39
Mochil Proiektua: 4. Gida Didaktikoa Junan Fundazioa 1 AURKIBIDEA 1.- ASERTIBITATEA GAITASUNAREN DEFINIZIOA 2.- IPUINA 2.1.-DRAKI ETA SARIM 2.2.- GAITASUNAK 2.3.- HELBURUAK 2.4.- JARDUERAK 1. DRAKI ETA SARIM 2. ZER DERITZOZU ZUK? 3. GIZABIDEZ ERRESPETARAZTEN DUGU GEURE BURUA 4. SEMAFOROA 2.5.- IRAUPENA 3.- UNITATE DIDAKTIKO EMOZIONALA 3.1.- GAITASUNAK 3.2.- HELBURUAK 3.3.- EDUKIAK 3.4.- JARDUERAK 1. AUKERA DEZAGUN! 2. BERRIRO BOZKATUKO DUGU 3. INDIARA GOAZ 4. ITALIA EZAGUTUKO DUGU 5. GURE LAGUN MASAIAK 6. SENTITZEN DUT, BAINA EZ DUT NAHI 7. TIBETEN GAUDE 3.5.- IRAUPENA

AURKIBIDEA 1.- ASERTIBITATEA GAITASUNAREN DEFINIZIOA 2 ...fundacionjunan.org/trim2/eus/asertibitatea/Gida.pdf · Aniztasuna positiboa da eta elkar onartzen ikasi behar dugu”. Oharra:

  • Upload
    others

  • View
    13

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Mochil Proiektua: 4. Gida Didaktikoa

Junan Fundazioa

1

AURKIBIDEA

1.- ASERTIBITATEA GAITASUNAREN DEFINIZIOA

2.- IPUINA

2.1.-DRAKI ETA SARIM

2.2.- GAITASUNAK

2.3.- HELBURUAK

2.4.- JARDUERAK

1. DRAKI ETA SARIM

2. ZER DERITZOZU ZUK?

3. GIZABIDEZ ERRESPETARAZTEN DUGU GEURE BURUA

4. SEMAFOROA

2.5.- IRAUPENA

3.- UNITATE DIDAKTIKO EMOZIONALA

3.1.- GAITASUNAK

3.2.- HELBURUAK

3.3.- EDUKIAK

3.4.- JARDUERAK

1. AUKERA DEZAGUN!

2. BERRIRO BOZKATUKO DUGU

3. INDIARA GOAZ

4. ITALIA EZAGUTUKO DUGU

5. GURE LAGUN MASAIAK

6. SENTITZEN DUT, BAINA EZ DUT NAHI

7. TIBETEN GAUDE

3.5.- IRAUPENA

Mochil Proiektua: 4. Gida Didaktikoa

Junan Fundazioa

2

1.- ASERTIBITATEA GAITASUNAREN DEFINIZIOA

1.1.-EZBERDINTASUNAK IDENTIFIKATZEA ETA ONARTZEA

1.2.-ESKUBIDE ASERTIBOAK EZAGUTZEA

1.3.-SENTIMENDUAK, IRITZIAK ETA PENTSAMENDUAK ADIERAZTEA

1.4.- AUTOKONTROLA

1.- ASERTIBITATEA GAITASUNAREN DEFINIZIOA

Izatez gizakia izaki soziala da, eta etengabe dago harremanetan

hurkoarekin. Beste batzuekin harremanetan, egoeraren arabera hitz egiten

dugu, hau da, ez ditugu beti adierazpide berak erabiltzen. Asertibitatea

komunikatzeko modu bat da. Hain zuzen, sentitzen eta pentsatzen duguna

gardentasunez, zintzotasunez eta errespetuz adierazteko trebetasunari

deitzen zaio. Pertsona batek portaera asertiboa izateko, beharrezkoa da:

-Norberaren eskubideak eta interesak ezagutzea.

-Portaera-trebetasun batzuen bidez defendatzea.

-Trebetasun horiei esker, objektiboa izateaz gain, bere eta inoren burua

errespetatzea.

Komunikazio-estrategia gisa, asertibitatea muturreko bi jokabideren artean

dago: oldarkortasunaren eta pasibotasunaren (edo asertibitaterik ezaren)

artean. Jarraian, bi kontzeptu horiek deskribatuko ditugu:

Pasibotasuna edo asertibitatarik eza Komunikazio mota horretan, ez dira

sentimenduak eta pentsamenduak adierazten, edo modu ezegokian

azaltzen dira, eraginkortasunik gabe, negatiboki (konfiantzarik gabe,

aitzakiekin, beldurrez…) Portaera mota horrek besteen eskubideak baino ez

ditu kontuan hartzen eta gutxietsi egiten ditu norberaren iritziak eta beharrak,

gainerakoenei balio handiagoa ematen dien heinean.

Mochil Proiektua: 4. Gida Didaktikoa

Junan Fundazioa

3

Oldarkortasuna Komunikazio mota hori pasibotasunaren beste muturrean

dago. Sentimenduak, ideiak eta pentsamenduak adierazten dira, baina

bestearenak errespetatu gabe, bestearen aurka zuzenean (iraindu, fisikoki

eraso) edo zeharka (txantxa eta komentario burlatiak, irrigarriak) jokabide

oldarkorrak erabilita. Portaera mota horretan norberaren eskubideak baino

ez dira kontuan hartzen, eta gainbaloratu egiten dira iritzi eta sentimendu

pertsonalak, eta saihestu edo gutxietsi bestearenak.

Gure ikasleekin asertibitatea lantzeko, ezinbestekotzat jotzen ditugun

gaitasunen zerrenda bat egin dugu. Honako hauek dira:

-Ezberdintasunak identifikatzea eta onartzea

-Eskubide asertiboak ezagutzea

-Sentimenduak, iritziak eta pentsamenduak adieraztea

-Autokontrola

Asertibitatea pertsona arteko adimenaren parte bada ere, argitu nahi

genuke pertsona barneko adimenari lotutako helburuak eta jarduerak

diseinatu ditugula. Ezin dugu ahaztu emozioak ez direla konpartimentu

estankoak eta bakoitza ezin dela era isolatuan landu. Kasu honetan,

autoezagutza emozionalarekin eta aukokontrolarekin zerikusia duten lan-

dinamikek parte hartzen dute.

1.1.- EZBERDINTASUNAK IDENTIFIKATZEA ETA ONARTZEA

Komunikazio asertiboak bestearen ikuspuntua (iritziak, sentsazioak,

sinesmenak…) hartzen du kontuan, eta, beraz, norberarena bezain

garrantzitsua izaten da. Ezberdintasunak errespetatzeko, aurrena identifikatu

eta onartu egin behar ditugu. Funtsezkoa da ulertzea pertsona guztiek ez

dituztela berdin ulertzen gertaerak eta bizitza. Ondorioz, komeni da haurrak,

beren bizipenen bidez, errealitate ezberdinez jabetzea.

Mochil Proiektua: 4. Gida Didaktikoa

Junan Fundazioa

4

1.2.-ESKUBIDE ASERTIBOAK EZAGUTZEA

Asko idatzi da asertibitateari buruz, eta horrek garbi uzten du zenbait

sailkapen daudela eskubide asertiboen tipografiaren inguruan. Horietako lau

aukeratu ditugu, gure haurren adina kontuan hartuta, eta gure ustez

garrantzitsua delako haurren harremanak honako eskubide asertibo hauetan

oinarrituta egotea:

1. Errespetuz eta duintasunez tratatuak izateko eskubidean.

2. Norberaren balioak, iritziak eta sinesmenak kontuan hartuak izateko

eta adierazteko eskubidean.

3. "Ez” esateko eskubidean.

1.3.-SENTIMENDUAK, IRITZIAK ETA PENTSAMENDUAK ADIERAZTEA

A) AHOZKO ADIERAZPENA

Adierazpen-estrategiak eta arauak daude, eta, behin ikasitakoan,

asertibitatea eraginkortasunez erabili ahal izango dugu horiei esker. Ahozko

adierazpenari dagokionez, hainbat jarduera eta dinamika landu ditugu, eta

horietan honako teknika hauek erabili ditugu:

Disko marratua

Argudio bera behin eta berriro errepikatzean datza, egonarriz eta

lasaitasunez, eztabaidetan sartu gabe. Jokaera asertiboak gure

jarrerari eusteko aukera emango digu, ahozko amarruetan edo

solaskidea manipulatzeko azpijokoetan erori gabe.

Zuretzat-Niretzat

Presioak, ahozko erasoak edo bidegabeko kritikak jasan

ditzakegunean erabiltzen da teknika hori. Erabiltzean, bi gauza lortzen

ditugu: Beste batzuek kritikatzen gaituztenean ez haserretzea, eta

eraso egin nahi digunak bere helburua ez betetzea.

Mochil Proiektua: 4. Gida Didaktikoa

Junan Fundazioa

5

Bukatzeko, argi utzi behar dugu hitz egiten dugunean erabiltzen dugun

tonuari eta erritmoari erreparatu behar diegula. Poliki, hitzak aukeratuta eta

ahotsa goratu gabe hitz egin behar dugula erakutsiko diegu ikasleei.

B) GORPUTZ JARRERA:

Gure gorputzak informazio ugari ematen du. Jokaera hauek kontuan izan

behar ditugu:

-Solaskideekin ikusmen-kontaktua.

-Jarrera tente baina lasaia.

-Besoak agerian eta astiro erabilita.

1.4.- AUTOKONTROLA

Autokontrola bigarren kurtsoan sakon landuko dugun gaitasuna da.

Asertibitatea lantzen dugunean beste gaitasun hori ere landuko dugu, bien

artean lotura zuzena baitago. Izan ere, antsietateak, amorruak edo erruak

eraman gaitzan uzten dugunean, kalte fisikoa edo psikologikoa eragiten

duten portaera batzuk agertzen dira. Jarrera horiek komunikazio

oldarkorraren ezaugarriak dira. Komunikazio mota horieta horren eraginak

saihesteko helburuz, emozioen aldetik osasuntsu bizitzeko baliabideak eman

behar dizkiegu haurrei, harreman osasungarriak izan ditzaten.

Oharra: Asertibitateak enpatiarekin (lehen kurtsoko lehen hiruhilekoan

landua) eta autoestimuarekin (bigarren kurtsoan landuko da) ere lotura

zuzen eta estua du.

Mochil Proiektua: 4. Gida Didaktikoa

Junan Fundazioa

6

2.- IPUINA

2.1.-DRAKI ETA SARIM

2.2.- GAITASUNAK

2.3.- HELBURUAK

2.4.- JARDUERAK

1. DRAKI ETA SARIM

2. ZER DERITZOZU ZUK?

3. GIZABIDEZ ERRESPETARAZTEN DUGU GEURE BURUA

4. SEMAFOROA

2.5.- IRAUPENA

2.- IPUINA

2.1.-DRAKI ETA SARIM

Egun euritsua zen eta Drakik paseo bat ematea erabaki zuen. Gogoko zituen

lur busti usaineko egunak. Euritakoa hartu, botak jantzi eta etxetik alde egin

zuen (1).

Paseoan ari zela, halako batean…

-Kaixo, Draki.

-Nork hitz egin dit? -galdetu zuen Drakik.

Bat-batean, ate bat ikusi zuen. Atea urdinxka zirudien, eta aldaba,

ematen zuen, egunen baten urre-kolorekoa izan zela. Dena den, atea

apur bat hautsita eta hondatuta zegoen.

-Sarim naiz, Sarim atea. Zoaz herrira eta esaiozu Orisi aurkitu nauzula (2).

Korrika batean abiatu zen herrira eta han Orisekin hitz egin zuen. Hontzak,

pentsakor, biztanle guztiei deitzeko agindu zuen. Denak elkartu zirenean, Oris

hizketan hasi zen:

-Drakik Sarim aurkitu du. Galdera bati zuzen erantzuten dionari eskatutakoa

ematen dion antzinako atea da Sarim. Nahi dugun edozer eska dezakegu.

-Nik joan nahi dut!

- Nik ere bai!

Mochil Proiektua: 4. Gida Didaktikoa

Junan Fundazioa

7

-Baita nik ere! –oihu egin zuten guztiek.

-Guztiok ezin gara joan, gutako hiru besterik ezin dira joan –azaldu zuen

Orisek- Nire ustez, Drakik joan behar du, berak aurkitu baitu atea. Beste biak

zozketaz aukeratuko ditugu (3).

Zozketan Laila eta Eske suertatu ziren garaile. Hiru laguntxoak elkarrekin

abiatu ziren Sarim zegoen lekura. Iritsi zirenean…

-Zatozte banan-banan –esan zuen Sarimek.

Laila inguratu zen aurrena.

-Kaixo, Laila –esan zuen Sarimek- Aspaldian ez dut neure burua ispiluan ikusi.

Gogoan dut neure burua ikusi nuen azken aldia. Ate eder urdinxka nintzen

eta urre-koloreko aldaba bikaina nuen. Nirekin zintzoa izatea eta honako

galdera honi erantzutea nahi nuke: Nolakoa naiz? Gogoan dudan bezain

ederra naiz?

Laila pentsakor geratu zen eta zera esan zuen: -Um, tira… ederra zara, tira…

um…. beharbada ez, um…. baliteke itsusi samarra izatea… Hobe duzu beste

norbaiti galdetzea-, eta korrika batean alde egin zuen(4).

Eske hurbildu zen ondoren, eta Sarimek gauza bera galdetu eta zintzoa izan

behar zuela azpimarratu zion.

-Ederra zu? Mesedez, argi dago aspaldian ez duzula zeure burua ikusi. Ezin

itsusiagoa zara, itsusi-itsusia! Kar, kar, kar- barre egin zuen Eskek.

-Isilik! Zintzoa izateko eskatu dizut, ez lotsagabea. Itzuli herrira- esan zion

Sarimek, haserre(5).

Draki izan zen hurbiltzen azkena, eta Sarimek beste bi lagunei galdetutako

berbera galdetu zion. Drakik arretaz begiratu eta begirada samur batez

azaldu zion:

-Sentitzen dut, baina esan behar dizut ez zarela gogoan duzun bezalakoa.

Kolore urdina higatuta duzu eta urre-koloreak distira galdu du. Dena dela,

ispilua ekarriko dizut eta, nahi baduzu, margotu egingo zaitugu eta aldaba

garbituko dizugu.

Mochil Proiektua: 4. Gida Didaktikoa

Junan Fundazioa

8

-Zuzen erantzun diozu nire galderari- esan zion Sarimek, eta ireki eta pasatzen

utzi zion- Eskerrak eman nahi dizkizut zure zintzotasunagatik eta gizabidez

erantzuteagatik.

-Sar zaitezke- erantsi zuen. Barruan zaudenean, eska ezazu nahi duzuna eta

zure nahia beteko dut (6).

Draki sartzen saiatu zen, baina zerbaitek eragotzi zion.

-Etor daitezke nire lagunak eskaera nirekin partekatzera?- galdetu zuen.

Hitz horiek entzutean, Sarimek irribarre egin eta erantzun zion:

-Sentitzen dut, ezinezkoa da. Ez zaitez kezkatu. Garaia iristen denean, guztiek

izango dute euren aukera.

Draki sartu eta bere nahia eskatu zuen (7).

Irten zenean, Sarim agurtu nahi izan zuen. Begiratu zion eta… guztiz distiratsu

zegoen! Sarimek berak lehenago kontatu zuen bezalakoa zen: kolore urdin

ederra zuen eta bere aldabak eguzki-izpiak bezala egiten zuen distira (8).

Ziur nago Drakik zer eskatu zuen jakin nahi duzuela. Hau eskatu zuen:

munduko edozein lekutara bidaiatu ahal izatea! Horretarako, begiak itxi eta

nora joan nahi duen ozenki esan baino ez du. Lagun bati edo gehiagori

eskua emanda, berarekin eraman ditzake, gainera.

Eta zuk, irakurle horrek, zer eskatuko zeniokeen Sarimi? Gogoan izan egunen

batean, agian, berarekin topo egingo duzula (9).

*Parentesien artean testuak aipagai duen irudia adierazten da.

Mochil Proiektua: 4. Gida Didaktikoa

Junan Fundazioa

9

2.2.- GAITASUNAK

Ipuinean agertzen diren dinamikak eta jarduerak abiapuntu hartuta, honako

gaitasun hauek landuko ditugu:

1. Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna.

2. Jendetasuna

3. Autonomia eta ekimen pertsonala.

2.3.- HELBURUAK

HELBURUAK

DRAKI ETA SARIM

PERTSONA ARTEKOA

1. Pertsonen arteko desberdintasunen

jakitun izatea.

2. Desberdintasunak onartzeko

lehenengo urratsak ematea (1.

jarduera).

3. Jarrera asertiboak eta ez-asertiboak

antzematea.

4. Komunikazio asertiboa erabiltzen

hastea (2. eta 3. jarduerak).

PERTSONA BARNEKOA

1. Norberaren emozioak eta haien

zergatiak antzematea (2. eta 4.

jarduerak).

2. Emozio batzuk egoki zuzentzen hastea

(4. jarduera).

Mochil Proiektua: 4. Gida Didaktikoa

Junan Fundazioa

10

2.4.- JARDUERAK

1. JARDUERA: DRAKI ETA SARIM (lehenengo irakurketa)

Helburuak:

• Pertsonen arteko desberdintasunen jakitun izatea.

• Desberdintasunak onartzeko lehenengo urratsak ematea.

• Jokabide asertiboak eta ez-asertiboak antzematea.

Jardueraren deskribapena:

-Haurrak zirkuluan eseriko dira.

-Ipuina irakurri.

-Guztion artean ipuina laburtuko dugu, laguntzeko irudiak erabilita.

-Haurrei Sarimi zer eskatuko zioketen adierazteko eskatuko diegu. Irakasleak

arbelean idatziko ditu haurren nahiak. Irakurri eta alderatu egingo ditugu.

Hainbat aukera azpimarratuko ditugu. “Ikus dezakezuenez, gogo eta

lehentasun desberdinak ditugu guztiok, horregatik eskatu ditugu gauza

desberdinak”.

-Drakik zer eskatu zuen gogoraraziko diegu. “Drakik dohai bat du: edonora

bidaiatu dezake. Begiak itxi eta ezagutu nahi duen lekua ozenki esan baino

ez du egin behar. Lagunen bat edo batzuk eramaten ditu beti berarekin.

Drakirekin joateko, lagunek zirkuluan jarri behar dute, eskua elkarri emanda.

Une horretan, begiak itxi eta Drakik nora joan nahi duten ozenki esan behar

du. Bidaia egiten dutenean, konpromiso bat dute gainerakoekin: ikusi eta

ezagutu duten guztiaren berri eman behar diete. Hori oso garrantzitsua da;

izan ere, Leizeko biztanleek oso atsegin dute kontakizun horiek entzutea,

gauza berri, bitxi eta interesgarri asko ikasten baitituzte”. Drakik eta bere

lagunek hainbat herrialde eta paraje ezagutuko dituztela esango diegu.

“Badakizue zer arazo sortu zaien? Hizkuntza. Munduan 6.000 hizkuntza baino

gehiago hitz egiten dira eta gure lagunek ezin dituzte guztiak ikasi. Badakizue

Mochil Proiektua: 4. Gida Didaktikoa

Junan Fundazioa

11

nola konpondu duten arazoa? Azalduko dizuet: Orisek, Lailak eta Maik

lepoko magikoa diseinatu zuten beren magia-eskolan. Lepoko hori jartzen

dutenean, edozein hizkuntza uler dezakete, eta esaten duten guztia

bisitatzen duten herrialdeko hizkuntzara itzultzen da. Darkik, Lailak, Sabak eta

Eskek lepokoa eramaten dute beti eta, horrela, ez dute inolako komunikazio-

arazorik”.

Oharra: The Ethnologue: languages of the world (Etnologoa: munduko

hizkuntzak) liburuaren azken edizioaren arabera (2005ean argitaratua),

munduan 6.912 hizkuntza hitz egiten dira.

-Beste herrialde batzuetatik etorritako inor ezagutzen duten edo beste

herrialde batzuetan izan diren galdetuko diegu. Haurretako batek baietz

erantzunez gero, esperientzia horietatik zer ikasi duten azaltzeko eskatuko

diegu.

-Aniztasuna azpimarratuko dugu. “Gizakiok balore desberdinak eta bizitzeko

eta sentitzeko bestelako moduak ditugula ikasiko dugu gure lagunei esker.

Aniztasuna positiboa da eta elkar onartzen ikasi behar dugu”.

Oharra: Ikasgelan beste herrialde batzuetatik etorritako haurrak egon

daitezkeela aintzat hartu behar dugu. Hala izanez gero, beraien

esperientziak azal ditzakete.

-1. fitxa banatu eta Drakiren txartelak margotu eta ebakitzeko eskatuko

diegu. Komenigarria izan daiteke kartoi mehean itsatsi eta plastifikatzea.

“Drakik bezala jokatzen saiatuko gara. Badakizue berak pentsatzen duena

eta sentitzen duena esateko hitz egokiak erabiltzen dituela. Guk hala egiten

ez dugunean triste jartzen da. Hori gerta ez dadin saiatuko gara”. Material

hori gorde egin behar dute, diseinatutako jarduera eta dinamikaren batean

erabiltzeko. Irakasleak egoki deritzon beste egoera batzuetan ere erabil

ditzakegu.

Mochil Proiektua: 4. Gida Didaktikoa

Junan Fundazioa

12

-Irakasleak Draki aurpegi zoriontsuarekin inprimatuko eta ebakiko du.

Ondoren, ondo ikusten den leku batean jarriko du. Bloke honetan landuko

ditugun esaldi eta ideiak aurpegiaren azpian jarriko ditugu.

Baliabide materialak:

Ipuina

Arbela eta klariona.

1. fitxa (Drakiren txartelak).

Errotuladoreak, koloretako arkatzak.

Kartoi meheak, artaziak eta plastifikatzeko bilkaria.

Iraupena:

Jarduera 50 minutu inguruko saio batean gauzatuko da.

2. JARDUERA: ZER DERITZOZU ZUK?

Helburuak:

• Jarrera asertiboak eta ez-asertiboak antzematea.

• Komunikazio asertiboa erabiltzen hastea: Iritziak gizabidez ematea.

• Norberaren emozioak eta haien zergatiak antzematea.

Jardueraren deskribapena:

-Pertsonaien jokaera aztertu eta horri buruz hitz egingo dugu gero. Helburu

horrekin, honelako galderak egin ditzakegu:

Zer gertatzen ari da irudi horretan? 4. irudia.

Zertan ari da Eske? 5. irudia.

Zuen ustez, nola sentitzen da Sarim?! 6. irudia.

Nola jokatu du Drakik?

Zergatik saritu du Sarimek?

-Konklusio honetara heldu behar dira: Eskek bere hitzekin eta barrearekin

Sarim mindu du. Jarraian azpimarratuko dugu zein garrantzitsua den

zintzotasunez baina, aldi berean, begirunez hitz egitea eta, sarritan, gure hitz

eta keinuen bidez min egiten diegula beste pertsona batzuei.

Mochil Proiektua: 4. Gida Didaktikoa

Junan Fundazioa

13

-Eszena bat dramatizatuko dugu eta, horretarako, honako urrats hauek

emango ditugu:

1- Taldea banatu:

Irakasleak, taldea banatzeko, aktoreak (protagonistak eta bigarren

mailakoak) alde batetik eta ikusleak bestetik bereiziko ditu.

Aktoreak:

Protagonista nagusia ikasgelan sartu eta arbelean zuhaitz bat margotzen

hasiko da, edo margotzeko itxurak egingo ditu.

Gainerako aktoreek esaldi bat izango dute eta irakurri edo dramatizatu

egingo dute. Honako hauek dira esaldiak:

Zuhaitz hori lardaskeria hutsa da, oso itsusi geratzen ari zaizu!

Zuhaitz hori hobeto marraz zenezake.

Zuretzat zuhaitza marraztea zaila bada, nik lagunduko dizut. Nik oso

ondo marrazten ditut.

Um… nik uste dut… oso polita dela.

Baina, zer da hori? Kar, kar, kar.

Behatzaileak:

Ebakitako eta margotutako Drakiren aurpegiak izango dituzte, aurpegi

tristearekin nahiz alaiarekin (1. fitxa).

2. - Eszena:

Irakasleak, eszena aurkezteko, honako hau esango du: “Orain “Maria”

sartuko da, zuhaitz bat marraztuko du eta nahiko txarto geratuko zaio.

Amaitzen duenean, paperean esaldi bat idatzita daukazuenok hurbildu eta

irakurri egingo duzue. Esaldi batzuk negatiboak dira eta beste batzuk

positiboak. Behatzaileek Drakiren aurpegiak altxatuko dituzue, aktoreek

esandako esaldien arabera". Komeni da adibide bat jartzea.

-Batera jarri. Behatzaileei eskatuko diegu:

-Txartel bat ala bestea zergatik erabili duten arrazoitzeko.

Mochil Proiektua: 4. Gida Didaktikoa

Junan Fundazioa

14

-Haien iritziz, esaldi horiek entzutean, “Maria” nola sentituko den

azaltzeko.

-Konklusio gisa, hemendik aurrera, lagun bat egiten ari den zerbait kritikatu

behar dugunean, marrazki bat, ikasgelako ariketak, kirolen bat... egia esan

behar dugu, baina begirunez, minik ez egiteko. Egoera hori haurren

eguneroko egoeretara eramango dugu. “Guri ere gertatzen zaigu hori, ezta?

Beste batzuek esandakoagatik txarto sentitu zarete inoiz? Konta itzazue

gertaera horiek”.

Baliabide materialak:

Ipuina.

Arbela eta klariona.

Fitxa (Drakiren txartelak).

Esaldiak.

Iraupena:

Jarduera 50 minutu inguruko saio batean gauzatuko da.

3. JARDUERA: GIZABIDEZ ERRESPETARAZTEN DUGU GEURE BURUA

Helburuak:

• Jokabide asertiboak eta ez-asertiboak antzematea.

• Komunikazio asertiboa erabiltzen hastea: kritika negatiboei erantzutea.

Jardueraren deskribapena:

-Haurrei Mamuren irudia erakutsiko diegu (2. irudia). “Gaur, Mamuk bere

itxura aldatu nahi izan du. Nori gustatzen zaio haren itxura? Berak iritzia

emateko eskatu die Leizeko lagunei. Haietako batzuek zer esan dioten

irakurriko dizuet. Drakiren txartelak erabiltzea nahi dut. Ikusiko dugu Drakiri eta

Mamuri poza ala tristezia ematen dien entzundakoak”.

“Lagun hauei ez zaie gustatu mamuren irudi berria”.

-Laila: Um, uste dut, tira, um… ez zaude txarto, um… tira, oso dotore

zaude.

-Saba: Zu, beti bezala, leloarena egiten. Nola bururatu zaizu itxura

horrekin azaltzea?

Mochil Proiektua: 4. Gida Didaktikoa

Junan Fundazioa

15

-Mai: Nik gogokoago nuen zure lehengo itxura, nire ustez orrazkera

horrek ez zaitu edertzen.

“Eskeri, ordea, ikaragarri gustatu zaizkio Mamuren orrazkera eta

belarritakoak!”

-Eske: Ederto zaude!!

-Bukatzeko, gogoraraziko diegu egia esan behar dutela, baina hitz egokiak

erabiliz eta inor mindu gabe. Horrez gain, ulertu behar dute inoren janzkera,

portaera, gauzen ikuskera… gureak ez bezalakoak izan daitezkeela,

pertsona desberdinak baikara.

-Haur bakoitzari paper zati bat emango diogu, esaldi honekin: ZURETZAT,

BAINA EZ NIRETZAT. Esaldia lagunei ez erakusteko eskatuko diegu. “Ez erakutsi

inori eman dizkizuedan oharrak. Ni zuei zuzentzen natzaizuenean irakurri

behar duzue”. Haurrek ez dute jakin behar ohar guztiak berdinak direla.

“Batzuetan, beste pertsona batzuek min egiten digute esaldi negatiboak

erabiltzen dituztelako. Nik pertsona horiek imitatuko ditut. Hori egiten

dudanean, zuzentzen natzaion pertsonak paperean idatzitako esaldia

irakurriko du”. Irakasleak haur bakoitzarengana joko du, honelako esaldiak

esanez:

Marrazki hori oso txarto geratzen ari zaizu!

Gona hori oso itsusia da!

Orrazkera hori oso zatarra da!

Hobe zaude isilik!

Oso gaizki abesten duzu!

Baldar hutsa zara!

Benetan traketsa zara!

A zer nolako lelokeria esan duzun!

Mochil Proiektua: 4. Gida Didaktikoa

Junan Fundazioa

16

-Guztiek esaldia irakurri dutenean, konklusio honetara helduko gara: “hitz

negatiboetatik babesteko esaldi magiko hori erabiliko dugu. Esaldia ez

ahazteko, Drakiren aurpegi alaiaren azpian jarriko dugu”.

-Esaldia idatzi eta Drakiren aurpegi alaiaren azpian jarriko dugu, oroigarri

gisa.

-Azkenik, idatzitako esaldia erabiltzen dugunean, honako jarrera hau izan

behar dugu:

-Solaskideei begietara begiratu.

-Jarrera tente baina lasaia.

-Besoak agerian eduki eta astiro mugitu.

Baliabide materialak:

2. irudia.

Errotuladoreak, koloretako arkatzak eta lapitzak.

Kartoi mehea eta artaziak.

Idatzitako esaldia: ZURETZAT, BAINA EZ NIRETZAT.

Iraupena:

50 minutu gutxi gorabehera.

4. JARDUERA: SEMAFOROA

Teknika hau oso egokia da emozio negatiboen autokontrola lantzeko:

amorrua, agresibitatea eta oldarkortasuna.

Helburuak:

• Norberaren emozioak eta horien zergatiak antzematea.

• Emozio batzuk egoki zuzentzen hastea.

Mochil Proiektua: 4. Gida Didaktikoa

Junan Fundazioa

17

Jardueraren deskribapena:

-Aurreko saioan, minik ematen ez duten esaldiak hizpide izan genituela

gogoratuko diegu haurrei. Oraingoan, amorrua eragiten diguten esaldiei

buruz hitz egingo dugu.

-“Batzuetan haserretu egiten gara, amorrua sentitzen dugu eta gure

erreakzioak ez dira egokienak, jo, iraindu… egiten dugu”. Kontrola galdu

duten egoera baten berri emateko eskatuko diegu. Horretarako, irakasleak

honako egoera hauek aipa ditzake:

-Ilaran nago eta lagun bat nire aurretik pasatzen saiatu da.

-Klasean zerbait txarto egin eta ikaskideek barre egin didate

-Lagun batek nire gauza bat hautsi du.

-Lagun batek ez dit jostailu bat utzi nahi.

-“Orain, gure lagunak ez jotzen edo ez iraintzen saiatuko gara eta,

horretarako, semaforoa erabiliko dugu. Semaforoaren aurrean egongo

bagina bezala jokatuko dugu”.

-Semaforoaren teknika irakasteko honako urrats hauek jarraitu behar ditugu.

SEMAFOROAREN TEKNIKAREN URRATSAK

1.- SEMAFOROA MARRAZTU

2.- KOLOREAK LOTU

3.- ADIBIDE BAT JARRI ETA GUZTION ARTEAN AZTERTU

4.- TEKNIKA OROKORTU

A) Semaforoarekin horma-irudia egin.

B) Semaforoaren koloreak sakelan gorde.

c) Semaforoa eragingarri bereizle gisa erabili.

D) Guztion kontua da.

Mochil Proiektua: 4. Gida Didaktikoa

Junan Fundazioa

18

1.- SEMAFORO BAT MARRAZTU

Arbel batean semaforo arrunt bat marraztuko dugu, hiru koloreak (gorri, hori

eta berde) argi eta garbi bereizita. Trafiko-semaforoetan kolore bakoitzak zer

esan nahi duen gogoraraziko diegu haurrei.

2.- KOLOREAK LOTU

-Semaforoaren koloreak emozioekin eta jokabidearekin lotuko ditugu:

GORRIA: GELDITU ETA EMOZIOA ANTZEMAN.

- Trafiko-semaforo batean egingo genukeen legez, argi gorriak

gelditzeko adierazten duela azalduko diegu ikasleei, hau da, gelditu

eta sentitzen ari garen emozioaren inguruan pentsatu eta deskribatu

egin behar dugu. “Amorru handia sentitzen dugun egoeretan oso

urduri jartzen gara eta norbait jotzeko gogoa izaten dugu. Hori

gertatzen denean gelditu egin behar dugu, auto batek semaforoaren

argiaren aurrean egingo lukeen bezala”.

LARANJA: GOGOETA EGIN.

-Geroago honako hau esango diegu: gelditu ondoren, gogoeta

egiteko eta sortutako arazoaz eta sentitzen ari garenaz ohartzeko

unea da. “Argia laranja dagoenean pentsatu behar duzuen zer arazo

dagoen, zerk eragiten duen emozio-egoera hori, zergatik sentitzen

dudan amorru hori”.

Egoera gatazkatsu batean lasaitzeko egin ditzaketen gauza guztien

zerrenda egiteko iradoki diezaiekegu umeei. Honako konklusio hauek

ateratzen lagundu behar diegu:

Egoeratik fisikoki urrundu (lekutik alde egin eta lasai egon arte ez

itzuli).

Egoeratik psikologikoki urrundu (arnasa sakon hartu, lasaitze-

ariketa azkarra egin, beste gauza batean pentsatu).

Mochil Proiektua: 4. Gida Didaktikoa

Junan Fundazioa

19

Arreta desbideratzeko jardueraren bati ekin (10 arte kontatu, ibili,

norbaitekin hitz egin, etab.).

BERDEA: EMOZIOA AZALDU.

Norberak pentsatzeko beta hartzen badu, gatazka edo arazoa

konpontzeko irtenbideak asma diztake. Emozioak azaltzeko era

osasungarri ugariez ohartzeko ordua da. Ikasleak, lehenik eta behin,

emozioa azaltzeko modurik onena pentsatu behar du, eta bigarrenik,

sentitzen ari garen emozioaren aurrean irtenbiderik edo jokaerarik

onena asmatu behar du, egoera zuzen bideratzeko.

3.- ADIBIDE BAT JARRI ETA GUZTION ARTEAN AZTERTU

-Adibide bat jarri. “Vampik koadernoa kendu dio Kolori. Kolok, ohartu

denean, oihuka, iraindu eta jo egin du banpiro txikia”.

Argi gorria: Zer emozio sentitu du? Amorrua, haserrea eta beldurra.

Haserrea: Ez zaio gustatzen inork ezer kentzea, bere gauzak

galdu nahi ez dituelako.

Amorrua: Vampiri ostiko edo ukabilkada bat emango dio.

Beldurra: Etxeko lanak egiten ez baditu, zuhaitz maisuak

errieta egingo dio.

Argi laranja: Zein da arazoa? Ez zaio gustatzen inork ezer kentzea.

Jardun baino lehen pentsatzeko unea da. Arnasa sakon hartu eta

hamar arte kontatuko du.

Argi berdea: Zer egin dezake? Beste aukera batzuk aipatzen

lagunduko diegu, esaterako honako hauek:

Vampirekin hitz egin eta etxeko lanen koadernoa itzultzeko

eskatu.

Koadernoa galduko ote den kezkati dagoela azaldu.

Vampiri koadernoa utziz gero, itzultzeko erantzukizuna izango

duela esan.

Mochil Proiektua: 4. Gida Didaktikoa

Junan Fundazioa

20

Zuhaitz maisuari egoera azaldu edo lagunarekin egindako

akordioaren berri eman.

4.- TEKNIKA OROKORTU

A) Semaforo batekin horma-irudia egin.

Argi gorria:

1.- GELDITU, lasaitu eta pentsatu, jokatu baino lehen.

Argi laranja:

2- PENTSATU irtenbideak edo ordezko aukerak eta haien ondorioak.

Argi berdea:

3- AURRERA, irtenbiderik onena abian jarri.

B) Semaforoaren koloreak sakelan gorde.

Irakasleak hiru zirkulu edukiko ditu, bakoitzak kolore batekoa. Ikasleren batek

oldarkor jokatuko duela hautematen duenean, haren izenez dei egin eta

zirkulu gorria erakutsiko dio. Semaforoaren teknika aplikatzen jarraituko du.

c) Semaforoa eragingarri bereizle gisa erabili.

Semaforoa ikastetxeko hainbat lekutan jarriko dugu, ikasleek gogoan izan

dezaten, gelditu, pentsatu eta gatazkak bakebidez konpondu behar

dituztela.

D) Guztion kontua da.

Taldearekin lanean ari diren irakasle guztiek semaforoaren teknika erabiltzea

gomendatzen da.

Mochil Proiektua: 4. Gida Didaktikoa

Junan Fundazioa

21

Baliabide materialak:

Arbela eta klariona.

Kartoi meheak (semaforoaren koloreetarako eta semaforoa egiteko).

Kola, artaziak eta plastifikatzeko bilkaria.

Iraupena:

Jardueraren lehen hiru urratsak gauzatzeko 50 minutu inguruko behar dira.

2.5.- IRAUPENA

SAIOA JARDUERA

Lehena 1. DRAKI ETA SARIM

Bigarrena 2. ZER DERITZOZU ZUK?

Hirugarrena 3. GIZABIDEZ ERRESPETARAZTEN DUGU GEURE BURUA

Laugarrena 4. SEMAFOROA

Mochil Proiektua: 4. Gida Didaktikoa

Junan Fundazioa

22

3.- UNITATE DIDAKTIKO EMOZIONALA DRAKI BIDAIARIA

3.1.- GAITASUNAK

3.2.- HELBURUAK

3.3.- EDUKIAK

3.4.- JARDUERAK

1. AUKERA DEZAGUN!

2. BERRIRO BOZKATUKO DUGU

3. INDIARA GOAZ

4. ITALIA EZAGUTUKO DUGU

5. GURE LAGUN MASAIAK

6. SENTITZEN DUT, BAINA EZ DUT NAHI

7. TIBETEN GAUDE

3.5.- IRAUPENA

3.- UNITATE DIDAKTIKO EMOZIONALA: DRAKI BIDAIARIA

“Leizean, pertsonaia bakoitzak bere erantzukizuna du. Drakik bere lagunekin

egiten dituen bidaietan bildutako informazioa emateko erantzukizuna du.

Gure planetan, Lurrean, bisitatzeko eta ezagutzeko hainbat herrialde daude.

Drakik eta bidaietara berarekin joaten diren lagunek asko ikasten dute

bidaia horietan, eta gero ikasitakoa Leizeko gainerako biztanleei erakusten

diete. Oraingo honetan, Lailak, Sabak eta Eskek bidaiatuko dute gure

dragoiarekin. Guk ere haiekin joango gara bidaia zoragarri horietan”.

3.1.- GAITASUNAK

Unitate Didaktiko Emozional honen bidez honako gaitasun hauek landu ahal

ditugu:

1. Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna.

2. Matematikarako gaitasuna.

3. Mundu fisikoaren ezagutzarako eta harekiko elkarekintzarako

gaitasuna.

Mochil Proiektua: 4. Gida Didaktikoa

Junan Fundazioa

23

4. Informazioaren trataerako gaitasuna eta gaitasun digitala.

5. Gizarte eta herrikidetza gaitasuna.

6. Ikasten ikasteko gaitasuna.

7. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.

3.2.- HELBURUAK

UNITATE DIDAKTIKO EMOZIONALA: DRAKI BIDAIARIA

HELBURUAK

MATEMATIKAK

1. Billete eta txanponen balioa ezagutu eta haiekin

kalkuluak egitea (4).

2. Figura geometrikoak haien formaren bidez antzematea.

Zirkulua, karratua, errektangelua eta triangelua (7).

INGURUNEAREN

EZAGUTZA

1. Animaliak bereiztea beren habitataren, jaiotzeko

eraren, ezaugarri fisikoen eta elikatzeko eraren arabera

(3 eta 6).

HIZKUNTZA

1. Hitzak eta esaldiak idaztea (1 eta 2)

2. Izen berezietan letra larria zuzen erabiltzea (2).

3. Esaldi eta testu errazak ulertzea (1, 2 eta 5).

4. Gutun baten zatiak aztertzea (5).

PERTSONA

ARTEKOA

1. Pertsonen arteko desberdintasunen jakitun izatea (1, 2,

3, 5 eta 7).

2. Desberdintasunak onartzeko lehenengo urratsak

ematea (1, 2, 3 eta 7).

3. Jarrera asertiboak eta ez-asertiboak antzematea (1, 2,

4, 5 eta 6).

4. Komunikazio asertiboa erabiltzen hastea (4, 5, 6 eta 7).

PERTSONA

BARNEKOA

1. Norberaren emozioak eta haien zergatiak antzematea

(2 eta 6).

Mochil Proiektua: 4. Gida Didaktikoa

Junan Fundazioa

24

3.3.- EDUKIAK

UNITATE DIDAKTIKO EMOZIONALA: DRAKI BIDAIARIA

EDUKIAK

GEOMETRIA

Irudi geometrikoak_

Zirkulua, karratua,

errektangelua eta

triangelua.

PROBLEMAK EBAZTEA Problemak identifikatu eta

ebaztea.

MATEMATIKAK

NEURRIA Billeteak eta txanponak.

IRAKURKETA

Testuak ulertzea.

Soinu bati grafia bat

dagokiola ulertzea

Izen berezietan letra larria.

Gutuna. HIZKUNTZA

IDAZKETA

Soinu bati grafia bat

dagokiola ulertzea

Gutuna.

INGURUNEAREN

EZAGUTZA ANIMALIAK

Animaliak begiratu eta

hainbat irizpideren

arabera sailkatzea.

Animaliak bereizten

dituzten ezaugarriak

aztertzea.

PERTSONA ARTEKO

Ezberdintasunak identifikatzea eta onartzea.

Eskubide asertiboak ezagutzea.

Sentimenduak, iritziak eta pentsamenduak adieraztea.

PERTSONA

BARNEKOA

Autoezagutza.

Mochil Proiektua: 4. Gida Didaktikoa

Junan Fundazioa

25

3.4.- JARDUERAK

1. AUKERA DEZAGUN!

2. BERRIRO BOZKATUKO DUGU

3. INDIARA GOAZ

4. ITALIA EZAGUTUKO DUGU

5. GURE LAGUN MASAIAK

6. SENTITZEN DUT, BAINA EZ DUT NAHI

7. TIBETEN GAUDE

AURKEZPENA

-Drakik zer dohai duen gogoraraziko diegu.

-Munduko kontinente eta herrialdeak kokatzeko mapamundi bat edukitzea

komeni da.

-Gure planetak sei kontinente dituela azalduko diegu: Europa, Asia, Afrika,

Amerika, Ozeania eta Antartida. Munduko herrialdeak lehen bost

kontinenteetan daude. Antartikako lurraldeari "kontinente zuria" deitzen zaio

eta han ez da inor bizi. Nazioarteko hitzarmenen arabera, ikertzeko eta

zientziarako erreserba da gaur egun. Antartikan izan ezik, gainerako

kontinenteetan eta herrialdeetan askotariko pertsonak bizi dira.

-“Munduan zehar ibilita aurkituko dituzten pertsonek gureak ez bezalako

ohiturak eta bizitzeko eta sentitzeko erak dituzte. Haien itxura ere desberdina

izan daiteke. Baina gizakien arteko desberdintasunak bereizteko ez dugu

urrutira joan behar: gu ere desberdinak gara elkarrengandik”.

Desberdintasunak hautemateko, ondorengo dinamika hau gauza daiteke:

Irakasleak ezaugarri bat aipatu eta ikasleak horren arabera elkartuko dira:

• Elkar zaitezte anaia edo neba bat daukazuenok.

• Gaztaina-koloreko ilea daukazuenok.

• Futbola gogoko duzuenok.

Mochil Proiektua: 4. Gida Didaktikoa

Junan Fundazioa

26

• …

-Konklusio gisa, esan dezakegu gizakiok desberdinak garela eta horregatik

hainbat giza talde sortu direla. Ezaugarri batzuetan bereizten gara eta beste

ezaugarri batzuetan, berriz, antzekoak gara.

Oharra: Unitate Didaktiko Emozional honen helburua ez da geografiari

lotutako gaiak lantzea. Munduko herrialde eta herritarrei buruz emango

dugun informazioaren helburu nagusia gure Lur planetaren ezaugarriak eta

ezberdintasunak antzematea da.

1. JARDUERA: AUKERA DEZAGUN!

Helburuak:

Arloa: Hizkuntza

• Hitz eta esaldiak idaztea.

• Izen berezietan letra larria zuzen erabiltzea.

• Esaldi eta testu errazak ulertzea.

Adimen Emozionala:

• Pertsonen arteko desberdintasunen jakitun izatea.

• Desberdintasunak onartzeko lehenengo urratsak ematea.

• Jarrera asertiboak eta ez-asertiboak antzematea.

Jardueraren deskribapena:

-Gure lagunek bisitatzeko lau herrialde edo leku aukeratu behar dituztela

esango diegu ikasleei. Gogokoen dituzten lekuak orrialde batean idatzi eta

boto gehien lortzen dituzten herrialdeetara joango dira.

-1. fitxa banatu. Eszena begiratu eta aztertu ondoren, horren inguruan hitz

egin:

Zer iruditu zaizue pertsonaien portaera?

-Gertatutakoagatik bozketa ezeztatu dela esan eta zergatiak arrazoitzeko

eskatuko diegu. Leizeko biztanleak elkartu eta bozketak egiteko arauak

finkatu dituztela azalduko diegu. Guk ere arauak izatea garrantzitsua da. 1.

Mochil Proiektua: 4. Gida Didaktikoa

Junan Fundazioa

27

fitxako marrazkia erabiliz, honako konklusio hauek ateratzen lagunduko

diegu haurrei:

Pertsonak nahi duguna aukeratzeko libre gara.

Bozketa batean hartutako erabakiak errespetatu eta onartu behar

ditugu.

-1. fitxa egin.

-Bi esaldiak idatzita dituzten kartelak egin eta ikasgelan jarri, Drakiren

aurpegiaren azpian, baita ikastetxeko hainbat lekutan ere.

2. JARDUERA: BERRIRO BOZKATUKO DUGU

Helburuak:

Arloa: Hizkuntza

• Hitz eta esaldiak idaztea.

• Izen berezietan letra larria zuzen erabiltzea.

• Esaldi eta testu errazak ulertzea.

Adimen Emozionala:

• Pertsonen arteko desberdintasunen jakitun izatea.

• Desberdintasunak onartzeko lehenengo urratsak ematea

• Jarrera asertiboak eta ez-asertiboak antzematea.

• Norberaren emozioak eta haien zergatiak antzematea.

Jardueraren deskribapena:

-Bozketak ez duela balio esango diegu haurrei. Arrazoiak gogoratzeko

eskatuko diegu. Beste bozketa bat egin eta, kasu horretan, zuzen gauzatu

dela azalduko diegu.

-2 fitxa banatu eta egin. Fitxako bigarren atala egin aurretik, hau

azpimarratuko dugu: “Gogoan izan Drakik badakiela iritzi desberdinak

onartzen, eta berea zintzotasunez, gizabidez eta begirunez ematen duela”.

Mochil Proiektua: 4. Gida Didaktikoa

Junan Fundazioa

28

Esaldi zuzenarekin batera dagoen Drakiren aurpegia margotu eta beste biak

ezabatzeko eskatuko diegu.

-Batzuetan, hartutako erabakiekin ez gaude ados, baina gehiengoak

erabakitakoa onartu behar dugula azpimarratuko diegu.

Oharra: Inor kaltetzen ez duten akordioez ari gara. Hau da, gehiengoak

erabaki arren, portaera batzuk (esaterako, lagun bat jotzea…) ez direla

onargarriak irakatsi behar diegu ikasleei.

-“Ziurrenik, zuei ere inoiz gertatu zaizue beste batzuek erabaki dutena zuen

gogokoa ez izatea. Konta ezazue nola sentitu zineten hori gertatu zenean”.

3. JARDUERA: INDIARA GOAZ

Helburuak:

Arloa: Ingurunearen ezagutza

• Animaliak bereiztea beren habitataren, jaiotzeko eraren, ezaugarri

fisikoen eta elikatzeko eraren arabera.

Adimen Emozionala:

• Pertsonen arteko desberdintasunen jakitun izatea.

• Desberdintasunak onartzeko lehenengo urratsak ematea

Jardueraren deskribapena:

-“Bisitatuko duten lehen herrialde India da. Hara iristeko, eskuak elkarri eman,

begiak itxi eta Drakik honako hau esan du ozenki: Indiara joan nahi dugu!

Gure lagunak zeharo hunkituta daude. Zuetako inork ezagutzen du India?

Eta handik etorritako inor?

-India mapan kokatu.

-3A fitxa banatu eta marrazkia aztertu. Fitxa arretaz begiratuko dugu eta

neskaren janzkera aztertuko dugu. Gure lagun berriak Uma du izena. Uma

izen indiarra da eta “ama” esan nahi du. Taj Mahal eraikin multzo bat dela

eta Munduko Zazpi Mirarietako bat dela azalduko diegu.

Mochil Proiektua: 4. Gida Didaktikoa

Junan Fundazioa

29

Oharra: Aurkezpen-ariketak egin daitezke. Jarduera horretan, haurrek elkar

aurkeztuko dute, ezagutu berri duten pertsona baten aurrean egingo luketen

bezala.

-Honako hau azalduko diegu: “India Asiako herrialde bat da. Han, gureak ez

bezalako ohiturak eta tradizioak aurki ditzakegu. Herrialde hartan, animalia

bat sakratutzat hartzen dute. Orain, banatuko dizuedan fitxa egingo dugu

eta indiarrek zer animalia duten sakratutzat jakingo dugu”.

-Banatu 3B. fitxa.

-Emaitza lortu ondoren, beste herrialde batzuetan ere animalia sakratuak

daudela jakinaraziko diegu. Adibidez, Bazouleko (Burkina Faso, Afrika)

jendearentzat krokodiloak beren bizitzaren parte dira duela ehunka urtetatik.

Hango zaharrek diotenez krokodiloak «zerutik heldu ziren, eurite batzuen

ondoren». Ordutik, Bazouleko biztanleek animalia sakratutzat dituzte

krokodiloak, eta sakrifizioak eskaintzen hasi zitzaizkien mesedeak eskatu eta

eskerrak emateko. Krokodiloak hain ohituta daude jendearen ondoan

bizitzen, non haur txikiak ur-ertzean jolasean ere ikus daitezkeen, krokodiloak

bizi diren putzuan sartzen eta irteten direla.

Oharra: Indiako irudiak behar izanez gero, helbide hauetan aurki ditzakezu:

http://www.travel-images.com/india.html

http://www.viajesyfotos.net/fotos/india.htm

http://www.losviajeros.com/fotos/asia/india-norte/

4. JARDUERA: ITALIA EZAGUTUKO DUGU

Helburuak:

Arloa: Matematikak

• Billete eta txanponen balioa ezagutu eta haiekin kalkuluak egitea.

Mochil Proiektua: 4. Gida Didaktikoa

Junan Fundazioa

30

Adimen Emozionala:

• Komunikazio asertiboa erabiltzen hastea: “ez” esatea.

Jardueraren deskribapena:

-Italia mapan kokatu.

-“Ikus dezakezuenez Italiak bota-itxura du. Italiako hiriburua Erroma da, eta

gure lagunak han daude une honetan. Erroma duela 2.700 urte inguru sortu

zen eta hango herritarrek oso inperio boteretsua eratu zuten. Erroman

hainbat leku daude bisitatzeko, hainbat garai historikotakoak: Erromako

Koliseoa, Vatikano Hiria, Treviko iturria, Navona Plaza, Erromako Foroa….

Ikusteko eta gozatzeko leku zoragarri asko ditu Erromak. Lur azpian, 20

metroko sakoneran, ezin konta ahala altxor daude aurkitzeke oraindik".

-“Draki, Eske, Laila eta Saba Navona Plaza bisitatzen ari dira. Plaza hori

Erromako eta mundu zabaleko famatuenetako bat da, han dauden arte-

lanen edertasunagatik. Jende asko eta asko dago, eta nekatuta daude.

Gainera, uda denez, bero egiten du eta freskatzeko beharra dute. Marcoren

zain daude. Marco haur italiarra da eta hiria erakutsiko die":

-4. fitxa banatu eta irudia begiratu. Ondoren, irudian zer gertatzen ari den

komentatu. Honelako galderak egin ditzakegu:

Sabaren jokaerarekin, inoiz ez dute freskatzerik lortuko.

Kale-saltzaile bat hurreratu eta izozkiak, ura eta freskagarriak eskaini

dizkie, baina saltzen dituen produktuak oso garestiak dira. Gure

lagunek erreakzio desberdinak izan dituzte prezioak esan dizkienean.

Portaera desberdinak aztertu.

-4. fitxa egin.

-Konklusio gisa, “ez” esan behar dugula azalduko diegu, baina begirunez.

Mochil Proiektua: 4. Gida Didaktikoa

Junan Fundazioa

31

-Lailak izozkia eta ur-botila erosi ondoren, Marco iritsi da. Gertatutakoaren

berri izan duenean, denda batera eraman ditu, han beren erosketak egin

ditzaten. Leku turistikoetan, prezioak beti garestiagoak izaten direla azaldu

die. Hori munduko leku guztietan gertatzen dela azpimarratu behar dugu.

“Turista asko joaten diren lekuetan erostea garestiagoa izaten da beti. Hori

gure herrialdean ere gertatzen da (adibideak jarri). Baina ez dugu haserretu

edo saltzaileari oihu egin behar. Ez erosteko aukera dugu, gizabidez ezetz

esanda. Laila gaizki sentitzen da diru asko gastatu duelako eta Eske haserre

dago oraindik. Hobeto senti daitezen, Marcok pasta jatera gonbidatu ditu.

Italiarrek ez zuten pasta asmatu, baina haien janari nazionala da”.

Oharra: Erromako irudiak behar izanez gero, helbide hauetan aurki ditzakezu:

http://www.tripadvisor.es/LocationPhotos-g187791-Rome_Lazio.html

5. JARDUERA: GURE LAGUN MASAIAK

Helburuak:

Arloa: Hizkuntza

• Esaldi eta testu errazak ulertzea.

• Gutun baten zatiak aztertzea.

Adimen Emozionala:

• Pertsonen arteko desberdintasunen jakitun izatea.

• Jarrera asertiboak eta ez-asertiboak antzematea.

• Komunikazio asertiboa erabiltzen hastea: Iritziak begirunez eta

gizabidez ematea.

Jardueraren deskribapena:

-“Hurrengo helmuga Kenya da. Lurreko kontinenterik beroenetako bat

Afrika da. Kontinente horretan mila hizkuntza baino gehiago hitz egiten

dira eta oso kultura desberdinak daude han. Gure lagunak Estarekin

Mochil Proiektua: 4. Gida Didaktikoa

Junan Fundazioa

32

daude. Esta afrikar tribu batekoa da, masai tribukoa”. Hona hemen

masaiei buruzko datu batzuk:

MASAIAK

Masai herria Kenyan eta Tanzanian bizi da. Haien hizkuntza maa da,

baina masai asko suajiliz eta ingelesez zuzen hitz egiteko gai dira. Artzain

nomadak izan dira betidanik eta lautada irekietan bizi dira.

Pertsona altu, indartsu eta arinak dira. Beren gorputzak apaintzeko

apaingarri ugari erabiltzen dituzte, hala nola, lepoko eta besoko

deigarriak, oso dotoreak eta irtirinak baitira. Gizonek arretaz zaintzen

dute beren orrazkera korapilatsu eta apaindua. Txirikorda luze ugari

egiten dituzte, eta koipez eta buztinez sendotzen dituzte. Horrek ematen

dio kolore gorri berezi hori haien ileari. Emakumeak, berriz, kaskamotz

ibiltzen dira.

Masaiak adaxkaz egin eta zirkuluan jarritako txaboletan bizi dira.

Txabolak hesi txiki batez babesten dituzte, eta barruan beste itxitura bat

dute abereentzat. Behi-gorotzez eta lastoz eraikitzen dituzte, eta metro

eta erdi inguruko altuera dute.

Seme-alabak haztea lan komunitarioa da: Edozein pertsona helduk

diziplina eta zigor dezake esanekoa ez den haurra. Haur txikiei

adinekoak eta familia-ohiturak errespetatzen irakasten zaie. Mutikoek

hamabost urte egiten dituztenean, gerlari merezimendua lortu behar

dute lehoi bat akabatuz. Gaur egun Kenyako eta Tanzaniako fauna

babesten duten legeak daudenez, ezin dira zeremonia horiek egin, eta,

beraz, desagertzeko bidean daude. Dena den, masai batzuk oraindik

ezkutuan egiten dituzte errito horiek.

Oharra: Lehoia ehizatzeari buruzko informazioa 6. jarduerarako

gordetzea komeni da.

Mochil Proiektua: 4. Gida Didaktikoa

Junan Fundazioa

33

Masaien elikadura xumea da: gurina, barazki gutxi batzuk, ahuntz- eta

antilope-haragia, eta behi-esnea eta -odola, batzuetan animalien

gernuarekin nahastuta.

- 5. fitxa banatu eta behatu irudia.

-Komentatu edo gogorarazi masaiek odola edaten dutela eta gure lagun

berria Leizeko biztanleei ari zaiela eskaintzen. Ikusten duzunez, denek ez dute

erantzun bera eman. Eske edaten ari da, baina beste gauza batzuk

probatzea atsegin duelako. Lailak, berriz, ez du edan nahi, baina ez da

esatera ausartzen. Sabak ez duela probatuko esan dio modu txarrean. Drakik

ere ez du edan nahi, baina eskertu egin dio bere janaria eskaini izana, nahiz

eta ez duen probatuko. Azkenik, esan behar dugu zerbait gogoko ez

badugu, ez dugula gaizki hezitakoak izan behar. Horrelakoetan, ez eskerrik

asko esatea nahikoa izaten da.

-Azaldu iezaiezu Sabak Mairi gutuna idatzi diola. Bertan masaiei eta horien

herriari buruzko iritzia ematen du. Landuko dugun testua gutuna denez,

komeniko litzateke ikasleek hainbat eratako gutunak aztertzea eta

antzekotasunak komentatzea.

-Gutuna irakurri eta haren egitura aztertu.

-5. fitxa egin.

-Ondorio gisa, esan behar da zuzentzen gatzaizkion pertsonari minik ez

egiteko hitz egokiak erabiltzea garrantzitsua dela

Oharra: Masaien irudiak behar izanez gero, helbide honetan aurki ditzakezu:

http://www.pbase.com/txirloro/masai

Mochil Proiektua: 4. Gida Didaktikoa

Junan Fundazioa

34

6. JARDUERA: SENTITZEN DUT, BAINA EZ DUT NAHI

Helburuak:

Arloa: Ingurunearen ezagutza

• Animaliak bereiztea beren habitataren, jaiotzeko eraren, ezaugarri

fisikoen eta elikatzeko eraren arabera.

Adimen Emozionala:

• Jarrera asertiboak eta ez-asertiboak antzematea.

• Komunikazio asertiboa erabiltzen hastea: “ez” esatea.

Jardueraren deskribapena:

-“Gaur Eske liluratuta jaiki da. Ngidaha, Estaren neba, lehoi bat ehizatzera

irtengo dela kontatzen ari zaie lagunei”. Katukiaren ehizari buruzko

informazioa emango diegu. “Lailak ehizatzera joateko gogoa du, baina

badakizue zer gertatzen den? Bada, Lailak ez daki zer den lehoia, zuhaitz

irakasleak azaldu zuenean ez baitzuen arretarik jarri. 6. fitxa beteko dugu eta

azti txikiari lagundu ahalko diogu”.

-6. fitxa egin.

-“Lehoia zer den jakindakoan, Lailak ez du ehizatzera joan nahi. Orain badaki

oso arriskutsua dela, eta beldur da. Eskek behin eta berriz esaten dio

etortzeko eta Lailari ez esatea asko kostatzen zaio. Noizbait asko kostatu

zaizue ez esatea?”. Erantzun arte itxaron. “Batzuetan denoi kostatzen zaigu

ez esatea. Horrelakoetan, norbaitek zerbait eskatzen digunean ez esateko

eskubidea dugu:

-Guretzat arriskutsua bada

-Oker/gaizki badago

-Egin nahi ez badugu, betiere gure erantzukizunpean ez badago eta

egitekotan geratu ez bagara".

Mochil Proiektua: 4. Gida Didaktikoa

Junan Fundazioa

35

-“Lailari lagunduko diogu eta horrela guk ere ez esaten ikasiko dugu.

Horretarako, disko marratuaren teknika erabiliko dugu. Badakizue zer esan

nahi duen horrek? Hau da, esaten digutena esaten digutela behin eta

berriro esaldi bera errepikatu behar dugu, inolako azalpenik eman gabe”.

Hezitzaileak arbelean honako esaldi hau idatziko du: SENTITZEN DUT, BAINA EZ

DUT NAHI. “Ni Eske izango naiz eta zuek guztiok Laila izango zarete. Behin eta

berriz eskatuko dizuet nirekin ehizatzera etortzeko eta eskatzen dizuedan

bakoitzean hau erantzungo didazue: SENTITZEN DUT, BAINA EZ DUT NAHI,

lasai, haserrerik gabe”.

-Hona hemen erabili dezakezun elkarrizketa:

-Tira, zatoz nirekin lehoia ehizatzera!

-Sentitzen dut, baina ez dut nahi.

-Baina, ederto ibiliko gara!

-Sentitzen dut, baina ez dut nahi.

-Tira, ez zaitez ezatsegina izan!

-Sentitzen dut, baina ez dut nahi.

-Baina, ez zaizu ezer gertatuko, anima zaitez!

-Sentitzen dut, baina ez dut nahi.

-Bakarrik utzi behar nauzu?

-Sentitzen dut, baina ez dut nahi.

-“Berak egin nahi ez duen zerbait egiteko behin eta berriro eskatzen

diotenean Drakik erabili ohi duen esaldi magikoa da hori". Gogorarazi

zein egoeratan erabili dezakegun ez esateko eskubidea. Adibideak jarri

ditzakegu ikasleek horiekin entseatu dezaten. Esaldia idaztea eta

Drakiren gainerako esaldiekin batera jartzea komeni da. 

Mochil Proiektua: 4. Gida Didaktikoa

Junan Fundazioa

36

7. JARDUERA: TIBETEN GAUDE

Helburuak:

Arloa: Matematikak

• Figura geometrikoak formaren bidez antzematea. Zirkulua, karratua,

errektangelua eta triangelua.

Adimen Emozionala:

• Pertsonen arteko desberdintasunez jabetzea.

• Desberdintasunak onartzeko lehenengo urratsak ematea

• Komunikazio asertiboa erabiltzen hastea: Iritziak gizabidez ematea.

Jardueraren deskribapena:

-“Gure lagunen bidea Tibeten amaituko da. Bertan Dojerekin elkartuko

dira. Gure lagun berria monje budista da eta bere izenak Budaren

zaintzaile esan nahi du. Dojek zortzi urte ditu eta bere prestakuntza hasi

berri du Tibeteko monasterio batean. Bertan, hogei urtez filosofia

budistak, poesia, medikuntza eta artea ikasiko ditu. Baina, badakizue zer

den budismoa? Budismoa erlijio bat da eta Budaren irakaspenetan

oinarritzen da. Indian sortu zen K.a. 500. urte inguruan, eta ondoren

Ekialdeko Asiara hedatu zen. Munduan hainbat erlijio daude. Erlijioek

antzekotasun eta desberdintasun ugari dituzte”.

Hona hemen Tibeti buruzko informazioa:

TIBET

Txinako hego-mendebaldeko eskualde autonomoa da Tibet. Tibeten

munduko gailurrik garaiena dago, Everest mendia. Hori, hain zuzen,

Himalaia mendilerroko mendi bat da. Gailurraren garaiera lehen aldiz

neurtu zuen George Everest britainiar zientzialariaren oroimenez jarri

zioten mendiari Everest izena.

Mochil Proiektua: 4. Gida Didaktikoa

Junan Fundazioa

37

Inguruko tradizioaren arabera, Himalaian Yetia bizi da. Yetia animalia

erraldoia da, ilez estalitako tximu baten antza duena. Alpinista batzuek

elurretan haren oinatzak ikusi dituztela esaten dute.

-Banatu 7A fitxa. “Ikusten duzue Eske egiten ari den marrazkia? Tibetar

monjeek mandalak egiten dituzte eta Eskek marraztea eta margotzea

asko atsegin duenez, erakusteko eskatu die”. Azaldu zer den mandala.

MANDALA

DEFINIZIOA

Jarduera batean soilik azaltzeko oso zaila izango litzatekeen teoria

batzuk barne hartzen dituen terminoa da mandala. Hona hemen

mandalari buruzko ideia batzuk:

Mandalak sanskritoan (Indiako hizkuntza klasikoan) zirkulua esan nahi du.

Ikuspegi espiritualetik, mandala gune sakratua da, orekaren eta

garbikuntzaren erdigune energetikoa, begiratzen edo egiten duen

pertsonaren adimenean eta ingurunean aldaketak sortzen dituena.

Sinbolo magikoak dira, pentsatzeko eta meditatzeko tresnak, urte

askotan zehar erabili izan direnak. Milurteko arte horrek, marrazki soil bat

eginez, meditatzen eta kontzentratzen laguntzen du.

ESTRATEGIA PEDAGOGIKOAK

-Mandalak marrazteak eta margotzeak, besteak beste, kontzentratzen

eta sormena sustatzen laguntzen du.

-Estrategia pedagogiko gisa, komeni da honako argibide hauek

jarraitzea:

1.- Irakasleak aurrez eginiko askotariko mandalak izango ditu, ikasleek

margotzeko. Horiei nahi duten eredua aukeratzen, edo egiten, utziko

zaie.

Mochil Proiektua: 4. Gida Didaktikoa

Junan Fundazioa

38

2.- Haurrek margotzeko beren materiala izango dute, ez molestatzeko

eta, beraz, lagunei arreta ez galarazteko.

3.- Barneratzeko eta erlaxatzeko praktika da. Giro lasai eta erlaxatuan

egin behar da. Horregatik, erabateko isiltasunean lan egin behar dela

esan behar zaie ikasleei.

4.- Ez hasi beste mandala bat aurrekoa amaitu gabe badago. Haurren

batek gogoko ez duelako amaitu gabe utzi badu, hobe da apurtzea.

Noiz egin daitekeen:

-Aldi laburretan, eguneko momentu garrantzitsuetan.

-Mandala-saiakera batean egin. Kasu horretan hainbat ordu iraun

dezake.

5.- Lerroak eta irudiak kanpotik barrura margotuko dira, edo barrutik

kanpora, baina beti hasitako noranzkoari jarraiki.

6.- Ez erabili gehiegi estrategia hori, izan ere, haurrak aspertu eta interesa

gal dezakete.

-7A fitxa egin.

-7B fitxa egin. Jarduera hori gelan has daiteke eta haurrei etxean

amaitzeko eska diezaiekegu. Klasean jarraibideak emango dizkiegu.

Onartu beharra dago ez garela ari askatasunez aukeratzeko printzipioa

betetzen. Kasu horretan honako hauei eman diegu lehentasuna:

ikasleek teknika ikasteari eta margoturiko mandalak ikasleen artean

dauden aldeak ikusteko erabiltzeari. Hau da, nahiz eta marrazki beretik

abiatu emaitza desberdina izaten da.

Irakasleak mandalak margotzeko eta diseinatzeko teknika erabiltzera

animatzen ditugu.

Mochil Proiektua: 4. Gida Didaktikoa

Junan Fundazioa

39

-Mandalak margotuta ekarri ostean, ikasgelan zintzilikatuko ditugu,

denok ikusteko, eta mandala beretik askotariko emaitzak lortu direla

azpimarratuko dugu. “Desberdinak garelako askotariko emaitzak lortzen

ditugu. Hau da, desberdinak garenez kolore desberdinak aukeratzen

ditugu". Azpimarratu behar dugu aurreko jardueran irudi geometrikoak

kolore berdinekin margotzeko eskatu diegula. Halere, kasu honetan

beraiek nahi duten koloreekin margotzeko eskatuko diegu. Hori sormena

erabiltzeko momentua da. Horregatik, gainerakoek egiten dutenari ez

zaio jaramonik egin behar.

-Gogokoen dutena aukeratzeko eskatuko diegu. Mandalak anonimoak

izatea komeni da.

Oharra: Tibeteko irudiak behar izanez gero, helbide honetan aurki ditzakezu:

http://www.losviajeros.com/fotos/asia/tibet/index.php?lg=s

3.5.- IRAUPENA

SAIOA JARDUERA

Lehena AUKERA DEZAGUN!

Bigarrena BERRIRO BOZKATUKO DUGU

Hirugarrena INDIARA GOAZ

Laugarrena ITALIA EZAGUTUKO DUGU

Bosgarrena GURE LAGUN MASAIAK

Seigarrena SENTITZEN DUT, BAINA EZ DUT NAHI

Zazpigarrena TIBETEN GAUDE