biltzen zituen haietakoa, dirua parra-parra prestatzen baitzuten. Ugarte dar Santxo, baliteke Lezamako Ugarte baserrikoa izatea, berez Larrabetzuko jendeak beregana maiz jo bazuten nunbait ezaguna zelako zen. Agiri honetan Herkinigo dar Antoniok mando bat erosten dio zorretan. 1617. urtea. Abendaño ar Diego eskribauaren bildumatik. Robles dar Karlos erregeren guda kontseilukoa Flandezen, Nafarroako erreinuko kargudun eta Amorebieta Elizaldeko biztanle zenak, Diego de Aedori ematen dio eskumena bere interesak defendatzeko. Aedo dar Diego hau Alonso Idiakez eta Muxika-Butron Nafarroako, Ciudad Real eko dukea erregeordearen agentea zen. Diego honen lana, elizetako bahituta zegoena patroitza, berreskuratzeko gestioak egitea zen. Robles arrak eta Idiakezek bitarteko bera erabiliko dute gestioak egiteko. Bestalde hara non Alonso Idiakez bere areriorik handieneko sendikoa hautatzen duen eskribau bezala, Abendaño arra. Hauek ziren Mungiako Billela arren senitarte bat egindakoak, baina noski denborak aldatu ziren eta pertsonai ospetsu hauek Euskal-herritik kanpo ari ziren eta areriotasunak ere aldatuak zeuden. Madrilen lortu behar ziren Nafarroako errege orde eta holako karguak, beraz etsaigo lokalak beste beheragoko ugazabentzat ziren. Larrabetzuko Goikoola dar Pedro ere bat egiten da honetan. Honek patroitzarik ez zuen baina agian bera zen Alonso Idiakezen ordez hortaz arduratzen zena. Azkenez Billela ar Pedro etxe horretako jauna ere bat egiten da eta bere ondasunekin fiadore ere. Kontuak hartu, zelan aldatu ziren gauzak igarotako mendetik hona. Etsai amorratuak izatetik bata bestearen fiadore

Page 16: Aretxabala, errekan bera 62. atala 3/Garapena 62, 1617-16… · eta errota egiterakoan diseinu eta kalkuluak egiten zituztenak. Arotzak ziren aldetik demagun ia guztia zurez egiten

ateratzera. “...... errege agiriaren bidez ....... Muxika eta Butron estaduetako patroitzak bahituta daudelarik ....... eta esandako bahikuntza jasota dagoelarik, dukeak errenta eta fruitu hauek eskura ditzaten .....” Hau da, bahituta zeuden baina hala ere eskuratu zituen beste abalen laguntzaz, gero nor ausartuko zen berriro isil araztera. Baina kasua da Zamudio-Zugastirena, patroiek hamarrena eskuratu nahi zuten baina gero elizaren beharrizanei erantzun gabe eta horretan eliz gizon agintedunak nahiko aurrez-aurre jarrita zeuden. Kasuan Bizkaian beti izan zuten botere mugatuaz aspertuta. Jauntxoak baitziren eliza ere gobernatzen zutenak. Erdi-aroaren amaiera, Euskal-herrian nolabait desberdina, kontutan badaukagu elizaren botere mugatua, benetan garai honetan egiten delarik jaun eta jabe. Agian elizaren aginte aroa erre gabe egon zelako edo gerora beste tokietan baino gehiago iraungo du. 1617. urteko Otsailekoa. Martin Goienetxekoari etxea guztiz erretzen zaio eta hiru hilabete geroago Amorebietako Elizaldeko batzarrean Goienetxeri etxea berreraikitzeko laguntza eskaintzen diote. Leginaetxe dar Juan eskribauaren agiria da eta bertan ohitura zen laguntza baieztatzeko agiria egin zuten, Elizaldek erakunde bezala egin zuelako agian, bestela agiri bako laguntza eskaintzen baitzen. 1617. urtea Zugasti dar Rodrigo eskribauaren agirietatik “...Rodrigo de Lezama alcalde ordinario y Juan de Gallarza de Echaoste y Martin de Sarricolea Regidores y Juan Galindez de Basaraz fiel sindico ...... y se le dio para ello en una escriptura que Martin de Avendaño tenedor mayor en dias vecino que fue de la dha Villa hizo favor de los susodhos por lo que devia de la renta de los molinos de Artola propios de dho consejo de la Villa ....... Ynigo Perez de Burgoa Berresonaga, Rodrigo de Leçama Martin de Sarricolea, Juan Galindez de Basaraz , Juan de Liguina....” 1.617. urtea “... Notariales Zornoza P.33 protocolos de Juan de Leguineche En la iglesia de Amorebieta dia domingo y al tiempo de la procesion de la misa mayor combentual de que se conto a cuatro dias del mes de Junio de............. caballero de la orden de Santiago y del consejo de guerra de sus majestades en flandes y Domingo de Abendaño y Ganboa y San Juan de Zubiaur sindico procurador general de dho pueblo y Martin Ruiz de Legorribos .................. ........Myn Ybañez de Garai e Myn de Çugasti Juan de Gumucio............ Joan de Usparichaga Joan Yñiguez de Arrinda y Martin ...... podia aber tres meses poco mas o menos que a Martin de Goyeneche que esta presente se le abia quemado y abrasado su casa de Goyeneche que es sita en la anteiglesia de de los santos Medel y Celedon de Goicolexea toda ella con todos los bienes bastago y ajuar bodega y lagares y demas bienes que dentro en la dha casa tenia y condoliendose de su total destruccion para auxilio y fabor por ser becino cercano desta dha anteiglesia que los mojones de jurisdiciones abia por medio y por otras causas justas por presente y en forma libraban y libran al dho Martin de Goyeneche ducientos reales pesas aber en los arrendamientos de las carnecerias abaceria y taberna mayor que las tienen legos y renta dellos a saber es la dha taberna en Pedro de Leuro y las dhas carnecerias en Pedro de Pujana y en dhas abacerias en Martin de Zubieta ........... Pedro de Goicoolea becino de la anteiglesia de Goicolexea (testigo) Juan de Leguinaeche hijo del escribano ...” 1.617. urtea Elizaldeko elizako fabrikaren kontu liburuetatik, maiordomoa, Ugaldeko Martin Bereziki lekuko izan ziren (honela dio), Goikoola eta Gaztelu dar Domingo eta Loroño eta Aretxabaleta dar Martin eta Aspuruko Juan eta Ugalde dar Kristobal eta Asuagako Pedro eta Landaidako Martin eta Zarandona eta Bolonburuko Domingo eta Alaio dar Belarrinagako Juan eta Herkinigoko Martin eta Alaioko Pedro eta Gardokiko Martin eta Herkinigoko Domingo. “....y el que doña Antonia de Zamudio y Zugasti señora de ellas y patrona que fue de la dha yglesia y de este pueblo, dio una libranza de cien ducados para que de su hacienda por mano de Domingo de Sarricolea y Joan Abbad de ....... y Martin Yñiguez de Hormaeche, se diesen a la dha yglesia para ayuda de hacer la torre donde estan las campanas siendo a la sazon mayordomo de la dha yglesia Martin de Castillo en las cuentas que dio de su mayordomia................” Lehen esan da dugun bezala dirutza hau emana ei zuen edo hobeto esan da "libratua" beraz urteetan zehar hamarrenetatik tokatzen ziren bostehun dukat berreraikuntzan erabiltzeko. Sarrikolea dar Domingo zen

Page 17: Aretxabala, errekan bera 62. atala 3/Garapena 62, 1617-16… · eta errota egiterakoan diseinu eta kalkuluak egiten zituztenak. Arotzak ziren aldetik demagun ia guztia zurez egiten

dirutza eskuratu behar zuena, noski zalantza gabe haien arteko harremanak nahiko estuak izango ziren. Sarrikolako burdinolan behintzat partaide edo ugazaba kide ziren. Antonia bera Sevillan zegoen bere senarraren kargu ofizialak eta beraien interesak ere bertan mantentzen zituztelarik. Horregatik bere ordezko bezala edo (ez dugu ahaztu behar Sarrikolea dar Domingo berak ere Sevillan zituen interesak) izendatu zuen diruz elizako berreraikuntza hornitzean. 782 marai eman zuten urte honetan Goikooleako ugazabek, urtero bezala lehenengoko labealdian atera zutenagatik. 544 marai eman zituen Zarandona dar Juanen emazte Mari Ybañez Ligina arrak. 272 marai Belarrinagako Baribi dar Juanek. 544 marai Herkinigo dar Domingo teilatu egileak. 272 marai Ganguti dar Domingok Gangoiti dar Antonia izan zenaren urteurrena dela eta. 170 marai Ugalde dar Kristobal Ugalde dar Mari Otxoa izan zenaren urteurrena gatik. 102 marai Bolunburu dar Joanek Zamudioko biztanleak. 136 marai Goitia dar Juanek.. 1.700 marai ordaindu zituen Basarazko Migelek Elizaldeko Bartolome baselizaren basoan atera zituen egurrak direla eta. 408 marai Derteano eta Lekue dar Juanek haritz baten baliogatik berak eramandakoa. 3.692 marai Pagaza mendian atera ziren 108 ikatz zama, zama bakoitzeko erreal bat balio izan zuelarik. 2.737 marai Herkinigo dar Mari Otxoak alargunak hamaika sagar saski gatik. Beste zenbait diru sarrera ere izan ziren eta guztiz 43.995 marai. Lekuko, Migel Basarazkoa, Yñigo Basarazkoa, Belarrinagako Alaio dar Juan, Zarauz dar Thomas, Belarribaga dar Fray Migel, Aspuruko Juan. Gastuen artean betiko arruntek eta .... San Juan baselizaren erreteilatzea. Gangureneko baselizara. Tanbolinteruarena. San Juan Zuhaitza eliza aurrean jarri zenekoa. Leginaetxe dar Juan margolariari elizako margoak direla eta 17.748 marai. .... 1617. urtea Burgoa dar Juan Perez eskribauaren agirietatik. Bilduma, 3107 A.H.P.V. Igaro zen urteko Goikoolea dar Pedro eta Basabil dar haren arteko gorabeherak direla eta. Oraindik hor jarraitzen dute, Basabil arrak dioenez oraindik dirua zor dio eta bere jabetza eskuratzeko eskubidea eta baimena ematen dio korrejidoreak (Francisco de la Fuente Aguero lizentziatua zen garaian korrejidore) eta horrela eskualdeko Merinoren bidez bai Olazaharreko eta bai Olabarriko Goikoolea arraren jabegoak enbargatu egiten ditu.