Upload
xingola
View
35
Download
0
Embed Size (px)
Citation preview
Arto Lapurra. Proiektu bidezko ikaskuntza
Zeintzuk dira testu edo bideoaren aspektu aipagarrienak (ideia nagusiak)?
Proiektu bidezko ikaskuntzan, garrantzitsuena, ikasketa plana eta eguneroko
metodologia oso zehaztua edukitzea da, hau da, zehaztapen oso handia izan behar
da( ikasleen aurre ezagutzak, helburuak, ebaluazio irizpideak…)
Taldean lan egiteko, rolak argi egon behar dira, ikasleek ikasketa autonomia garatua
izan behar dute. Proiektuen gaia, interesgarria eta ikasketa planarekin lotuta egon
behar da.
Irakaslearen rola aldatzen da, ezagutzak transmititzetik, ezagutzak lortzeko baliabideak
ematera.
Zerk deitu dit arreta?
Amara-Berri ikastetxeko ekipamendu informatikoak. Baliabide hauek asko errazten ditu
teknologi berriak klasean sartzea. Ekipamendu hori lortzeko behar den inbertsioa
izugarrizkoa da. Nire ustez, agertzen den irakaslea, teknologi berrien eta bere
didaktikako dauzkan ezagutzak, izugarrizkoak direla.
Zerekin lotu dezaket?
Irakaskuntza arlo guztietan. Adibidez, ARTO LAPURRA ipuina idazterakoan, hizkuntza
arloarekin lotzen da, hau da, ikasleek ipuinei buruz dakiten guztia erabiltzen dute
(testuaren formatua, egitura, hizkuntzaren sintaktika eta gramatika…)
Baliabide onak izanda, eta metodologia plangintza eta irakasle egoki batekin,
irakaskuntza arlo guztiekin lotu ahal da.
Zer ekarpen egiten dit nire ezagutzetara?
Bideo honek argi utzi digu, ikasketa prozesua, etengabekoa dela, eta irakasleok,
gizartearen beharrak betetzeko, beti pauso bat aurretik egon behar gara irakaskuntza
prozesua zahartu ez dadin.