6
ATAZA: SOINU ARTXIBOA TXERTATZEA Blog batean txertatu ahal dugun beste gauza bat da soinu artxiboa. Wordpress sistema erabiltzen badugu muga batzuk eukiko ditugu horretarako. Zergatik? Wordpress blog batean ezin da HTML kodea itsatsi (Blogger edo beste sistema batzuetan bai). Audio (bideoarekin gertatzen den moduan) txertatzeko formula zehatz bat eskatzen du: [audio=URL(mp3 amaieran daukana)]. “Bitxikeria hau” oso garrantzitsua da zeren eta audio- artxiboak internetera igotzeko dauden sistemek, normalean, blogean txertatzeko HTML kodea besterik ez dute ematen. Beraz, wordpressekin bateragarria den sistema bat topatu behar dugu; gaur egun, BlipTV sistema. BlipTV internetera bideoak igotzeko eta konpartitzeko leku bat da, baina mp3 audio-artxiboak ere onartzen ditu. Zer egin behar dugu blogean soinu artxiboa txertatzeko? BlipTv web orrira joan (http://blip.tv ) eta clik egin Sign Up aukeran. Ondorengo lehioa zabalduko da. Formularioa bete programan erregistratzeko. Amaieran Sign Up botoia sakatu. Orain erabiltzailea zara. Lehengo pantaila zabalduko da berriro,

ATAZA: SOINU ARTXIBOA TXERTATZEA€¦  · Web viewBi laukitxo daude. Lehenengoan . EMBEB. aukeratu behar dugu, ... (egia esan, programa hau gehienetan bideoak igotzeko erabiltzen

  • Upload
    others

  • View
    5

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

ATAZA: SOINU ARTXIBOA TXERTATZEA

ATAZA: SOINU ARTXIBOA TXERTATZEA

Blog batean txertatu ahal dugun beste gauza bat da soinu artxiboa.

Wordpress sistema erabiltzen badugu muga batzuk eukiko ditugu horretarako. Zergatik? Wordpress blog batean ezin da HTML kodea itsatsi (Blogger edo beste sistema batzuetan bai). Audio (bideoarekin gertatzen den moduan) txertatzeko formula zehatz bat eskatzen du: [audio=URL(mp3 amaieran daukana)].

“Bitxikeria hau” oso garrantzitsua da zeren eta audio-artxiboak internetera igotzeko dauden sistemek, normalean, blogean txertatzeko HTML kodea besterik ez dute ematen. Beraz, wordpressekin bateragarria den sistema bat topatu behar dugu; gaur egun, BlipTV sistema. BlipTV internetera bideoak igotzeko eta konpartitzeko leku bat da, baina mp3 audio-artxiboak ere onartzen ditu.

Zer egin behar dugu blogean soinu artxiboa txertatzeko?

BlipTv web orrira joan (http://blip.tv) eta clik egin Sign Up aukeran. Ondorengo lehioa zabalduko da. Formularioa bete programan erregistratzeko.

Amaieran Sign Up botoia sakatu. Orain erabiltzailea zara. Lehengo pantaila zabalduko da berriro, goiko partean zure erabiltzailearen izena agertuz. Lanean has zaitezke.

Bideo bat edo soinu artxibo bat igotzeko pantailaren goiko partean dagoen Upload aukeran clik egin. Lehio hau zabalduko da:

Izenburua ipini. Nahi baduzu desribapena bete eta egin clic Examinar botoian igo nahi duzun artxiboa topatzeko (kontuan hartu mp3 artxiboa izan behar dela). Zure ordenagailuan bilatu eta bi clic egin nihi duzun artxiboan. Aurreko lehiatilan agertuko da.

Nahi izanez gero beherago dagoen Categorize atala (zure artxiboa errezago topatzeko aukerak) bete eta Upload aukeran clik egin.

Bitarteko pantaila bat agertuko da non artxiboa igotzen ari dela esaten diputen.

Proramak igoera prozesua amaitutzat ematen duenean beste pantaila hau ikusiko duzu. Honetan zure artxiborako esteka bat agertuko da. Egin clik zabaltzeko

Hurrengo lehioan

Igo duzun artxiboa hor bertan entzuteko aukera eukiko duzu.

Orain Blogean txertatzeko alboko zutabean dauden aukerak arakatuko ditugu. Bi laukitxo daude. Lehenengoan EMBEB

aukeratu behar dugu, bigarrenean Wordpress.com, eta amaitzeko egin clik GO botoian. Wordpress blog batean txertatzeko beharrezkoa den formula topatuko dugu

(adibidez . [blip.tv ?posts_id=1560234&dest=-1]) Aukeratu eta kopiatu.

Orain blogera joan behar gara. Post berri bat zabaldu (edo hasita badugu berreskuratu), idatzi eta formula hau itsatsi soinu artxiboa entzun ahal izateko. Formula hau erabiliz gero blogean agertuko den erreproduktorea telebista modukoa izango da. Honek soinua baino bideo ikusteko dela ematen du (egia esan, programa hau gehienetan bideoak igotzeko erabiltzen da). Telebista irudi horretan clik egiten badugu audio erreproduktorea agertuko da musika entzuteko.

Ikono hau ez bazaigu gustatzen artxiboa txertatzeko beste aukera daukagu. BlipTV aurreko pantailara bagoaz berriro, beheko partean, Files and Links beste lehaitila bat dago. Zabaltzerakoan URL bat (mp3 amaitzen dena) agertzen da. Aukeratu eta kopiatu.

Bueltatu blogera eta postean itsatsi holako formula baten barruan

[audio=http://blip.tv/file/get/Ireneger-HenriSalvador12379.MP3]

Agertuko den erreproduktorea desberdina izango da, audioa entzuteko egokiagoa.

Hona hemen aukera biak:

Soinu artxiboa txertatzeko beste aukera bat da Interneten dagoen mp3 artxibo bat topatu eta gurera ekarri. Horretarako beste programa bat proposatzen dizuet: SkreemR (http://skreemr.com/). Zabaldu programa (ez da beharrezkoa erregistratzea). Orri nagusi dagoen bilatzailean ipini bilatu nahi dugun kanta edo abeslaria, adibidez Oskorri. Hau da bilaketaren emaitza:

Egin clic nahi duzun kantan eta ondorengo lehiatila hau zabalduko da. Hor mp3an amaitzen den URL bat topa dezakegu. Lehen egin dugun moduan kopiatu eta blogeko post batean itsatsi beharrezkoa den formularen barruan: [audio=url]

Ikusi duzuenez, sistema honekin interneten dauden soinu artxiboak topatu eta txertatu ahal ditugu gure blogean, baina gure artxibo bat (kanta edota guk grabatutako audio bat) txertatu nahi izanez gero, lehenengoz, guk geuk igo behar dugu internetera (BlipTV erabiliz) gero blogera ekartzeko.