4
Atez atekoa martxan da dagoeneko eta herritarren erantzuna paregabea izan da. Gaikako bilketako selektiboko datuak irauli ditugu. Zorionak Astigarraga, oso ondo egiten ari gara! Astigartarrek sistema aldaketarekin izan duten borondate ona goraipatu nahiko genuke. Txalotzekoa da astigartarrek egunero-egunero gauzak ondo egiteko egiten ari diren ahalegina. Normala den moduan, atez ateko bilketako lehenengo egunetan zenbait nahasmen eta gaizki ulertu sortu dira. Bilketa berrira pixkanaka-pixkanaka moldatzen joango gara, herritarren beharretara ahalik eta gehien egokitzeko. Dena den, edozein zalantza edo kezkaren aurrean herritarrek atez ateko bilketako informazio bulegora jo dezakete. Astelehenetik ostiralera dago irekita Udaletxean, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. 900 102 838 doako telefonoan (informazio bulegoko ordutegian) eta [email protected] helbidean ere lortu daiteke informazioa. Nahasmena sortu da bereziki bilketa ordutegia eta poltsen erabilera dela eta. Poltsen erabilera Hainbat herritarrek atez ateko poltsen erabileraren inguruko zalantzak azaldu dituzte. Poltsen erabilera egokia egiteko eta erabilera honen zergatien inguruko informazio honekin poltsen inguruko zalantzak argitzea espero dugu: Poltsa konpostagarriak: Hondakin organikoen bilketan erabiltzeko dira SOILIK . Hortaz, POLTSA KONPOSTAGARRIAK EZIN DIRA ERABILI ONTZI ARINAK EDO PARDEL ETA KONPRESAK ATERATZEKO . Udalak, doan, 150 poltsa konpostagarri banatuko ditu etxebizitza bakoitzeko urtean. Oraingoz 30 poltsa banatu dira etxebizitza bakoitzerako kubo banaketa egiterakoan, eta hurrengo poltsa banaketa maiatza-ekainean burutuko da. Banaketa nola burutuko den lehenbailehen adieraziko da. Bereziki azpimarratu behar da Baita ere, gogorarazi nahi da bakarrik Udalak banatzen dituen poltsa konpostagarriak erabili daitezkeela; Udalak poltsen kalitatea bermatu behar duelako. Ontzi arinentzako eta errefusarentzako poltsak: Udalak ontzi arinak eta errefusa kuboan granelean uztea hobesten du. Zenbait herritarrentzat hau deserosoa suertatu zitekeelakoan, kubo barruan hondakin horiek pilatzeko poltsa estandarizatuak erabiltzeko aukera onartu zuen Udalak Parte Hartze prozesuan. Udalaren helburua hondakinen murrizketaren alde egitea da, eta batez ere plastikozko poltsen murrizketa bultzatzea. Horregatik poltsa hauen erabilera zergapetzea erabaki zen eta 3 eurotan erosi daiteke 30 poltsetako sorta informazio bulegoan. Udalak ez du irabaziak lortzeko asmorik poltsen salmentarekin. Etorkizunean, poltsa hauek herriko denda ezberdinetan saltzeko aukera aztertuko da. Zergatik ezin da erabili beste edozein plastikozko poltsa? Esan bezala Udalaren helburuetako bat hondakinak murriztea da, eta murrizketa horren barruan daude plastikozko poltsak. Ontzi arinak eta errefusa kuboan pilatzeko plastikozko poltsen erabilera baimenduko balu, Udalak berak sortuko luke poltsa horien beharra. Bilketa ordutegia Udalak bilketa ordutegia goizeko 08:00etatik 15:00etara izango zela adierazi bazuen ere, azken egunetan, arazo teknikoak medio, bilketa ordutegia luzatu behar izan da. Bilketako lehenengo asteetan bilketa ibilbide eta ordutegiak doitu eta moldatu behar izaten dira, eta horren ondorioz sortu dira atzerapen horiek. Horregatik, eta bilketa egonkortu bitartean, hondakin bilketa goizeko 08:00etan hasiko bada ere, amaiera ordutegia atzeratu egingo da zenbait egunetan. Bereziki nabarituko dituzte atzerapen horiek Portutxo, Ergobia eta Urumea Berriko bizilagunek.

Atez atekoa martxan

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Atez atekoa martxan da dagoeneko, zorionak Astigarraga!//El puerta a puerta ya esta en marcha, ¡zorionak Astigarraga!

Citation preview

Page 1: Atez atekoa martxan

Atez atekoa martxan da dagoeneko eta herritarren erantzuna paregabea izan da. Gaikako bilketako selektiboko datuak irauli ditugu. Zorionak Astigarraga, oso ondo egiten ari gara!

Astigartarrek sistema aldaketarekin izan duten borondate ona goraipatu nahiko genuke. Txalotzekoa da astigartarrek egunero-egunero gauzak ondo egiteko egiten ari diren ahalegina. Normala den moduan, atez ateko bilketako lehenengo egunetan zenbait nahasmen eta gaizki ulertu sortu dira. Bilketa berrira pixkanaka-pixkanaka moldatzen joango gara, herritarren beharretara ahalik eta gehien egokitzeko.

Dena den, edozein zalantza edo kezkaren aurrean herritarrek atez ateko bilketako informazio bulegora jo dezakete. Astelehenetik ostiralera dago irekita Udaletxean, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. 900 102 838 doako telefonoan (informazio bulegoko ordutegian) eta [email protected] helbidean ere lortu daiteke informazioa.

Nahasmena sortu da bereziki bilketa ordutegia eta poltsen erabilera dela eta.

Poltsen erabilera

Hainbat herritarrek atez ateko poltsen erabileraren inguruko zalantzak azaldu dituzte. Poltsen erabilera egokia egiteko eta erabilera honen zergatien inguruko informazio honekin poltsen inguruko zalantzak argitzea espero dugu:

Poltsa konpostagarriak: Hondakin organikoen bilketan erabiltzeko dira SOILIK. Hortaz, POLTSA KONPOSTAGARRIAK EZIN DIRA ERABILI ONTZI ARINAK EDO PARDEL ETA KONPRESAK ATERATZEKO. Udalak, doan, 150 poltsa konpostagarri banatuko ditu etxebizitza bakoitzeko urtean. Oraingoz 30 poltsa banatu dira etxebizitza bakoitzerako kubo banaketa egiterakoan, eta hurrengo poltsa banaketa maiatza-ekainean burutuko da. Banaketa nola burutuko den lehenbailehen adieraziko da.

Bereziki azpimarratu behar da Baita ere, gogorarazi nahi da bakarrik Udalak banatzen dituen poltsa konpostagarriak erabili daitezkeela; Udalak poltsen kalitatea bermatu behar duelako.

Ontzi arinentzako eta errefusarentzako poltsak: Udalak ontzi arinak eta errefusa kuboan granelean uztea hobesten du. Zenbait herritarrentzat hau deserosoa suertatu zitekeelakoan, kubo barruan hondakin horiek pilatzeko poltsa estandarizatuak erabiltzeko aukera onartu zuen Udalak Parte Hartze prozesuan. Udalaren helburua hondakinen murrizketaren alde egitea da, eta batez ere plastikozko poltsen murrizketa bultzatzea. Horregatik poltsa hauen erabilera zergapetzea erabaki zen eta 3 eurotan erosi daiteke 30 poltsetako sorta informazio bulegoan. Udalak ez du irabaziak lortzeko asmorik poltsen salmentarekin. Etorkizunean, poltsa hauek herriko denda ezberdinetan saltzeko aukera aztertuko da.

Zergatik ezin da erabili beste edozein plastikozko poltsa? Esan bezala Udalaren

helburuetako bat hondakinak murriztea da, eta murrizketa horren barruan daude plastikozko poltsak. Ontzi arinak eta errefusa kuboan pilatzeko plastikozko poltsen erabilera baimenduko balu, Udalak berak sortuko luke poltsa horien beharra.

Bilketa ordutegia

Udalak bilketa ordutegia goizeko 08:00etatik 15:00etara izango zela adierazi bazuen ere, azken egunetan, arazo teknikoak medio, bilketa ordutegia luzatu behar izan da. Bilketako lehenengo asteetan bilketa ibilbide eta ordutegiak doitu eta moldatu behar izaten dira, eta horren ondorioz sortu dira atzerapen horiek. Horregatik, eta bilketa egonkortu bitartean, hondakin bilketa goizeko 08:00etan hasiko bada ere, amaiera ordutegia atzeratu egingo da zenbait egunetan. Bereziki nabarituko dituzte atzerapen horiek Portutxo, Ergobia eta Urumea Berriko bizilagunek.

Page 2: Atez atekoa martxan

Udalak sortutako eragozpenengatik barkamena eskatzea besterik ez du eta jatorrizko ordutegia ezartzeko lanean dihardu.

Page 3: Atez atekoa martxan

El puerta a puerta está ya en marcha y la respuesta de los/as ciudadanos/as ha sido extraordinaria. Hemos revolucionado los datos de la recogida selectiva. Zorionak Astigarraga, ¡estamos haciéndolo muy bien!

Queremos alabar la buena voluntad de los/as astigartarras en este cambio de sistema, y es digno de elogio el esfuerzo que están realizando a diario por hacer las cosas correctamente. Como es lógico, los primeros días de la recogida puerta a puerta se han producido algunos desajustes y pequeños malentendidos. Poco a poco iremos ajustando el nuevo sistema para adecuarlo al máximo a las necesidades del vecindario.

En cualquier caso, queremos recordar que cualquier duda o consulta se puede aclarar en la oficina de información del sistema puerta a puerta que está en el Ayuntamiento. Esta oficina está abierta de lunes a viernes de 10:00 a 13:00 y de 16:00 a 18:00. En ese horario también se puede llamar al teléfono gratuito 900 102 838 y fuera del horario de oficina se puede solicitar información vía e-mail en la dirección [email protected].

Como hemos comentado, se han producido malentendidos especialmente en lo referente al uso de las bolsas y al horario de recogida.

Uso de bolsas

Algunos/as ciudadanos/as han referido al Ayuntamiento sus dudas acerca del uso de las bolsas disponibles para hacer la recogida.

Bolsas compostables: Las bolsas compostables SOLO se pueden utilizar para la recogida de los residuos orgánicos. Por lo tanto, NO SE PUEDEN UTILIZAR ESTAS BOLSAS PARA DEPOSITAR LOS ENVASES LIGEROS O LOS PAÑALES Y COMPRESAS. El Ayuntamiento repartirá gratuitamente 150 de estas bolsas para todo el año de las que por ahora ha repartido 30 junto con los cubos de la recogida. El próximo reparto se realizara en mayo-junio y más adelante se especificará como se desarrollará dicho reparto.

También se quiere subrayar especialmente que, sólo se pueden utilizar las bolsas compostables que reparte el Ayuntamiento, y ninguna otra más, ya que el Ayuntamiento debe garantizar la calidad e idoneidad de las mismas.

Bolsas para envases ligeros y rechazo: Pese a que la apuesta del Ayuntamiento sea por acumular los envases ligeros y el rechazo a granel, y debido a que a algunos/as ciudadanos/as pudiera resultarles dificultoso, en el proceso participativo celebrado para definir el nuevo sistema de recogida se decidió poner al alcance de la ciudadanía bolsas estandarizadas para estas fracciones. La reducción de los residuos, y especialmente la reducción de las bolsas de plástico, es uno de los objetivos de este proyecto, por lo que se permitirá el uso de bolsas estandarizadas pero su uso estará gravado. Por ello mismo los paquetes de 30 bolsas estandarizadas se pueden adquirir en la oficina de información del Ayuntamiento. El consistorio no tiene ningún ánimo de lucro con la venta de estas bolsas y en el futuro se estudiará la posibilidad posibilitar la compra de estas bolsas en diversos comercios del municipio.

¿Por qué no se pueden utilizar otras bolsas de plástico? Como ya hemos reflejado

anteriormente, el objetivo del Ayuntamiento es reducir los residuos que producimos, especialmente la reducción del uso de bolsas de plástico. Si el Ayuntamiento permitiese la utilización de cualquier bolsa de plástico para la recogida de los envases ligeros y del rechazo, el propio Ayuntamiento estaría fomentando su uso y creando una necesidad inaceptable e incompatible con el proposito de la reducción de residuos.

Horario de recogida

Si bien el Ayuntamiento anunció que el horario de recogida sería de 08:00 a 15:00 horas, en esta primera semana la recogida se ha alargado debido a problemas y ajustes técnicos. Los primeros

Page 4: Atez atekoa martxan

días los horarios y recorridos de la recogida deben adecuarse para conseguir una mayor eficiencia de la misma. Debido a ello se han producido algunos retrasos en ciertas zonas. Por ello mismo, mientras la recogida se normalice puede que algunos días puedan repetirse dichos retrasos; que especialmente pudieran producirse en los barrios de Ergobia, Portutxo y Urumea Berri.

El Ayuntamiento de Astigarraga vuelve a agradecer la comprensión y ejemplo cívico del vecindario, y solicita disculpas por las molestias ocasionadas. Así mismo queremos comunicar que se está trabajando para solucionar estos inconvenientes y retornar al horario previsto.