Upload
adsila
View
48
Download
3
Embed Size (px)
DESCRIPTION
BARAUA. Letra:58 Isaías ;Soinua:A beautiful day;Aurkezpena:josearin. Liskar eta haserre artean, egiten duzue barau, gupidarik gabe ukabilka. Ez egin barau horrela, zeuen garrasiak zeru goian entzunaraziz. Hori ote da gogoko dudan baraua gizakiak bere burua zigortzen duen egunean. - PowerPoint PPT Presentation
Citation preview
BARAUA
Letra:58 Isaías ;Soinua:A beautiful day;Aurkezpena:josearin
Liskar eta haserre artean,
egiten duzue barau,
gupidarik gabe ukabilka.
Ez egin barau horrela, zeuen garrasiak zeru
goian entzunaraziz.
Hori ote da gogoko dudan baraua
gizakiak bere burua zigortzen duen
egunean
Hau da, zumeak
bezela burua kulunkatu eta dolu-jantziz
hautsetan etzatea?
Horri esaten al diozue baraua,
Jainkoak atsegin
duen eguna?
Ez ote beste hau gogoko
dudan baraua: injustizi
kateak hautsi,
… eta uztarri hedeak etetea,
zapalduak libratu eta uztarri oro
apurtzea,
Gose denari zeure ogitik eman eta
aterperik ez duen behartsua etxean
hartzea,
Biluzik dagoena jantzi
eta zeure gizakideari
laguntzarik ez ukatzea?
Orduan, goiz argiak bezala egingo duzu
distira eta zure gaitzak berehala sendatuko dira.
Justizia izango duzu aurretik gidari eta
Jaunaren presentzia atzetik babesgarri.
Uztarri oro baztertzen eta salaketak eta gaizki-esanak
uxatzen badituzu,
Gose denari zeure ogia ematen eta
behartsuaren premiari erantzuten badiozu,
Orduan, ilunpetan distira egingo du zure argiak, zure
gau beltza eguerdi bihurtuko da.
Jaunak gidatuko zaitu beti,
basamorturik gorrienean ere
asebeteko.