7
Apirilaren 2an, Astigarragan, aro berri batean sartuko gara, hondakinak gaika jasotzen hasiko gara. Helburua? Gauzak ondo egitea. Gure gobernu programan argi eta garbi azaldu genituen legegintzaldi honetarako geneuzkan helburuak: - Hondakinen Bilketa Selektiboaren mailak maximizatu, birziklapen mailak ahalik eta altuenak izan daitezen. - Errausgailuaren edo energia balorizaziorako planta ekidin, edo honen eraikuntzan zuzenean edo zeharka ez kolaboratzea. - Astigartar eta gipuzkoarren osasuna babestea. - Ingurugiroa babesteko neurriak bultzatzea. Horiek aurrera eramateko aukera bakarra dago, apirilaren 2an aurrera eramango dugun aldaketa gauzatzea. Alegia, hondakinak gaika atez ate jasotzea. Izan ere hondakinen arazo honetan guztian, ez ditugu gauzak ondo egin eta horrek ekarri gaitu Gipuzkoan eta Astigarragan gaur egun dugun arazora. Dirudienez, arazoari aurre egiteko bi irtenbide daude: batetik, gaur egungo sistemari 180º-ko iraulia eman eta bestetik,, beste alde batera begiratzen jarraitzea, hau da, irtenbideak erdizka bilatzea. Hainbatek azken honen alde egin nahi dute erraustegia eraiki dadin, hori baita beraien helburu bakarra. Eta, esan bezala, gu ez gaude ados errauskailuaren eraikitzearekin, eta konpromiso hori berretsi nahi dugu hemen berriz. Hondakinak erretzea pertsonen osasunerako arriskutsua da. Hori frogatu dute azken urteotan publiko egin diren ikerketa desberdinek. Errausketa plantek sortzen dituzten keak eta hondakinak toxikoak dira, inguruko herriei erasaten diete eta, horren ondorioz, patologia desberdinen kopurua izateko arriskua areagotzen da. Osasuna eta gure inguruak kaltetzeaz gain, diru xahuketa erraldoiaren sinonimo da errauskailua. Urte askotarako gipuzkoar

Atez atekoa, apirilaren 2an

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Ateaz ateko iragarpen prentsaurrekoan irakurritako adierazpena//Comunicado leido en la rueda de prensa en la que se ha anunciado la fecha de inicio del nuevo sistema puerta a puerta.

Citation preview

Page 1: Atez atekoa, apirilaren 2an

Apirilaren 2an, Astigarragan, aro berri batean sartuko gara, hondakinak gaika jasotzen hasiko gara. Helburua? Gauzak ondo egitea.

Gure gobernu programan argi eta garbi azaldu genituen legegintzaldi honetarako geneuzkan helburuak:

- Hondakinen Bilketa Selektiboaren mailak maximizatu, birziklapen mailak ahalik eta altuenak izan daitezen.

- Errausgailuaren edo energia balorizaziorako planta ekidin, edo honen eraikuntzan zuzenean edo zeharka ez kolaboratzea.

- Astigartar eta gipuzkoarren osasuna babestea.- Ingurugiroa babesteko neurriak bultzatzea.

Horiek aurrera eramateko aukera bakarra dago, apirilaren 2an aurrera eramango dugun aldaketa gauzatzea. Alegia, hondakinak gaika atez ate jasotzea.

Izan ere hondakinen arazo honetan guztian, ez ditugu gauzak ondo egin eta horrek ekarri gaitu Gipuzkoan eta Astigarragan gaur egun dugun arazora. Dirudienez, arazoari aurre egiteko bi irtenbide daude: batetik, gaur egungo sistemari 180º-ko iraulia eman eta bestetik,, beste alde batera begiratzen jarraitzea, hau da, irtenbideak erdizka bilatzea.

Hainbatek azken honen alde egin nahi dute erraustegia eraiki dadin, hori baita beraien helburu bakarra. Eta, esan bezala, gu ez gaude ados errauskailuaren eraikitzearekin, eta konpromiso hori berretsi nahi dugu hemen berriz. Hondakinak erretzea pertsonen osasunerako arriskutsua da. Hori frogatu dute azken urteotan publiko egin diren ikerketa desberdinek. Errausketa plantek sortzen dituzten keak eta hondakinak toxikoak dira, inguruko herriei erasaten diete eta, horren ondorioz, patologia desberdinen kopurua izateko arriskua areagotzen da.

Osasuna eta gure inguruak kaltetzeaz gain, diru xahuketa erraldoiaren sinonimo da errauskailua. Urte askotarako gipuzkoar guztiak, eta ondorioz astigartar guztiak ere, hipotekatuko gaituena. Guk, hasiera-hasieratik izan dugun konpromisoari helduta, eta erabaki horretan zeresana dugun bitartean, ez dugu zerikusirik izan nahi errausgailu horren eraikuntzan. Inguruan ez dugulako nahi, ez Zubietan eta ez inon! Guretzat nahi ez duguna ez dugulako beste inorentzat nahi.

Horregatik, lehen aipatutako bi aukeren artean lehenengoaren alde egin dugu. Aurretik Usurbilek, Hernanik, Oiartzunek eta Antzuolak egin zuten bezala, Kataluinako, Italiako eta Europako beste hainbat herrik egin duten bezala; gurekin batera Idiazabal, Legorreta eta Itsasondok egingo duten bezala. Eta seguru gaude etorkizunean beste hainbat herrik ere hartuko dutela guk gaur hemen luzatzen diegun lekukoa. Guk, Astigarraga hobe, ederrago eta osasuntsuagoa egitea dugu helburu, eta denen artean, Gipuzkoa hobe, ederrago eta osasuntsuago bat lortuko dugu! Ziur gaude.

Page 2: Atez atekoa, apirilaren 2an

Apirilaren 2tik aurrera hondakinak atez ate jasotzen hasiko gara. Frogatuta dagoelako gaikako bilketa %80etik gorako emaitzetara iristeko gai den sistema bakarra dela. Atez atekoak gure ohituretan aldaketa bat ekarriko du, baina astigartar guztiengan erabateko konfiantza dugu eta ziur gaude, zailtasun handirik gabe, guztiok sistema berrira moldatuko garela. Atez Atekoa zuzen zuzenean benetan zer den egiaztatuko dugu behingoz, eta aldaketa hau hobera izango dela ikusiko dugu. Guztion esfortzu txikiarekin, gure ondorengoei gurea baina mundu hobeagoa uzteko gure ekarpen txikia egingo dugu.

Eztabaida eta polemikak alde batera uzteko garaia da. Denok omen gaude hondakinbirziklatzearen alde, egin dezagun ba horren alde benetan. Aukera paregabea dugu apirilaren 2tik aurrera hori frogatzeko, gauzak ondo egiteko.

Gure helburua, herritarren beharretara ahalik eta gehien egokitzen zen sistema lortzea izan da, eta espero dugu helburu hori lortu izana. Horregatik Astigarragako atez atekoak beste herri batzuetan jarritako sistemen aldean hainbat aldaketa izango ditu. Hala ere, herritar guztiei gonbita luzatu nahi diegu etorkizunean sistemaren ebaluazioa egin eta hobekuntzak proposatzeko prestatuko diren foroetan parte hartzera; denon iritziak dira baliagarriak eta soilik guztion artean lortuko dugu denontzat egokia den sistema.

Datorren astetik aurrera bilketa egiteko beharrezkoak diren edukiontzien banaketa egiten hasiko gara. Auzoz auzo joango gara herritarrek ahalik eta hurbilen jaso ditzaten beharrezko lanabesak. Guztira 11 hitzordu izango dira, 2130 etxebizitzetako kuboak banatzeko.

AIRE GARBIAK BIRA GAITZAN, IRTENBIDEA ESKURA DUGU!

Kubo banaketaDatorren astetik aurrera hondakinak bilketa guneetan utzi eta bertatik jaso ahal izateko beharrezkoak diren kuboen banaketa hasiko da. Martxoaren 18tik 24ra egingo dugu eta guztira 2130 kubo sorta banatuko ditugu.

Kubo guzti hauen banaketa konplexua izango da eta aurrez eskatu nahi diegu barkamena herritarrei sortutako eragozpenengatik, bereziki banaketako lehenengo egunetan; eta baita ere pazientzia pixka bat ilarak edo sortzen badira. Saiatuko gara ahalik eta bizkor eta erosoena egiten baina, esan bezala, banaketa konplexua izango da.

Etxebizitza bakoitzeko kubo sorta bakarra jaso ahalko da, beraz, nahasketarik egon ez dadin, kuboak nork eta zein etxebizitzarako jasotzen dituen erregistratuko da. Alokairuan bizi diren herritarrek, edo berea ez den beste etxebizitza baten kuboak jaso behar dituztenek, kuboak jasotzera joan aurretik, atez ateko bulegotik (Udaletxean) edo Udaletxeko erregistrotik pasa beharko dute etxeko jabeak sinatu beharko dien baimen-inprimaki baten bila. Inprimaki hau Udaleko web orrian ere deskargatu daiteke, www.astigarraga.net-en.

Page 3: Atez atekoa, apirilaren 2an

El 2 de Abril entraremos en una nueva era en Astigarraga, empezaremos con la recogida selectiva puerta a puerta. El objetivo es hacer las cosas bien, porque dejar los objetivos a medias cuando los podemos cumplir bien no tiene sentido.

En nuestro programa de gobierno estaban claramente expresados cuales eran nuestros objetivos para esta legislatura:

- Maximizar los niveles de recogida selectiva, para de esa manera conseguir que las tasas de reciclaje sean también lo más altas posible.

- Evitar la construcción de una Incineradora o una planta de valorización energética; o colaborar directa o indirectamente en la construcción de la misma.

- Proteger la salud de los/as ciudadanos/as de Astigartarras y Gipuzkoanos/as.- Promover medidas para proteger el medio ambiente.

Para conseguir esos objetivos solo existe una opción, y es llevar a cabo el cambio que se va a dar el día 2 de abril. Esto es, poniendo en marcha un sistema puerta a puerta.

En toda esta problemática de los residuos no se han hecho las cosas bien y eso nos ha llevado al punto en el que hoy en día están Astigarraga y Gipuzkoa. Parece ser que sólo existen dos alternativas para solucionar este problema, dar un giro de 180° a esta situación, o seguir mirando para otro lado.

Algunos/as pretenden que nos conformemos con esto último, ya que con ella consiguen construir su tan ansiada Incineradora. Como hemos manifestado anteriormente, nosotros/as no queremos que se construya una Incineradora y nos reafirmamos en nuestro compromiso. Incinerar residuos es perjudicial para la salud y así lo han demostrado diferentes investigaciones que se han desarrollado estos últimos años. Los gases tóxicos que emanan de las incineradoras afectan a las poblaciones de su alrededor y aumenta el peligro de padecer diferentes patologías.

Además de perjudicar nuestra salud y el medio ambiente, la Incineradora también es sinónimo de despilfarro económico. Esa infraestructura hipotecaría a todos/as los/as gipuzkoanos/as, y por consiguiente a todos/as los/as astigartarras, por muchísimos años. Nosotros/as nos aferramos a nuestro compromiso, y mientras tengamos responsabilidad en esa decisión, no queremos tener nada que ver en la construcción de ese monstruo. Porque no lo queremos cerca nuestro, ¡ni en Zubieta, ni en ningún sitio! Porque lo que no queremos para nosotros/as, no lo queremos para los/as demás.

Por eso mismo, ante esas dos soluciones antes comentadas, nosotros/as apostamos por la primera. Igual que antes lo hicieron Usurbil, Hernani, Oiartzun Y Antzuola. Igual que junto a nosotros/as lo están haciendo Itsasondo, Legorreta e Idiazabal. E igual que, en un futuro no muy lejano, harán otros tantos municipios gipuzkoanos que recorrerán este camino. ¡Nuestro

Page 4: Atez atekoa, apirilaren 2an

objetivo es conseguir una Astigarraga mejor más atractiva y más saludable y entre todos/as conseguiremos una Gipuzkoa mejor, más atractiva y más saludable! Estamos convencidos.

El día 2 de abril empezaremos, por lo tanto, con la recogida puerta a puerta, porque este es el único sistema que nos permite recoger selectivamente más del 80% de los residuos. Tenemos plena confianza en los/as astigartarras, y pese a que este sistema va a conllevar algunos cambios en nuestra vida diaria, estamos convencidos de que todos/as ellos/as se van a amoldar perfectamente a este sistema. Podremos comprobar por fin que es un sistema puerta a puerta y confirmaremos que el cambio es a mejor. Con este, nuestro, pequeño esfuerzo, contribuiremos a dejar un mundo mejor a nuestros descendientes.

Es hora de dejar a un lado las polémicas y debates estériles. Todos/as decimos que estamos a favor del reciclaje, hagamos pues una apuesta verdadera y eficaz a favor de ello. A partir del 2 de abril tenemos una oportunidad inmejorable para demostrarlo, para hacer las cosas bien.

Nuestro objetivo prioritario a la hora de diseñar el sistema ha sido conseguir el sistema que mejor se adecuase a las necesidades de los/as astigartarras y esperamos haberlo logrado. Pro eso, el sistema puerta a puerta de Astigarraga tiene algunas modificaciones si lo comparamos con otros sistemas implantados a nuestro alrededor. Queremos invitar a todos/as los/as ciudadanos/as de Astigarraga a participar en cuantos foros se organicen en el futuro para evaluar y hacer aportaciones para mejorar el sistema de recogida selectiva; solo entre todos/as conseguiremos perfeccionarlo hasta conseguir el sistema adecuado para todos/as nosotros/as.

A partir de la próxima semana empezaremos a repartir los cubos necesarios para hacer la recogida puerta a puerta. Iremos barrio por barrio para que todos/as los/as astigartarras puedan recoger de la manera mas cómoda posible las herramientas para realizar la recogida selectiva. En total serán 11 citas para repartir kits de cubos para 2130 viviendas.

¡La solución esta en nuestra mano!

Reparto de cubosA partir de la próxima semana repartiremos los cubos para depositar los residuos en los puntos de recogida. Será desde el 18 de marzo hasta el 24 y, como ha dicho Andoni repartiremos kits de cubos para 2130 viviendas.

El reparto de todos estos cubos será un proceso complejo y antes de nada queremos pedir disculpas, y una dosis de paciencia a los/as ciudadanos/as por las molestias que podamos ocasionar, ya sea en forma de colas, esperas o otros contratiempos. Intentaremos que el proceso de recogida de los kits sea lo mas rápido y cómodo posible pero como hemos dicho antes será un reparto bastante complejo por las dimensiones del mismo.

Page 5: Atez atekoa, apirilaren 2an

Recordar, que cada domicilio podrá recoger 1 kit de cubos y para que no existan confusiones se registrará quién y para qué vivienda recoge cada kit. Los ciudadanos/as que residan en régimen de alquiler, o vayan a recoger el kit de una vivienda que no sea la suya, deberán pasar previamente por la oficina de información del puerta a puerta (sita en el Ayuntamiento) o el registro municipal a recoger un impreso de consentimiento del/de la dueño/a de la vivienda que deberán cumplimentar para recoger sus cubos. Este impreso también puede ser descargado en la web municipal, www.astigarraga.net.