Upload
others
View
4
Download
0
Embed Size (px)
Citation preview
Aurkibidea
Hitz eta pitz .................................................................................................... 10
Hitz eta pitz ........................................................................................................... 35
1
1
Piezaz Pieza ......................................................................................................................................................... 4
Lehen Hezuntzarako materialak ......................................................................................... 8
Proposamen didaktikoa
Baliabideak
DEMODEMO
DEMODEMO
4
Piezaz Pieza proiektuak, Anaya/Haritzaren ohiko curriculum-zehaztasunean oinarrituz, hau eskaintzen du: irakasleek eta ikasleek protagonismo ahalik eta handiena edukitzeko moduko proiektu bat, konpetentzietan oinarrituriko metodologia baten bidez. Metodologia horrek bat egiten du ikasleen hurbileko errealitate pertsonalarekin eta sozialarekin; gainera, jakin-mina sortzen du, eta erronka motibagarriak diren ariketa eta lan emozionalak planteatzen ditu; erronka horietan oinarrizko bi elementu nabarmentzen dira: ikertzea eta eginez ikastea. Hori guztia lortzeko, edukiak modu koherentean eta koordinatuan sekuentziatu dira, ikasgai guztietan eta etapa osoan.
Ikuspegi horretan oinarrituz, eta modu malguan, proiektuak aukera ematen du hauek erabiltzeko: metodologia aktiboak, lankidetzako estrategiak, eta zirrarak kudeatzeko eta ekintzailetza garatzeko trebetasun pertsonalak eta sozialak; berdintasunaren eta inklusioaren aldeko apustua ere egiten du. Halaber, lehentasunezkoa da pentsamendu-estrategiak sortzen dituzten metodologiak proposatzea, ikasleek beren ikaskuntzak buruan gordetzeko, gogoratzeko, aztertzeko eta balioesteko.
Hizkuntza-komunikazioko konpetentzia funtsezkoa da inguruko mundua ulertzeko ezaguerak izateko eta bizikidetzarako trebetasunak garatzeko. Beraz, Piezaz Pieza proiektuak Hizkuntza Plan antolatu
Konpetentzietan oinarrituriko
ikaskuntzan euskarritzen den proiektua
P I E Z ZAP I Z AE
5
eta sekuentziatu bat dauka; plan horretan, ikasgai guztiek hartzen dute parte, modu koordinatuan, eta, horrela, ikasleek errazago lortuko dituzte gauzak ulertzeko eta ahoz nahiz idatziz adierazteko behar diren trebetasunak.
Ebaluazioari dagokionez, eta kalifikaziotik harago joanez, funtsezkoa da ikasleek autoebaluazio-estrategiak garatzea, bai ikaskuntzei buruz hausnartzeko, bai izandako aurrerapenak, lorpenak eta zailtasunak aztertzeko, balioesteko eta agerian jartzeko.
Zeharka, etapako ikasgai eta maila guztietan, IKTek sustaturiko konpetentziek oinarri hauek dituzte: lanen planifikazioa, kudeaketa eta garapena; Sareko komunikazioa eta lankidetza, eta teknologien zentzuzko erabilera, betiere familien laguntzaz.
Piezaz Pieza proiektu malgua da; benetako protagonistak irakasleak eta ikasleak dira, eta, protagonismo horren bidez, estrategiarik egokienak garatzen dira konpetentzietan oinarrituriko ikaskuntzak lortzeko.
Piezaz PiezaDena lotuta duen proiektua
6
Hauek dira proiektuaren zutabeak:
Zutabeen gainean, funtsezko 8 pieza eraikitzen dira,
eta horiek, malgutasunez, ondo lotuta daude Lehen Hezkuntza osoko ikasgai guztiekin.
Motibazioa
Inklusioa
Berdintasuna
FamiliaMalgutasuna
Konpetentzietan oinarrituriko ikaskuntza
Zeregin zirraragarriak
Metodologia aktiboak
Proiektu koordinatua eta kohesionatua
P I E Z ZP I Z A
AE
Curriculum-zehaztasuna
7
Funtsezko gakoak
Erronketan oinarritzen den ikaskun-tza gaur egungo metodologiarik motibagarrienetako bat da. Konpe-tentzietan oinarrituriko ikaskuntzan euskarritzen da, eta zentzu praktikoa ematen die eskuraturiko ezaguerei; izan ere, ezaguerok ikasleen eremu hurbilarekin lotzen ditu.
Metodologia
Ikasgai guztietan antolatuta, se-kuentziatuta eta integratuta dago; lagungarria da ahozko eta idatziz-ko trebetasunak garatzeko, baita hizkuntza erabiltzearekin zerikusia duten alderdiak ikasteko ere.
Hizkuntza-plana
Ekintzailetza-trebetasunak sustatzen ditu, hiru dimentsioetan: pertsonala, soziala eta produkziokoa. Zeharka sustatzen ditu ikasgai guztietan, ari-ketak etapan zehar apurka-apurka sekuentziatuz.
Ekintzailetzaren kultura
Pentsamendu-estrategiek ikasten ikasteko konpetentzia sustatzen dute; gainera, lagungarriak dira ikasleak beren buru barruko proze-suez jabetzeko eta jokabide zuhurra eta kritikoa izateko.
Pentsamenduaren garapena
IKTak honetarako erabiltzen dira: in-formazioa lortzeko, aukeratzeko eta helburu jakin baterako erabiltzeko; herritartasun digitala garatzeko, eta lanak planifikatu, kudeatu eta egite-ko konpetentziak lantzeko. Ikaskun-tzarako eta ezaguerarako teknolo-giatzat (IETak) erabiltzen dira.
IKTak
Eskaintzen diren estrategien bidez, ikasleek parte hartuko dute beren ikaskuntzaren ebaluazioan. Hain zu-zen ere, «zer ikasi duten» eta «nola ikasi duten» aztertuko dute; aldi berean, portfolioa eta balioespen objektiboa egiteko beste tresna ba-tzuk ere erabiliko dituzte.
Ebaluazioa
Ikaskuntza-egoera sekuentziatuak eskaintzen ditu, ikasleen hazkunde pertsonala eta soziala kontuan har-tzen duten ikasgai guztietan; ikas-leak, horrela, beren eta gainerakoen zirrarez jabetu, eta gai izango dira zirrarok ulertzeko eta kontrolatzeko.
Hezkuntza emozionala
Lankidetza-teknikak aplikatzea ona da ikasleek parte hartzeko, ikasteko eta ardura izateko; horre-la, komunikaziorako eta lankidet-zarako gaitasunak sortzen dira.
Lankidetzako ikaskuntza
? @
Eusk
ara
Euskara
Lehen Hezkuntza
ZII
EE Z
AA
PP Z
Baliabideak
8
? @
Euskara
Proposamen didaktikoa
Lehen Hezkuntza
ZII
EE Z
AA
PP Z
EuskaraLiburuakMaila bakoitzerako liburu bat, konpetentzietan oinarrituta, ikasitakoa aplikatzeko. Liburuak hi-ruhilekotan daude antolatuta, eta hamabi uni-tate dituzte guztira. www.anayaharitza.es web-gunean liburuko audio guztiak aurkituko dituzu.
Ikaslearentzakomateriala
Proiektuaren gakoak(Irakaslearen webgunean eskuragarri) Materialak honako hau azaltzen du, modu erraz eta praktikoan: proiektuaren gako didaktiko guztiak, helburuak, oinarri pedagogikoak, gakoek etapa osoan duten segida, haiei lotutako teknikak eta egiturak, etab.
Proposamen didaktikoak Balio handikoak dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesua bideratzeko eta aberasteko. Ikaslibu-ruaren orrialdeak ageri dira, irakasleak edukiak hobeto aplikatzeko. Halaber, ariketen soluzioak dituzte, baita proiektuaren gakoak aplikatzeko iradokizunak eta beste baliabide asko ere.
Baliabideak Unitate bakoitzerako, aniztasuna lantzeko fitxak daude (edukiak indartzeko eta sakon-tzeko), baita ebaluatzeko fitxak ere. Gainera, www.anayaharitza.es webgunean, baliabide gehiago aurkituko dituzu.
Irakaslearentzako materiala
1Eu
skar
a
Euskara
Lehen Hezkuntza
ZII
EE Z
AAP
PZ
Baliabideak
1Euskara
Proposamen didaktikoa
Lehen Hezkuntza
ZII
EE Z
AA
PP Z
Eusk
ara
EuskaraLehen Hezkuntza
ZII
EE Z
AA
PP Z
EuskaraLehen Hezkuntza
ZII
EE Z
AA
PP Z
Eusk
ara
Eusk
ara
4
EuskaraLehen Hezkuntza
ZII
EE Z
AA
PP Z
? @
EuskaraLehen Hezkuntza
ZII
EE Z
AA
PP Z
EuskaraLehen Hezkuntza
ZII
EE Z
AA
PP Z
1EuskaraLehen Hezkuntza
ZII
EE Z
AA
PP Z
Laster
Laster
Maila bakoitzerako
Lehen Hezkuntza
Proiektuaren gakoak
ZII
EE Z
AA
PP Z
9
KoadernoakMaila bakoitzeko hiru koaderno, konpetentzietan oinarrituta. Testuinguru motibagarriak dituzte, ikasitako edukiak berrikusteko. www.anayaharitza.es webgunean ariketa guztien soluzioak aurkituko dituzu.
Ikasgelako materiala Euskara 1: Ortografia-arauen orriak Ahozko adierazpenerako orriak Alfabetoa
Euskara 2:Ikasgelako liburutegiko fitxategiaAlfabeto-frisoaOrtografia-arauen orriak
Euskara 3:Ipuinen kutxaHorma-irudiak:· Ortografia-arauak· Aditz trinkoak eta laguntzaileak
Euskara 4:Ortografia-bingoaHorma-irudiak:· Ortografia-arauak· Aditz trinkoak eta laguntzaileak
Pr
oiek
tu d
igita
la Ikaslearen eta familiaren webgunea www.anayaharitza.es webgunean hainbat baliabide aurkitu-ko dituzu: ariketa interaktiboak, ikasleen eta familien intere-seko informazioa, etab.
Liburu digitalakMaila bakoitzerako, ikaslearen liburua duen liburu digitala; baliabide digitalak eta proposamen didaktikoa ere baditu. Hirugarren mailatik aurrera, edukiak IKTen bitartez lantzeko eta sakontzeko liburu digital bat ere izango du ikasleak.
Webguneko baliabideak
Proiektuaren
programazioa eta
dokumentazioa
Proposamen didaktikoa
Proba idatzien sorgailua
Piezaz Pieza
Lehen Hezkuntza
• Unitate bakoitzerako baliabideak
Baliabide-bankua
Euskara
9
Irakaslearen webgunea www.anayaharitza.es webgunean honako material hauek aurkituko dituzu maila bakoitzerako:
• Programazioa eta proiektuari buruzko dokumentuak.
• Proposamen didaktikoa; aniztasuna lantzeko eta ebalua-tzeko fitxak ditu, bertsio inprimagarrian.
• Proiektuaren gakoak.
• Baliabide-bankua; honako baliabide hauek ditu:
– Hizkuntza-proiektua.
– Jolastuz ikasi (jolasaren bidez ikasteko).
– Irakurritakoaren ulermena lantzeko irakurgaiak (3. mai-latik aurrera).
– Unitate bakoitzerako baliabideak: IKTak erabiltzen ikas-teko fitxak (herritartasun digitala)…
– «Ikasi dudana antolatu», «Portfolioa» eta «Ikasteko» ata-len bertsio inprimagarria (3. mailatik aurrera).
Euskara
3Lehen Hezkuntza
ZER EGINGO DUT?METODOAREN GAKOAK AURKIBIDEA LAGUNTZA
www.anayaharitza.es
ERANSKINAK
6
ZII
EE Z
AA
PP Z
Koadernoa 1Euskara
Lehen Hezkuntza
5
ZII
EE Z
AA
PP Z
Koadernoa 1Euskara
Lehen Hezkuntza
ZII
EE Z
AA
PP Z
Koadernoa 1Euskara
Lehen Hezkuntza
1
ZII
EE Z
AA
PP Z
Koadernoa 1Euskara
Lehen Hezkuntza
2
ZII
EE Z
AA
PP Z
Koadernoa 1
EuskaraLehen Hezkuntza
3
ZII E
E Z AA
PP Z
4Koadernoa 1Euskara
Lehen Hezkuntza
Euskara 5 eta 6 laster
Laster
Laster
Hitz eta pitz1
10
SarreraUnitatearen aurkezpenaLehen Hezkuntzako hirugarren mailan gaude. Ikasturteko lehen unitate honetan, hainbat eduki biltzen dituen erronka proposatuko diegu ikasleei: alfabeto bat asmatzea. Izan ere, letrak, hitzak, ordena alfabetikoa eta komunikazioa unitateko eduki nagusiak izango dira.
t Unitatearen hasierako irakurgaia Daniel Nesquens idazle ospetsuaren Barraskiloarena eta beste hamabost libu-ruaren pasarte bat da. Testuan, mutiko batek, hainbat letra ikusten ditu zopan bilduta. Letra horiek, gero, hitzak eta esaldiak osatzen dituzte. Horrela, unitatean zehar landuko diren hainbat eduki aurkeztuko ditugu. Era berean, Ulermena atalean, irakurgaia lantzeko hainbat proposamen izango dituzte ikasleek.
t Ikasi hitzak atala testuko gaiarekin lotutako lexikoa lan-tzera bideratuta dago. Lehen unitate honetan, hain zuzen ere, elikagaiei buruzko lexikoa landuko dugu.
t Ahoz atalean, ahozko komunikazioaren ezaugarriak aur-keztuko ditugu. Oso garrantzitsua da ikasleek jakitea lehenik hitz egiten ikasten dela, eta idatzizko komunika-zioa gero datorrela. «Adierazpenaren txokoan», halaber, zeinu-hizkuntza aurkeztuko dugu, ikasleek ikus dezaten komunikatzeko beste modu batzuk ere badaudela.
t Idatziz atalean aurreko atalari emango diogu jarraipena. Oraingoan, baina, idatzizko komunikazioaren ezauga-rriak landuko ditugu. Horrela, ikasleak gai izango dira bi komunikazio mota horien ezaugarriak bereizteko.
t Unitateko Lexikoa atalean, alfabetoa eta ordena alfabeti-koa ikusiko ditugu. Lehen eta bigarren mailetan landutako edukia izanik ere, ezinbestekoa iruditzen zaigu ikasleek oinarrizko kontzeptu batzuk ondo finkatzea.
t Ortografiari dagokionez, letra larriaren erabilera berrikusiko dugu, aurreko ikasturteetan ikasitakoa gogora ekarriz.
t Gramatikan, letrak, silabak eta hitzak landuko ditugu. Hizkuntzaren oinarrizko elementuak dira letrak, eta, horiek konbinatuz, unitate handiagoak sortzen ditugu.
t Literatura atalean, literaturaren jatorriari helduko diogu. Izan ere, ezinbestekoa da ikasleek ulertzea hasiera batean literatura ahoz transmititzen zela eta geroago idatzi zela. Horretarako, ahozko literaturako hainbat eredu landuko ditugu: aho-korapiloak, igarkizunak, lo-kantak...
t Unitatearen amaierako orrialdeetan, ikasitakoa antola-tzeko eta berrikusteko aukera izango dute.
Baliabideak eta materialak Anaya/Haritza argitaletxeak honako material osagarri hauek eskaintzen ditu 3. mailako ikasleek unitate honetako edu-kiak indartzeko eta sakontzeko:
t «Irakurgaia» ataletako audioa, www.anayaharitza.es webgunean.
t Liburuaren osagarri diren hiru lan-koadernoak.
t Proposamen didaktiko honetan jasota dauden metodolo-gia-iradokizunak, ariketa osagarriak eta mota guztietako baliabideak.
t Fotokopiatzeko baliabideak: hasierako ebaluazioa, indartzeko eta sakontzeko fitxak eta unitatearen eba-luazioa.
t Irakurritakoaren ulermena lantzeko testuak, www.ana-yaharitza.es webgunean.
t Liburu digitala: unitateko edukiak indartzeko eta sakon-tzeko baliabide digitalak.
t Baliabide-bankua, www.anayaharitza.es webgunean.
t Lehen Hezkuntzara egokitutako Lehen Hiztegia, VOX eta Anaya/Haritza argitaletxeena.
t Ikasgelako materiala.
t Bibliografia:
– Daniel Nesquens, Barraskiloarena eta beste hamabost Ibaizabal.
Ikasturte hasierarako iradokizunak
– Ikasturteko lehen unitatea izanik, irakasleak aukera paregabea du ikasleen itxaropenak, zalantzak, beha-rrizanak eta nahiak identifikatzeko. Izan ere, gogoan izan behar da ikasleek aurreko mailetan ikasitako eduki asko berrikusiko dituztela.
– Irakasleak orri zuri batean honako hau idazteko eskatuko die ikasleei: nola ikusten duten beren burua ikasturte honen hasieran. Horrela, irakasleak ikasleen egoera hobeto ulertzeko tresna bat izango dute.
11
Unitateko edukiak Konpetentzia orokorrak
Konpetentzia espezifikoak
Hasierako orrialdeak– Hasierako egoera– Erronka– Amaierako produktua
KKKDIIK
GKEBJKHLK
Ko
mun
ikaz
ioa
Irakurgaia– Narrazio-testua: Letra-zopa
KKKDIIK
KHLKAKPI
Ikasi hitzak– Elikagaiak
KKKDIIK
KHLK
Ahoz– Ahozko komunikazioa
KKKDIIK
GKEBJNEK
KHLKMKGH
Idatziz– Idatzizko komunikazioa
KKKDIIK
GKEBJKHLK
Hiz
kunt
za
Lexikoa– Alfabetoa eta ordena alfabetikoa
KKKDIIK
AKIJ
KHLKMK
Ortografia– Letra larriaren erabilera
KKKDIIK
AKIJKHLK
Gramatika– Letrak, silabak eta hitzak
KKKDIIK
KHLK
Lite
ratu
ra
– Literaturaren jatorriaKKKD
IIKGKEBJ
KHLKAKMD
Am
aier
ako
orr
iald
eak
– Zer ikasi dudan– Nola ikasi dudan– Nola sentitu naizen
KKKDIIK
AKIJNEK
KHLKTK
t KONPETENTZIA OROKORRAK. Ikasten ikasteko konpetentzia: pentsatzen jakitea eta ikastea (IIK); Norberaren ekimenerako konpetentzia: egiten eta ekimenez jokatzen jakitea (NEK); Gizarterako konpetentzia: elkarrekin bizitzen jakitea (GKEBJ); Autonomiarako konpetentzia: izaten jakitea (AKIJ); Komunikazio-konpetentzia eta konpetentzia digitala: komunikatzen jakitea (KKKD).
t KONPETENTZIA ESPEZIFIKOAK. Gizarterako konpetentzia: gizarte-zientziak (GKGZ); Komuni-kazio-, hizkuntza- eta literatura-konpetentzia: hizkuntza eta literatura (KHLK); Matematikarako konpetentzia: matematika (MK); Zientziarako konpetentzia: naturaren zientziak (ZK); Teknologia-rako konpetentzia: teknologia (TK); Arterako konpetentzia: musika eta dantza (AKMD); Arterako konpetentzia: plastika eta ikus-entzunezko adierazpena (AKPI); Motrizitaterako konpetentzia: gorputz-hezkuntza (MKGH).
Edukiak eta konpetentziakHizkuntza-proiektuat�Narrazio-testua
Pentsamenduaren garapenat�AGA (Alderdi Guztiak Aztertu)t�Gurpil logikoa t� «Ikasi dudana antolatu»: mapa
hierarkikoa
Lankidetzat�Orri birakariat� Egiaztatu
Hezkuntza emozionalat� Kontzientzia emozionala:
oinarrizko zirrarak identifikatu
Ekintzailetzat� Sormena eta sorkuntza
(dimentsio pertsonala): beste proiektu batzuk sortu.
IKTakt�Audioakt�Ariketa interaktiboakt� «Ikasteko» eta «Jolastuz ikasi»
atalak
Ebaluazioat� Zer ikasi dut? t�Nola ikasi dut?t�Nola sentitu naiz?
Hemen aurkituko dituzu garatuta gakoei lotutako teknikak:
Piezaz Pieza. Proiektuaren gakoak.
Funtsezko piezak
Irudiarekin jolastu Irudian, neska-mutiko talde bat ageri da, letrekin hitzak osatzen. Scrabble erraldoi bat ari dira egiten. Unitatearen izenburuak lotura zuzena du irudiarekin; izan ere, komunikazioari buruz mintzatzen dira biak.
Irudia izango da unitatearen abiapuntua; irudiari etekinik handiena ateratzeko, hainbat galdera egingo dizkiegu ikasleei:
t��Zenbat neska-mutil daude?
t��Zertan ari dira?
t��Jolastu zarete inoiz jolas horretan?
t��Zer esan nahi du goiko bunbuiloetan ageri den esaldiak?
Erronkaren segida
1Hitz eta pitz
8
… ahoa ireki eta elkarrekin mintza!
Hitzaren giltza, hitzaren giltza….
12
Unitatearen izenburua euskarazko hitz-joko eza-gun bat da. Unitatean zehar landuko diren hain-bat eduki laburtzen ditu izenburu horrek: letrak, hitzak eta komunikazioa. Erronkak ere horiek guztiak bilduko ditu, aurrerago ikusiko dugunez.
Ezer baino lehen, ikasleei galdetu ahal diegu hitz-joko hori inoiz entzun duten, eta noiz/zerta-rako erabiltzen den.
Has gaitezen
Hasierako egoera laburbildu
Erronka proposatu
Ahoz, idatziz, keinuen bidez…: komunikatzeko hainbat modu daude. Komunikazioa ezinbes-tekoa da elkar ulertzeko!
Asmatuko dugu komunikatzeko beste modu bat?
Ahoz, idatziz, keinuen bidez…: komunikatzeko hainbat modu daude. Komunikazioa
ezinbestekoa da elkar ulertzeko!
Gainditu dudala erakusteko... alfabeto dibertigarri
bat asmatuko dut
Nolako alfabetoa izango den pentsatuko dugu.
Mezua idatziko dugu gure alfabetoa erabiliz.
Jolastu eta deszifratu mezuak!
Erronka gainditzeko... ikertu eta ikasi
Irakurgaia: Letra-zopa
Ahozko komunikazioa
Idatzizko komunikazioa
Alfabetoa eta ordena alfabetikoa
Letra larriaren erabilera
Letrak, silabak eta hitzak
Literaturaren jatorria
1
Urra
tsa
2
Urra
tsa
3
Urra
tsa
Erronka bat dugu zuretzat
Asmatuko dugu komunikatzeko beste
modu bat?
13
Erronka aurkezteko, ikasleei galdetuko diegu ko-munikatzeko zer modu ezagutzen duten: ahoz, idatziz, keinuen bidez…
Ikasleen erantzunetatik abiatuta, erronka azal-duko diegu: alfabeto bat asmatu beharko dute, eta alfabeto horrekin mezu bat idatzi. Horrela, komunikatzeko modu berri bat asmatuko dute.
Erronka aurkeztu
Nola gainditu erronka? Nola erakutsi gainditu dudala?
Erronka gainditzeko, urrats hauek egin beharko ditugu:
1 Nolako alfabetoa izango den pentsatuko dugu: talde bakoitzak bere alfabetoa di-seinatuko du.
2 Mezua idatziko dugu, gure alfabetoa erabiliz: asmatutako alfabetoa erabiliko dugu kartoi mehe batean mezu bat idaz-teko.
3 Jolastu egingo gara, eta beste talde ba-tzuen mezuak deszifratzen saiatuko gara.
Erronka gaindituko dugu baldin eta…
t��Alfabeto bitxi bat asmatzen badugu, eus-kal alfabetoa oinarri duena.
t��Mezu bat idazten badugu, geure alfabe-toa erabiliz.
t��Geure alfabetoa eta esaldia kartoi mehe batean idazten baditugu.
t��Beste talde batek idatzitako mezuak des-zifratzeko gai bagara.
Metodologia-iradokizunakLehenengo unitateko irakurgaia narrazio-testu dibertigarri bat da. Gainera, unitateko hainbat edukirekin eta erronkarekin lotuta dago.
t Irakurri aurretik: ikasleei eskatuko diegu, ezer baino lehen, irakur-gaiaren izenburuari erreparatzeko eta Irakurri aurretik epigrafea ira-kurtzeko. Letra-zopari buruzko hipotesiak egin ditzakegu ikasleekin, irakurgaiaren izenburuak duen hitz-jokoa baliatuz.
t��Gomendagarria izan daiteke, halaber, 10.-11. orrialdeetako ilustra-zioei arretaz begiratzea, eta ikasleei eskatzea ilustrazio horietan ikus-ten dutena arretaz deskribatzeko. Izan ere, ilustrazioek testuari bu-ruzko informazio garrantzitsua ematen dute sarri.
t� Irakurtzeko: irakurketa hainbat modutara planteatu daiteke. Lehenik, komeni da ikasleek testua bakarka irakurtzea, isilean. Gero, irakasleak audioa jar dezake. Beste aukera bat irakurketa partekatua egitea da (ikusi lankidetza-proposamena orrialdearen goiko aldean).
14
1010
Letra-zopa 1
Gaur zopa dago, letra-zopa. Amak mahaian jarri dit platera. Letrak ketan aireratzen ari dira, ilara luzetan bilduta:
—Hasi jaten hoztu orduko —esan du amak.
Mahai gainean, bi plater baino ez daude.
—Ez diogu aitari itxaron behar, ala? —diot.
—Ez, gaur ez da bazkaltzera etorriko. Negozioak, badakizu...
—Ez, ez dakit.
—Berdin dio; utzi berriketari eta jan —esan dit amak.
Koilara hartu, eta zopari biraka hasi naiz. Jira eta bira ikusten ditut letrak barruan, zaldiko-maldiko batean bezala. Bira bat, bi, hiru…
Amak jan du plater erdia. Nik, ezta koilarakada bat ere.
—Ez dago t letra —esan diot—. Eta w ere ez.
Amak ez dit erantzun; jaten ari da, bere gauzetan pentsatzen. Urdaila orroka ari zait. Hobe izango dut zopa jan. Baina, lehenik, azken hiru birak emango dizkiot koilararekin. Bat, bi eta hiru...
Zopan sortu den hitz bati begira gelditu naiz:
Irakurgaia
Erreparatu irakurgaiaren izenburuari:
badakizu zer den letra-zopa? Zenbat
motatako letra-zopak ezagutzen dituzu?
Ikusi duzu inoiz horrelakorik? Irakurri arretaz, eta dastatu!
Irakurri aurretik
Komunikatu
LankidetzaIrakurketa partekatuaIkasle batek testuaren lehen paragrafoa irakurriko du; hurrengo ikasleak paragrafo horren edukia laburbiduko du. Gainerako ikasleek esan beharko dute laburpena zu-zena den ala ez. Gero, lehen paragrafoa-ren laburpena egin duen ikasleak bigarren paragrafoa irakurriko du. Jarraian doanak irakurritako paragrafoa laburbilduko du. Prozesua behin eta berriz errepikatuko da, testua amaitu arte.
Baliabideak
Audioa1. audioa www.anayaharitza.es webgunean dago eskuragarri.
Funtsezko piezak
15
U·1
Letra gehiago ere badaude, eta irakurtzen jarraitu dut:
Harrigarria! Plateretik atera dut koilara, atzetik datorrena hobeto ira-kurtzeko:
Bazen behin printze bat beti euliak harrapatzen ibiltzen zena
Badakit, badakit! Printze eulijalearen ipuina da!
Koilara berriz ere zopatan sartu, eta ahora eraman dut letraz beteta. Zer gozoa!
Poliki-poliki, letrak desagertzen doaz. Orain ez daude platerean, nire urdailean baizik. Printzea, eulia…: denak nire urdailean. Zutitu, eta musu gozoa eman diot amari, printze baten musua. Neu ere printzea bainaiz…
—Eskerrik asko, nire printzea —esan dit amak.
—Eskerrik asko, erregina —erantzun diot.
Daniel Nesquens, Barraskiloarena eta beste hamabost. Ibaizabal (moldatua).
Berriketa: denbora pasatze-ko hizketaldia.
Zaldiko-maldiko: gainean jostailuzko animaliak eta ibilgailuak dituen plataforma birakaria.
Hiztegia
11
Metodologia-iradokizunakt���Irakurri ondoren: irakurketa egin ondoren, komenigarria izan dai-
teke ikasleek ezagutzen ez dituzten hitzak argitzeko tartea hartzea. Arbelean hiztegitxoa idatz daiteke.
Ulermena atalera pasatu orduko, komenigarria iruditzen zaigu tes-tuari buruzko solasalditxo bat egitea, ikasleek izan ditzaketen zalan-tzak argitzeko.
Hizkuntza-proiektuaIrakurtzeko trebetasuna lantzen Hirugarren mailatik aurrera, ikasleen ira-kurtzeko trebetasuna lantzeko ariketak eta dinamikak planteatuko ditugu. Irakurgai bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuz, teknika eta jarduera zehatzak proposatuko ditugu. Lehen unitate honetan, bi ariketa egitea gomendatzen dugu:
t��Testuko hitz hauek ahalik eta arinen ira-kurtzea, eta letraka esatea:
zaldiko-maldiko eulijale berriketa urdaila harrigarria
t��Irakurgaiko zenbait pasarteren irakurketa adierazkorra egitea. Binaka jarrita, batek amarena egingo du, eta besteak semea-rena. Intonazio eta ahoskera egokia era-biltzeko eskatuko diegu:
– Ez diogu aitari itxaron behar, ala?
– Berdin dio, utzi berriketari eta jan.
– Eskerrik asko, nire printzea.
– Eskerrik asko, erregina.
Funtsezko piezak
Soluzioak Hitz egin testuari buruz
1. Mutiko batek kontatzen du istorioa.
2. Bi pertsonaia daude guztira: mutikoa eta haren ama. Bazkaltzen ari dira.
3. Bai, aita ere aipatu egiten da. Baina egun horretan ez da bazkaltzera joan, negozio kontuak direla eta.
Idatzi testuari buruz
4. Ama hasi da lehenik zopa jaten.
5. Zopa jaten ari zela, hainbat letra agertu zaizkio mutikoari. Letra ho-riek, gutxika gutxika, hitzak sortzen hasi dira, eta hitzek, esaldi luzea-go bat.
6. Erantzun irekia.
7. Printze eulijalearen ipuina aipatzen da. Ipuin horren argumentua: erantzun irekia.
Iradokizuna: bazen behin printze xelebre bat, beti euliak jaten ibil-tzen zena. Hain zituen euliak maite, non erresumako euli guztiak jan zituen.
8. – Letrak zaldiko-maldiko batean bezala ikusten ditut: letrak jira eta bira ikusten ditut.
– Utzi berriketari eta jan: utzi hitz egiteari.
– Urdaila orroka ari zait: gose naiz.
9. Erantzun irekia. Adibideak: Bazen behin, Behinola batean, Behin batean, Aspaldi aspaldiko garaietan…
10. Erantzun irekia. Iradokizuna: ez dirudi mutikoak zopa oso maite duenik. Izan ere, amak zopa zerbitzatu dioenean, ez da jaten hasi.
11. Erantzun irekia.
16
1 Nork kontatu du istorioa?
2 Zenbat pertsonaia daude guztira? Zertan ari dira?
3 Aipatzen da beste norbait? Nor?
9 Orri birakaria Ziur behin baino gehiagotan entzun duzula «Bazen behin»
esapidea ipuinen hasieran. Taldeka jarrita, idatzi ipuinak hasteko eta ipuinak amaitzeko ezagutzen dituzuen esapide guztiak.
10 AGA Atsegin du zopa protagonistak? Nola dakizu? Eta zuk, zer janari duzu gogokoen? Binaka jarrita, kontatu elkarri.
11 Gertatu zaizu inoiz gauza dibertigarririk bazkaltzen ari zarela? Jarri tal-deka eta azaldu elkarri.
4 Nor hasi da lehenik zopa jaten?
5 Zer gauza harrigarri gertatu zaio mu-tikoari? Azaldu zure hitzak erabiliz.
6 Aita ez dela bazkaltzera joango jakin duenean, nola uste duzu sentitu dela mutikoa? Aukeratu eta arrazoitu.
lasai arduratuta pozik
triste haserre nekatuta
7 Ipuin baten izenburua aipatzen da irakurgaian. Idatzi eta azaldu ipuin hori zure ustez zeri buruzkoa den.
8 Aukeratu lodiz daudenen esanahia.
– Letrak zaldiko-maldiko batean bezala ikusten ditut.
a) Letrak zaldi gainean ikusten ditut.
b) Letrak jira eta bira ikusten ditut.
c) Letrak poz-pozik ikusten ditut.
– Utzi berriketari eta jan.
a) Utzi berriak irakurtzeari.
b) Utzi hitz egiteari.
c) Utzi berriro jateari.
– Urdaila orroka ari zait.
a) Sabeleko mina dut.
b) Urdaila bete-beteta daukat.
c) Gose naiz.
Hausnartu eta lotu zure munduarekin
Idatzi testuari buruz
Ulermena Hitz egin testuari buruz
12
Funtsezko piezak
Hezkuntza emozionalaKontzientzia emozionala: oinarrizko zirrarak identifikatu
Seigarren ariketaren bitartez, ikasleen kon-tzientzia emozionala landu daiteke. Hain zuzen ere, oinarrizko zirrarak identifikatzea da arike-taren xedea. Ikasleak irakurgaiko mutikoaren lekuan jarri beharko dira, eta aita bazkaltzera joango ez dela jakin duenean nola sentitu den adierazi beharko dute. Bide batez, enpatia lan-tzeko ariketa egokia ere bada.
Halaber, hainbat aukeren artean, zirrara positi-boak (lasaitasuna, poza) eta zirrara negatiboak (haserrea, arduratuta egotea, nekea, tristura) identifikatuko dituzte. Ikasleei gogoratuko die-gu guzti-guztiak direla ohikoak pertsonon bizi-tzetan, eta unearen arabera bateko eta beste-ko zirrarak izaten ditugula.
LankidetzaOrri birakariaIkasleak lauko taldetan jarriko dira. Bi ikas-lek ipuinen hasierako esaldiak idatziko dituzte orri batean; beste biek, ipuinen amaierako esaldiak. Gero, orriak trukatuko dituzte, denek idatzi arte. Azkenik, erantzu-nak partekatuko dituzte.
Pentsamenduaren garapenaAGA (Alderdi Guztiak Aztertu) Hamargarren ariketan, ikasleek irakurgaia-ri buruz gogoratzen duten guztia kontuan hartu beharko dute, erantzuna eman baino lehen. Mutikoaren jarrerari errepartzeko es-katuko diegu.
Metodologia-iradokizunak Atalaren hirugarren ariketan, urteko egun berezietan jaten diren elika-gaiak aipatzen dira. Ikasleei galdetu ahal diegu beste egun batzuetan zer jaten duten, adibidez, urtebetetze-egunean. Azken ariketan, fruta bati buruzko igarkizuna proposatzen da. Ikasleei galdetuko diegu elikagaiei buruzko beste igarkizunik dakiten. Igarkizun gehiago ekar daitezke eskolara.
Soluzioak1.
2. – Labean eginda: bizkotxoa, bisigua. – Frijituta: arrautza, piperrak, xerra. – Txigortuta: ogia. – Egosita: pasta, dilistak.
3. – Gabonetan intxaur-saltsa jaten dugu aitona-amonen etxean.
– Udazkenean Mikelek gaztaina erreak saltzen ditu herrian.
– Udan izozkia jaten dugu hondartzan.
– Inauterietan tostada gozoak jaten ditugu postretan.
4. Gerezia.
17
U·1
13
1 Bilatu zortzi elikagairen izenak letra-zopan.
2 Nola jaten ditugu goiko elikagaiak? Sailkatu.
ElikagaiakKomunikatu
E K T P I K G U G DB I S I G U A K L KI H A P O T Z E A PZ K L E N X E R R AK T D R E O K E R SO Z E R T L U L A TT G M A K I R Z U AX U I K O H N A T SO K N A P K E O Z OA K D I L I S T A K
labean eginda txigortutafrijituta egosita
Ikasi hitzak
3 Osatu esaldiak garaiko elikagai hauetako bakoitza erabiliz:
gaztaina izozkia intxaur-saltsa tostada
– Gabonetan … jaten dugu aitona-amonen etxean.
– Udazkenean Mikelek ... erreak saltzen ditu herrian.
– Udan … jaten dugu hondartzan.
– Inauterietan … gozoak jaten ditugu postretan.
4 Irakurri igarkizuna eta asmatu zer fruta den.
Txiki-txikia eta gorria,
beti lagunari eskutik helduta.
Kanpotik biguna,gogorra barrutik.
E K T P I K G U G DB I S I G U A K L KI H A P O T Z E A PZ K L E N X E R R AK T D R E O K E R SO Z E R T L U L A TT G M A K I R Z U AX U I K O H N A T SO K N A P K E O Z OA K D I L I S T A K
w
Metodologia-iradokizunak Ahozko komunikazioa zer den ulertzeko, irakasleak solasaldi txiki bat egingo du ikasleekin: Zer ikasi zenuten lehenago, hitz egiten ala idaz-ten? Ba al dakizue noiz hasi zineten hitz egiten? Zein izan zen esan ze-nuten lehen hitza? Etxekoei galdetzeko ere eskatu ahal diegu ikasleei, baita gurasoek dituzten oroitzapenak koadernoan idazteko ere. Gero, denon artean parketatzean, ikasleek ikusiko dute hitz egiten ikasteko prozesua nahiko antzekoa dela gizaki guztientzat.
Ahozko komunikazioaz gain, komunikatzeko beste modu batzuk ere badaudela ikasiko dute ikasleek; horretarako, Adierazpenaren txokoan ageri den irudia baliatuz, zeinu-hizkuntza zer den komentatuko dugu.
Soluzioak1. Ahoz komunikatzen ari dira, hiru egoera desberdinetan: lehenen-
goan, mutikoa ogia erosten ari da; bigarrenean, neskatoa telefonoz hizketan ari da beste pertsona batekin; hirugarrenean, irakaslea ma-tematika ahoz azaltzen ari da.
2. Erantzun irekia.
3. Ikasleek hiru egoerak antzeztuko dituzte.
Adierazpenaren txokoa Ikasleek beren izena esango dute, keinuak erabiliz.
Sakontzeko ariketak 1. Brailleari buruzko informazioa bilatzeko eskatuko diegu ikasleei. Me-
zuak idatziko ditugu arbelean, braillea erabiliz.
2. Intonazio eta erritmo egokia erabiltzearen garrantziaz hausnartuko dugu. Irakasleak galderak egingo ditu, adibidez: Zer gertatzen da arinegi hitz egiten badugu? Zer gertatzen da intonazio desegokia erabiltzen badugu? (Adibidez: ozenegi edo baxuegi hitz egitea).
18
1414
1 Erreparatu irudiei eta eztabaidatu. Zertan ari dira?
2 Noiz eta norekin erabiltzen duzu ahozko komunikazioa? Pen-tsatu eta idatzi koadernoan.
3 Antzeztu egoera hauek, hiruko taldetan jarrita:
Pertsonok komunikatu egiten gara; hau da, beste batzue-kin partekatzen ditugu ideiak, nahiak, usteak… Hitz egiten dugunean, ahozko komunikazioa erabiltzen dugu.
Komunikatu
Ahozko komunikazioa
Adierazpenaren txokoa
Pertsona batzuk ezin dira ahoz komunikatu. Hori dela eta, zeinu-hizkuntza erabiltzen dute. Binaka jarrita:
t� Erreparatu zeinu-hizkuntzaren alfabetoari.
t� Adierazi zuen izena, letra bakoitzari dagokion keinua erabiliz.
Ahoz
Hitz egiten dugunean, ondo
ahoskatu, eta intonazio eta
erritmo egokia erabili behar dugu.
Gogoratu
Metodologia-iradokizunak Aurreko ataleko edukiari jarraipena emango diogu. Horretarako, ezta-baida txiki bat egin daiteke ikasleekin: Noiz ikasi zenuten idazten? Zaila izan zen idazten ikastea? Zer letra kostatu zitzaizuen gehien ikastea? Bi urte lehenago, Lehen Hezkuntzako lehen mailan, egindako ikasketa-prozesua gogora ekarriko dugu horrela, eta ikasleei aukera emango diegu beren esperientziak partekatzeko.
Bestetik, egunerokotasunean aurkitu ditzakegun testuei buruz ere min-tza gaitezke: oharrak, gutunak, mugikorreko mezuak, eskolako eta ka-leko kartelak…
Soluzioak1. Erantzun irekia.
– Lehen kartela kiroldegietan egoten da, bigarrena hozkailuan edo etxeko beste leku batean egoten da, eta hirugarrena herriko edo eskolako karteldegietan egon liteke.
– Lehena kiroldegiko arduradunek, bigarrena Galderren amak eta hirugarrena musika-eskolako arduradunek.
– Lehena jakinarazpena da, bigarrena oharra eta hirugarrena kar-tela.
2. Erantzun irekia.
3.
19
15
U·1
1 Begiratu arretaz irudiei eta erantzun.
t�Ikusi duzu inoiz horrelakorik? Non?
t�Nork idatzi du bakoitza? Nork irakurriko du?
t�Zer izen du testu bakoitzak?
2 Adierazi noiz erabiltzen duzun idatzizko komunikazioa egoera hauetan:
eskolan lagunekinetxean
3 Lotu ahozko eta idatzizko komunikazioaren ezaugarriak.
Idatzizko komunikazioa
Ahoz ez ezik, idatziz ere komunikatzen gara. Zerbait ira-kurtzen edo idazten dugunean, idatzizko komunikazioa erabiltzen dugu.
Komunikatu Idatziz
Idazten dugunean, kontuan hartu behar ditugu puntuazio-
markak eta ortografia.
Gogoratu
etenaldi laburra galderak etenaldi luzea harridura hotsak
Œ hq q
MUSIKA-IKASTAROAAstearte eta ostegunetan musika-eskolan.Zatoz!
Astelehenean kiroldegia
itxita egongo da,
jaieguna baita.
Galder maitea, zoaz azokara eta erosi: – 2 kg laranja - 1 ogi- 4 jogurt- 3 botila esne Amatxo
Ahozko komunikazioa Idatzizko komunikazioa
puntua harridura-marka
koma
galdera-marka
letrak
12 3
etenaldi laburra galderak etenaldi luzea harridura hotsak
Ahozko komunikazioa Idatzizko komunikazioa
puntua harridura-marka
koma
galdera-marka
letrak
Metodologia-iradokizunak Lehenengo ariketako alfabetoa arbelean idatziko dugu, eta bokalak eta kontsonanteak kolore desberdinekin inguratuko ditugu.
Soluzioak1.
2. x – y – z / n – o – p / l – m – n / a – b – c / g – h – i / q – r – s / e – f – g / i – j – k .
3. baratxuria – intxaurra – kiwia – piperra.
4. – Bira-erregina-ahoa-mahaia-platera (Ordezkoa: erantzun irekia. Adibidez: gamelua).
– Aita-eulia-berriketa-negozioak-zopa (Ordezkoa: erantzun irekia. Adibidez: fruta).
Lotu irakurgaiarekin 5. Erantzun irekia. Adibidez: d 8 dadoa; i 8 izarra; g 8 gozokia;
o 8 oreina; p 8 pinguinoa; l 8 limoia; z 8 zopa.
A B C D E F G H I J K L M N Ñ O
P Q R S T U V W X Y Z
20
16
4 Multzo bakoitzean, ezabatu alfabetikoki ordenatuta ez dagoen hitza eta asmatu beste bat haren lekuan sartzeko.
Ezagutu hizkuntza Lexikoa
1 Osatu alfabetoa koadernoan.
2 Idatzi letra bakoitzaren aurrekoa eta hurrengoa:
… y … … o … … m … … b … … h … … r … … f … … j …
3 Idatzi elikagai hauek ordena alfabetikoan. Gero, inguratu ha-sierako letraren arabera: gorriz kontsonantea bada eta urdinez bokala bada.
5 Irakurgaiko protagonistak, zopa jaten ari zela, hainbat letra ikusi zituen aireratzen. Idatzi hitz bana letra horiekin eta or-denatu alfabetikoki:
d i g o p l z
Lotu irakurgaiarekin
Alfabetoa
Alfabetoa hizkuntza bat osatzen duten letren multzoa da. Euskal alfabetoak 27 letra ditu: 5 bokal eta 22 kontsonante.
bira-erregina-ahoa-mahaia-platera
aita-eulia-berriketa-negozioak-zopa
Nolako alfabetoa izango den pentsatuko dugu.
t� Taldeka jarrita, disei-natu zuen alfabetoa: euskal alfabetoaren le-tra bakoitzeko letra bat asmatu beharko duzue (guztira, 27 letra). Egin zirriborroak eta erabaki letra bakoitzak zer itxura izango duen.
t� Idatzi euskal alfabetoa kartoi mehe batean. Le-tra bakoitzaren ondoan, idatzi zuen alfabetoko le-tra. Gero, asmatu zuen alfabetoaren izena.
31 2Urratsa
A D G J NQ S V X
Ekintzailetza Dimentsio pertsonala: beste proiektu ba-tzuk sortu
Erronkaren lehen urratsari lotuta ageri zaigu lehen unitateko ekintzailetza. Ikasleek, lehen urrats honetan, proiektuaren diseinu orokorra egin beharko dute: nolako alfabetoa asmatuko duten, zer izen jarriko dioten, eta zer mezu ida-tziko duten. Horretarako, talde-lana, lankidetza eta sormena erabili beharko dituzte, besteak beste.
Funtsezko piezak
Metodologia-iradokizunak Irakasleak lehen ariketa erabiliko du edukia aurkezteko. Gero, ariketa errepika dezake beste testu baten diktaketa eginez. Irakasleak testu baten diktaketa egin dezake, eta ikasleei eskatu testu horretan letra la-rriz idatzi dituztenak sailkatzeko: testuaren hasierako hitza, puntuaren osteko hitzak eta pertsona- eta leku-izenak.
1. Aurten Mendibeko sagarrondoak sagarrez beteta daude. Ideia bi-kaina izan du Danik: Maiteri eta Josuri deitu die, eta sagar guztiak bildu dituzte. Guztira, hamar saski bete, eta herriko gozogileari eman dizkiote. Gozogileak sagar-pastelak egin ditu herritarrentzat, eta herriko plazan jan dituzte guztiak. Bapo eginda gelditu dira!
2. – Testuaren hasierako hitza: Aurten.
– Puntuaren osteko hitzak: Ideia, Guztira, Gozogileak, Bapo.
– Izen bereziak: Mendibe (leku-izena), Dani, Maite, Josu (pertsona-izenak)
3. – Antton eta Peru Bilbon bizi dira.
– Nire txakurrak Tula izena du.
– Goizean Amaiak argazkiak ekarri ditu.
– Munduko mendirik altuena Everest da.
4. Ostegunean Maider Bilbora joan zen osaba Aitzolekin. Zinemara joan ziren hango lagun batzuekin: Idoiarekin eta Urkorekin. Film po-lita ikusi zuten. Gero trena hartu zuten eta Getxora itzuli ziren.
21
U·1
17
Ezagutu hizkuntza Ortografia
1 Kopiatu testua eta inguratu letra larriz hasten diren hitzak.
2 Sailkatu goiko testuan inguratu dituzun hitzak.t� Testuaren hasierako hitza: …t� Puntuaren osteko hitzak: …t� Izen bereziak: …
3 Zuzendu akatsak.
– antton eta peru bilbon bizi dira.– nire txakurrak tula izena du. – goizean amaiak argazkiak ekarri ditu.– munduko mendirik altuena everest da.
4 Testu honek puntuak eta letra larriak falta ditu. Zuzendu eta berridatzi:
Letra larria
Letra larriz idatziko ditugu:t� Testuaren hasierako hitza. t� Puntuaren osteko hitzak.t� Izen bereziak: pertsona- eta leku-izenak.
Aurten Mendibeko sagarrondoak sagarrez beteta daude. Ideia bikaina izan du Danik: Maiteri eta Josuri deitu die, eta sagar guztiak bildu dituzte. Guztira, hamar saski bete, eta herriko gozogileari eman dizkiote. Gozogilek sagar-pastelak egin ditu herritarrentzat, eta herriko plazan jan dituzte guztiak. Bapo eginda gelditu dira!
Mezua idatziko dugu gure alfabetoa erabiliz.
t��Pentsatu eta idatzi mezua euskaraz orri zuri batean.
t��Kartoi mehe zati batean, idatzi mezua zuen alfa-betoa erabiliz.
31 2
Esaldiaren amaieran puntua jarri behar da.
Gogoratu
ostegunean maider bilbora joan zen osaba aitzolekin zinemara joan ziren hango lagun batzuekin: idoiarekin eta urkorekin film polita ikusi zuten gero trena hartu zuten eta getxora itzuli ziren
Urratsa
Metodologia-iradokizunak Atal honetako edukia aurkezteko, irakasleak unitatearen hasierako iru-dia eta irakurgaia ekar ditzake gogora. Gero, hitzak sortzeko prozesua gogoratuko dugu: letrak-silabak-hitzak-esaldiak.
Silabak marratxoekin banatuko ditugu, eta, modu grafikoagoan lan-tzeko, ahots-kolpeak adierazteko txaloak ere erabil ditzakegu.
Soluzioak1. – Bi fruta ageri dira: angurria eta anana.
– a da gehien errepikatzen den letra: 5 aldiz.
– g, u eta i dira behin bakarrik ageri direnak.
– Hiruna bokal (a, i, u) eta kontsonante (g, r, n) desberdin daude.
– anana hitzak du bokal- eta kontsonante-kopuru bera.
– an-gu-rri-a; a-na-na
2. Erantzun irekia. Adibideak: tipula, tomatea, piperra, aza.
3. mamua – tea – kanoa – dortoka – idia – meloia. Ezkutuko hitza: men-dia.
4. Goitik behera, lodiz adierazita ageri da kasu bakoitzean kendu beharreko letra:
GARABI – GARBI – GARI – GAI.
22
18
Letrak, silabak eta hitzak
1 Erreparatu irudiei eta erantzun koadernoan.
t� Zer fruta ageri dira? Idatzi izenak.
t� Zer letra errepikatzen da gehien izenotan? Zenbat aldiz?
t� Zein dira behin bakarrik ageri diren hiru letrak?
t� Zenbat bokal eta zenbat kontsonante desberdin daude?
t� Zer izenek du bokal- eta kontsonante-kopuru bera?
t� Banandu hitzak silabatan.
2 Idatzi lau barazkiren izenak letra hauekin. Letra batzuk behin baino gehiagotan erabiliko beharko dituzu:
t a z i
l m e o p
n r u
3 Osatu eta aurkitu ezkutuko hitza.
…amua t…a ka…oa …ortoka id…a meloi…
Ezagutu hizkuntza Gramatika
Letrak elkartuta, silabak eta hitzak sortzen ditugu. Silaba ahots-kolpe bakarrean ahoskatzen den letra edo le-tren multzoa da; adibidez, egunkaria hitzak bost silaba ditu: e-gun-ka-ri-a.
5. arkatza, egongela, banana, akondara, salda, sardexka.
6. – Bi silabakoak: zopa, ganba, dutxa.
– Hiru silabakoak: logela, izotza, tortilla.
– Hiru silabatik gorakoak: barraskilo, jokalari.
Lotu irakurgaiarekin 7. Erantzun irekia. Adibideak:
– Bi silabako hiru hitz: zopa, plater, amak.
– Sei letrako lau hitz: aitari, orduko, letraz, berdin.
– Hiru silabako hiru hitz: koilara, printzea, euliak.
– Hamaika letrako bi hitz: harrigarria, harrapatzen.
Sakontzeko ariketak 1. Hitzak kateatzen jolas gaitezke. Adibidez: gamelu – luma – mamu –
musika – kate…
23
U·1
19
7 Bilatu unitateko irakurgaian:
– Bi silabako hiru hitz.
– Sei letrako lau hitz.
– Hiru silabako hiru hitz.
– Hamaika letrako bi hitz.
Lotu irakurgaiarekin
Jolastu eta deszifratu mezuak!
t� Trukatu idatzitako tes-tuak eta alfabetoak beste talde batzuekin! Talde bakoitzak besteen mezua deszifratu behar-ko du.
t� Irakurri mezu guztiak ozen eta erakutsi alfa-betoa ikastalde osoari.
21 3Urratsa
Erronkagaindituta!
4 Egiaztatu Sortu hitz berriak, kasu bakoitzean letra bat kenduz.
t� Gauza astunak mugitzeko makina handia:
G A R A B I
t� Zikin ez dagoena:
t� Ogia egiteko erabiltzen den zereala:
t� Testu baten ideia nagusia.
5 Ordenatu silabak eta idatzi hitzak.
TZA KA AR GON LA GE E
NA BA NA RA KON AL DA
DA SAL DEX SAR KA
6 Sailkatu silaba-kopuruaren arabera.
logela ganba jokalari izotza
zopa barraskilo tortilla dutxa
Bi silabakoak Hiru silabakoak Hiru silabatik gorakoak… … …
Lankidetza EgiaztatuLaugarren ariketa lankidetzan ikasteko tek-nika hau erabiliz egin daiteke. Ikasleak tal-deka jarriko dira, eta ariketa bakarka egin beharko dute, isilean. Amaitu ondoren, el-karri erakutsiko diote egindako lana. Denen artean erabaki beharko dute egindako lana zuzena den edo aldaketarik egin behar du-ten.
Funtsezko piezak
Metodologia-iradokizunak Atal honetan, literaturaren jatorriari buruz mintzatuko gara. Interesgarria izan daiteke aipatzea literatura, komunikazioa bezalaxe, ahoz egin zela lehenengo, eta idatziz geroago. Horrela, atalen arteko lotura egingo dugu, eta zentzu osoa emango diogu unitatean zehar ikasitakoari.
Ikasleei gogoratuko diegu, halaber, uste baino gehiago dakitela ahoz-ko literaturari buruz; izan ere, aho-korapiloak, igarkizunak, jolasteko eta zotz egiteko kantak… literatuaren adibideak dira. Ideia-jasa bat egin dezakegu ikasleekin, besteak beste.
Soluzioak1. Testu bakoitzaren hasierako esaldia eta testuaren izena:
t��«Haurtxo polita sehaskan dago…»: lo-kanta.
t��«Lehoiari leihoa hautsi zaio…»: aho-korapiloa.
t��«Bietan hamar…»: igarkizuna.
t��«Kikuri bikuri laririkon…»: zotz egiteko kanta.
2. Erantzun irekia.
Sormenaren txokoaHona hemen abestiaren jarraipena:
Makila hor heldu da,txakurra jotzera (...)
Sua hor heldu da,makila erretzera (...)
Ura hor heldu da,sua itzaltzera (...)
24
20
Ezagutu literatura
1 Gurpil logikoa Irakurri eta esan bakoitza zer den: igarkizuna, aho-
korapiloa, zotz egiteko kanta ala lo-kanta.
2 Taldeka jarrita, bilatu mota bakoitzeko beste testu bana.
Literaturaren jatorria
Hasieran, literatura ahozkoa zen: abestiak, koplak… Orain dela mende asko, jendea jai-giroan biltzen zen, kantuak eta istorioak entzuteko eta kontatzeko. Li-teratura jolasteko eta ikasteko erabiltzen zuten.
Lehoiari leihoa hautsi zaio
eta ez leihoari lehoia.
Haurtxo polita sehaskan dago,
zapi zuritan txit bero.
Amonak dio: ene potxolo!,
arren egin, bada, lo eta lo. Kikuri bikuri laririkon,tokatzen zaionari hor konpon.Kikuri bikuri laririkon,ziriko biriko larikon.
Bietan hamar,eta bost ezberdin:gitarraren harietanabil eta arin.
Sormenaren txokoaIrakurri herri-kanta hau eta osatu hitz hauek erabiliz: txa-kurra, makila, sua, ura. Gero, abestu eta antzeztu:
Akerra hor heldu da,artoa jatera. Akerrak artoa,akerrak ken, ken, ken,artoa gurea zen.
Otsoa hor heldu da, akerra jatera. Otsoak akerra,akerrak artoa, akerrak ken, ken, kenartoa gurea zen.
Txakurra hor heldu da,otsoa jatera.(…)
Akerra hor heldu da
Zerua laino dago, Baionako barraraino; nik zu zaitut maiteago, txoriak bere kumeak baino.
Pentsamenduaren garapenaGurpil logikoaEstrategia honen bitartez, ikasleek eduki ja-kin baten bidez antolatuko dute pentsa-mendua. Lehenengo ariketan, ikasleek ahozko literaturaren hainbat testu mota identifikatu beharko dituzte, bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuz.
Funtsezko piezak
Atal honetako edukia indartzeko eta sakon-tzeko, irakasleak baliabide interesgarriak aurkituko ditu liburu hauetan:
a. Txiliku, Axa mixa zilarra. Elkar.
b. Xabier Olaso, Nik papaita, zuk papaita. Pamiela.
c. Xabier Etxaniz, Puntan punta bat. Pamiela.
Bibliorafia
SoluzioakIkasi dudana antolatu
1.
Hitz-bilduma
1. Gurpilak, erlojuaren orratzek eta noriak egin dezakete jira eta bira.
25
21
U · 1
Ikasi dudana antolatu
1 Osatu eskema «Lexikoa» eta «Gramatika» ataletan ikasitakoa erabiliz.
1 Irakurgaiko mutikoak jira eta bira ikusten zituen letrak. Beste zerk egin dezake jira eta bira? Erreparatu argazkiei, erantzun eta arrazoitu.
anayaharitza.esBaliabide-bankuko «Ika-si dudana antolatu» atalean, orrialde honen bertsio inprimagarria duzu.
anayaharitza.esKontsultatu «Ikasteko» eta «Jolastuz ikasi» ata-lak baliabide-bankuan.
Alfabetoa: …
Euskal alfabetoak ...
letra ditu
Hitzak
Letra Silabak: …
5 ... 22 ...
Hitz-bilduma
Pentsamenduaren garapenaTeknika: mapa hierarkikoaIkasleek «Lexikoa» eta «Gramatika» ataleta-ko edukiak erabili beharko dituzte atal ho-netako mapa hierarkikoa osatzeko. Ikasleei gogoratuko diegu mapa hierarikoak oso baliabide erabilgarriak direla ikasitakoa go-goratzeko eta modu grafikoan adierazteko.
IKTak«Ikasteko» eta «Jolastuz ikasi» ataletan, uni-tateko edukiak berrikusteko ariketa interka-tiboak topatuko dituzte ikasleek.
Funtsezko piezak
Letrak
Alfabetoa:hizkuntza bat osatzen
duten letren multzoa da.
Silabak: ahots-kolpe bakarrean ahoskatzen den letra edo letren
multzoa da.
Euskal alfabetoak 27 letra ditu
Hitzak
22 kontsonante5 bokal
w
Zer ikasi dudan 1.
z y x w v u t s rq p o ñ n m l k j ih g f e d c b a
2. A = 1; B = 2; C = 3; D = 4; E = 5; F = 6; G = 7; H = 8; I = 9; J = 10; K = 11; L = 12; M = 13; N = 14; Ñ = 15; O = 16; P = 17; Q = 18; R = 19; S = 20; T = 21; U = 22; V = 23; W = 24; X = 25; Y = 26; Z = 27.
3. LETRAK (12-5-21-19-1-11) ORDENATZEKO (16-19-4-5-14-1-21-27-5-11-16) ERABILI (5-19-1-2-9-12-9) ALFABETOA (1-12-6-1-2-5-21-16-1).
4. Hitz bakoitzaren barruko letrak ordena alfabetikoaren arabera orde-natu behar dira: abestu, egin, estu, diru.
5. Erantzun irekia.
6. Asteburuan Ernio mendian egon ginen. Unaxek eta Maddik kan-pin-dena jarri zuten. Koldok eta Jokinek afaria prestatu zuten. Biharamunean goiz jaiki ginen Errezilera joateko.
7. Erantzun irekia.
8. Goitik behera, lodiz adierazita ageri da kasu bakoitzean kendu beharreko letra:
ASTOA – ARTOA – ARDOA – ARDIA – ARGIA.
9. – Silaba batekoak: hotz, su.– Bi silabakoak: loti, ontzi, triste.– Hiru silabakoak: pilota, alaba.– Hiru silabatik gorakoak: krokodilo, bitxilore, marigorri.
10. es-ko-la, ba-se-rri, za-pi, jan-ge-la, zi-ne-ma, o-tso.
26
22
Zer ikasi dudan
Lexikoa
1 Osatu alfabetoa atzekoz aurrera.
x u sq p n l kh f b a
2 Jarri letra bakoitzari bere zenbakia.
A = 1 B = 2 C = 3 …
3 Idatzi ezkutuko mezua, zenbaki bakoitza bere letrarekin ordeztuz.
12 - 5 - 21 - 19-1-11
16 - 19 - 4 - 5 - 14 - 1 - 21 - 27 - 5 - 11 - 16
5 - 19 - 1 - 2 - 9 - 12 - 9
1 - 12 - 6 - 1 - 2 - 5 - 21 - 16 - 1
4 Aurkitu hitzak, letrak ordenatuz.
e s a t u b
g i n e
t u s e
d u i r
Ortografia5 Idatzi hiru esaldiko testua honi buruz:
6 Berridatzi letra larriak eta puntuak jarriz.
asteburuan ernio mendian egon ginen unaxek eta maddik kanpin-denda jarri zuten koldok eta jokinek afaria presta-tu zuten biharamunean goiz jaiki ginen errezilera joateko
7 Erantzun galdera hauei:
t� Nola du izena zure eskolak?
t� Zer herritan dago?
t� Zein da zure ondoko ikaskidearen izena?
t� Maskotari zer izen jarriko zenioke?
Gramatika8 Adierazi zer den, kasu bakoitzean letra bat
aldatuz.
t� Belarri luzeko aberea: ASTOA
t� Oiloen janari horia: …
t� Mahatsetik ateratzen den edaria: …
t� Artilea ematen duen ile zuriko aberea: …
t� Lanpara piztuta sortzen dena: …
9 Sailkatu silaba-kopuruaren arabera: pilota, loti, hotz, krokodilo, ontzi, alaba, su, bitxi-lore, triste, marigorri.
Silaba batekoak …Bi silabakoak …Hiru silabakoak …
Hiru silabatik gorakoak …
10 Zuzendu silabak zatitzean egin diren akatsak.
es-ko-l-a b-a-se-rri za-p-i ja-ng-e-la zin-em-a ot-so
Nola ikasi dudan Unitatearen azken atal honek garrantzia handia du; izan ere, ikasleek aukera izango dute unitatean zehar egindako lanari buruz hausnartze-ko. Lehen unitate honi dagokionez, ikasleek hiru ariketa izango dituz-te, honako alderdi hauek balioesteko:
1. Zer ikasi duten: unitateko edukiak barneratu dituzten balioetsi beharko dute, alegia, edukiak ondo, hala-hola edo txarto ikasi di-tuzten.
2. Ikasitako edukiek zertarako balio dieten: ezinbestekoa da ikasita-ko edukiek baliagarritasuna dutela ulertzea, eta eguneroko bizitzan aplikatzeko modukoak direla.
3. Nola sentitu diren: norbere buruarekin eta gainerako ikaskideekin ondo sentitzea ezinbestekoa da ikasketa-prozesua egokia izan da-din. Ariketa honetan, horri buruz hausnartzeko aukera izango dute ikasleek.
27
1 Adierazi unitate honetan zenbat ikasi duzun:
2 Kopiatu eta osatu koadernoan.
3 Adierazi nola sentitu zaren...
Letra-zopa testua irakurtzen.
Unitateko ariketak egiten.
Talde-lanean ikasten.
Erronka gainditzen.
Ikaskideei laguntza eskatzen.
Bereizten ditut ahozko eta idatzizko komunikazioaren ezaugarriak.
Badakit literatura nola sortu zen.
Ordenatzen ditut hitzak alfabetoaren arabera.
Badakit noiz erabili behar den letra larria.
Badakit hitzak sortzen, letrak eta silabak konbinatuz.
Zu
re koadernoan
OSATU
edo bertsio imprim
agar
rian
Zu
re koadernoan
OSATU
edo bertsio imprim
agar
rian
���Alfabetoa eta ordena alfabetikoa ezagutzeak: …
��Unitateko eduki honi buruz gehiago ikasi nahi dut: …
��Unitateko ariketa honekin ikasi dut gehien: …
Nola ikasi dudan
anayaharitza.esBal iabide-bankuko «Portfolioa» deritzo-nean, orrialde honen bertsio inprimagarria duzu.
Gogoratu unitate ho-netako lana zure port-foliorako aukeratzea.
23
1. PORTFOLIOA
Funtsezko piezak
Ebaluazioa / IKTak www.anayaharitza.es webguneko baliabi-de-bankuan, Portfolioaren bertsio inprima-garria aurkituko dute ikasleek. Unitatea-rekin lotutako ariketak, irudiak eta beste mota askotako edukiak bil daitezke doku-mentu horretan.