6
Aretxabala, errekan bera 7. atala Uri itunean, besterik ere. Baina adituengandik asaldu ezin izan badigu ere, gure uztez badago dokumentu horretan beste toki bat aise olaren aztarnategia adierazten diguna. Hara , Ausparozaga edo Auspo arotzaga tokia gaur egun Arrizuriaga deritzon tokian legoke, beraz goiko aldeko aiseola haietariko baten kokalekua izan zitekeena. Zeren auspo edo aise sortzaile eta arotza edo olagizon (maisua) gerora ere oletako pertsonaia ezagunak izango dira, bada ze, burdindegietan, gerora ere ofizialari edo maisuari arotza deitzen zitzaion. (Arotza gaur egun zura lantzen duenari deitzen bazaio ere dirudienez iraganean beste lanbide askoren maisu edo adituari zeritzon, hala nola burdinoletako “mazero” nagusia edo adituena.) Arotza zen benetako ferroi edo olagizona, burdinaren sekretua menperatzen zuena. Horrela bada, hauspoz eragindako aroztegia edo ola litzateke toponimoaren esangura, beraz, hara hor beste antzinako burdin lantegi zaharra. Zergatik ez du aipatzen erdaraz beste Morgakoa bezala?, agian beste gabe toki hartan izen toponimoa besterik geratzen ez zelako. Burdinola abian ez bazegoen, toponimoa soilik zen. Gure uztez garai honetan Larrabetzuko burdinolak behe alderatuak zirelako edo. Bestalde “Morgako ferreria”k munarri bezala egiten zuenak mugak nabaritzeko balio zuen eta dirudienez oraindik bertan zegoen beraz, gaztelaniaz zegoen agirian, hizkuntza horretan agertzea zen logikoena ez baitzuen toponimia adierazten, baizik eta ekimen bat oraindik bertan jarraitzen zuena. Jakin dugunez Arrizuriaga zenbait mendeetan harrobi bezala erabili izan den mendia da eta oso erreza da edozeinentzat hau baieztatzea. Bertan geratzen diren hainbat harrobiak bisitatzea baino ez dago. Gaur egun ere eta Etxano partean dagoen harrobi erraldoia aipatu besterik ez da. Noiztik bada, izen aldaketa hau?, XIV. gizaldian Ausparozaga zen. Horretan, parametro bi izan ziren hori bultzatu zutenak. Bat, “aiseolen” garaiaren amaiera, zeharrolak egin ziren unean eta bi, eraikuntzarako harri beharra gehitu zenekoa, zuraren ordez harrizko etxeak edo gai hori gehiago erabiltzen hasi zenekoa, azkeneko hau XVI. gizalditik aurrera jarriko genukeena. Burdina lantzea. Honelako hirudiak ikusterakoan imajina dezakegu, burdina lortzea, nolako lana izan behar zuen. Dena dela hirudi hau egin duenak, hor ageri den lana dela gogorrena supozatzen du, baina guk badakigu, besteak ez zirela gozoagoak. Adibidez ikatza egiteak, zeren eta neketzua ez ezik luzea ere bazelako. Imajina dezagun, kintale bat burdin egiteko laupabost kintale ikatza behar bazen, zenbat egur mostu, prestatu, egosi eta atondu behar zen. Lan neketsua baina mendiko burdin-zale hauek nolabaiteko mitifikatzea ere lortu zuten. (kristauek jentilei leporatutako teknika ei da burdin lantzearena).

Aretxabala, errekan bera 7. atala LIBURUA... · Eta burdinolak baso garaietatik eta mendi gailur aizetzuetatik ibai ... beste 1.200 kintal metriko ekoizten zuen urtean. Garai beretsuan

  • Upload
    others

  • View
    6

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Aretxabala, errekan bera 7. atala LIBURUA... · Eta burdinolak baso garaietatik eta mendi gailur aizetzuetatik ibai ... beste 1.200 kintal metriko ekoizten zuen urtean. Garai beretsuan

Aretxabala, errekan bera7. atala

Uri itunean, besterik ere.Baina adituengandik asaldu ezin izan badigu ere, gure uztez badago dokumentu horretan

beste toki bat aise olaren aztarnategia adierazten diguna. Hara , Ausparozaga edo Auspo arotzaga tokia gaur egun Arrizuriaga deritzon tokian legoke, beraz goiko aldeko aiseola haietariko baten kokalekua izan zitekeena. Zeren auspo edo aise sortzaile eta arotza edo olagizon (maisua) gerora ereoletako pertsonaia ezagunak izango dira, bada ze, burdindegietan, gerora ere ofizialari edo maisuari arotza deitzen zitzaion.

(Arotza gaur egun zura lantzen duenari deitzen bazaio ere dirudienez iraganean beste lanbide askoren maisu edo adituari zeritzon, hala nola burdinoletako “mazero” nagusia edo adituena.)

Arotza zen benetako ferroi edo olagizona, burdinaren sekretua menperatzen zuena. Horrela bada, hauspoz eragindako aroztegia edo ola litzateke toponimoaren esangura, beraz, hara hor beste antzinako burdin lantegi zaharra. Zergatik ez du aipatzen erdaraz beste Morgakoa bezala?, agian beste gabe toki hartan izen toponimoa besterik geratzen ez zelako. Burdinola abian ez bazegoen, toponimoa soilik zen. Gure uztez garai honetan Larrabetzuko burdinolak behe alderatuak zirelako edo.

Bestalde “Morgako ferreria”k munarri bezala egiten zuenak mugak nabaritzeko balio zuen eta dirudienez oraindik bertan zegoen beraz, gaztelaniaz zegoen agirian, hizkuntza horretan agertzeazen logikoena ez baitzuen toponimia adierazten, baizik eta ekimen bat oraindik bertan jarraitzen zuena.

Jakin dugunez Arrizuriaga zenbait mendeetan harrobi bezala erabili izan den mendia da eta oso erreza da edozeinentzat hau baieztatzea. Bertan geratzen diren hainbat harrobiak bisitatzea baino ez dago. Gaur egun ere eta Etxano partean dagoen harrobi erraldoia aipatu besterik ez da. Noiztik bada, izen aldaketa hau?, XIV. gizaldian Ausparozaga zen. Horretan, parametro bi izan ziren hori bultzatu zutenak. Bat, “aiseolen” garaiaren amaiera, zeharrolak egin ziren unean eta bi, eraikuntzarako harri beharra gehitu zenekoa, zuraren ordez harrizko etxeak edo gai hori gehiago erabiltzen hasi zenekoa, azkeneko hau XVI. gizalditik aurrera jarriko genukeena.

Burdina lantzea.

Honelako hirudiak ikusterakoan imajina dezakegu, burdina lortzea, nolako lana izan behar zuen. Dena dela hirudi hau egin duenak, hor ageri den lana dela gogorrena supozatzen du, baina guk badakigu, besteak ez zirela gozoagoak. Adibidez ikatza egiteak, zeren eta neketzua ez ezik luzea ere bazelako. Imajina dezagun, kintale bat burdin egiteko laupabost kintale ikatza behar bazen, zenbat egur mostu, prestatu, egosi eta atondu behar zen.

Lan neketsuabaina mendikoburdin-zalehaueknolabaitekomitifikatzea ere lortu zuten.(kristauek jentileileporatutakoteknika ei daburdinlantzearena).

Page 2: Aretxabala, errekan bera 7. atala LIBURUA... · Eta burdinolak baso garaietatik eta mendi gailur aizetzuetatik ibai ... beste 1.200 kintal metriko ekoizten zuen urtean. Garai beretsuan

Hau ez da guztia, imajina dezagun orain auspoa mugitu behar zuenak edo zutenek, sei edo sazpi hordutan eten gabe zeren eta aize faltan "agoa" edo labaldia galdu zitekeen.

Ez zen gozoa ez haien lana, gerora ere jakin dugunez (ikusi Mogelen obra) oso ondo jaten omen zuten hau da, beste gizakiek baino hobeto agian, baina ulertzekoa da, gainera gehinentzat behar bada ezinezkoa zen lan hau egitea, gogorregia.

Burdina

Argia astekaria 2000. Uztailaren 9.a agertutakoa

.......... Badirudi ekialdean sortutako teknikaren ezagutza zeltiarrek ekarri zutela Euskal Herrira. k. a. VI. Mendekoak dira Euskal Herriko hegoaldean topatu diren burdin landuaren lehen aztarnak. Gerora burdingintza Gipuzkoa eta Bizkaian garatuko bazen ere, Araba, Nafarroa eta Iparraldean azaldu zen lehenik indartsuago. Erromatarren garaian ere, interes eskaseko “saltus”a alde batera utzi zuten erromatarrek, hiruzpalau meategi solte ustiatzeko salbu (Arditurri), Baigorri, Enkarterri, Aiako harriak ..... )

Erromatarren burdinolak “ager”ean bilatu behar dira, beraz. Inperioa deuzeztu ondoren, Goi Erdi Aro guztian burdingintzak ez zuen berezirik ezagutu eta haizeola txikiak izan ziren mendeetan jarduera honen oinarri. Ikatza erabiltzen zuten erregai gisa eta intxaur baten tamainako mineral zatiak. Tamaina txikiko labeak eskuz hauspoari eraginez berotzen ziren eta horrek produkzioa asko mugatzen zuen. Eta hala ere, apurka-apurka eta kalitatezko burdinak eskainitako pasaporteari esker, Euskal Herri atlantikoa itxitasunetik irteten hasi zen.

Urak dakarrena. Beste lurraldeetara irekitzeko prozesu hau eta horrek ekarri zuen

Legazpiko burdinolan urteroegiten den erakusketa. Burdinola abian jartzen da ikus ditzagun gutxi gora-bera, burdina nola lantzen zen. Hala ere gaur egun ikusi ezin duguna zera da: nola lortzen zuten burdina hau da labako lana zeren eta neketsua izatez gain ez omendakigu nola lortu zitekeen laba haietan

Burdinolaren funtzionamendua XVIII. mendeko grabatu batetan. Garai honetan jadanik aingura erraldoiak egiteko gai ziren, burdinolaren garapenaren ezaugarri

Page 3: Aretxabala, errekan bera 7. atala LIBURUA... · Eta burdinolak baso garaietatik eta mendi gailur aizetzuetatik ibai ... beste 1.200 kintal metriko ekoizten zuen urtean. Garai beretsuan

hobekuntza ekonomikoa izugarri azkartu zituen energia hidraulikoak. XII. Eta XIII. Mendeetan zehar haizeolak desagertuz joan ziren, energia hidraulikoa baliatzen zuten burdinola berrien, zeharrolen, mesedeetan. Baldintza fisikoak lehenago egokiak baziren, orain sare flubial oparoari probetxua ateratzeko ordua zen. Eta burdinolak baso garaietatik eta mendi gailur aizetzuetatik ibai eta erreka ertzetara beheratu ziren. Kantauri kostaldeko ibar hezeak ibilbide oparoari ekin zioten modu honetan. Bizkaiko Jaurerria bere aberaztasun mineralaz profitatu zen eta Gipuzkoak bere lehengai gabezia teknologiaren aplikazio azkarraz gainditu zuen.

Erdi Aroko azken mendeetan euskaldunak Europako burdin industriaren buruan jarri ziren. Bizkaia eta Gipuzkoa 200dik gora zeharrola zeuden lanean 1531. urtean. Burdinola bakoitzak bataz beste 1.200 kintal metriko ekoizten zuen urtean. Garai beretsuan Nafarroa iparraldeko aranetan 32 zeharrola ari dira jardunean.

Burdinola hauetan forjaketa sistema erabiltzen da. Errekako urak gurpil hidraulikoa eragiten du eta honek mailua. Minerala kaltzinatu egiten da lehenik, zaborretik bereizteko, Ondoren, sutegian erreduzitu egiten da, gero mailuaren kolpez forjaketa burutzeko, mailuak metalaren erresistentzia eta zailtasuna ia hirukoiztu egiten du. Erdi Aroaren amaiera aldera altzairua ere landuko da metodo naturalaren bide, eta Arrasateko ekoizpenek ospe handia hartu zuten.

Ikaskinei lana pilatu zitzaien garaiotan. Txondorretan egiten zen ikatza eta XIV. Eta XV. Mendeetako Gipuzkoako 110 burdinolek 66.000 tona ikatz kontsumitzen zuten. Horrek esan nahi du 330.000 tona egur behar zirela, soilik Gipuzkoan. Beraz, basogintza ere garatu egin zen burdingintzaren eraginez. Erdi Aroan dagoeneko, erakundeak besoen gehiegizko ustiaketarekin kezkatuta agertu ziren eta basoen birpopulaziorako neurriak hartu zituzten. Azkenik, merkataritza ere sustatu zuen burdinak. Barne merkataritzak lehengai eta erregaien garraioaren beharrei erantzun izan behar zien. Kanpo merkataritzari dagokionez, euskal ekoizpenak Frantzia, Holanda eta Inglaterran saltzen ziren, baita, aurrerago, Ameriketan ere. Dimentzio handiko merkataritzak, meagintza eta burdingintza jardueren hazkundeak bezalaxe, kapital kopuru handiak eskatzen zituen eta hori ere iritzi zen. Kreditu sistemak ezarri ziren. XVII eta XVIII. Mendea bitarte, Euskal ekonomia Europako potentziarekin lehian zen burdinari esker.

Urak daroa. XVI. Mende amaieran, Europa hamaika gerratan murgilduta zegoela, itsaz merkataritzak behera egin zuen nabarmen, euskal burdingintzaren kalterako. Bitartean, teknologiak aurrera egin zuen alor honetan: ikatzezko labe garaia hedatu zen, kokea ikatza ordezkatzen hazi zen eta Huntsmanek arragoaren metodoa asmatu zuen altzairua egiteko. Burdin urtua gero eta errazago lortzen dute euskaldunen konpetentzia diren europar burdin gileek. Eta bitartean Euskal Herrian ez zen ahalegin berezirik egin berrikuntzak onartzen joan eta burdinaren bide berri errentagarrietan sartzeko (Euskal Herriaren Adiskideen Elkarteak saiakera batzuk egin zituen, baina ez zuen ekoizleengandik erantzunik jaso ). Inglaterrako Sheffield-ek Euskalherria ordezkatu zuen nazioarteko merkatuaren lehen postuan. Inglaterra lehenengoko Industria Iraultzan murgilduta

Muskizinguruko burdinolaren gurpil hidraulikoa.

Page 4: Aretxabala, errekan bera 7. atala LIBURUA... · Eta burdinolak baso garaietatik eta mendi gailur aizetzuetatik ibai ... beste 1.200 kintal metriko ekoizten zuen urtean. Garai beretsuan

zegoen; Euskal Herria, aldiz, Erdi Aroko sistema berberetan iltzatua. Nazioarteko erosleak galdu zituen eta Espainiako merkatua geratu zitzaion soilik. Une batez, Andaluzian metalurgiak gora egin eta espainiar merkatua ere galdu zuen. Zeharrolak heuren ateak ixten joan ziren apurka-apurka, industria modernoaren aurrean erreakzionatu ezinik.

Bigarrenean, bai. II. Industria Iraultza, burdinaren alorrean, Henry Besemer-en konbertidorearen eta Martin Siemens labeen eskutik etorri zen. Baina asmakuntza berri hauek gehiago garatu artean, kalitate handiko minerala behar izan zuten eta Bizkaira etorri ziren lehengaiaren bila, Somorrostrora. Inguru horretako meagintzaren hazkunde berriak ondorio ugari izan zuen.

(Beharrezkoa iruditu zitzaigun Argiak argitaratutako artikulu hau hemen jartzea, alde batetik garaiko egoera ulertzeko oso ondo osatua dagoelako eta aipamena bakarrik egin bagenu, ziur gaude gure aldetik adierazi nahi duguna, ez genuela hobeto azalduko. Beraz laburpen hori, ikasi nahi dugun bidean jarriko gaituelakoaren asmoaz erantzi dugu geure lantxo honi.)

Tramankulu hidraulikoei buruz irakurri ditugun saio batzuk ekarriko ditugu atal honetara. Beste tokietan ere gaiari buruz egindako saioak geurea ulertzeko interesgarria delakoan. Egon badaude anitz ikerkuntza batez ere errota eta zeharrolei buruz hemendik kanpo eta holako batzuek ere ekarriko ditugu orri hauetara. Baina gure artean ikerkuntza bi aipatu dezakegu interesgarrienak, Enkarterriko Errotak (Miguel Sabino Diaz ena) eta “Ferrerias de Guipuzcoa” (Luis Miguel Diez de Salazar ena)

Bestalde dokumentazioan aldetik beste batzuengan ere saiatu gara berri zaharrak lortzen. Honahemen interesgarri iruditu zitzaigun laburpenak edo hobeto esan da lanaren zatiak.

Enkarterrietako errotak

.....erroten jatorria ......... Kurdistaneko estratu arkeologikoetan, K.a. VIII mendean gitxi gora behera, hain ohikoak ziranak. Txalupa edo zintzur itxurakoak izatearren ezagunak ziran , harri luzangak eta luzetara sakonunea eukienak. Sakonunea horretan ipinten ebezan garauak eta beste harribiribilen bategaz birrindu egiten zituen; jo eta joaz eta eragin eta eraginez garauok urun bihurtu arte. .... errota birakariak edo errotazinozkoak... testu hebraietan agertzen da errota barriaren aitamen bat edo beste, K.a.2000. urte inguruan, baina zelten garaian zabal hedatua egoan, Téneko kulturan, K.a. 400. urte bitartean........ gerora asto-errotak harri haundiagoak, mugitzeko, erromatarren garaian garrantzi haundia ......... idazle greko eta latinoen testuetan agertutako aitamenei begiratuta, K.a. I.. mendean ur-errotak baegozala esan gehinke. Marco Vitrubio ingeniari erromatarrak, De architectura izeneko trataduan, K.a. 25. urte inguruan, tente jarritako erruberadun ur- erroten aplikazino praktikoa eskasa izan zan gure garaiko lehen mendeetara arte, apurka-apurka eskusko erroten eta mando-erroten lekua hartzen joan ziran arren. ...... III. eta V. mendeetararte ez zan hasi ur- errotak ohituraz eta sistemaz erabiltzen .... Saenz de Santamariak hurrengo hau dino Europako lurraldeari buruz Ebro hibaiaren goialdeko erroten ganean egindako lanean:

“ Ya en el X aparecen de forma sistematica en las descripciones de los dominios. A partir de XI se mutiplican las referencias documentales. Se ha iniciado una autentica revolucion. Es la edad de oro de los molinos hidraulikos, que se extendera hasta el siglo XIII”.

..... ur-korrontearen erabilera, bai hibai ertzean edo hibai erdian txalupa batetan jarritako gurpilarekin ..... .... X. mendean aise-errotak ........ ardatz horizontal errotak ....... (gurpil bertikala)..... ardatz bertikal errotak ....... (gurpil horizontala)..... era desberdineko presak ..... zaharrak batez ere zurezkoak ....

Page 5: Aretxabala, errekan bera 7. atala LIBURUA... · Eta burdinolak baso garaietatik eta mendi gailur aizetzuetatik ibai ... beste 1.200 kintal metriko ekoizten zuen urtean. Garai beretsuan

Uharka mota hauek badirudi, lantzeko orduan, erresago egiten zirela, nahiz eta bere hauskortasuna ere handiagoa zela onartu behar. Baina guretzat arazorik handiena ez zen hori baizik eta, eraikuntza mota honetan altuera mugatu egiten zela. Argazkian ikusten den bezala, uharka hau ez da oso altua. Zurezkoa izatean, bere pisuak ez du lurrean ondo finkatzen beraz, aurrealdetik sostengatuz gainera, zerbait egin behar zen lurrean finkatzeko bestela edozein uraldik errez eramango lukeen aurretik. Harrizkoa egitea neketsuagoa bazen ere, iraunkorragoa zen. ENCYCLOPEDIA, Britaniarra, ONLINE

2000 urte baino ez omen dira gizakiak lehen aldiz uraren eta aiseren indarra garatu zuela ........

Hasieran gurpil hidraulikoak garaua ehotzeko erabiliak izan ziren ......XVIII. mendean lurrin makinak asmatu arte gurpil hidraulikoak izan ziren oinarrizko indar

sortzaile bakarrak .......Gurpil hidraulikoari zegokion lehen aipamena, Strabon geografo greziardarraren esanetan ,

MitradatesVI. Pontus”eko errege, poema batetan agertzen da , non goraipatzen du neska gazteen lana lehuntzeko asmatua zen tramankulua. Neska gazteen lana omen zen eskuzko errotetan ehotzea ... Asian 65 urte K. a. erabilia izan ei zen....Ardatz bertikal dun ur-errota

Mota honetako errotak gurpila plano horizontalean jarrita eta ur korronteak pala radialetan eraginez biraka jarriko du ardatz bertikala. Beste muturrean harri bi, behekoa aldagabea finkatua erdian zuloarekin non ardatza pasatzen da goiko harri birakorra lotuz. ....... Eraikuntza erraza zuela etaGarai”tik(Greziatik) mundu guztira zabaldu zen. Jakina edozein errekatan erabilgarria zela eta Txinaraino iritzi ei zen I. mendean. Aldiz Europan II. mendearen azkenerantz ezagutu zen eta Japonen610. urtean. Gainera erabiltzen zutenek laster konturatu ziren, ura gurpileko paletara zuzenduz askoz ere ondorio hobeak lortzen zirela, garapen logikoa.

Ardatz horizontal dun ur-errota

"Ingenios de madera" Jose M.Legazpiren lan dugu hirudi hau.Bertan oso ondo ikus dezakegu,ardatz bertikal dunarenfuntzionamendua. Gurpilarenhortzak linterna eragiten dute eta hauardatz bertikalari eta goiengoerrotarriari loturik dagoenez,mugimendu zirkularra eragiten dio,harri bien bitartean dagoen garauabirrinduz eta ehoz.

Balmasedako zurezko presa 1921.eko argazkia... Seguru aski, gure inguru honetan ere, uharkak edo presak, zurez egindakoak izan ziren, batez ere XVIII. mendearen hasiera arte.

Page 6: Aretxabala, errekan bera 7. atala LIBURUA... · Eta burdinolak baso garaietatik eta mendi gailur aizetzuetatik ibai ... beste 1.200 kintal metriko ekoizten zuen urtean. Garai beretsuan

Erromatar Vitruvius arkitekto eta ingineruak egin zuen lehen deskribapena 27 urte K.A.. Era honetako lehen tramankuluak gurpil bertikal batetan erdia baino beherago ura zuzenduz. Gurpilaren ardatzak horizontalki daraman biraketa linternaren bidez ardatz bertikalera igortzen duelarik harriaren biraketa eraginez. Mota honetako errota erromatar inperioan esaguna bihurtu zen, batez ere esklabuen askapenean beharrezko bihurtu bait zen indar merke alternatiboa. .... Hasierako gurpil haundienak 1.8 metrotako diametrokoak ziren gutxi gora behera hiru zaldiko potentzia emanez. Europan erdiaroko tramankulurik erabiliena izan zen , ia guztiz zurez egina XVIII. menderarte eraiki zirelarik.