31
Mochil Proiektua: 2. Gida Didaktikoa Junan Fundazioa 1 AURKIBIDEA 1. ENPATIA: GAITASUNAREN DEFINIZIOA 1.1.- PERTZEPZIOA 1.2.- EMOZIOEN IDENTIFIKAZIOA ETA ADIERAZPENA 1.3- PENTSAMENDU KAUSALA 2.- IPUINA 2.1.- NUSI ETA UDABERRIA 2.2.- KONPETENTZIAK 2.3.- HELBURUAK 2.4.- JARDUERAK 1. NUSI ETA UDABERRIA 2. ENTZUTEN ARI NAIZ 3. MIKROFONOA 4. NOLA SENTITZEN DA NUSI? 5. ZERGATIK SENTITZEN DA HORRELA? 6. EMOZIOEN HORMA-IRUDIAK 2.5.- DENBORALIZAZIOA 3.- UNITATE DIDAKTIKO EMOZIONALA 3.1.- KONPETENTZIAK 3.2.- HELBURUAK 3.3.- EDUKIAK 3.4.- JARDUERAK 1. PLANOA 2. HEMENTXE DUZU ARTEAREN ETXEA! 3. GOAZEN ANTZEZTERA! 4. KOMIKIA 5. ARGAZKIEI UKITUAK EMAN 6. NIRE LAGUNEN ARGAZKIAK 7. KOADROAREN SEKRETUA 8. SEKRETUA ASMATU BEHAR DUGU 3.5.- DENBORALIZAZIOA

AURKIBIDEA - fundacionjunan.org · ariketak egitea garrantzitsua da, besteak beste honako arrazoi hauengatik: ... -Dinamika hori egitean, gainerako ikasleek arretaz begiratu eta aztertu

  • Upload
    others

  • View
    3

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: AURKIBIDEA - fundacionjunan.org · ariketak egitea garrantzitsua da, besteak beste honako arrazoi hauengatik: ... -Dinamika hori egitean, gainerako ikasleek arretaz begiratu eta aztertu

Mochil Proiektua: 2. Gida Didaktikoa

Junan Fundazioa 1

AURKIBIDEA

1. ENPATIA: GAITASUNAREN DEFINIZIOA

1.1.- PERTZEPZIOA

1.2.- EMOZIOEN IDENTIFIKAZIOA ETA ADIERAZPENA

1.3- PENTSAMENDU KAUSALA

2.- IPUINA

2.1.- NUSI ETA UDABERRIA

2.2.- KONPETENTZIAK

2.3.- HELBURUAK

2.4.- JARDUERAK 1. NUSI ETA UDABERRIA

2. ENTZUTEN ARI NAIZ

3. MIKROFONOA

4. NOLA SENTITZEN DA NUSI?

5. ZERGATIK SENTITZEN DA HORRELA?

6. EMOZIOEN HORMA-IRUDIAK

2.5.- DENBORALIZAZIOA

3.- UNITATE DIDAKTIKO EMOZIONALA

3.1.- KONPETENTZIAK

3.2.- HELBURUAK

3.3.- EDUKIAK

3.4.- JARDUERAK 1. PLANOA

2. HEMENTXE DUZU ARTEAREN ETXEA!

3. GOAZEN ANTZEZTERA!

4. KOMIKIA

5. ARGAZKIEI UKITUAK EMAN

6. NIRE LAGUNEN ARGAZKIAK

7. KOADROAREN SEKRETUA

8. SEKRETUA ASMATU BEHAR DUGU

3.5.- DENBORALIZAZIOA

Page 2: AURKIBIDEA - fundacionjunan.org · ariketak egitea garrantzitsua da, besteak beste honako arrazoi hauengatik: ... -Dinamika hori egitean, gainerako ikasleek arretaz begiratu eta aztertu

Mochil Proiektua: 2. Gida Didaktikoa

Junan Fundazioa 2

1. ENPATIA: GAITASUNAREN DEFINIZIOA

1.1.- PERTZEPZIOA

1.2.- EMOZIOEN IDENTIFIKAZIOA ETA ADIERAZPENA

1.3.- PENTSAMENDU KAUSALA

1.- ENPATIA: GAITASUNAREN DEFINIZIOA

Enpatia pertsona arteko eremuaren baitakoa eta adimen emozionalaren

oinarrizko elementuetako bat da. Gainerakoen emozioak ulertzeko

gaitasuna da. Enpatia funtsezkoa da beste norbaiten mezua erabat

ulertzeko, eta horretarako nahitaezkoa da jakitea zer duten atzean beste

pertsona horren jarrerak, keinuak, ahotsaren tonuak edo intentsitateak eta

baita isiltasunak berak ere.

Garapenaren psikologoek diotenez, enpatiak bi osagai ditu:

-Besteekiko erreakzio emozionala, normalean haurraren bizitzako lehen

sei urteetan garatzen dena.

-Haur handiagoek beste pertsona baten ikuspegia zenbateraino

antzeman dezaketen zehazten duen erreakzio kognitiboa.

Ikasi behar dugu enpatia eta beste pertsona batzuen sentimenduekiko

identifikazioa bereizten. Identifikazioaren kasuan, beste pertsonak sentitzen

duenak kutsatzen gaitu eta, horrela, berari laguntzeko gaitasuna mugatu

egiten zaigu.

Gure ikasleekin enpatia lantzeko ezinbestekotzat jotzen ditugun gaitasunen

zerrenda bat egin dugu. Honako hauek dira:

-Pertzepzioa.

-Emozioen identifikazioa eta adierazpena.

-Pentsamendu kausala.

Lehenago esan dugun bezala, enpatia pertsona arteko adimenaren

eremukoa da. Hala ere, gaia argitzeko xedez, pertsona barneko adimenari

lotutako helburuak eta jarduerak diseinatu ditugu. Ezin dugu ahaztu

emozioak ez direla konpartimentu estankoak eta bakoitza ezin dela era

Page 3: AURKIBIDEA - fundacionjunan.org · ariketak egitea garrantzitsua da, besteak beste honako arrazoi hauengatik: ... -Dinamika hori egitean, gainerako ikasleek arretaz begiratu eta aztertu

Mochil Proiektua: 2. Gida Didaktikoa

Junan Fundazioa 3

isolatuan landu. Kasu honetan, autoezagutza emozionalarekin zerikusia

duten lan-dinamikek parte hartzen dute.

Bukatzeko, Mahatma Gandhiren gogoeta hau transkribatuko dugu:

“Munduko miseria eta gaizki ulertuen hiru laurdenak amaituko lirateke nork

bere aurkariaren zapatak jarri eta haren ikuspegia ulertuko balu”.

1.1.- PERTZEPZIOA

Pertzepzioa nork bere inguruko informazioa bereganatzeko lehen prozesu

kognitiboa da. Hori kontuan harturik, nahitaezkoa da umeak aurrean dituen

estimuluetan arreta jartzen ikastea. Kontuan izan behar dugu emozioak

gutxitan adierazten ditugula hitzez, gehienetan hitzik gabeko baliabideen

bidez adierazten ditugu, hala nola keinuz, jarreraz, ahots-tonuz… Gure radar

sozialak estimuluei erreparatzen ikasteko gaitasuna du oinarri eta, gaitasun

horri jaramonik egiten ez badiogu, huts egingo dugu geure interpretazioetan

eta, ondorioz, geure harreman pertsonaletan.

1.2.- EMOZIOEN IDENTIFIKAZIOA ETA ADIERAZPENA

A) EMOZIOEN IDENTIFIKAZIOA

Nork bere emozioak eta besteenak identifikatzea adimen emozionalaren

gakoetako bat da. Autoezagutza emozionalaz ari garenean, une bakoitzean

zer emozio sentitzen ari garen jakiteaz ari gara. Autoezagutza horren

garrantzia ulertzeko lagungarri izango zaizkigu premisa hauek:

-Enpatia norberaren kontzientziaren gainean eraikitzen da. Besteen

emozioak ezagutzeko oinarria norberaren emozioak ezagutzea da.

-Zenbat eta gure emozioei irekiago egon, are trebeagoak izango gara

besteen emozioak ulertzen.

Page 4: AURKIBIDEA - fundacionjunan.org · ariketak egitea garrantzitsua da, besteak beste honako arrazoi hauengatik: ... -Dinamika hori egitean, gainerako ikasleek arretaz begiratu eta aztertu

Mochil Proiektua: 2. Gida Didaktikoa

Junan Fundazioa 4

B) EMOZIOEN ADIERAZPENA

Emozioak adieraztea giza beharra da eta, besteak beste, egonkortasun

emozionalari eusteko aukera ematen digu. Emozioak adieraztea

osasungarria da. Hala ere, emozioak edonola, edonoiz eta edozein

intentsitatez adieraztea ez da osasungarria. Emozioak adierazteko

ariketak egitea garrantzitsua da, besteak beste honako arrazoi

hauengatik:

-Gure eta besteen emozioak identifikatzen laguntzen digulako.

-Dinamika horien bidez emozioen erregulazioa landu ahal

dugulako.

1.3.- PENTSAMENDU KAUSALA

Pentsamendu kausala arazo edo ekintza baten jatorria edo eragilea

asmatzeko gaitasuna da. Gertaera zein emozio baten zergatia bilatzeko

gaitasuna barne hartzen du pentsamendu kausalak.

2.- IPUINA

2.1.- NUSI ETA UDABERRIA

2.2.- KONPETENTZIAK

2.3.- HELBURUAK

2.4.- JARDUERAK

2.5.- DENBORALIZAZIOA

2.- IPUINA

2.1.- NUSI ETA UDABERRIA

NUSI ETA UDABERRIA

Nusi iratxoak egunero ateratzen zuen burua leihotik, poz-pozik. Udaberria

noiz iritsiko zain zegoen! Baina, burua aterata ere, ez zuen ikusten lorerik,

ezta hostorik ere zuhaitzetan. (1)

Horregatik, oso kezkatuta zebilen, eta bilera bat egitea erabaki zuen.

Page 5: AURKIBIDEA - fundacionjunan.org · ariketak egitea garrantzitsua da, besteak beste honako arrazoi hauengatik: ... -Dinamika hori egitean, gainerako ikasleek arretaz begiratu eta aztertu

Mochil Proiektua: 2. Gida Didaktikoa

Junan Fundazioa 5

-Ohartu zarete oraindik ez dela Udaberria heldu? –Galdetu zien lagunei.

-Bai, egia da. – Esan zuen Drakik.

Guztion artean, erabaki bat hartu zuten: iratxoa eta Vampi bidaliko

zuten Udaberria bisitatzera. Jakin behar zuten zer gertatzen ari zen. (2)

Hurrengo egunean, bi lagunek bideari ekin zioten. Udaberria leize

batean bizi zen, muino baten goialdean, eta oso zaila zen haraino

iristea. Luze ibili behar izan zuten, ibai bat zeharkatu, aldapak igo... Bidea

guztiz nekagarria zen! (3)

Iritsi zirenean, atea jo zuten. Udaberriak adeitasunez hartu zituen.

-Kaixo, Udaberri. Zutaz benetan kezkatuta gaudelako etorri gara hona.

Zergatik ez zara oraindik paisaia edertzen hasi? –Esan zion Nusik.

-Sentitzen dut. –Erantzun zuen Udaberriak. Ez zaitezte kezka, laster irtengo

naiz neure leizetik. (4)

Hizketan luze jardun ondoren, bi lagunek itzultzeko bideari heldu zioten.

Iritsi zirenean, gainerako lagunak zain zituzten, jakin-minez.

-Zer gertatu da? Zer arazo dago? –Galdetu zieten.

Orduan, Vampi kontatzen hasi zen:

-Bidea oso nekagarria izan da, nik oso gaizki pasatu dut. Egunak eta

egunak eman ditut jan gabe eta eroso lo egin gabe. Atseden hartu

behar dut. Udaberria ondo dago, ez zaio ezer gertatu. Neu nago txarto

benetan. Barka iezadazue, baina atseden hartzera noa. (5)

Nusik, ordea, ez zuen iritzi bera.

-Benetan, kezkatuta nago gure lagunaz. Zerbait du, eta ez digu esan

nahi zer den. Begietara begiratu nion, eta haren tristura antzeman nuen.

Haren ahotsa ez zen betikoa eta, eskua hartu nionean, triste sentitu

nuen, oso triste. (6)

Hitz horiek entzutean, Mai pentsakor geratu zen.

Page 6: AURKIBIDEA - fundacionjunan.org · ariketak egitea garrantzitsua da, besteak beste honako arrazoi hauengatik: ... -Dinamika hori egitean, gainerako ikasleek arretaz begiratu eta aztertu

Mochil Proiektua: 2. Gida Didaktikoa

Junan Fundazioa 6

-Laila, zergatik ez duzu zeure bola magikoan begiratzen zer gertatzen ari

den? –Esan zuen sorgin txikiak.

Lailak bere bola hartu, eskuak gainean jarri eta ozenki esan zuen:

-Udaberriari zer gertatzen zaion jakin nahi dut!

Une hartantxe, guztiek ikusi ahal izan zuten zer gertatzen ari zen.

Udaberria triste eta negarrez zegoen, bere lore-koroa galdu zuelako. Ez

zen apaingarri soila, koroa buruan jartzen zuenean benetan magikoa

zirudien zerbait gertatzen zen. Jartzen zuenean, lurretik altxatu, hegan

abiatu eta zelaiak lorez eta zuhaitzak hostoz eta frutaz betetzen zituen.

Baina koroarik gabe, ezin zuen ezer egin, eta Negua oso nekatuta

zegoen jada, atseden beharra zuen. (7)

Galdetu non dagoen bere koroa. –Esan zuen sorgintxoak.

Orduan ikusi zuten zer gertatu zen. Txori batek hartu zion bere txitentzako

koltxoi gisa erabiltzeko. Txoriak ez zekien koroa Udaberriarena zenik. (8)

Arazoa konpondu behar zutela erabaki eta Vampi eta Nusi bidali

zituzten berriro. Txoria bizi zen habiara abiatu ziren elkarrekin, eta

arazoaren berri eman zioten. Txoritxoak berehala ulertu zuen koroa

Udaberriarena zela, eta, gainera, berak edukitzea derrigorrezkoa zela.

Horregatik, bitan pentsatu gabe eman zien. Bi lagunak azkar abiatu ziren

koroa bere jabeari ematera. (9)

Hurrengoa egunean, herria eder-eder zegoen. Udaberria iritsia zen, bat-

batean hantxe zegoen. (10)

*Parentesien artean testuak aipagai duen irudia adierazten da

2.2.- KONPETENTZIAK

Ipuinean agertzen diren dinamikak eta jarduerak abiapuntu hartuta, honako

gaitasun hauek landu ahal ditugu:

1. Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna.

Page 7: AURKIBIDEA - fundacionjunan.org · ariketak egitea garrantzitsua da, besteak beste honako arrazoi hauengatik: ... -Dinamika hori egitean, gainerako ikasleek arretaz begiratu eta aztertu

Mochil Proiektua: 2. Gida Didaktikoa

Junan Fundazioa 7

2. Gizarte eta herrikidetza gaitasuna.

3. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.

2.3.- HELBURUAK

HELBURUAK

NUSI ETA UDABERRIA

PERTSONA ARTEKOA

1. Entzumen aktiboko trebetasunak

sustatzea (1, 2 eta 3).

2. Arreta-gunea hitzik gabeko mintzairan

jartzea (1 eta 2).

3. Emozioei lotutako hiztegia bereganatu

eta erabiltzea (1, 3, 4 eta 6).

4. Beste batzuen emozioak identifikatzea (4

eta 6).

5. Egoera edo une jakin batean emozioen

eragile posibleak zehaztea (5 eta 6).

PERTSONA BARNEKOA

1. Nork bere emozioak identifikatzea. (3).

2. Gure emozioen zergatiak ezagutzea (4

eta 5).

2.4.- JARDUERAK ETA DINAMIKAK

1. NUSI ETA UDABERRIA

2. ENTZUTEN ARI NAIZ

3. MIKROFONOA

4. NOLA SENTITZEN DA NUSI?

5. ZERGATIK SENTITZEN DA HORRELA?

6. EMOZIOEN HORMA-IRUDIAK

Page 8: AURKIBIDEA - fundacionjunan.org · ariketak egitea garrantzitsua da, besteak beste honako arrazoi hauengatik: ... -Dinamika hori egitean, gainerako ikasleek arretaz begiratu eta aztertu

Mochil Proiektua: 2. Gida Didaktikoa

Junan Fundazioa 8

1. JARDUERA: NUSI ETA UDABERRIA (lehen irakurketa)

Helburuak:

• Entzumen aktiboko trebetasunak sustatzea.

• Arreta-gunea hitzik gabeko mintzairan jartzea.

• Emozioei lotutako hiztegia bereganatu eta erabiltzea.

Jardueraren deskribapena:

-Haurrak zirkuluan eseriko dira.

-Ipuina irakurriko dugu.

-Guztion artean ipuina laburtuko dugu, irudiak lagungarri hartuta.

-Pertsonaien jokaera aztertu eta horri buruzko elkarrizketa zabalduko dugu

gero. Helburu horrekin, honelako galderak egin ditzakegu:

Ø “Zer gertatzen ari da irudi horretan?” 4. irudia.

Ø “Zer egiten ari da Vampi?”

Ø “Zer egiten ari da Nusi?” Nusiren gorputz-jarrera azpimarratu.

Ø “Zuek noiz sentitu duzue ez zizuetela entzuten?” “Eta gogoan duzue

esaten ari zitzaizuenari jaramonik egin ez zenioten egoerarik?”

Ø “Nola sentitzen da Udaberria?” Erantzuna arrazoitzeko eskatuko diegu

umeei.

Ø …

Baliabide materialak:

-Ipuina.

Iraupena:

Jarduera 30 minutu inguruko saioan gauzatuko da.

2. JARDUERA: ENTZUTEN ARI NAIZ

Helburuak:

• Entzumen aktiboko trebetasunak sustatzea.

• Arreta-gunea hitzik gabeko mintzairan jartzea.

Page 9: AURKIBIDEA - fundacionjunan.org · ariketak egitea garrantzitsua da, besteak beste honako arrazoi hauengatik: ... -Dinamika hori egitean, gainerako ikasleek arretaz begiratu eta aztertu

Mochil Proiektua: 2. Gida Didaktikoa

Junan Fundazioa 9

Jardueraren deskribapena:

-5. irudian eta Vampik esandakoetan jarriko dugu arreta. Ondorio hau

aterako dugu: Vampi ez da Udaberriaren tristuraz ohartu jaramonik egin ez

diolako.

-Entzumen aktiboaren ezaugarriak zein diren erakutsiko diegu haurrei.

Ø Beste pertsonari begiratzea.

Ø Buruaz baiezko mugimenduak egitea.

Ø Interesa adierazten duten aurpegi-adierazpenak.

Ø Behar izanez gero, kontatzen ari zaigunari buruz galdetzea.

Ø …

Entzumen aktiboko eta ez entzuteko adierazpenak eta jarrerak antzeztuko

ditugu:

Ø “Orain antzeztuko dugu nola jartzen, esertzen, begiratzen... dugun

entzuten ari garenean”.

Ø “Orain antzeztuko dugu nola jartzen, esertzen, begiratzen... dugun

entzuten ez dugunean”.

Baliabide materialak:

-Ipuina.

Iraupena: Jarduera gauzatzeko 20 minutu inguruko saioa behar da.

3. JARDUERA: (Bigarren irakurketa) MIKROFONOA

Helburuak:

• Entzumen aktiboko trebetasunak sustatzea.

• Emozioei lotutako hiztegia bereganatu eta erabiltzea.

• Nork bere emozioak identifikatzea.

Jardueraren deskribapena:

-Guztion artean ipuina irakurriko dugu. Ondoren, irudiak erakutsiz, ipuina

gogoraraziko diegu.

Page 10: AURKIBIDEA - fundacionjunan.org · ariketak egitea garrantzitsua da, besteak beste honako arrazoi hauengatik: ... -Dinamika hori egitean, gainerako ikasleek arretaz begiratu eta aztertu

Mochil Proiektua: 2. Gida Didaktikoa

Junan Fundazioa 10

-Irakasleak mikrofonoa edukiko du eta zenbait galdera egingo die ikasleei.

“Orain ipuinari buruzko galdera batzuk egingo dizkizuet eta erantzuteko

eskua altxatu behar duzue. Nik emandako mikrofonoa hartzen duenak

erantzungo du, eta gainerakoek entzun behar duzue. Mikrofonoa daukanak

soilik hitz egin dezake”.

Hemendik aurrera badakite zein den mikrofonoaren teknika. Hitz egiteko

txanda iritsi arte itxaron behar den edozein egoeratan erabili eta lantzea

komeni da, baita gainerako klaseetara zabaltzea ere.

-Haurrei honelako galderak egingo dizkiegu:

Ø “Gogoan duzue nola sentitzen zen Udaberria ipuinaren hasieran? Eta

bukaeran?”

Ø “Noiz sentitu zarete zuek horrela?” Triste eta pozik sentitu diren

egoerak kontatzeko eskatu.

Ø …

- Etengabe gogoratu behar zaie hitz egiteko eskua altxatu behar dutela eta

mikrofonoa daukanak soilik hitz egin dezakeela.

-“Ikusi dugunez, Udaberria eta gu geu ere batzuetan triste eta bestetan pozik

sentitzen gara. Baina, horrez gain, bestelako emozioak ere sentitzen ditugu.

Adibiderik esango zenidakete? Esate baterako, zer sentitzen duzue norbaitek

zuen gauza bat kentzen dizuenean?” Erantzun arte itxaron eta, inork

erantzun ezean, haserre-keinua egin, erantzuna errazteko. Horrelako

galderak egiten jarraitu. “Zer sentitzen duzue beldurrezko pelikula bat ikusten

duzuenean?... Gogora ezazue eskua altxatu behar duzuela erantzun nahi

baduzue. Eskua altxatzen duenari mikrofonoa emango diot eta, orduan, hitz

egin ahal izango du. Gainerakoek arretaz entzun behar duzue zuen

ikaskideak esaten duena”.

Baliabideak:

-Ipuina

Page 11: AURKIBIDEA - fundacionjunan.org · ariketak egitea garrantzitsua da, besteak beste honako arrazoi hauengatik: ... -Dinamika hori egitean, gainerako ikasleek arretaz begiratu eta aztertu

Mochil Proiektua: 2. Gida Didaktikoa

Junan Fundazioa 11

-Mikrofonoa. Makilatxo bat edo zerbait landuagoa erabil daiteke.

Iraupena:

Jarduera 40 bat minututan gauzatuko da.

4. JARDUERA: NOLA SENTITZEN DA NUSI?

Helburuak:

• Emozioei lotutako hiztegia bereganatu eta erabiltzea.

• Beste batzuen emozioak identifikatzea.

• Gure emozioen zergatiak ezagutzea.

Jardueraren deskribapena:

-Zer ikasi dugun esango diegu haurrei: Pertsona bat nola sentitzen den eta

zer esan nahi digun jakiteko arretaz entzun behar diogula. Horrez gain, gure

solaskideen aurpegia eta gorputz-jarrera ere arretaz begiratu behar ditugu.

-Nusiren marrazkiak banan-banan erakutsi. Nusik irudi bakoitzean zer emozio

sentitzen duen adierazi behar dute umeek.

-Irudi bakoitzeko adierazpen-ezaugarriak komentatu: “Begira haren ahoa

eta begiak, nola jartzen duen bekozkoa…”.

-Ikasleak lau taldetan banatuko ditugu. Talde bakoitzak emozio hauetako

bat izango du: tristura, poza, beldurra eta haserrea.

-“Txartel hauetako bat erakusten dizuedanean, emozio hori ordezkatzen

duen taldeko kideek jaiki eta emozio hori izaten dugunean nola sentitzen

garen adierazi behar dute gorputzez eta aurpegiz.” Adibide bat jarri. “Orain

zuek jaikiko zarete eta haserre, pozik, triste edo beldurrez zaudetenean

jartzen dituzuen aurpegiak eta jarrerak imitatu edo antzeztu behar dituzue.

Txalo bat jotzen dudanean, estatuak izango bazinete bezala geratuko

zarete”.

Page 12: AURKIBIDEA - fundacionjunan.org · ariketak egitea garrantzitsua da, besteak beste honako arrazoi hauengatik: ... -Dinamika hori egitean, gainerako ikasleek arretaz begiratu eta aztertu

Mochil Proiektua: 2. Gida Didaktikoa

Junan Fundazioa 12

-Dinamika hori egitean, gainerako ikasleek arretaz begiratu eta aztertu behar

dituzte estatuarena egiten ari diren ikaskideak.

-Ondoren, emozioak belarriz ere antzeman daitezkeela esango diegu.

“Demagun ezin duzuela ikusi. Horretarako itxi begiak. Orain, nola jakin

dezakezue nola sentitzen naizen?” Irakaslea barre-algaraka hasiko da. “Inork

daki nola sentitzen naizen?” Ondoren dinamika horrekin jarraitu, tristurarekin,

beldurrarekin eta harridurarekin zerikusia duten hotsak eginez.

Oharra: Gainerako zentzumenak ere garrantzitsuak dira emozioak

antzemateko. Kasu honetan, eta ikasleen adina kontuan hartuta, entzumena

eta ikusmena bereziki azpimarratzen ari gara.

Baliabideak:

Nusiren txartelak.

Iraupena:

Jarduera 40 minutu inguruko saioan gauzatuko da.

5. JARDUERA: ZERGATIK SENTITZEN DA HORRELA?

Helburua:

• Egoera edo une jakin batean emozioen eragile posibleak zehaztea.

• Gure emozioen zergatiak ezagutzea.

Jardueraren deskribapena:

-Nusi basoan ageri den irudia erakutsiko diegu.

-Begiratzeko eskatu eta galdetuko diegu, haien ustez, nola sentitzen den

Nusi. Pentsatzen dugu zoriontsu sentitzen dela esango dutela. “Asmatu behar

dugu zergatik dagoen pozik. Bere pozaren zergatia azaltzeko arrazoiak bilatu

behar ditugu”. Erantzun arte zain egongo gara. Lagundu ahal diegu: “Nire

ustez, zoriontsu sentitzen da eguraldi eguzkitsua egiten duelako (broma-

tonuan). Ez, ezta? Ez dago eguzkirik eta, gainera, euria hasi da. Agian pozik

dago euria gustatzen zaiolako”. Ideia arbelean idatzi eta gaiarekin aurrera

jarraituko dugu, beste erantzun batzuk jaso arte. Ikasleak gidatzeko,

Page 13: AURKIBIDEA - fundacionjunan.org · ariketak egitea garrantzitsua da, besteak beste honako arrazoi hauengatik: ... -Dinamika hori egitean, gainerako ikasleek arretaz begiratu eta aztertu

Mochil Proiektua: 2. Gida Didaktikoa

Junan Fundazioa 13

honelako galderak egin ditzakegu: Non dago? Nora ote doa? Nondik dator?

Norekin egingo du topo?..." Galdera horiek era guztietako erantzunak jasoko

dituzte, eta idatzi egingo ditugu.

-Idatzitako erantzunak irakurri. “Ikus dezakegunez, poza eragin ahal diguten

arrazoi ugari daude. Orain esan behar dugu zein diren gu pozik egoteko

arrazoiak. Erantzutera animatzeko, honelako esaldiekin has gaitezke:

Ø Zoriontsu sentitzen naiz honekin nagoenean… (esan dezatela norekin).

Ø Zoriontsu sentitzen naiz honetan jolasten ari naizenean… (esan

dezatela zertan).

Ø Zoriontsu sentitzen naiz leku honetan nagoenean… (esan dezatela

non).

Ø Zoriontsu sentitzen naiz hau jaten dudanean... (esan dezatela zer).

Ø …

Baliabideak:

Irudia: Nusi basoan.

Iraupena:

Jarduera 30 minutu inguruko saioan gauzatuko da.

6. JARDUERA: EMOZIOEN HORMA-IRUDIAK

Helburuak:

• Emozioei lotutako hiztegia bereganatu eta erabiltzea.

• Beste batzuen emozioak identifikatzea.

• Egoera edo une jakin batean emozioen eragile posibleak zehaztea.

Jardueraren deskribapena:

-Aldez aurretik, etxetik aldizkariak eta egunkariak ekartzeko esan behar zaie

ikasleei.

-Haurrak taldeka banatu eta talde bakoitzari kartoi mehe bat emango

diogu.

Page 14: AURKIBIDEA - fundacionjunan.org · ariketak egitea garrantzitsua da, besteak beste honako arrazoi hauengatik: ... -Dinamika hori egitean, gainerako ikasleek arretaz begiratu eta aztertu

Mochil Proiektua: 2. Gida Didaktikoa

Junan Fundazioa 14

-Talde bakoitzari emozio bat lantzea dagokio: poza, tristura, beldurra eta

haserrea. Emozioaren izena jarri behar dute kartoi mehearen goialdean.

-Ondoren, tokatu zaien emozioa irudikatzen duten irudiak bilatu, ebaki eta

kartoi mehean itsasteko eskatuko diegu.

-Talde bakoitzak bozeramaile bat izendatuko du eta horrek azalduko die

ikasgelako gainerako kideei zer irudi itsatsi dituzten eta zergatik pentsatu

duten irudi horiek dagokien emozioa islatzen dutela. Emozio hori sorraraz

dezaketen eragileak azaltzeko eskatuko diegu gero.

-Lanak ikasgelan eskegi.

Baliabideak:

Aldizkariak eta egunkariak.

Kartoi meheak (talde bakoitzak bat).

Kola eta artaziak.

Iraupena:

Jarduera bi saiotan gauzatuko da:

Ø 1. saioa (5. jarduera amaitu ondoren 25 minutu gutxi gorabehera).

Ø 2. saioa: 45 minutu gutxi gorabehera.

2.5.- DENBORALIZAZIOA

SAIOA JARDUERA

Lehena 1.- NUSI ETA UDABERRIA

2.- ENTZUMEN AKTIBOA

Bigarrena 3.- MIKROFONOA

Hirugarrena 4.- NOLA SENTITZEN DA NUSI?

Laugarrena 5.- ZERGATIK SENTITZEN DA HORRELA?

6.- JARDUERA: EMOZIOEN HORMA-IRUDIAK (hasiera)

Bosgarrena 6.- EMOZIOEN HORMA-IRUDIAK

Page 15: AURKIBIDEA - fundacionjunan.org · ariketak egitea garrantzitsua da, besteak beste honako arrazoi hauengatik: ... -Dinamika hori egitean, gainerako ikasleek arretaz begiratu eta aztertu

Mochil Proiektua: 2. Gida Didaktikoa

Junan Fundazioa 15

3.- UNITATE DIDAKTIKO EMOZIONALA

3.1.- KONPETENTZIAK

3.2.- HELBURUAK

3.3.- EDUKIAK

3.4.- JARDUERAK

3.5.- DENBORALIZAZIOA

3.- UNITATE DIDAKTIKO EMOZIONALAK

Haitzuloko pertsonaia bakoitzak bere erantzukizuna du, eta Nusi Artearen

Etxearen arduraduna da. Artea eta emozioak ezinbestean lotuta dauden

terminoak direla uste dugu. Lotura hori hainbat pentsalarik ikertu izan dute

denboran zehar. Paragrafo hau irakurtzea baliagarri izan dakiguke, gai horri

buruz gogoeta egiteko abiapuntua izan dezagun:

“Edozein gizakik senti ditzake giza sentimendu guztiak, nahiz eta guztiak

adierazteko gauza ez izan. Baina nahikoa da beste gizaki batek sentimendu

horiek adieraztea aurreko gizakiak ere senti ditzan, nahiz eta ordura arte inoiz

ere ez sentitu.”.

“Zer da artea?” Leon Nikolayevitch Tolstoi

3.1.- KONPETENTZIAK

Unitate Didaktiko Emozionalaren bidez honako gaitasun hauek landu ahal

ditugu:

1. Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna.

2. Matematikarako gaitasuna.

Page 16: AURKIBIDEA - fundacionjunan.org · ariketak egitea garrantzitsua da, besteak beste honako arrazoi hauengatik: ... -Dinamika hori egitean, gainerako ikasleek arretaz begiratu eta aztertu

Mochil Proiektua: 2. Gida Didaktikoa

Junan Fundazioa 16

3. Mundu fisikoaren ezagutzarako eta harekiko elkarekintzarako

gaitasuna.

4. Informazioaren trataerako gaitasuna eta gaitasun digitala.

5. Gizarte eta herrikidetza gaitasuna.

6. Ikasten ikasteko gaitasuna.

7. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.

Page 17: AURKIBIDEA - fundacionjunan.org · ariketak egitea garrantzitsua da, besteak beste honako arrazoi hauengatik: ... -Dinamika hori egitean, gainerako ikasleek arretaz begiratu eta aztertu

Mochil Proiektua: 2. Gida Didaktikoa

Junan Fundazioa 17

3.2.- HELBURUAK

UNITATE DIDAKTIKO EMOZIONALA: ARTEAREN ETXEA

HELBURUAK

MATEMATIKAK

1. Plano batean orientatzea, aginduei jarraituz (1).

2. Hamabi elementuraino kontatzea (3).

3. Batu beharreko egoerak ezagutzea(3).

4. Buruketa errazak ebaztea (3).

5. Batuketak eta kenketak horizontalean egitea, 12rainoko

zenbakiekin (5).

INGURUNEAREN

EZAGUTZA

1. Bost zentzumenak identifikatu eta dagozkien organoekin

lotzea (2).

2. Zentzumen-urrituek ere beste zentzumen batzuk erabiliz

ingurumenarekin harremanak izan ditzaketela ohartu eta

haiekiko errespetua sustatzea (2).

3. Udazkenaren ezaugarriak identifikatzea (7 eta 8).

HIZKUNTZA

1. Hitzak eta esaldiak idaztea (4 eta 6)

2. Izen eta abizenen hasieran letra larria zuzen erabiltzea (6).

3. Komikietako hizkuntza ulertzea: irudia, bunbuiloa, kontaketa,

etab. (4).

4. Onomatopeiak ezagutzea (4).

5. Harridura-markak zuzen erabiltzea (4).

6. Esaldi errazak ulertzea (6)

PERTSONA

ARTEKOA

1. Entzumen aktiboko trebetasunak sustatzea (elkarrizketak

sortzen diren jardueretan, mikrofonoaren teknika gogoratu.

2. Arreta-gunea hitzik gabeko mintzairan jartzea (3, 4, 5 eta 6).

3. Emozioei lotutako hiztegia bereganatu eta erabiltzea (3, 5 eta

6).

4. Beste batzuen emozioak identifikatzea (1, 2, 3, 4 eta 5).

5. Egoera edo une jakin batean emozioen eragile posibleak

zehaztea (1, 2, 3, 4, 5, 7 eta 8).

PERTSONA

BARNEKOA

1. Nork bere emozioak identifikatzea (3, 4 eta 6).

2. Gure emozioen zergatiak ezagutzea (3, 4 eta 6).

* Zenbakiek helburuekin zerikusia duten jarduerak adierazten dituzte.

Page 18: AURKIBIDEA - fundacionjunan.org · ariketak egitea garrantzitsua da, besteak beste honako arrazoi hauengatik: ... -Dinamika hori egitean, gainerako ikasleek arretaz begiratu eta aztertu

Mochil Proiektua: 2. Gida Didaktikoa

Junan Fundazioa 18

3.3.- EDUKIAK

UNITATE DIDAKTIKO EMOZIONALA: ARTEAREN ETXEA

EDUKIAK

ZENBAKIAK ETA ERAGIKETAK

Batuketak eta kenketak

egitea.

GEOMETRIA Jarrera- eta mugimendu-

mezuak ulertzea.

MATEMATIKAK

BURUKETAK EBAZTEA Problemak identifikatu eta

ebatzi.

IRAKURKETA Testuak ulertzea.

HIZKUNTZA IDAZKETA Komikia.

Zentzumenak

Zentzumenak: Ikusmena,

entzumena, dastamena,

ukimena eta usaimena.

Zentzumen bakoitzaren bidez

sumatzen diren ezaugarriak.

Zentzumen-urritasunak

dituzten pertsonak.

Zentzumen-urrituekiko

errespetua.

INGURUNEAREN

EZAGUTZA

Udazkena Udazkenean gertatzen diren

aldaketak begiratu eta

ezagutzea.

PERTSONA

ARTEKOA

Pertzepzioa.

Emozioak identifikatu eta adieraztea.

Pentsamendu kausala.

Emozioak: poza, tristura, beldurra eta haserrea.

PERTSONA

BARNEKOA

Autoezagutza

Page 19: AURKIBIDEA - fundacionjunan.org · ariketak egitea garrantzitsua da, besteak beste honako arrazoi hauengatik: ... -Dinamika hori egitean, gainerako ikasleek arretaz begiratu eta aztertu

Mochil Proiektua: 2. Gida Didaktikoa

Junan Fundazioa 19

3.4.- JARDUERAK

0. JARDUERA: AURKEZPENA

-Haurrei azalduko diegu Haitzuloan erantzukizunak daudela eta gure lagun

bakoitzak dagokiona bete behar duela. Haiek ere beren erantzukizunak

dituztela gogoratu eta horietako batzuk aipatuko ditugu.

-Nusik Artearen Etxearen ardura du eta, hortaz, leku horretan denak zuzen

funtzionatzeko arduraduna bera dela esango diegu.

-Artea zer den badakiten galdetuko diegu. Galderaren zailtasuna ikusita, argi

geratu behar da ez garela definizio bat eskatzen ari. Adibideak jar ditzaten

ahaleginduko gara.

-Hezitzailearentzat lagungarri izan daitekeen definizioa emango dugu, argi

utzita definizioaren inguruko ideien artean ezadostasunak aurkitu ditugula:

“Ohiko definizioaren arabera, honako hau da artea: Gizakiak, baliabide

plastiko, hizkuntza, soinu edo baliabide mistoen bidez, ideiak, emozioak eta,

oro har, munduaren ikuspegia adierazteko erabilitako jarduera eta/edo

produktua. Arteak gizakien pertzepzioak eta sentsazioak adierazten ditu,

bestela ezin adieraz litezkeenak”.

-Arte mota batzuk daudela eta, sailkapenik arruntena honako hau dela

azalduko diegu: (Sailkapen hau Unitate Didaktiko Emozionalean

berreskuratuko dugu, hain zuzen ere 2. fitxan).

1. Arkitektura.

2. Dantza.

3. Eskultura.

4. Musika.

5. Pintura.

6. Literatura.

7. Zinea.

8. Argazkilaritza.

Page 20: AURKIBIDEA - fundacionjunan.org · ariketak egitea garrantzitsua da, besteak beste honako arrazoi hauengatik: ... -Dinamika hori egitean, gainerako ikasleek arretaz begiratu eta aztertu

Mochil Proiektua: 2. Gida Didaktikoa

Junan Fundazioa 20

9. Komikia.

-Ondoren, haien lehentasun artistikoei buruz galdetuko diegu.

-Haitzuloko gure lagunek ere beren lehentasunak dituztela eta Unitate

Didaktiko Emozionalean zehar jakingo dugula zein diren esango diegu.

1. JARDUERA: PLANOA

Helburuak:

Arloa: Matematikak

• Plano batean orientatzea, aginduei jarraituz.

Adimen Emozionala:

• Beste pertsona batzuen emozioak identifikatzea.

• Egoera edo une jakin batean emozioen eragile posibleak zehaztea.

Jardueraren deskribapena:

-Haurrei honako hau kontatuko diegu: “Junan Artearen Etxea bisitatzera joan

da gaur. Iritsi denean, Nusi zain zuen. Arazo bat dago, ordea: Artearen

Etxean ez dago ez igogailurik, ez arrapalarik, eta gogora ezazue Junan ezin

dela ibili. Nola uste duzu sentitu dela Junan? Gure lagun gnomoa triste

dago, ohartu delako Artearen Etxea ez dagoela prestatuta bere laguna eta

mugikortasun-arazoak dituzten gainerako pertsonak hartzeko”. Gure

ikastetxeak arkitektura-oztoporik duen aztertuko dugu. “Junan Artearen

Etxean sartzeko modua bilatzen ari da Nusi”. Nusiri laguntzeko eskatuko

diegu haurrei. “Nusi arkitekto bikaina da, eta arazo horrek konponbide erraza

duela pentsatu du: arrapalak eta igogailu bat jarri behar dituzte. Horrela,

mundu guztia joango da Artearen Etxeaz gozatzera”.

-1. fitxa. Hauxe da Nusik diseinatutako planoetako bat. Obrak egin beharko

dituzte eta, bitartean, mundu guztiak lagunduko dio Junani Artearen Etxeko

espazio eta jarduera guztiez goza dezan.

-Ondorio gisa, leku guztietara iristeko erraztasunak jarri behar ditugu.

Page 21: AURKIBIDEA - fundacionjunan.org · ariketak egitea garrantzitsua da, besteak beste honako arrazoi hauengatik: ... -Dinamika hori egitean, gainerako ikasleek arretaz begiratu eta aztertu

Mochil Proiektua: 2. Gida Didaktikoa

Junan Fundazioa 21

-Junan bezala, ibili ezin diren pertsonak daudela eta ,beste batzuek,

bestelako gabeziak dituztela ohartaraziko ditugu umeak. Hala, pertsona

batzuek ezin dute ikusi eta beste batzuek ezin dute entzun edo zailtasun

handiz entzuten dute.

Oharra: Ikasgelan urritasunen bat duen ikasleren bat egon litekeela kontuan

hartu behar dugu. Hala izanez gero, haiek kontatu ahal dizkigute egunero

aurre egin behar dieten oztopoen aurrean izan dituzten bizipen eta

emozioak.

-Ikasleak ohiko eserlekuetan eser daitezela. Bikoteka banatuko ditugu. Bikote

bakoitzeko kide bati begiak ixteko eskatuko diogu. “Bietako batek itsua balitz

bezala jokatu behar du". Begiak itxita dauzkatenei, zenbait ekintza burutzeko

eskatuko diegu:

Ø Laura, jaiki eta etorri arbelera.

Ø Peru, ireki leihoa.

Ø Sara, hartu hiztegia liburutegitik.

Ø …

Ekintza guztiak betetzeko eserlekutik jaiki beharko dute haurrek.

-Ondoren, jarduera errepikatuko dugu, baina itsuak bikotekidea lagun duela.

Ikusten duena aurrean ibiliko da, eta itsuak laguntzailearen sorbaldaren

gainean jarriko du besoa.

-Gero, noiz sentitu diren hobeto eta zergatik galdetuko diegu.

-Ondorio gisa, azalduko diegu guztiok behar dugula beste batzuen laguntza

eta, sarritan, beste batzuei hobeto sentitzen lagundu ahal diegula.

2. JARDUERA: HEMENTXE DUZU ARTEAREN ETXEA!

Helburuak:

Arloa: Ingurunearen ezagutza

• Bost zentzumenak identifikatu eta dagozkien organoekin lotzea.

Page 22: AURKIBIDEA - fundacionjunan.org · ariketak egitea garrantzitsua da, besteak beste honako arrazoi hauengatik: ... -Dinamika hori egitean, gainerako ikasleek arretaz begiratu eta aztertu

Mochil Proiektua: 2. Gida Didaktikoa

Junan Fundazioa 22

• Zentzumen-urrituek ere beste zentzumen batzuk erabiliz

ingurumenarekin harremanak izan ditzaketela ohartu eta haiekiko

errespetua sustatzea (2).

Adimen Emozionala:

• Beste batzuen emozioak identifikatzea.

• Egoera edo une jakin batean emozioen eragile posibleak zehaztea.

Jardueraren deskribapena:

-Fitxa banatu (Artearen Etxea).

-Artearen Etxeko guneak begiratu eta deskribatu.

-Junanek lehen egunean egindakoa deskribatu.

1.- JANGELA: Bazkalordua iritsi denez, gainerakoen ondoan bazkaltzera

gonbidatu dute. Makarroi gozo-gozoak jan ditu. Zein zentzumen

erabiltzen dugu batez ere jaten dugunean?

2.- LIBURUTEGIA: Liburutegian lagun asko daude irakurtzen. Badakizu zein

zentzumen erabiltzen dugun irakurtzen dugunean?

Nusik badaki haur batzuek urritasunen bat izan dezaketela, Junanek

duen bezala. Horregatik gauza batzuk egokitzea erabaki du. Adibidez:

“Liburutegian Ikusmen-urritasuna duen norbait balego, zer gertatuko

litzateke?" Ezin izango lukeela irakurri erantzun arte itxaron. “Jakin behar

duzue pertsona batzuek bestela irakurtzen dutela, hatz-mamiak erabiliz.

Badakizue nola duen izena sistema horrek? Braille du izena”. Oinarrizko

informazioa emango diegu:

Ø Braille deritzona itsuek idatzi eta irakurtzeko sistema da. Hatzen bidez

irakurtzean datza eta, horretarako, erliebez marraztutako zeinuak ditu.

Ø Luis Braille (1809-1852) gazteak asmatu zuen, 15 urte zituela. Braille itsu geratu

zen txiki-txikitan izandako istripu baten ondorioz.

Ø Sistema hori igogailuetan aurki dezakegula jakinaraziko diegu ikasleei

(egiaztatzeko eskatuko diegu).

Page 23: AURKIBIDEA - fundacionjunan.org · ariketak egitea garrantzitsua da, besteak beste honako arrazoi hauengatik: ... -Dinamika hori egitean, gainerako ikasleek arretaz begiratu eta aztertu

Mochil Proiektua: 2. Gida Didaktikoa

Junan Fundazioa 23

Bukatzeko, liburutegian braillez idatzitako liburuak dauzkatela adieraziko

diegu.

3.- ESKULTURA: Kilik ikaragarri gozatzen du eskulturak eginez. Junani

begiak estali eta buztina ukitzeak sorturiko sentsazioa sentitzeko eskatu

dio. Badakizue zein zentzumen erabiltzen ari den?

4. MUSIKA: Ondoren, musika-kontzertu ederra entzun ahal izan du

Junanek. Vampik bikain jotzen du pianoa, eta Junanek kontzertuaz

gozatu du. Zein zentzumen erabili du?

Pertsona batzuek entzumen-urritasunak dituztela ohartaraziko ditugu

gero. Pertsona horiek zailtasun handiei aurre egin behar diete.

Badakizue nola gainditzen dituzten? Adorez eta zenbait baliabide

erabiliz”. Azalduko diegu pertsona horiek elkarrekin komunikatzeko

zeinu-hizkuntza erabiltzen dutela eta, horiei hitz egiten diegunean,

zuzenean begiratu behar diegula, gure ezpainak ikusita esaten dieguna

uler dezaketelako. Adibideren bat jar dezakegu eta ezpainak mugituz

zerbait esan, baina soinurik egin gabe. Esandakoa asmatzen saia

daitezela. Alfabeto daktilologiko espainiarra helbide honetan aurkituko

duzu: http://www.ideldes.com/. Ikasleek beren izena zeinu-hizkuntzaz

esaten ikasteko erabil dezakezu. Pertsona horiei bizitza errazteko

baliabideak daudela esango diegu: bibragailudun iratzargailua, argi-

txirrina…

5. ATSEDEN GUNEA: Alde egin aurretik, atseden-gunean egon da Junan

tarte batez. Han, ondo-ondo zaindutako lorategi txikia dago. Lore eder

askoak daude, eta Junan loreak usaintzen aritu da. Zein zentzumen

erabili du horretarako?

-3. fitxa egin.

Page 24: AURKIBIDEA - fundacionjunan.org · ariketak egitea garrantzitsua da, besteak beste honako arrazoi hauengatik: ... -Dinamika hori egitean, gainerako ikasleek arretaz begiratu eta aztertu

Mochil Proiektua: 2. Gida Didaktikoa

Junan Fundazioa 24

3. JARDUERA: GOAZEN ANTZEZTERA!

Helburuak:

Arloa: Matematikak

• Hamabi elementuraino kontatzea.

• Batu beharreko egoerak ezagutzea.

• Problema errazak ebaztea.

Adimen Emozionala:

• Arreta-gunea hitzik gabeko mintzairan jartzea.

• Beste batzuen emozioak identifikatzea.

• Gure emozioen zergatiak ezagutzea.

Jardueraren deskribapena:

-Gure lagunak bi antzerki-lan prestatzen ari direla esango diegu haurrei:

drama bat eta komedia bat. Deskribapen laburra egingo dugu:

Ø Drama: Zentzurik hertsienean, gai serioak edo tristeak jorratzen dituen

obra da.

Ø Komedia: Alde atsegin, dibertigarri eta umoretsuak nagusi dituen obra

da eta, normalean, bukaera zoriontsua izaten du.

-Elkarrizketa bat sorraraziko dugu eta haurrek negarra eragin dieten obrak

(pelikulak, marrazki bizidunak, antzerkia...) eta zergatik eragin dieten

azalduko dute.

-“Begira fitxan ageri diren pertsonaiei. Ikusten dituzue bi obretako

pertsonaiak? Batzuk zertan ari dira? (erantzun arte itxaron). Eta beste batzuk

zertan ari dira? (erantzun arte itxaron)”. Emozioak nola identifikatu dituzten

galdetuko diegu gero.

-Fitxa egitean, aipatutako pertsonaiak markatzeko edo ezabatzeko

esango diegu, pertsonaiarik ez errepikatzeko edo aipatu gabe ez

uzteko.

Page 25: AURKIBIDEA - fundacionjunan.org · ariketak egitea garrantzitsua da, besteak beste honako arrazoi hauengatik: ... -Dinamika hori egitean, gainerako ikasleek arretaz begiratu eta aztertu

Mochil Proiektua: 2. Gida Didaktikoa

Junan Fundazioa 25

4. JARDUERA: KOMIKIA

Helburuak:

Arloa: Hizkuntza

• Komikietako hizkuntza ulertzea: irudia, bunbuiloa, kontaketa, etab.

• Onomatopeiak ezagutzea.

• Harridura-markak zuzen erabiltzea.

• Hitzak idaztea.

Adimen Emozionala:

• Beste batzuen emozioak identifikatzea.

• Egoera edo une jakin batean emozioen eragile posibleak

zehaztea.

Jardueraren deskribapena:

-Aldez aurretik, etxetik, liburutegitik… komikiak ekartzeko esan behar zaie

ikasleei. Talde txikitan aztertu eta gero, guztion artean jardungo dute

solasean haiei buruz. Nola idatzita dauden eta irudiek zer adierazten duten

begiratzeko eskatuko diegu.

-4. fitxa egin.

-Zer gertatzen ari den kontatuko dute guztion artean (denborazko lokailuak

erabiliz).

-Pertsonaiek egoera bakoitzean dituzten erreakzioak komentatuko ditugu.

-Fitxako pertsonaien emozioak imitatuz, antzezteko jarduerak gauzatuko

ditugu.

-Beste norbaiten jokaera (nahita edo nahi gabe) mingarria egin zaigun

egoeraren bat konta dezatela.

Page 26: AURKIBIDEA - fundacionjunan.org · ariketak egitea garrantzitsua da, besteak beste honako arrazoi hauengatik: ... -Dinamika hori egitean, gainerako ikasleek arretaz begiratu eta aztertu

Mochil Proiektua: 2. Gida Didaktikoa

Junan Fundazioa 26

5. JARDUERA ARGAZKIEI UKITUAK EMAN

Helburuak:

Arloa: Matematikak • Batuketak eta kenketak horizontalean egitea, 12rainoko

zenbakiekin.

Adimen Emozionala:

• Arreta-gunea hitzik gabeko mintzairan jartzea.

• Emozioei lotutako hiztegia bereganatu eta erabiltzea.

• Beste batzuen emozioak identifikatzea.

• Egoera edo une jakin batean emozioen eragile posibleak

zehaztea.

Jardueraren deskribapena:

- “Koko lagun ona da, oso preziatzen du laguntasuna. Izugarri gustatzen zaio

lagunei argazkiak egin eta gordetzea. Batzuetan, lagunak Koloren eta Kiliren

etxean elkartzen dira, argazkiak ikusteko. Primeran pasatzen dute

horrelakoetan. Baina orain, Kolo triste samar dago, argazki batzuk busti eta

hondatu egin direlako”.

-Banatu fitxa. “Ikusten duzue zer gertatu den? Aurpegiak ez dira ondo

ikusten”.

-Fitxa egin. Behar izanez gero, batuketak egiteko gomendagarria da eskuz

maneiatzeko materiala edo laguntza grafikoa erabiltzea.

-Eragiketak burutu eta ezkutuko mezua argitu ondoren: “Orain argazkiei

ukitua eman ahal diegu. Badakigu nolakoak ziren busti baino lehen, eta

Kolori lagundu ahal diogu”.

-Emozioen adierazpenak antzeztu eta nola marraztu ditugun azaldu.

-Pertsonaia bakoitzaren emozioen zergatia ikertu. Ikasleen erantzuna

errazteko istorio hau kontatu: “Behinola, Haitzuloko biztanleek txango bat

Page 27: AURKIBIDEA - fundacionjunan.org · ariketak egitea garrantzitsua da, besteak beste honako arrazoi hauengatik: ... -Dinamika hori egitean, gainerako ikasleek arretaz begiratu eta aztertu

Mochil Proiektua: 2. Gida Didaktikoa

Junan Fundazioa 27

egin zuten mendira. Esan dizuedan bezala, Kolok oso atsegin du bere

lagunei argazkiak egin eta gordetzea. Egun hartan, argazki-kamera eraman

eta lagunei argazkiak eginez primeran pasatu zuen. Argazki honetan, Mai

triste dago, zergatik?” . Erantzun arte itxarongo dugu. Erantzun ezean,

esaldia amaituko dugu: “Triste zegoen txori bat hilda aurkitu zuelako”.

Jarraitu modu berean gainerako pertsonaiekin. Gure helburua haurrek

emozioen zergatiak asmatzea da.

6. JARDUERA: NIRE LAGUNEN ARGAZKIAK

Helburuak:

Arloa: Hizkuntza

• Izen eta abizenen hasieran letra larria zuzen erabiltzea.

• Izen bereziak idaztea.

Adimen Emozionala:

• Arreta-gunea hitzik gabeko mintzairan jartzea.

• Emozioei lotutako hiztegia bereganatu eta erabiltzea.

• Nork bere emozioak identifikatzea.

• Gure emozioen zergatiak ezagutzea.

Jardueraren deskribapena:

-6. fitxa egin.

-Beldurra edo harridura sentiarazi zien egoera baten berri emateko eskatuko

diegu haurrei. Bat-batean kontatu ezean, haien emozioak adierazten

lagundu ahal diegu, honelako egoera hauetan jarrita:

Ø Begira ezazue gora eta pentsa ezazue asto bat hegan ikusten ari

zaretela. Zer sentituko zenukete? Irakasleak egoera antzeztuko du.

Ø Orain, pentsa ezazue gauez kalean bakarrik zaudetela, galduta

zabiltzatela eta zarata arraroak entzuten ari zaretela. Zer sentituko

zenukete? Irakasleak egoera antzeztuko du.

Page 28: AURKIBIDEA - fundacionjunan.org · ariketak egitea garrantzitsua da, besteak beste honako arrazoi hauengatik: ... -Dinamika hori egitean, gainerako ikasleek arretaz begiratu eta aztertu

Mochil Proiektua: 2. Gida Didaktikoa

Junan Fundazioa 28

7. JARDUERA: KOADROAREN SEKRETUA

Helburuak:

Arloa: Ingurunearen ezagutza

• Udazkenaren ezaugarriak identifikatzea.

Adimen Emozionala:

• Egoera edo une jakin batean emozioen eragile posibleak zehaztea.

Jardueraren deskribapena:

-Emozioak eragiten dituzten hainbat eragile daudela gogoraraziko diegu

haurrei.

-Eske margolari eta marrazkigile bikaina dela oroitaraziko diegu.

-7. fitxa banatu. “Paisaia bat ikus dezakezue, horretan zati bat falta da. Ikus

dezagun paisaia. Urteko zein urtaro irudikatu du Eskek? Ikus ditzagun

xehetasunak”.

-Udazkenaren ezaugarri batzuk zehaztu:

UDAZKENA

Urteak lau urtaro ditu. Horietako bat udazkena da. Irailaren 22tik 23ra bitartean hasten

da eta abenduaren 21ean amaitzen da. Udazkenak egun laburragoak ditu eta gau

luzeagoak.

Udazkenean:

A) KLIMA

- Tenperatura aldatzen da, hotzagoa da.

- Haizeak jotzen du eta euria egiten du.

B) ARROPA

-Jendeak berotzeko arropa janzten du, gero eta hotz handiagoa egiten duelako.

C) ZUHAITZAK

Udazkenean, hotzaren eta haizearen ondorioz, zuhaitz askok hostoak galtzen dituzte:

hostoak hori jarri eta lurrera erortzen dira. Hostoak galtzen dituzten zuhaitzei hostogalkor

deitzen zaie (gaztainondoa, intxaurrondoa, sagarrondoa, hurritza…).

Beste zuhaitz batzuek, berriz, ez dute hostorik galtzen udazkena iristen denean. Hostoak

galtzen ez dituzten zuhaitzei hostoiraunkor deitzen zaie (pinua, ereinotza, limoiondoa…).

D) FRUITUAK

Page 29: AURKIBIDEA - fundacionjunan.org · ariketak egitea garrantzitsua da, besteak beste honako arrazoi hauengatik: ... -Dinamika hori egitean, gainerako ikasleek arretaz begiratu eta aztertu

Mochil Proiektua: 2. Gida Didaktikoa

Junan Fundazioa 29

Fruitu asko udazkenean heldu eta bildu ohi dira. Udazkeneko fruituak honela bana

ditzakegu:

Ø Fruitu lehorrak: hurrak, gaztainak, intxaurrak eta ezkurrak.

Ø Fruitu haragitsuak: sagarrak, madariak, mahatsak, ananak eta laranjak.

E) ANIMALIAK

Animaliek oso era ezberdinean erreakzionatzen dute udazkena iristen denean:

Ø Jakiak bildu eta negurako gordetzen dituzte. Urtxintxek intxaurrak eta pinaziak

biltzen dituzte udazkenean, eta zuhaitz-enborretako hutsuneetan gordetzen

dituzte.

Ø Hibernatzen dute. Hartzak eta trikuak hotz izaten hasten dira udazkenean eta

beren gordelekuetan sartzen dira. Han lotan geratzen dira eguraldi ona itzuli

arte.

Ø Emigratzen dute. Enarek eta zikoinek lurralde beroagoetara emigratzen dute,

beroaren bila, eta udaberrian itzultzen dira.

F) PERRETXIKOAK

Oharra: Atal honetan arreta jar dezagun eskatzen du 8. jarduerak.

Udazkena perretxiko-garaia da.

Ø Perretxikoak onddoen fruituak dira.

Ø Pinudietan, basoetan, mendiko zelaietan, bideetan, pagadietan eta antzeko lur

heze eta beroetan sortzen dira.

Ø Espezie batzuk jangarriak dira eta beste batzuk, ordea, pozoitsuak.

-Koadroaren izenburua idatzi. Irudikatzen duen urtaroaren izen berbera

eman ahal diogu.

-Esango diegu pertsona batzuk zoriontsu sentitzen direla udazkenean, beste

batzuk udaberrian… Etxerako lan gisa, familiartekoei galdetu behar diete

urteko zein sasoitan sentitzen diren zoriontsuago eta noiz tristeago.

Erantzunak eta arrazoiak idatzi behar dituzte.

-Eske koadroa bukatzen ari da, baina koadroari mihise-zati bat falta zaio.

Falta den mihise-zati horretan, bere lagun bat marraztu du. Laguna nor den

jakiteko, 8. jarduerara joan behar dugu.

Page 30: AURKIBIDEA - fundacionjunan.org · ariketak egitea garrantzitsua da, besteak beste honako arrazoi hauengatik: ... -Dinamika hori egitean, gainerako ikasleek arretaz begiratu eta aztertu

Mochil Proiektua: 2. Gida Didaktikoa

Junan Fundazioa 30

8. JARDUERA: SEKRETUA ASMATU BEHAR DUGU

Helburuak:

Arloa: Hizkuntza

• Esaldiak idaztea.

• Testu errazak ulertzea.

Adimen Emozionala:

• Egoera edo une jakin batean emozioen eragile posibleak zehaztea.

Jardueraren deskribapena:

-Familiarekin egindako lanak batera jarri.

-Fitxa egin.

-Pozaldiak ekartzen dizkiguten gauzak, egoerak eta pertsonak daudela

azaldu.

-Arrastoei jarraituz, koadroko pertsonaia nor den asmatu behar dute.

-Pertsonaia ebaki eta itsats dezatela eta Eskeri pintatu duen koadro ederra

bukatzen lagun diezaiotela.

Page 31: AURKIBIDEA - fundacionjunan.org · ariketak egitea garrantzitsua da, besteak beste honako arrazoi hauengatik: ... -Dinamika hori egitean, gainerako ikasleek arretaz begiratu eta aztertu

Mochil Proiektua: 2. Gida Didaktikoa

Junan Fundazioa 31

3.5.- DENBORALIZAZIOA

Proiektuko Unitate Didaktiko Emozionaleko jarduerak gauzatzeko astean saio

bat eginez gero.

SAIOA JARDUERA

Lehena 0.- AURKEZPENA 1.- PLANOA

Bigarrena 2.- HEMENTXE DUZU ARTEAREN ETXEA!

Hirugarrena 3.- GOAZEN ANTZEZTERA!

Laugarrena 4.- KOMIKIA

Bosgarrena 5.- ARGAZKIEI UKITUAK EMAN 6.- NIRE LAGUNENEN ARGAZKIAK

Seigarrena 7.- KOADROAREN SEKRETUA 8.- SEKRETUA ASMATU BEHAR DUGU