4
Arratiako Eleiza 12. zenbakia Aste Santua 2013 Kristo Berbiztua, gure gauen Argia, Pazkoa bihurtuz gure negarrak Adiskideekin afaltzea, kezkarik gabe bihotza irekitzea, oinak garbitzea gozo-gozo eta errespetuz, elkarrekin jandako ogi samur eta edandako ardo berri bihurtzea. Jainkoaz mozkortzea, eta gauza bera egitera guztiak gonbidatzea. Gaixoak bisitatzea, adineko jendea eta haurrak zaintzea, gose denari jaten eta egarri denari edaten ematea, presoak eta gatibuak askatzea, biluzi dena janztea, etorkinari eta galdua denari ongietorri egitea, hildakoari duinki lur ematea. Bizi direnez ez ahaztea, eta gauza bera egitera guztiak gonbidatzea. Ez dakienari irakastea, behar duenari aholku ona ematea, oker dabilena bideratzea, irainak eta lotsagabekeriak barkatzea. Triste dena kontsolatzea, hurkoaren ahuldadearekin pazientzia izatea. Adiskideez eta etsaiez Jainkoari eskatzea, eta gauza bera egitera guztiak gonbidatzea. Zuzenaren alde lan egitea, bake iraunkorra bilatzea, armei «ez» esatea, egitasmo partekatuetan buru- belarri jardutea, geure diru-kontuak eta poltsak murriztea, limosnak handitzea. Azkeneraino maitatzea, eta gauza bera egitera guztiak gonbidatzea. Baso bat ur eskaintzea, hitz kontsolagarri bat eskaintzea, lege zuzengabeak salatzea, norberaren negozio-bidaiei muga ezartzea, zauritua lepoan hartzea familiakoa ez bada ere, neure etxetik eta ingurunetik −zoko, talde, gaztelu− irtetea. Hiri bat eraikitzea guztientzat, eta gauza bera egitera guztiak gonbidatzea. Ebanjelioaren araberako nahasmendua harrotzea. Hark gu bezala maitatzea, eta gauza bera egitera guztiak gonbidatzea. Etab., etab. Keinu batek soilik, batek soilik, egiten dio gainezka bizi-iturritzat eskaini diguzun maitasunari. Gu hartu eta garbi gaitzan uzten badiogu, garbi izango gara, bainatu berria den haurra bezala, zure altzoan atseden hartzeko. Garbi nazazu, Jauna! Garbi gaitzazu, Jauna! ¿Qué hace Dios en una cruz? Según el relato evangélico, los que pasaban ante Jesús crucificado sobre la colina del Gólgota se burlaban de él y, riéndose de su impotencia, le decían: «Si eres Hijo de Dios, bájate de la cruz». Jesús no responde a la provocación. Su respuesta es un silencio cargado de misterio.

Arratiako Eliza 12

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Arratiako Elizaren orritxoa hamabigarren zenbakia 2013 aste santua

Citation preview

Page 1: Arratiako Eliza 12

Arratiako Eleiza 12. zenbakia Aste Santua 2013

Kristo Berbiztua, gure gauen Argia, Pazkoa bihurtuz gure negarrak

Adiskideekin afaltzea, kezkarik gabe bihotza irekitzea, oinak garbitzea gozo-gozo eta errespetuz, elkarrekin jandako ogi samur eta edandako ardo berri bihurtzea. Jainkoaz mozkortzea, eta gauza bera egitera guztiak gonbidatzea. Gaixoak bisitatzea, adineko jendea eta haurrak zaintzea, gose denari jaten eta egarri denari edaten ematea, presoak eta gatibuak askatzea, biluzi dena janztea, etorkinari eta galdua denari ongietorri egitea, hildakoari duinki lur ematea. Bizi direnez ez ahaztea, eta gauza bera egitera guztiak gonbidatzea. Ez dakienari irakastea, behar duenari aholku ona ematea, oker dabilena bideratzea, irainak eta lotsagabekeriak barkatzea. Triste dena kontsolatzea, hurkoaren ahuldadearekin pazientzia izatea. Adiskideez eta etsaiez Jainkoari eskatzea, eta gauza bera egitera guztiak gonbidatzea.

Zuzenaren alde lan egitea, bake iraunkorra bilatzea, armei «ez» esatea, egitasmo partekatuetan buru-belarri jardutea, geure diru-kontuak eta poltsak murriztea, limosnak handitzea. Azkeneraino maitatzea, eta gauza bera egitera guztiak gonbidatzea. Baso bat ur eskaintzea, hitz kontsolagarri bat eskaintzea, lege zuzengabeak salatzea, norberaren negozio-bidaiei muga ezartzea, zauritua lepoan hartzea familiakoa ez bada ere, neure etxetik eta ingurunetik −zoko, talde, gaztelu− irtetea. Hiri bat eraikitzea guztientzat, eta gauza bera egitera guztiak gonbidatzea. Ebanjelioaren araberako nahasmendua harrotzea. Hark gu bezala maitatzea, eta gauza bera egitera guztiak gonbidatzea. Etab., etab. Keinu batek soilik, batek soilik, egiten dio gainezka bizi-iturritzat eskaini diguzun maitasunari. Gu hartu eta garbi gaitzan uzten badiogu, garbi izango gara, bainatu berria

den haurra bezala, zure altzoan atseden hartzeko. Garbi nazazu, Jauna! Garbi gaitzazu, Jauna!

¿Qué hace Dios en una cruz? Según el relato evangélico, los que pasaban ante Jesús crucificado sobre la colina del Gólgota se burlaban de él y, riéndose de su impotencia, le decían: «Si eres Hijo de Dios, bájate de la cruz». Jesús no responde a la provocación. Su respuesta es un silencio cargado de misterio.

Page 2: Arratiako Eliza 12

Precisamente porque es Hijo de Dios permanecerá en la cruz hasta su muerte. Las preguntas son inevitables: ¿Cómo es posible creer en un Dios crucificado por los hombres? ¿Nos damos cuenta de lo que estamos diciendo? ¿Qué hace Dios en una cruz? ¿Cómo puede subsistir una religión fundada en una concepción tan absurda de Dios? Un "Dios crucificado" constituye una revolución y un escándalo que nos obliga a cuestionar todas las ideas que los humanos nos hacemos de un Dios al que supuestamente conocemos. El Crucificado no tiene el rostro ni los rasgos que las religiones atribuyen al Ser Supremo. El "Dios crucificado" no es un ser omnipotente y majestuoso, inmutable y feliz, ajeno al sufrimiento de los humanos, sino un Dios impotente y humillado que sufre con nosotros el dolor, la angustia y hasta la misma muerte. Con la Cruz, o termina nuestra fe en Dios, o nos abrimos a una comprensión nueva y sorprendente de un Dios que, encarnado en nuestro sufrimiento, nos ama de manera increíble. Ante el Crucificado empezamos a intuir que Dios, en su último misterio, es alguien que sufre con nosotros. Nuestra miseria le afecta. Nuestro sufrimiento le salpica. No existe un Dios cuya vida transcurre, por decirlo así, al margen de nuestras penas, lágrimas y desgracias. Él está en todos los Calvarios de nuestro mundo. Este "Dios crucificado" no permite una fe frívola y egoísta en un Dios omnipotente al servicio de nuestros caprichos y pretensiones. Este Dios nos pone mirando hacia el sufrimiento, el abandono y el desamparo de tantas víctimas de la injusticia y de las

desgracias. Con este Dios nos encontramos cuando nos acercamos al sufrimiento de cualquier crucificado. Los cristianos seguimos dando toda clase de rodeos para no toparnos con el "Dios crucificado". Hemos aprendido, incluso, a levantar nuestra mirada hacia la Cruz del Señor, desviándola de los crucificados que están ante nuestros ojos. Sin embargo, la manera más auténtica de celebrar la Pasión del Señor es reavivar nuestra compasión. Sin esto, se diluye nuestra fe en el "Dios crucificado" y se abre la puerta a toda clase de manipulaciones. Que nuestro beso al Crucificado nos ponga siempre mirando hacia quienes, cerca o lejos de nosotros, viven sufriendo.

Jainkoa eta ni

Orain ez dakit, Jauna, Zu edo ni aldatu ote naizen, etzira egun ene gogoan lehengo itxuraz agertzen; gertatzen denaz, o Nagusia, kartsuki zaitut eskertzen, gure arteko hoztasun hartaz hasia nintzan aspertzen, Jainko maitea, ordu zen noizbait lagunak egin gintezen.

Zure laguna eginez geroz enetzat ez da nekerik, zure behako samurrak eman nau fidantziaz beterik; ezeren galderik ez dautzut bada egiten ene baitarik, ez gaztigua urrun dagizun, ez eta sari eskerik; gaurkoz ez dautzut ezer eskatzen, amodioaz besterik.

Inoiz bakerik goza gabeko ene gogo bihurria, bihotzak edan duen ur onak hil du zure egarria, ur on guzien Jabeak berak emanikan neurria; horra egi bat amodioak gure bistan ezarria: Haren oinetan sortzen jakula bakearen iturria.

Xalbador

www.arratia.tk

Page 3: Arratiako Eliza 12

1.- Zer esan gura dau irudiak? Berba egin gurasoekin, lagunekaz… 2.- Zelan jagongo dozu Jesusek emondako oparia: fedea?

Page 4: Arratiako Eliza 12

ASTE SANTUA 2013 ARRATIA PASTORAL BARRUTIA

Parrokia

Bedia (e)

Lemoa (e)

Dima

Igorre (e)

Arantzazu

Artea

Areatza (e)

Zeanuri

Ipiñaburu

Erramu domekea

11.00 12.30 12.30 12.30 10.30 11 13 11.30 10

Alkarte penitentzia

Eguaztena 7

Astelehena 7

Martitzena 7

Barikua, martxoak 22, 7etan

Astelehena 7

Martitzena 7

Zapatua, martxoak 23,

6etan

Eguaztena martxoak 27,

8etan San Isidron

Eguena 6,30

Eguen Santua: Azken Afaria

5.30 7 7 7 5 6.30 6 6 7

Ordu santua - - - 10 - - 9 9 -

Bariku Santua: Kurutze bidea

- 11 - 11 - - 11 11.30 San Isidron -

Nekaldia eta Heriotza

5.30 7 7 7 5 6.30 6 6 5

ZAPATU Santua: Pazko Bijilia

8 10 8 9 8 - 9 9 8

Pazko Domekea

11.00 12.30 12.30 12.30 - 11 13 11.30 10

E: elebiduna, bilingüe + info: www.arratia.tk