28
1 BALDINTZA TEKNIKOEN PLEGUA, UDAL HIRIGINTZAKO PLANGINTZAREN ARAU SUBSIDIARIOAK BERRIKUSTEKO ERREDAKZIO- ETA UDAL AHOLKULARITZA-LANAK KONTRATATZEKO, ETXEBARRIA UDALERRIKO HIRI-ANTOLAMENDUKO PLAN OROKORRAREN FIGURAREN BITARTEZ. 1. BALDINTZA PLEGU HONEN NORAINOKOA Baldintza plegu honek hainbat fase ezartzen ditu, alegia, udal hirigintzako plangintzaren arau subsidiarioak osorik berrikusteko idazteko prozesuan kontuan hartu beharreko faseak, Etxebarria udalerriko hiri-antolamenduko plan orokorraren figuraren bitartez. Lanen faseak ezartzea fase bakoitzaren agirien eduki materialarekin osatzen da eta, gainera, idazketan eta azalpenean errespetatu beharreko aldi baterako epeak adierazten dira, hain zuzen ere, Etxebarria udalerriko hiri-antolamenduan interesaturik dauden herritarrek eta entitateek debate publikoan eta partizipatiboan errespetatu beharrekoak. Faseen eta horien agiri-edukia hirigintzari buruzko legeriak eta ingurumenari buruzko legeriak ezarritako errekerimenduei jarraituz ezarri da, horrela, etorkizuneko plan orokorraren edukiak osorik errespetatuko du legeek ezarritakoa. Era berean, plegu honetan ezarrita dago udal-korporazioa osatzen duten alderdi politikoei aholkua eta informazioa emateko prozesua, lehenago aipatutako lanak lantzeko prozesu osoan zehar erredakzio- taldeak egin beharrekoa. Planaren agiri guztiak, beren faseetan, euskaraz eta gaztelaniaz idatziko dira, baita erredakzio-taldeak herritarrei egindako idatzizko jakinarazpen guztiak ere. Halaber, fase bakoitzaren kopia emango da Udalak zehaztuko duen formatu informatikoan, hasiera batean (doc. dwg. eta pdf.). Herritarrek behar bezala uler dezaten faseetariko bakoitza, herritarrek parte hartzeko saioak egingo dira, eta bertan erredakzio-taldeak aurkeztuko ditu agiri guztiak.

BALDINTZA TEKNIKOEN PLEGUA, UDAL HIRIGINTZAKO ... TEKNIKOAK.pdf · baldintza teknikoen plegua, udal hirigintzako plangintzaren arau subsidiarioak berrikusteko erredakzio- eta udal

  • Upload
    others

  • View
    10

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: BALDINTZA TEKNIKOEN PLEGUA, UDAL HIRIGINTZAKO ... TEKNIKOAK.pdf · baldintza teknikoen plegua, udal hirigintzako plangintzaren arau subsidiarioak berrikusteko erredakzio- eta udal

1

BALDINTZA TEKNIKOEN PLEGUA, UDAL HIRIGINTZAKO PLANGINTZAREN

ARAU SUBSIDIARIOAK BERRIKUSTEKO ERREDAKZIO- ETA UDAL

AHOLKULARITZA-LANAK KONTRATATZEKO, ETXEBARRIA UDALERRIKO

HIRI-ANTOLAMENDUKO PLAN OROKORRAREN FIGURAREN BITARTEZ.

1. BALDINTZA PLEGU HONEN NORAINOKOA

Baldintza plegu honek hainbat fase ezartzen ditu, alegia, udal

hirigintzako plangintzaren arau subsidiarioak osorik berrikusteko

idazteko prozesuan kontuan hartu beharreko faseak, Etxebarria

udalerriko hiri-antolamenduko plan orokorraren figuraren bitartez.

Lanen faseak ezartzea fase bakoitzaren agirien eduki materialarekin

osatzen da eta, gainera, idazketan eta azalpenean errespetatu

beharreko aldi baterako epeak adierazten dira, hain zuzen ere,

Etxebarria udalerriko hiri-antolamenduan interesaturik dauden

herritarrek eta entitateek debate publikoan eta partizipatiboan

errespetatu beharrekoak.

Faseen eta horien agiri-edukia hirigintzari buruzko legeriak eta

ingurumenari buruzko legeriak ezarritako errekerimenduei jarraituz

ezarri da, horrela, etorkizuneko plan orokorraren edukiak osorik

errespetatuko du legeek ezarritakoa.

Era berean, plegu honetan ezarrita dago udal-korporazioa osatzen

duten alderdi politikoei aholkua eta informazioa emateko prozesua,

lehenago aipatutako lanak lantzeko prozesu osoan zehar erredakzio-

taldeak egin beharrekoa.

Planaren agiri guztiak, beren faseetan, euskaraz eta gaztelaniaz

idatziko dira, baita erredakzio-taldeak herritarrei egindako

idatzizko jakinarazpen guztiak ere. Halaber, fase bakoitzaren kopia

emango da Udalak zehaztuko duen formatu informatikoan, hasiera

batean (doc. dwg. eta pdf.).

Herritarrek behar bezala uler dezaten faseetariko bakoitza,

herritarrek parte hartzeko saioak egingo dira, eta bertan

erredakzio-taldeak aurkeztuko ditu agiri guztiak.

Page 2: BALDINTZA TEKNIKOEN PLEGUA, UDAL HIRIGINTZAKO ... TEKNIKOAK.pdf · baldintza teknikoen plegua, udal hirigintzako plangintzaren arau subsidiarioak berrikusteko erredakzio- eta udal

2

2. ETXEBARRIAKO HIRI-ANTOLAMENDUKO PLAN OROKORRAREN AGIRIEN EDUKIA.

2.1. EDUKIA

Plan orokorraren benetako edukia ekainaren 30eko 2/2006 Lurzoru eta

Hirigintza Legearen 61. artikuluak (aurrerantzean 2/2006 Legea)

ezarritakoari egokituko zaio, baldintza teknikoen plegu honetan edo

aurrekoa ordezkatzen duen edozeinetan garatuko diren ñabardura eta

zehaztasunekin.

Legeriak ezarritako hiri-antolamenduko plan orokorraren

hirigintzako antolamenduaren edukiaz gain, plan orokorra idazteko

lanek faseetan egin beharreko hainbat agiri izango dituzte. Agiri

horietan, hain zuzen ere, ingurumenari buruzko legeriak ingurumen-

inpaktua deklaratzeko prozesua lantzea egituratzen du.

Plan orokorra berrikusteko ezartzen diren fase bakoitzaren

deskribapenari dagozkion ataletan agirien edukia eta norainokoa

zehaztuko dira, eta 2/2006 Legearen "Agiriak" izeneko 61.

artikuluan eta aipatu legearen etorkizuneko Araudiaren artikuluetan

horretarako ezarritakoa errespetatuko da. Lanen adjudikaziodunaren

betebeharra da plegu honen edukia betetzea eta, hala badagokio,

2/2006 Legearen etorkizuneko Araudiak horretarako ezarriko

duenarekin. Orobat, ekainaren 3ko 105/2008 Dekretua hartuko da

kontuan, 2/2006 Legearen eta urriaren 16ko 211/2012 Dekretuaren

garapenerako premiazko neurriei buruzkoa, planak eta programak

estrategikoki ebaluatzeko prozedura eta oinarrizko aplikazio-

araudiari dagokion ingurumena ebaluatzeko abenduaren 9ko 21/2013

Legea arautzen dituena.

Ingurumen-inpaktuaren baterako ebaluazioaren azterlanaren edukia

Euskadiko Autonomi Erkidegoko legeriak ezarritakoari egokituko

zaio, eta, halaber, 9/2006 Estatuko Legearen lehen Eranskinean

ezarritako guztia beteko du indarrean dagoen abenduaren 9ko 21/2013

Legeak, ingurumena ebaluatzeari buruzkoa oinarrizko aplikazio-

araudiari dagokionez.

Gainera, EAEn kutsadura akustikoa arautzen duen 2012/10/16ko

Dekretuak ezarritakoa izango du, udalerriko Zarata-Mapa barne.

2.2. GARAPENA

Sarrera

Plan orokorraren lanak idazteko faseen ondoz ondoko azpiataletan

adierazten da kontzeptu- izaera duen agirien edukia eta

gutxienezkoena, faseak osatzen dituen agiri bakoitzerako.

Page 3: BALDINTZA TEKNIKOEN PLEGUA, UDAL HIRIGINTZAKO ... TEKNIKOAK.pdf · baldintza teknikoen plegua, udal hirigintzako plangintzaren arau subsidiarioak berrikusteko erredakzio- eta udal

3

Plegu honetan ezartzen da plan orokorra idazteko lizitaziora

aurkezten direnek landu egin behar dutela, besteak beste, fase

bakoitzaren agirien edukia zehatz-mehatz garatzen duen dokumentua,

argi eta garbi zehaztuz egoki ezartzea deritzoten zehaztapen

grafiko eta idatziak, plan orokorraren zehaztapenak zuzen definitu

eta zehazteko.

Halaber, dokumentu horrek plan orokorraren agiriak lantzeko prozesu

osoaren Memoria metodologikoa izango du, eta berariaz lotuko ditu

hiri-antolamenduaren zehaztapenak betearazteko eta ingurumena

babesteko zehaztapenekin.

Garatu beharreko agiriak.

Aurretik adierazitakoarekin bat, Etxebarriako plan orokorraren

lanak adjudikatzeko aurkezten diren taldeek honako fase hauen

agirien edukia garatu behar dute:

1. fasea - Herritarrek parte hartzeko programa.

2. fasea - Lurraldeko antolamendu- eta sektore-planen analisia eta

etorkizuneko plan orokorrean izan lezakeen eragina. Ingurumen-

eraginen analisia ere bai.

3. fasea -Biztanleriaren azterketa soziologikoa, eta zelan

integratu.

4. fasea - Etxebizitzaren erabilera (ohikoa, bigarrena, hutsik

dagoena) aztertzea Etxebarria udalerrian.

5. fasea - Ingurumen-organoari kontsulta egiteko agiriak,

ingurumen-inpaktuaren gaineko azterlanari buruzko informazioaren

hedadurari eta espezifikazio-graduari buruzkoa. Aurre-

aurrerapenaren lanketa.

6. fasea - Plangintzaren aurrerapena lantzea, barne dituela

ingurumen-inpaktuaren baterako ebaluazioaren Azterlana.

7. fasea - Herritarrek Aurrerapenaren edukian parte hartzea, eta

plan orokorra lantzeko irizpideak eta helburuak hartzea.

8. fasea - Plan orokorra lantzea.

9. fasea - Administrazio-izapidetzea eta herritarrek parte hartzea

Hiri-Antolamenduko Plan Orokorraren edukian.

Page 4: BALDINTZA TEKNIKOEN PLEGUA, UDAL HIRIGINTZAKO ... TEKNIKOAK.pdf · baldintza teknikoen plegua, udal hirigintzako plangintzaren arau subsidiarioak berrikusteko erredakzio- eta udal

4

10. fasea - Herritarren parte hartzearen sintesia eta plan orokorra

hasieran onesteari jarritako alegazioei erantzutea.

11. fasea - Behin-behineko onespenaren agiria.

12. fasea - Behin betiko onestea.

Faseak lantzeko metodologia ere izan behar du adierazitako agiri-

garapenak, eta, bereziki, hirigintza- eta ingurumen-agiriei

lotutako metodologia.

3. ETXEBARRIAKO PLAN OROKORRAREN LANAK IDAZTEKO ETA PARTE HARTZE

PUBLIKORAKO ETA IZAPIDETZEKO PROZEDURA EZARTZEKO FASEAK.

Atal honetan, kontuan hartuta plan orokor bat idazteak prozedura

koordinatua abian jartzea dakarrela, batetik, agiri-edukien

faseetako lanak idaztearen eta, bestetik, herritarren parte

hartzeko tratamendu paraleloaren nahiz Udal Korporazioak erabakiak

hartzearen artean, jarraian ezartzen diren faseek lehenago

adierazitako alderdiak batera deskribatzen dituzte, eta prozesuaren

garapen koordinatua eta jarraitua ahalbidetzeko beharrezko diren

denbora bakoitzaren epeak zehazten dituzte, hasten denetik plan

orokorra behin betiko onetsi arte.

Kontuan hartuta Etxebarria udalerriko lurralde- eta hiri-

errealitatearen analisiaren aldez aurreko faseen lanak egin

daitezkeela, jarraian ezartzen den fasekako egituraketa ez dago

soil-soilik antolatuta sekuentzia-irizpide zorrotz batekin, baizik

eta hainbat fase, batez ere prozesuaren hasieran, elkarren artean

gainjarri ahal dira aldi baterako.

Ondorioz, fasearen kontzeptua aldi baterako sekuentzia baten eduki

propiotik harago doa eta zenbait betekizunen zehaztasunarekin

konbinatzen da, eduki materiala zein den.

1. FASEA. HERRITARREK PARTE HARTZEKO PROGRAMA.

1. saioa: ARAU SUBSIDIARIOAK zer diren azalduko da, baita prozesu

guzti honek zer zehazteko balio duen ere.

2. saioa: Herria gaur egun zein egoeratan dagoen –arlo guztietan-

azalduko da, antzematen diren gabezia eta beharrizan guztiak

identifikatuz.

Page 5: BALDINTZA TEKNIKOEN PLEGUA, UDAL HIRIGINTZAKO ... TEKNIKOAK.pdf · baldintza teknikoen plegua, udal hirigintzako plangintzaren arau subsidiarioak berrikusteko erredakzio- eta udal

5

3. saioa: Herritarren iritziak, beharrizanak, arazoak, etab. jaso

ondoren aukeren berri emango da, lizitatutako enpresaren ikuspuntutik

zein beste edozeinenetik, udalbatzarenetik ere bai. Aukera hauek

planaren aurre-aurrerapenean jasoko dira.

Dokumentua hedatzeko jarduketa zehatzak, fase bakoitzean lan saioak

edo foroak ezartzea.

Proposatutako jarduketa bakoitzaren planing-a eta deskripzio-

memoria landuko dira, fase bakoitzaren deskribapenean jarraian

adierazten diren parte hartzeko gertaera guztiak izango ditu.

Agiri hori, gehienez ere, hilabeteko epean aurkeztuko da, kontratua

sinatzen denetik zenbatzen hasita, eta berariaz onartu behar du

Udalbatzak.

2. FASEA. LURRALDEKO ANTOLAMENDU- ETA SEKTORE-PLANEN ANALISIA ETA

ETORKIZUNEKO PLAN OROKORREAN IZAN LEZAKEEN ERAGINA. INGURUMEN-

ERAGINEN ANALISIA ERE BAI.

Lurralde plangintzaren analisia.

Fase honetan Gernika-Markinako Arloaren Lurralde Plan Partzialaren

analisi zehatza egingo da, baita behin betiko onartutako Lurralde-

eta Sektore-Planena ere, horiek ere idazteko eta izapidetzeko

prozesuan, zuzenean edo, hala badagokio, zeharka, udalerriaren

lurraldeari eragiten diotenak, udaletik haragoko irismena duten

lurralde-afekzioak direla eta.

Lehenago aipatutako Lurralde Planen analisia egiteaz gain,

azpimarratu egingo dira Lurralde- eta Sektore-Planek Gernika-

Markinako Arloaren Lurralde Plan Partzialari eragindako efektuak,

zehatzagoak baitira.

Lurralde plangintzako zehaztapenen edukiaren analisia zehazte

aldera, plan bakoitzak Etxebarriako etorkizuneko hiri-

antolamendurako ezartzen dituen eragin eta loturei buruzko txostena

egin behar da, eta aintzat hartuko dira eragin kuantitatiboak eta

kualitatiboak udalerrian egiten diren lurzoruaren erabilerak

ezartzeari dagokionez eta gainera, eragin horiek espazio-

kokapenaren berariazko zehaztasuna duten kasuetan, grafikoen bidez

definituko da espazio-kokapen hori oinarri kartografiko bakar baten

gainean eta UTM koordenatuetan, erredakzio-taldeak landu

beharrekoak.

Lurralde Planen eta hiri-antolamenduko plan orokorrarekiko loturen

analisi-lanen laburpen gisa, txostena egingo da Gernika-Markinako

Arloko Lurralde Plan Partzialari buruz, eta beste txosten bana

Page 6: BALDINTZA TEKNIKOEN PLEGUA, UDAL HIRIGINTZAKO ... TEKNIKOAK.pdf · baldintza teknikoen plegua, udal hirigintzako plangintzaren arau subsidiarioak berrikusteko erredakzio- eta udal

6

indarrean eta lantzeko prozesuan dauden Lurralde- eta Sektore-

Planei buruz, betiere Etxebarria udalerriari eragiten diotenak.

Lurralde Plan Partzialari buruzko txostenak lurralde-loturen eta

hirigintza-garapenaren kuantifikazioaren analisi xehatua izango du,

hala egoitzena nola ekonomi jarduerena, eta plan orokorraren

gainean ezartzen duen maniobra-tarteari buruzko interpretazio-

irizpideak ezarriko ditu, etorkizuneko hiri-garapenaren magnitudea

eta ezaugarriak definitzeko.

Sektore-txostenek hirigintza-antolamendua ezartzeko gaitasunari

buruzko lotura berezien analisi zehatza izan behar dute, era

grafikoan eta ulertzeko moduan, eta analisi grafiko hori idatzizko

txosten batekin osatuko dute, Sektore Planen lurralde loturen

araudiak duen irismena, derrigorrezkoa edo orientagarria, argituko

duena (Errepideen Plan Orokorra, etab.), bai behin betiko

onartutakoena, bai lantzeko prozesuan daudenena.

Etorkizuneko hirigintza-antolamenduak kontuan izan beharreko

ingurumeneko loturen analisia.

Indarrean dagoen lurralde-antolamenduaren analisiari buruzko lanak

lantzearekin era koordinatuan, ingurumena babesteko errespetatu

beharreko lurralde-lotura guztien analisi grafikoa eta idatzia

egingo da, plan orokorraren agiri-edukian eragina dutenak eta

ingurumen-inpaktuaren baterako ebaluazioaren azterlanean aztertuko

direnak.

Horretarako, dagozkion informazio-lanak egingo dira bereziki

babestu beharreko guneak antzemateko, Lurraldea Antolatzeko

Gidalerroen edukiarekin bat ezarriak, baita Europako Ingurumen

Zuzendaritzek eta Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde

Politika Sailak horretarako ezartzen dituen irizpideek babestu

beharreko gune bereziak ere.

Lehenago aipatatutakoa lurraldean eragina duten sektore-legeek

0ezarritako lotura berezien analisiarekin eta zehaztapenarekin

osatuko da, horrela, azalduta geratuko da behin betiko onartutako

lurralde-antolamenduaren loturekiko harremana, Lurraldea

Antolatzeko Gidalerroekin, Ibai eta Erreken Bazterrak Antolatzeko

Lurralde- eta Sektore-Planarekin, Litorala Antolatzeko Lurralde

Planarekin, Zona Bustien Lurralde- eta Sektore-Planarekin, eta

adierazitako legeek zuzenean ezartzen dituzten lurralde-loturak

zehatzago ezartzen dituztenekin gertatzen den bezala.

Page 7: BALDINTZA TEKNIKOEN PLEGUA, UDAL HIRIGINTZAKO ... TEKNIKOAK.pdf · baldintza teknikoen plegua, udal hirigintzako plangintzaren arau subsidiarioak berrikusteko erredakzio- eta udal

7

Lurralde- eta ingurumen-loturen sintesi dokumentua.

Bukatzeko, eta aurreko bi azpiataletan adierazitakoarekin bat egin

beharreko analisien sintesi gisa, agiri bat egingo da, azaldu eta

deskribatzen duena zein diren udal plan orokorraren zehaztapenak

ezartzeko aukerak edo maniobra-tartea, Udalbatzak eta interesaturik

dauden gizarte agenteek eta herritarrek jakin dezaten.

Horrela, astiro-astiro finkatuta utzi nahi ditugu plan orokorraren

prozesuan modu seguruan aurrera egiten uzten duten zehaztapen

metodologikoko oinarriak, eta adostutako nahiz onartutako

irizpideak finkatuko ditugu, era seguruan aurrera egiteko geroko

faseen agiriak idazten.

3.FASEA. BIZTANLERIAREN ANALISI SOZIOLOGIKOA.

Urte gutxiren buruan herritarren bizimodu-aldaketaz jabetzea,

nekazal-herri bat izatetik industrializatutako herri izatera zelan

aldatu den, hain zuzen ere. Gaurko egoera eta ondorioak aztertzea.

4. FASEA. ETXEBIZITZAREN ERABILERA AZTERTZEA ETXEBARRIAKO

UDALERRIAN.

Arau Subsidiarioak garatuz, Etxebarriako Udalak emandako obra-

lizentzia guztien analisi sistematikoa egingo da, etxebizitzarako

erabiltzen den oin berriko eraikinei dagokienez, eta bakoitzaren

araubidea zehaztuko da.

Halaber, erredakzio-taldeak udalerrian dagoen etxebizitzaren

beharraren analisia egingo du, eta, horretarako, Udalak dituen

datuak jasota, eta, aldi berean kalean bertan datuak jasota. Arreta

berezia jarriko zaio herriko etxebizitza isolatuen, baserrien...

egoerari eta okupazioari, errentaz eta enpleguaz dituen datuak

ustiatuko ditu. Arreta berezia jarriko dio hutsik dagoen

etxebizitzak kuantifikatzeari.

5. FASEA. INGURUMEN-ORGANOARI KONTSULTA EGITEKO AGIRIAK, INGURUMEN-

INPAKTUAREN GAINEKO AZTERLANARI BURUZKO INFORMAZIOAREN HEDADURARI

ETA ESPEZIFIKAZIO-GRADUARI BURUZKOA.

Edukia

Fase honetan agiri bat landuko da, urriaren 16ko 211/2012

Dekreturen 8. artikuluak jasotako edukia duena. Ingurumen-ebaluazio

estrategikorako prozedura eta ingurumena ebaluatzeko 21/2013 Legea

aplikatzearen ondorioz sortu den oinarrizko araudia arautzen ditu

Dekretu horrek.

Page 8: BALDINTZA TEKNIKOEN PLEGUA, UDAL HIRIGINTZAKO ... TEKNIKOAK.pdf · baldintza teknikoen plegua, udal hirigintzako plangintzaren arau subsidiarioak berrikusteko erredakzio- eta udal

8

Ingurumen-organoaren iritziz, aurkeztutako agirien edukia nahikoa

ez bada planaren ingurumen-ebaluazio estrategikoa egiteko,

erredakzio-taldeak egin beharko ditu ingurumen-organoak eskatutako

agiriak, gehienez ere 10 eguneko epean.

Dokumentu horren izena "Aurre-aurrerapena' izango da eta

ingurumen-inpaktuaren baterako ebaluazio-prozedura abian jartzeko

erabiliko da. Ingurumen-organo eskudunari aurkeztuko dio, eta 2

hilabeteko epean Erreferentzia-Txostena egingo du. Bertan zehaztuko

dira ingurumena iraunarazteari buruzko txostenaren hedadura eta

xehetasun-maila.

Orobat, aldez aurretik egingo den parte hartze publikorako

euskarri gisa erabiliko da agiri hori. Udal Korporazioak antolatuko

ditu herritarrek parte hartzeko jardunaldiak.

Kontsulta edo Aurre-aurrerapen horren edukia lantzeko eta geroago

herritarren parte hartzeko prozesurako proposatzen diren aldi

baterako epeak.

Lau (4) hileko epea ezartzen da, lanak egiten hasten denetik

zenbatzen hasita, ingurumen-organoari bidali beharreko kontsultaren

agiri-edukia edo Aurre-aurrerapena aurkezteko.

Behin Aurre-aurrerapenaren agiriak aurkeztuta, bi hilabeteko epea

ezartzen da herritarrek parte hartzeko prozesua garatzeko,

jardunaldiak edo jendearentzako saio irekiak barne daudela.

Herritarrek parte hartzeko jardunaldiak bukatuta eta ingurumen-

organoak bidali beharreko erreferentzia-agiria jaso eta gero,

erredakzio-taldeak, gehienez ere hilabeteko (1) epean, sintesi

txostena egingo du jendearentzako saio irekietan izandako iritziei

buruz eta erreferentzia-agiritik atera eta HAPOrako dituen

ondorioei buruz. Txosten hori udal hirigintza-organo eskudunak

ezagutu eta kontuan hartuko du, alegia, plan orokorra lantzeko

prozesua zuzentzeko eskumena duen organoa. Herritarren lehen parte

hartzearen emaitza ikusita, udal hirigintza-organoak bere iritzia

agertuko du Preavance horren edukiaz, ahal dela, gehienez ere

hamabost eguneko epean, erredakzio-taldeak sintesi txostena

aurkezten duenetik zenbatzen hasita.

6. FASEA. PLANGINTZAREN AURRERAPENA LANTZEA.

Sarrera

Udal hirigintza-organoak Aurre-aurrerapenaren edukiari buruzko

txostena aurkeztuta eta ingurumen-organo eskudunak ingurumena

Page 9: BALDINTZA TEKNIKOEN PLEGUA, UDAL HIRIGINTZAKO ... TEKNIKOAK.pdf · baldintza teknikoen plegua, udal hirigintzako plangintzaren arau subsidiarioak berrikusteko erredakzio- eta udal

9

iraunarazteko txostenaren hedadura eta xehetasun-maila zehazten

dituen Erreferentzia-Txostena aurkeztuta bukatzen da laugarren

fasea. Ondoren bosgarren fase hau dator, hau da, plan orokorraren

Aurrerapena eta aipatu Ingurumena Iraunarazteari buruzko Txostena

lantzea. Agiri biak ala biak administrazio honek onartutako

oinarrietan garatuta daude.

Aurrerapenaren edukia

Fase honen hasieran, erredakzio-taldeak honakoak jasoko ditu Udal

Zerbitzu Teknikoetatik: udal oinarri topografikoa, etorkizuneko

hiri-perimetroa osatzen duten 1/500 eskalako planoak, hiri-lurzorua

gehi aurreikusitako lurzoru urbanizagarrria, eta hala badagokio,

landa-nukleoaren eremuak. Era berean, Udal Zerbitzu Teknikoek

hurrengo hauek ekarriko dituzte: Arau Subsidiarioen agiri

grafikoak, garapen plangintzaren agiriak, plan partzialak, plan

bereziak, xehetasun-azterketak, birpartzelazio- eta urbanizazio-

proiektuak, eskuragarri dauden formatuetan.

Beste hauek ere helaraziko zaizkio erredakzio-taldeari: udalerriko

ur-hornidurako sare, euri-uren estolda-sare eta ur beltzen sareen

oraingo egoera adierazten duten planoak, kontrol elementu linealen

eta puntualen dimentsioak eta egoera adierazita. Horrek ez du

kentzen erredakzio-taldeak eskubidea duela planoen eguneratzea

erkatzeko Administrazio eta Organismo Publikoen aurrean.

Plangintzaren Aurrerapenak Etxebarria udalerriko egiturazko hiri-

antolamendurako lehen proposamen bat izango du, honako agiri-

edukiaren sistematizazioarekin bat:

1. Hiri-bilakaeraren eta lurzoruaren okupazioaren estrategia.

2. Antzemandako hirigintza-arazo nagusien analisia eta egoera,

baita horiek erabili eta konpontzeko lan-ildo orokor eta

berariazkoen deskribapena ere.

3. Ingurumena babesteko, naturaren kontserbaziorako, eta paisaia nahiz elementu naturalak eta artifizialak babesteko

gidalerroak.

4. Hiri-mugikortasuna garatzeko gidalerroak: trafikoa, errepide-sarea, bizikleta-bidea, oinezkoentzako ibilbideak.

5. Dauden zuzkidurak eta defizita egokitzeko gidalerroak. Hiri-ekipamendua (Administrazio, Eskola, Osasun, Kirol arloetakoa,

Parkeak eta berdeguneak, etab.)

6. Diagnostikoa eta gidalerroak, etxebizitzaren egoerari

dagozkionak (ohikoa, bigarrena eta hutsik dagoena).

7. Ingurumen-inpaktuaren baterako ebaluazio-azterketa.

Page 10: BALDINTZA TEKNIKOEN PLEGUA, UDAL HIRIGINTZAKO ... TEKNIKOAK.pdf · baldintza teknikoen plegua, udal hirigintzako plangintzaren arau subsidiarioak berrikusteko erredakzio- eta udal

10

8. Zarata-mapa.

9. Udalerriaren kalifikazio globala, Guneka banatuta. Erabilera publiko eta erabilera pribatuko Guneak bereizi, eta bien

artean, sistema orokorretako sarekoak diren Guneak bereizi.

10. Zehaztapen zehatzak babes publikoko araubideren baten

pean dauden etxebizitza-estandarrrak eta zenbatekoak betetzen

direla bermatzeko, baita zuzkidura-alojamenduetarako eta/edo

tokiko zuzkiduretarako egon litezkeen erreserbak ere.

11. Lurzoruaren sailkapena, lurzoru urbanizagarri

sektorizatu motekin bat eta, hala badagokio,

sektorizatugabeekin, lurzoru urbanizaezinarekin bat. Lurzoru

urbanizagarri bateratuaren eta bateratugabearen lehen eta

behin-behineko mugatzea egingo da.

12. Kalifikazio globalaren eta lurzoruaren sailkapenaren

sintesi taulak.

13. Aurreko ataletan ezarritako antolamenduaren edukiaren

deskripzio- eta justifikazioko memoria.

14. Proposamena bateragarritzea udalerri mugakideen

Hirigintzari buruzko Araudiarekin.

15. Udal lurzoru-erreserbak mugatzeko komenigarritasuna,

Lurzoruaren Legearen 119. artikuluarekin bat.

Aipatu dokumentazioa, arlo grafikoari dagokionez, 1/5.000 eta

1/1000 gutxieneko eskalan aurkeztuko da hiriguneetan eta gune

urbanizagarrietan.

Bestalde, erredakzio-taldeak, Erreferentzia-Agiriaren edukiarekin

bat, Ingurumena Iraunarazteari buruzko Txostena egingo du. Bertan

identifikatu, deskribatu eta ebaluatu egingo dira bideragarri diren

aukera tekniko, ekonomiko nahiz ingurumenekoak, planaren helburuak

garatzen utziko dutenak, baita ingurumenean izan litzaketen efektu

adierazgarriak ere.

Aurrerapena idazteko epea.

Erredakzio-taldeak plangintzaren aurrerapena aurkezteko epea lau

hilabetekoa (4) da, aurreko fasea bukatzen denetik hasita. Hori

guztia gertatuko da udal hirigintza-organoak aurre-aurrerapenaren

edukiari buruzko iritzia ematen duenean.

Page 11: BALDINTZA TEKNIKOEN PLEGUA, UDAL HIRIGINTZAKO ... TEKNIKOAK.pdf · baldintza teknikoen plegua, udal hirigintzako plangintzaren arau subsidiarioak berrikusteko erredakzio- eta udal

11

7. FASEA. HERRITARREK AURRERAPENAREN EDUKIAN PARTE HARTZEA, ETA

PLAN OROKORRA LANTZEKO IRIZPIDEAK ETA HELBURUAK HARTZEA.

Jendaurrean jartzeko epea.

Erredakzio-taldeak Aurrerapen agiria eta Ingurumena Iraunarazteari

buruzko Txostena Udal-korporazioari eman eta gero, hirigintza-

organo eskudunak aztertu egingo ditu eta, udal zerbitzuen txostenen

ostean, hala badagokio, bi hilabetez jendaurrean jartzea erabakiko

du.

Jendaurrean jartzeko fase honetan zehar nahitaezko diren sektore-

txostenak bilduko dira.

Aipatu epean eta, herritarrek parte hartzeko programan

ezarritakoarekin bat, herritarren parte hartzea gauzatuko da

dibulgaziozko materialaren eta Aurrerapenaren edukia azaltzeko

jendearentzako saio irekien bidez, baita aurreikusitako beste

edozein mekanismoren bidez ere.

Iradokizunei erantzuteko epea, aurrerapena jendaurrean jarri dela

eta herritarrek parte hartzeko prozesuaren analisia dela eta.

Erredakzio-taldeak txostena egingo die jendaurrean jartzeko epean

aurkeztutako iradokizunei, eta sintesi-txostena ere egingo du

jendearentzako saio irekietan adierazitako iritziei buruz, Udal

Hirigintza-Organoa jakinaren gainean egon dadin eta kontuan har

dezan. Horrela, errespetatu beharreko irizpideak eta helburuak

ezarriko ditu plan orokorraren agiriak lantzeko orduan.

Lehen aipatu dugun txostena egiteko epea bi (2) hilabetekoa da,

aurkeztutako iradokizunak jasotzen direnetik zenbatzen hasita.

Udal erabakia hartzea, plan orokorra idazteko oinarri izango diren

irizpideak eta helburuak ezarrita.

Erredakzio-taldeak iradokizunei, herritarren parte hartzeari,

udalerri mugakideei egindako kontsultaren emaitzari eta Ingurumena

Iraunarazteko txostenari buruz egindako txostenak ezagututa,

horretarako eskumena duen udal organoak dagokion erabakia hartuko

du, plan orokorra idazteko oinarri diren irizpideak eta helburuak

ezartzeko. Erredakzio-taldeari jakinaraziko dio.

Page 12: BALDINTZA TEKNIKOEN PLEGUA, UDAL HIRIGINTZAKO ... TEKNIKOAK.pdf · baldintza teknikoen plegua, udal hirigintzako plangintzaren arau subsidiarioak berrikusteko erredakzio- eta udal

12

8. FASEA. PLAN OROKORRA LANTZEA.

Hasiera

Plan orokorraren agiriak lantzeko errespetatu beharreko irizpideak

eta helburuak dituen udalaren erabakia erredakzio-taldeak jaso eta

gero, agiria bera lantzeko zazpigarren faseari ekingo zaio, alegia,

Etxebarriako hiri-antolamenduaren plan orokorra osatuko duen

agiria.

Plan orokorraren agirien edukia

Plan orokorraren agiriek zehatz-mehatz bete behar dute 2/2006

Legearen 61. eta 62. artikukuek horretarako ezarritakoa, egiturazko

hiri-antolamenduaren edukiaren garapenari buruzkoak, eta 53. nahiz

56. artikuluek horretarako adierazitakoari jarraituz zehaztua.

Egiturazko hiri-antolamendu zehaztuaren edukiaren beste alderdi

batzuk ezartzen dituzten 2/2006 Legearen gainerako artikuluek

ezarritakoa ere bete behar dute.

Jarraian, era laburtuan adieraziko dugu plan orokorraren agirien

gutxieneko edukia, modu zehatzagoan osatu eta garatu beharko dena

plan orokorra idazteko lizitaziora aurkezten diren taldeek egindako

eskaintzetan.

Agiri grafikoak eta agiri idatziak bereizita, 2/2006 Legearen 62.

artikuluak plan orokorretarako legez ezarritako edukia

sistematizatu ahal izateko, aipatu artikuluan dauden agirien edukia

garatuko dugu.

1.Antolamenduaren informazio eta justifikazioko memoria.

Agiri hau hurrengo ataletan egituratzen da:

− Hirigintzari buruzko informazioaren sintesia. Bertan

azpimarratuko dira zein diren plangintzaren ahala erabiltzea eta,

ondorioz, proposatutako hiri-antolamenduaren edukia nabarmen

baldintzatzen duten elementuak eta aurrexistentziak.

− Aurre-aurrerapen eta Aurrerapen faseetan landu eta aurkeztutako

antolamendu proposamenen justifikazioa, eta horietako bakoitzean

proposatutako aukerak azalduta.

− Aukerak adierazi eta hautatzean egon den prozesuaren

deskribapena, herritarren parte hartzea kontuan hartuta. Irizpideak

eta helburuak hartzeko aintzat hartutako planteamenduak.

Page 13: BALDINTZA TEKNIKOEN PLEGUA, UDAL HIRIGINTZAKO ... TEKNIKOAK.pdf · baldintza teknikoen plegua, udal hirigintzako plangintzaren arau subsidiarioak berrikusteko erredakzio- eta udal

13

− Aurre-aurrerapenean eta Aurrerapenean herritarrek parte hartzeko

prozesuan aurkeztutako alegazioen eta iradokizunen edukiari buruzko

laburpena, eta alegazio eta iradokizun horiek onartu edo

baztertzeari dagokion edukia azaltzea, bai erredakzio-taldearen

eskutik bai eskumena duen Udal Hirigintza-Organoaren eskutik.

2. Ingurumena Iraunarazteari buruzko Txostena eta, ingurumen-

memoria jaso eta gero, HAPOn sartu izana egiaztatzen duen agiria.

Ingurumena iraunarazteari buruzko txostena Aurrerapenetik hartu eta

prozedura fase honetara sartuko da. Jendaurrean jartzeko fasea

bukatuta, eta legeriak adierazten duen gainerako agiriekin batera

ingurumen-organoari bidaliko zaio, eta azken horrek egingo du

Ingurumen Memoria. Agiri horretako zehaztapenak errespetatu behar

ditu planak. Erredakzio-taldeak agiria landu beharko du,

zehaztapenak Ingurumen Memorian sartu direla egiaztatzen duena.

Agiria egituratzeko, zehazki jarraituko zaio Ingurumen Memoriaren

edukiari, eta zein alderdik duen harreman zuzena eta berariazkoa

plan orokorraren arau-eduki juridikoarekin zehaztuko du. Plan

orokorraren hirigintza-agirietan sartzea justifikatuko du.

Ingurumen Memoriako gainontzeko zehaztapenetarako, agiri honek

zehazki azaldu besterik ez du egingo.

3. Informazio-planoak

Informazio-planoek Arau Subsidiarioen dokumentazioa izango dute,

Udal-korporazioak behin betiko onartutako azken aldaketaren arabera

eguneratua. Indarrean dagoen Lurzoruaren Legearen kontzeptu-

sistematikari jarraituko zaio, eta egiturazko antolamendu

zehaztuaren alderdiak izango ditu.

Indarrean dauden Arau Subsidiarioek ezarritako hirigintza-

egikaritzea kudeatzeko eremuak izango dituzte plan orokorra

kudeatzeko planoek, egindako banaketa-areak ezartzeari eutsiko

zaio, 2/2006 Legearen seigarren xedapen iragankorraren azken

atalean ezarritakoarekin bat. Arau Subsidiarioen garapenean

mugatutako egikaritze-unitateak ere kokatuko dira.

4. Egiturazko antolamenduaren planoak

Egiturazko antolamenduaren planoek Gune publiko nahiz pribatu

guztiak definituko dituzte. Udalerri osoa hartuko dute eta Guneak

bereiziko dituzte, irizpide gainjarri bi kontuan hartuta, batetik,

Page 14: BALDINTZA TEKNIKOEN PLEGUA, UDAL HIRIGINTZAKO ... TEKNIKOAK.pdf · baldintza teknikoen plegua, udal hirigintzako plangintzaren arau subsidiarioak berrikusteko erredakzio- eta udal

14

lurzoruaren titulartasunari eta baimendutako jarduerei dagozkienak,

eta, bestetik, sistema orokor publikoko edo pribatuko guneari

dagokiona.

Halaber, egiturazko antolamenduaren planoek sistema orokorren

sareko Gune jakin batzuk egikaritze eremuetan atxikitzea edo

sartzea ezarriko dute, eskuratu ahal izateko eta, hala badagokio,

atxikita dauden eremuetako hirigintza-eraikigarritasunaren

titularrek egikaritzeko eta kostua beren gain hartzeko ere bai.

Era berean, egiturazko antolamenduaren planoek hiru lurzoru

motetako bakoitzean dauden lursailen definizio grafikoa izango

dute, eta lurzoru urbanizagarrian kategoriak zehaztuko dituzte:

lurzoru sektorizatua eta sektorizatugabea. Lurzoru mota horretan

honako hau ere adieraziko da: zein sektore ordenatzen diren, hala

badagokio, plan orokorraren agirietatik, eta zein geroratzen diren

plan partzial baten antolamendu zehaztura.

Hiri-lurzorua, hiri-lurzoru bateratua edo bateratugabea den

zehaztea, antolamendu xehatuaren planoetan ezarriko da, hiri-

lurzoruko areak adierazteari utzi gabe, horien antolamendu xehatuak

plan berezi bat lantzea eskatuz gero.

5. Antolamendu xehatuaren planoak

Antolamendu xehatuaren planoek 2/2006 Legearen 56. artikuluak

ezarritako zehaztapen guztiak izango dituzte eta, gainera, 2/2006

Legearen beste artikulu batzuetan barreiatuta ageri diren

antolamendu xehatuari dagozkion zehaztasunak izango dituzte.

Aplikazio-eremua izango dira hiri-lurzoruko Gune guztiak, betiere

egiturazko antolamenduak plan berezia eskatzen ez badu. Halaber,

antolamendu xehatu hori lurzoru urbanizagarriko sektoreetako

lursailei aplikatuko zaie, horien egiturazko antolamenduak

adierazten badu antolamendu xehatua ezarri behar dela plan

orokorreko agirietatik.

2/2006 Legearen 56., 137., 139. eta 140. artikuluetan ezarritako

egikaritze-eremu guztiak mugatuko dira antolamendu xehatuko planoen

barruan.

6. Hirigintzako arauak

2/2006 Legeak ezarritakorik ezean eta, bere garaian, aipatu Legea

garatzeko Araudi Orokorrak definituko duenik ezean, hirigintzako

araudiak xedapen orokorrak ezarri beharko ditu, hain zuzen ere, lan

Page 15: BALDINTZA TEKNIKOEN PLEGUA, UDAL HIRIGINTZAKO ... TEKNIKOAK.pdf · baldintza teknikoen plegua, udal hirigintzako plangintzaren arau subsidiarioak berrikusteko erredakzio- eta udal

15

orokorra oinarrizko elementu nagusi gisa aplikatzeari dagozkion

xedapenak.

Gainera, honako zehaztapen hauek ezarriko ditu:

− Lurzoruaren kalifikazio urbanistikoaren araubidea, bereziki

nabarmenduta hirigintzako erabilerak, eraikigarritasun fisikoa eta

hirigintzakoa eta kalifikazio urbanistikoaren arautzea eta

sistematizazioa, egiturazko antolamenduaren eta antolamendu

xehatuaren alderdietan banakatua.

− Hirigintzako antolamendura gainjarrizko eragileak eta zehazteko

araubidea.

− Plagintzaren araubide juridikoa eta betearazpena, bereziki

nabarmenduta lurzoruaren sailkapena, hirigintza-antolamenduaren

beterazpen juridikoaren araubidea, eraikigarritasunak esleitzea eta

hirigintzako eta eraikuntzako betearazpenaren araubidea.

− Eraikuntzako araubidea eta partzela eraikigarrien erabilera.

Eraikuntzako baldintza orokorrak ezarri behar dira, baita

baliabideak ere, hiri-lurzoru urbanizagarrian nahiz

urbanizaezinean.

− Hirigintzako arauak, lurzoru urbanizaezineko Guneetan berariaz

aplikatzekoak, bereziki nabarmenduta ingurumena, paisaia eta natura

babesteko alderdiak.

− Kultur eta natur ondarea babesteko arauak.

− Arau iragankorrak.

− Plangintza ereduak beren beregi ukatuko du azterketa geofisikoak

udal lurraldeetan egitea, apurketa hidraulikoaren teknikaren bidez

(fracking-a) gas ez-konbentzionala edo arbela zorupean bilatzeko,

izan ere, ondorio latzak ekar diezazkie osasunari eta ingurumenari.

− Egoki sartzea deritzoten beste edozein.

7. Ekonomia eta finantzako bideragarritasun-azterketa

Ekonomia eta finantzako bideragarritasun-azterketa, 2/2006 Legearen

Araudiak ezartzen duenaren kalterik gabe, zehaztasun handiz idatzi

beharko da proposatutako hirigintza-antolamendua betearaz dadin

udalak duen gaitasun ekonomikoa ebaluatu eta justifikatzeko.

Page 16: BALDINTZA TEKNIKOEN PLEGUA, UDAL HIRIGINTZAKO ... TEKNIKOAK.pdf · baldintza teknikoen plegua, udal hirigintzako plangintzaren arau subsidiarioak berrikusteko erredakzio- eta udal

16

Ekonomia eta finantzako bideragarritasun-azterketan aurreikusitako

plan orokorra betearazteko aldi baterako epea zortzi urtekoa izango

da, plan orokorra berrikustea behin betiko onartzen denetik

zenbatzen hasita.

Bideragarritasun-azterketak sistema orokor publikoen sareetako

elementuak betearazteko kostuen ebaluazio ekonomikoa izango du,

betiere finantzaketa area eta sektore jakin batzuk egikaritzeari

atxikita ez badago.

Ebaluazio ekonomiko hori, administrazio eskuduna kontuan harturik

betearazteko banakatua, hemen adierazten den eskemari jarraituz

egin beharko da:

− Garraiobide azpiegituren sistema orokorren zuzkidura-sareko

elementuak (trena, errepideak, oinezkoak eta bizikletak).

− Jabari eta erabilera publikoko espazio libreen eta berdeguneen

sistema orokorren zuzkidura-sareko elementuak.

− Titulartasun publikoko sistema orokorren eta ekipamendu

kolektiboen zuzkidura-sareko elementuak, hezkuntza, kultur, osasun,

asistentzia, kirol eta administrazio erabileretarako badira.

− Txandakako alojamenduen komunitate-ekipamenduaren zuzkidura-

sareko elementuak, premian dauden kolektiboei alojamendu

iragankorra eta soziala eskaintzeko, 2/2006 Lurzoru eta Hirigintza

Legearen 17. artikuluan ezarritakoarekin bat.

− Zerbitzu orokorren sareko oinarrizko azpiegiturak, ura eta

energia hornitzeko zerbitzuei lotutako esku-hartze bereziki

adierazgarrietan.

− Dauden ur-ibilguen gainean jarduteko lan publikoak, ibilguak

babesteko eta uholde-arriskuak konpontzeko.

Halaber, ekonomia eta finantzako bideragarritasun-azterketaren

zeregina izango da egiturazko antolamenduak proposatutako areak eta

sektoreak urbanizatzeko lanen kostuak aztertzea. Kostu horiek

osatzen dituzten osagaiak bereiziko dituzte, plan orokorraren

beraren egiturazko antolamenduaren zehaztepenek horretarako

ezarritakoa aintzat hartuta, eta 2/2006 Lurzoru eta Hirigintza

Legeak horretarako ezarritako xedapenetan daudenak ere aintzat

hartuta.

Desjabetzeen aurreikuspenak ezarri beharko dira, Lurzoruaren

Page 17: BALDINTZA TEKNIKOEN PLEGUA, UDAL HIRIGINTZAKO ... TEKNIKOAK.pdf · baldintza teknikoen plegua, udal hirigintzako plangintzaren arau subsidiarioak berrikusteko erredakzio- eta udal

17

Legearen 185. artikulua aplikatzeak izan litzakeen ondorioak direla

eta.

Azkenik, ekonomia eta finantzako bideragarritasun-azterketak

txostena izango du. Bertan argi eta garbi adieraziko da

proposatutako plangintzaren zehaztapenak betearaztea ekonomikoki

egingarria dela, bai Etxebarriako Udalaren gaitasun ekonomikoaren

aldetik, bai gainerako administrazio publikoen aldetik, Bizkaiko

Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta, hala badagokio, Estatuko

Gobernua, bai ekimen pribatuaren aldetik, betearazpenari atxikitako

area nahiz sistema orokorren egikaritzeari dagokionez.

8. Iraunkortasun ekonomikoko memoria

Iraunkortasun ekonomikoko memorian bereziki haztatuko da

hirigantzako jarduketak ogasun publikoetan duen inpaktua,

beharrezko azpiegituren ezarpenak eta mantenimenduak eraginda

egoteagatik edo ondoriozko zerbitzuak abian jarri eta emateagatik.

Lurzoruaren azaleran eta moldaeran duen inpaktua ere haztatuko da,

urbanizatu beharreko lurzorua kenduta ekoizpen-erabileretarako

zuzenduko den lurzorua, alegia.

9. Babestu beharreko elementu eta ondasunen katalogoa

Babestutako Elementuen Plan Bereziak esan nahi du identifikatu

behar direla, duten balioa eta interesa dela eta, babestu beharreko

ondasun artifizialak nahiz naturalak, hori guztia 2/2006 Lurzoru

eta Hirigintza Legearen 76. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Aipatu identifikazioaz gain, dagozkion arau eta loturak ezarri

beharko dira, katalogatutako ondasunetan egin litezkeen jarduketei

buruzkoak, baita babestutako ondasunetan eta ingurunean koka

litezkeen erabileren mugak ere.

Ondasunen zerrenda hainbat kategoriatan sistematizatuko da,

jarraian adieraziko denarekin bat etorrita:

1) Udalerriko hirigintza ondarean sartuta dauden ondasun eta

elementuak.

2) Udalerriko arkeologi ondarean sartuta dauden ondasun eta

elementuak.

3) Espazio eta elementu naturalak.

Banaketa hori osatzeko udalaz gaindiko intereseko ondasunak zehaztu

beharko dira, Eusko Jaurlaritzako Ondare Zuzendaritzak horretarako

Page 18: BALDINTZA TEKNIKOEN PLEGUA, UDAL HIRIGINTZAKO ... TEKNIKOAK.pdf · baldintza teknikoen plegua, udal hirigintzako plangintzaren arau subsidiarioak berrikusteko erredakzio- eta udal

18

ezarritakoari jarraituz eta Euskal Kultura Ondarearen Legeak nahiz

Euskal Autonomi Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legeak

ezarritakoarekin bat. Bereziki arreta jarriko zaie Konplexu

Monumentalei, Monumentoei, arbola bereziei eta babestutako

biotopoei, Eusko Jaurlaritzako organo eskudunak hala irekita eta

izendatuta daudenak.

Udalaz gaindiko intereseko ondasun eta elementuek dagozkien hasiera

emateko eta/edo deklaratzeko espedienteetan dauden argibideak

errespetatu beharko dituzte, baita Eusko Jaurlaritzako Kultura

Ondareko Zuzendaritzak ezarritakoak ere, esleitzen zaien babes-

gradua kontuan hartuta.

Babestutako gainerako ondasun eta elementuak tokiko intereseko

zerrendan sartuko dira, eta lehen aipatutako babesteko arauak

ezarriko dira katalogoan, plan orokorraren zehaztapenekin bat

etorrita.

Edonola ere, katalogoko ondasun eta elementuak babesteari buruzko

zehaztapen guztiak argi eta berariaz sartuko dira plan orokorraren

hirigintzako arauen titulu batean eta, gainera, plano bat egingo

da, beren beregi izango dituena babestutako ondasun eta elementu

guztien kokapena eta sailkatzea.

10. Genero ikuspegia.

Atal berezia sartuko da, bereizkeriari eta genero ikuspegiari

lotutako problematika hirigintza-antolamenduan aipatuko duena, eta

emakume eta gizonen berdintasun-politikak ezartzea ere garatuko

duena. Hirigintzako araudian isla izan dezaketen antzemandako

afekzioak eta egindako neurri zuzentzaileak aipatuko dira.

11. Hirigintzako eta eraikuntzako ordenantzak

Hirigintza-antolamenduaren osagarri diren udal ordenantzak eratzeko

agiria "Hirigintza-antolamenduaren osagarri diren udal ordenantzak"

izeneko 75. artikuluaren 2., 3. eta 4. ataletan ezarritakoarekin

bat idatziko da.

Aipatu agiriak urbanizazioari, eraikuntzari eta ingurumenari

buruzko beste edozein udal ordenantza ezabatzea ekarriko du, agiri

mota hauetarako edukian legez bil daitekeena. Horretarako,

udalerrian dauden mota honetako ordenantzak aztertuko dira

arautzeak ordenantza orokor honen zati gisa sartzeko.

Ordenantzen edukia hiru kapitulu handitan egituratuko dira,

urbanizatzeko ordenantzak, eraikuntzako ordenantzak eta

ingurumeneko ordenantzak, eta argi ezarrita geratuko da zein den

Page 19: BALDINTZA TEKNIKOEN PLEGUA, UDAL HIRIGINTZAKO ... TEKNIKOAK.pdf · baldintza teknikoen plegua, udal hirigintzako plangintzaren arau subsidiarioak berrikusteko erredakzio- eta udal

19

ordenantza hauen jarduteko eremua eta maila hierarkikoa, lurzoru

urbanizagarriaren eta hiri-lurzoruaren sektore eta guneen

antolamendu xehatuaren hirigintzako arauen zehaztapenei dagokienez.

12. Ingurumen inpaktuaren baterako ebaluazioaren azterketa.

Ingurumen inpaktuaren baterako ebaluazioaren azterketa-agiriaren

bertsio berri honek aldaketak jaso beharko ditu, hain zuzen ere,

Aurrerapenean dagoen hirigintza-antolamenduaren eta hasieran

onartzeko idatzitako plan orokorraren agirian hartutakoaren artean

dauden aldaketak.

13. Kutsadura akustikoaren azterketa, zarata-mapa.

Aurrerapenerako idatzitako agiria udalerriaren garapenerako

proposatutako ordenantza-aukerari egokituko zaio.

Plan orokorraren agiri-edukia lantzeko aldi baterako epea

Zazpi (7) hilabeteko epea ezartzen da, erredakzio-taldeak udalaren

erabakia jasotzen duenetik zenbatzen hasita. Erabaki horrek plan

orokorraren agiriak lantzeko errespetatu beharreko irizpideak eta

helburuak ditu, agiri horien lanak egiteko.

9. FASEA. ADMINISTRAZIO-IZAPIDETZEA ETA HERRITARREK PARTE HARTZEA

PLAN OROKORRAREN EDUKIAN.

Plan orokorra hasieran onetsi aurreko administrazio-izapidetzea

Etxebarriako toki-korporazioak plan orokorreko agirien lanak jaso

eta gero, ingurumen inpaktuaren azterketa barne, hasierako

onespenaren aurretik, Eusko Legebiltzarraren ekainaren 23ko 1/2006

Uren Legearen 7. artikuluan ezarritakoarekin bat, Uraren Euskal

Agentziaren txostena eskatuko da Euskal Autonomi Erkidegoko interes

orokorreko obren eta udal plangintzaren artean dagoen loturari

buruz.

Udal zerbitzu teknikoek plan orokorraren agirien edukia aztertu

ondoren, eta lehen aipatutako txostenak eskatzeko bi hilabeteko

epea igarota, onartuko da hasiera batean plan orokorra eta

jendaurrean jarriko da. Horretarako, "Bizkaiko Lurralde Historikoko

Aldizkari Ofizialean" argitaratuko da, gutxienez bi hilabeteko

epean zehar.

Administrazio-izapidetzea, plan orokorra hasiera batean onartu

ondorengoa.

Page 20: BALDINTZA TEKNIKOEN PLEGUA, UDAL HIRIGINTZAKO ... TEKNIKOAK.pdf · baldintza teknikoen plegua, udal hirigintzako plangintzaren arau subsidiarioak berrikusteko erredakzio- eta udal

20

Behin plan orokorra hasiera batean onartuta, sektore-

administrazioen txostenak eskatuko dira, 2/2006 Legearen 90.

artikuluan ezarriak ("Plan orokorra azaldu eta izapidetzea"

izenekoa") eta ekainaren 3ko 105/2008 Dekretuaren 31. artikuluan

ezarriak ("Urbanizatzeko jarduketen inpaktua. Hirigintza-

antolamenduko planen agiriak" izenekoa"). Azken horrek premiazko

neurriak ezartzen ditu 2/2006 Lurzoru eta Hirigintza Legea

garatzean.

Herritarrek parte hartzea, plan orokorraren agiriak izapidetzeari

dagokionez.

Hasierako onespenaren ondorengo bi hilabeteko epean eta jendaurrean

jartzeko emandako epearekin bat etorrita, herritarren parte hartzea

gauzatzeko jarduketa guztiei ekingo zaie, prozesu honen hasieran

Udal Korporazioak horretarako onartu zuen programan ezarrita dagoen

parte hartzea.

Plan orokorraren edukia jendaurrean azaltzeko lau saiotan gutxienez

hartuko du parte erredakzio-taldeak, herritarrek planaren edukiak

egoki ulertzeko beharrezko diren dibulgaziozko baliabideak erabiliz

lokaletan.

dibulgaziozko materiala erabiliz.

Jendaurrean azaltzeko saio horietan bertaratu egingo dira,

gutxienez, erredakzio-taldeko zuzendaria eta aholkulari juridikoa

eta ingurumen inpaktuaren baterako ebaluazio-azterketaren

arduraduna. Zehatz-mehatz azalduko dute plan orokorraren edukia,

eta gero jendeak egindako galderei erantzun eta zalantzak argitu

beharko dituzte.

Lehen aipatutako jendaurreko azalpenak egiteko saioez gain, plan

orokorraren agiriak erakusteko lokaletan teknikari adituak jarriko

ditu erredakzio-taldeak, Udal Korporazioak ezarri behar dituen

hamar egunean zehar (larunbata barne), bertatik bertara eraginpeko

herritarren zalantzei erantzuteko. Langile gaituak izan beharko

dira, kontsultak euskaraz nahiz gaztelaniaz erantzun ahal izateko.

10. FASEA. HERRITARREN PARTE HARTZEAREN SINTESIA ETA PLAN OROKORRA

HASIERAN ONESTEARI JARRITAKO ALEGAZIOEI ERANTZUTEA.

Edukia

Plan orokorra hasiera batean onetsi ondoren jendaurrean jartzeko

epea bukatuta, Etxebarriako Udal Korporazioak jasotako alegazio

guztiak bidaliko dizkio erredakzio-taldeari, horien edukien gaineko

txostena egin dezan.

Page 21: BALDINTZA TEKNIKOEN PLEGUA, UDAL HIRIGINTZAKO ... TEKNIKOAK.pdf · baldintza teknikoen plegua, udal hirigintzako plangintzaren arau subsidiarioak berrikusteko erredakzio- eta udal

21

Aurkeztutako alegazioen edukiei buruzko banakako txostenak egiteaz

gain, erredakzio-taldeak sintesi txosten laburra egingo du

herritarren parte hartzeko prozesuari buruz. Azalpenak emateko

saioetan izan diren gorabehera nagusiak adieraziko dira, txosten

horien gainean Udal Korporazioak iritzia ager dezan.

Alegazioen edukiari erantzuteko epea

Banakako txostenak eta sintesi txostena egiteko epea bi (2)

hilabetekoa da, erredakzio-taldeak aurkeztu diren alegazioen agiri

guztiak jasotzen dituenetik zenbatzen hasita.

11. FASEA. BEHIN-BEHINEKO ONESPENAREN AGIRIA.

Behin-behineko onespena erabakitzea

Sektore-administrazioen txostenak, Ingurumena Iraunarazteari

buruzko txostena eta erredakzio-taldeak alegazioei egindako

erantzunak Udal Korporazioaren eskuetara heldu eta gero, behin-

behinean onetsiko du dagozkion aldaketa guztiekin. Horrek ez du

kentzen beste hasierako onespen bati ekiteko erabakia har

daitekeela.

Erredakzio-taldeak, lehen aipatutako bi aukeretariko edozeinetan,

agiri bateginak idatziko ditu, hasierako onespena eta Udal

Korporazioak egindako aldaketak izango dituena, plan orokorra

onesteko prozesua jarraitzeko.

Behin-behineko onespenaren testu bategina lantzeko epea

Testu bategina lantzeko epea behin-behineko onespenaren ostean, edo

hala badagokio, beste hasierako onespenerako, hilabetekoa (1)

izango da, udal erabakia jasotzen denetik zenbatzen hasita, lehen

aukeran, eta bi (2) hilabetekoa bigarrenean.

12. FASEA. BEHIN BETIKO ONESTEA.

Lurralde Antolamendurako Batzordearen txostena

Behin-behinean onetsita eta zehaztapenak dituen testu bategina

landuta, Udal Korporazioak hirigintza-espediente osoa bidaliko dio

Euskal Autonomi Erkidegoko Lurralde Antolamenduari, 2/2006 Legearen

91. artikuluan ezarritako txosten loteslea aurkez dezan, "Plan

orokorra behin betiko onestea" izenekoa.

Ingurumen Memoria / INGURUMEN-ADIERAZPEN ESTRATEGIKOA

Organo sustatzaileak iraunkortasunari buruzko txostena eta

Page 22: BALDINTZA TEKNIKOEN PLEGUA, UDAL HIRIGINTZAKO ... TEKNIKOAK.pdf · baldintza teknikoen plegua, udal hirigintzako plangintzaren arau subsidiarioak berrikusteko erredakzio- eta udal

22

espedientearen ale bat bidaliko dizkio ingurumen-organoari, bi

hilabeteko epean dagokion Ingurumen Memoria aurkez dezan.

Behin betiko onesteko erabakia hartzea

Udal organo eskudunak aipatu txostena jaso eta edukia aztertuta,

erredakzio-taldeari helaraziko zaio, txosten horretan ezarritako

baldintzak, hala badagokio, betetzeko behar diren argibideak

dituela, eta testu bategina landuko du foru organo eskudunak plan

orokorra behin betiko ones dezan.

Behin betiko onespenaren testu bategina lantzeko epea

Aipatu testu bategina lantzeko epea bi (2) hilabetekoa izango da,

edukiari dagokion udal erabakia jasotzen denetik zenbatzen hasita.

Behin betiko onesteko erabakia hartu baino lehen edo ondoren

landuko da agiri hori, foru hirigintza-organo eskudunak horretarako

ezarriko duenarekin bat.

4. ERREDAKZIO-TALDEAREN OSAERA ETA DAGOZKION BETEBEHARRAK. OSAERA

Erredakzio-taldea honako hauek osatuko dute, gutxienez:

Talde zuzendari bat, arkitekto titulua duena, hirigintzan

espezializatua eta hirigintza-diseinuan, eraikin-motetan eta

hirigintza-plangintza betearazteko kudeaketan ezagutzak dituena.

Gainera, beharrezkoa izango da pleguan eskatzen den esperientzia

hori ez duen arkitekto bat sartzea (Plan Orokorra edo Arau

Subsidiarioak hasiera batean onartuak izatea 800 biztanleko

udalerri batean, azken 8 urteetan).

Aholkulari juridiko bat, zuzenbidean lizentziatua, ezagutza

juridiko egiaztatuak dituena lurzoruaren araubide juridikoaz,

hirigintzaz nahiz eraikuntzaz, eta hirigintza-plangintza

betearazteko tresnez. Gainera, beharrezkoa izango da pleguan

eskatzen den esperientzia hori ez duen aholkulari juridiko bat

sartzea (Plan Orokorra edo Arau Subsidiarioak hasiera batean

onartuak izatea 800 biztanleko udalerri batean, azken 8 urteetan).

Era berean, taldean goi teknikari bat izango da, obra zibilean eta

mugikortasun-azpiegituretan eta hiri-zerbitzuetan espezialitatea

duena. Bereziki, bide, ubide eta portuetako ingeniaria.

Udalerriaren eta bertako biztanleen azterketa soziologiko bat

egiteko, soziologiako goi-teknikari bat beharko da. Teknikari honek

aurrez ere udal-azterketetan aritua izan beharko du, ahal dela

nekazaritza eremuetan.

Page 23: BALDINTZA TEKNIKOEN PLEGUA, UDAL HIRIGINTZAKO ... TEKNIKOAK.pdf · baldintza teknikoen plegua, udal hirigintzako plangintzaren arau subsidiarioak berrikusteko erredakzio- eta udal

23

Ingurumen-inpaktuaren baterako ebaluazio-azterketa eta plan

orokorraren antolamenduko ingurumen-alderdien aholkularitza

metodologikoa lantzeko, unibertsitateko goi tituluduna egongo da

taldean, bereziki Biologian espezializatua, edo Nekazaritzako nahiz

Basogintzako Ingeniaritzan. Enpresa profesional espezializatu

batek egin dezake.

Orobat, komunikazioan aditua den teknikari bat ere izango da,

herritarrek parte hartzeko lanak edo enpresa profesional

espezializatuaren lanak koordinatzeko.

Enpresa edo profesional kaudimendunak izango dira erredakzio-

taldean parte hartu izana egiaztatzen dutenak, esan nahi baita,

azken 8 urteetan 800 biztanletik gorako udalerri batean hasiera

batean onartutako Plan Orokorra edo Arau Subsidiarioak aztertzen

edo lehen adierazpenean parte hartu duen erredakzio-taldean. Beraz,

baldintza hori egiaztatu beharko dute, gutxienez, erredakzio-

taldeko zuzendariak, aholkularitza juridikoko kide batek, obra

zibilean espezialitatea duen goi teknikari batek, unibertsitateko

goi tituludun batek, bereziki Biologian espezializatua edo enpresa

profesional espezializatuko kide batek, eta komunikazioan

espezializatua den teknikari batek edo enpresa profesional

espezializatuko kide batek.

Lan hauek egin direla egiaztatzeko hirigintza-instrumentua behin

betiko onartzen jarduten duen Administrazioaren ziurtagiria

aurkeztuko da. Bertan jasoko da profesionalaren esku hartzea,

talde-zuzendari gisa, aholkulari juridiko gisa...

Taldearen koordinazioa frogatzeko, berrikusketa hori taldeko

arkitekto zuzendariak idatzi du. Taldeko zuzendaria edo taldeko

beste edozein elementu ordezkatzeko kontratazio-organoaren

berariazko baimena behar da. Zehaztapen hau bete ezean kontratua

suntsiarazi egingo da.

Gutxienez, erredakzio-taldeko kide bik, bata teknikaria

(arkitektoa) eta bestea juridikoa (abokatua), euskaraz aritzeko

gaitasuna egiaztatuko dute.

Herritarren partaidetzarako saio guztiak, erabiliko diren

baliabideak, eta argibideei zein alegazioei erantzuteko arreta

guztia euskaraz izango dira. Behar izanez gero, gaztelania ere

ezagutu beharko du.

Eskakizun hori nahitaezko betekizuna da eta, bete ezean, ezingo da

esleipendun izan.

Page 24: BALDINTZA TEKNIKOEN PLEGUA, UDAL HIRIGINTZAKO ... TEKNIKOAK.pdf · baldintza teknikoen plegua, udal hirigintzako plangintzaren arau subsidiarioak berrikusteko erredakzio- eta udal

24

Egiaztatzeko, euskara titulua aurkeztuko da (EGA, HABE-3 edo

baliokidea), edo bestela, ardura-aitorpena Udaleko Euskara

Teknikariaren (Urtzi) adierazpen arduratsu bat.

Bigarren kasuan, onura gehien dituen eskaintza hautatuta eta

kontratua esleitu aurretik, kontratazio-organoak ebaluazio teknikoa

egingo du, pertsona aditu batek lagunduta. Pertsona horrek

egiaztatuko du nahikoa dela hizkuntza maila euskaldunekin

komunikatu ahal izateko.

Betetzen dela egiaztatzen ez bada, baztertu egingo da proposamena,

ez baitago kaudimen- egoeran. Hortaz, hurrengo lizitatzailearekin

egingo da egiaztapenaren kontrola, eskaintzak sailkatu diren

hurrenkerari erreparatuta.

ERREDAKZIO-TALDEAREN BULEGOA

Erredakzio-taldeak bulegoa izan behar du, Euskal Autonomi

Erkidegoan kokatua. Modu iraunkorrean egongo dira, gutxienez,

aipatu funtzio-arloan lizitatzaileak proposatutako erredakzio-

taldeko kideen erdiak.

TALDEKO ZUZENDARIAREN BETEBEHARRAK

Taldeko zuzendariak, funtsezko eta oinarrizko elementua plan

orokorra lantzeko lanen kalitatea ziurtatzeko, erredakzio-taldearen

bulegoan egon beharko du eskuarki, horrela, arinago eta malguago

erantzuteko moduan egongo da, udalak haren presentzia eskatuz gero.

5. PROPOSAMENEAN AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

5.1.-Erabilitako metodologia

Lanak garatzeko erabili beharreko metodologia azalduko du talde

lizitatzaileak, plangintzarekin lortu nahi diren helburuak zein

diren eta proposatutako hirigintzako jarduketa-politika zein den.

Horretarako, lanak egiteko Plana landuko du, honako hauek dituela:

-Memoria. Bertan adieraziko dira lanetan erabiliko den metodologia,

eta argi eta zehatz definituko dira lizitatzailearen konpromisopean

egingo diren lanak.

-Betearazteko egutegi osoa, plegu honetan ezarritako epeekin

bateragarria.

-Atal bakoitzean esku hartuko duen langile taldearen deskribapena.

Page 25: BALDINTZA TEKNIKOEN PLEGUA, UDAL HIRIGINTZAKO ... TEKNIKOAK.pdf · baldintza teknikoen plegua, udal hirigintzako plangintzaren arau subsidiarioak berrikusteko erredakzio- eta udal

25

-Barne egongo dira, batetik, lana egiteko langileen berariazko

konpromisoa eta, bestetik, bateraezintasun-araubidea onartzen duen

aitorpena. Aitorpen horretan lan partikularretan edo Etxebarriako

Udal Administrazioa ez diren entitateek agindutako lanetan parte ez

hartzeko konpromisoa hartzen dute, betiere udalerri honetan jardun

behar izanez gero, plegu honen xede den plangintza egiteak dirauen

artean, eta behin betiko onestetik bi urte igaro arte, lana

esleituz gero. Bateraezintasun-araubide horrek hala pertsona

fisikoari nola partaide den pertsona juridikoari eragingo dio.

5.2.- Parte hartzeko mekanismoa

Etxebarriako Udalak herritarren parte hartzeari ematen dion

garrantzia dela eta, lizitzatzileak hainbat osagarri eskaini ahal

izango ditu, hala nola, hitzaldiak, ikus-entzunezkoak, liburuxkak,

jendeari arreta egiteko sistemak, etab., hedatzeko eta

komunikatzeko alderdiak hobetze aldera. Osagarri horiek herritarren

parte hartzea hobetzen dute gutxieneko legezkoen gainetik. Saio

hauek guztiak, eta baita erabilitako bitartekoak ere, euskaraz

izango dira. Gaztelania ere ezagutu beharko du.

5.3.- Hobekuntzak.

Udalbatzaren ustez berrikuntza eta interesgarri diren proposamenak

baloratuko dira, plan orokorra praktikoa izan dadin, udalerriaren

benetako beharrei egokitua, bere aldetik eredugarri dena herriak

ulertzeko eran: iraunkorrak, lurzoruan aurrezten dutenak, balioak

bultzatuz, pertsonengan pentsatuz, etab,...

Adibide gisa, positiboki baloratuko diren alderdiak iradokitzen

dira, duten interes-gradua zein den eta erredakzio-taldearen

konpromisoa zein den:

-Genero-hirigintzaren ikuspegitik abiatzen diren zehaztapenak

proposatzen dituztenak.

-Mugikortasuna eta osasuna hobetzera bideratutako alderdiak

dituztenak.

-Hirigintzako eta eraikuntzako ordenantzetan efizientzia

energetikoa eta iraunkortasuna dituztenak.

-Plana gehiago definitzen dutenak, garapena geroko planetan

eskuordetu gabe.

-Hutsik dauden etxebizitzen problematika zehatz aztertzen duten

proposamenak.

-Talde teknikoa udal bulegoetan egotea, informazioa jaso, alderatu

Page 26: BALDINTZA TEKNIKOEN PLEGUA, UDAL HIRIGINTZAKO ... TEKNIKOAK.pdf · baldintza teknikoen plegua, udal hirigintzako plangintzaren arau subsidiarioak berrikusteko erredakzio- eta udal

26

eta eman ahal izateko.

-Natura-baliabideen aprobetxamendu iraunkorra sustatu eta

bultzatzen dutenak.

-Turismoa sustatzen eta bultzatzen dutenak, helburu honekin:

herria, landa-bideak, eraikintza historikoak, basoak, etab.

ezagutzera ematea.

-Nekazaritza eremua egoki integratzeko proposamenak eta irtenbideak

ematen dituztenak, dauden lurrak uztiatzea eta baserriak

bizigarritzea ardatz hartuta. Dagoeneko Udalean dauden datuez gain,

kalean bertan jasotakoak ere bildu beharko ditu. Arreta berezia

emango zaie herriko etxebizitza isolatuak, baserriak… zenbateraino

dauden okupatuta argitzeko balio duten datuei.

6.- PROPOSAMENAREN FORMATUA:

Dokumentu osoa Autonomi Erkidegoan ofizialak diren bi hizkuntzetan

egingo da.

Agiriak normalizatzeko, honako hauek hartuko dira kontuan:

Formatuak: Erabakigarriak dira, baina dokumentua lantzeko prozesuan

berriz azter daitezke, betiere Udalaren baimena izanda.

Idatzizko agiriak:

-Paperean: DIN-A4 tamainako orriak, zenbakituak, liburuetan edo

zenbakitutako karpeta uztaidunetan edo torlojudunetan koadernatuta,

azal eta bizkarrean errotulua jarrita. Gehieneko tamaina guztira 23

x 32 cm. Paperaren % 100 guztiz klororik gabea, eta gutxienez % 80

birziklatua. Gainera, birziklatu gabeko paperaren zuntzak baso

ustiapen iraunkorrekoak izango dira.

-Euskarri digitala: testu-tratamendua, doc.dwg. eta pdf.

formatuetan.

Agiri grafikoak:

-Paperean: Kopia normal moldekatuak, koloretakoak eta DIN-A4

tamainara tolestuak, kaxan kodernatuta eta zenbakituta.

-Euskarri digitala: dwg eta pdf formatuetan.

-Errotuluan honako hauek ageriko dira: Etxebarriako Udalaren

inskripzio-lauki ofiziala, lanaren izena, izapidetze fasea, data,

eskala, erredakzio-talde teknikoa, arduradunaren sinadura eta

Udalaren Ontzat Emana dituena.

Page 27: BALDINTZA TEKNIKOEN PLEGUA, UDAL HIRIGINTZAKO ... TEKNIKOAK.pdf · baldintza teknikoen plegua, udal hirigintzako plangintzaren arau subsidiarioak berrikusteko erredakzio- eta udal

27

Azaleztapenak berriz azter daitezke dokumentua lantzeko prozesuan,

betiere Udalaren baimena izanda.

Lantzeko faseetan lanaren xede den agiri bakoitzaren 4 ale

aurkeztuko dira. Behin-behinean onetsi eta gero, dokumentazio

osoaren 6 ale bidaliko dira, kutxa zenbakituan edo zenbakituetan

karpetan sartuta, Udalak erabaki beharreko tamainakoak.

Azalean lanaren aurkibidea sartuko da, eta agiri bakoitzaren egoera

eta planoen zerrenda osoa adierazi.

Behin betiko onetsi eta gero, planoen jatorrizkoen ale bat

aurkeztuko da, zuzenduta hala badagokio, kalitaterik oneneko paper

deformaezinean, baita eskatutako agiri informatikoen CDak edo

euskarri baliokideak ere.

Diligentzia:

Aurreko Baldintza TEKNIKOen Plegua udalbatzak aho batez onartu du

2015eko irailaren 24ko osoko bilkuran.

Etxebarria, 2015eko irailaren 28ª

Idazkaria: Mª Carmen Urdampilleta

Page 28: BALDINTZA TEKNIKOEN PLEGUA, UDAL HIRIGINTZAKO ... TEKNIKOAK.pdf · baldintza teknikoen plegua, udal hirigintzako plangintzaren arau subsidiarioak berrikusteko erredakzio- eta udal

28