16
z ASTIGARRAGA Gazte Eguna izango da gaur Gazte Asanbladak Gazte Eguna antolatu du gaur. 11:30etatik aurrera izango dira: Olinpiadak, bazkaria, kontzertuak... /8 z EREÑOTZU Bi hitzaldi, datozen asteetan Ereñotzuko Auzo Udalak bi hi- tzaldi antolatu ditu datozen asteetan. Aurrenekoa ostegune- an izango da: Leitzaran eta Urumea ibaietan emakumeak busti egiten dira. /14 z GOIZUETA - ARANO Pediatra euskalduna jartzeko, sinadurak biltzen Eskualdean kanpaina bat jarri dute martxan bertako pediatra euskalduna izan dadin. Sina- durak biltzen ari dira. /14-15 z ARANO PAC diru laguntza tramitatzeko epea PAC diru laguntza tramitatzeko epea martxoaren 31tik apirila- ren 4ra bitarte izanen da. /15 GAUR KRONIKAN HERNANI - TONY JONES ERRUGBILARIA: «Afizioaren bultzada sekulakoa izaten da» /4-5 2014ko martxoaren 22a, larunbata ::: Heraniko Kronika 4.680 zk. ::: Astigarragako Kronika 7 zk. ::: www.kronika.net ::: Hernani /2-7 Haur antzerkia, PSE-EE prentsa oharra, laburrak, kirolak, eskelak... Astigarraga /8-13 Espainiako banderaren auzia, auzokonposta, labu- rrak, futbola, saskibaloia... Ereñotzu /14 Goizueta /14-15 laburrak, kirolak... Arano /15 tximista, trailerra, ehiza... AStiGArrAGA eta Hernaniko errumaniar ijituen asentamenduari erantzuteko, proiektu bat jarri zuten martxan Udalek, romi Bidean elkarteak, Caritasek, Diputazioak eta Eusko Jaurlaritzak. Helburua, bertako bizilagunen integrazioa bultzatzea. 2012an jarri zen martxan eta hasi da emaitzak ematen. 6 familia atera dira kanpamendutik, etxebizitza batera, eta urtero 17 ateratzea aurreikusten dute. Proiektuaren berri izateko, arduradunekin elkartu da Kronika. /10-13 z ASTIGARRAGA - ERRUMANIARREN ASENTAMENDUAREN PROIEKTUA Errumaniar ijituen asentamenduari lotuta, proiektu bat jarri zen martxan 2012an, integrazioa bultzatzeko asmoarekin. Proiektu hori hasi da emaitzak ematen. Pixkanaka, integraziorako pausoak ematen Atzo inauguratu zen Ekoguneko Baratza Parkea (lehengo zabalegi; Galarretatik oriamendirako bidean, ezkerretara). Hernani, Donostia eta Lasarteko 200 erabil- tazile inguru hasi daitezke beren partzele- tan haziak landatzen. Horrez gain, ikasle edota talde desberdi- nei zuzendutako Baratza Eskola ireki zen, eredu ekologiko eta jasangarrien bidez lurra lantzen ikasteko. Gipuzkoako Baratza Parkeen Sarean dago Ekoguneko Baratza Parkea. /2 Udaberriarekin batera loratuko dira baratzak

ASTIGARRAGA - ERRUMANIARREN ASENTAMENDUAREN …Proiektu hori hasi da emaitzak ematen. Pixkanaka, integraziorako pausoak ematen Atzo inEugurEtu zen Ekoguneko BErEtzE PErkeE (lehengo

  • Upload
    others

  • View
    2

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: ASTIGARRAGA - ERRUMANIARREN ASENTAMENDUAREN …Proiektu hori hasi da emaitzak ematen. Pixkanaka, integraziorako pausoak ematen Atzo inEugurEtu zen Ekoguneko BErEtzE PErkeE (lehengo

z ASTIGARRAGA

Gazte Eguna izango da gaurGazte Asanbladak Gazte Egunaantolatu du gaur. 11:30etatikaurrera izango dira: Olinpiadak,bazkaria, kontzertuak... /8

z EREÑOTZU

Bi hitzaldi, datozen asteetanEreñotzuko Auzo Udalak bi hi -tzaldi antolatu ditu datozenasteetan. Aurrenekoa ostegune-an izango da: Leitzaran etaUrumea ibaietan emakumeakbusti egiten dira. /14

z GOIZUETA - ARANO

Pediatra euskaldunajartzeko, sinadurak biltzenEskualdean kanpaina bat jarridute martxan bertako pediatraeuskalduna izan dadin. Sina -durak biltzen ari dira. /14-15

z ARANO

PAC diru laguntzatramitatzeko epeaPAC diru laguntza tramitatzekoepea martxoaren 31tik apirila-ren 4ra bitarte izanen da. /15

GAUR KRONIKAN

HERNANI - TONY JONES ERRUGBILARIA:

«Afizioaren bultzadasekulakoa izaten da» /4-5

2014ko martxoaren 22a, larunbata ::: Heraniko Kronika 4.680 zk. ::: Astigarragako Kronika 7 zk. ::: www.kronika.net :::

Hernani /2-7Haur antzerkia, PSE-EEprentsa oharra, laburrak,kirolak, eskelak...

Astigarraga /8-13Espainiako banderarenauzia, auzokonposta, labu-rrak, futbola, saskibaloia...

Ereñotzu /14

Goizueta /14-15laburrak, kirolak...

Arano /15tximista, trailerra, ehiza...

AStiGArrAGA eta Hernaniko errumaniar ijituen asentamenduarierantzuteko, proiektu bat jarri zuten martxan Udalek, romi Bideanelkarteak, Caritasek, Diputazioak eta Eusko Jaurlaritzak. Helburua,bertako bizilagunen integrazioa bultzatzea. 2012an jarri zen mar txaneta hasi da emaitzak ematen. 6 familia atera dira kanpamendutik,etxebizitza batera, eta urtero 17 ateratzea aurreikusten dute.Proiektuaren berri izateko, arduradunekin elkartu da Kronika. /10-13

z ASTIGARRAGA - ERRUMANIARREN ASENTAMENDUAREN PROIEKTUA

Errumaniar ijituen asentamenduari lotuta,proiektu bat jarri zen martxan 2012an,integrazioa bultzatzeko asmoarekin.Proiektu hori hasi da emaitzak ematen.

Pixkanaka, integraziorako pausoak ematen

Atzo inauguratu zen Ekoguneko BaratzaParkea (lehengo zabalegi; Galarretatikoria mendirako bidean, ezkerretara).Hernani, Donostia eta Lasarteko 200 erabil-

tazile inguru hasi daitezke beren partzele-tan haziak landatzen.

Horrez gain, ikasle edota talde desberdi-nei zuzendutako Baratza Eskola ireki zen,

eredu ekologiko eta jasangarrien bidezlurra lantzen ikasteko.

Gipuzkoako Baratza Parkeen Sareandago Ekoguneko Baratza Parkea. /2

Udaberriarekin batera loratuko dira baratzak

Page 2: ASTIGARRAGA - ERRUMANIARREN ASENTAMENDUAREN …Proiektu hori hasi da emaitzak ematen. Pixkanaka, integraziorako pausoak ematen Atzo inEugurEtu zen Ekoguneko BErEtzE PErkeE (lehengo

// 22014-III-22 larunbataHERNANI

z GURE ESKU DAGO

Landaren eta Plaza Berrin, giza-katerakoizena emateko mahaiakHernaniko Gure Esku Dago ekimenak mahaiak jarriko ditu asteburuan, ekai-naren 8an egingo den giza-katerako izena emateko. Gaur Landaren izan godira Hernani eta Cienciasen arteko partiduan, eta ondoren argazkia aterakoda jokalariekin. Bihar, berriz, Plaza Berrin egongo dira (12:00-14:00). yy

z AMHER

Arrazakeriaren eta xenofobiaren kontrakomartxara joateko deiaHernaniko Amher taldeak dei egiten die hernaniarrei bihar egingo denArrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako martxan parte har tzeko. Aurtengoleloa Zirkulatu izango da, «Europan inmigrazioari gero eta traba gehiagojartzen ari zaizkielako». Martxa Trintxerpetik Donostiara egingo da, bainahernaniarrek Hernaniko apeaderoan jarri dute zita, 10:30etan. yy

z TTARLA

Sarrerak salgai apirileko emanaldirakoApirilaren 5ean dantza emanaldi berezia eskainiko dute Ttarla dantza talde-ko beteranoenek: Zura. Gaueko 22:00etan eskainiko dute emanaldia, kirol-degian, eta Zugazti musika talde hernaniarrak osatuko du emanaldia.Sarrerak dagoeneko salgai daude 3 eurotan, Aralar, Rufino eta Zintzarrin. yy

z HERNANIKO BILGUNE FEMINISTA

Festa gaur, KarboneranMusika, umorea eta konpainia ona izango dira gaur Karboneran. Halaxe azal-du du Hernaniko Bilgune Feministak, eta azaltzeko gonbidapena egin du. yy

z ITV - IAT

Kostata, baina sinatu dute akordioa, eta astelehenean lanera itzuliko diraUrnieta eta Irungo ITV-IATko langileek bederatzi hilabete egin dituzte gre-ban, lan-hitzarmena sinatzeko TÜV Rheinland enpresarekin ados jartzen ezzirelako. Preco bitartekari zutela, asteazkenean aurre-hitzarmen bat sinatuzuten, eta ostegunean sinatu behar zuten akordio ofiziala. Baina enpresakatzera egin zuen berriro. Azkenean atzo sinatu zen akordioa, goizetik arra -tsaldeko 16:30ak ingurura arte negoziatzen pasa ondoren. Ondorioz, gre-ban izan diren 60 langileak astelehenean itzuliko dira lanera, eta zerbitzuaberrezarriko da. yy

Atzo inauguratu zen Eko -guneko Baratza Parkea. Mikelinsausti (Kutxa Ekoguneko zu -zendaria), Carlos ruiz (KutxaGizarte Ekintzako zuzendaria)eta Anabel ruizek (baratze -kideen ordezkaria) egin zituz -ten aurkez penak, eta ondoren,ber tara tutako guztiek insta -lazioak ezagutzeko aukera izanzuten.

Baratza Parkearen inguruan«komunitate bat» sortu delanabarmendu zuten, ekologia,jasangarritasuna eta talde des -berdinen topaleku delako.

7 udalerri eta 600 baratzakide

oriamendira bidean dagoenEkoguneko Baratza ParkeaGipuzkoako 7 udalerrik osatzenduten Sareko parte da. Horrenerakusgarri, herri bakoitzekoordezkariek sagarrondo batlandatu zuten atzo.

Hernani, Usurbil, Lezo, ze -gama, Errenteria, tolosa etaAle gi dira herri horiek. Guztira,600 herritar inguru dira ba -ratza hauetako erabi ltzaile edobaratzakide, eta atzo irekitako -e tan Hernani, La sarte eta Do -nostiakoek har tzen dute parte.

Dagoeneko hasi daitezke ba natudiren 160 lursailak lantzen.

Baratza Eskola

Hiru helburu ditu BaratzaParkeak: elikadura osasuntsuabultzatzea autokontsumoarenbidez, nekazaritza eta ongarriekologikoak bultzatzea eta taldeeta belaunaldi desberdinen to -paleku izatea.

Horretarako, lurra lantzeazgain, konposta egingo da bertan,eta talde eta eskolek lu rra lan -tzearen inguruko xehe tasunakikasteko aukera izango dute. yy

Atzo inauguratu zen Ekoguneko Baratza Parkea

Hernani, Lasarte eta Donostiako 200dik gora baratzakideak hasi daitezke beren partzela zatian haziaklandatzen. Horrez gain, Baratza Eskola ere inauguratu da, eta Pittika erreka berreskuratu.

z TXANTXANGORRI

Eneko Da Silvaeta Xuban Adrian Espainiako txapelketarenesperantzanHernaniarrak baziren lehengolarunbatean Hondarribian hasizen Eus ka diko Itsas-ArrantzaTxapel ketan, infantil mailan.Eneko Da Silva behin-behinekolehenengo postuan gelditu zen,eta Xuban Adrian hirugarrenean.Txapelke tako azken manga apiri-laren 5ean jokatuko da Gorlizen,eta hernaniar gazteek aukeraizango dute Espainiako Txapel -ketarako sailkapena lortzeko. yyEneko Da Silva lehenengo postuan dago, oraingoz.

z BARATZA PARKEA

HErnAniKo ikastetxeen be -harrak direla-eta, HernanikoPSE-EEk kritikatu egin dituEAJ eta Eusko Jaur laritza.«EAJk tontotzat jo ditu her -naniarrak uste badu sinistuegin dutela Hernaniko hez -k untzarako behar diren erai -kinak eraikiko direla».

PSE-EE «poztu egiten daobrak egingo direlako, Her -nanik behar baititu. Baina ezahaztu PSE-EE izan zelakon prometitu zena eta pau -

su guztiak eman zituenains tituturako eraikin berriaegin eta Gay Mur berritzeko.Eusko Jaurlaritzan zegoen

orduan, Patxi Lopez lehen -dakari zela».

«Aurrekontuetan sartuge nuen obrak egiteko par ti -da, baina EAJk baztertu zuen2013an, diru falta aitzakiahartuta. institutuko ikasleek2 urte daramazkite barra -koietan, eta Gay Murren to -kia falta da. EAJk arazoasortzen du lehenengo, etagero salbatzaile papereandator. Hori tranpak egitenibiltzea da». yy

EAJri eta Eusko Jaurlaritzari kritika,Hernaniko hezkuntzaren inguruan

Hernaniko PSE-EEk espero du «eraikin berrirako obrakaurten hastea, dagoeneko urtebete galdu baitugu».

z PSE-EE-PRENTSA OHARRA

«EAJ al dator orainUrumea ikastolakoeta institutukosalbatzailemoduan?»

Herri bakoitzeko ordezkariek sagarrondo bana landatu zuten.

Page 3: ASTIGARRAGA - ERRUMANIARREN ASENTAMENDUAREN …Proiektu hori hasi da emaitzak ematen. Pixkanaka, integraziorako pausoak ematen Atzo inEugurEtu zen Ekoguneko BErEtzE PErkeE (lehengo

// 3 2014-III-22 larunbata HERNANI

nAtUrAri buruzko kondairakontatuko du izar iratxoakmarrubi tarta erraldoi batprestatzen duten bitartean:natura sortu zen egunean izaro

eta Kixmi nola jaio ziren. Urteroegiten du gauza bera. Baina zergertatuko litzateke noizbaitmarrubi tarta garaiz prestatukoez balitz?

Antzerkia 5 urtetik gorakohaurrei zuzendua dago, etaeuskeraz izango da. 11:00etanhasiko da Biterin, eta sarrerak2,70 euro balio ditu. yy

Naturaren kondaira kontatuko dute iratxoek

Bost urtetik gorako haurrentzat antzerkia izango da gaur,euskeraz. Biterin izango da 11:00etan, 2,70 eurotan.

z HAURREN ANTZERKIA

MArtxoArEn 27an bukatukoda emakumeei zuzendutakooinarrizko mekanika ikas -taroan izena emateko aukera.

transpacarren emango di -tuz te ikastaroak. Hiru txandadau de aukeran: apirilaren 1etikmaia tzaren 7ra, maiatzaren 12 -tik 30era, eta ekainaren 2tik 20r -a. 4 orduko saioak emango di ra,goizez ala arratsaldez, 3 astez.

izena emateko transpacarzentrora jo (Latsunbe, 44) edo943 55 18 08 telefonora deitubehar da. yy

Mekanika ikastaroan izenaemateko aukera ostegun arte

Hiru txanda daude aukeran ikastaroa egiteko, bai goizez etabaita arratsaldez ere. 3 astekoa da, egunean 4 ordukoa.

z UDALA - MEKANIKA IKASTAROA EMAKUMEENTZAT

BUrUntzALDEAKo Merkata ri tzaDinamizatzeko Bulegoak jakina -ra zi du lau dirulaguntza eska -tzeko epeak ireki direla. Lau diraenpresa txiki edo ertainei,enpresario bakarrak direnei edoautonomoei zu zenduak.

Dirulaguntzak, zertarako?

Dirulaguntzetako bat da ibil -gailu ukiezinetan edo materialberrietan inbertsioak egiteko.

Beste bat, finantzazio laguntzaemateko. Hirugarren bat, mai -legu likidazioetarako. Eta az ke -na, EiKtren bidez enpresek hor -nitzaileekin, beze roekin edoad mi nistrazioekin dituzten ha -rre manak digitali za tzen lagun -tzeko, hau da, ko munikazioteknologiak hobe tzeko.

Informazio gehiago

informazio gehiagorako Burun -

tzaldeako Merkataritza Dina -mi zatzeko Bulegora jo (Her -naniko Villa Ave Maria) edotelefonoz deitu bi zenbakihauetako batera: 943 33 3049/627 663 218).

Epeak eta eskaerak egitekoentregatu beharrekoak ikusidaitezke webgune honetan:www.comercio-gipuz­koa.com/

eu/merkatal-sustapen-bulegoa

/diru-laguntzak. yy

Lau dirulaguntza, enpresatxiki eta autonomoentzat

Inbertsioetarako, finantzaziorako, maileguekin laguntzeko, etakomunikaziorako teknologiak berritu edo martxan jartzeko dira.

z DIRULAGUNTZAK BURUNTZALDEAKO MERKATARITZARAKO

Oinarrizko mekanikari buruzko ikastaroa izango da.

Page 4: ASTIGARRAGA - ERRUMANIARREN ASENTAMENDUAREN …Proiektu hori hasi da emaitzak ematen. Pixkanaka, integraziorako pausoak ematen Atzo inEugurEtu zen Ekoguneko BErEtzE PErkeE (lehengo

// 42014-III-22 larunbataHERNANI

ZEIn izan zen Hernanira

etortzeko arrazoi nagusia?

Euskal Herrira etortzearenmotibo nagusia ikasketak izandira. Galesko Unibertsitateanikasten ari naiz filologia his-panikoa eta azken ikasturtean

nengoenez, atzerrian prakti-kak egiteko aukera eskainizidaten. nire helburu nagusiakdira beste herrialde bat ezagu -tzea, diru pixka bat irabazteaeta irakasle izateko prestatzea.

Hernaniko institutuannabil lanean, ingeleseko klase-etan asistente moduan, batxi-lergoko ikasleekin, eta egiaesan, oso ondo ari naiz mol-datzen.

Orain dela zenbat etorri

zinen Euskal Herrira?

Pasa den urteko iraila bukae-

ran iritsi nintzen Gipuzkoaraeta ekainera arte egotekoasmoa dut, nahiz etaHernaniko institutuan egitenari naizen praktikak maiatza-ren 30ean amaitzen ditudan.San Joan jaiak ezagutu nahikonituzke, eta ondoren, ox -fordera (ingalaterra) bueltatu.Euskal Herrian egongo naizendenboran gauza berriak ikasieta ezagutzeko asmoa dut.

nolakoa ari da izaten

zure egonaldia euskaldunen

artean?

Esperientzia ezin hobea izatenari da orain artean. Hasierabatean, Donostian jarri ginenbizitzen ni eta ingalaterrakobeste bi kide. Gerora, Hernaninirakasle lanetan eta errugbia-rekin egiten nituen ordu kopu-ru guztiak ikusita, bertako etxebatean alokairuan bizitzen

Tony Jones irailean iritsi zen Hernanira eta ikasturtea bukatzean du itzultzeko asmoa, San Joan jaieiz gozatu ostean.

«Landaren bizi den giro aparta ez dutIngalaterran sekula sentitu»

Joan den igandean Valladoliden jokatutako azken partiduanjasotako kolpe baten arrastoak aurpegian dituela erantzunditu Tony Jonesek (Oxford, 1993) Kronikaren galderak.Ingalaterran jaiotakoa da Jones, eta Hernani Errugbi taldeanjoka tzen du denboraldi hasieratik. Ingeles irakasle eta errug-

bi jokalari lanak uztartzen ditu gurean. Gaur Ciencias talde-aren kontra neurtuko ditu indarrak Hernanik, eta Tony Jonesbertan izango da. Denboraldiko azken txanpan da Hernani,eta Landareko partiduak irabaztea klabea da. PartiduaLandaren jokatuko da, arratsaldeko 17:00etan.

z INGALATERRAKOA, ERRUGBI JOKALARIA ETA IRAKASLEA HERNANIN - TONY JONES

Mikel Aginagalde«Tratua oso ona arida izaten eta inonbaino hobetosentitzen naizbertakoen artean»

Page 5: ASTIGARRAGA - ERRUMANIARREN ASENTAMENDUAREN …Proiektu hori hasi da emaitzak ematen. Pixkanaka, integraziorako pausoak ematen Atzo inEugurEtu zen Ekoguneko BErEtzE PErkeE (lehengo

jartzea erabaki nuen, eta era-baki ona izan zela onartubehar dut. Gainerakoan, eus-kaldunekiko tratua oso zuzenaizaten ari da, eta inon bainohobeto sentitzen naiz bertako-en artean.

Zer da Hernanitik gehien

gustatzen zaizuna?

Lasaitasuna da gehien esti-matzen dudana. Arratsaldeanlagun batekin geratu, kafe bathartu eta solasean ibiltzekoaukera, hain zuzen. inga -laterran ez bezala, hemen jen-dea gehiago ateratzen da kale-ra eta horrek asko anima tzennau. Egunerokotasuna ahazte-ko aukera ematen dit horrek.Euskaldunak nahiko hotzakdirela entzun izan dut honaetorri baino lehen, baina, nikez dut sentsazio hori hemennagoela. Hernaniarrak eta oro-korrean euskaldunak oso ire-kiak iruditzen zaizkit.

Gaztelaniaz oso ondo hitz

egiten duzu, eta euskaraz?

Gaztelania txikitatik hitz egi-ten dut, nire ama Albacetekoadelako. Betidanik joan izan

naiz hara oporretan eta ez dutarazorik izan gaztelera ikaste-ko eta erabiltzeko. Gainerafilologia hispanikoa ikastenari naiz eta horrek askolaguntzen dit. Euskara, berriz,ez dut hitz egiten, baina zen-bait hitz ikasi ditut eta aurre-rantzean ere ikasiko ditut.

Zer da Ingalaterratik faltan

gehien botatzen duzuna?

Beharbada bertako bazkari oneta atsegin bat egitea dagehien faltan botatzen duda-na, nahiz eta hemen ederkijaten den. Familiarekin egote-ko gogoa ere badut, baina lais-ter ikusiko ditudalako edota

beraiekin ia eguneko kontak-tatzen dudalako ez zait haingogorra egiten euren falta.

Zer dela eta hasi zinen

Hernaniko Errugbi Elkarteko

gorengo taldean jokatzen?

nire praktikak Hernanin eginbehar nituela jakin nuenunean bertan hasi nintzeninternet harakatzen. Berehalaikusi nuen Hernani Espai -niako ligako gorengo mailanjokatzen ari zela eta bertanaritzeko eskaera egitea erabakinuen. Dagoeneko jokatu dituthamar bat partidu eta oso gus-tura sentitu naiz uneoro.

nolako izan da taldean izan

duzun adaptazioa? Giro ona

aurkitu al duzu?

taldekideak oso ondo portatudira hasieratik eta laguntzaasko eman didate behar izandudan guztian. Gainera taldegiroa paregabea da eta osoondo pasatzen dut. Kide gehie-nak hernaniarrak dira eta guz-tien arteko elkartasuna eredu-garria da niretzako. Jokoaridagokionez, ingalaterranFlancker moduan jokatzen

nuen Banbury taldean, etaorain aldiz, Hernanin, erdilarigisa jokatzen dut. Beharbada,presio handiagoa duzu jokoaneta oso kontzentratua egoteaexijitzen du. Dena den, postuhorretan gauzak ondo egitekogai ikusten dut nire burua.

Ingalaterrako errugbiaren

eta hemengoaren arteko

desberdintasun nagusiak?

Mailari dagokionez, egia esan,ez dago hainbesteko diferen -tziarik. Espainiako ligako tal-deak oso konpetitiboak diraeta guztien arteko oreka harri-garria da. Edonork irabaz die-zaioke edonori. Esaterako, gukordiziari irabazi genion bainagure atzetik dauden arerioenaurka galdu dezakegu baitaere. Partidu bakoitza desberdi-na da eta guztietan borrokatubeharra dago. Hala ere, nik eznuen ingalaterrako ligakolehen mailan jokatzen, hangohirugarren mailan baizik.

Taldea mantentzeko

aukerekin ikusten al duzu?

noski ikusten dudala mailarieusteko gai. talde indartsuadugu eta maila altuko jokala-riak daude. Beharbada aldepositiboena taldearen barnesendotasuna da, guztiok osobatuta gaude eta norabide ber-dinean egiten dugu arraun.Esan bezala, talde guztien arte-ko oreka oso nabarmena da,eta ondorioz edonori irabazte-ko aukerak ditugu. Saika -peneako beheko postuetangauden arren, aurrera aterakogarela uste dut.

Zer iruditzen zaizu etxeko

partiduetan Landaren izaten

den giroa?

Hitz batean: ikaragarria. Eznuen sekula jokatu hain giroapartarekin. ingalaterran zale-ak ez dira hain sutsuak eta nikjokatzen nuen mailan, jendea-

ren asistentzia ez zen hainaltua. Landaren partiduakjokatzen ditugunean jendeakematen duen berotasunak ezdu preziorik. Espainiako liganbertan, ez da horrelako jende -tza biltzen errugbi zelaietan.Esaterako, pasa den igandeanValladoliden jokatu genuen.zale gehien biltzen duen zelaiadela entzun genuen, baina ber-tan egon ondoren aitortu be -har dut Landaren gehiago bi -zitzen dela errugbia. Ho rre lakoafizioak benetan bultzatzendu, baita gauzak erraztu ere.

Valladoliden jasotako

porrotaren ostean, Sevillako

Cienciasi irabazteko aukerak

ikusten dituzu?

Azken partiduko emaitza gogo-rra eta taldearen ezintasunaribuelta emateko aukera parega-bea daukagu larunbatean.Gogo eta indar guztiekin zelai-ratuko gara eta zaleen lagun -tzarekin irabaztea esperodugu. Jendearen babesa ezin-bestekoa izango da emaitzapositiboa lortu nahi badugu. yy

// 5 2014-III-22 larunbata HERNANI

«Praktiak Hernaninegin behar nituelajakin nuenean,berehala hasinintzeninformazioa biltzen.Errugbi taldeakGorengoen mailanjokatzen zuela ikusieta eskaera egiteaerabaki nuen.Hamar bat partidujokatu ditut,dagoneko».

MAiLAri eusteko lortu beha-rreko puntuak eskuratzea daHernaniren helburua, epemotzera. Denboraldiko azke-naurreko partidua jokatukoda gaur Landaren. Cien cia -sen kontra neurtuko ditu in -darrak Hernanik, 17:00etanhasita. Sevillarrak azkenakdira sailkapen nagusian,bai na horrek ez du esan nahital de ahula denik. Arerio se -rioa izango du gaur Her -nanik aurrean, eta indar etakontzentrazio guztiak beharbeharrezkoak izango dirapartidua aurrera ateratzeko.

Joan den asteko Valla do -liden kontrako kolpe gogorraeta gero, garaipenaren dina-mikara itzuli nahi du talde-ak. taldeak deialdi bereziaegin die herritarrei, Landa -ren beraien bultzada nabari-tu eta sentitu dadin.

«Errugbi taldekojokalari gehienakhernaniarrak diraeta guztien artekoelkartasunaeredugarria danirentzat»

Herritarrenbultzada eskatudu Hernanik,Ciencias menpean hartzenlaguntzeko

Partidua­

arratsaldeko

17:00etan­jokatuko

da,­Landaren.

Page 6: ASTIGARRAGA - ERRUMANIARREN ASENTAMENDUAREN …Proiektu hori hasi da emaitzak ematen. Pixkanaka, integraziorako pausoak ematen Atzo inEugurEtu zen Ekoguneko BErEtzE PErkeE (lehengo

// 62014-III-22 larunbataHERNANI // KIROLAK

GAur Mirandes gainditzea

duzue helburu. Eibarko zale

askoren babesa izango

duzue. nolako partidua

aurreikusten duzu?

Badakigu gaur Mirandanjokatuko dugun partidua osozaila izango dela, gertukotaldea da eta hemengojokalari askok jokatzen dutebertan. Derbi txiki batenantzera biziko dugu eta ezzaigu sailkapenari gehiegibegiratzea komeni. Beraienzelaian jokatzen duteneantalde sendoa osatzen dute, etazaleen babes haun dia izatendute, oso gainean egoten dira.Hala ere, guk ere izango duguafizioaren babesa, bai baita -kigu 500 bat zale ingurujoango direla Eibarretik; etahorrek asko lagunduko digu.Partidu zaila espero baduguere, gure maila emanez gero,emaitza positiboa lortu deza -kegula uste dut.

Eibarko jokalariek ez duzue

berehalakoan ahaztuko

denboraldi hau.

nola bizi duzue taldean?

Ez dugu sekula ahaztuko.Guztiok dakigu zeintzuk direnEibar bezalako talde batenindarguneak eta gabeziak, etakonziente gara egiten arigarenaren zailtasunaz. ilusiohaundiarekin ari gara bi zi tzenpartidu bakoitza. Uste ge -nuena baino denboraldi hobeaari gara egi ten; ilusio eta gogohaun dia dugu. Hemendikaurrera orain arte jarraitutakobideari segi besterik ez dugu,bai baitakigu galtzen hasizgero, berehala egingo dugulasailkapenean behera.

Eta arlo pertsonalean

nolako urtea ari da izaten?

Ez da nik nahi nukeen bezainona izaten ari. Jokalarioi jo ka -tzea gustatzen zaigu eta aur -ten ez nahiz aukera asko iza -ten ari. Hala ere, taldearenemai tza onek beti laguntzendu te ez jokatzearena hobetoeramaten.

Yuri Berchicheren

konpetentzia gogorra

duzu hamaikakoan

sartzeko, ezta?

Hala da, nik gehiago jokatunahi badut ere, onartu

beharra dut Yuri denboraldioso ona egiten ari dela; etakaltetua, arlo horretan, ni arinaiz izaten.

Hala ere, klubak erakutsi

dizu zugan konfiantza

duela eta beste urtebeterako

luzatu dizu kontratua.

Klubak renobazioa eskain tzeaikaragarria izan da. Ez dutaskorik jokatzen eta hala ereinteres hori ikustea es kertuegiten da. nire egu ne rokolanean fijatu direla esan nahidu horrek, eta oso kon ten tunago. Jarrera ho rrek klub hauoso ezberdina dela ere era kus -ten du; ez dira kon petitzenduzunean baka rrik fijatzenzugan, egunero egi ten duzunlana kontuan iza ten dute.

nolako liga bukaera

espero duzue?

zaila, liga bukaera kon pli ka -tua es pero dugu. orain artekos ta egiten bazitzaigun par -ti duak irabaztea, azken txan -pa ho netan are ge hiago.talde guztiek dute zer baitjokoan eta hori nabarituegiten da berdegunean. Halaere, orain arte bezela ja -rraituz gero, badugu aukeraeta hori da inportanteena.

Eibarrek ba al du aukerarik

datorren urtean Lehenengo

Mailan jokatzeko?

Gaur egun igoera postuetangaude; horrela jarraituz gero,noski joka dezakeela Lehe -nengo mailan.

Eta Gorka Kijerak ikusten

al du bere burua maila

horretan?

Sailkapenari begirada bat bo -ta eta Primeran jo katudezakedala ikusteak urdurituegiten nau; hortan gutxi pen -tsatzen saiatzen naiz. na hia -go dut egunean bizi, etortzende na ongi etorria izango da.Primera oraindik ametsa da,gerta daitekeena, bainaorain dik ametsa.

Zein da sekretua? nola lortu

du Eibarrek, igo berria eta

mailako aurrekontu

txikienetakoa izanik,

lidertzan egotea?

Sekretua lana da, egunerokolana. Gaizkak beti esaten di -gu he men ez dagoela se kre tu -rik: la na, lana eta lana. Bes -talde, la gun kua drila bat ga raeta badakigu irabazteko de -nok norabide berean joanbehar dugula. Horrela ari daizaten, lana, umiltasuna etagure arteko giro ona diraberaz klabeak; hori ze laiannabaritu egiten da.

Berri txarrak ere badira

Eibar aldean. Kapital-

zabakuntza haundi bati

egin beharko dio aurre

taldeak aurten, ez badu

2garren B mailara jaitsi

nahi. nola bizi duzue

egoera hori aldagelan?

taldean ez dugu gaiaz hitz egi -ten. Badakigu klubak arris kuh ori baduela, baina gu bes tezer baitetarako gaude hemen.

Ez al da kontraesana, Eibar

talde eredugarria izatea

arlo ekonomikoan, baina

halako egoera baten

aurrean egotea?

Argi dago kontraesan haun -dia dagoela; badira taldeakmiloiak eta miloiak zor di -tuz tenak, eta ezer gertatzenez zaienak. Kontrapuntuan,gurea bezalako talde txikibatek ezin du halako arau batbete eta mailaz jaisten dute...Ez da bidezkoa, baino legeakhori esaten du.

Etorkizunera begira,

zeintzuk dira Gorka

Kijeraren helburuak?

Helburu nagusia da, aurtenahal den gehiena jokatzea etataldeari ahal dudan gehienalaguntzea. Eta noski, taldeakondo bukatzea denboraldia.

Zein helburu bete nahiko

zenituzke futbol ibilbidea

bukatu aurretik?

Helburu nagusia bete dut, lanagustatzen zaidan zerbait iza -tea: futbol jokalaria. Hala ereegun nola gauden ikusita, betenahiko nukeen helburua da,Eibarrekin Primeran jokatzea.Lortzeko bidean nago. yy

Gorka Kijera.

«Sailkapena begiratu eta Primeran jokatudezakedala ikusteak urduri jartzen nau»

Anduva zelaian Lehengo Mailara igotzeko pausu berri baten bila aterako da gaur Eibar.Mirandesen kontra jokatuko du, 18:00etan. Gorka Kijera jokalari hernaniarra bertan izango da, Eibarrekin borrokatu eta bizitzen ari diren ametsa errealitate bihurtzeko gogoz.

z EIBARKO JOKALARIA GORKA KIJERA

«Pertsona gisa bete dut nirehelburua: futbo -laria izatea. Jokalarigisa, EibarrekinAurreneko Mailanjokatu nahikonuke».

z FUTBOLA

Tolosaren kontrabihar, bi taldeakAurkari bera izango dute Hernaniko bitalde nagusiek bihar: Tolosa.

Emakumezkoen Ligako taldeaklehenago jokatuko du, 12:00etan.Tolosarrak arerio zuzena dira txuriberdeentzat, puntu batera baitaude.

Erregional Ohorezko mailan, astehonetara atzeratutako Real Unionenkontrako partidua jokatu zenZubipen, eta txuri berdeak 2-1 nagusitu ziren. Gaur Tolosaren kontradena ematera aterako da Hernani.Tolosarrak denboraldi ona egiten ari dira, eta hernaniarrak baino 8 puntu gehiagorekin, 4garren dira saikapenean. Partidua, 16:30etan. yy

z SASKIBALOIA

Take Orbelari seipuntuko aldeamurrizteko aukera,HernanikHernanik etxean jokatzearen abantailaizango du gaur. Take Orbela arerio zuze-na hartuko dute Kiroldegian. Tolosarrakaurretik dijoaz sailkapenean, 6 puntura,eta gaur irabaziz gero, tarte hori murriztueta sailkapeneko goi postuetara gertu-ratzeko aukera izango dute etxekoek.Partidua kiroldegian, 16:45etan. yy

z WATERPOLOA

Sestaoren kontrabihar, mutilen taldeaBihar eguerdian jokatuko du Hernanikomutilen taldeak waterpoloko asteburuhonetako partidua. Sestaori irabazteraaterako dira etxekoak. Partidua kirolde-gian, 12:30etan. yy

Leioa izango duteaurrez aurre, neskekNesken taldeak ere Kiroldegian jokatukodu bihar. Talde bizkaitarra izango dutehauek ere aukari: Leioa. Partidua eguer-diko 13:30etan hasita. yy

z BOLA

Ibon Miner garaileUrnietan; biharkotiraldia, LegazpinLehendakari Sariko hirugarren tiraldiajokatu zen joan den astean Urnietan,eta onena Ibon Miner hernaniarra izanzen, 49 brila botata. Gaur Legazpikobolatokian jokatuko da, laugarren tiral-dia. Sailkapen orokorrean, PedroLazkano dijoa lider, eta aurreneko her-naniarra A Miner da, 139 brilarekin.Atzetik dira M. Burugain 136 brilarekin,Ibon Miner 131 brilarekin eta MArrozpide 105 brilarekin. yy

Page 7: ASTIGARRAGA - ERRUMANIARREN ASENTAMENDUAREN …Proiektu hori hasi da emaitzak ematen. Pixkanaka, integraziorako pausoak ematen Atzo inEugurEtu zen Ekoguneko BErEtzE PErkeE (lehengo

// 7 2014-III-22 larunbata HERNANI// KIROLAK

EskelakEskelak ilunabarreko 20:30ak arte jasoko dira. Izen abizenak, eskela jartzen duenak eskatu bezala

errespetatuko dira eta funeraria bidez jasotzen den kasuetan, jaso bezala.

= LORENZO ETXENIKE ELIZONDOAtzo hil zen, 89 urte zituela, Elizakoak

eta Aita Santuaren Bedeinkazioa hartuta

- Goian Bego -

Emaztea: Ramoni Garmendia; seme-alabak: Maria Jesus etaIsaac; bilobak: Eneritz eta Narkis; anai-arrebak, ezkon anai-arre-bak, ilobak, lehengusuak eta gainerako ahaideek.

Haren animaren alde otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etorzaiteztela GAUR, LARUNBATA, arratsaldeko SEIETAN, SANJOSE LANGILEA parroki elizan egingo den hiletara. Aldez aurretik, mila esker.

Hernanin, 2014ko martxoaren 22an

OHARRAK: Gorputza Hernaniko VASCONGADA EHORZKETA TANATORIOAN egongoda goizeko 11:00ak arte.

SAGArDoArEn txapelketa bete-betean da. Barrenetxea iVak etaEtxabe iiak duten maila onenaeman beharko dute gaur, txa-pelketan aurrera egin nahibadute. Juanenea eta SanMiguel izango dituzte aurrean,17:00etatik aurrera.

Barrenetxeak Etxabe iiaizango du bidelagun gaurtikaurrera; orain arteko bikotea,Urtasun, lesionatuta baitago.Bi bikoteek galdu zuten txapel-ketako aurreneko partidua; Ba -rrenetxeak eta Etxabek ordea,pun tu bat lortu zuten. Hala ere,her na niarrak eta Etxabek zai-lagoa dute finalerdietarakopasea. Gaur irabaziz gero,azken jardunaldietako bi parti-duetan zer gertatu zain egonbeharko dute. Aldiz, Juaneneaeta San Miguelek irabaztenbadute, Matxin iii etaEtxeberria iiiaren kontra joka-

tuko lukete azken partidua, etahau irabaztea nahikoa lukete,aurrera egiteko.

uterga eta Olazar,

finalerdietan

Etxeberria iV eta ionen kontra-ko partiduan erakustaldia

eman eta gero, finalerdietara-ko pasea lortu dute Uterga etaolazarrek. Finalerdietara pasa-ko den bigarren bikotearenizena datorren partiduan ja -kingo da: Etxeberria iV eta ionedo Ezkurra eta Endika; bieta-ko batek egingo du aurrera. yy

Barrenetxea IVak eta Etxebe IIakirabazi beharra, aurrera egiteko

Finalerdietarako pasea du jokoan gaur erremontista hernaniarrak.Partidua Galarretan jokatuko da; jaialdiko 2garrena izango da.

z ERREMONTEA - SAGARDOAREN TXAPELKETA

Gaur irabazita, hurrengo bi partiduen zain egon beharko du hernaniarrak.

z KIROLA - ASTEBURUKO PARTIDUAK

z ESKU PELOTA

Errioxako Titin III eta Markinako klubak aurrez aurre, biharBerria Txapelketako hirugarren jardunaldia jokatuko da bihar,Kiroldegian, goizeko 11:00etan. Titin IIIa pelotariaren klubak etaMarkinak neurtuko dituzte indarrak. Kadetetan, Marcos eta Ruiz errio-xarrak dira faborito, Erkizia eta Gomezen kontra. Jubenil mailan, bizkai-tarrak nagusitzea espero da, Arrizabalaga eta Urizarrek maila honetakobikote onentsuenetakoa osatzen baitute; aurrean, Mediabilla etaAltuzarra izango dituzte. Desenpatea seniorren partidua izatea esperoda. Antzeko maila dute bi taldeek: Cigarroa eta Vital errioxarrakEspainiako finalerdiak jokatzeko puntu-puntuan izan dira; eta Zugadieta Kastillo bizkaitarrak pelotari indartsuak dira. yy

z ARRAUNA

Hernaniko zortzi batel Mutrikun, gaurGipuzkoako Batel Liga bukaerara iristen ari da. Gaur Mutrikun izangodute estropada Hernaniko zortzi batelek, 16:00etan hasita. Gaurkoapasata, jardunaldi bakarra geratuko da liga bukatzeko. Getarian jokatuko da azken estropada hori, martxoaren 30ean. Liga bukatuta,apirilaren 5ean eta 6an, Gipuzkoako Batel Txapelketa jokatuko daPasaian. yy

z TXIRRINDULARITZA

Alebin eta infantil mailako txirrindulariek Zarautzen dute zitaJOCC taldeko txirrindulari gazteek Zarauzko Sarian hartuko dute parte gaur. Zuberoa kalean hasiko da lasterketa, arratsaldeko16:30etatik aurrera. yy

Askizura 60 kilometroko joan-etorriaegingo du bihar, zikloturista taldeakIganderoko ohiturarekin jarraituta, txirrindularitza irteera antolatu dute bihar JOCC Zikuñako Ama txirrindulari taldeak. Askizura egingo dute joan-etorria. Goizeko 09:00etan abituko dira,Zinkoeneatik. yy

Page 8: ASTIGARRAGA - ERRUMANIARREN ASENTAMENDUAREN …Proiektu hori hasi da emaitzak ematen. Pixkanaka, integraziorako pausoak ematen Atzo inEugurEtu zen Ekoguneko BErEtzE PErkeE (lehengo

// 82014-III-22 larunbataASTIGARRAGA

Gazte Eguna gaur, kapituloberriak jarraipena izan dezan

AStiGArrAGAKo gazte mugi-menduak aldaketa ugari izanditu azken urteetan eta horrenemaitza izan da Gazte Asan bladaindarberritzea. Aldaketa honenadierazle, Gazte Egun bat anto-latzea erabaki zuten GazteAsanbla dako kideek, eta hain-beste esperotako martxoaren 22airitsi da. Helburu argia dueneguna: ondo pasaz, herriko gaz-teen arteko harremanak sendo-tu eta gazteak mugiaraztea, akti-batzea. Betiko haizeak kantuberria dakar...

2012tik, prozesua

Herriko gazte mugimenduakazken urteetan izan duen alda-keta ulertzeko, 2012ra jo behardela azaldu dute Gazte Asan -bladako kideek: «2012ko azaro-an zukgua prozesua jarri zenmartxan eta horrek gazteenmugimenduan aldaketa ekarrizuen. ordura arte, Astigarra gan,gazteen mugimendua GazteAsanbla dan antolatzen zen, etabere ekimen bakarrenetakoa,bakarra ez esateagatik, herrikofestei lotutakoa zen. Beraz, gaz-teen erreferente ba karra zen,urtean egun gutxitan biltzenzen Gazte Asanblada bat».

zukgua prozesua EuskalHerri osoan eman zen, ezkerabertzaleko gazteen antola-kunde berri bat sortzekoasmoz. Eta prozesu horrenondorioz sortu zen 2013komartxoaren 2an, Ernai.

Prozesu hori Astigarraganeman zenean, gazteek herriariburuz zituzten iritziak eta kezkakkonpartitzen joan zirela azaldudute Asanbladako kideek: «Bimotatako kezkak genituela ikusigenuen: alde batetik, kezkasozialak zeuden, garai bateanGazte Asanbla daren bitartezlantzen zirenak. Autokontsu -moa, etorkinen egoera eta herri-ko langileen egoera ziren atera-tako kezketako batzuk. Bestetik,kezka politikoak zeuden.Ezjakintasun haundia zegoelakonturatu ginen. independentziaeta so zia lismo hitza askotan era-biltzen genituen, baina ze so -zialismo mota nahiko genuke?».

Bi talde berri: Ernai eta

Esnatu Gazteak

Sortutako kezka horietatik bi

talde sortu zirela azaldu duteAsanbladako kideek: «Aldebatetik, zukgua prozesuarenhelburua zen gazte antola-kundea sortu zen, Ernai, etabestetik, lanketa soziala egin-go zuen Esnatu Gazteak.Horrez gain, Gazte Asanbladazegoen, festen inguruko lan-keta egiten jarraitzen zuena.Beraz, gazteen artean eragilebakarra egotetik, hiru eragileegotera pasa ginen. Eta eragi-le guztiak koordinatzeko,Gazte Mugimendua eratuzen».

Eragile gehiegi

Uda iristearekin, Gazte Mugi -menduak (Ernai, Asanblada etaEsnatu Gazteak) Astigarragako i.topaketa antolatu zuen. Gazteekzenbait ondorio atera zituzteneta horien artean nabarmentze-koa, Astigarragan mugimendubat sortzearen beharra; gazteakaktibatzeko beharra. Baita bil -tzeko toki baten beharra ere.

Udako oporren ostean,Gazte Asanbladaren inguruan,zenbait erabaki hartu zituzten.«Errealistak izateko, eragilegehiegi zeudela ikusi genuen

eta Esnatu Gazteak alde baterauztea erabaki genuen. Horrenaurrean, Gazte Asanbladaindartzen hasi ginen.Helburuak zehaztu ziren etaardurak banatu genituen.Helburu horietan, Asanbladakekintza sozialak antolatu beharzituela zehaztu zen, ez bakarrikfesta giroko ekintzak. Eta ildopolitiko jakinik gabeko antola-kundea izango zela erabakizen. Beraz, Gazte Asanbladarenhistorian kapitulo berri batidazten hasi ginen», diote.Ernaik bere bidea jarraitu du.

Mugimendua behar

Asanbladak indartuta ekin zionikasturte berriari eta hainbattailer eta ekintza egin dituzte;hala nola, autodefentsa tailerra.Bileren kopurua ere ugaritzenjoan dela azaldu dute. Eta alda-keta horren islada gisa iritsi dagaurko Gazte Eguna. Argi dute:«topaketan jarri genituen hel-buruak betetzeko, aurrena mu -gimendua egon behar du». yy

Olinpiadak, bazkaria, elektrotxaranga eta kontzertuak izango dira gaur, 11:30etatik aurrera.Gazte Asanbladak indarberrituta ekin zion iaz ikasturte berriari eta horren islada izango dagaurko Gazte Eguna. Leloak ere, halaxe adierazten du: ‘Betiko haizeak kantu berria dakar’.

z ASTIGARRAGAKO GAZTE ASANBLADA - GAZTE EGUNA

Aitor Jaurrieta eta Gorka Arizkorreta AGAko komunikazio taldeko kideak.

z AUTOBUSAK

Herritarren iritziakjasoko dituDiputazioak Autobus zerbitzua hobetzeko asmoz,prozesu bat jarri du martxan Dipu ta -zioak. Herritarren iritziak jaso nahiditu eta asteartean Astigarra ganizango dira. 18:30etan da hi tzorduaudaletxeko Pleno aretoan. yy

z LITERATUR SOLASALDIA

‘¿Por qué ser felizcuando puedes sernormal?’ liburuazariko diraLiteratur Solasaldia izango daastelehenean. Jeanette WintersonLumen idazlearen liburua aztertu-ko dute: ¿Por qué ser feliz cuan-do puedes ser normal?Gaztelaniaz izango da eta JorgeCarrerok zuzenduko du.19:30etan, Liburutegian. yy

z OGASUNA ETAONDARE BATZORDEA

11 puntu, asteleheneanAstelehenean, 18:00etan,Ogasuna, Ondarea eta BerrikuntzaBatzordea izango da, udaletxekoAreto Nagusian. 11 puntu izangodituzte lantzeko. Besteak beste,2014ko aurrekontuari egindakoalegazioak ebaztea, uholdeen aur-kako obren kontratazioa onartzea,Buruntzaldearen garapenerakoagentziaren estatutuak aurkezteaeta Garbitaniaren kudeaketa. yy

z ZINE FORUMA

‘Mis tardes conMargueritte’ emango duteHilabetero bezala, zine forumaizango da datorren asteartean.Mis tardes con Margueritte eman-go dute. Arratsaldeko 18:00etatikaurrera izango da kultur etxean.Dohainik da. yy

z PARTE-HARTZE ETABERDINTASUNA

Berdintasun PlanaaztergaiParte hartze eta BerdintasunBatzordea izango da asteazkene-an 20:00etan, udaletxeko AretoNagusian. 5 puntu landuko dituz-te. Horien artean, BerdintasunPlana eta berdintasuna lantzenduten elkarteei diru laguntzendeialdia jakinaraztea. yy

Hiru kontzertu, gaua girotzeko22:30etatik aurrera kontzertuak izango dira. Hiru taldek joko dute:Trikoma Band, Okensay eta Ingo al deu.

GAztE Eguna behar bezalabukatzeko, kontzertuak izan-go dira Joseba Barandiaranplazan. Gaueko 22:30etatikaurrera, hiru taldek jokodute. Hasteko, trikoma BandGasteizko taldeak joko du.Ska-reggae musika jotzendute. ondoren, okensay tal-dearen txanda izango da.Lasarteko gazteek osatzendute talde hau eta rock musi-ka jotzen dute. Azkenik, ber-bena izango da ingo al deutaldearen eskutik. yy Trikoma Band taldeko kideak.

EGITARAUA11:30, olinpiadak, J.B. plazan.13:00, Ikurriñaren aldeko ekitaldianhartuko du parte Gazte Asanbladak.14:30, bazkaria, J.B. plazan.16:30, Pelax bakarlaria.17:30, elektrotxaranga 3indarrok.22:30, kontzertuak plazan: TrikomaBand, Okensay, Ingo al deu.

Page 9: ASTIGARRAGA - ERRUMANIARREN ASENTAMENDUAREN …Proiektu hori hasi da emaitzak ematen. Pixkanaka, integraziorako pausoak ematen Atzo inEugurEtu zen Ekoguneko BErEtzE PErkeE (lehengo

// 9 2014-III-22 larunbata EREÑOTZU

Ikurriñaren aldeko ekimenekinbat egin du Gobernu Taldeaketa oposizioak «inkoherentzia»eta «faltsukeria» salatu ditu

ESPAiniAKo bandera, udaletxekobalkoian jartzeko agindua duAstigarragako Udalak. Epaiarenarabera, apirilaren 21a da bande-ra jartzeko azken eguna. Horrenaurrean, herritar talde batekikurriñaren aldeko ekimenajarri du abian. Ekitaldi desberdi-nak egingo dituzte eta gaur izan-go da aurrenekoa. 13:00etan jarridute hitzordua Joseba Barandia -ran plazan.

Gobernu taldeak ekitaldihorietan parte hartzeko deiaegin die astigartar guztiei.«Erabaki honen aurrean, guztiokelkartuta herri bezala erantzute-ko momentua da», azaldu dute.oposizioak, berriz, gogor kritika-tu du Bilduren jarrera.

«Gauza bera egiteagatik

erasotuak eta insultatuak

izan gara»

Astigarragako Udaleko EAJ-PnVeta Hamaikabat alderdiek, Go ber -nu taldearen «inkoherentzia» eta«faltsukeria» salatu dituzte. Ha laazaldu du EAJ-PnVk: «EH BildukEspainiako bandera zin tzili katu -

ko du Astigarragako udaletxean.Eta momentu honetan gogoraekarri nahi ditugu gauza bera egi-teagatik erasotuak eta insulta-tuak izan diren EAJko kargupublikoak. zenbat irain, zenbatoihu eta pankarta, PnV español!!esanez. orain EH Bil duri iritsi zaiobustitzeko mo mentua. Urtetanexijitu izan diete euskal institu-zioetako ar duradunei intsumisoazaltzeko Espainiako lege etaaginduen aurrean eta orain era-baki dute arau horiek obeditzea.Ezker abertzaleak ez du ausardia-rik besteei exijitutakoa betetzeko.Ho rri inkoherentzia deitzen zaio».

Hamaikabatek ere zentzuberean hitz egin du: «Ezkerabertzalea urte luzeetan ibili daikurriñari buruzko manifestal-diak egiten eta haien oihua iza-ten zen ikurriña bai, española ez.Horren kontura, beste alderdie-tako kargu politiko eta publikoakerasotuak eta intsultatuak iza-ten ziren. orain, berriz, berakjarri behar du Espaniako bande-ra». Eta gaineratu du: «zer gerta-tuko litzateke legearen indarrez

gu izango bagina bandera horizintzilikatu beharko luketenak?Ez dugu dudarik, espainolak dei-tuko ziguten eta legea ez betetze-ko eskatuko ziguten».

«Antzezpena»

ikurriñaren aldeko ekimenetanez dutela parte hartuko azaldudute, arrazoi hauengatik: «Ezinda etorkizuna eraiki jarrerahauen irakurketa kritikoa egingabe. Eta ezker abertzaleak ezduenez jarrera hau oraindik baz-tertu, ez dugu bat egingo partidubezala», dio EAJ-PnVk. EtaEspainiako bandera jartzerabehartzen duen sententzia gogorkritikatzen duela gaineratu du:«Sentitzen ez dugun bandera batinposatzen digute, gure bandera,ikurriña baita». H1!-ek honakoaazaldu du: «Herritarrak beneta-ko arazoetatik desbideratu nahidituzte, ikurriñaren omenaldia-ren inguruko antzezpena eginez.Faltsukeri haundiagorik ez dago,esku batekin ikurriña laztandueta bestearekin bandera españo-la zintzilikatu». yy

Astigarragako Udalak Espainiako bandera jartzeko agindua du etahorren aurrean, Ikurriñaren aldeko ekimena jarri du abian herritartalde batek. Gaur hitzordua jarri dute 13:00etan, plazan.

Bigarren auzokonposta gunea, martxan

AStiGArrAGAKo bigarrenauzokonposta gunea martxanjarri zen astelehenean.Umakon, norberto Almandozplazan jarri du bigarren gunehau Udalak eta bertan, 20

familiek, 60 pertsona ingurukkonpostatuko dituzte beraienorganikoak. Denera, gaur egun, 567 herritardira hondakin organikoakkonpostatzen dituztenak: 441

astigartarrek autokonpostaegiten dute eta 126k auzokon-posta. Udalak gune gehiagojartzeko asmoa du. Hurrengoa,seguruena, Arrobitxulon jarri-ko dute. yy

Umakon, Norberto Almandoz plazan jarri du Udalak gune hau eta 20familiek hartuko dute parte. 567 pertsonek egiten dute konposta.

z GALTZAUR JUBILATU ELKARTEA

Benidormera joateko, plazak daudeEkainean, Galtzaur elkarteko kideak Benidormera joango dira, 12egun pasatzera. Jakinarazi dutenez, oraindik plazak daude libre.Interesa dutenak elkarteko bulegoan apuntatu daitezke, apirilaren 2abaino lehen (10:00-12:30). yy

Eltziegora eskursioa, apirileanGaltzaur elkarteak eskursioa antolatu du Eltziego (Arabar errioxa)herrira. Apirilaren 26an izango da irteera eta izena emateko egunakhauek izango dira: apirilaren 1, 2, 7 eta 8 (10:00-12:30). Plana,honakoa izango da: hamaikak aldera herrira iritsi, hamaiketakoa egineta herria ezagutu. 13:30etan bazkaltzera joango dira jatetxe batera.Bazkalostean, bailea izango dute eta bueltatu aurretik, bodega tradi-zional bat ezagutzeko aukera izango dute. Prezioa, bazkideentzat: 35euro; bazkide ez direnak: 40 euro. yy

z FUTBOLA

Mundarrok Martutenen jokatuko dubihar, Amara Berriren aurkaBeheko postuetan dabilen taldea izango du aurrez aurre biharMundarrok. Amara Berri taldea, hain zuzen. Arratsaldeko 17:15etanjokatuko dute Martuteneko zelaian. yy

z SASKIBALOIA

Nesken taldeak etxean jokatuko du gaurSenior neskek liderra izango dute aurrez aurre gaur, etxean. Bera BeraGros taldearen aurka jokatuko dute, 16:00etatik aurrera. Auto nomikoakere ez du aurkari erraza izango. Hirugarren postuan den Getxoren aurkaneurtuko ditu indarrak gaur, 18:00etatik aurrera, Getxon. Gipuzkoakolehenengo mailako mutilek Oiarsoren aurka, azkenaren aurka jokatukodute bihar, 11:45etan, Galtzarabordan. yy

z ESKU PELOTA - GRAVNI TXAPELKETA

Araba aurkari izango dute bihar,Barandiaran eta GurutzealdekGRAVNI Txapelketaren barruan, Xabier Barandiaran eta Oier GurutzealdekGipuzkoaren izenean jokatuko dute bihar, Arabaren aurka. Sub 22 mailanizango da. Astronomos, Gasteizko trinketean izango da 10:00etan (3. parti-dua). Argoitz Otaño ere aukeratua izan da txapelketa jokatzeko, jubenil mai-lan, baina ez da segurua, eskuko minez baitabil. yy

z MENDI BIZIKLETA - NAFARROAKO KOPA

Aritz Irazustabarrena Cascanten izangoda bihar, bigarren probanNafarroako BTT Kopa aurrera doa eta bihar bigarren proba jokatuko da,Cascanten. Bertan parte hartuko du Aritz Irazustabarrena astigartarrak.Aurreneko aldia du aurtengoa BTTn konpetitzen duela eta esperientzia har -tzen joatea da bere helburua. Aurreneko proban, gustora geratu zen. yy

z PRESO ETA IHESLARIAK

Kontzentrazioa, asteleheneanAstelehenero bezala, kontzentrazioa egingo dute etzi. Preso eta ihesla-riak kalera lemapean izango da, 20:00etan Joseba BarandiaranPlazan. Kalera ateratzeko dei egiten diete herritarrei. yy

z AEK

Zilegi Eskolei buruzko informazioa, plazan, Ergobian eta UmakonAEK euskaltegiak Zilegi Eskolak antolatzen ditu, herritar guztiei zuzen-duta. Hemendik aurrera, saio gehiago antolatzeko asmoa dute etajakinarazi dute informazio guztia paneletan zabalduko dutela: JosebaBarandiaran plazan, Erribera plazan (Ergobia) eta Norberto Almandozplazan (Umako). yy

z ESPAINIAKO BANDERAREN AUZIA

z UDALA

z KIROLA - ASTEBURUKO PARTIDUAK

Page 10: ASTIGARRAGA - ERRUMANIARREN ASENTAMENDUAREN …Proiektu hori hasi da emaitzak ematen. Pixkanaka, integraziorako pausoak ematen Atzo inEugurEtu zen Ekoguneko BErEtzE PErkeE (lehengo

// 102014-III-22 larunbata

Errumaniarren kanpamenduko proiektua hasi da emaitzak ematen

SorinA Lunca Hernaniko pisubatean bizi da bere senar etaalabarekin, irailaz geroztik.Andrea Sas zubi lana egitenduen etxebizitzan bizi da, berebi alabekin. Bi hilabete dara-mazkite bertan. Vasile Barceaeta Bianca Barcea senar-emaz-teak, berriz, inserzio etxebizi -tza batera joateko zorian dira.Hiru seme-alaba dituzte, etajaiotzear da laugarrena.

Astigarraga eta Hernanikoerrumaniar ijituen kanpamen-duetako hiru errealitate dira.2012tik martxan dagoenproiektuak eman dituenemaitzetako batzuk, hainzuzen. Aurten, 17 familia kan-pamendutik aterako direlaaurreikusten dute proiektua-ren arduradunek, hau da,romi Bidean elkarteak, Asti -garragako eta HernanikoUdalek, Gipuzkoako Diputa -zioak eta Eusko Jaurlaritzak.

Integrazioa, helburu

Azken urteetan, errumaniarijituen asentamenduak ugari-tu egin zirela ikusita, Arar -tekoak aholku edo neurri ba -tzuk zehaztu zituen 2011n, ara-zoari irtenbidea ematekoasmoz. Eta neurrietako batzen, pertsona horiek erroldansartzea. integraziorako, beharbeharrezko pausoa.

Eusko Jaurlaritzak diagnos-tiko bat egiteko eskatu zionromi Bidean elkarteari, Gipuz -koa mailan. Diagnostiko harta-tik ikusi zen, Astigarragan zego-ela asentamendu haundienaeta bertan, proiektu bat mar -txan jartzea erabaki zen. Proiek -tu pilotoa. Erromantze­ berria

deitu zioten. 2012-2017, bost urte-tako proiektua izango zen etaasentamenduan bizi ziren per -tsonen integrazioa izango zuenhelburu. Astiga rra gako Udalaeta Gipuzkoako Diputazioa ereproiektuaren barruan sartuziren, eta baita Caritas ere, romiBidean elkarteari laguntza tek-nikoa emanez. ordura arte,Caritasek eta Astigarragako eli-zak lan haundia egina zuten gaihonen inguruan.

2013an, berriz, HernanikoUdala ere proiektura gehituzen, Hernaniko partean zegoen

asentamenduari erantzuteko.Gaur egun, beste hainbat taldeeta elkarterekin ere ari diraelkarlanean.

Araudi bat zehaztu eta

baldintzak jarri

Proiektua martxan jarri ahalizateko, kanpamenduko bizila-gunen eta txabolen kopuruazehaztu zituztela azaldu dioteKronikari Andoni GartziaAstigarragako alkateak etaMonica Guitera romi Bideanelkarteko koordinatzaileak.Egun bat hartu, proiektua azal-du, eta erroldan sartuko zituz-tela esan zieten, araudi bat etabaldintza batzuk betetzen bal-din bazituzten. Kontratumodukoa sinatu zuten bakoi -tzarekin. 190 bat lagunek onar-tu zuten; 123 Astigarragakopartean bizi ziren. Beraien txa-bolei zenbakiak jarri zizkieten.Denera, 90 bat txabola. Sinatuez zutenek, kanpamendua utzibehar izan zuten eta horientxabolak bota egin zituzten.

Bete beharreko baldintzeta-ko batzuk honakoak dira:higienea kontuan izan behardute, umeak eskolara eramanbehar dituzte, ezin dute txabo-la gehiago egin ez jende gehia-go sartu, ezin dute deliturik

egin, ezin dute kanpamendu-tik atera bi hilabete bainogehiagoz, hondakinekin kon-promisoa...

Hiru hilabeteko epean ikusidute baldintza horiek betetzendituzten edo ez, eta horren ara-bera erroldan sartu dituzteUdalek. Arauak bete ez dituzte-nak, kanpamendutik botadituzte.

Behin erroldatuta, diru

laguntzak eskatzeko aukera

integraziorako, erroldan sar -tzea ezinbesteko kontua delaazpimarratu dute Gartziak etaGuiterak: «Erroldan sartuta,ate asko irekitzen zaizkie:dokumentazioa lortzeko auke-ra dute, osasun txartela, auto-bus txartela, formazioa, dirulaguntzak... Errolda gabe ezin

da ezer egin. Existituko ez bali-ra bezala da».

Behin erroldatuta, dirulaguntzak lortzea da proiektuhonen hurrengo pausoa.Diputazioaren AGi laguntza.Horretarako, 6 hilabeteko tar-tea itxaron behar izan dute(batzuk oraindik zain daude).

Diru laguntza hori lortzean,beste hainbat betebehar izatendituzte kanpamenduko bizilagu-nek. Aurrezteko plan bat ja rraitubehar izaten dute eta lan forma-zioan pausoak eman behardituzte. «Diru laguntzak jasobitartean, txatarrarekin laneanedo eskean jarraitzen utzi diegu,ez zutelako diru iturririk bestela.Baina behin diru laguntza lor -tzen dutenean, formazio ikasta-roetara joan behar izaten dute,ondoren lana bilatu ahal izate-ko», azaldu du Guiterak.

Denetariko ikastaroak izatendira: Lanbidek zuzenduak,Acceder programak edota Sartuelkartekoak. Abenduan, adibidez,bizikletak konpontzeko ikasta-roa jaso zuten. Alfabeti zazioa erebada lantzen duten beste arlobat, bai gaztelaniaz eta baitaberaien hizkuntzan ere.

romi Bideaneko 3 hezitzaile

romi Bidean elkarteko kideek

jarraipena egiten diete egunerokanpamenduko bizilagunei. 3hezitzaile ari dira bertan lane-an, goiz eta arratsalde. Etabaita itzultzaile bat ere, jorna-da erdiz. Beste hainbat ekime-nen artean, Emakumeentaldea dute eta bertan, asteroelkartzen dira Astigarragakoeta Hernaniko kanpamendue-tako emakumeak. Gai ezberdi-nak lantzen dituzte. Horrezgain, astean bi arratsaldetan,eskolako kontuekin laguntzendiete.

Aurrezteko plana jarraituta,

etxe batera bizitzera

Diru laguntzetako kopuru bataurreztu egin behar izatendute, kanpamendutik etxebizi -tza batera joan ahal izateko.Aurrezteko plan bat zehaztendute romi Bidean elkartekokideekin. Familia bakoitzarenerrealitatea kontuan hartutazehazten dute eta jarraipenaegiten diete eboluzioa ikusteko.Udalak ere, hiru hilabetero egi-ten du errebisioa. Behar adinaaurreztu dutenean edo bestearrazoiren batengatik beha-rrezkoa dela ikusten dutenean,kanpamendutik atera eta aldibaterako etxeetara bideratzendituzte romi Bideanetik. Alde

Astigarraga eta Hernaniko errumaniar ijituen asentamenduari erantzuteko eta bertako bizilagunen integrazioa bultza -tzeko, proiektu bat jarri zen martxan 2012an. Proiektuari buruzko azalpenak eman dizkiote Kronikari Andoni GartziaAstigarragako alkateak eta Monica Guitera Romi Bidean elkarteko koordinatzaileak.

z URUMEAKO ASENTAMENDUAREN PROIEKTUA

Balta Txuriko txabola batzuk. Txabola bakoitzak bere zenbakia dauka.

«Erroldan sartuta,ate asko irekitzenzaizkie. Erroldagabe ezin da ezeregin. Existituko ezbalira bezala da»

ASTIGARRAGA

Page 11: ASTIGARRAGA - ERRUMANIARREN ASENTAMENDUAREN …Proiektu hori hasi da emaitzak ematen. Pixkanaka, integraziorako pausoak ematen Atzo inEugurEtu zen Ekoguneko BErEtzE PErkeE (lehengo

// 11 2014-III-22 larunbata ASTIGARRAGA

batetik, zubi lana egiten dutenpisuak daude, KaritatekoAlabek utziak. Pake Lekundaude, ospitalaren inguruan.oso denbora motzerako dirapisu hauek. Bestetik,Diputazioaren inserzio pisuakdaude. Bi urtez egon daitezkebertan. «Benetako pisu baterajoan aurretik, ohitzen joatekoaukera dute pisu hauen bidez»,azaldu du Guiterak.

Egoerari aurre egiteko gaiizan ez, eta atzera egin beharizateko arriskua ba ote dagoengaldetuta, ezetz dio Guiterak:«Kanpamendutik ateratzendiren pertsonak ez dira arinke-riaz ateratzen. Lanketa bategina dago eta aurrera egitekoaukera dutela ondo aztertzendugu. Helburua da, handik ate-ratzea bizitza hobe bat izatekoeta egoera horretara buelta -tzea, atzera pausoa litzateke.Gainera, kanpamendutik ate-ratzen direnean, ez dira baka-rrik geratzen. Jarraipena egi-ten zaie oraindik». DiputazioakAgifugiko kideen bidez egitendie jarraipena eta ematen dielaguntza.

urtero, 17 familia atera

Proiektua oso ondo doala azpi-marratu du romi Bidean elkar-teko koordinatzaileak: «Seifamilia atera dira dagoenekoeta laster gehiago aterako dira.Aurten, 17 aterako direla aurrei-kusten dugu. Eta urteko 17 batfamilia ateratzeko as moa dugu.Gure ustez proiektua oso positi-boa da eta integrazio helburuabeteko dela iruditzen zaigu».

Eta 2017an kanpamendua ez

bada hustu, zer?

Astigarragako alkateak azaldu

duenez, kanpamenduko bizila-gunek badakite proiektua2017an bukatuko dela eta han-dik aurrera, inork ezingo duelabertan jarraitu bizitzen:«Gehie nek proiektuarekinjarraituko dutela uste dugu,baina baten batzuk 5 urte pasa-ko dituzte bertan eta gero joanegingo dira. Eguna iristean,kanpamendu hori desagertuegingo da, eta hori badakite».

Balta Berdea eta Balta Txuria

Urtarrileko datuen arabera,Astigarragako partean 83 per -tsona bizi ziren, 30 txabolatan.Hernanin, berriz, 47 lagun, 26txabolatan. Astigarragako kan-pamendua bi zonatan banatuadago: Balta Berdea eta Baltatxuria. Baltak aintzira esannahi du errumanieraz.

txabolak eurek eginak dira,lortu edo erositako materiale-kin: egurra, plastikoa, goma,kristala... Argia, generadoreenbidez daukate eta ura iturritikhartzen dute. Gastu horiekberaien poltsikotik ordaintzendituzte.

Caritasen janaria, asteartero

Caritasek eta udaletxeak jana-

ria banatzen dute behar dutenherritar guztiei begira eta kan-pamenduko bizilagunekCaritasen bidez hartu ohi dutejanaria. «Caritasek asteanbehin, asteartetan banatzendu janaria eta udaletxeak urte-an lautan, kantitate haundi-tan. Beraiek nahiago dute aste-ro hartu, janaria kontserbatze-ko aukerarik ez baitute», azal-du du Gartziak.

Eskolan, arazorik ez

Umeak, Astigarragako etaHernaniko ikastetxeetara joa-ten dira ikastera. Arazorik ezdela izan eta oso positiboa delaazaldu dute Gartziak etaGuitesek. «Eskolara eramateaoso garrantzitsua da. Gauzaasko ikasten dituzte: generoberdintasunaren ikuspegia,familia eredua... integraziora -ko pauso garrantzitsua da.Guraso asko analfabetoak dira.Gainera, poza ematen duumeak euskeraz ikasten aridirela ikusteak», dio Gartziak.

uholde lurretan

Astigarraga eta Hernanikokanpamenduak uholde lurre-tan daude eta bi uholde indar -tsu behintzat pasa dituzte urtehauetan. Alerta egoerak gehia-go ere izan dira. Hori guztiakontuan dutela Udalek azaldudu Astigarragako alkateak:«Badakigu uholde lurrak direlaeta arriskuan daudela.Horregatik, beti gaude alertan.Azken uholdeetan, bi txabolekbakarrik izan zituzten kalteak,baina badaezpada ebakuatuegin genituen denak. Arretaberezia daukagu. Uholde arris-kua dagoenean, aurrenekofokoa izaten da hura».

Ez jakintasun asko

Asentamenduen eta bertakobizilagunen gainean zurrumu-rru ugari zabaldu dira herrianeta inguruan, eta ez jakinta-sun asko dagoela dio Gartziak:«istorio pila zabaltzen diradiru laguntzak jasotzen dituz-telako. Baina diru laguntzahoriek edozein herritarrekjasoko lituzke halako egoeranbiziko balitz. Ez dugu uste inorberaiek bezain gaizki bizidenik. Bestela etorri dadila,berari ere lagunduko diogu.Janaria jartzen dugu, bainaautobusa, argia... beraiekordaintzen dute. iturriko ura,

berriz, denona da». zentzuhorretan, lan haundia dutelagaineratu du: «Erronka bat dazurrumurru horiek ezabatzeaeta lan haundia dugu herrianinformazioa ondo zabaltzen».

Argi du behintzat, proiektuapositiboa dela: «Beste lekuetanegin dutenarekin konparatuz,jarrera desberdina hartu duguproiektu honekin eta nahiz etazaila izan, eta arazo batzuksortu, ez gara damutzen hartu-tako erabakiarekin».

Herriko ekintzetan

Gartziak gaineratu du, proiek-tua martxan jarri zenetik deli-tu kasuak gutxitu egin direla,kontrolatuago daudelako.Horrez gain, herrian hainbatekintzetan parte hartzen aridirela azpimarratu du eta osopozgarria dela: «“Udalarenaurrekontu parte hartzaileetanparte hartu zuten batzuek etailusio haundia egiten du herri-ko ekintzetan parte hartzendutela ikusteak. Horrez gain,ibaiak garbitzeko deialdiakegin zirenean, askok ere partehartu zuten». yy

Astigarragako asentamendua bi zonatan banatua dago: Balta Txuria eta Balta Berdea. Argazkian Balta Berdearen irudia azaltzen da.

«Kanpamendutikateratzen direnpertsonak ez diraarinkeriazateratzen. Lanketabat egina dago etaaurrera egitekoaukera dutela ondoaztertzen dugu»

«Istorio pilazabaltzen dira dirulaguntzeninguruan. Laguntzahoriek edozeinherritarrek jasokolituzke halakoegoeran bizikobalitz»

Bioeraikuntza ikastaroa egin zen iaz Astigarraga eta Hernaniko asentamenduen

artean. Bi eraikin egin zituzten lastoa, egurra, buztina, ha rria... erabiliz.

Page 12: ASTIGARRAGA - ERRUMANIARREN ASENTAMENDUAREN …Proiektu hori hasi da emaitzak ematen. Pixkanaka, integraziorako pausoak ematen Atzo inEugurEtu zen Ekoguneko BErEtzE PErkeE (lehengo

// 122014-III-22 larunbataASTIGARRAGA

SorinA Luncak 50 urte betekoditu aurten. Errumaniakotransilvania eskualdekoa da.Bere senarrak, edo hobe esanda,bikoteak, Marcel Moldovanizena du. Alaba bat dute 13 urte-koa. Hernanin bizi dira irailazgeroztik, alokairuzko pisu bate-an. Aurrez, Balta Berdean biziizan ziren.

Asko sufritu eta asko borro-katu ostean, helburuak betetzenari direla azaldu du Sorinak:«Gaztelania ikastea zen aurre-neko pausoa, gero kanpamen-dutik pisu batera ateratzea, lanabilatzea ondoren... dena lortudugu eta oso kontentu nago.Ezkontzea bakarrik falta zait!»,dio parrez. izan ere, Marcelekinez dago ezkonduta oraindik.Halaxe azaldu du: «Aurrez, bestegizon batekin ezkonduta egonnintzen. Bost seme dauzkatberarekin Errumanian. ondo -ren, banandu egin ginen eta1996an Marcelekin hasi nin -tzen. Urte batzutara, Marcelhona etorri zen diru pixka bategitera. Lau urte egin zituenberak bakarrik eta gero ni etorrinitzen alabarekin. Guk bost urtedaramazkigu hemen, ia sei».

Eta proiektuaren berri izan

zenutenean, zer pentsatu

zenuten?

Ez zutela sinesten dio: «Ge -zurra zela pentsatzen genuen.Paperak lortzeko aukera zegoe-la? Ez genuen ulertzen.Bagenekien txabolak egitea ezzela legala. Baina egia zelaikusi genuen eta saiatzea era-baki. Hasieran zaila iruditzenzitzaidan baldintzak betetzea.nola ikasiko nuen gaztelania?Errumanieraz idazten eta ira-kurtzen banekien, baina eznintzen gai ikusten. Eta orain,dena lortu dudala ikustendut». Proiektuarekin oso pozikdago Sorina eta jaso dutenlaguntzarekin oso eskertua.

Sorina eta bere familia ezdira zubi lanetako etxebizitze-tatik pasa, zuzenean egungoalokairuzko etxebizitzan sartuziren. Sorinak erakutsitakoindarra sekulakoa izan delaazaldu du hezitzaileak: «Sori -nak argi zuen kanpamendutik

lehenbailehen atera nahi zuelaeta aurrezteko plana zehatzmehatz eramaten zuen”.

Oroitzapen gogorrak

Kanpamenduko bizimoduagogorra zela dio Sorinak, bainabesterik ez zegoela: “Egoerazailak bizitu izan ditugu kan-pamenduan eta ume bat duzu-nean, oraindik zailagoa da.Uholdeek ere harrapatu izangaituzte eta oso momentugogorrak dira. Dena galtzenduzu. oraindik, euri asko egi-ten duenean kezkatuta eta lo

egin ezinik egoten naiz hangeratu direnengan pentsatzen.Azkenean, familia bat bezalaginen».

Bizimodu berrira errazohitu dela azaldu du: “Hori bai,bihotza erdibitua dut oraindik.tarteka joaten naiz bisitan”.Marcelek, berriz, oso gaizkipasa zuela gogoratzen du:«Egunero joaten zen kanpa-mendura eta etxean ezin zuelabizi esaten zidan. Asko kostazaio ohitzea».

Mantentzea, helburu

Sorina energia haundiko ema-kumea da eta baita borrokala-ria eta langilea ere. Etxeak gar-bitzen eta adinekoak zaintzenegin izan du lan, besteak beste,eta horretan ari da orain.Marcel Errumanian dago, ko -txeko karneta ateratzen. Bue l -tan lana bilatzea ere nahikolukete. Alaba, berriz, Herna -niko ikastola batera joaten da,hasiera hasieratik. Hori ereargi zuen Sorinak: «Heziketaoso garrantzitsua da». Berak

ere, hainbat ikastaro jaso ditu:sukaldari eta kamarera izate-ko ikastaroak, elikagaiakmanipulatzekoa, adinekoakzaintzekoa, gaztelania hobe -tzeko lanean jarraitzen du...orain, bere asmoa, lortu dutenguztia mantentzea da, «etahemen bizitzen jarraitzea».

Kanpamendutik ateratzeko

beharra

Vasile Barcea eta Bianca Barceasenar-emazteak dira. 28 eta 26urte dauzkate eta 3 seme-alaba. Laugarrena apirilean

jaiotzekoa da. Beraiek ere,transilvaniakoak dira.Donostian ezagutu zuten elkar.Vasile 2005ean atera zenErrumaniatik eta Bianca2008an, bere ama eta anai-arrebekin.

Hiru urte daramazkiteBalta Berdean bizitzen, bainasegituan dira ateratzekoak.inserzio pisu batera joatekoakdira; baimena noiz emangozain daude. «zaila egiten arizaigu egoera eta lehenbailehenatera nahi dugu hemendik»,diote. Hezitzailearen esanetan,lan haundia egin dute, hiruumeren kargu izan, eta aurrez-tu duten bezala aurrezteko.inserzio etxean, aurreztekoaukera gehiago izango dute.

Lan bila

Kanpamendutik atera etaVasilek lana bilatzea da be rai -en helburu bakarra. izan ere,Astigarragan geratu nahi dutebizitzen. Umeak Astigarragakoikastolara joaten dira eta gura-soek ere lagun asko dauzkatebertan. Herritarrekin oso tratuona dutela azaldu dute. Beraz,datozen bi urteetan ahalik etagehien aurreztu, eta alkilerre-ko etxebizitza batean sartzensaiatuko dira Astigarragan.

Vasile lanerako gogoz dago:«ni saiatzen naiz ikastaroetarajoaten, gauzak egiten... ibaiagarbitzen ere hartu nuen parte.Lan egin nahi dut». ikastaroaskotan hartu du parte. Batzukaipatzeko: bioeraikuntza ikasta-roa edota bizikleten errepara-zioko ikastaroa.

Proiektuaren berri izanzutenean, Sorina bezala, ezzutela sinestu diote: «Ez zelaegia pentsatu genuen eta gurekalterako izango zela».

Bizitza hobe baten bila eto-rri zirela azaldu dute,Errumaniako egoera benetantxarra dela azpimarratuz.Hemen, espero bezain egoeraona ez izan arren, han bainohobeto daudela argi diote.«Gainera, proiektu honekinasko hobetu da gure bizimo-dua. oso gaizki pasa izan dugu,baina orain gauzak hobetuzjoango dira». yy

ilusioz beteta, etorkizunari begira

Vasile Barcea eta Bianca Barcearen etxea, barrutik.

Proiektu honetako protagonistengana ere jo du Kronikak, hain zuzen, asentamenduko bizilagunengana. Romi Bidean elkarte-

ko hezitzailearen laguntzarekin, bi errealitate ezagutzeko aukera izan du. Alde batetik, Sorina Lunca eta bere familia dago,

irailaz geroztik Hernaniko etxebizitza batean bizi dena, alokairuan. Bertan hartu gaitu, kafe eta guzti. Bestetik, Barcea fami-

lia dago, kanpamendutik ateratzear dena, inserzio etxebizitza batera joateko. Balta Berdean, euren etxean elkartu gara.

z BI ADIBIDE - SORINA LUNCA ETA BARCEA SENAR-EMAZTEAK

SORINA LUNCA:«Hasieran zailairuditzen zitzaidandena. Nola ikasikonuen gaztelania?Eta orain, denalortu dudalaikusten dut»

VASILE BARCEA:«Ni saiatzen naizikastaroetarajoaten, gauzakegiten... Ibaiagarbitzen ere hartunuen parte. Lanegin nahi dut»

Page 13: ASTIGARRAGA - ERRUMANIARREN ASENTAMENDUAREN …Proiektu hori hasi da emaitzak ematen. Pixkanaka, integraziorako pausoak ematen Atzo inEugurEtu zen Ekoguneko BErEtzE PErkeE (lehengo

// 13 2014-III-22 larunbata ASTIGARRAGA

UrUMEArEn asentamendua-ren inguruko proiektua 2012anjarri bazen ere martxan, aurre-tik lan ederra egina zutenCaritasek eta Astigarragakoelizak. Parte haundia izanzuen zeregin horretan MikelGoenaga herriko apaizak. Etaberegana ere jo nahi izan duKronikak. Astigarragara etorri-tako errumaniar ijituekinharremanetan nola hasi zirenazaldu du: «orain dela 9 baturte hasi ziren Urumea ingu-ruan azaltzen. Loiolan, batezere. Martutenen ere egon zirenAgustinoen etxean, garai bate-ko eskolan. Pixkanaka lekuguztietatik botatzen joan ziren,inguru honetara iritsi ziren

arte. Eraikin abandonatuetansartu ziren: Ergobian, iberdro -larena zen eraikin zahar bate-an eta Bostak enpresa zenan;Hernanin, Azkarren, besteakbeste. Hor ezagutu nituen nik,2007-2008 inguruan».

2009-2010 inguruan, Astiga -rra gako Udalak auzi bat irekizuela gogorarazi du, desalojatze-ko eskatuz. «Astigarragako taldebatzuk eta Donostiakoak saiatuginen desalojoa gelditzen, bainaez genuen lortu. Azkar bota zute-nean, 160 bat pertsona Astiga -rragara etorri ziren, han bai -tzeuden gehienak».

Aurretik ere,

proiektu bat martxan

2011ko hauteskundeak eta gero,Udal gobernu berria pausoakematen hasi zela azaldu duGoenagak, etorkin horien onar-pen bidean. «Korporazio berriakazaldu zuen egoera beste modubatera lantzeko asmoa. Hautes -kundeak eta gero, instituzioenaldetik hasi zen esku hartzeaeta proiektu hau jarri zutenmartxan». Dena dela, ordurakoberaiek ere proiektu bat aurrerazeramakitela azaldu du: «Cari -taseko 2 hezitzaile aritzen zirenkanpamenduko bizilagunekinlanean. Artxibo lan bat ereegina genuen eta errealitatea-ren azterketa ere egin zuten bi

hezitzaile horiek. Gai ugari erelantzen genituen beraiekin:euskera, gaztelania, sexualita-tea, emakumeen duintasuna,elkarbizitza...».

Gaineratu duenez, orduraarte, romi Bidean elkarteak Ca -ritasekin egin izan zuen lan. «Ge -rora, ordea, berak hartu duproiektu honen zuzendaritza etaez du Caritasekin harremanik. Guez gaude ados daramakiten bi -dearekin. Goitik hartzen dituzteerabakiak eta kriterio desberdi-nak dauzkate. zorroz ta sun gehia - gorekin egiten dute orain lan».

Caritasek eta elizak lagun -tzen jarraitzen dute proiektuhonetan, eta informazio gehia-go jasotzea gustatuko litzaiokeGoenagari: «Paperak egiterahona bidaltzen dituzte. Janariajasotzera ere bai, baina listo;gero proiektuaren inguruan ezdugu informaziorik ez ahotsik».Gainera askok, beregana jotzendutela azaldu du: «Apaizarenetxea koltxoia da. Askotan etor -tzen dira neregana arazoakdituztenean. Uholdeetan ereetorri izan dira laguntza eske».

Instituzioen ardura,

faltan bota

instituzioekin ere kritiko agerida Goenaga: «romi Bidean dirupublikoarekin ari da eramatenaurrera proiektu hau eta insti-

tuzioek elkarte honen eskuutzi dute ardura osoa. Entitatepublikoen ardura, faltan bota -tzen dugu proiektu honetan.Eta baita partaidetza ere. Bidehori moztu egin dute. Jendeari,boluntarioei ez diete laguntzenuzten. Erabakiak romiBideanek hartzen ditu etaaskotan presaz hartzen dituelairuditzen zait. Kriterio batzukjarri behar dira, baina zergatikromi Bideanek jartzen ditue-nak? Eta ez badira zuzenak?».

Erabaki horien atzeanborondate txarrik ez dagoela

dio, baina ez zaio bide egokiairuditzen. Eta bere ustez, arazoada, proiektu honekin ez direlahezitzen ari. «Hezi gabe, ondoprestatu gabe ari dira kanpa-mendutik ateratzen. Beharbezala ez da lan egin beraiekin.5 urteko proiektua bada, urtehorietan egin behar da lan, etaez lehenbailehen kanpamendu-tik atera», dio. «Programa haujende umilarentzat da, beraienproiektuan sartzen direnentzat,baina gehiago badaude proiek-tutik kanpo eta arazoari irtenbi-dea ematea harago doa». yy

Balta Txuriaren irudia.

«Hezi gabe, ondo prestatu gabe ari dirakanpamendutik ateratzen»Proiektu hau martxanjarri aurretik, Caritaseta Astigarragakoeliza lanean hasiakziren asentamendueninguruko etorkinekin.Egun, integrazioproiektu honek hartuduen bidearekin kriti-ko ageri da apaiza.

z MIKEL GOENAGA - ASTIGARRAGAKO APAIZA

Mikel Goenaga apaiza.

Page 14: ASTIGARRAGA - ERRUMANIARREN ASENTAMENDUAREN …Proiektu hori hasi da emaitzak ematen. Pixkanaka, integraziorako pausoak ematen Atzo inEugurEtu zen Ekoguneko BErEtzE PErkeE (lehengo

// 142014-III-22 larunbataEREÑOTZU-GOIZUETA

Hitzaldia ostegunean, ‘Emakumeakbusti egiten dira’ proiektuaz

GAUr, Uraren nazioartekoEguna da eta horren harira,erakusketa bat antolatu duDonostiako Haritzaldenaturzaleen Elkarteak, Santelmo Museoan. Ura, ibaiak etaherriak izena du erakusketak.Donostialdean, egitarau zabalaantolatu dute eta EreñotzukoAuzo Udalak bi hitzaldi antola-tu ditu, beraiekin elkarlanean.Hitzaldiak, Urumea ibaiareneta inguruko erreken gainean

sortutako ondare kulturalariburuzkoak dira.

Aurreneko hitzaldia oste-gunean izango da: Leitzaran

eta­ Urumea­ ibaietan­ emaku-

meak­busti­egiten­dira. Leitza,Areso, Goizueta eta Aranokoemakumeek osatutako lantal-deak azalduko ditu proiektuhonen inguruan jasotako isto-rio eta kontakizunak. Garaibatean, ibai hauen inguruanemakumeek egindako lanak

azalduko dituzte. Arratsaldeko19:00etan izango daEreñotzuko auzo etxean.

Industria ondarea

Bigarren hitzaldia apirilaren2an izango da. Urumea ertze-ko industria ondarearenaztarnak azalduko dituAlfredo Moraza Aranzadizientzia Elkarteko arkeologo-ak. Arraltsaldeko 19:30etanizango da, auzo etxean.

Ziraba proiektuaren

barruan irteera

ziraba proiektuaren barruan,irteera gidatua antolatu dutemaiatzaren 10ean. Hernanikoanfibio eta narrastiak ezagutueta ikusteko aukera izango da.Ereñotzuko haur parkean jarridute hitzordua goizeko10:00etan. Aranzadiko ionGarin-Barrio eta iñaki Sanz-Azkuek emango dituzte azal-penak. yy

nAFArroAKo iparraldekoEus kara Mankomunitateak,mediku eta pediatra euskal-duna eskatzeko ekimena jarridu abian, UEMArekin eta eus-kalgintzako beste zenbait era-gilerekin batera. Arano,Goizueta, Leitza eta Aresokosatzen duten eskualdean,

zehazki, pediatra euskaldunaizateko eskaera lantzen aridira, kasu honetan, familiamedikuak euskaldunak baiti-ra. Ekimen honen helburuada, erabiltzaileen edo guraso-en eskera sinatuak bildu etaondoren, nafarroako Gober -nuari bidaltzea.

20 urteko eskaera

Ekimenaren bultzatzaileekazaldu dutenez, aspaldikoeskaera da hau: «Badira gu -txienez 20 urte eskualdekoordezkariek nafarroakoGobernuarekin gai honeninguruko lehendabiziko bileraegin zutela. ibilbide luzea du

aldarrikapen honek, bainaoraindik ere, egin beharradago, hutsuneak bere horre-tan jarraitzen duelako».

Ekimen honen ingurukobideo bat ere bada ikusgai:vimeo.com/89094287. Eta infor -mazio gehiago, honako helbi-dean: www.iparmank.org. yy

Urumea eta Leitzaran ibaietan garai batean emakumeek egindako lanak azalduko dituzte.19:00etan izango da Ereñotzuko auzo etxeko aretoan. Beste hitzaldi bat ere izango da, apirilean, Urumea ertzeko industria ondarearen aztarnen inguruan.

z EREÑOTZUBihar goiz pasa,AparrainenHilabeteroko mendi ibilaldi edogoiz pasari hutsik egin gabe, hi -tzordua jarri dute biharko.Oraingo honetan, Aparrain ingu-ruan egingo dute buelta txiki bat.Ohiko ordutegian, goizeko09:30etan abiatuko diraEreñotzuko parketik. yy

z EREÑOTZUKimatzen ari direnzuhaitzetako egurraeskatzeko aukeraLastaolatik Naparralderako bide-an zuhaitzak kimatzen ari daDiputazioa eta lur jabeek, beraienlurretan moztutako egurra eska -tzeko aukera dute. Horretarako,lanean ari den taldeari eskatubehar diote zuzenean. yy

z GOIZUETA

Azken egunak izena emateko,nekazaritza ekologikoko ikastaroanGoizuetako Udalak ikastaro batantolatu du nekazaritza ekologi-koari buruzkoa. Modu naturalean,lurra nola landu eta izurrite etagaitzen kontra zer egin erakutsikodute ikastaroan. Apirila etamaiatzean zehar izanen da, etaasteazkenean bukatzen da izenaemateko epea. Interesa dutenek,uda le txean apuntatu behar dute.18 orduko ikastaroa izanen da,hau da, apirilaren 5ean hasita,bost larunbatetan jarraian, goizez.Alde teorikoa eta praktikoa lan-duko dituzte, Arrea elkarteareneskutik. 20 laguneko taldea osa -tzen bada, pertsonako 50,20euro ordaindu beharko dira.Jende gehiago animatzen bada,merkexeago aterako da eta gu -txiago bada, garestixeago. Horidena zehaztuko dute apunta tzendiren herritarrekin. yy

Tailerra izanen daostegunetan, internetari buruzGoizuetako Andres Narbarte Xaltoeskolak tailerra antolatu du dato-zen hiru ostegunetarako: martxo-ak 27, apirilak 3 eta 10. Interneteta bestelako pantailei buruzariko dira. Urko Maduiten eskutikizanen da, arratsaldeko14:30etatik 16:30etara. yy

z EREÑOTZU

Pediatra euskalduna izan dadin,sinadura bilketa martxanArano, Goizueta, Leitza eta Aresoko pediatra ez da euskalduna eta euskalduna izan dadin eskatuz, gurasoen sinadurak biltzen ari dira, ondoren Nafarroako Gobernuari bidaltzeko.

z GOIZUETA ETA ARANO

Bi urte lan egin ondoren, igorElizegi, Auxtin Elizegi, txemaApezetxea, Maite Alsua, ibonElizegi eta Unai Mirandakberaien karguak utzi eginendituzte, Umore ona Elkartean.Aurreko larunbatean izan zen

elkartearen urteroko ohiko ba -tzarra eta bertan zuzendaritzabatzordea berritu zen. Aurreko6 batzordekideen ordez, honakohauek sartu dira: Jon Uitzi,Ester tomasena, Beñat Lekuo -na, Juan Loiarte, Aritz zubiri eta

Urtzi irazusta. Aho batez onartuzen 6 proposamenei baiezkoaematea.

Erabaki gehiago

Batzarrean beste erabaki ba -tzuk ere hartu ziren. Horien

artean: prezio batzuk egoki -tzea, udaran kanpo aldeanmahaiak jartzea, bazkideenurteko bazkaria 10 eurokobratzea eta urtean behin,urte horretan hildako bazkide-en eskela bat jartzea. yy

Elkarteko zuzendaritza batzordeberria, onartutaAurreko larunbatean, urteroko ohiko batzarra egin zuen Umore Ona elkarteak. Zuzendaritzabatzordea berritu zen eta beste erabaki batzuk ere hartu ziren: prezio batzuk egokitzea, udaran kanpoan mahaiak jartzea...

z GOIZUETA - UMORE ONA ELKARTEA

Page 15: ASTIGARRAGA - ERRUMANIARREN ASENTAMENDUAREN …Proiektu hori hasi da emaitzak ematen. Pixkanaka, integraziorako pausoak ematen Atzo inEugurEtu zen Ekoguneko BErEtzE PErkeE (lehengo

// 15 2014-III-22 larunbata GOIZUETA-ARANO

z ARANO - EHIZTARIEN ELKARTEAOhiko batzarra, gaur zortziAranoko Ehiztarien Elkarteak ohiko batzarra eginen du heldu denlarunbatean, martxoak 29. Soziedadean izanen da, aurreneko deial-dia 18:30etan eta bigarrena, 19:00etan. Honako gaiak landukodituzte: 2013-2014ko balantzea onartzea, 2014-2015eko kuotakonartzea, bazkide berriak, zuzendaritza, eta erregu eta galderak.Jakinarazi dutenez, justifikaziorik gabe azaltzen ez den bazkideak 30euroko igoera izanen du urteko kuotan. yy

z GOIZUETA - ESKU PILOTABenjaminen partidua, BerriozarrenUmore Onako 3garren mailako benjaminek partidua jokatuko dutegaur Berriozarren. Napar Jokuetako partidua izanen da. AitzolSalaberria eta Oier Apezetxeak Berriozarreko bikotea izanen duteaurkari. 10:00etan hasiko da. yy

Iker Salaberria Zizur Nagusiko txapeldun,eta Antton Apezetxea, azpitxapeldunZizur Nagusiko Txapelketako finalak jokatu zituzten aurreko larunba-tean Antton Apezetxea eta Iker Salaberriak. Azken honek txapela lortuzuen Zubizarretari 18-4 irabazita. Apezetxeak, berriz, gutxigatik ezzuen lortu txapela. 12-16 galdu zuen Zubeldiaren aurka. yy

Olaizolak Aizarnazabalen jokatuko dubihar, finalaurdenetako azken partiduaBinakako Txapelketako finalaurdenak asteburu honetan bukatukodira eta Aimar Olaizolak bihar jokatuko du azken partidu hau,Aizarnazabalen (17:00). Aretxabaleta izanen du lagun eta Saralegieta Ibai Zabala kontrario. Ez dute deus jokoan, finalerdietarakopasea aseguratua dute. ETB1en izanen da ikugai. yy

z GOIZUETA - ERREMONTEAZubiriren partidua gaur, GalarretanErremonte jaialdia izanen da gaur Galarretan, larunbatero bezala, etabertan jokatuko du Aritz Zubirik. Matxin IIIarekin osatuko du bikoteaeta aurrez aurre izanen dituzte Segurola eta Agirrezabala. Jaialdia16:00etan hasiko da. Bestalde, aurreko larunbatean SagardoarenTxapelketako partidua jokatu zuen Zubirik, Urrizarekin, eta 40-25galdu zuten Ezkurra eta Endikaren aurka. Ligaxkako bigarren partiduazuten eta partidu bakarraren faltan, asko zaildu zaie finalerdietarakopasea lortzea. yy

z GOIZUETA - ARETO FUTBOLABolada onari ezin eutsiUmore Onak 3-2 galdu zuen aurreko igandean Errenteriako Gamontaldearen aurka. Etxetik kanpo jokatzeak ez diela onik egin dirudi.Izan ere, azken hiru partiduak etxean jokatu zituzten eta hirurak ira-bazi. Asteburu honetan ez dute partidurik eta hurrengoa, Oriorenaurka izanen da. yy

nAFArroAKo Gobernuak neka-zarientzako eman ohi duenPAC diru laguntza eskatzekoaukera izanen da aurten ere.Eta diru laguntza hori trami-tatzeko epea, martxoaren 31tikapirilaren 4ra bitarte izanenda, ohiko lekuan.

Udalak, zenbait herritarrei

ziurtagiria eman behar izatendie eta jakinarazi dute, ondobidean, ostegunerako udale -txean egonen direla.ziurtagiria behar dutenek,udaletxera deitu beharko dute.

Makutsuloko mendia

ostegunean, ez ohiko Plenoa

izan zen Aranon, gai bakarrariburuzkoa. Makutsuloko men-dian basoa ateratzeko enkan-tea egin da eta zeini adjudika-tu erabaki zuten. CasaErrandoneari, 24.540 eurokoeskaintza egin zuten, Udalakjakinarazi duenez. ohikoPlenoa, apirilaren 3an. yy

PAC diru laguntza tramitatzekoepea apirila hasieran izanen da

Martxoaren 31tik apirilaren 4ra bitarte izanen da tramitatzeko aukera,ohiko lekuan. Udalaren ziurtagiriak ostegunerako egotea espero da.

z ARANO - UDALA

z ARANO

z ARANO

Auzolanean, pistak txukuntzenAste honetan, herritar batzukauzolanean aritu dira herritikgorako pistak konpontzen.Herriko etxe bateko teilatuaberritzen ari dira eta bertatik ate-ratako teila zatiekin bideetakozuloak konpondu dituzte, besteakbeste. yy

Trailer batekin komeriakOstegun goizean herriraino trailer batigo zen eta sekulako oztopoa eraginzuela azaldu dute herritarrek. Eskolakoautobusak ezin izan zuen goraino iritsieta umeak herri sarreran jaso zituen,plazan beharrean. Medikua ere ezin iri -tsi ibili zen, idazkaria ere beste horren-beste... Eta lanera zijoazen askok bestepista bat erabili behar izan zuten.Kamioia atzerantz Gutzikiraino (gurutze-ko hegi edo beheko herriko bideguru -tzeraino) eramatea lortu zuten arte, ezzen bidea libratu. yy

z ARANO

Tximistaren arrastoak ikustenDuela 15 bat egun, tximista sartuzen Aranomendin edoKalbariotan, eta tximista harkutzitako arrastoen irudiak bidalidituzte Kronikara. Baita bideo batere. Guztiak ikusgai daudewww.kronika.net helbidean.Bertan azaltzen dute tximistanola sartu zen zuhaitz batetik etalurpetik nola egin zuen zuloa.Arrasto ugari daude lurrean etazuhaitz mordoxka botata. yy

Page 16: ASTIGARRAGA - ERRUMANIARREN ASENTAMENDUAREN …Proiektu hori hasi da emaitzak ematen. Pixkanaka, integraziorako pausoak ematen Atzo inEugurEtu zen Ekoguneko BErEtzE PErkeE (lehengo

Argitaratzailea:Dobera Euskara Elkartea. Erredakzioa,�argazkiak�eta�publizitatea:�A. Arbelaitz, E. Zeberio, E. Agirre, K. Garmendia, L. Goñi, M. Ramirez de Alda eta A. Moreno. Egoitza: Larramendi 11(Hernani), Santio Zeharra 8, Kiroldegia (Astigarraga). % 943

33 08 99 (Hernani) eta 688 660 714. Eposta: [email protected], [email protected], [email protected] eta [email protected] Hernaniko�Kronika:�Lege gordailua: SS-400/2014 ISSN 1576-8422 . Astigarragako�Kronika:��Lege gordailua: SS-399/2014

IRAGARKI MERKEAKArkoi-kongelagailua erosiko nuke, 300 litrotik gorakoa. Deitu: 665 70 99 96

Etxea salgai, 40 m2, Hernaniko Florida auzoan; sala, sukaldea, komuna eta gela batekoa.

82.000 €. Deitu: 647 701 270

Pisua alokagai, Hernanin. Amueblatua, 2 logela eta kalefakzioarekin. Deitu: 677 247 404

ARIK Terapia Zentroa.Udalekuak inglesa-euskera Aste Santuan, ikastolara eman-ekarri

zerbitzua, adimen emozionala, yoga, psikomotrizitatea, masaia... Deitu: 943506672

Pixua alokatzen da Hernaniko zentroan, 4 gela, bi komun, sukaldea, egongela-jangela,

100m2. Erdigunean, altua eta eguzkitsua. Deitu: 699 49 22 35

Gela bat alokagai, dena barne, Hernaniko kaxkoan. Deitu: 659 36 39 44

ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak,

persianak... Seriotasuna. Deitu: 616 886 660.

Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, akupuntura, ajuste neurologiko eta bertebrala,

reflexologia, aurikuloterapia,...: 943 33 28 94 - 626 80 76 33

(Hernaniko Agustindarren plaza, 4)

GAUR

EGURALDIA BIHAR Hotza eta zaparradak izango

dira nagusi, batez ere eguna-

ren lehenengo partean.

Arratsaldean atertzera egingo

du. Min.6º/Max.10º (eu

ska

lme

t)

Zerua lainotuta egongo da eta

zaparradak botako ditu, tarteka

trumoitsuak. Kazkabarra ere egin

dezake. Tenperatura jaitsi egingo

da eta elurra 600 metrora egin

dezake. Min.8º/Max.13º

& TELEFONOAK lTAXIAK: 943 550093 (Hernani) 943 55 52 77 (Astigarraga) lUDALTZAINGOA: 092 l DYA: 943 464622lAUTOBUSAK: Garayar: 943 556658, Areizaga: 943 452708, Korreoa Goizueta-Hernani: 948 514037lANBULATORIOA: 943 006666 - 943 203020 (Hernani) 943 33 56 44 (Astigarraga) l JOKALARI / ALKOHOLIKO ANONIMOAK: 943 331103

9 FARMAZIAK lEgunez: Odriozola URNIETA - Idiazabal, 18 - 943 334014 lGauez: Aizpuru Latsunbeberri 11 - 943 336077 (Hernani)

2014ko martxoaren 1a, larunbata

Heraniko Kronika 4.680 zk.

Astigarragako Kronika 7 zk.

::: www.kronika.net :::

AiSiALDiAn euskeraren erabi-lera sustatzea da DoberaEuskara Elkartearen helbu-ruetako bat. Laugarren urtezjarraian, Udaleku ibiltariakantolatu ditu, DBH 1, 2 eta 3koikasleei zuzenduta. ipa rral -deko kostaldea ezagutuzestreinatu zituzten udale-kuak, eta ordutik beste biibilbide eginak dituzte: Kan -tauriko kostaldea zumaiatikBaionara, eta BortziriakArantzatik Berara.

udalekuak uztailean, 12 egunezEuskal Herriko paraje etatxoko ederretatik ibiltzekoaukera izango da aurten ere,guztiak, Baztan ingurukoak:Urdazubi, Amaiur, Erratzu,Elizondo eta Bertizarana. Urekintzak, abenturak, kirola,mendi ibilbideak dira udale-

ku hauen oinarria, aipatubezala, euskera hutsean. Eraberean, bilatzen da gazteeknatura errespetatzea, elkarbi-zitza, elkarlana eta talde sen-timendua bultza tzea, euskalkultura ezagu tzea, inguru etalagun berriak ezagutzea, etanoski, udalekuak izaki, ondopasatzea!

Izen ematea, zabalikUdalekuetan parte hartu nahiduten gaztetxoek lehenbaile-hen izena ematea komeni da,

plaza kopurua mugatua bai -ta. izena emateko epea maia -tzaren 16ra arte dago zabalik.Bi pausu eman behar dira.Lehendabizi, izena ematekoorria beteta bidali [email protected] helbidera edoDoberaren egoitzan entregatu(Larramendi 11, behea). izenaemateko orria eskuratzekohiru modu daude: ikastetxee-tan, Biteri kultur etxean etawww.dobera.com web orrian.

Udalekuen prezioa 200eurokoa da bazkideentzat eta245 eurokoa bazkide ez dire-nentzat. Diru sarrera Ku txa -bankeko kontuan egin beharda: 2095 5041 14 1061652383.

Dobera Euskara Elkarteakordiziako Hitzarorekin bateraantolatu ditu udalekuak.Aurreko edizioetan, ttakuneta Berbaro elkarteekin ereantolatu izan ditu. yy

z DOBERA EUSKARA ELKARTEA - UDALEKU IBILTARIAK

Udaleku Ibiltariak antolatu ditu Dobera Euskara Elkarteakuztailaren 1etik 12ra. Izen ematea zabalik dago.

Baztanen barrena plana: udaoinez, euskeraz eta lagunartean

Joan den urtean Bortzirietatik barrena ibili ziren gaztetxoak.

Ur ekintzak,abentura, kirola,bibak, mendibueltak... diraudalekuetan egingo dituzten ekintzak