11
LAUDIOKO GAZTE ASANBLADAREN BARNE HAUSNARKETA: GAZTE ASANBLADA

Barne hausnarketa gazte asanblada

Embed Size (px)

DESCRIPTION

 

Citation preview

LAUDIOKO GAZTE

ASANBLADAREN

BARNE

HAUSNARKETA:

GAZTE ASANBLADA

Txosten honetan Gazte Asanbladaren inguruan egindako hausnarketan (2013/12/24)

jasotako ideiak daude. Eztabaida hiru bloketan banatu genuen: Azterketa orokorra,

egoera, funtzionamendua eta helburuak. Lehen hiru blokeak egiteko hiru taldetan banatu

ginen eta bloke bakoitzari zegozkion galderak eztabaidatu eta erantzuteari ekin genion.

Ondoren, hiru taldeak berriz batu eta talde txikietan komentatutakoak komunean

jartzeari ekin genion. Txosten honetan azaltzen diren ideiak talde bakoitzak paneletan

apuntatutakoak dira, hitzez hitz jasoak. Helburuen blokea, aldiz, denok batera egin

genuen, txandaka bakoitzak bere ideiak plazaratzen. 15-20 pertsona inguru bertaratu

ginen goiz hartako zitara.

Hortaz gain, talde guztiek batera eginiko eztabaidetan hartutako hainbat apunte jasotzen

dira, Azterketa orokorraren eta Egoeraren blokeen amaieran.

AZTERKETA OROKORRA

Gazte Asanblada bai ala ez? Zergatik?

A TALDEA

*Gazte Asanblada bai, ekintza kulturalak egiteko. Jendeak ez du behar bezala ikasten.

*Gazte Asanblada beharrezkoa da gazteen aisialdirako eta baloreak sustatzeko ere bai.

*Gazte Asanbladaren belaunaldi aldaketak eta funtzionamendua ziklikoak dira. Ziklo

hori osasuntsua da?

*Gazte Asanblada politizatua dago, jende zehatz bati bideratua.

B TALDEA

*Gazte Asanblada beharrezkoa da, gazteon beharrak guk nahi dugun moduan asetzeko.

*Gazte dinamika ----- antolatu nahi diren ekintzak.

*Alternatiba autogestionatua da: librea eta autogestioaren bidez aurrera eramatekoa.

*Aktibatzeko balio du.

*Irekia, mundu guztiak bere ideiak plazaratzeko.

*Funtzionamendua: Parte hartzaile guztiek garrantzi berdina.

*Kausa eta proiektu baterako militantzia: Konfiantza sortu eta herriarentzat

(besteentzat) lan egin.

C TALDEA

*Bai, beharrezkoa da. Gaur egun ez dauden ekintzak gazteriari eskaintzeko, balio

batzuen barruan (autogestioa…).

*Beharrezkoa da (gazte problematika lantzen duten beste eragile batzuk dauden arren).

Aisialditik hurbilago dago.

*Gazte mugimendua indartzeko gune garrantzitsua.

*Gaztetxea kudeatzeko erreminta ona.

*Alderdi edo mugimendu zehatz batetik at dago.

*Gazte erakundeak baino esparru murritzagoaren baitan mugitzen da (herria)

*Pertsonalki aberasgarria da.

*Gazte mugimenduko eragilerik gertuena da.

*Gazte problematika zentzu zabalenean hartzen duen eragilea.

*Herriko beste taldeekin harremanak izateak asko laguntzen du esparru zabal bat

sortzen, beste eragileen arteko zubi/erdibidea: gaztetxea.

TALDE GUZTIEK BATERA EGINIKO EZTABAIDAN HARTUTAKO

HAINBAT APUNTE

*Gazte Mugimenduko kolektiborik zabalena da gazte asanblada, beste kolektibo

batzuetan militatzeko zubi lana egiten duena. Gazte Asanblada normalean lehenengo

kolektiboa da; hau da, gazteek ezagutzen duten lehenbiziko kolektiboa da. Oinarri

antikapitalista eta antipatriarkala izan behar du. Gazte Asanblada guztien filosofia

berdina izan behar du eta gazte asanbladatik pasatzen den jendearen arabera lan egiteko

era eta baloreak aldatu daitezke filosofia alde batera utzi gabe.

*Gazte Asanblada batek gazteen beharrak bete behar ditu.

EGOERA

Nola ikusten duzue dagoela Gazte Asanblada gaur egun? Ze

indar-gune ditu? Ze gabezia? Zeren beharra dago?

A TALDEA

*Espazio fisiko baten presentzia (Gaztetxea) oso positiboa da. Hala ere, ahulgune bat

ere sortzen du, Gazte Asanblada Gaztetxean asko zentratzen baita. Ekintzek indar-gune

eta ahulgune ziklo batean murgil gaitzakete.

*Baloreen lanketan itsutzen gara eta gainera balore horiek ez dira ondo lantzen. Herrira

zabaltzeko beharra dago, gazteen beharrak asetzeko.

B TALDEA

*Onurak: Hurbiltasuna, jende ezberdinaren bilgune izatea, pentsamendu eta iritzi

margen handia egotea…

*Gabeziak: Herriarekiko eragin nahikorik ez izatea, Laudiori baino kanpokoei irekiagoa

egotea, helburu finko eta orokorrik ez egotea, jarraikortasun eta konpromiso maila,

Gaztetxearen ghetto itxura (politizatuak gaude?)…

*Landu behar dena: politizazioa (gazteek mugimendu politiko baten barruan ikusten

dute Gazte Asanblada). Ez da kantitate kontua, kalitate kontua baizik. Gizonezkoen

nagusitasuna ere landu behar da.

C TALDEA

*Jendeak lan egiten du baina lan-kopurua ez da berdina pertsona guztien artean.

*Jendea erretzeko aukerak daude.

TALDE GUZTIEK BATERA EGINIKO EZTABAIDAN HARTUTAKO

HAINBAT APUNTE

*Ahuleziak: Herriarekiko eragina ez da oso handia. Herrian eragin handiagoa sortu

behar dugu, herriko gabeziak betetzen. Gaien lanketa ez dago herrira bideratua, eta

jendearen konpromisoa izateko horien problematikak landu beharko genituzke. Gazte

Asanblada herrira begira ez da irekia eta horrek politizatuta dagoenaren eskutik dator.

*Indarguneak: Gazte batek zerbait egiteko beharra ikusten badu Gazte Asanblada

eragilerik zabalena da. Herriari begira antolatzen da, jende ezberdin asko biltzen da

Gazte Asanbladan. Horregatik pentsamendu ezberdin askok egiten dute topo eta hori

aberasgarria da Gazte Asanbladarentzako.

………………………………………………..

Gazte Asanblada itxia dela uste duzu? Zergatik? Ze egin

ahalko litzateke irekiagoa izateko?

A TALDEA

*Oso itxia da. Lokal bat dirudi (gaztetxea) kanpotik ikusita.

*Oinarri sozial baten falta dago.

*Talde edo kolektibo itxi bezala funtzionatzeak gure burua erretzeko arriskua dakar.

*Jendea erakartzeko erremintak badaude: Jaietako herri bazkaria, esaterako. Beste

ekintzetan ere horrelako harrera lortzea da helburua.

B TALDEA

*Ghetto itxura daukagu.

*Guretzat irekia izan arren, herriarentzat ez da irekia.

*Puntu bateraino, itxierak segurtasuna ematen digu. Militantzia da ireki beharrekoa.

*Ondorioz: herriarentzako ekintzak eginez irekiko gara.

C TALDEA

*Nahiz eta gazte asanblada irekia izan kanpoko jendeak itxia dela uste du.

TALDE GUZTIEK BATERA EGINIKO EZTABAIDAN HARTUTAKO

HAINBAT APUNTE

*Ez dugu uste Gazte Asanblada itxia denik, nahiz eta kanpoko jendeak kontrakoa esan.

Zentsu batean itxia izatea ez dago txarto, egin nahi den ekintzaren arabera. Jendeari

zabaldu behar dena, konpromisoa eta “militantzia” da. Herriari begira askoz zabalagoa

izan behar dela uste dugu eta herritik eta herriarentzat lan egin behar dugula.

………………………………………………..

Nolakoa iruditzen zaigu Gazte Asanbladak euskararekiko

duen jarrera? Zergatik?

A TALDEA

*Azaleko jarrera da.

*Euskararen lanketari arreta gehiago eman behar zaio.

*Gaztelerak indar gehiegi du.

*Kanpo komunikazioa euskaraz egiten da, eta hori positiboa da.

*Laudion euskara bultzatzeko eremu bakarrenetako bat da Gazte Asanblada.

B TALDEA

*Euskararekiko jarrera ahula. Hala ere, kanpora begira (kartelak, publizitatea) euskaraz

egiten da. Gaztetxea gune euskaldun moduan ikusten da.

C TALDEA

*Egunerokotasunean euskararen erabilera sustatu behar da.

*Gazte Asanbladaren ekintzetan euskara izan behar da gure hizkuntza. Hala ere, esparru

batzuetan gaztelera erabili behar dugu.

TALDE GUZTIEK BATERA EGINIKO EZTABAIDAN HARTUTAKO

HAINBAT APUNTE

*Gazte Asanblada herriari begira gune euskalduna da. Orain barrura begira landu

beharko genuke.

………………………………………………….

Asanbladan emakumezkoen presentzia parekidea dela uste

dugu? Ez izatekotan, ze egin ahalko litzateke egoera

aldatzeko?

A TALDEA

*Historikoki gizonak nagusitu dira.

*Rolak oso definituta.

*Barne lanketa bat egin beharra (beste iritzi batzuk azaldu dira esanez naturaltasun osoz

jokatu behar dela, lanketarik egin gabe).

B TALDEA

*Ez da parekidea, emakumeak ez dira bertaratzen.

*Ondorioz: Feminismoa gehiago landu. Emaioni ateak ireki gaztetxea leku fisiko

moduan erabiltzeko eta gazte asanblada ere. Beraiekin hitz egin, gazte asanblada eta

Emaionen arteko hausnarketa bultzatuz.

C TALDEA

---------

TALDE GUZTIEK BATERA EGINIKO EZTABAIDAN HARTUTAKO

HAINBAT APUNTE

*Argi dago Emakume eta gizonezkoen arteko asistentzia maila ez dela berdina. Gazte

Asanblada ez da parekidea, beraz. Feminismoa gehiago landu beharko genukeela uste

dugu. Jarrera, ekintzak… hausnartu beharko genuke, eta horretarako laguntza eskatu

ahal zaio Emaioni.

………………………………………………..

Ze nolako eragina du Gazte Asanbladak herrian? Ze nolako

eragina izan beharko luke?

A TALDEA

*Gazte Asanblada irekia izan behar da, herriari zabaldu behar da.

*Baloreek herriarekiko irekiera mugatzen dutela eztabaidatu da, eta baita baloreak

estetika izatera mugatzen direla.

B TALDEA

*Gure erakartzeko ahalmena positiboa da.

*Gazte Asanbladak ez du herriari begirako lan nahiko erakusten, edo ez dugu egiten.

*Ondorioz: Adibidez, gazteak ekintzak antolatzera bultzatu, erakarri baino, bultzatuz.

*Harremanak handitu beste gazte eragileekin (eragile batzuekin beste batzuekin baino

harreman handiagoa dugu).

C TALDEA

*Gazte Asanblada herrira heltzen da baina gero emaitzak ez dira ikusten.

*Herriarekin harremanak sustatzeko ekintza batzuk Gaztetxetik kanpo egitea proposatu

da.

*Gaztetxea tresna bat da, baina beste esparru batzuk aztertu behar dira.

TALDE GUZTIEK BATERA EGINIKO EZTABAIDAN HARTUTAKO

HAINBAT APUNTE

*Lokaletara joaten garen kolektibo bakarra gara, eta hori aprobetxatuz lokaleko gazteei

haiek ekintzak antolatzea proposatu ahal zaie. Jendeak itxia dela pentsatu ez dezan

ekintza batzuk kalean antola ditzakegu. Haien (gazteen) proposamenak landu eta

gaztetxera eraman. Gazteak gauzak egiteko aktibatu behar ditugu.

*Gazte Asanbladak herriko beste eragile batzuekin ze nolako erlazioa daukan pentsatu

beharko luke, eta ze nolako harremanak izatea gustatuko litzaigukeen, adibidez, Jaiak

Koordinakundearekin.

………………………………………………..

FUNTZIONAMENDUA

Gazte Asanblada hierarkikoa dela uste dugu? Kide batzuen

iritziak garrantzi gehiago dauka beste batzuenak baino?

Zergatik?

A TALDEA

*Bai, esperientziak eta karismak konbikzio maila handiagoa dauka.

*Hierarkikoa izatea ez da guztiz txarra. Esperientzia gehien daukatenei arlo batzuetan

gero garrantzi gehiago ematen zaie. Hau ekiditeko ardura banaketa egitea ondo dator.

Asanbladetan norbaiten iritzia beti aurrera eramaten dela esan behar da.

B TALDEA

*Ez da hierarkikoa nahiz eta jendeak batzuetan hierarkikoki jokatu

(esperientzia/iniziatiba falta).

*Kide guztien iritziak garrantzi berdina du. Batzuek iritzia emateko beldurra dute.

C TALDEA

*Pertsona zehatz batzuek ezagutza konkretua dute esparru konkretu batean.

*Iritzi batzuk beste batzuk baino gehiago nabarmentzen dira.

*Asanbladara jende asko hurbildu arren partaide aktiboak gutxi dira eta horien iritzia

gailendu ohi da.

*Asanblada horizontala egiteko ahalegina egin behar da.

*Parte hartzea bultzatu behar da.

*Ezagutza ezberdinen transmisioa; ikasi zein irakasteko grina eta borondatea piztu

behar dira.

………………………………………………..

Gazte Asanbladak loturak ditu mugimendu politikoren

batekin? Ze nolakoak? Izan beharko lituzke?

A TALDEA

*Bai, baditu. Ez ditugu bilatu baina errealitate bat da. Gazte Asanbladak ez du lotura

alderdi politiko batekin, baina mugimendu politiko batekin bai.

*Balore batzuk konpartitzen dira baina ez du alderdi baten ildoak jarraitu behar. Egoera

eman da eta nahi gabe geratzen da. Baloreak zabaldu herriko gazteengan.

B TALDEA

*Hurbiltasun ideologikoa dago, lotura ez.

C TALDEA

*Bai, lotura dago.

*Eragina nabarmena da. Hein batean lotura historikoak dira.

*Ez dago afiliazio politikorik.

*Azkenaldian funtzionatzeko modu autonomoa eraman du. (Udalarekin urrunketa).

*Asanbladaren helburuak politikoak dira.

………………………………………………..

Ze nolako harreman maila izan beharko luke Gazte

Asanbladak udalarekin? Diru-laguntzarik onartu beharko

litzateke?

A TALDEA

*Gaztetxea leku publiko bat da eta udalarekin harremana izan behar dugu argia

ordaintzen digulako. Erlazio ona izatea udaletxearekin edozein partidurekin izanda ona

dela uste dugu. Diru-laguntzak onartu beharko lituzke Gazte Asanbladak, baldintza

barik. Baina ez gara bakarrik diru-laguntzetan oinarritu behar.

B TALDEA

*Diru laguntzarik ez. Harreman zuzenik ez. Baina, herritarrak garen heinean, udalak

dituen baliabideak erabiltzeko aukera daukagu.

C TALDEA

*Diru laguntzarik ez litzateke onartu beharko.

*Gazte Asanblada guztiz autonomoa izan beharko luke. Udalak ezin du baldintzatu

asanbladaren aktibitatea.

*Udalaren ekintza eta proiektuetan parte hartu gure baloreekin bat egiten duten heinean.

Ze nolako lana egin beharko luke Gazte Asanbladak

herriarekiko? Nola?

A TALDEA

*Gaztetxea Gazte Asanbladaren tresna bat izan behar du, baina ez tresna bakarra.

Herrian lan egin beharko genuke. Herria beste tresna bat bezala erabili beharko genuke.

*Gazte Egunak, Olinpiadak, Kale kontzertuak…

B TALDEA

*Errealitatea ulertu, onartu eta hortik abiatu.

*Herria esparru fisiko bezala hartu.

C TALDEA

--------

HELBURUAK

*Herriko problematikei aurre egitea.

*Gazteen problematikak landu, eta herrira mugatu.

*Laudioko hutsuneak identifikatu eta hauek bete. Barne formazioa egitea

ondo egongo litzateke.

* Gazte Asanbladaren oinarri soziala eraiki eta jendea modu ezberdinetan

inplikatzea, dinamikak sortzen.

*Gazteria antolatu!

*Gazteria piztu.

*Laudioko gazteriaren ordezkariak izan.

*Elkarlana zabaldu.

*Gazteria osoa tresna bihurtu.

*Gazte Asanbladak gazteak ordezkatu behar ditu baina balore batzuen

baitan.

*Malguak izan behar gara, baloreak eta Gazte Asanbladaren filosofia

mantenduz.

*Laudion jendea Gazte Asanbladaren parte sentitu behar da.

GAZTE ASANBLADAREN BALOREAK

Gazte Asanbladaren hausnarketa egin zenean asanbladaren baloreak zeintzuk diren

zehaztearen beharra ikusi zen. Horretarako beste bilera bat deitu zen, zeinetara sei

pertsona bertaratu ziren. Beste bi pertsonek euren ekarpena internet bidez mezu bat

bidaliaz helarazi zuten.

Internet bidez jasotako balorazioak

*Gazte asanblada argi dago espazio alternatibo bat izan behar dela balore batzuekin

baina ahalik eta irekiena izan behar dela uste dut.

*Gazte asanblada politikoki zein ekonomikoki autonomoa izan behar den proiektua da,

inolako arraza, erlijio, jatorri, klase, zein genero edo sexu aukera diskriminazio

gaitzesteko eta gainditzeko helburua izango duena.

Eztabaida (2013/12/27)

*Gazte Asanblada proiektu autogestionatu eta politikoki autonomoa izan behar du,

alternatiba antikapitalista bat eraiki behar duena inongo ideologia edo ildo politiko

konkretu batean murgildu gabe.

-ERRESPETUA nabarmendu da edozein motatako diskriminazioak gainditzeko bidean

-Balore zerrenda hau atera da:

Autogestioa

Errespetua

Alternatiba antikapitalistaren eraikuntza

Euskara

Elkartasuna eta elkarlana → Herriko eragileekin lanean aritzeko beharra ikusi da

Feminismoa

Ekologismoa

-Gazte Asanbladako kideok kontsekuente izan behar dugu Gazte Asanbladaren

baloreekin, eta hainbat punturen inguruan (Feminismoa, ekologismoa...) irakurketa eta

lanketa sakon bat egiteko beharra ikusi da.

-Balore hauen orokortasuna azpimarratu da, Gazte Asanbladaren ekintzak balore hauen

baitan egingo diren arren , Gazte Asanbladaren ekintzetara datorren jendearen

aniztasuna nabarmendu da eta malgutasunez jokatu beharra dagoela.